Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 27koa, Osasun sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Mikrobiologia Informazioko Sistemari aitorpena egitea arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1678
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/27
- Argitaratze-data: 2009/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistema abenduaren 24ko 312/1996 Dekretuaren bidez sortu zen honako helburu hauek betetzeko: gaixotasunak eta bestelako prozesu akutuak zein kronikoak kontrolatzea, egoeraren gaineko informazio eguneratua eta etengabea izatea, patroi epidemiologikoaren joerak eta aldaketak identifikatzea, gaixotasunen aurrean eta osasun publikoko arazo berrien aurrean ikerketa- eta ekintza-oinarriak ezartzea eta informazio epidemiologikoa eman eta prestatzea.
312/1996 Dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Mikrobiologia Informazioko Sistema da Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistema osatzen duten informazio-iturrietako bat. Informazio-iturri dira, orobat, Osasun Sailak, bere eskumenen barruan, unean-unean osasun publikoa kontrolatzeko eta babesteko egoki jotzen dituen gainerako zaintza epidemiologikoko sistemak, abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretuko 4.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Gaixotasun kutsagarriek duten garrantzia ikusirik, zaintza mikrobiologikoa funtsezkoa da babesteko neurri eraginkorrak hartzeko, herritar guztiei osasun-sistemaren maila guztietan ahalik eta arreta onena emango zaiela bermatu nahirik.
Azaroaren 14ko 41/2002 Legearen 23. artikuluak profesional sanitarioen betebeharren artean honako hauek ezartzen ditu: protokoloak, erregistroak, txostenak, estatistikak eta gainerako asistentzia- eta administrazio-agiriak betetzea, betiere profesional horiek parte hartu duten prozesu klinikoekin zerikusia badaukate; halaber, osasun-zentro edo zerbitzu eskudunek eta agintari sanitarioek eskatzen dizkietenak ere beteko dituzte, ikerketa mediko eta informazio epidemiologikoarekin zerikusia dutenak barne (41/2002 Legea, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei buruzkoa).
Euskal Autonomia Erkidegoko Mikrobiologia Informazioko Sisteman sartutako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari lotuko zaio, eta datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna bermatzeko beharrezko diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko dira tratamendu horretan.
Maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren bidez, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezarri zen adituen aholkularitza lortze aldera. Aholkularitza horrek aztertuko ditu, batetik, osasun-arazoei aurre egiteko dauden aterabideak, eta bestetik, arazo horiei irtenbide egokiak emateko inplikatuta dauden sektoreen interesak. Dekretu horren barruan, eta aholku-kontseiluaren izaera ematen zaiola, Mikrobiologia Informazio Sistemaren Batzorde Teknikoa eratu zen, eginkizun hau zuela: neurriak proposatzea, osasun arloko helburuak lortzeko eta gaixotasun kutsagarrien mikrobiologiarekin lotutako estrategiak garatzeko. Horretarako, nahitaezkoa da arlo horretako adituen aholkuak jasotzea.
Horiek horrela, hauxe
Agindu honen bidez, Mikrobiologia Informazioko Sistemarako datuen bidalketa arautu nahi da, Euskal Autonomia Erkidegoko Mikrobiologia Informazioko Sistemaren barruan, abenduaren 24ko 312/1996 Dekretuan ezarritakoaren eremuan.
Mikrobiologia Informazioko Sistemak datuak biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan atzemandako patologia kutsagarriei buruz. Sistema horrek helburu hauek ditu:
Eragile etiologikoen ibilia atzematea, eta beren ezaugarriak eta agerpen-ereduak jasotzea.
Epidemien sorreren ezaugarriak eskuratzea.
Eragile berriak eta goranzko patologiak identifikatzea.
Mikrobioen kontrako erresistentziak monitorizatzea.
Diagnostiko Mikrobiologikoko Laborategia duten Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro guztiek, publiko zein pribatu izan, informazioa eman beharko diote nahitaez Mikrobiologia Informazioko Sistemari.
Infekzioen berri emateko orduan honako hauek hartuko dira kontuan: larritasuna, arriskua eta kutsagarritasuna, baita transmisioa ez gertatzeko neurri eraginkorrak ere.
Lehentasunezkotzat jotzen da agindu honen 1. eranskineko zerrendan dauden mikroorganismoen berri jakinaraztea. Jakinaraziko da, orobat:
Etiologia bat sortu dela pentsarazten digun edozein egoera.
Agindu honen 2. eranskinean dauden kutsadura nosokomialaren kasuak.
Gure erkidegoko ohiko eredu mikrobiologikoetan aldaketaren bat gertatu dela pentsarazten digun edozein egoera.
Osasun Publikoaren aldetik garrantzitsua izan daitekeen edozein informazio.
Osasun-alertako edozein egoera.
Osasun Publikoko Zuzendaritzak gidalerroak onetsiko ditu, eta hor jasota egongo dira jakinarazpen-irizpideak. Gidalerro horiek urtero berrikusiko ditu Batzorde Teknikoak.
Mikrobiologia Informazioko Sistemari eman beharreko datuen artean gutxienez aldagai hauek aipatuko dira:
Identifikazio Korporatiboko Kodea (IKK).
Historia-zenbakia.
Izena.
Deiturak.
Jaioteguna:
Adina.
Sexua.
Herria.
Sorburua.
Jomuga.
Eskaria egin duen sendagilea.
Diagnostikoa.
Oharrak.
Lagina erregistratu zen eguna.
Emaitza balidatu den eguna.
Eskari-zenbakia.
Lagina.
Mikroorganismoa.
Proba/emaitza.
Infekzio gertatu berria den kasuetan, atzematen den aurreneko aldian baino ez dira halakotzat joko, salbu eta geroko identifikazio bat bestelako infekzio-mota batekin batera gertatzen bada.
Datuak euskarri elektronikoan bidaliko dira, otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako onartutako estandar teknologikoen arabera.
Datuak astean behin bidaliko dira; asteroko emaitzak hurrengo asteko astelehenean edo lehenengo egun baliodunean helaraziko dira.
Maiztasuna Osasun Publikoko Zuzendaritzak aldatu ahal izango du.
Aitorpena egiten duen laborategiaren gainean dagoen osasun-zentroaren zuzendaritzak aitorpena behar bezala betetzeko ardura izango du.
Erreferentziako laborategiak ezartzen dira honako hauek zehazteko: Legionella, Mycobacterium tuberculosia, Neisseria meningitidia, poliobirusa eta elgorriaren birusa.
Mikrobiologia Informazioko Sistemaren Batzorde Teknikoa sortu da. Osasun Sailari atxikitako aholku-emaile gisara sortu da, gaiaren inguruko gaietan aholku teknikoak emateko, Osasun Saileko aholku-kontseiluen araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez.
Batzorde Teknikoaren eginkizun nagusia honako hau izango da: Mikrobiologia Informazioko Sistemarekin lotutako osasun-helburuak lortzea eta horretarako estrategiak garatzea.
Eginkizun horren jarduera-esparruan, honakoak dagozkio Batzorde Teknikoari:
Mikrobiologia Informazioko Sistemaren helburuak betetzerakoan aholkuak eman eta beharrezkoak diren jarduerak proposatzea.
Urtero gidalerroak aztertu eta proposatzea, jakinarazpen-irizpideez lagundurik.
Aitorpen mikrobiologikoaren esparruan ikerketa-azterlanak eta -lanak proposatzea.
Batzorde Teknikoa lehendakariak, idazkariak eta 8 kidek osatuko dute. Osasun sailburuordeak izendatuko ditu guztiak.
Batzorde Tekniko bakoitzak erabakiko du, aztertu beharreko gaietan ospe handia duten eta beren ekarpen zientifikoak eta lanak interesgarritzat jotzen diren beste pertsona batzuk, egingo diren bileretara etorri eta beren jardueren garapenean lankide izan ahal izatea.
Batzorde Teknikoak, halaber, bidezkotzat jotako lan-batzordeak edo -taldeak sor ditzake, bere esku utzitako jardueren garapen eraginkorra bermatze aldera.
Kideak honako banaketaren arabera izendatuko dira:
4 kide, Osakidetzaren sareko mikrobiologia-laborategien ordezkari.
Kide bat, Gaixotasun Kutsagarri eta Mikrobiologia Klinikoaren Espainiako Elkartearen ordezkari.
Kide bat, Infekzioen Kontrolerako Zerbitzuen ordezkari.
Kide bat, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari.
Kide bat, Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzaren ordezkari.
Mikrobiologia Informazioko Sistemaren xedeak osasun arlokoak baino ez dira izango.
Datu pertsonalen tratamendua Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta honen garapen-araudian ezarritakoari jarraiki egingo da, betiere informazioaren konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna bermatuz.
Euren egitekoak betetzeko, Mikrobiologia Informazioko Sistemaren datuak eskuratzen dituzten langileak sekretuaren betebeharraren menpe egongo dira, baita jarduera profesionalari uzten diotenean ere.
Agindu hau indarrean hasten den egunetik hasita, 6 hilabeteko epea dago, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentroek, diagnostiko mikrobiologikoko laborategia dutenek, aitorpena egin diezaioten Mikrobiologia Informazioko Sistemari.
Xedapen honetan aurreikusitako eranskinak aldatu ahal izango dira, Batzorde Teknikoak proposaturik, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren ebazpen bidez, horren beharra ikusten bada, Mikrobiologia Informazioko Sistemak egokiro funtziona dezan.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 27a.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
Bartonella spp
Bordetella pertussis
Brucella spp
Campylobacter spp
Corynebacterium diphtheriae
Coxiella burnetii
Chlamydia pneumoniae
Chlamydia psittaci
Chlamydia trachomatis
Escherichia coli enterohemorrágica
Francisella tularensis
Haemophilus ducreyi
Haemophilus influenzae, b motakoa
Legionella pneumophila
Leptospira spp
Listeria monocytogenes
Mycoplasma pneumoniae
Neisseria gonorrhoeae
Neisseria meningitidis
Salmonella typhi eta paratyphi
Salmonella spp
Shigella spp
Staphylococcus aureus meticilin jarkikorra
Streptococcus agalactiae
Streptococcus pneumoniae
Streptococcus pyogenes
Treponema pallidum
Vibrio cholerae
Vibrio spp
Yersinia spp
MIKROBAKTERIOAK
Tuberkulosoak: Mycobacterium tuberkulosia, Mycobacterium africanum eta Mycobacterium Boris.
Beste mikrobakterio BATZUK: Signifikazio klinikoa duten mikrobakterioak baizik ez dira deklaratuko.
BIRUSA
Adenobirusa
Enterobirusa
2 motako herpes soila
Poliobirusa
Rotabirusa
Gripearen birusa
A hepatitisaren birusa
B hepatitisaren birusa
Delta hepatitisaren birusa
Paroditiaren birusa
Errubeolaren birusa
Elgorriaren birusa
Arnas birus sintzitiala
PARASITOAK
Entamoeba histolytica
Echinococcus granulosus
Fasciola hepatikoa.
Leishmania spp
Plasmodium spp
Taenia spp
Toxoplasma gondii
Trichinella spiralis
BESTE BATZUK
Borrelia burgdorferi
Borrelia recurrentis
Acinetobacter baumannii
Aspergilosia
Creutzfeldt-Jakob-en gaixotasuna
Vankomizinarekiko jarkikorrak diren enterokokoak
Espektro zabaleko ß lactamasak (BLEAs) sortzen dituzten enterobakterioak
Barizelaren birusa
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 121/2005 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzkoa.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2009ko otsailaren 27koa, Osasun sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Mikrobiologia Informazioko Sistemari aitorpena egitea arautzen duena.
- Garatzen du: 312/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa, Euskal Herriko Autonomi Elkartean Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortzeko dena.