Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko apirilaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako sarbidea arautzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2934
  • Xedapen-zk.: 77
  • Xedapen-data: 2008/04/13
  • Argitaratze-data: 2008/05/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2008ko otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketako antolamendu orokorra ezartzen du. Antolamendu hori Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bosgarren kapituluan xedatutakoaren eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera egin da (2007-01-03ko BOE); hain zuzen, Dekretu horren bidez, hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketako antolamendu orokorra ezarri zen.

Era berean, dekretu horretako 21 eta 22. artikuluetan, hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketarako sarbidea zehazten da.

Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41.1 artikuluan zehaztutakoaren arabera, erdi mailako lanbide-heziketan sartu ahal izateko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua beharko da; goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko berriz, Batxilergoko titulua.

Aipatutako Lege Organikoaren 41.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, proba bidez sartzeko aukera ere egongo da.

Ondorioz, hauxe

  1. ¿ Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketan zuzenean sartzeko betekizun akademikoa Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izango da.

  2. ¿ Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketan zuzenean sartzeko betekizun akademikoa Batxilergoko titulua izango da.

  3. ¿ Era berean, baldintza hauek betetzen dituztenek aukera izango dute Berariazko Lanbide Heziketan zuzenean sartzeko:

  1. Erdi mailako zikloetan:

    1. Teknikari-titulua, teknikari laguntzaileen titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.

    2. Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko bigarren ikasturtea gainditurik izatea.

    3. Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren ikasturtea gainditurik izatea.

    4. Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen 1963ko planeko hirugarren ikasturtea edo esperimentaleko bigarreneko komunak gainditurik izatea.

    5. Ondorio akademikoetarako, goikoen parekoak diren beste ikasketa batzuk gainditurik izatea.

  2. Goi-mailako zikloetan:

    1. Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateren bigarren ikasturtea gainditurik izatea.

    2. Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo Unibertsitate Aurreko Ikasturtea gainditurik izatea.

    3. Goi-teknikariaren titulua, teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.

    4. Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.

  1. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hezkuntza-zikloetara sartzeko probak deituko ditu, gutxienez urtean behin; eta proba kasu bakoitzean zehaztutako egunean eta lekuan egingo dira.

  2. ¿ Sarbide-proba horretan parte hartzeko izen-ematea dagokion eskabidearen bidez egingo da.

  3. ¿ Lanbide Heziketako Zuzendaritzak antolatuko ditu irakaskuntza horretan sartu nahi duten eta zuzenean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleen sarbide-probak; ikasle horiek aurreko paragrafoan azaltzen den izen-emateko zerrendan egon beharko dute.

  4. ¿ Sarbide-probak egiteko, ebaluazio-irizpideak ezartzeko eta horiek kalifikatzeko, epaimahaiak osatuko dira. Epaimahai horiek irakasleen kidegoko nahiz hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioez egongo dira osaturik, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat ere izango da horietan.

  1. ¿ Hauek dira epaimahai bakoitzeko kideak:

    • Presidente bat. Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioa izan beharko du, edo bestela, zerbitzu-eginkizunetan funtzio horiek betetzen ari den pertsona.

    • Lau kide. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak izango dira, eta horietako batek idazkari-lanak egingo ditu.

    • Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat.

      Salbuespen moduan, probaren ezaugarriak direla-eta komenigarria denean, epaimahaiak aholkulari espezialistak izenda daitezen proposatzeko aukera izango du. Aholkulariak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edota Batxillergoko edota Hezkuntza Zikloetako irakasleak izango dira.

  2. ¿ Lanbide Heziketako Zuzendaritzak izendatuko ditu epaimahaia osatuko duten kideak. Kide horiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango dute, emandako zerbitzuengatik.

  1. ¿ Epaimahai bakoitzak proben ebaluazioko aktak egingo ditu, erdi mailako zikloetan akta bakarra, eta goi-mailako zikloetan aukera bakoitzeko akta bana. Horrez gainera, ikasleen kasuan kasuko ziurtagiriak ere egingo ditu (I, II, III eta IV. eranskinak). Aukeratutako ikastetxeko idazkaritzak gordeko ditu kalifikazio-aktak.

  2. ¿ Hezkuntza Administrazioak Heziketa Ziklo eta ikasturte bakoitzean guztira eskaintzen diren plazen ehuneko jakin bat gorde dezake, sarbide-probak gainditu dituzten ikasleentzat.

  3. ¿ Sarbide probak euskaraz edo gazteleraz egin daitezke eta ikasle bakoitzak erabakiko du zein hizkuntzatan egin.

  1. ¿ Proben helburua.

    Erdi mailako heziketa zikloetarako sarbide-proben helburua (LOE, 41.3 artikulua eta 1538/2006 ED, 22.1 artikulua) ikasleek ikasketa horiek probetxuz egiteko nahikoa ezagupen eta trebetasun dutela egiaztatzea da.

  2. ¿ Hartzaileak.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulurik edo pareko beste titulu nahiz ikasketarik izan gabe, erdi mailako ziklo bat egin nahi duten pertsonak.

    Bide horretatik zikloetan sartzeko, 17 urte izan behar dira gutxienez, probaren urtean beteak.

  3. ¿ Probaren egitura eta antolamendua.

    1631/2006 Errege Dekretuak ezartzen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasleek jaso beharreko gutxieneko ezagupenak, hortaz, erdi mailako heziketa zikloetarako sarbide-probak dekretu horretan ezinbestekotzat jotzen diren oinarrizko gaitasunei buruzkoak izango dira: hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna, matematikarako gaitasuna eta ingurune fisikoa ezagutu eta harekin elkarrekintzan jarduteko gaitasuna.

    Erdi mailako heziketa zikloetarako sarbide-probek hiru atal izango dituzte:

    PROBAREN ATALAK OINARRIZKO GAITASUNAK ERREFERENTZIAKO IKASGAIAK

  1. ¿ Soziolinguistikoa ¿ Hizkuntza-komunikaziorakoa ¿ Euskara edo Gaztelania eta Literatura.

    ¿ Gizarte eta Herritartasunerakoa ¿ Gizarte-zientziak.

    ¿ Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza.

  2. ¿ Matematika ¿ Matematika ¿ Matematika

  3. ¿ Zientifiko-Teknikoa ¿ Ingurune fisikoa ezagutzea eta ¿ Natur Zientziak

    elkarrekintzan aritzea ¿ Teknologia

  4. ¿ Ebaluaziorako erreferenteak.

    Proben ebaluaziorako erreferenteek bermatu behar dute ikasleek erdi mailako heziketa-ziklo bat probetxuz egiteko nahikoa ezagupen eta trebetasun dutela, goian aipatutako lau gaitasun horiekin lotuta. V. eranskinean, "Erdi mailako heziketa zikloetarako sarbide-probak ebaluatzeko erreferenteak" izenekoan, zehazten dira oinarrizko gaitasun bakoitzarentzako erreferentzia-ikasgaien ebaluazio-irizpideak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan jaso beharreko gutxieneko ezagupenei jarraiki.

  5. ¿ Salbuespenak.

    Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41.4 artikuluan, eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren -hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako antolamendu orokorra ezartzen da dekretu horretan- 21.3 eta 23. artikuluetan, erdi mailako zikloetarako sarbide-probak ez egiteko salbuespenak ageri dira, honako hauek:

  1. Ez dute proba egin beharko 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu dutenek.

  2. Ez dute probaren atal zientifiko-teknikoa egin beharko Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa bateko nahitaezko moduluak gainditu dituztenek.

  3. Ez dute probaren atal zientifiko-teknikoa egin beharko profesionaltasuneko egiaztagiri bat dutenek.

  4. Ez dute probaren atal zientifiko-teknikoa egin beharko gutxienez urtebetez lanaldi osoan emandako ordu-kopuruen pareko lan-esperientzia dutela bermatzen dutenek. Esperientzia hori justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Inoren konturako langilea:

      1. ¿ Gizarte Segurantzaren diruzaintza orokorraren edo lan-mutualitatearen egiaztagiria.

    2. Bere konturako langilea:

      1. ¿ Langile Autonomoen Araubide Berezian emandako kotizazio-aldiko egiaztagiria.

      2. ¿ Zergapekoen erroldako inskripzio-ziurtagiria (altako aitorpenaren kopia, 036 inprimakia) (1538/2006 ED, 49 artikulua).

        Lan-esperientziaren ondoriozko salbuespenean, ez da beharrezkoa izango zer arlo profesionaletan lan egin den zehaztea, ziklo guztietarako proba bera delako.

        Horiez gainera, proba egitetik salbuetsita daude hauek ere:

      1. ¿ Goi-mailako zikloetarako sarbide-proba gainditu dutenek.

      2. ¿ Hasierako Lanbide Prestakuntzako borondatezko moduluen arloren bat edo helduentzako Bigarren Hezkuntzako arloren bat gainditu dutenek.

      3. ¿ Erdi-mailako titulu baten gaitasun-unitateko bi modulu gainditu dutenek.

        SALBUESPENAREN ARRAZOIA KENDUTAKO ATALA

        25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba Atal guztiak

      1. ¿ Goi-mailako lanbide-heziketako sarbide-proba Atal guztiak

      2. ¿ Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa (nahitaezko moduluak) Zientifiko-teknikoa

      3. ¿ Profesionaltasuneko egiaztagiria Zientifiko-teknikoa

      4. ¿ Lan-esperientzia Zientifiko-teknikoa

      5. ¿ Helduen hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Soziolinguistikoa

        Programa baten komunikazio-alorra eta gizarte-alorra (borondatezko modulua)

      6. ¿ Helduen hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Matematika eta Zientifiko-teknikoa

        Programa baten alor zientifiko-teknikoa (borondatezko modulua)

      7. ¿ Erdi-mailako titulu baten gaitasun-unitateko bi modulu gaindituta izatea. Zientifiko-teknikoa

        Probaren zati horietako batzuk kenduz gero, egindako salbuespenak zehazten dituen egiaztapen-agiria egin beharko da.

      1. ¿ Probaren kalifikazioa.

        Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren -hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako antolamendu orokorra ezartzen da dekretu horretan- 27. artikuluan xedatutakoaren arabera:

        Zenbaki bidez (0-10) emango da atal bakoitzaren kalifikazioa. Bukaerako nota kalkulatzeko, atal bakoitzean lau puntu lortu beharko dira gutxienez. Azken nota atal guztietan ateratako puntuen arteko batez besteko aritmetikoa izango da, bi zifra hamartarrekin zehaztuta, eta bost puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditurik egongo da.

        Probaren atalen baterako salbuetsita badago, batez besteko nota ebaluatutako atalen arabera kalkulatuko da.

        Hiru ataletarako salbuetsita badago, ikastetxeetan sartzeko aintzat hartuko den nota sei puntukoa izango da.

      2. ¿ Proben balioa.

        Erdi mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditzen bada, horrek balioa izango du estatu osoan, 1538/2006 Errege Dekretuaren 28. artikuluan xedatutakoaren arabera.

        Proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako atal(ar)en kalifikazioa gorde egingo da hurrengo bi deialdietan; horretarako, atal jakin horiek gaindituta daudela egiaztatzeko agiria emango du administrazioak.

      3. ¿ Egiaztapena.

        Proba gainditzeak eskubidea emango du egiaztagiri bat eskuratzeko, erdi mailako heziketa-ziklo bateko gaitasunak probetxuz jasotzeko beharrezko ezagupena eta trebetasunak izatearen egiaztagiri, hain zuzen. Ziurtagiri hori baliagarri da erdi mailako edozein ziklo egiteko, eta ziklo horietan sartzeko prozeduran parte hartzeko aukera ematen duen dokumentua da. Dena den, dokumentu hori izateak ez dakar ikasketetan automatikoki sartzerik, hautagaia ezarritako onarpen-irizpideen menpe egongo baita.

        Egiaztagirietan, bukaerako nota azalduko da, eta atal guztietan salbuetsita badago, "salbuetsita" ageriko da.

  1. ¿ Probaren helburua.

    Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proben helburua (LOE, 41.3 artikulua eta 1538/2006 ED, 24.1 artikulua) hautagaiek batxilergoko helburuen pareko heldutasuna dutela eta kasuan kasuko lan-alorrean gaitasunak dituztela egiaztatzea da.

  2. ¿ Hartzaileak.

    Batxilergoko titulurik edo pareko beste titulu nahiz ikasketarik izan gabe, goi-mailako hezkuntza-ziklo bat egin nahi duten pertsonak.

    Bide horretatik zikloetan sartzeko, 19 urte izan behar dira gutxienez, probaren urtean beteak; edo 18 urte, lortu nahi den tituluarekin loturiko teknikari-titulua izatea egiaztatuz gero.

  3. ¿ Probaren egitura eta antolamendua.

    Probak bi atal ditu:

    • Atal komuna. Atal horretan, hautagaiek goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak probetxuz egiteko heldutasuna eta egokitasuna baduten ebaluatuko da, bai eta arrazonamendu-gaitasuna eta idatzizko adierazpena ere. Batxilergoko hizkuntzako oinarrizko edukiei eta matematiken oinarrizko funtsei buruzkoa izango da, kontuan hartu behar baita hartzaileek agian ez dutela Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulurik izango.

    • Atal espezifikoa. Atal horretan, kasuan kasuko lan-alorrean hautagaiek dituzten oinarrizko gaitasunak ebaluatuko dira, eta hezkuntza-ziklo bakoitzarekin zuzenean lotutako ikasgaien oinarrizko ezagupenei buruzkoa izango da.

      PROBAREN A TALAK ERREFERENTZIAKO EDUKIAK

      1. ¿ Atal komuna ¿ Tresnen ezagupena ¿ Euskara edo Gaztelania eta Literatura

        ¿ Matematikaren oinarriak

      2. ¿ Atal espezifikoa ¿ Lan alorreko ezagupena VI. eranskinaren arabera

        (Proposatutako hiru ikasgaietatik bi auker atu)

  4. ¿ Ebaluaziorako erreferenteak.

    1. eranskinean ebaluazioaren erreferenteak deskribatzen dira, edukien aukeraketa baten bitartez.

  5. ¿ Salbuespenak.

    Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41.4 artikuluan, eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren -hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako antolamendu orokorra ezartzen da dekretu horretan- 21.3 eta 23. artikuluan, goi-mailako zikloetarako sarbide-probak ez egiteko salbuespenak ageri dira:

  1. Ez dute proba egin beharko 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditurik dutenek.

  2. Hauek ez dute atal espezifikoa egin beharko:

  1. ¿ Hautatutako aukeraren barruan sartzen den gai-multzoren batekin loturiko erdi mailako hezkuntza-ziklo bat gainditu dutenek.

  2. ¿ Hautatutako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren baten profesionaltasun-egiaztagiria dutenek, biko edo gehiagoko gaitasun-mailakoa.

  3. ¿ Hautatutako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren batekin lotutako lan-esperientzia dutenek, urtebetez lanaldi osoan emandako ordu-kopurukoen pareko esperientzia gutxienez. Egoera hori justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Inoren konturako langilea:

      • Gizarte Segurantzaren diruzaintza orokorraren edo lan-mutualitatearen egiaztagiria. Egiaztagiri horretan, enpresa(k), lan-kategoria(k) (kotizazio-taldea) eta kontratazio-aldia(k) agertu beharko dira.

      • Lan egin duen enpres(ar)en ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, berariaz zehaztu beharko dira kontratu(ar)en iraupena, egiten zuen lana edo lanak eta lan horietan emandako ordu kopurua.

    2. Bere konturako langilea:

      • Langile Autonomoen Araubide Berezian emandako kotizazio-aldiko egiaztagiria.

      • Zergapekoen erroldako inskribapen-ziurtagiria (altako aitorpenaren kopia, 036 inprimakia) (1538/2006 ED, 49 artikulua).

      • Interesatuak egindako deskribapen-memoria, lanean emandako denboran egindako jarduerei buruzkoa.

  4. ¿ Aukerarekin zerikusia duen goi-mailako titulu baten gaitasun-unitateko bi modulu gaindituta dutenek.

    SALBUESPENAREN ARRAZOIA KENDUTAKO ATALA

    25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba Atal komuna eta atal espezifikoa

  1. ¿ Aukerarekin loturiko teknikari-titulua Atal espezifikoa

  2. ¿ Aukerarekin loturiko profesionaltasun-egiaztagiria Atal espezifikoa

  3. ¿ Aukerarekin loturiko lan-esperientzia Atal espezifikoa

  4. ¿ Aukerarekin zerikusia duen goi-mailako titulu baten Atal espezifikoa

    gaitasun-unitateko 2 modulu gaindituta izatea

    Pertsona batek aukera bateko sarbide-probaren atal komuna gainditu duenean, ez du beste aukeretan atal komunik egin beharko.

  1. ¿ Probaren kalifikazioa.

    Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren -hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako antolamendu orokorra ezartzen da dekretu horretan- 27. artikuluan xedatutakoaren arabera:

  1. Zenbaki bidez (0-10) emango da atal bakoitzaren kalifikazioa. Bukaerako nota kalkulatzeko, atal bakoitzean lau puntu lortu beharko dira gutxienez. Azken nota atalen puntuen arteko batez besteko aritmetikoa izango da, bi zifra hamartarrekin zehaztuko da, eta bost puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditurik egongo da.

  2. Probaren atalen batean salbuetsita badago, batez besteko nota ebaluatutako atalen arabera kalkulatuko da.

    Bi ataletan salbuetsita badago, ikastetxeetan sartzeko aintzat hartuko den nota sei puntukoa izango da.

  1. ¿ Proben balioa.

    Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditzeak balioa izango du estatu osoan, 1538/2006 Errege Dekretuaren 28. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako atalaren kalifikazioa gorde egingo da hurrengo bi deialdietan; horretarako, egoera hori azaltzen duen egiaztapen-agiria egin beharko da.

  2. ¿ Egiaztapena.

    Proba gainditzeak eskubidea emango du hautagaiek egiaztagiri bat eskuratzeko, batxilergoko helburuen pareko heldutasuna dutela eta kasuan kasuko lan-alorrean gaitasunak dituztela ziurtatzen duen egiaztagiria eskuratzeko, hain zuzen.

    Egiaztagiri hori baliozkoa izango da II. eranskinean ageri den aukerako goi-mailako edozein ziklo egiteko. Gainera, egiaztagiria ziklo horietan sartzeko prozeduran parte hartzeko aukera ematen duen dokumentua da. Dena den, dokumentu hori izateak ez dakar ikasketetan automatikoki sartzerik, hautagaia onarpen-irizpideen menpe egongo baita.

    Egiaztagirietan, bukaerako nota azalduko da, eta atal guztietan salbuetsita badago, "salbuetsita" ageriko da.

Ahalmena ematen zaio Lanbide Heziketako Zuzendaritzari Agindu honetan zehaztutakoa garatu eta aplikatzeko beharrezko xedapenak emateko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Nik, .............................. Jaun/Andereak, Heziketa Zikloetara Sartzeko Proben Epaimahaiko idazkaria naizenez, honako hau

EGIAZTATZEN DUT

Heziketa Zikloetara sartzeko ..............-(e)an (egunak) egindako proben ebaluazio-aktan jasorik geratu denez,

CERTIFICACIÓN DE PRUEBAS DE ACCESO A CICLOS FORMATIVOS

Don/Dña. ........................, Secretaria/o del Tribunal de las Pruebas de Acceso a Ciclos Formativos

CERTIFICO

Que, según consta en el Acta de Evaluación de las Pruebas de Acceso a Ciclos Formativos celebradas los días ..................,

Don/Doña . jaunak/andreak

Kalifikazio hauek lortu dituela:

(nota - data - autonomia)

Sozio-linguistikako zatia ......

Matematikako zatia .............

Zientifiko-teknikako zatia .....

GUZTIRA ........................

Kalifikazio OROKORREAN 5 edo gehiago lortzeak edozein Erdiko Mailako Heziketa Ziklo ikasteko aukera ematen dio.

........................n, 20....ko ...............ren ....an

ha obtenido las siguientes calificaciones:

(nota - fecha - autonomía)

Parte socio-lingüística: .......

Parte Matemática: ..............

Parte Científico-Técnica: ......

GLOBAL: ........................

La calificación GLOBAL igual o superior a 5 le permite cursar cualquier Ciclo Formativo de Grado Medio

En ........................, a .... de .............. de 20....

O.E. /VºBº Epaimahaiko idazkaria

Epaimahaiburua / El Presidente La Secretaria del Tribunal

Zigilua / Sello

Nik, ............................... jaunak/andreak, Heziketa Zikloetara Sartzeko Proben Epaimahaiko idazkaria naizenez, honako hau

EGIAZTATZEN DUT

Heziketa Zikloetara sartzeko ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿.. etan egindako proben ebaluazio-aktan jasorik geratu denez,

CERTIFICACIÓN DE PRUEBAS DE ACCESO A CICLOS FORMATIVOS

Don/Dña. ......................., Secretaria/o del Tribunal de las Pruebas de Acceso a Ciclos Formativos

CERTIFICO

Que, según consta en el Acta de Evaluación de las Pruebas de Acceso a Ciclos Formativos celebradas los días ¿¿¿¿..,

Don/Doña. ...................¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿.¿¿¿¿¿¿¿¿jaunak/andreak

kalifikazio hauek lortu dituela:

(nota - data - autonomia)

Zati komuna ...................

Zati berariazkoa ..............

GUZTIRA .......................

Kalifikazio OROKORREAN 5 edo gehiago lortzeak Lanbide Arloetako Goiko Mailako Heziketa-ziklo hauetan ikasteko aukera ematen dio.

........................n, 20....ko .............ren¿ .....-(e)an

ha obtenido las siguientes calificaciones:

(nota - fecha - autonomía)

Parte común: .................

Parte específica: ............

GLOBAL: ......................

La calificación GLOBAL igual o superior a 5 le permite cursar los Ciclos Formativos de Grado Superior de las familias de:

En ......................., a ..... de .......... de 20....

O.E. /VºBº Epaimahaiko idazkaria

Epaimahaiburua / El Presidente La Secretaria del Tribunal

Zigilua / Sello

Erdiko Maila /Grado Medio

KALIFIKAZIOAK / CALIFICACIONES

Hurrenkera Izen-abizenak Z. Sozio-linguistika Z. Matematika Z. Zientifiko-teknika GUZTIRA

N.º Orden Nombre y apellidos P. Socio-lingüística P. Matemática P. Científico-técnica GLOBAL

1

2

3

¿

¿

¿

Akta honek ................................. ikasle ditu. Azkena da.

Este acta comprende ......................... alumnos, finalizando con .

n, 20....ko ..................ren .....an, Epaimahaiko Idazkaria

El/la secretario/secretaria del tribunal, en . , a ..... de ................. de 20....

O.E. /VºBº Epaimahaiak

Epaimahaiburua / El Presidente Vocales

Zigilua/Sello

Goiko Maila .... Aukera / Grado superior, opción ....

KALIFIKAZIOAK/CALIFICACIONES

Hurrenkera Izen-abizenak Z. Komuna Z. Berariazkoa GUZTIRA

  1. º Orden Nombre y apellidos P. Común P. Específica GLOBAL

    1

    2

    3

    ¿

    ¿

    ¿

    Akta honek ....................... ikasle ditu. Azkena .. da

    Este acta comprende ................ alumnos, finalizando con

    n, 20....ko ............ren .....an, Epaimahaiko Idazkaria

    El/la secretario/secretaria del tribunal, en a ..... de .................. de 20....

    O.E. /VºBº Epaimahaiak

    Epaimahaiburua / El Presidente Vocales

    Zigilua / Sello

Gaitasun honek xedetzat du hizkuntzaren erabilpena, bai ahozkoa zein idatzizkoa, bai errealitatea adierazi, interpretatu eta ulertzeko egindakoa, bai jakintza eraikitzeko eta komunikatzeko egindakoa, bai eta pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta norberak erregulatzeko egindakoa ere.

Gaitasunaren alderdi hauek aztertuko ditu probak

Pentsamenduak, emozioak, bizipenak eta iritziak adierazteko trebetasuna; iritzi kritikoak eta etikoak, eta ideiak sortzeko trebetasuna; jakintza egituratzeko eta diskurtsoari, norberaren ekintzei eta egitekoei koherentzia eta kohesioa emateko trebetasuna.

Askotariko komunikazio- eta sorkuntza-asmoko testu-motak bilatzen, ulertzen, osatzen eta erabiltzen laguntzen duen trebetasuna.

Hizkuntza-komunikazioko ekintzetako, elkarrizketetako, irakurketetako, idazketetako eta abarreko xedeak eta helburuak aukeratzeko eta aplikatzeko trebetasuna.

Hizkuntzari eta haren erabilera-arauei buruzko hausnarketarako trebetasuna; horrek berariaz eskatzen du hizkuntza behaketarako eta azterketarako tresnatzat hartzeko ahalmena izatea.

1 Informazio jakinak atera eta egiaztatu eta horien helburua identifikatu, ideia orokorra eta bigarren mailako ideiak ondorioztatu, eta informazioa nola antolatuta dagoen bereizi.

Gaitasun hauetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Informazio zehatza ateratzeko, ohikoak ez diren hitzak erabilita adierazitakoetatik.

¿ Zenbait iturritako informazioa egiaztatzeko.

¿ Testu baten gai nagusia eta bigarren mailako gaiak identifikatzeko; gainera, ez ditu espliziturik dauden enuntziatuetan soilik ezagutuko, testuan errepikatzen diren informazioetatik ere ondorioztatu beharko ditu.

¿ Informazio baten eta adierazpen baten elementuen arteko lotura ezartzeko.

¿ Ideiak antolatzeko teknikak aplikatzeko.

¿ Ezaugarri semantikoak, lexikoak, sintaktikoak eta grafikoak erabiltzen jakiteko eta horiez baliatzeko.

2 Narrazioa egin, azaldu, esplikatu, laburbildu eta iruzkinak egin, ideiak garbi antolatuta; eta enuntziatuak lotu eta kohesionatutako sekuentzia linealak sortu; betiere, gramatika- eta ortografia-arauak errespetatuz.

Honetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Testuak idazteko, zuzen antolatuta eta esaldiak lotuta kohesionatutako sekuentzia lineal batean.

¿ Gertaerak eta bizipenak garbi kontatzeko eta horiei buruzko iruzkinak egiteko, baita bere kabuz testuak sortzeko ere.

¿ Testu baten laburpenak, sintesiak, iruzkinak egiteko eta testu horiek osatzeko; batez ere, azalpen-testuena eta edukia ikastea helburu duten testuena.

¿ Lan-proiektuak azaltzeko eta horien ondorioak jakinarazteko.

¿ Testu idatziak behar bezala aurkezteko, ortografia- eta gramatika-arauak kontuan hartuta.

Gomendioak:

Gizarteko, politikako edo kulturako gaur egungo gertaerei buruzkoa izan behar du probak, zenbait ikuspuntu eta horienganako jarrera desberdinak onartzen dituztenak.

3 Hizkuntzari buruzko ezaguerak eta hizkuntzaren erabilera-arauak aplikatu, testu idatziak ulertzeko sortzen diren arazoei aurre egiteko eta testu horiek osatzeko eta berrikusteko.

Hauetarako gai den jakiteko ezarri da:

¿ Hizkuntzari buruzko ezaguerak eta haren erabilera-arauak erabiltzeko, lotura baitu testuak ulertzearekin, osatzearekin eta berrikustearekin.

4 Hizkuntza erabili ahal izateko, beharrezko hizkuntza-terminologia jakin.

Honetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Oinarrizko terminologia jakiteko eta erabiltzeko, gramatika-jardueretan, azalpenak eta argibideak jarraitu ahal izateko.

Zenbakiak, horien oinarrizko eragiketak, matematika-sinboloak eta matematikako adierazpen- eta arrazoitze-moduak erabiltzeko eta lotzeko trebetasuna da, bai informazioa sortzeko eta interpretatzeko, bai errealitateko alderdi kuantitatibo eta espazialei buruzko ezaguera areagotzeko, bai eguneroko bizitzako eta laneko arazoei irtenbidea emateko.

Gaitasunaren alderdi hauek aztertuko ditu probak

Informazioa, datuak eta argudioak argi eta zehatz interpretatzeko eta adierazteko trebetasuna.

Oinarrizko matematika-elementuak (askotariko zenbakiak, neurriak, sinboloak, elementu geometrikoak, etab.) ezagutzeko trebetasuna, eta horiek eguneroko bizitzako egoera erreal edo simulatuetan erabiltzeko, bai eta arrazoitze-prozesuak abiaraztekoa ere, arazoak konpontzeko edo informazioa lortzeko.

Matematika-elementuak eta -arrazoibideak erabiltzeko trebetasuna, behar izatekotan, eguneroko bizitzako arazoei aurre egiteko. Horrenbestez, egoera horiek identifikatzeko, problemak ebazteko estrategiak aplikatzeko, eta, eskura dagoen informazioa oinarri hartuta, errealitatea kalkulatzeko, adierazteko eta interpretatzeko teknika egokiak aukeratzeko ahalmena.

Arrazoibide matematikoak ulertzeko eta matematika-hizkuntzan adierazteko eta komunikatzeko trebetasuna, laguntza-tresna egokiak erabilita, eta matematika-jakintza beste jakintza-mota batzuekin batera erabilita, eguneroko bizitzan ager daitezkeen askotariko egoera konplexuei irtenbide egokia emateko.

Zenbakiak, horien oinarrizko eragiketak, matematika-sinboloak eta matematikako adierazpen- eta arrazoitze-moduak erabiltzeko eta lotzeko trebetasuna, bai informazioa sortzeko eta interpretatzeko, bai errealitateko alderdi kuantitatibo eta espazialei buruzko ezaguera areagotzeko, bai eguneroko bizitzako eta laneko arazoak konpontzeko.

Aldagaien arteko erlazioak erabiltzeko eta haiek taulen, grafikoen eta eredu matematikoen bitartez adierazteko trebetasuna, ekonomiarekin, gizartearekin edo naturarekin zerikusia duten fenomenoak deskribatu, interpretatu, aurreikusi eta azaldu ahal izateko. Eduki horiek egoera bat adierazteko dauden moduekin lotura dute: ahoz, zenbakiz, geometria bidez edo hitzez-hitzezko adierazpen baten bidez baita adierazpen bat beste hizkuntza batera itzultzeko moduekin ere. Halaber, funtzio-mota jakin batzuen ezaugarriak bereizteko gai izatea lortu nahi da, benetako egoeren ereduak ezartzeko helburuz.

Estatistika eta ausazko fenomeno errazak erabiltzeko trebetasuna, esperientziaren eta estatistika-datuak (taulak eta grafikoak) erabilita; horrela, estatistikaren bidez emandako informazio ez-osoak eta gehiegikeriak, eta, bestalde, gezurrak, jarrera kritikoa dutela aztertzeko.

1 Zenbaki- eta eragiketa-motak eta haien propietateak erabili, informazioa biltzeko, aldatzeko eta trukatzeko, eta, horrela, eguneroko bizitzako problemak ebazteko.

Gaitasun hauetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Kalkuluak egiteko modu egokia erabiltzeko: buruz, idatziz edo kalkulagailua erabilita; eta lortutako emaitzak koherenteak eta zehatzak diren ebakitzeko.

¿ Zenbakiak egoerak eskatzen duen moduan adierazteko: hamartarrak, zatikiak eta idazkera zientifikoan.

¿ Zenbaki-motak alderatzeko, ordenatzeko eta adierazteko: osoak eta arrazionalak.

¿ Zenbaki osoen eta arrazionalen bidez adierazitako informazioa interpretatzeko.

¿ Zenbaki osoko eta hamartarreko eragiketa aritmetikoak eguneroko testuinguruetan aplikatzen jakiteko.

2 Enuntziatu batean emandako propietatea edo erlazioa adierazi, hizkuntza algebraikoa erabilita.

Hauetarako gai den jakiteko ezarri da:

¿ Benetako egoera bat dagokion matematika-hizkuntzara aldatzeko, hura ulertu ahal izateko eta informazio gehiago lortu ahal izateko.

3 Lehen mailako eta bigarren mailako ekuazioak eta ezezaguneko ekuazioak planteatzea eta ebaztea eskatzen duten eguneroko bizitzako problemak ebatzi.

Honetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea: ¿ Matematika-estrategiak eta -tresnak erabiltzeko, arazoei irtenbidea eman ahal izateko hainbat testuingurutan.

¿ Eguneroko bizitzako egoera bat emanda, problema bat planteatzeko eta matematika-ezaguerak aplikatzeko, hura ebatzi ahal izateko.

¿ Egoera problematikoei aurre egiteko, ekuazioak eta proportzio zuzenak eta alderantzizkoak planteatuta eta haiek ebatzita.

¿ Interesekin, deskontuekin, errekarguekin, epeka ordaintzeko erosketekin eta antzekoekin zerikusia duten arazoak konpontzeko.

4 Irudi lauen perimetroa, azalera eta angeluak, eta gorputz geometrikoen bolumenak iritzira kalkulatu eta kalkulatu, neurri-unitate egokia erabilita.

Gaitasun hauetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Gorputz geometrikoen adierazpen lauak lortzeko eta erabiltzeko: prismak, piramideak, zilindroak, konoak, esferak eta poliedro erregularrak.

¿ Geometria-nozioak eguneroko bizitzara aplikatzeko, espazioak eta bolumenak neurtuta.

¿ Eguneroko egoeretan, azalerak eta bolumenak iritzira kalkulatzeko eta horiek aplikatzeko.

¿ Irudi lauak (zuzenkien bidez eta zirkunferentzia-arkuen bidez zehaztuta) eta gorputz geometrikoen bolumenak (prismak, piramideak, zilindroak, konoak eta esferak) kalkulatzeko formulak identifikatzeko eta aplikatzeko, oinarrizko irudiak emanda eta, horrela, inguruko irudi lauen azalera kalkulatu ahal izateko.

5 Estatistika-informazioa osatu eta hura interpretatu, erabilitako taulak eta grafikoak egokiak diren kontuan hartuta; eta parametroak garrantzitsuak diren edo ez aztertu.

Hauetarako gai den jakiteko ezarri da:

¿ Estatistiketan ohikoak diren kontzeptuek ematen duten informazioa ateratzeko: biztanleria, lagina, batez besteko aritmetikoa, moda. Mediana eta barreiadura.

¿ Informazio hori guztia interpretatzeko; hala, eguneroko gertaerei buruzko irizpideak sortu eta erabakiak hartzeko moduan izateko.

Ingurune fisikoarekiko elkarreraginei erreparatzen die gaitasun honek, ingurune fisikoaren natura-alderdiei zein gizakien ekintzaren ondoriozko alderdiei. Hala, gaitasun honek aukera ematen du gertakariak ulertzeko, gertakarien ondorioen aurreikuspenak egiteko, eta norberaren eta gainerako pertsonen eta izaki bizidunen baldintzak hobetzeko eta kontserbatzeko jarduerak egiteko. Azken finean, gaitasun honek askotariko trebetasunak izatea eskatzen du, egokitasunez, autonomiaz eta ekimenez jarduteko bizitzako eta jakintzako askotariko eremutan (osasuna, ekoizpen-jarduera, kontsumoa, zientzia, teknologia-prozesuak, etab.), eta mundua interpretatzeko. Horrek guztiak hau eskatzen du: gertakariak jakintza zientifikoaren eremu anitzen ikuspegitik aztertzeko behar diren oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak aplikatzea.

Gaitasunaren alderdi hauek aztertuko ditu probak

Bizitzaren eta giza jardueren euskarri den espazio fisikoa ezagutzen duen, bai eskala handian, bai gertuko ingurunean, eta bere baitan biltzen dituen inguruko espazioarekiko elkarrekintzarako trebetasuna; hala nola, espazioan mugitzeko eta espazioko objektuekin eta objektu horiekiko kokapenarekin lotutako arazoak konpontzeko trebetasuna.

Ingurunean pertsonen presentziak, asentamenduak eta jarduerak, pertsonek zer aldaketa egiten dituzten ingurunean, eta aldaketa horien ondorioz zer paisaia sortzen diren dakien. Horrekin batera, ikasleak ikusi behar du garrantzi handikoa dela garapenaren onurak gizaki guztiengana helaraztea, natura-baliabideen kontserbazioa bermatzea, eta mundu-mailako elkartasunari eta belaunaldien arteko elkartasunari eustea.

Giza gorputzaren, naturaren eta gizonek nahiz emakumeek naturarekin duten hartu-emana nolako den jakin behar du; izan ere, bide ematen du modu arrazionalean azaltzeko zer-nolako ondorioak dituzten askotariko bizimoduek, eta, halaber, aukera ematen du bizitza fisiko eta intelektual osasungarria izateko, natura- eta gizarte-ingurune osasungarrian.

Ingurune fisikoa ulertzen eta hari buruzko erabakiak hartzen laguntzen duten elementuak erabiltzen dituen; baita giza jarduerak ingurumenean, osasunean eta pertsonen bizi-kalitatean eragiten dituen aldaketei buruzko erabakiak hartzen dituen ere.

Irtenbide teknikoak planifikatzearekin eta horien erabilerarekin zerikusia duten trebetasunak, eguneroko bizitzako eta lan-munduko premiei erantzuteko, ekonomia- eta eraginkortasun-printzipioei jarraituz.

Pentsamendu zientifikoa eta teknikoa garatzeko eta aplikatzeko trebetasunak, jasotzen den informazioa interpretatzeko, aurreikuspenak egiteko eta erabakiak ekimenez eta autonomia pertsonalez hartzeko bide ematen baitute; izan ere, eremu zientifiko eta teknologikoko aurrerapenek eragin erabakigarria dute pertsonen, gizarteen eta naturaren bizi-baldintzetan.

1 Energiaren kontzeptu kualitatiboa erabili, inguruko aldaketetan zer zeregin duen azaltzeko. Horrez gain, energia berriztagarrien eta ez berriztagarrien iturriek gizartean eta ingurumenean duten garrantzia eta ondorioak ezagutu.

Hauetarako gai den jakiteko ezarri da:

¿ Energia kontzeptua eta hark aldaketak eragiteko ahalmena lotzeko, kausa eta efektuaren arteko lotura kontuan hartuta.

¿ Energia berriztagarrien moduak eta iturriak eta ez berriztagarriena hautemateko, baita horien abantailak eta desabantailak eta horiek lortzeak, garraiatzeak eta erabiltzeak eragiten dituzten arazo nagusiak zein diren jakiteko.

¿ Energiaren kontserbazio-printzipioa hautemateko eta hura zenbait adibide errazetan aplikatzeko.

¿ Energia aurrezteak eta energia garbiak erabiltzeak etorkizun iraunkorra lortzeko duten garrantzia ulertzeko.

2 Problema errazak ebatzi, tenperaturaren eta haren neurketaren, oreka eta desoreka termikoaren, beroak gorputzetan dituen efektuen eta hura barreiatzeko moduaren kontzeptuei buruzko ezagutzak erabiliz.

Honetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Beroaren garrantzia eta haren aplikazioak ulertzeko.

¿ Fenomeno termikoak aztertzean, beroa eta tenperatura bereizteko.

3 Izaki bizidunen bizi-funtzioekin zerikusia duten alderdiak interpretatu, eta nutrizio-, harreman- eta ugalketa-prozesuetan aldagai jakinek duten efektua interpretatu.

Gaitasun hauetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Izaki bizidunen bizi-funtzioak hautemateko eta haien arteko lotura ezartzeko.

¿ Izaki autotrofoen eta heterotrofoen elikaduretan dauden aldeak identifikatzeko.

¿ Ugalketa-motak eta haien ezaugarriak hautemateko.

¿ Harreman-funtzioan esku hartzen duten oinarrizko elementuak identifikatzeko.

¿ Ekosistema baten osagaiak eta horien arteko harremanak identifikatzeko.

¿ Izaki bizidunen prozesuetan gertatzen diren aldaketak eta Lurraren dinamika azaltzeko, erraz ikusten diren ondorioak eta guzti.

4 Alderdi fisikoek, psikologikoek eta sozialek osasunean eragina dutela jakin, eta bizimoduak eta zientzia biomedikoen ekarpenak garrantzia dutela baloratu, gaixotasunak prebenitzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Hauetarako gai den jakiteko ezarri da:

¿ Organismoak dituen funtzioen arteko lotura ezartzeko, eta osasunean eragin handien duten faktoreak hautemateko, bizimoduak, esaterako.

¿ Gaixotasunari aurre egiteko gorputzak dituen defentsa-mekanismoekin zerikusia duten kontzeptuak hautemateko.

¿ Osasunarekin eta gaixotasunaren prebentzioarekin zerikusia duten kontzeptuak hautemateko, eta azken horiek osasunean duten garrantzia balioesteko: ugalketa, sexualitatea, ohitura toxikoak, ariketa fisikoa eta elikadura.

5 Material teknikoen oinarrizko ezaugarriak eta haien merkataritza-aukerak deskribatu: zura, metalak, plastikozko materialak, zeramikazkoak eta harrizkoak; eta horiek guztiak ohiko erabileretan identifikatu.

Honetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Materialen propietate mekanikoak, elektrikoak eta termikoak hautemateko.

¿ Propietate horien eta ohiko objektuak egiteko materialen aplikazioaren arteko lotura ezartzeko.

6 Objektu eta sistema tekniko errazak adierazi bistak eta perspektibak erabilita, eta oinarrizko normalizazio-irizpideak aplikatuta.

Gaitasun hauetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Objektu errazak proiekzio diedrikoan adierazteko: aurretiko bista, goitiko bista eta profila. Baita horiek hiru dimentsiotan adierazteko ere, esku hutsezko marrazketa eginez, zein marrazketa-tresnak erabiliz, araututako akotazio- eta eskala-irizpideei jarraiki.

7 Zirkuitu elektrikoak adierazi, benetako egoera bat emanda, eta ezaugarriak behar bezala adierazita.

Hauetarako gai den jakiteko ezarri da:

¿ Sinbolo egokiak erabilita hauek adierazteko: tentsioa, korrontea, erresistentzia, potentzia eta energia elektrikoa.

¿ Neurriari eta magnitudeen kalkuluari buruzko kontzeptuak eta printzipioak erabiltzeko.

Gaitasun honek aukera ematen dio ikasleari zer gizarte-errealitate bizi duen ulertzeko, lankidetza-jarduerak egiteko, bizikidetza lantzeko, eta herritartasun demokratikoa gizarte anitz batean erabiltzeko. Halaber, gizartea hobetzen laguntzeko konpromisoa hartzeko aukera emango dio. Gaitasun honek askotariko jakintzak eta trebetasun konplexuak biltzen ditu, beharrezkoak direnak ikasleak gizartean parte har dezan, erabakiak har ditzan, egoera jakinetan nola jokatu hauta dezan eta egindako hautuen ardura har dezan.

Gaitasunaren alderdi hauek aztertuko ditu probak

Egungo gizarteen ezaugarriak ulertu behar ditu ikasleak, gero eta anitzagoak direla eta bilakaera-prozesuak bizi dituztela. Horrez gain, munduan zeharreko kulturek gizateriaren bilakaerari eta aurrerabideari egin dioten ekarpena balioetsi behar du ikasleak, eta gizarteko partaide dela sentitu behar du.

Kolektiboen arteko desberdintasunak balioesteko trebetasuna, eta haien eta bereziki, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko eskubide-berdintasuna onartzeko gaitasuna.

Herritartasun aktibo eta integratzailerako jarrera izatea ikasleak; izan ere, gizarte demokratikoei eusten dieten balioak, oinarriak, antolakuntza-moduak eta funtzionamendua nolakoa den eta horiek ulertzea eskatzen baitu.

Demokrazia, askatasuna, berdintasuna, elkartasuna, erantzunkidetasuna, partaidetza eta herritartasunaren kontzeptuei buruzko hausnarketa kritikoa egiteko trebetasuna, bereziki erreparatzen diola nazioarteko hitzarmenetan, Espainiako Konstituzioan eta autonomietako legedietan jasotzen diren eskubideei eta betebeharrei; halaber, horiek erakundeek nola aplikatzen dituzten ere erreparatuko dio ikasleak.

1 Mapa batean adierazten den informazioaren edukia interpretatu.

Honetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Mapa batean tokiak edo espazioak kokatzen jakiteko.

¿ Koordenatu geografikokoak/datuak erabiltzeko.

¿ Legenda eta sinbologiaren bitartez adierazitako espazioari buruzko informazioa lortzeko.

2 Munduko, Euskal Herriko, Europako eta Espainiako ingurune fisikoa osatzen duten oinarrizko elementuak (ozeanoak eta itsasoak, kontinenteak, erliebe-unitateak eta ibaiak) mapa batean kokatu, eta espazio jakin batean nagusi diren ezaugarriak hauteman.

Gaitasun hauetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Munduko, Europako eta Espainiako mapa fisikoen oinarrizko elementuak jakiteko.

¿ Mapek adierazten dituzten elementuak espazioan kokatzeko, eta lurralde bakoitzean nagusitzen diren elementuak adierazteko.

3 Planetako natura-ingurune nagusiak osatzen dituzten ezaugarri fisiko nabarmenenak (erliebea, klima, urak eta elementu biogeografikoak) alderatu, bereziki Euskal Herrikoak; halaber, horiek espazioan kokatu eta giza taldeei eskaintzen dizkieten aukerekin lotura ezarri.

Hauetarako gai den jakiteko ezarri da:

¿ Euskal Herriko, Espainiako, Europako eta munduko natura-ingurune nagusiak espazioan hautemateko eta kokatzeko.

¿ Beren artean desberdinak diren paisaia geografikoek osatzen dituzten ezaugarri fisiko nagusiak oinarri hartuta, natura-ingurune nagusien ezaugarriak zehazteko eta horiek bereizteko, elkarrekintzaren arabera.

¿ Natura inguruneak eta horiek eskaintzen dituzten bizimodu-aukerak lotzeko.

4 Giza jarduerak natura-ingurunean eragiten dituen inpaktuen hainbat adibide identifikatu eta horiek azaldu, beren arteko kausak eta efektuak aztertu, eta inpaktu horiek gutxitzeko beharko liratekeen neurriak eta jarrerak adierazi.

Honetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Zenbait ingurumen-arazo larri hautemateko, batez ere natura-ingurunearen ezaugarriekin lotura zuzena dutenak (ur-eskasia, basoen galera, klima aldaketa, etab.).

¿ Ingurumen-arazo nagusien kausak eta horiek eragin ditzaketen efektuak lotzeko; halaber, horiek hobetze aldera ¿zientziaren, teknologiaren, kontsumo arduratsuaren.... bitartez¿ gauza daitezkeen ekintzak adierazteko.

¿ Erliebearen, uren, klimatologiaren, paisaia-unitateen... ezaugarrien arteko lotura ezartzeko, eskualde mailan zein maila globalagoan; halaber, giza ekintzak eragiten dituen arazo jakinak zein diren adierazteko.

5 Euskal Herriko, Espainiako, Europako eta munduko eremu geoekonomikoak eta kulturalak identifikatu.

Gaitasun hauetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Euskadiko eta Estatu espainiarreko lurralde-antolakuntza, egituraren oinarrizko alderdiak eta politika- eta administrazio-antolakuntza nolakoa den jakiteko; eta Europar Batasuneko kide dela jakiteko.

¿ Espainiako autonomia-erkidegoak eta horien hiriburuak nor bere mapa politikoan kokatzeko.

¿ Espainiako lurralde-ordenamendua zuzentzen duten erakundeak identifikatzeko, eta, halaber, haien partaidetza Europar Batasunean.

6 Ekonomia-jarduerek eta norbanakoaren portaerek eragiten dituzten ingurumen-ondorioak islatzen dituen kasuren bat deskribatu.

Hauetarako gai den jakiteko ezarri da:

¿ Garapen iraunkorra bultzatzen duten moduak eta ingurumenerako kaltegarriak diren moduak bereizteko.

¿ Espazioa hartzeak eta ustiatzeak ingurumenean eragin ditzakeen arazoak hautemateko.

¿ Ingurumena babesteko dauden planteamenduak eta politikak zein diren jakiteko.

¿ Ingurumenaren kalitatea hobetze aldera eta garapen iraunkorra bultzatzen laguntzen duten ekintza eta politika jakinak ezagutzeko.

7 Gizarte-gertakariei buruzko informazioa lortzeko eta beren arteko lotura ezartzeko hainbat iturri erabili (grafikoak, krokisak, gaikako mapak, irudiak, iturri idatziak), eta ateratako ondorioak behar bezala antolatuta eta ulertzeko moduan komunikatu.

Honetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Tresna grafikoak eta kartografikoak behar bezala erabiltzeko.

¿ Grafikoak eta gaikako mapak irakurtzeko eta interpretatzeko; horiek komunikabideetan agertzen direnen moduko zailtasuna izango dute edo errazagoak izango dira.

8 Aldi eta gertaera garrantzitsuak eta prozesu historiko nagusiak denboran eta espazioak kokatu, eta historia-aldia munduan, Euskal Herrian, Espainian eta Europan identifikatu; horretarako, halaber, Historia aztertzeko erabiltzen diren ohiko konbentzioak eta kontzeptuak aplikatu.

Gaitasun hauetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Kronologia-etapa eta -aldi nagusiak hautemateko.

¿ Aldiberekotasuna- eta aldaketa-nozioak ulertzeko, eta etapa batetik bestera pasatzea eragiten duten uneak eta prozesuak ulertzeko; eta nozio horiek XVIII. mendetik gaurdainoko bilakaera historikoan aplikatzeko.

9 Gertaera eta prozesu historiko garrantzitsuen kausak eta ondorioak identifikatu, beren arteko lotura ezarri eta gertaera sozialak askotariko kausek eragiten dituztela ikasi.

Hauetarako gai den jakiteko ezarri da:

¿ Gertaera edo prozesu historiko garrantzitsu batean eragiten duten faktoreak adierazteko.

¿ Gertaera historikoetan esku hartzen duten kausen izaera, beren arteko lotura eta hierarkia hautemateko; eta horiek epe laburrean zein luzean eragiten dituzten ondorioak hautemateko.

¿ Munduan gertatu diren aldaketa handiak eta gatazkak deskribatzeko ¿garrantzitsuenak, batik bat¿, egungo mundua hobeto ulertu ahal izateko.

¿ Gaur egun gizonezkoek eta emakumezkoek dituzten arazo nagusiak definitzeko, eta horiekiko sentiberatasunezko jarrera erakusteko.

10 Hainbat iturritatik lortutako informazioa zorrotz erabili; ikaslearentzat gertuko eta gaurkotasuna duten gaiei buruzko iritzi arrazoituak azaldu; eta elkartasuna adierazten duten jarrerak erakutsi.

Gaitasun hauetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Egungo munduko arazoen aurrean sentsibilitatea erakusteko; esate baterako, hauen aurrean: kolektibo kaltetuak, diskriminazio-egoerak, ingurumen-hondamendia, lan-merkatua eta kontsumo-ereduak

11 Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren oinarrizko printzipioak identifikatu; eta izatezko eta eskubidezko desberdintasunak hauteman eta horiek gaitzetsi, emakumezkoei eragiten dieten ezberdintasunak bereziki.

Gaitasun hauetarako gai den jakiteko ezarria da irizpidea:

¿ Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren oinarria ezagutzeko.

¿ Gaur egun, munduan giza eskubideak urratzen diren ekintzak eta egoerak gertatzen direla jakiteko.

¿ Aniztasuna kultura-aberastasun gisa ulertzeko.

¿ Desberdintasuna gizarte-bidegabekeria gisa ulertzeko.

12 Euskadiko Autonomia Estatutuak eta Espainiako Konstituzioak ezartzen dituzten printzipio demokratikoak eta horiek osatzen dituzten erakunde nagusiak hauteman.

Hauetarako gai den jakiteko ezarri da:

¿ Espainiako sistema politikoaren gobernu-organoen oinarrizko alderdiak hautemateko.

¿ Udaletako, autonomietako eta Estatuko zenbait gobernu-organoren antolaketa, funtzioak eta hautaketa-moduak hautemateko.

¿ Horien hautaketan eta kontrolean herritarrei dagokien zeregina hautemateko.

  • Administrazioa eta kudeaketa ¿ A aukerako irakasgaiak:

  • Merkataritza eta marketinga * Enpresa-ekonomia

  • Ostalaritza eta turismoa * Atzerriko hizkuntza (frantsesa edo ingelesa)

  • Gizarte- eta kultura-zerbitzuak * Filosofia eta Herritartasuna. (Hau ezarri arte Geografia)

  • Irudia eta soinua (Ikus-entzunezkoen produkzioa)

    B AUKERA

  • Informatika eta komunikazioak ¿ B aukerako irakasgaiak:

  • Eraikuntza eta obra zibila * Marrazketa teknikoa

  • Fabrikazio mekanikoa * Industria-teknologia

  • Instalazioa eta mantentzea * Fisika

  • Elektrizitatea eta elektronika

  • Zura, altzaria eta kortxoa

  • Itsas arrantza (Akuikultura-produkzioa Zikloa izan ezik)

  • Arte grafikoak

  • Garraioa eta ibilgailuen mantentzea

  • Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta larrua

    hobetzeko prozesuak izan ezik)

  • Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa izan ezik)

  • Energia eta ura

  • Erauzteko industriak

  • Beira eta zeramika

    C AUKERA

  • Kimika ¿ C aukerako irakasgaiak:

  • Gorputz- eta kirol-ekintzak * Lur eta Ingurumen-zientziak

  • Itsas arrantza (akuikultura-produkzioa) * Kimika

  • Nekazaritza * Biologia

  • Elikagaien industria

  • Osasuna

  • Irudi pertsonala

  • Segurtasuna eta ingurumena

  • Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta larrua

    hobetzeko prozesuak

  • Ahozko hizkuntza eta idatzizko hizkuntza.

  • Hizkuntza-mailak.

    * Estandarra, lagunartekoa eta jasoa.

    TESTU-TIPOLOGIA.

  • Diskurtso-barietatea.

    * Deskripzioa.

    * Narrazioa.

    * Azalpena.

    * Argudioa.

    * Instrukzioa.

  • Gai-eremua.

    * Zientifiko-teknikoa: dokumentu teknikoak eta testu zientifiko dibulgatzaileak.

    * Kazetaritzakoa: informazio-testuak (notizia) eta iritzi-testuak.

    * Administratiboa: gutunak, eskaerak eta instantziak.

    * Humanistikoa: historia- eta filosofia-testuak, maila dibulgatzailean.

    * Literarioa: poesia-, drama- eta nobela-testuak.

    TESTU-ULERMENA.

  • Irakurketa.

  • Eskemak eta laburpenak sortu: ideia-hierarkia.

  • Komunikabideetako eta eskolako (hizkuntza ikaskuntzan) eta gizarteko (hizkuntza erakundeekiko harremanetan) testuen iruzkina.

    TESTU-EKOIZPENA ETA -EGITURA.

  • Gaiaren batasuna eta progresioa, koherentzia eta egokitasuna.

  • Testu-kohesioa: kohesio-mekanismoak.

    * Esaldiak, paragrafoak eta lokailuak.

    * Lexikoa eta semantika: sinonimoak, antonimoak, denotazioa eta konnotazioa, lokuzioak eta esaldi eginak.

    * Ortografia-zuzentasuna.

    * Estiloa eta aurkezpena.

    GRAMATIKA.

  • Perpaus konposatuaren morfosintaxia.

    * Subjektua: izen-multzoa. Nukleoa eta osagarriak.

    * Predikatua: aditz-multzoa. Nukleoa eta osagarriak.

ARITMETIKA ETA ALJEBRA

Zenbakizko multzoak

  • Zenbaki arrunten, osoen eta arrazionalen multzoak. Eragiketak.

  • Zenbaki irrazionalak.

  • Zenbaki errealen multzoa. Zenbaki errealen zuzena. Ordena. Balio absolutua. Distantzia. Tarteak.

  • Zenbaki konplexuak: Zenbaki konplexuen premia. Zenbaki konplexuen idazkera eta haien arteko eragiketak.

  • Kopuruen iritzira kalkulua eta hurbilketa. Eten eta biribildu. Erroreak.

  • Proportzionaltasuna. Magnitude zuzenki eta alderantziz proportzionalak.

  • Berreketak eta erroak.

  • Idazkera zientifikoa. Idazkera zientifikoko eragiketak.

  • Logaritmo hamartarrak.

  • Kalkulagailuaren erabilera.

    POLINOMIOAK

  • Ezezagun bakarreko adierazpen polinomikoak.

  • Zenbakizko balioa.

  • Eragiketak polinomioekin.

  • Ruffini-ren algoritmoa. Hondarraren teorema.

  • Polinomio baten erroak eta faktorizazioa.

  • Sinplifikazioa eta eragiketak zatikizko adierazpen errazekin.

    EKUAZIOAK

  • Ezezagun bakarreko lehen mailako eta bigarren mailako ekuazioak.

  • Erro osoko ekuazio polinomikoak.

  • Ekuazio irrazional soilak.

  • Ekuazio esponentzial eta logaritmiko soilak.

  • 2 edo 3 ezezaguneko ekuazio-sistemak

    * Ekuazio-sistema linealak. Sistema baliokideak.

    * Sistema bateragarriak eta bateraezinak.

    * Sistema baten emaitza: determinatua eta indeterminatua. Sistema-ebazpena, Gauss-en metodoa erabilita.

    * Problema-ebazpena, sistemak planteatuta.

    GEOMETRIA

  • Angelu bat radianetan.

  • Angelu baten arrazoi trigonometrikoak.

  • Formula eta eraldaketa trigonometrikoen erabilera, triangeluak eta askotariko problema geometrikoak ebazteko.

  • Bektore libreak planoan.

    * Eragiketak.

    * Biderkadura eskalarra.

    * Bektore baten modulua.

  • Zuzenaren ekuazioak.

    * Zuzenaren posizio erlatiboak.

    * Distantziak eta angeluak.

    * Problemen ebazpena.

  • Toki geometrikoaren ideia planoan. Konikoak.

    FUNTZIOAK ETA GRAFIKOAK

  • Funtzio baten adierazpen algebraikoa, taulen edo grafikoen bidez.

    * Funtzio baten ezaugarri globalak.

    * Funtzioen erabilera problemak ebazteko, eta fenomeno sozialak eta ekonomikoak interpretatzeko.

  • Interpolazio eta estrapolazio lineala. Aplikazioa egoera errealetan.

  • Aldagai errealeko funtzio errealak: funtzio polinomikoen, arrazional soilen, balio absolutuen, zati osoen, trigonometrikoen, esponentzialen eta logaritmikoen sailkapena eta oinarrizko ezaugarriak.

  • Funtzio baten domeinua, ibilbidea eta muturrak.

  • Funtzio-eragiketak eta konposizioa.

    ESTATISTIKA ETA PROBABILITATEA

    Dimentsio bakarreko estatistika deskribatzailea.

  • Aldagai diskretuak eta jarraituak.

  • Datuak zenbatu eta aurkeztu. Tarte-balioak eta klase-markak zehaztu.

  • Maiztasun-taulak, barra- eta sektore-grafikoak osatu eta interpretatu. Maiztasun-histogramak eta -poligonoak.

  • Ohiko zentralizazio- eta sakabanatze-parametroak kalkulatu eta horiek interpretatu: batez bestekoa, moda, mediana, ibilbidea, bariantza eta desbideratze tipikoa.

    Probabilitatea

  • Ausazko esperientziak. Gertaerak.

  • Maiztasuna eta probabilitatea.

  • Probabilitate bakuna eta konposatua.

EKONOMIA: ALDERDI NAGUSIAK.

  • Ekonomia eta sistema ekonomikoak.

  • Estatua eta autonomiak. Aurrekontu Orokorrak eta Politika Fiskala.

  • Oinarrizko ekonomia-magnitudeen eta -adierazleen kontzeptuak: KPIa, BPGa, NPGa, inflazioa, jarduera-tasa eta langabezia-tasa.

    ENPRESA

  • Enpresa-kontzeptua, eta haren helburuak eta funtzioak.

  • Enpresa-motak: sailkapen-irizpideak. Izaera juridikoaren araberako enpresa-sailkapena.

  • Enpresaren antolaketa: organigrama.

  • Enpresaren dimentsioa eta kokapena.

    ENPRESAREN ONDAREA. AZTERKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZA-AZTERKETA

  • Ondarea: kontzeptua, sailkapena eta azterketa.

  • Urteko kontuak. Kontzeptua eta egitura.

  • Ondarearen azterketa. Ondare-egoerak. Laneko kapitala.

  • Finantza-azterketa. Finantziazio-iturriak. Finantza-errentagarritasuna.

  • Azterketa ekonomikoa. Errentagarritasun ekonomikoa. Lokagunea.

  • Inbertsioen azterketa. Hautaketa-irizpideak (BEGa, Barne-errendimenduaren tasa, Berreskuratze-denbora).

    ENPRESAREN JARDUERA-ARLOAK

  • Hornikuntza- eta ekoizpen-arloa. Hornikuntza: inbentarioaren kudeaketa, izakin-kostuen sailkapena, eskabide-puntuaren eredua. Ekoizpena: ekoizpen-kostuak. Produktibitatea.

  • Merkataritza-arloa. Merkatua: kontzeptua eta motak. Merkatuaren segmentazioa. Marketing-mixaren faseak.

  • Giza baliabideen arloa. Giza baliabideetarako sailaren funtzioak.

EDUKI FUNTZIONALAK

  • Pertsonak, objektuak, egoerak eta prozesuak deskribatu eta horiek alderatu. Definizioak formulatu.

  • Gertaerei buruzko informazioa eskatu eta osatu. Hura laburbildu.

  • Gaur egungo, iraganeko eta etorkizuneko gertaerak eta jazoerak narratu.

  • Nozio hauek adierazi: existentzia eta inexistentzia, egotea edo ez egotea, eskuragarritasuna edo eskuraezintasuna, gaitasuna edo ezintasuna, kantitatea, neurria eta pisua.

  • Ziurtasuna eta zalantza adierazi. Gertaera bat posible edo ezinezkoa, probablea edo ez-probablea, beharrezkoa edo nahitaezkoa/debekatua, beste gertaeraren baten ondorio logikoa den adierazi.

  • Iritzia, sentimenduak, interesa, nahiak, poza, adostasuna edo desadostasuna adierazi. Damutu, barkamena eskatu eta barkatu.

  • Instrukzioak eskatu eta eman. Ekintzaren bat iradoki, aholkatu eta gomendatu.

  • Zerbait gauzatzeko gonbitea egin. Baimena eskatu/eman/ezeztu, zerbait/norbaitek zerbait egiteko.

  • Norbaitek egindakoaz edo esandakoaz galderak egin eta informazioa osatu.

  • Zerbait /norbaitek zerbait egiteko duen asmoa, desioa edo erabakia adierazi.

  • Norbaitek egindakoaz edo esandakoaz galderak egin etainformazioa osatu.

  • Zerbait egiteko asmoa, desioa, nahia edo erabakia adierazi. Zerbait egiteko bere burua eskaintzea eta ukatzea.

    GAI-ARLOAK

  • Nork bere informazioa, itxura fisikoa, izaera, familia, lagunak, interesak eta abar.

  • Lanbideak eta lanak: lan-motak, tokia, prestakuntza, baldintzak, diru-sarrerak eta abar.

  • Etxebizitza: egoera, motak, altzariak, zerbitzuak, etab.

  • Hezkuntza, irakasgaiak, eskolatzea. Aisia: zaletasunak, kirolak, musika, prentsa, zinea, antzerkia eta abar.

  • Bidaiak eta garraiobideak: oporrak, hotelak, hizkuntzak.

  • Gizarte-harremanak: gonbiteak, korrespondentzia eta abar.

  • Osasuna, ongizatea eta ingurumena: gorputz-atalak, gaixotasunak, istripuak eta osasun-zerbitzuak.

  • Dendak eta erosketa-guneak; janariak eta edariak, arropa, prezioak, neurriak. Zerbitzuak: posta, telefonoak, banketxeak, polizia eta abar.

  • Tokiak eta herrialdeak: elementu geografikoak, orientazioak eta distantziak.

(Geografia izango da, hura ezarri arte)

GIZAKIA: PERTSONA ETA GIZARTEA

  • Dimentsio biologikoa: eboluzioa eta hominizazioa.

    * Gizakiaren filogenesia eta ontogenesia.

    * Nerbio-sistema eta sistema endokrinoa.

    * Herentzia, ingurunea eta garapena. Animalia- eta giza portaera.

  • Dimentsio psikologikoa.

    * Arreta eta pertzepzioa.

    * Memoria eta ikaskuntza.

    * Motibazioa eta afektibitatea.

    * Hizkuntza, adimena eta sormena.

    * Gizabanakoaren portaera.

    * Nortasunaren nozioa. Teoriak.

    * Gizabanakoen arteko desberdintasunak: neurria eta esanahia.

  • Dimentsio soziokulturala: norbanakoa eta izaki soziala.

    * Gizarte-portaera. Sozializazioa.

    + Pertsonen arteko harremanak eta gatazka.

    + Taldeak eta gizarte-psikologia.

    * Naturaren eta kulturaren arteko tentsioa.

    * Subjektuak munduarekiko duen hizkuntza-erlazioa eta sinbolo-erlazioa.

    FILOSOFIA MORALA ETA POLITIKOA

  • Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna eta erantzukizuna.

  • Teoria etikoak egungo gizartearen erronken aurrean: zoriontasuna eta justizia.

  • Herritartasunaren eraketa filosofikoa: hasiera eta filosofia-oinarriak.

  • Gizarte- eta kultura-aniztasuna.

    * Kulturaren eragina: kultura-desberdintasunak gizarte-portaeran, prozesu kognitiboetan eta nortasunean eta afektu-bizitzan.

    * Kultura desberdinen bizikidetza gizarte anitzean.

    * Pertsonen arteko desberdintasunek, desberdintasun ekonomikoek edo sozialek eragindako bazterketak gaitzetsi.

    DEMOKRAZIA ETA HERRITARTASUNA

  • Estatu demokratiko eta zuzenbidezkoaren filosofia-oinarriak.

  • Estatu demokratiko eta zuzenbidezkoa definitzen duten moduak eta ezaugarriak.

  • Eskubide-berdintasuna eta aniztasuna. Herritarrek nork bere gisara erabakitako aukerak errespetatu eta horiek aztertu, jarrera kritikoa erakutsita.

  • Botere politikoaren jatorria eta haren legitimitatea.

  • Demokrazia mediatikoa eta herritartasun globala.

  • Globalizazioa: ondorioak harreman politikoetan eta gizarte-harremanetan.

    * Herritarren arteko harremanak, botere ekonomikoa eta botere politikoa.

  • Ikaskuntza herritar aktibo izateko aldaketa-prozesu gisa.

    * Ikaskuntzaren egitura eta estrategiak.

    * Jarrerak, arauak eta balioak gizarte-bizitzan.

(Filosofia eta herritartasuna ezarri arte)

ESPAZIO GEOGRAFIKOA

Espazio geografikoaren nozioa eta ezaugarriak:

¿ Natura-ingurunearen elementuak: erliebea, klima, landaredia eta hidrografia.

¿ Paisaia.

¿ Alde geografikoak.

¿ Giza jarduerak.

Informazio eta adierazpen geografikorako tresnak:

¿ Kartografikoak.

¿ Estatistikoak.

¿ Dokumentalak.

Espazioaren kokapena eta banaketa aztertzeko nozioak:

¿ Tokiaren orientazioa eta mugaketa.

¿ Koordenatuak eta eskalak.

EUROPA ETA EUROPAR BATASUNA

Europa:

¿ Erliebea eta hidrografia.

¿ Klima eta landaredia.

¿ Ingurumenaren egoera eta ingurumenari eragiten dioten Europar Batasuneko politikak.

Europar Batasuneko lurraldeak eta gizartea:

¿ Biztanleria.

¿ Immigrazioak eragindako inpaktua.

¿ Europar Batasuneko alderdi sozioekonomiko orokorrak eta bertako Estatu kideena.

Eskualdeen arteko desberdintasunak:

¿ Eskualdeetako politikak eta lurralde-kohesioa.

¿ Europako hiri-sistema handiak: Arku Atlantiarra eta Europako Dortsala.

Europan integratzeko prozesuaren etapak:

¿ Europako Erkidegotik Europar Batasunera.

Europar Batasuneko lurralde- eta erakunde-egitura:

¿ Europar Batasuneko erakundeak: Europako Kontseilua, Europako Parlamentua, Europako Batzordea, Justizia Auzitegia.

¿ Europako legeria.

¿ Europako politikak: soziala, industriari eta ingurumenari eta garraioari buruzkoak eta eskualdeetako politikak.

Espainia Europar Batasunean:

¿ Aurrekari historikoak.

¿ Integraziorako faktoreak.

¿ Gaur egungo egoera eta etorkizuna.

NATURA ETA INGURUMENA ESPAINIAN ETA EUSKAL HERRIAN

Espainiako eta Euskal Herriko ingurumenaren ezaugarri orokorrak:

¿ Geologia- eta morfologia-aniztasuna.

¿ Klima.

¿ Hidrologia eta landaredia.

Espainiako eta Euskal Herriko natura-multzo handien barietatea:

¿ Elementu geomorfologikoak.

¿ Egitura-elementuak.

¿ Klimatikoak eta biogeografikoak.

Espainiako eta Euskal Herriko natura eta ingurumena:

¿ Egoera, baldintzatzaileak eta arazoak.

¿ Espazio naturalen babesa.

ESPAZIO GEOGRAFIKOA EKONOMIA-JARDUERETAN, ESPAINIAN ETA EUSKAL HERRIAN

Lehengaiak eta energia-iturriak.

Faktore sozioekonomikoak Espainian eta Euskal Herrian:

¿ Gaur egungo egoera eta etorkizuna.

¿ Espainia eta Euskal Herria ekonomia globalizatuan.

Landa-espazioak:

¿ Landa-jardueren aldaketa eta dibertsifikazioa, eta horrek izan duen isla askotariko espazio-tipologietan.

¿ NPBk Euskal Herriko eta Espainiako nekazaritzan duen eragina.

¿ Nekazaritza iraunkorra.

¿ Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako ustiapenak.

¿ Arrantza-jarduera.

¿ Arrantza-eskualdeak eta ustiatutako espezieak.

Industria-espazioak:

¿ Industria-kokapena.

¿ Espainiako eta Euskal Herriko industriaren egungo lurralde-joerak.

Zerbitzu-espazioa:

¿ Espainiako ekonomiaren hirugarren sektoreranzko prozesua.

¿ Zerbitzuen heterogeneotasuna eta horrek eragiten duen lurralde-inpaktua.

¿ Garraioa eta komunikazioa.

¿ Merkataritza.

¿ Hirugarren sektorea Euskal Herrian.

Turismo-espazioak:

¿ Espainiako eta Euskal Herriko turismo-garapenaren faktoreak.

¿ Eskualde turistikoen tipologia.

¿ Turismoak espazioan eragiten duen inpaktua.

Garapen iraunkorraren printzipioak. Garapen ekonomikoa eta ingurumenarekiko eta gizartearekiko errespetua.

GIZA BALIABIDEAK ETA ESPAINIAKO ETA EUSKAL HERRIKO ESPAZIOAREN ANTOLAKETA

Euskal Herriko eta Espainiako egungo demografiaren egitura:

¿ Biztanleriaren banaketa.

¿ Aldaketa sozialak eta ekonomikoak eta horiek herritarrengan duten eragina.

¿ Gaur egungo immigrazioaren fenomenoa.

Espainiako eta Euskal Herriko urbanizazio-prozesua:

¿ Hiri-hazkundeko ereduak.

¿ Hiri-fenomenoaren konplexutasuna.

¿ Hiri-morfologia.

¿ Hiri-funtzioak eta lurzoruaren erabilera.

¿ Hiriko ingurumen-arazoa.

Espainiako eta Euskal Herriko lurralde-antolaketa 1978ko Konstituzioan:

¿ Autonomien Estatua: jatorria, prozesua eta mapa autonomikoa.

¿ Autonomia erkidegoetako oinarrizko geografia-ezaugarriak.

Lurraldeen arteko desorekak:

¿ Autonomia erkidegoen arteko espazio-kontrasteak:

* Desberdintasun demografikoak.

* Desberdintasun sozioekonomikoak.

* Eskualdeen arteko desoreka Espainian eta Euskal Herrian.

Ariketa praktikoetan nahitaezkoa izango da behar bezalako emaitza grafikoa lortzea, doia eta zehatza; horretarako, trazaduraren teknikak eta ohiko metodoak erabiliko dira, eta beste batzutan eskuz egingo dira erregelak, eskuaira eta kartaboia, konpasa, transportadorea, kurbetarako erregela eta antzeko tresnak erabilita.

Probako alderdi teorikoak edo praktikoak eduki hauei buruzkoak izango dira:

MARRAZKETA GEOMETRIKOA

  • Funtsezko trazadurak planoan. Elkarzutasuna. Paralelotasuna.

  • Eragiketak zuzenkiekin, proportzionaltasuna eta erdibitzailea.

  • Eragiketak angeluekin, erdikaria, angeluak zirkunferentzian eta arku kapaza.

  • Triangeluen eraikuntza.

  • Poligono erregularrak. Trazadurak.

  • Mugimenduak planoan: simetria, translazioa eta biraketa.

  • Homotezia, antzekotasuna eta baliokidetasuna.

  • Potentziaren eta potentzia-ardatzaren kontzeptuak praktikan aplikatu, problemak ebazteko.

  • Tangentzien trazadura.

  • Konikoen trazadura.

    GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA

  • Adierazpen-sistemen oinarriak.

  • Sistema diedrikoa:

    * Puntua, zuzena eta planoa adieraztea.

    * Paralelotasuna eta elkarzutasuna.

    * Elkarguneak eta distantziak.

    * Eraispena, biraketa eta plano-aldaketa.

    * Benetako magnitudeak.

    * Azal poliedrikoak eta biraketa-azalak adieraztea.

    * Poliedro erregularrak adieraztea.

    ¿ Sistema axonometrikoa:

    * Axonometria ortogonala: Isometrikoa. Dimetrikoa. Trimetrikoa. Eskala axonometrikoak. Pieza soilak adieraztea, haien bistak abiapuntu hartuta.

    * Sistema axonometriko Isometrikoa:

    * Eskala isometrikoak eta sistemaren planoen benetako magnitudeak eta haiekiko paraleloak.

    * Sistemaren planoko zirkunferentziak eta irudi geometrikoak eta haiekiko paralelo direnak adieraztea.

    * Piezak adieraztea, haien bistak abiapuntu hartuta.

    * Irudi poliedrikoak eta biraketa-irudiak marraztea.

    * Ebakidurak dituzten piezak adieraztea, barnealdeko zatiak ikusi ahal izateko.

  • Axonometria zeiharra: Cavaliere perspektiba:

    * Sistemaren elementuak: Murrizketa-koefizientea eta _ (fi) angelua.

  • Sistemaren planoko zirkunferentziak eta irudi geometrikoak eta haiekiko paralelo direnak adieraztea.

  • Irudi lauak eta bolumen soilak adieraztea, haien bistak abiapuntu hartuta.

    NORMALIZAZIOA

  • Pieza eta multzo soilen krokisak.

  • Lerro normalizatuak eta eskalak.

  • Bisten adierazpen normalizatua. Sistema europarra eta amerikarra.

  • Gutxieneko bista egokiak eta nahikoak hautatzea.

  • Akotazioaren, ebakiduraren, sekzioaren eta hausturaren oinarrizko arauak.

  • Elementu normalizatuak adieraztea (hariak, alakak...)

BALIABIDE ENERGETIKOAK

  • Energia-iturri primario nagusiak lortzea, eraldatzea eta garraiatzea.

  • Energia-kontsumoa. Energia-unitateak, energia azaleratzeko moduak (mekanikoa, elektrikoa, termikoa, kimikoa, irradiatzailea eta nuklearra).

  • Energia-iturri berriztagarriak: hidraulikoa, eguzki-energia, eolikoa eta abar.

  • Berriztagarriak ez diren energia-iturriak: Ikatza, petrolioa, gas naturala, uranioa eta abar.

  • Energia aurrezteko teknikak: Energiaren erabilera arrazionala. Energia aurrezteko funtsezko printzipioak. Energia aurreztea etxebizitzetan, industrian eta zerbitzuetan.

    MAKINAK ETA MAKINEN ELEMENTUAK

  • Makinen printzipioak: makinaren kontzeptua, lana, potentzia, energia erabilgarria, pare motorra eta errendimendua.

  • Motor termikoak. Lau eta bi alditako motor alternatiboa: zatiak eta funtzionamenduaren printzipioa.

  • Motor elektrikoak. Korronte zuzeneko eta alternoko motorrak: Osaera eta funtzionamenduaren printzipioa.

  • Makinen elementuak: elementu transmisoreak, transformatzaileak eta mugimenduaren osagarriak.

    ZIRKUITUAK

  • Zirkuitu elektrikoak. Funtsezko parametroak. Ohm-en legea. Potentzia elektrikoa. Joule-ren efektua. Oinarrizko konexioak: seriea, paraleloa eta mistoa. Zirkuitu generiko baten eta etxeko eta industriako oinarrizko zirkuituen elementuak: Babesekoak eta kontrolekoak: konmutagailuak, errealak eta kontaktoreak. Zirkuituen adierazpen eskematizatua. Zirkuitu elektrikoen sinbologia. Planoen eta eskemen interpretazioa.

  • Zirkuitu pneumatikoak. Oinarrizko elementuak: konpresorea, metagailua, lehorgailua, irazgagailua, erregulatzailea, lubrifikagailua. Abiarazteko, erregulatzeko eta kontrolatzeko elementuak. Adierazpen sinbolikoa. Oinarrizko zirkuituak.

    SISTEMA AUTOMATIKOAK ETA KONTROLEKOAK

  • Sistema automatikoak eta kontrolekoak. Kontrol-sistema eta hura osatzen duten elementuak. Sistema automatiko baten egitura. Multzoen diagrama.

  • Elektronika digitaleko zirkuituak: Zenbaki-sistema bitarra eta hamaseitarra. Boole-ren aljebra. Ate logikoak. Konbinatorioko eta sekuentziako oinarrizko zirkuituak.

    MATERIALAK. MATERIALEN ERRESISTENTZIA

  • Material garrantzitsuenak. Metalikoak: ferrosoak eta ferroso ez direnak. Metalikoak ez direnak: Plastikoa, zura eta ehuna. Propietateak eta aplikazioak.

  • Esfortzu-motak. Tentsioa. Elastikotasuna. Hooke-ren legea. Trakzio-entsegua. Esfortzua edo lan-tentsioa. Segurtasun-koefizientea.

  • Esfortzu sinpleen erresistentzia. Trakzioa. Konpresioa. Ebakidura. Bihurdura. Makurdura.

  • Tratamendu termikoak. Tenplaketa, iraoketa, suberaketa eta normalizatua. Helburua eta ezaugarri orokorrak.

MAGNITUDE ESKALARRAK ETA BEKTORIALAK.

  • Fisikan erabiltzen diren oinarrizko magnitude eskalarrak eta bektorialak.

  • Indarrak. Indarrak grafikoki adieraztea. Indar konkurrenteen konposizioa. Indarren oreka.

    ZINEMATIKA.

  • Magnitude zinematikoak: desplazamendua, abiadura eta azelerazioa.

  • Higidura zuzen uniformea eta uniformeki azeleratua.

  • Tiro bertikala eta horizontala.

  • Higidura zirkularra, higidura zirkular uniformea eta higidura uniformeki azeleratua. Kontzeptuak: abiadura angeluarra eta azelerazio angeluarra.

    DINAMIKA.

  • Dinamikaren legeak.

  • Lana, energia eta potentzia. Energia zinetikoa eta potentziala.

  • Energia eta higidura-kantitatea. Energia-kontserbazioaren eta higidura-kantitatearen printzipioak.

  • Marruskadura-indarrak. Marruskadura-koefizientea.

  • Grabitatea. Grabitazio unibertsalaren legea. Lurreko eremu grabitatorioa.

    ELEKTRIZITATEA.

  • Karga elektrikoen arteko indarrak. Coulomb-en legea, grabitazio unibertsalaren legearekin dituen antzekotasunak eta desberdintasunak.

  • Kontzeptuak: eremu elektrikoa, lan elektrikoa eta potentzial-diferentzia.

  • Korronte zuzena. Korrontearen intentsitatea.

  • Erresistentzia elektrikoa. Ohm-en legea eta Joule-ren efektua. Aplikazioak.

  • Sorgailu elektrikoak.

  • Gaitasun elektrikoa. Kondentsadoreak.

  • Erresistentziek eta kondentsadoreek esku hartzen duten serieko zirkuituak, paraleloak eta mistoak aztertzea.

    ELEKTROMAGNETISMOA

  • Magnetismoa.

  • Elektrizitatearen eta magnetismoaren arteko lotura. Oersted-en esperimentua eta Faraday-en esperimentua.

  • Korronte alternoaren kontzeptua. Korronte alternoaren sorgailua eta korronte alternoaren erabilera.

    BIBRAZIOAK ETA UHINAK.

  • Uhinen ezaugarriak eta uhin-motak.

  • Uhin harmoniko baten ekuazioa.

  • Uhin-fenomenoak.

  • Argiaren uhin-izaera: egoera uhin elektromagnetikoen espektroan.

  • Argiaren izaera korpuskularra: fokuak.

  • Ingurumenaren kontzeptua.

    * Sistemen teoriarako hurbilketa. Lurra, sistema handia. Ingurumena, sistema gisa.

  • Gizakia eta ingurumena.

    * Baliabide berriztagarriak eta berriztagarriak ez direnak.

    * Arrisku naturalak eta eragindakoak.

    * Ingurumen-inpaktuak eta hondakinak.

  • Ingurumenari buruzko informazio-iturriak.

    LUR-SISTEMAK

  • Atmosfera.

    * Egitura eta osaera.

    * Atmosferaren funtzio arautzailea eta babeslea.

    * Klima eta eguraldi atmosferikoa. Klima-arriskuak. Klima-aldaketa.

    * Atmosferarekin zerikusia duten baliabide energetikoak.

    * Atmosferaren kutsadura.

  • Hidrosfera.

    * Uraren balantzea eta uraren zikloa.

    * Kontinenteetako urak: ezaugarriak eta dinamika orokorra.

    * Ozeanoetako urak: ezaugarriak.

    * Ur-baliabideak: erabilerak, ustiapena eta inpaktuak.

    * Uraren kutsadura.

  • Geosfera.

    * Egitura eta osaera.

    * Lurraren energia-balantzea.

    * Barne-geodinamika eta harekin zerikusia duten arriskuak.

    * Kanpo-geodinamika. Isurketa-sistema eta ibai-sistemak, eta horiekin zerikusia duten arriskuak eta prebentzio-neurriak.

    * Geosferaren baliabideak eta haren erreserbak. Hura ustiatzeak eragiten dituen inpaktuak.

  • Ekosfera.

    * Ekosistema: osagaiak eta elkarrekintzak.

    * Ekosistemetako organismoen arteko erlazio trofikoak. Biomasa eta produkzio biologikoa.

    * Karbonoaren, nitrogenoaren, fosforoaren eta sufrearen ziklo biogeokimikoak.

    * Ekosistema denboran: segida, auto-erregulazioa eta atzera egitea.

    * Biosfera baliabide gisa.

    * Biosferan eragindako inpaktuak: baso-soiltzea eta bioaniztasunaren galera. Biodibertsitate-galeraren kausak eta ondorioak.

  • Fasearteak.

    * Lurzorua interfase gisa Kontzeptua, osaera, egitura eta ehundura.

    * Prozesu edafikoak. Lurzoru-motak.

    * Lurzoruaren horizonteak ezagutzea, esperimentuen bidez.

    * Lurzoruaren higadura, kutsadura eta degradazioa.

    * Basamortutzea. Aurre egiteko neurriak.

    * Lurzoruak duen garrantzia balioestea eta basamortutzearekin zerikusia duten arazoak.

    * Itsasbazterreko sistema. Higadura eta pilaketa.

    * Kostaldearen morfologia. Kostalde hareatsuak eta harritsuak. Itsas inguruko hezeguneak eta haien garrantzi ekologikoa.

    * Itsasbazterraren baliabideak eta hura ustiatzeak eragiten dituen inpaktuak.

    * Fasearteen garrantzia balioestea, baliabide-iturri eta oreka ekologikoa bultzatzen dutelako, eta hura babestearen garrantzia.

    INGURUMENAREN KUDEAKETA

    Ingurumen-arazo larrienak. Planetaren egoera aztertzeko adierazleak. Ingurumen-inpaktuaren azterketa. Lurralde-antolamendua. Natura-guneen babesa.

TEORIA ATOMIKO-MOLEKULARRA

  • Substantzia elementala, konposatuak eta nahasteak.

  • Lege ponderalak. Lavoisier, Proust.

  • Substantzia kimikoaren-kantitatea: mola.

  • Gasen legeak: Boyle-Mariotte, Gay-Lussac, egoeraren ekuazioa, gas idealen ekuazioa.

  • Konposizio ehundarra. Formula enpirikoa eta molekularra.

    EREDU ATOMIKOAK.

  • Eredu atomikoak.

  • Bohr-en atomoa. Eredu kuantikoa.

  • Zenbaki atomikoa, zenbaki masikoa, isotopoak.

    SISTEMA PERIODIKOA.

  • Taula periodikoa. Elementu adierazgarriak.

  • Propietate periodikoak: elektronegatibitatea.

    LOTURA KIMIKOA.

  • Lotura ionikoa.

  • Lotura kobalentea: polarra eta apolarra. Lewis-en teoria.

  • Lotura metalikoa.

  • Konposatuen propietateak, beren arteko loturen arabera.

  • Lotura-moten eta elementuek taula periodikoan duten kokapenaren arteko lotura.

    PRODUKTU KIMIKOAK ETA HAIEN DISOLUZIOAK.

  • Formulazio eta nomenklatura ez-organikoa, sistematikoa eta Stock-ena, konposatu bitarretan eta hidroxidoetan, peroxidoetan izan ezik.

  • Disoluzioak. Kontzeptua.

  • Disoluzioen kontzentrazioa adierazteko moduak: % pisuan eta bolumena, molaritatea eta zatiki molarra.

    MATERIAREN ALDAKETAK ERREAKZIOETAN.

  • Erreakzio kimikoak, ekuazio kimikoak.

  • Azidotasuna, basikotasuna eta pH-a.

  • Erreakzio-motak: neutralizazioa, redox-a (hidrogenoaren desplazamendua), errekuntza.

  • Ekuazio kimikoen doitzea: gutxi gorabeherakoa eta ekuazioak.

  • Estekiometria: kalkulu ponderalak eta bolumetrikoak.

    KARBONOAREN ATOMOA ETA HIDROKARBUROAK.

  • Konposatu organikoak.

  • Substantzia organikoen egitura.

  • Hidrokarburoak. Alkanoen, alkenoen eta alkinoen formulazioa. Bentzenoa.

    TALDE FUNTZIONALAK.

  • Funtzio oxigenatu nagusiak: alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido karboxilikoak, eterrak eta esterrak.

  • Funtzio nitrogenatu nagusiak: amidak, nitriloak.

BIZIAREN OINARRI BIOLOGIKOAK.

Biziaren oinarri fisiko-kimikoa:

  • Materia bizidunaren konposizioa:

    * Bioelementuak.

    * Biomolekulak (berehalako printzipioak): Inorganikoak: ura eta gatz mineralak. Organikoak: gluzidoak, lipidoak, proteinak, azido nukleikoak eta biokatalizatzaileak (entzimak, hormonak eta bitaminak).

    ZELULAREN ANTOLAMENDUA ETA FISIOLOGIA.

    Zelula: egitura eta funtzioa. Antolamendu-ereduak prokariotoetan eta eukariotoetan.

  • Zelula eukariotoa:

    * Zelula-osagaien funtzioak.

    * Funtzio zelularren azterketa. Ziklo zelularraren oinarrizko alderdiak.

    * Mintzen eginkizuna truke zelularretan: iragazkortasun hautakorra.

    * Metabolismoa, sarrera: Katabolismoa. Anabolismoa. Bi horien xedea. Oinarrizko alderdiak ulertzea. ATParen eta entzimen zeregina.

    * Arnasketa zelularra, esanahi biologikoa, bide aerobioaren eta anaerobioaren arteko aldeak.

    * Zatiketa zelularra: Mitosia. Meiosia.

    GIZA ANATOMIA ETA FISIOLOGIA.

  • Gizakiaren nutrizio-prozesuak:

    * Digestio-aparatua, digestio- eta xurgapen-mekanismoak, arnas-aparatua eta arnasketaren fisiologia, substantzien garraioa, odola eta aparatu kardiobaskularra, iraitz-sistema, iraizketa-prozesuak eta gernuaren osaera.

  • Koordinazio funtzionalerako sistemak:

    * Nerbio-sistema, nerbio-bulkadaren transmisioa. Sentimen organoak. Sistema endokrinoa. Lokomozio-aparatua.

  • Giza ugalketa.

    GENETIKA.

  • Karaktere hereditarioen transmisioa.

    * Genetika mendelianoa. Geneak eta herentziaren teoria kromosomikoa. Genotipoa eta fenotipoa. Dominantzia eta errezesibitatea. Bitarteko herentzia eta kodominantzia. Sexuari lotutako herentzia.

  • Kode genetikoaren ezaugarriak eta garrantzia.

    * DNAren azterketa, informazio genetikoaren eramaile gisa. Gene kontzeptua. Beren transmisioaz arduratzen diren mekanismoak eta aldaketak. Transkripzio- eta itzulpen-prozesuak.

  • Ingeniaritza genetikoa.

    MIKROBIOLOGIA.

  • Mikroorganismoak:

    * Kontzeptua eta sailkapena. Horien bizitzeko moduak. Gizakientzat eragile kaltegabe, onuragarri edo kaltegarri gisa. Gaixotasun infekziosoak.

  • Mikroorganismoak industria-prozesuetan:

    * Botika, osasuna, elikagaien industria. Mikroorganismoek elikagaietan aldaketak eragiteko duten garrantzia. Intoxikazio-arazoak. Erabilera eta manipulazioa zenbait arlotan, garrantzi soziala eta ekonomikoa.

  • Birusen azterketa, informazio-unitate gisa.

    * Haien oinarrizko egitura eta funtzionamendua.

    IMMUNOLOGIA.

  • Immunitatearen kontzeptua:

    * Organismoaren defentsa gorputz arrotzen aurrean. Antigenoaren kontzeptua.

  • Immunitate-motak:

    * Naturala eta eskuratua.

    * Zelularra eta humorala.

    * Funtzio immunologikoa duten organo eta zelulak (makrofagoak, B eta T linfozitoak).

  • Antigorputzen egitura eta funtzioa.

    * Sistema immunologikoaren ekintza-mekanismoak, sarrera.

  • Sistema immunologikoaren gaixotasunak.

    * Autoimmunitatea.

    * Alergiak.

    * Immunoeskasiak: HIESa eta sistema immunean dituen eraginak.

  • Immunologiaren aplikazioak medikuntzan:

    * Serum- eta txerto-fabrikazioa.

    * Organo-transplanteak.

  • Teknika immunilogikoak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.