Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2007ko urriaren 4koa, Osasun sailburuarena, Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 6089
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/10/04
  • Argitaratze-data: 2007/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren bidez, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezarri zen adituen aholkularitza lortze aldera. Aholkularitza horrek aztertuko ditu, batetik, osasun-arazoei aurre egiteko dauden aterabideak, eta bestetik, arazo horiei irtenbide egokiak emateko inplikatuta dauden sektoreen interesak.

2002-2010 Euskadiko Osasun Planaren arabera, osasunaren arloan lehentasuna duen jarduera-eremuetako bat osasun mentalari dagokiona da —halaxe aitortu zuen 121/2005 Dekretuak—.

Euskal Autonomia Erkidegoan egindako azterketa epidemiologikoen arabera, osasun-arazo larria osatzen du osasun-mentalak; batetik, morbilitatea oso handia delako, eta bestetik, gaixoaren eta haren senitartekoen bizi-kalitatean eragin handia duen gaixotasuna delako.

Arlo horretan hartu beharreko erabakiak korapilotsuak dira, eta aholku-organo bateko adituen ebaluazioa eskatzen dute. Organo horrek lagundu behar du, hain zuzen ere, gizartean eraginkortasun handiena duten irtenbideak bilatzen eta ezartzen.

Horiek horrela, hau

  1. – Osasun Mentalari buruzko Aholku Batzordea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Osasun Sailari dago atxikita, baina ez du Sailaren egitura hierarkikoan parte hartzen.

  1. – Honako egiteko hauek ere izango ditu Aholku Batzordeak:

    1. Argibideak eta aholkuak ematea arlo hauetan: lehen eta bigarren mailako prebentzioa, diagnostiko goiztiarra, tratamendu terapeutikoak eta osasunera bideratutako hezkuntza.

    2. Laguntza modu ezberdinak antolatzeko aspektuen gaineko argibideak eta aholkuak ematea (lehen mailako atentzioa eta espezializatua). Helburua: laguntzarekin ahalik egokien jarraitzea eta baliabideak zentzuz erabiltzea.

    3. Argibideak eta aholkuak ematea arlo hauetan: informazioa, prestakuntza eta zerbitzuen ebaluazioa.

    4. Laguntza prozesuen kalitatea monitorizatzeko behar diren adierazleak zehazteko argibideak eta aholkuak ematea. Horretarako, kontratu-programetako berariazko prozesuak zehaztu eta hedatuko dira, eta osasunaren arloko emaitza klinikoak neurtuko dira.

    5. Esku-hartze sanitarioko programak proposatzea eta, hala behar izanez gero, programa horiek Osasun Sailarekin batera lantzea, honako hauek zehaztuz: helburu operatiboak, zerbitzuetako premiak, baliabideak eta antolakuntza, 2002-2010 Osasun Planean aurreikusitako helburu orokor eta estrategien eremuan.

    6. Egiten diren ebaluazioen emaitzei buruzko argibideak eta aholkuak ematea. Ebaluazio horiek osasun arazo horien egoerari buruzkoak eta prebentziora, laguntzara eta hezkuntzara bideratutako esku-hartze sanitarioaren eraginkortasunari buruzkoak izango dira.

    7. Hasita edo hastear dauden ekintzak aztertzea, osasun-premien eta esku-hartze sanitarioen eraginkortasunaren bilakaeraren arabera. Hori guztia Osasun Saileko zuzendaritza-organoek onartuko dute gero.

    8. Egiten ari diren edo gerora egingo diren ikerketa-lerroei buruzko argibideak eta aholkuak ematea, eta jarduera-arlo horretan indarra hartzen ari diren teknologien berri ematea.

  1. Kide 1, Osasun Sailaren ordezkari.

  2. Kide 1, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ordezkari.

  3. Kide 1, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko droga-menpekotasun arloaren ordezkari.

  4. Kide 1, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ordezkari.

  5. 10 kide, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun mentaleko zerbitzu sanitarioen —ospitalekoak zein ospitalez kanpokoak— ordezkari.

  6. Kide 1, Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntzaren (FEDEAFES) ordezkari.

  7. Kide 1, Asociación de Psiquiatría Comunitaria y Salud Mental (OME-AEN) Elkartearen ordezkari.

  8. Kide 1, Familia- eta Komunitate-Medikuntzako Euskal Erakundearen (Osatzen) ordezkari.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 4a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.