Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1998ko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1997ko ekainaren 27ko Aginduaren 24.4. atala aldatzen duena. Azken Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan batxilergoaren ezarketa orokorra arautzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3677
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1998/07/21
  • Argitaratze-data: 1998/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1997ko ekainaren 27an emandako Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan batxilergoaren ezarketa orokorra arautzen du.

Ikasgairen batean balorazio positiborik lortu ez duten ikasleek aparteko deialdi batean beste proba bat egiteko eskubidea daukatela ezartzen du Agindu horren 24.4. atalak.

Aipatutako atalak, halaber, proba hori ebaluazioaren azken saioa amaitu eta gutxienez hilabetera egin beharko dela ezartzen du.

Adierazitako epe horrek, eskola-aldi arrunta azkarregi bukatzera behartuko lituzke aparteko deialdia ekainean egiten duten ikastetxeak, eta horrek asko kaltetuko lioke ikasleari, ikasturteko helburuak betetzeko, klase nahikoa jasotzeko daukan eskubideari dagokionez.

Hortaz, zentzuzko epea zehaztu behar da, ikasleak ikasgairen batean balorazio positiborik lortu ez duela dakienetik aparteko proba egiten duenera arte denbora nahikoa egongo dela bermatu eta, era berean, ikasturtearen eskola-aldi arruntean eskola-egun nahikoa izatea ahalbidetuko duena.

Hori guztia dela eta, honakoa

Atal bakarra.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1997ko ekainaren 27an emandako Agindua aldatzea. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan batxilergoaren ezarketa orokorra arautzen da. Aipatutako atala honela geratzen da:

«24.4. atala.¿ Ikasgairen batean balorazio positiborik lortu ez duten ikasleek aparteko deialdi batean beste proba bat egiteko eskubidea izango dute. Proba hori ebaluazioaren azken saioa amaitu eta gutxienez hogei egun naturalera egin beharko da».

Lehena.¿ Hezkuntza Sailburuordetzari eta Ikastetxeen Zuzendaritzari ematen zaie Agindu hau interpretatzeko, aplikatzeko eta garatzeko behar diren xedapenak ezartzeko baimena. Xedapen horiek bakoitzak bere eskumenen esparruan emango ditu.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.