Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, ekainaren 17koa, Osasun Sailburuarena, Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzeko zen 170/1993 Dekretua garatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 121
  • Hurrenkera-zk.: 2067
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1993/06/17
  • Argitaratze-data: 1993/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Minbiziaren tratamenduaren eta minbiziari aurrehartzearen eremuan adierazgarrienak diren profesionalei eta gaisoen elkarteei kontsulta egin zaie. Eta Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratu eta ihardunean jarri ahal izateko, eta ekainaren 15eko 170/1993 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, hauXEDATU DUT: 1. atala.- Lehendakari batek, Koordinatzaile batek eta 18 bokalek osatuko dute Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea, eta Osasun Sailburuak izendatuko ditu. 2. atala.-1.- Bokalak honela izendatuko dira: - Sociedad Vasca de Oncología delakoak proposatutako bokal bat. - Gaisoen Elkarteak proposatutako bokal bat. - Asociación Española contra el Cáncer delakoak proposatutako bokal bat. - Asociación de Radiólogos de Euskadi delakoak proposatutako bokal bat onkologia-radioterapikoan espezialista dena. - Sociedad Vasca de Ginecología y Obstetricia delakoak proposatutako bokal bat. - Euskal Autonomi Elkarteko Minbiziaren Erroldategiko Batzorde Aholkuemaile Teknikoak proposatutako bokal bat. - Minbizia berariz diagnostikatu eta tratatzen duten osasun zentruak, titularitate pribatukoak, ordezkatuko dituen bokal bat. - Osakidetzak proposatutako zazpi bokal, bost hospital mailan zerikusirik dutenak eta bi Oinarrizko Sorospenarekin dutenak. - Osasun Saila eta Osakidetza ordezkatuko duten lau bokal. 2.- Kargua bi urterako izango da eta berriz ere aukeratu ahal izango dira izendatutakoak. 3.- Kontseiluan hutsik geratzen diren lanpostuak, ordezkatu behar deneko kidea izendatzeko bide bera erabiliz beteko dira eta ordezkatutakoari gelditzen zitzaion aldirako izango da. 3. atala.- Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailearen Lehendakariaren egitekoak hauek dira: a) Kontseilua ordezkatzea b) Bilkuretarako deia egitea eta gai zerrenda egitea c) Eztabaidetan buru izatea eta moderatzaile lanak egitea. d) Berdinketarik gertatzen bada, berdinketa hori bere botuaz apurtzea akordioak hartu ahal izateko. e) Lehendakari izateagatik berez datorzkion gainerako egitekoak. 4. atala 1.- Koordinatzaileak, Idazkariaren egitekoez gain, hauek ere bete beharko ditu: a) Kontseilu Aholkuemaileak hartzen dituen akordioak gauzatzea. b) Kontseilu Aholkuemailearen helburuekin zerikusirik duten iharduketa guztiak bultzatzea. c) Sortzen diren komisio nahiz lantaldeak koordinatzea. 2.- Egitekoak betetzean, Osakidetzan eta Osasun Sailean dagoen administrazioko laguntza egoki baten eta teknikari baten laguntza izango du koordinatzaileak. 5. atala.- Idazkaritza Teknikoak 170/1993 Dekretuaren 7.1. atalean aipatzen diren lantaldeak eratu ahal ditzan, iharduketak egiteko lehentasuna duten eremuak hauek dira: - Oinarrizko aurrehartzea - Diagnostiko goiztiarra - Sorospen onkologikoa - Informazioa, hezkuntza eta ikerketa 6. atala.- Kontseilu Aholkuemaile, Idazkaritza Tekniko eta Lantaldeetako kideek otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritakoaren arabera izan ditzaketen dietak eta kalteordainak jaso ahal izango dituzte. AZKEN XEDAPENA Lehenengoa.- Dekretu honetan aurreikusten ez den guztirako, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta guztientzako administrazio ihardunbideari buruz azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa izango da aplikagarri. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1993ko ekainak 17. Osasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.