Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1991ko abuztuaren 30ekoa, Osasun Sailburuarena, Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkularia sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 182
  • Hurrenkera-zk.: 2717
  • Xedapen-zk.: 461
  • Xedapen-data: 1991/08/30
  • Argitaratze-data: 1991/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Osasun Informazio Sietemak garatzea ezinbesteko baldintza da, osasun arloan egiten diren ahaleginen benetazko koordinazioa lortzeko, baliabideen eralbipena eraginkorragoa izan dadin eta osasun kudeaketa eta plangintza sistemak hobetzeko. 2000. urtean Osasuna Guztiontzat egitasmoko Europako Eskualdeetanko 35 zenbakiko helburuak honela dio hitzez-hitz: «... Osasuna Guztiontzat egitasmoko euren estrategia nazionalak sustatzeko gai liratekeen Osasun Informazio Sistemak behar lituzkete Elkartekideek.. Jadanik hasitako ekintzen ebaluazioa eta gerora egingo diren ekintzen plangintza ahalbideratuko dituzten Osasun Informazio Sistemen garapena bultzatzea ezinbestekoa da une honetan. Gure Autonomi Elkartean Osasun Informazio Sistemen arloan garatu behar diren ahaleginak aztertu, berraztertu eta koordinatzeko, beharrezkoa da prestakuntza eta aztura jakinak dituzten aditu profesionalen talde bat sortzea, arlo horretako zenbait alderdi teknikori buruz argibideak eta aholkuak eman diezazkion Sailari. Guzti hori horrela izanik, eman zitzaizkidan ahalmenekin bat etorriz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkularia sortzen da; Osasun Sailak aholkuak eskatzeko ihardute-saila izango da, osasun informazio sistemen gaietako aholkularitza teknikoa emateko. 2. atala.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkulariak, aholkua emateko bere eginkizunen eremuan, honako iharduera hauek garatuko ditu: a) Egun erabiltzen diren informazio azpisistemak berraztertzea. b) Osasun maila guztietan dauden informazio premiak somatzea (Euskal Autonomi Elkartean, Osasun Alorrean, Osasun Eskualdean, Oinarrizko Sorospidetzan, Sorospidetza Berezituan, Osasun Publikoan, etabar) . c) «Gutxiengo datu multzo· bat proposatzea informazio maila guztientzako. d) Euskal Autonomi Elkarterako informazio sistemen plan bat ezartzea. e) Informazio azpisistemen aldaketak proposatzea eta ezarritako planari horiek egokitzea. 3. atala.- 1.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkularia honako kideek osatuko dute: Lehendakari batek, Koordinatzaile Nagusi batek eta, gehienez, hogei Bokalek. 2.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkulariko kideak Osasun Sailburuordeak izendatuko ditu, Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendariak proposatuta, osasun informazioaren eremuan prestakuntza eta aztura jakinak dituzten profesionalen artean aukeratuko direlarik. 3.- Batzordeko Lehendakariari dagokio bertako ordezkaritza egitea, baita bileretarako deia egin eta hauetan buru izatea ere, boto ebazlea duela. 4 - Koordinatzaile Nagusiak Batzordeko kide izatearren dagozkion eginkizunak izango ditu eta, hauekin batera, Batzordearen iharduerak bultzatzea eta sor daitezen azpibatzorde edo lantaldeak koordinatzea. 4. atala - 1 - Batzordeak, gutxienez, honako informazio alorrak sortuko ditu: a) Osasun sorospidetza b) Baliabideak c) Osasun Publikoa eta Izurriteei buruzko Informazioa. Alor hauetariko bakoitzaren barnean, agindu zaizkien ihardueren garapen eraginkorra ziurtatzeko helburua kontuan hartuta, bidezkotzat jo daitezen beste talde sortuko dira. 2 - Batzordearen eritzira uzten da, erabili behar den gaiari buruz trebetaaun jakina duten pertaonak bertako bileretara joatea eta bere iharduerak garatzeko lankidetza eskaini ahal izatea, beroiek egindako ekarpenak eta lan zientifikoak, atera beharreko ondorioetarako eta hartu beharreko erabakietarako interesgarritzat jotzen badira. . 5. atala.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkulariak lanerako plan bat ezarriko du, Osasun Sailak emandako arteztarauen arabera, eta Ihardute-sail Kolejiatuentzako Administrazio Prozeduraren Legeak finkatutako arauez baliatuko da bere ihardunean. 6. atala.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkularia Osasun Sailordetzari atxikita gelditzen da. GEHIGARRIZRO XEDAPENA Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkulariko kideek emandako zerbitzuengatik, indarrean dagoen arauteriaren arabera dagozkien dietak edo kalteordainak jaso ahal izango dituzte. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa: Ahalmenak ematen zaizkio Osasun Sailburuordeari Agindu hau garatzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen Erabakiak eman ditzan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.