Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1990.eko irailaren 5ekoa, Ogasun eta Finantza Sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/ 1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 180
  • Hurrenkera-zk.: 2609
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1990/09/05
  • Argitaratze-data: 1990/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Ogasun

Testu legala

  1. ERASKINA C Taldea. Administratien Kidegoa. - Estatuko Administrazioko Administrarien Kidego Orokorra. - Toki Gorporazioetako Administrazio Nagusiko Administrariak. - Autonomiadun Erakundeetako Administraria. VI. ERASKINA C Taldea. Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. - Delineanteak. - Autonomiadun Erakundeetatik datozenak eta C Taldean sailkatutakoak, bere lanbide espezifikoaren gai diren baina destinoa lortu duten Administrazioan orokorrak edo amankomunak ez diren eginkizunak izendatuta dituztenak. VII. ERASKINA D Taldea. Administrari Laguntzaileen Kidegoa. - Estatuko Administrazioko Laguntzaileen Kidego Orokorra. - Toki Gorporazioetako Administrazio Nagusiko Laguntzaileena. - Autonomiadun Erakundeetako Laguntzaileena. - Autonomiadun Erakundeetako Administrari Laguntzaileena. - Funtzionaritzan sartzeko beharrezko eskakizunak betetzeagatik D Taldean sailkatuta dauden eta Talde horretako berarizko lanpostuetan diharduten funtzionariak. VIII. ERASKINA E Taldea. Menpekoen Kidegoa. - Estatuko Administrazioko Menpekoen Kidego Orokorra. - Toki Gorporazioetako Menpekoa. - Autonomiadun Erakundeetako Menpekoa. - Telefonozainak. - Gidariak. - Gidari-Mekanikariak. - Funtzionaritzan sartzeko beharrezko eskakizunak betetzeagatik C Taldean sailkatuta dauden eta Talde horretako berarizko lanpotuetan diharduten funtzionariak.Eusko Legebiltzarrerako hauteskundrei buruzku ekainaren 15eko 5/1990 Legeko Erabaki Gehigarrietatik Laugarrenak zehazten duenez «Lege honetan uhartemandako zenbatekoak lehenagotik zehaztutako pezeta-kopuruei buruzkoak dira» eta Ogasun eta Finantza Sailari dagokio zenbateko horien eguneratzea egitea, hauteskundeetarako deia egin eta hurrengo bost egunetan. Bestalde eta egoera berezi lez hartuta, aipatu Legearen 151-2 atalak agintzen duenez, hauteskundeetako gastuei buruzko dirulaguntza publikoak hauteskundeetarako deia egin ondorengo zazpi egunetan eguneratuko dira. Irailaren 1eko 227/1990 dekretuz Eusko Legebiltzarra ezabatu eta Hauteskundeetarako deia egin zenez (irailaren 3ko EHAAren 176. zenbakia), aurreko idazatietan jasotzen den legezko manua bete egin behar da. Guzti hori horrela izan arren, eta Legea orain dela denbora gutxi onartu zela kontuan hartuta, bertan jasotzen diren zenbatekoak ia aldatu ezinekoak dira arau hau argitara ematen den garaian; bera, oraingo egoera honetan eta Eusko Legeniltzarrerako 1990.eko urriaren 28ko hauteskundeetarako, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/ 1990 Legean jasotako zenbateko berdinak izango dira indarrean. Ondorioz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Hauteskundeetako gastuei buruzko dirulaguntza publikoak izanik, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeko 151-1 atalean jasotako zenbatekoak ez dute inolako aldaketarik izango eta lehengoan jarraituko dute 1990.eko urriaren 28an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei dagokienez. Ondo rioz, eguneratzeko erabiliko den koefiziente balioa 1 (bat) izango da. 2. atala.- Aurreko atalean jaso ez eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotadko beste zenbateko guztiak ez dute inolako aldaketarik izango eta lehengoan jarraituko dute 1990.eko urriaren 28an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei dagokienez. Ondorioz, eguneratzeko erabiliko den koefiziente balioa 1 (bat) izango da. AZKEN XEDAPEN BAKARRA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau. Gasteiz, 1990.eko irailak 5. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.