Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1989.eko martxoaren 14ekoa, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailarena, Autonomi Arazoen Jarraipenerako eta horien Koordinaketarako Batzordearen iharduna araupetzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 792
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1989/03/14
  • Argitaratze-data: 1989/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailaren egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 19ko 89/1988 Dekretuak, 10. ataleko hirugarren parrafoan, Autonomi Arazoen Jarraipenerako eta horien Koordinaketarako Batzordea sortzea aurrikusten du, Aipatu manua garatua nahi da agindu honen bidez, Dekretu horretako Azken Xedapenetatik Lehenengoan horretarako emandako eskumenaren arabera. Aurrikuspen hori betetzea, eta ez besterik, da agindu honen xedea, Batzordearen ihardunik eta onena berma dezaten erizpideak, formalismoaren aurkakoak eta ihardunaren malgutasunari buruzkoak alegia, erabiliz horretarako. Hori horrela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailaren egitura organikoari buruzko apirilaren 19ko 89/1988 Dekretuko 10.3 atalean xedatutakoa bete asmoz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala. Estatuak eta gainerako lurralde erakundeek emandako xedapen eta ekintzen jarraipena egitea eta alorkako lankidetzari buruzko gaiak, bai lege-zein ekonomi-ikuspegitik, lantzen lagundu asmoz, Autonomi Arazoen Jarraipenerako eta horien Koordinaketarako Batzordea sortzen da, horren xede diren gaiei buruz ager daitezen arazoen topaleku eta ezagupenleku izango dena. 2. atala. Honako kide hauek osatuko dute Batzordea: 1. Batzordeburua. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saileko Lege Erregimeneko Zuzendaria. 2. Batzordeburuordea. Ogasun eta Finantza Saileko Kupo eta Finantza Ekarketen Zuzendaria eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saileko Eskualdaketen Zuzendaria. Ordezkapenik gertatzekotan, emandako hurrenkeraren araberakoa izango da. 3. Teknika Kabineteetako arduradunak edo, behar balitz, Sail bakoitzeko Lege Zerbitzuetako arduradunak, horietako bakoitzaren ordez. 4. Idazkari lez, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saileko Lege Erregimen eta Autonomia-Garapen Sailordetzari atxikitako letratu bat. 5. Batzordeburuak dei egindako edonor joan daiteke Batzordearen bileretara. 3. atala. 1. Estatuko zein Lurralde Historikoetako Agintaritzaren Aldizkarietan argitaratutako arauak eta ekintzak aztertuko ditu Batzordeak bilera bakoitzean, aurreko bilera-egunetik hasi eta dagokion egunerarteko epealdia kontutan hartuko dela horretarako. Konstituzioari buruzko eta Elkartearen agintepide-eremuari buruzko erizpideak hartuko ditu kontutan azterketa horrek. 2. Horrez gain, erakundeen arteko lankidetza politikaren girapenari buruz eman daitezen arazoak ere aztertuko ditu Batzordeak, Alorkako Konferentziei eta Lankidetzarako Bitariko Baliabideei dagokienean bereziki, ekonomi- zein agintepide-alderdiei buruzkoak hain zuzen ere. 4. atala. Bi asterik behin eta Batzordeburuak erabaki dezanean bilduko da Batzordea. Batzordearen bilerak gauzatzerakoan erabiliko diren erizpideak formaltasun eta eta iharduketaren malgutasuna izango dira; argitalpen egunaren araberako gaiez gain, eta bere kideetariko batenbatek proposamena egin ondoren duten aparteko presatasuna edo korapilotasuna kontutan izanik berehala aztertzea eskatzen duten gaiak ere ikusiko dira. GEHIGARRIZKO XEDAPENA 2. ataleko 3. zenbakian agindutakoa bete ahal izateko, xedapen horrek aipatzen dituen ordezkariak izendatuko dituzte Sailetako titularrek, Agindu hau argitaratutako egunetik kontatzen hasi eta 15 eguneko epearen barruan. Epe hori amaitu ondoren, Batzordearen Iehenengo bilerarako dei egingo da; bilera hori, aurreko parrafoan aurrikusitako izendapenen bat izandako azken egunean hasi eta hurrengo 15 eguneko epearen barruan gauzatu beharko da derrigorrez. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunean berean hartuko du indarra Agindu honek. Gasteiz. 1989.eko martxoak 14. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.