Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren 1986.eko Urtarrilaren 10eko AGINDUA, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egiturari buruzko Urriaren 23ko 339/1984 Dekretoko 17.k) atalean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duen Irailaren 25eko a), b), d), e), f) eta h) letretan Saileko Zerbitzu-Artezkariari aitortutako agintepideen egiterapena, beste ihardutze-sail bati aldibaterako emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 74
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/01/10
  • Argitaratze-data: 1986/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lehendakaritza eta Zuzetza-Saileko Zerbitzuen Artezkaritza-kargua, Maiatzaren 21eko 124/ 1985 Dekretoz bertako arduradunaren kargu-uztea gertatu izanagatik, hutsik gelditu denez gero, eta, kargu hori betetzeko erabakia hartzen ez den bitartean, Artezkaritza horri aitortutako eginkizunak bete beharrezkoak direla ikusita eta Jaurlaritzari buruko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko IV atalburuan jarritakoarekin bat etorriz, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- Zerbitzuen Artezkaritza-kargua hutsik dirauen artean, esku ematen zaio Jaurlaritzako Teknika-Idazkaritza Nagusiko eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Artezkariari, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ihardutze-Egiturari buruzko Urriaren 23ko 339/1984 Dekretoko 17.k) atalak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duen Irailaren 13ko 193/1982 Dekretoko 25. ataleko a), b), d), e), f) eta h) letretan jarritakoak Artezkari horri aitortzen dizkion agintepideak egiteratzeko. Bigarren atala.- Esku ematen zaio ezein ekintzaren ezagutza eta erabakia Sailburuak eska dezanaren kaltetan gabe egiten da esku-emate hau. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 10 Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua. JUAN RAMON GUEVARA SALETA.