Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren 1985.eko Apirilaren 26ko AGINDUA, Kooperatibei

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 1000
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1985/04/26
  • Argitaratze-data: 1985/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak

Testu legala

Arduralaritzak eta 1985.erako Lansari-Hitzarmena izenpetu duten Sindikaritza-Elkarteek osatutako Jararipen-Batzorde bat Dekretoz sortaraziko dela agintzen du Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuen indarraldia 1985.erako luza-arazteari datxezkon gai batzuk araupetzen dituen Abenduaren 28ko 5/1984 Legeak bere 1.f) Atalean. Hori dela eta, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1985.eko Otsailaren 12an egindako Osoko Bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DU: Lehen Atala.- 1.- Abenduaren 28ko 5/1984 Legeko 1 Atalaren f) idazatiak aipatzen duen 1985.erako Lansari-Hitzarmenaren Jarraipaen-Batzordea sortarazten da. 2.- Aipaturiko Batzordea, aurrean esandako Atalean jarritakoen ezagutza eta horien erizpena ematea bete dadinerarte eratzen da, eta nolanahi ere, aurtengo azken lanegunean berez eta besterik gabe ezabatuta geldituko da. 2. Atala.- 1) Jaurlaritzak izendatutako kideek eta Lanari-Hitzarmena izenpetu duten Sindikaritza-Elkarteek izendatutakoek, kopuru-berdintasunez osatuko dute Jarraipen-Batzordea. 2) Arduralaritza eta Herri-Lanaritzaren Sailburuordea izango da Batzordeburu. 3) Gizarte-Artezkaria eta Herri-Lanaritzaren LegeJaurpideko Artezkaria izango dira etengabeango kide. 4) Jaurlaritzaren izeneko gainontzeko kideak gehienera lau kide aldakor, Batzordeburuak izendatuko ditu Sailetako Artezkarien artetik, bilkura bakoitzen aztertuko diren gaien arauera. 5) Sindikaritza-Elkarteen izenekoak zazpi izango dira, Euskadiko Lan-Harremanetarako Batzordeak jarritako gutxitutako heintasunaren arauera eta honela: a) ELA-STV-ren izeneko hiru. b) UGT-ren izeneko bi. c) CC.OO-ren izeneko bi. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Otsailak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. LAN, OSASUNKETA ETA GIZARTESEGURANTZA-SAILAKooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legeak, zerau jartzen DU, bere Aldibaterako bigarren erabakian: Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailak, aipatutako Lege hori indarrean sartu baino lehenago sortutako Kooperatiba- Estatutoen egokitzea doitu beharko zaizkieneko egutegia eta betebeharrak jarriko ditu. Hori horrela eta Euskal Herriko Autonomiadun Elkarteko Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1982 Legeko 26. Atalaren arabera, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Erabaki hau, Euskadiko Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legea ezar dakizkieneko Euskal Herriko Autonomiadun Elkartean egoitza duten Kooperatiba guztiei ezarriko zaie. Lege horren ezartze-esparrua, horren berorren Azken Erabakietatik Lehenengoari dariona eta Urriaren 30eko(1984.eko Azaroaren 13ko E.H.A.A.-ko 188. Alea) 1/1984 Legeak aldatutakoa dena. Ezartze-esparru horretan sartutako Kooperatibak, Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen aginduei egokituko dizkiete euren Estatutoak, ondorengo ataletan agindutakoaren arabera. Bigarren Atala.- Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen Aldibaterako Erabakietatik Bigarrenean ohartemandako bi urteko epea, arauz antolatuko dute Agindu honetako hurrengo atalek, Kooperatibak, aipatutako Aginduan bereziki zehaztu daitezeneko unean egingo dituzte egokitzezko arduralaritza-bideak. Hirugarren Atala.- Dagokion estatuto-egokitzeari ekiteko ondorioz horretara behartuak izan daitezen Kooperatibak Batzar Nagusietarako deia egingo dute, horietan Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen berenezko edukiari egokitutako Gizarte-Estatutoen bidezko aldaketa eztabaidatu eta onartuko delarik hala behar izanez gero. Estatutoen aldatze-erabakia, aipatutako Legearen Aldibaterako Erabakietatik Bigarrenean agindutakoaren arabera gehingo soilez hartuko da. Laugarren Atala.- Lege-aginduz arauzko gehiengoa eska dezaten erabakiak eta Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen gauzazko edukiari arauzko egokitzerik ekar ez dezatenak eztabaidagarri den erabakia onar dezan Batzarraren gai-zerrendan gai ezberdintzat sartu beharko dira eta bakoitzean, ezargarri diren arauak eska ditzaten gehiengoz onartuko dira. Bosgarren Atala.- Aldatutako eta Kooperatibei buruzko 11ko 1/1982 Legeari doitutako Estatutoen egokitze-bideak, arduralaritza-ekintza berberean zermugatu eta zerrendaratuko dira Euskadiko Kooperatiba-Erroldean. Horretarako, egokitze-kooperatibako Lehendakariak eta Idazkariak, biak batera eta koopertiba guztietara bidaliko den sendetsitako eske-idazkiz, erakundearen Gizarte-Estatutoa berriak ondar ditzan Batzar-Agiriaren bidezko zermugapena eta errolde(an)-zerrendaratzea eskatuko dute; horiek, Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legeari egokituta daudelarik. Seigarren Atala.- Lehendakariak eta Idazkariak, aurreko atalak aipatzen duen sendetsitako agiria izenpetuko dute eta ordezkatzen duten Kooperatiba-Erakundearen egoitzari dagokion Eusko Jaurlaritzako Laneko Lurralde-Ordezkaritzara igorriko dute, honako agiripaper hauekin batera: - Batzar-Agiriaren hiru aldaki, Lehendakariak eta Idazkariak egokitutako eta izenpetutako Estatutoz baita Estatutoak Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legeari egokitzeko erabakiaren boto-emanketaren ondorioa ere. - Izenpeak, Eskribau bidez Legeztatuko dira edo, Kooperatiba-Erroldean egiaztatzeko, izenpetzaileen E.N.T.-ren argazkialdakiak erantsiko zaizkie txandaka. - Gaurreguneko Baltzu-Domuaren zenbatekoaren agiri adierazgarria eta bazkide bakoitzaren diru-ekarketei dagozkien Domu-Zatiak adieraziz baita KooperatibaErakundearen bazkideen kopurua ere; horien zerrenda, hala eskatuz gero, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren esku jarri beharko delarik eta beti ere, ihardunik gabeko edo baliatzaile ez direnen eta laguntzaileen zerrenda igorriz. - Kooperatiba, Lan eta Gizartesegurantza-Ministeritzako Kooperatiben Errolde Nagusian(Erroderatze-Erabakia; Errolderatze-egiaztapidea; Errolde horren ziurtagiria; zergapidetza-baimena eta abar), eratzerakoan, Erakunde horretan eratzerakoan zerrendaratu bazen eta Euskadiko Kooperatiba-ErroIdean errolderatu gabe badago. Zazpiganen Atala.- Gizarte-Estatutoak, Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legeari egokitze-aldia Lan eta Gizartesegurantza-Ministeritzako Kooperatiben Erroldaritza Nagusian zerrendaratutakoei dagozkien epealdi hauei egokituko zaie: A) Euren eratze-egoitza Gipuzkoan izan eta Lan eta Gizartesegurantza-Ministeritzako Kooperatiben ErroldeNagusian sartutako Kooperatibak. Lehenengo epealdia.- 1985.eko Urriaren lehenengotik 1986.eko Martxoaren 31rarte, 530 Errolde-zenbakitik 8.035 Errolde-zenbakirarte. 2. epealdia.- 1986.eko Apirilaren lehenengotik 1986.eko Ekainaren 30erarte, 8.049 Errolde-zenbakitik 11.175 Errolde-zenbakirarte. 3. epealdia.- 1986.eko Uztailaren lehenengotik 1986.eko Irailaren 30erarte, 11.177 Errolde-zenbakitik 14.750 Errolde-zenbakirarte. 4. epealdia.- 1986.eko Urriaren lehenengotik 1986.eko Abenduaren 31rarte, 14.911 Errolde-zenbakitik 18.132 Errolde-zenbakirarte. 5. epealdia.- 1987.eko Urtarrilaren lehenengotik 1987.eko Martxoaren 31rarte, 18.184 Errolde-zenbakitik 21.854 Errolde-zenbakirarte. 6. epealdia.- 1987.eko Apirilaren lehenengotik 1987.eko Ekainaren 30erarte, 21.901 Errolde-zenbakitik 25.014 Errolde-zenbakirarte. B) Euren eratze-egoitza Bizkaian izan eta Lan eta Gizartesegurantza-Ministeritzako Kooperatiben Errolde-Nagusian sartutako Kooperatibak. Lehenengo epealdia.- 1985.eko Urriaren lehenengotik 1986.eko Martxoaren 31rarte, 00.001tik 04.500 Errolde-zenbakirarte. 2. epealdia.- 1986.eko Apirilaren lehenengotik 1986.eko Ekainaren 30erarte, 04.501 Errolde-zenbakitik 10.500 Errolde-zenbakirarte. 3. epealdia.- 1986.eko Uztailaren lehenengotik 1986.eko Irailaren 30erarte, 10.501 Errolde-zenbakitik 14.000 Errolde-zenbakirarte. 4. epealdia.- 1986.eko Urriaren lehenengotik 1986.eko Abenduaren 31rarte, 14001 Errolde-zenbakitik 16.500 Errolde-zenbakirarte. 5. epealdia.- 1987.eko Urtarrilaren lehenengotik 1987.eko Martxoaren 31rarte, 16.501 Errolde-zenbakitik 19.000 Errolde-zenbakirarte. 6. epealdia.- 1987.eko Apirilaren lehenengotik 1987.eko Ekainaren 30rarte, 19.001 Errolde-zenbakitik 24.000 Errolde-zenbakirarte. 7. epealdia.- 1987.eko Uztailaren lehenengotik 1987.eko Abuztuaren 31rarte, 24.001 Errolde-zenbakitik aurrerantzekoak. C) Euren eratze-egoitza Araban izan eta Lan eta Gizartesegurantza-Ministeritzako Kooperatiben Errolde-Nagusian sartutako Kooperatibak. Lehenengo epealdia.- 1985.eko Urriaren lehenengotik 1986.eko Martxoaren 31rarte, 1.724 Errolde-zenbakitik 11.711 Errolde-zenbakira. 2. epealdia.- 1986.eko Apirilaren lehenengotik 1986.eko Ekainaren 30erarte, 11.772 Errolde-zenbakitik 13.956 Errolde-zenbakirarte. 3. epealdia.- 1986.eko Uztailaren lehenengotik 1986.eko Irailaren 30rarte, 14.132 Errolde-zenbakitik 16.087 Errolde-zenbakirarte. 4. epealdia.- 1986.eko Urriaren lehenengotik 1986.eko Abenduaren 31rarte, 17.380 ErroIde-zenbakitik 20.393 Errolde-zenbakirarte. 5. epealdia.- 1987.eko Urtarrilaren lehenengotik 1987.eko Martxoaren 31rarte, 21.083 Errolde-zenbakitik 24.258 Errolde-zenbakirarte. 6. epealdia.- 1987.eko Apirilaren lehenengotik 1987.eko Ekainaren 30erarte, 24.291 Errolde-zenbakitik 24.965 Errolde-zenbakirarte. Zortzigarren Alala.- Gizarte-Estatutoak, Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legeari egokitze-aldia Euskadiko Kooperatiba-Erroldeko Erakundeetan zerrendaratutakoei dagozkien epealdi hauei egokituko zaie: A) Euskadiko Kooperatiba-Erroldeko Gipuzkoako Lurraldeko Erakundean errolderatuak. Epealdi bakarra.- 1986.eko Azaroaren lehenengotik 1987.eko Urtarrilaren 31rarte, SS-I Errolde-zenbakitik SS-68 Errolde-zenbakirarte eta edozergatik egokitu gabe dauden Kooperatibak ere bai. B) Euskadiko Kooperatiba-Erroldeko Bizkaiko Lurralde-Erakundean errolderatuak: Epealdi bakarra.- 1986.eko Azaroaren lehenengotik 1987.eko Otsailaren 15erarte, BI-01 Errolde-zenbakitik BI-58 Errolde-zenbakirarte, hau ere barruan dagoela, eta edozergatik Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legeari egokitu gabe egon eta ondorengo zenbakiduneko Kooperatibak ere bai. C) Euskadiko Kooperatiba-Erroldeko Arabako Lurraldeko Erakundean zerrendaratuak.: Epealdi bakarra.- 1986.eko Azaroaren lehenengotik 1987.eko Otsailaren lehenengorarte, VI-1 Errolde-zenbakitik VI-24 Errolde-zenbakirarte. Bederatzigarren Atala.- Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailordetzan kokatutako Euskadiko Kooperatiben Errolde Nagusiko Erakundean sartutako Kooperatibak, honako epealdi hauetan egokituko dituzte euren Estatutoak: Lehenengo epealdia.- 1985.eko Apirilaren lehenengotik 1986.eko Uztailaren 31rarte, 1/80 zehaztapidetzatik(1/80 Errolde-zenbakia) 20/81 zehaztapidetzararte(3/82 Errolde-zenbakia). 2. epealdia.- 1985.eko Abuztuaren lehenengotik 1985.eko Azaroaren 30erarte, 282 zehaztapidetzatik(4/82 Errolde-zenbakia) 17/82 zehaztapidetzaraino (16/82 Errolde-zenbakia). ALDIBATERAKO ERABAKIA Koopeatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen gauzazko edukiari egokituz Estatutoen aldaketa-erabakia onartutako Kooperatibak Agindu honen Laugarren Atalean agindutakoa bete beharretik iare uzten dira, erabaki horiek aipatutako Legean esandako gehiengoz onar daitezenean beti ere. ERABAKI GEHIGARRIA Agindu honen Bigarren Atalean ohartemandakoa eta guztiz ere eta Kooperatibak hori zuri dezaten zioen egiaztapenaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Lan-Sailburuordeak, estatutoak egokitzearen arduralaritza-bideak egitean aurrerapenak edo atzerapenak onar ditzake; aurrerapen edo atzerapen horiek, hori doakion Erakundeko Lehendakariak eta Idazkariak izenpetutako eske-idazkiz eskatu beharko direlarik. AZKEN ERABAKIA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Apirilak 26. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON AZUA MENDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.