Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Lehendakaritza-Sailaren Abenduaren 10eko AGINDUA, Irailaren 13ko 193/1982 Dekretoa osabideratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 186
  • Xedapen-zk.: 11
  • Xedapen-data: 1982/12/10
  • Argitaratze-data: 1983/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Irailaren 13ko 193/1982 Dekretoaren arauera, argiataratu behar daitezen erabaki, ebazpen eta akordioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartzea araupetzeko, eta aipatutako Dekreto horren Erabakietatik Lehenengoak egiten duen esku-ematearen ondorioz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengoa Atala. Eusko Legebiltzarraren Legeak, eta bai Lehendakaritza eta Eusko Jaurlaritzaren lege-indarreko erabakiak eta dekretoak ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Artezkaritzara bidaliko ditu Lehendakaritza-Sailburuak, beronetan hoien argitalpena sar dadineko agindua hoiei atxikiz. Aipatutako manuei, Lehendakaritza-Sailburuaren ikurra eta izenpea erastsiko zaizkie orrialde bakoitzean. 2garren Atala. Euskal Herriko Autonomiadun eta Erakunde-mailako Arduralaritzako gainontzeko Ihardutze-Mailatatik datozen erabaki, ebazpen eta akordioak, Lehendakariordeak, Sailburuak, Sailburuordeak, Artezkariak eta horrengandik haiek datozeneko Agintedunak edo horretarako izenpe baimendua izan lezakeenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Artezkariari igorriko dizkiote, Aldizkarian hoien argitalpena sar dadineko berarizko agindua hoiei atxikiz eta dagozkien aldakiak erantsiz. Aipatutako erabaki, ebazpen eta akordio hoiek, orrialde bakoitzean, bertatik datozeneko Sailaren edo Ihardutze-Sailaren ikurra eramango dute, eta bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezeneko agindua eman lezakeen legez sendetsitako norbanakoaren izenpea ere. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Abenduak hamar. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.