Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 15eko AGINDUA, Nekazaritzako EskualdeIdazguen Erakuntza eta Ihardutze-moduaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 979
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1982/06/15
  • Argitaratze-data: 1982/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Jaun Txit Argiak: Nekazaritza-Sailaren Ihardutze-Egitura aldatzezko Otsailaren 8ko 42/1982 Dekretoak, bere 8garren ataleko 2garren zatian zera dio Nekazaritzako Eskualde-Idazguei buruz: Idazgu hoien ihardutze-modua, zenbatekoa, egoitza eta beharrezkotzat jo daitezen beste alderdi guztiak, Dekreto hau osabideratzeko aginduz araupetuko direla. Horren ondorioz, honako hau erabakitzen dut: Lehenengo Atala.-1. Nekazaritzako Eskualde-Idazguak (N.E.I.), Nekazaritza-Sailaren ingurualdeetako erakundetzako arduralaritzazko oinarri-atalak dira, hoien bitartez, Sail honen Teknika-Zerbitzuek dihardutela, nekazarien aldeko ekintza hurbilago bat ezartzeko eta hoien banakakuntza ere hastantzeko. 2. NEI-ek honako hauek izango dituzte guztizko egiteko: - Nekazaritza-Sailaren Teknika-Zerbitzuek eskualdeetan dituen egitekoak egiteratzeari dagokionean, hoien euskarri izatea. 2garren Atala.-NEI-en ihardutze-moduaren egitamuketa, ardura eta arta Guztizko Zerbitzuen Artezkaritzak egingo ditu, haien lanariak honen menpe daudelarik. 3garren Atala.-1. Honako NEI hauek egongo dira: Araba Gipuzkoa Bizkaia Biasteri Tolosa Karrantza Amurrio Ordizia Balmaseda Agurain Bergara Igorre Murgia Azpeitia Gernika Espejo Oiartzun Markina Gasteiz Elgoibar Durango Kanpezu Zarautz Mungia 2. Nekazaritza-Suztapenerako Zerbitzuaren EskualdeArartekaritzen tegiak NEI-ei atxikitzen zaizkie, Zerbitzu horrek eta Guztizko Zerbitzuen Artezkaritzak, Arartekaritza hoien eskuarteetatik zeintzuk dagozkien NEI-ei erabakiko dutela. 4garren Atala.-1. Nekazaritza-Suztapenerako Zerbitzuaren Eskualde-Aratekaritzetako arduralaritza-laguntzaile eta lantoki hutsak erantsiko zaizkie NEI-ei, haiek ataleko arduralaritza-iharduna bere gain hartu eta horen ordainez dagokion diru-osakia eskuratuko dutela. 2. Halaber atxikitzen zaizkie NEI-ei NekazaritzaSuztapenerako Zerbitzuaren Eskualde-Arartekaritzetako lanarigoa, Nekazaritzako Lanbide-Erakundeen Zerbitzuari erantsitako herrilanariak eta Eraskinean zerrendatzen diren Nekazaritza-Egituren eta Dirubidetzen Zerbitzukoak. 5garren Atala.-Nekazaritza-Sailaren Teknika-Zerbitzuek NEI-etan ihardungo dute, dagozkien Sailordetzek eta Artezkaritzek erabaki dezaten moduan. 6garren Atala.-NEI-ei erantsi dakizkien Nekazaritzako Lanbide-Erakundeen Zerbitzuko herrilanariek, orain arte bezala, 1982garren diruegitamu-urtean behin-behingo arduralaritza-laguntza emango diete Toki edo Eskualde mailako Nekazaritza-Eakeei, hauek beren lanariak har ditzateneino. Jakin dezazuen eta gainontzeko ondoriotarako adierazten dizuet hori Jaun Txit Argi hoiei. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Ekainak hamabost. Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR. TAULA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.