Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

5/2010 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 250
  • Hurrenkera-zk.: 6482
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2010/12/23
  • Argitaratze-data: 2010/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 23ko 5/2010 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

  1. Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen era eta moduan.

  2. Eusko Legebiltzarraren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen), 25.2.a artikuluan.

  3. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.

  4. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.

  5. Lege hau ezarriko zaie 2010eko abenduaren 31z geroztik sortzen diren erakundeei eta dagozkien aurrekontuei.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 10.549.489.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, berriz, 2.715.727.871 eurokoa; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 10.549.489.000 eurokoa da.

  3. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 335.904.959 eurokoa da, honela banatuta:

    Ekarpen arrunta: 258.181.708 euro gastu arruntetarako eta 12.500.000 euro kapital-eragiketetarako.

    Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 31.168.316 euro.

    Inbertsio eta azpiegituretako urte anitzeko programa hornitzeko kredituak: 16.848.546 euro.

    Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 17.206.389 euro.

  1. Erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromisokoak onartzen dira, honela banatuta:

    Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea: ordainketa-kredituetarako, 42.600.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 23.310.000 euro; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

    Euskal Herriko Polizia Ikastegia: ordainketa-kredituetarako, 14.103.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 1.804.500 euro; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea: ordainketa-kredituetarako, 20.190.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 1.145.621 euro; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

    Euskal Estatistika Erakundea: ordainketa-kredituetarako, 13.556.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 4.690.000 euro; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea: ordainketa-kredituetarako, 6.330.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 439.764 euro; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

    Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea: ordainketa-kredituetarako, 19.737.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 1.119.000 euro; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

  2. Aipatutako erakunde autonomoen diru-sarrerei dagokienez, berriz, erakunde horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, 2.400.500 euro sartu dira Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren diru-sarreren egoera-orrian; 3.437.373 euro sartu dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian, 1.500.000 euro Euskal Estatistika Erakundea-Eustaten diru-sarreren egoera-orrian 677.732 euro Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian, eta 5.090.888 euro Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkienak.

  1. Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren 2011. urteko ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, hurrenez hurren, 141.218.169 euroko eta 4.160.000 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

  2. Irrati eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publikoen aurrekontuetan, honako zuzkidura hauek onartzen dira:

    BALTZUAK

    SOCIEDADES USTIAPEN AURREKONTUA

    PTO. DE EXPLOTACIÓN KAPITAL AURREKONTUA

    PTO. DE CAPITAL

    Euskal Telebista, AB

    Televisión Vasca, S.A. 140.178.113 9.695.000

    Eusko Irratia, AB

    Radio Difusión Vasca, S.A. 21.495.623 115.000

    Gasteiz Irratia, AB

    Radio Vitoria, S.A. 4.285.763 120.000

    EITBNET, S.A. 5.896.023 70.000

  3. Irrati-telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek baltzu bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.

  4. Euskal Irrati-Telebista Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, onartu egiten da Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta irrati eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publikoen aurrekontu bateratua. Zuzkiduretan, 177.550.192 euro dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 10.000.000 euro, berriz, kapital-aurrekontuari, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

Energiaren Euskal Erakundearen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 228.377.495 euroko eta 211.135.620 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 2.473.568.706 euroko eta 77.516.000 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoerarako, berriz, 55.110.000 euro jasotzen dira; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

Uniqual-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 1.249.255 euroko eta 40.400 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 66.279.729 euroko eta 108.419.726 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoerarako, berriz, 73.318.836 euro jasotzen dira; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

Uraren Euskal Agentziaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 36.501.117 euroko eta 26.665.698 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoerarako, berriz, 9.962.479 euro jasotzen dira; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

Finantzen Euskal Institutuaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 2.008.020 euroko eta 73.220.000 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

Etxepare Euskal Institutua/Basque Instituteren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 2.596.100 euroko eta 255.000 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 50.976.137 euroko eta 30.000 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Geroko konpromisoen egoerarako, berriz, 23.724.590 euro jasotzen dira; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

Lanbide/Euskal Enplegu Zerbitzuaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 766.473.412 euroko eta 19.217.236 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Geroko konpromisoen egoerarako, berriz, 10.593.292 euro jasotzen dira; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

  1. Lege honen 4. artikuluan sartzen ez diren baltzu publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, onartu egiten dira baltzu bakoitzari dagozkion zuzkidurak, hurrenez hurren, 717.681.505 euroko eta 252.787.913 euroko zuzkidurak, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 338.904.964 euro; azken kreditu horiek 2011z geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.

  2. Baltzu publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek baltzu bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.

  3. Baltzu bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

  1. 2011ko ekonomia-urtean zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak, gehienez, 400.000.000 euro erabili ahal izango ditu, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.

    Berme-ematea laguntza-programa baten barruan sartuta dagoenean, emate hori arautzen duen dekretuak ezarri ahal izango du bermeak emateko eta aldatzeko eskumena sailetako edo Administrazio instituzionaleko organoei egozten zaiela.

  2. 2011ko ekonomia-urtean zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfinkatu ahal izango dituzte elkarren bermerako baltzuek euskal enpresei emandako abalak eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko fondoak lortzeko edo epe luzean finantzatzeko, betiere erakunde horiekin izenpeturiko hitzarmenen esparruan.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak edo Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo erakunde laguntzaileei emandako finantzaketa, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere erakunde horiekin izenpeturik bidezko hitzarmenen esparruan.

  1. Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, ez behintzat 1.017.826.465 eurotik gora.

  2. Zuzenbide pribatuko erakundeen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, ez behintzat 205.000.000 eurotik gora.

  3. Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko ez diruzaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko kreditu-eragiketak, urtebeterako edo gutxiagorako badira, ez eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak izatera pasatzen diren edo sektore publiko horretako erakunde batekin bat egiten duten erakundeek hartutako zorpetzeak ere.

  1. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak handitu ahal izango dira 2011. urtean. Kredituok Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen aurrekontuetan sarturik egon beharko dute. Bestalde, handitze-muga izango dute, hain zuzen ere, nahitaez onartu behar diren obligazioen zenbatekorainokoa.

  2. Handigarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

    1. Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

    2. Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxitzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dute gutxitu den kopuru bera, betiere 2011rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

    3. Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du nola egin, betiere Ekonomia eta Ogasun Sailak proposatu ondoren.

  3. Horrez gain, Jaurlaritzaren Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura handitu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu handigarriak, baita, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak ere.

2011. urtean, Ekonomia eta Ogasun Sailak, beharrezko diren aldaketak eginez, aurreko urteetan sortutako konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten lankidetza-hitzarmen eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa korritu-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko Legearen 20. eta 21. artikuluetan xedaturikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomoen behin-behineko langileen, funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen plantillak onartzen dira, taldeka, kidegoka, eskalaka eta kategoriaka sailkatuta, eta hasiera batean aurrekontu hauen «Langileriari buruzko eranskinean» xedaturikoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita.

  2. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen), 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen aurrekontu-plantillak izaera mugatzailea izango du eta gehieneko muga erakunde horietako guztietako funtzionarioen, lan-kontratuko langile finkoen eta behin-behineko langileen kopuru osoa izango da.

  3. Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira horren ondorioz, urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.

  4. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasun Sailaren proposamenez, langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako eta azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, lege-mailako arauak aldarrikatzen direlako, edo Gobernuak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onartzen dituelako. Horretarako, finantzazio egokia eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena beharko da beti. Txostenean adierazi beharko da ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berrizendatuta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.

  5. Ekonomia eta Ogasun Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko, artikulu honetan xedaturikoaren arabera onartzen diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.

Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen), 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2011. urterako bakarrik, sekzio bakoitzerako, izaera loteslea izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen aurrekontuen I. kapituluko 122, 123, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, kontzeptuaren mailan, eta 16111 azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek, azpikontzeptuaren mailan.

  1. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen), 66.3 artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, eta 2011. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzaile eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek II. kapituluei dagozkie, hain zuzen ere funtzionamendu-gastuei, aurrekontuaren gastu-xehetasunean ezkutuko gastu gisa sailkatutakoak izan ezik. Ez dira beharrezko izango, beraz, kapituluaren mailaren azpitik dauden kreditu-transferentziak.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, «Osasun-finantzaketa eta -kontratazioa» 4112 programako 241 kontzeptuan bildutako gastuek lotura-izaera izango dute kontzeptu mailan.

  1. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen), 66.3 artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, eta 2011. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzaile eta loteslea edukiko dute artikuluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek IV. eta VII. kapituluei dagozkie, hain zuzen ere gastu arruntetarako transferentziak eta diru-laguntzak, eta kapital-eragiketetarako transferentziak eta dirulaguntzak biltzen dituzten kapituluei.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, «Nekazaritza eta landaren eta itsasertzaren garapena» 7111 programako ordainketa-kredituek lotura-izaera izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programa mailan.

  1. Hurrengo paragrafoetan azaltzen diren berezitasunen aurka jo gabe, 2011. urtean, Euskadiko aurrekontu erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) arautuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere erakunde autonomoetako Aurrekontu Orokorretako kredituen transferentziak.

  2. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) zehaztutako kredituen transferentzien arauak ezarriko zaizkie bai 2011ko aurrekontu arruntari, bai aurreko ekonomia-ekitaldietatik datozen gerakinei, betiere arau horretako 88. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoaren aurka ez badoa.

  3. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen), 69. artikuluan aipatzen diren transferentzien arauetako muga orokorrak ez zaizkie ezarriko Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programei atxikitako kontu-sailetatik sortzen diren transferentziei, ez eta horretarako izendatutakoei ere. Kreditu horien barruan, era guztietako transferentziak egin ahal izango dira, bat ere mugarik gabe.

Jaurlaritzak, bestalde, Ekonomia eta Ogasun Sailaren proposamenez, Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 86.d) artikuluan xedatutakoaren arabera gaitutako kredituak txertatu ahal izango ditu 2011ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, gaikuntza justifikatu zuten gastuak kreditu horiei aplikatzeko.

Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta baltzu publikoen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira, eta, Jaurlaritzak onartutako garrantzizko edozein plan, programa eta jarduerak sortutakoak badira, Ekonomia eta Ogasun Sailak emango du horietarako baimena.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, bere erakunde autonomoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako langileei dagokienez, 2011ko urtarrilaren 1eko ondorioekin lan-kontratukoak ez diren langileen urteko guztizko lansariek ezin izango dute gehikuntza orokorrik izan 2010eko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean. Azken ordainsari horiek 3/2010 Legean bi erkaketa-aldietarako homogeneotasunez aurreikusitako ordainsari-murrizketa, bai langileen kopuruari bai antzinatasunari eta lanaldi-motari dagokionez, urteko kopuruetan aplikatzearen ondorio dira (3/2010 Legeak, ekainaren 24koak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzen du).

  2. Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, bere erakunde autonomoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Osakidetzako estatutupeko langileak ere.

  3. Justizia Administrazioko langileez bezainbatean, langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko da.

    1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lanpostuaren edukian izandako aldaketengatik, programa bakoitzari atxikitako langile-kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik, lansari osagarrietan berariaz eta salbuespenez ezinbestean egin beharreko egokitzapenak gauzatu ahal izango dira. Era berean, paragrafo horretan zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek ezargarriak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal herri-administrazioetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; orobat, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.

  1. Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-kontratukoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak ondoren adierazten direnak izango dira, ordainsari-kontzeptu bakoitzaren arabera:

    1. Langile bakoitzaren kidegoa edo eskala sailkatuta dagoen taldearentzako soldata eta hirurtekoak, hamabi hilekori dagozkien ondorengo zenbatekoen arabera:

      Taldea / Azpitaldea

      Grupo / Subgrupo Soldata

      Sueldo Hirurtekoak

      Trienios

      A1 13.308,60 511,80

      A2 11.507,76 417,24

      B 10.059,24 366,24

      C1 8.640,24 315,72

      C2 7.191,00 214,80

      E 6.581,64 161,64

    2. Aurreko puntuan aipatzen den lan-erregimenaz besteko langileek, 2011. urtean, soldatari eta hirurtekoei dagokien hileko bat jasoko dute ekaineko eta abenduko aparteko pagetako bakoitzean, honako paragrafo honetan zehazten diren kopurutan.

      Taldea / Azpitaldea

      Grupo / Subgrupo Soldata

      Sueldo Hirurtekoak

      Trienios

      A1 684,36 26,31

      A2 699,38 25,35

      B 724,50 26,38

      C1 622,30 22,73

      C2 593,79 17,73

      E 548,47 13,47

    3. Era berean, ekainari eta abenduari dagokien aparteko pagetan, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren zenbatekoari dagokion hileko bat jasoko dute.

  2. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legea arte Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako titulazioko taldeei eta azpitaldeei erreferentzia egiten zieten funtzionario publikoek jaso beharreko ordainsariek, aurrerantzean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 2ko 7/2007 Legeko 76. artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorrean ezarritako lanbide-sailkapeneko taldeei egingo diete erreferentzia, eta lege honetan aurreikusten diren gehikuntzez beste ez dute inolako aldakuntzarik izango. Hona hemen sailkapeneko bi sistema horien artean dauden baliokidetzak:

    6/1989 Legea

    Ley 6/1989 7/2007 Legea

    Ley 7/2007

    A Taldea / Grupo A A1 Azpitaldea / Subgrupo A1

    B Taldea / Grupo B A2 Azpitaldea / Subgrupo A2

    C Taldea / Grupo C C1 Azpitaldea / Subgrupo C1

    D Taldea / Grupo D C2 Azpitaldea / Subgrupo C2

    E Taldea / Grupo E Lanbide-taldeak / Agrupaciones profesionales

  3. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 79.1.a artikuluarekin bat etorriz, hamabi hilekoei buruzko destino-osagarriaren urteko zenbatekoa, lanpostu bakoitzaren mailari dagokiona, honako hau izango da:

    Maila

    Nivel Urteko zenbatekoa

    Cuantía anual

    30 16.700,51

    29 14.844,55

    28 13.267,50

    27 11.783,01

    26 10.391,42

    25 8.999,83

    24 8.442,96

    23 7.840,13

    22 7.283,27

    21 6.726,94

    20 6.263,08

    19 5.891,78

    18 5.520,79

    17 5.195,50

    16 4.871,06

    15 4.546,19

    14 4.221,75

    13 3.896,80

    12 3.572,44

    11 3.247,47

    10 2.989,56

    9 2.775,05

    8 2.603,24

  4. Lanpostu bakoitzari dagozkion berariazko osagarrien zenbatekoak, Gobernuak onartuko ditu, honako arau hauen arabera:

    1. Kantitate horiek zehazteko, 2011ko ekitaldirako urteko lansarien zenbatekoek ehuneko-gutxiagotze bat izango dute, 2010eko urtarrilaren 1ean indarrean zeudenen aldean, artikulu honetako aurreko paragrafoetan bildutako lansarien zehaztapenari gehituz, legez ezarrita dagoen ehuneko-gutxiagotzearen eraginkortasuna ahalbidetzeko. Gutxiagotze hori, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urterako Aurrekontu Orokorren Legearen 23. artikuluko 5. paragrafoaren b.2.2 idatz-zatian zehazten da urteko kopurutan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010erako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzeko ekainaren 24ko 3/2010 Legeak ematen duen idazketaren arabera. Hori guztiori, sektore publikoaren zerbitzuko lan-erregimenaz besteko langileen kolektibo bakoitzerako indarrean diren lansari-tauletako bakoitzaren inguruan.

    2. Hori dela eta, berariazko osagarrien kopurua izango da ehuneko-gutxiagotze hori urteko kopurutan eragiteko beharrezko dena, hau da, 2010eko urtarrilaren 1ean indarrean dauden urteko kopurutan adierazitako lansari guztizkoen eta 2011ko ekitaldian azkenik behin betiko izango direnen artean ehuneko-gutxiagotze hori eragiteko behar direnak. Ehuneko-gutxiagotze hori, gainera, homogeneoa izango da, funtzionario publikoen talde bakoitzarentzat, ondorengo paragrafoan zehazten direnekin.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuen lansari osagarriak arautzen dituen apirilaren 12ko 79/2005 Dekretua aplikatzekoa zaien Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere organismo autonomoetako funtzionarioen lansari-taulak, bestalde, urteko murrizketa hau izango du ehuneko kopurutan, 2010eko urtarrilaren 1an indarrean zeuden lansarien aldean:

      Destino-osagarriaren maila

      Nivel C/D Berariazko osagarria

      Complemento Específico Aplikazio-aldiko murrizketaren %

      • reducción en el período de aplicación

        30   4,50

        29 0 A 4,50

        28 I A 4,40

        28 I B 4,22

        27 II A 4,22

        27 II B 4,05

        27 II C 4,05

        25 III A 4,05

        25 III B 3,87

        25 III C 3,87

        23 IV A 3,87

        23 IV B 3,69

        23 IV C 3,69

        20 V A 2,65

        20 V B 2,65

        20 VC 2,30

        18 VI A 2,30

        18 VI B 1,95

        18 VI C 1,60

        16 VII A 1,60

        16 VII B 1,25

        16 VII C 0,90

        13 VIII A 0,48

        13 VIII B 0,48

        11 11 0,48

  5. Artikulu honen lehenengo paragrafoan aurreikusitakoaren gehigarri gisa, lan-kontratukoak ez diren langileen guztizko lansariak, aurrekoez gain, berariazko osagarria, edo kontzeptu egokia, igotzera bideratutako gehikuntza ere izango du. Egokitzapen horri esker, osagarri horiek urtean hamalau ordainsaritan jasoko dira, hamabi arrunt eta bi gehigarrizko, ekainean eta abenduan.

  6. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, bere erakunde autonomoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta baltzu publikoetako langileei dagokienez, 2011ko urtarrilaren 1ean, langile horien soldata-masak ezin izango du gehikuntza orokorrik izan, 2010eko abenduaren 31n indarrean dagoenaren aldean. Ordainsari horiek, betiere, 3/2010 Legean aurreikusitako ordainsari-murrizketa urteko kopurutan aplikatzearen ondorio dira (3/2010 Legea, ekainaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legea aldatzen duena). Hala ere, bestelako igoera bat gauzatu ahal izango da lanpostuaren edukiaren aldaketaren ondorioz, programa bakoitzari atxikitako langile-kopuruaren aldaketaren ondorioz, programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz edo lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemen aldaketen ondorioz.

    Lan-kontratuko langileen soldata-masa esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek 2010ean zehar sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

    1. Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

    2. Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

    3. Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.

    4. Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

  7. Aurreko lerroaldean jasotakoa, hortaz, 2011ko guztizko lansariei dagokien goi-muga da; hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.

  8. Guztizko lansarien aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.

  9. Aurrekoa gorabehera, 2. paragrafoko langileentzat erabakitzen den urteko kopuruaren parekoa aplikatuko zaie, bakoitzak duen mailaren arabera, lan-kontratuko langileei ere, eta, horretarako, haien guztizko lansaria horretarako behar bezain beste igo beharko da, artikulu honetako aurreko paragrafoetan xedatutakoaren arabera.

    Gobernuak gutxiagotze bat finkatuko du lan-kontratuko langileei dagokien lansari-maila bakoitzerako, baldin eta negoziazio kolektiboaren bidez gutxiagotze horren aplikazioari buruzko itunik edo akordiorik lortzen ez bada. Lansari-taula bakoitzean aplikatu beharreko gutxiagotzea zehazte aldera, bestalde, kasu bakoitzean aplikatzekoa den lan-hitzarmenaren arabera, erreferentziatzat hartuko dira artikulu honetako 8. paragrafoko c) arauan zehazten diren urteko kopurutako gutxiagotzeak.

  10. Aurreko paragrafoetan aipatzen diren mugak kalkulatzeko, honako hauen gainean aplikatuko da portzentajea: lan-kontratukoak ez diren langileek ordainsari-kontzeptu jakin batzuetan (oinarrizko lansaria, destino-osagarria, berariazko osagarria, produktibitate-osagarria edo antzekoak) sortutako lansarien multzoari dagokion gastuaren gainean; eta 10. paragrafoan zehaztutako lan-kontratuko langileen guztizko lansariaren gainean, ondorio horietarako zenbatu gabe gizarte-ekintzako gastuak.

  11. Lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen 2011ko ekitaldirako lansariek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2010eko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, honako kopuru hauek izan ezik:

    1. Taldekako aseguruen kontratuak finantzatzera bideratuak.

    2. Antzinatasuna dela-eta egokitu dakizkienak.

    3. Lansarien egitura errespetatzeko ordaindu beharrekoak, hau da, dagozkien kategoriari eta karguari euste aldera ordaindu beharrekoak, eta betiere bermatu egingo da, gutxienez, maila goreneko funtzionarioentzat orokorrean eta gehienez aurreikusitako lansarien parekoak jasoko dituztela.

      Goi-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, lansari horien urteko zenbateko gordinak honako hauek izango dira, 2011ko ekitaldirako:

      • Soldata (14 hilabete) / Sueldo (14 meses) Guztizko lansaria / Retribución total

        LEHENDAKARIA

        PRESIDENTE/PRESIDENTA 6.965,63 97.518,85

        LEHENDAKARIORDEA

        VICEPRESIDENTE/VICEPRESIDENTA 6.540,83 91.571,62

        SAILBURUA

        CONSEJERO/CONSEJERA 6.209,29 86.930,04

        SAILBURUORDEA

        VICECONSEJERO/VICECONSEJERA 5.619,56 78.673,83

        ZUZENDARIA

        DIRECTOR/DIRECTORA 4.791,93 67.087,03

        COJUA-KO KIDEA

        VOCAL COJUA 4.791,67 67.083,41

        LEHENDAKARI PENTSIODUNA

        PENSIONISTA LEHENDAKARI 3.482,82 48.759,42

        LEHENDAKARIORDE PENTSIODUNA

        PENSIONISTA VICELEHENDARI 3.270,41 45.785,81

        SAILBURU PENTSIODUNA

        PENSIONISTA CONSEJERO/CONSEJERA 3.104,64 43.465,02

        SAILBURUORDE PENTSIODUNA

        PENSIONISTA VICECONSEJERO/VICECONSEJERA 2.809,78 39.336,91

  12. Artikulu honetako lehenengo eta hamabosgarren paragrafoetan agertutako langileen aldean lansariak parekatuta ez dituzten behin-behineko langileen lansariek ere ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2010eko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, taldekako aseguruen kontratuak finantzatzera bideratutako kopuruak izan ezik eta antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.

  13. Osagarri pertsonalek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte.

2011. urtean, euren eremuetako langileentzat erretiro-gertakizuna duten aseguru kolektiboen kontratuetan edo enplegu- zein pentsio-planetan egin beharreko ekarpenak, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, honen erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek egingo badituzte, % 50 murriztuko dira 2010eko ekainaren 1era arte aplikatutakoekin alderatuz.

  1. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 74.1.a artikuluarekin bat etorriz, kategoria-maila bakoitzari dagokion destino-osagarria honako hau izango da:

    Maila

    Nivel Urteko zenbatekoa

    Cuantía anual

    1 6.728,41

    2 7.564,14

    3 7.946,96

    4 10.299,27

    5 11.109,61

    6 12.902,36

    7 13.668,51

    8 15.577,78

  2. Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa. Nolanahi ere, 26. artikuluan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuko zaizkie.

  1. Jaurlaritzaren Kontseilua izango da, Ekonomia eta Ogasun, eta Justizia eta Herri Administrazio sailen txostena eman ondoren, honako hauek onartuko dituena: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta bere erakunde autonomoetako lan-kontratuko langileen gain eragina duten hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Baltzu publikoetako edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako lan-kontratuko langileen gain eragina dutenean, berriz, izenpetu aurretik aipatutako sailen aldeko txostena izango da beharrezko.

  2. Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ekonomia eta Ogasun Sailari eta Justizia eta Herri Administrazio Sailari, eta proiektuarekin batera, 2010. urteko guztizko lansariaren eta ordainsarien kuantifikazioa, eta 2011. urterako aurreikusitako guztizko lansariaren eta ordainsariena, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokion txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.

  3. Erabat deusezak dira txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren akordioak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten itunak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.

  1. Baltzu publiko eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako zuzendaritza-taldeetako kideen 2011ko ekitaldirako lansariek ere, ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2010eko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, taldekako aseguruen kontratuak finantzatzera bideratutako kopuruak izan ezik eta antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.

    2010eko abenduaren 31n indarrean dauden lansariak erreferentziatzat hartuta, artikulu honetan aipatzen diren langileen lansarietan murrizketa bat egingo da, lansari-kontzeptu guztien urteko kopuruetan aurreko artikuluetan funtzionarioentzat, lan-kontratuko langileentzat, goi-kargudunentzat eta behin-behineko langileentzat aurreikusitakoaren baliokidea.

  2. Artikulu honetan aipatzen diren langileek edozer dela-eta urtean jasoko dituzten gehieneko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.

  3. Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan honako hauek hartuko dira kontuan: baltzu edo erakunde publiko bakoitzaren urteko aurrekontuen eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko txostenean jasotako helburu kualitatiboen betetze-maila, bai eta erakundearen urteko kudeaketa-planaren eraginkortasuna ere, betiere zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta baltzu publikoetako zuzendaritza-taldeetako kideen estatutu pertsonala arautzeko den otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuak zehaztutakoaren arabera.

  4. Baltzu publiko edo erakunde publiko bakoitzeko gobernu-organo eta administrazio-organo eskudunek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

  1. Indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.

  2. Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretuaren aplikazioz hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioei dagokienez, eskatutako gabealdiak bete dituzten langileen pentsioek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2010eko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldi batez ahalgabetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, bere organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek sindikatuekin sinatutako akordio guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.

  1. Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.

    IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko mugak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.

  1. Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.

    Ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa, era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.

  2. Moduluetako «Langile-gastuak» osagaia aldatuko da EAEko Gizarte Ekimenezko Ikastetxeen Hitzarmen Kolektiboan maila bakoitzerako gauzatzen den lansarien aldaketak urteko lansariaren osagaietan duen eraginaren ondorioz, osagaiok «Langile-gastuak» osagaia kalkulatzeko erabiltzen baitira. Aldaketa hori, nolanahi ere, ikastetxe publikoetako funtzionarioen lansarietarako ezartzen den aldakuntza-mugaren barruan egingo da.

    Dena dela, ikastetxe itunduetako moduluetako osagaien zenbatekoak, langileria-gastuei dagokienez, aldatu egingo dira 2011ko ekitaldian, ikastetxe publikoetako funtzionarioen lansarietarako ezartzen den aldakuntzaren antzeko proportzio batean, halako eran, non oraingo erreferentziak mantenduko diren.

2011. urtean zehar, foru-aldundiek Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 8.672.924.923 eurokoak dira, martxoaren 23ko 2/2007 Legean onartutako metodologiarekin bat etorriz.

Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

ARABA: % 16,78

BIZKAIA: % 50,22

GIPUZKOA: % 33,00

Oinarriaren ehuneko jakin bat finkatuta ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasak igo egingo dira: 2010. urtean eskatzen ziren zenbatekoei, hain zuzen ere, 1,02 koefizientea aplikatzetik ondorioztatzen den kopururaino.

Arestian adierazitako koefizientea aplikatu ondoren, bi hamartar dituzten tasak behera doituko dira, hirugarren hamartarra bostetik beherakoa bada, eta gora, bostetik gorakoa bada.

Sei hamartar dituzten tasei dagokienez, behera doituko dira, zazpigarren hamartarra bostetik beherakoa bada, eta gora, bostetik gorakoa bada.

  1. Egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, 5.000.000 eurotik gorako gastuek Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan sartutako erakundeetarako transferentziak egiten direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propiotzat eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekiko kudeaketa-gomendioak direnean edo Aurrekontuetan jasotako izendun dirulaguntzak direnean; hiru kasu horietan ez da baimenik behar izango.

  2. Erakunde autonomiadunek, 1.000.000 eurotik gorako hasierako aurrekontua duten kontratuak egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Jaurlaritzaren Kontseiluarena.

Kontratazioaren arloan, Jaurlaritzaren Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen kontratuak baimentzea. Kasu horretan, kontratua baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da.

  1. Jaurlaritzak, Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) eskatutako informazioaz gainera, ondoko eragiketen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hiru hilean behin:

    1. Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.

    2. Baltzu publikoen eta zuzenbide pribatuko ente publikoen egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, esku-diru fluxuen egoera eta ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak.

  2. Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hilabeteko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Hona hemen eragiketok:

  1. Egindako zorpetze-eragiketak.

  2. Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa osatzen duten erakundeei emandako urtebete edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.

  3. Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatu eta zehaztuak.

Lehenengoa. Etxebizitza eta lurzoru arloko finantza-neurriak.

  1. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko araudian agindutakoa betetzeko, deskontuen bidez 2011. urtean zehar egingo diren finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 174.000.000 eurotik gora egin.

  2. Ekonomia eta Ogasun Sailari baimena ematen zaio, etxebizitza- eta lurzoru- gaietako finantza-itunetatik eratorritako ordainketa-obligazioak segurtatu edo birmoldatzeko finantza-eragiketak ituntzeko eta kitatzeko, betiere Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako era eta moduan.

    Bigarrena. Sustapenerako neurriak.

  1. Ekonomia sustatzeko egitasmoak, ikus-entzunezkoak sortzen dituzten arloak sustatzeko egitasmoak, ikerketetarako egitasmoak, garapenerako egitasmoak eta berrikuntzarako egitasmoak ordaintzen laguntzeko bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek hainbat berme, mailegu eta aurrerakin itzulgarri eman ahal izango dituzte.

    Kontuan hartu beharreko arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Eta Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuz onartu zen) ezarritakoa gorabehera, hartarako eskumena duen erakundeak gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu halako laguntzak eman ahal izateko, baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.

  2. Laguntzen finantzaketa-kudeaketari dagokionez, Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta erakunde horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan. Erakunde horiek, halaber, erakunde laguntzaile gisa jardungo dute Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen) 52. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. Xedapen gehigarri honen eraginez Aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Sailari.

    Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako telekomunikazio-egituraren ustiapena.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako telekomunikazioen egituraren ustiapenetik lortutako irabaziak zuzenbide pribatuko diru-sarreratzat jotzen dira, ez baitaude atxikita erabilpen edo zerbitzu publikoei, telekomunikazioen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.

    Laugarrena. Enpresen lehiakortasuna sustatzea.

  1. Jaurlaritzaren Kontseiluak zehazten dituen baldintzen arabera, betetzat jotzen bada Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokor eta instituzionalak industria-izaerako merkataritza-sozietateetan dituen partaidetzen xede estrategikoa eta, ondorioz, partaidetzak besterentzen badira, lortu diren aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak erabili ahal izango dira egoki iritzitako funtsak eta finantza-tresnak sortzea bultzatzeko, funts edo finantzon bidez Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren lehiakortasuna sustatzeko eta bereziki euskal enpresa-taldeak eratzea eta sendotzea babesteko.

    Ondorio horietako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2011ko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egin ditzan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko lerrokadan azaldutako jardueretara aplikatu ditzan.

  2. Xedapen honetan aurreikusitakoa betetzeko garatzen diren jarduerak, nolanahi ere, Ekonomia eta Ogasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko finantza-sistema publikoaren baliabideak arrazionalizatzeko eta optimizatzeko ezarriko dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie, eta, dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren finantza-politikaren zerbitzura ezar daitezkeen gainerako tresnei.

    Bosgarrena. Bultzada euskal enpresen finantzaketari.

  1. Jaurlaritzari baimena ematen zaio euskal enpresek finantzaketa eskuratzeko laguntzen berariazko programa bat onar dezan, Ekonomia eta Ogasun Sailaren proposamenez. Horretarako, urte anitzeko finantzaketa-lerro bat ireki ahal izango da, banakako enpresaburu, autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzat, 500.000.000 euroko gehienezko zuzkidura batekin, honako hauei erantzuteko: zirkulatzailearen beharra, epe laburrerako zorra berritzea, epe laburrerako zorra epe ertain eta luzerako zorrera egokitzea, bai eta, behar izanez gero, inbertsio-planak bizkortzeko finantza-izaera duten jarduerak. Kreditu eta maileguen baldintzak Jaurlaritzak erabakiko ditu edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak, finantza-erakundeekin eta elkarren bermerako elkarteekin.

  2. Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztuko ditu, era berean, kreditura iristeko baldintzak, onuradunak, baliabideen eskuragarritasuna, interes-tasak, epeak eta programaren gainerako ezaugarri guztiak.

  3. Neurri horiek Finantzen Euskal Institutuaren bidez eta lege honetako 15. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren babesean izenpetzen diren hitzarmenen esparruan gauzatu ahal izango dira.

  4. Era berean, aplikatzekoa izango da lege honetako bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa.

  5. Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Sailari xedapen gehigarri honen ondorioz beharrezko diren aurrekontu-aldaketak egiteko, dela Administrazio orokorraren aurrekontuetan, dela Administrazio instituzionalarenetan.

    Seigarrena. Azpiegituretako proiektuak herri-onurako aitortzea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenez baliatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onartzeak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onartzeak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko du kasuan kasuko ondasunen herri-onura eta urgentziazko okupazioaren beharra aitortzea eta ondasun horiei dagozkien eskubideak eskuratzea, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.

  2. Herri-onurako aitortzeak, era berean, erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onartu daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei.

  3. Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek proiektuon definizioa eta proiektuok gauzatzeko okupatzea eta eskuratzea beharrezko irizten diren lur-sailak, eraikuntzak edo beste ondasun edo eskubide batzuk bildu beharko dituzte.

    Zazpigarrena. Inbertsioetarako kredituak baimentzea eta erabiltzea.

    Orokortasunez, gastuaren izaerak uzten duenean, inbertsioetarako kredituak eta inbertsio edo finantza-eragiketetarako transferentzietarako eta diru-laguntzetarako kredituak ekitaldiko lehen seihilekoan baimendu eta erabiliko dira. Baldin eta, aparteko arrazoiengatik, gastu horiek epe horretan baimendu eta erabili ez badira, erabili gabeko kredituak berriro izendatu ahal izango dira Ekonomia eta Ogasun Sailak erabakitzen duen eran.

    Zortzigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa sortzea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa sortzen da.

    Organoaren izatasuna administrazio-organo espezializatuarena da, bere eskumenen gauzatzean beregaintasun funtzional osoz diharduena.

  2. Organo honek eremu honetan gauzatuko ditu bere eginkizunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta erkidego horren lurraldean dauden toki-administrazioetan.

    Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean sartutako 50.000 biztanletik gorako udalerriek beren toki-eremuko eta bakoitzaren sektore publikoko errekurtsoak ebazteko eskumena izango duen beren organoa sortu ahal izango dute, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 311. artikuluko 2. paragrafoan, abuztuaren 5eko 34/2010 Legeak emandako idazketan, ezartzen diren baldintzen arabera.

    Era berean, harik eta Eusko Legebiltzarrak eta instituzio horrek sortutako erakundeek bakoitzaren eremuaren barruan kontratazio-alorreko errekurtso bereziak ebazteko organo eskuduna sortzen ez duten arte, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 311.2 artikuluak aurreikusten duen bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak bere eginkizunak beteko ditu kontratu-errekurtsoa jartzea eragin dezaketen egintzei buruz, betiere erakunde horietako botere adjudikatzaileetatik atereak badira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren eskumen materiala, honako egintza hauetara iritsiko da:

    1. Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen 310. artikuluko 2. paragrafoan, abuztuaren 5eko 34/2010 Legeak emandako idazketan, zerrendatzen diren egintzen aurka jartzen diren kontratazio-alorreko errekurtso bereziak ebaztea, arau horretako bereko 1. paragrafoan aipatzen diren kontratu motei buruzkoak direnean.

    2. Kontratazio-alorreko errekurtso berezia jarri baino lehenago, errekurtso hori jartzeko zilegituek eskatu dituzten behin-behieneko neurriak hartzeari buruz erabakitzea.

    3. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 37.1 artikuluan, hori ere abuztuaren 5eko 34/2010 Legeak emandako idazketan, jasotzen diren kontratu-deuseztasuneko kasu berezietan oinarritutako deuseztasun-auziak ebaztea.

    4. Uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legearen 101. eta 109tik 111ra artikuluetan, abuztuaren 5eko 34/2010 Legeak emandako idazketan, aurreikusten diren kontratuen esleipeneko eta deuseztasuneko auzietako prozeduretan aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa beregaintasun osoz baliatzen da bere eskumenez, eta, Administrazioaren egitura hierarkikoan sartu gabe, kontratazio publikoaren arloan eskumena duen sailari atxikitzen zaio.

  5. Organoaren egoitza sail horren organo zentraletan egongo da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak beste bulego batzuetara lekuz aldatzea erabaki ahal izango duen, organoaren funtzionamendu zuzena eskatzen duten beharrizanek hala agintzen dutenean.

  6. Organoak objektibotasunez eta inpartzialtasunez beteko du bere eginkizuna, inolako lotura hierarkikori atxiki gabe eta erasandako herri-administrazioetako organoetatik inolako jarraibiderik jaso gabe.

    Kontratu-errekurtsoak jartzeko, izapidetzeko eta ebazteko, administrazio-kontratazioari buruzko araudian horri buruz ezarrita dagoen prozedurari jarraituko zaio, eta, zehazki, honako honetan xedatutakoari:

    1. Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen 310etik 319ra bitarteko artikuluak, 39. artikuluan aipatzen diren zehaztapenekin, deuseztasuneko auziak direnean.

    2. Uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legearen 101etik 108ra bitarteko artikuluak, 111. artikuluan aipatzen diren zehaztapenekin, deuseztasuneko auziak direnean.

      Aipatutako arauetan aurreikusita ez dauden gaietan, 30/2007 Legearen 316. artikuluan eta 31/2007 Legearen 105. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, aplikazio osagarrikoa izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

      Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 310.2 artikuluan zerrendatzen diren egintzen aurka, ez da jarri ahal izango artikulu horretan jasotzen den errekurtsoaren aurreko administrazio-errekurtsorik.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa, hasiera batean, kide bakarreko izaeraz sortzen da.

  8. Kide bakarreko organoa honako hauen artetik izendatuko da: Zuzenbideko lizentziatura edo doktoretza izanik, organoak aztertu behar dituen gaietan gaitasun profesional egiaztatua daukatenen, eta, gainera, beren jarduera profesionala hamabost urtetik gorako aldi batean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein administrazio publikotan, batik bat, zuzenean kontratazio publikoarekin erlazionatutako Administrazio Zuzenbidearen eremuan, bete duten karrerako funtzionarioak direnen artetik.

  9. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren estatutu pertsonala, honako hau izango da:

    1. Organoaren izendatzea Eusko Jaurlaritzak egingo du, Ekonomia eta Ogasun Saileko eta Justizia eta Herri Administrazio Saileko titularrek elkarrekin eta modu arrazoituan proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluan erabakitako dekretu baten bitartez. Izendapeneko dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    2. Aldaezina da, eta haren agintaldiak sei urteko iraupena izango du, Pargua hartzen duen egunetik beretik aurrera zenbatzen hasita. Kargua hartzea, behin izendapena argitaratuz gero gauzatuko da. Organoko titularra berriz izendatu ahal izango da, iraupen bereko ondoz ondoko aldi batzuetarako.

    3. Organoko titular izateko izendapenak, bestalde, etorkiko kidegoan zerbitzu berezietako administrazio-egoera deklaratzea eragingo du.

    4. Titularra ordainsari bakar baten bitartez eta kontzeptu bakar batengatik ordainduko da. Bere ordainsariaren zenbatekoa 2011ko ekitaldirako 67.083,41 eurokoa izango da. Ordainsaria gauzatzea eta eguneratzea, bai eta zerbitzuaren edo egoitza-aldaketaren ondorioz izan ditzaten gastuak ordaintzea ere, Administrazioko goi-kargudunei dagozkien baldintza berberetan egingo dira.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra bere postutik kentzeko honako arrazoi hauek baino ez dira egongo:

    1. Hiltzea.

    2. Bere agintaldia amaitzea.

    3. Idatziz formalizatutako eta Eusko Jaurlaritzak onartutako uko-egite batengatik.

    4. Funtzionario-izaera galtzea.

    5. Titularra izendatzeko beharrezko diren eskakizunak galdu izana.

    6. Bere betebeharren ez-betetze larria egitea.

    7. Delitu baten ziozko zigor askatasun-gabetzailea edo enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza absolutu edo berezia jasotzeagatik.

    8. Bere eginkizunak gauzatzeko gerora agertutako ezgaitasuna.

      Kargu-uztea edo -galtzea gorabehera hori gauzatzen denean edo hura zehazten duen egintzak ondorioak izaten dituenean gertatuko da, Jaurlaritzaren Kontseiluan erabakitako dekretu baten bidez formalizatuko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. d, e, f, g eta h idatz-zatietan aurreikusitako zioen bidezko kargu-gabetzea Eusko Jaurlaritzak erabakiko du, horretarako irekiko den espedientea eta interesdunari entzunaldia egin ondoren.

  11. Organo hau hasiera batean kide bakarreko izaeraz sortzen denez, eta organoari egokitzako eskumenei jarraitasuna emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia eta Ogasun Saileko eta Justizia eta Herri Administrazio Saileko titularrek elkarrekin proposaturik, organoko titularraren izendapeneko ekitaldian berean, haren eginkizunak aldi baterako bere gain hartuko dituen, eta eskakizun berberak betetzen dituen pertsona edo pertsonak izendatuko ditu, titularrik ez dagonerako edota kanpoan edo gaixorik dagonerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.

    Aipatutako konturen batengatik organoaren titularra ordezkatu behar duen pertsonak titularrari berari esleitutako funtzioak bete behar dituenean, ordezkoak organoaren titularrari eskatutako baldintza berberetan gauzatuko ditu funtziook.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organo bezala bere funtzioak gauzatzen dituen artean, jatorrizko kidegoan eta zerbitzu bereziko egoera administratiboan kokatuko da, eta xedapen gehigarri honen 9.d) artikuluan ezarritakoaren araberako ordainsariak jasoko ditu.

  12. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ziurtatuko du xedapen honetan araupetzen den administrazio-organoak bere funtzionamendu egokirako behar dituen bitarteko material eta pertsonal guztiak eskuragarri izango dituela.

  13. Titularraren izendapena argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da jardunean organo hau.

  14. Baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari, gai hau araupetzen duen oinarrizko araudiaren esparruan eta xedapen honetan aurreikusitako baldintza orokorren arabera, sortzen den organoaren funtzionamendu zuzenerako beharrezko eta bidezko diren erregelamendu-xedapen guztiak eman ditzan.

    Bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren eskumeneko diren auzien bolumenak eta berariazkotasunak hala eskatzen edo aholkatzen dutenean, Eusko Jaurlaritzak erabaki ahal izango du organoaren kide bakarreko izaera aldatzea eta kide anitzeko organo bihurtzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Epaitegi Administratibo izan dadin. Horretarako, dagokion dekretua egin beharko du Eusko Jaurlaritzak, eta Eusko Legebiltzarrari haren berri eman, eta honako arau hauei jarraitu beharko die:

    1. Epaitegia epaimahaiburu batek eta gutxienez bi epaimahaikidek osatuko dute, baina epaitegiko kide diren epaimahaikideen kopuru hori gehitu ahal izango da, epaitegiaren azterketa pean jarritako auzien bolumenak hala eskatzen edo aholkatzen duenean.

    2. Kasu horretan, Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren titularra epaitegiko kide izatera pasako da, epaimahaiburu moduan, eta agintalditik geratzen zaion denborarako, balizko kargu-berritzearen kalterik gabe.

    3. Kide anitzeko organoko kideak izendatzeko prozeduran, Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen proposamenez izendatutako mahaikide bat, gutxienez, egotea ziurtatu behar da.

    4. Epaitegiko epaimahaiburuaren eta epaimahaikideen estatutu pertsonala, bai eta izendapeneko eskakizunak, iraupena eta kargu-uztea edo -galtzea ere, sortzen den organorako xedapen gehigarri honen 8., 9. eta 10. paragrafoetan ezarritakoak izango dira.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren kide bakarreko izaera aldatzeko erabiliko den dekretuak kide anitzeko organoaren antolaketako eta funtzionamenduko erregelamendua bildu beharko ditu.

      Bederatzigarrena. Euskal Herriko Unibertsitateko langileei buruzko xedapenak.

      1. Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzko martxoaren 4ko 40/2008 Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen diren irakasle laguntzaileek beren irakaskuntza- eta ikerketa-eginkizunekin aurrera jarraitu ahal izango dute, lau urtean zehar gehienez ere, lege hau indarrean sartzen denetik aurrera.

      2. Lege hau indarrean sartu eta sei hilabete igaro baino lehen, UPV/EHUk abaian jarriko du prozedura bat erakundeko irakasleen eta ikertzaileen lan-kategoria guztiak behin betiko antolatzeko. Prozedura horretan, irakasle elkartuaren kategorian sartuko dira, orain duten lanpostu berberetan sartu ere, une honetan irakasle lankide gisa kontratatuta dauden guztiak, baita antzeko ezaugarriak eta erregimen juridikoa dituzten irakasle-figuretan kontratatuta dauden guztiak ere (UPV/EHUk eta sindikatuek, 2010eko otsailaren 18an, irakasle kontratatuen egonkortasunari buruz aho batez onetsiko hitzarmenean jaso dira). Horretarako, baina, doktore-tituluaren jabe izan beharko dute, UNIQUAL edo ANECAren akreditazioa eskuratuta eduki beharko dute eta unibertsitate horretan, bost urtetan gutxienez, irakasle edo ikertzaile gisa lan egin dutela frogatu beharko dute.

      3. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 14. artikuluan zerrendatutako irakasle eta ikertzaile kontratatuen kategoriak (irakasle agregatua, irakasle atxikia, irakasle elkartua, irakasle laguntzailea eta irakasle lankidea), ondorio guztietarako, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoan arautzen diren unibertsitate-eremuko berariazko lan-kontratazioko modalitateekin parekatzen dira.

        Hamargarrena. Etxebizitzaren arloko berme eta Konpentsazioko Funtsa sortzea.

      1. Berme eta Konpentsazioko Funtsa sortzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Etxebizitza Sailari atxikita, eta nortasun juridikorik gabe, honako helburu hauei erantzungo die:

        1. Babeseko etxebizitzen eta bizileku babestuen berariazko sustapenen bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari eta kalitate teknikoaren eta ingurumeneko kalitateari buruzko bermea.

        2. Etxebizitza babestu bakoitzaren eskuratzaileen, errentarien edo esleipendunen ahalegin ekonomikoak beren familia-errenta ekonomikoarekin lotura duelako bermea.

      2. Berme eta Konpentsazioko Funtsa honako baliabide hauekin finantzatuko da:

        1. Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan edo beste herri-administrazio batzuenetan, kasuan kasu, egozten zaizkion baliabide ekonomiko eta finantzarioak.

        2. Etxebizitza babestuen eta bizileku babestuen sustatzaileen kontura lortzen diren diru-sarrerak.

        3. Esplizituki bere alde izendatzen den beste zernahi baliabide.

      3. Berme eta Konpentsazioko Funtsak diru-sarreren maila edo zenbateko bat bermatuko die sustatzaileei, etxebizitza edo bizileku eta haiei lotutako eranskinen salmentagatik, sustatzaileak esku hartzen duen sustapen bakoitzean, eta hori sustapenaren behin-behineko kalifikazioko ekitaldian zehaztuko da.

      4. Berme eta konpentsazioko funtsak, Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroaren laguntzaz eta Etxebizitza Sailaren beste baliabide eskuragarri batzuen laguntzaz, sustatzailearen eskueran jarri ahal izango du sustapeneko etxebizitza, lokal eta/edo bizileku babestuen eskuratzaile, errentari edo esleipendun hartzaileen zerrenda.

      5. Sustapenari eskaintzen dizkion aipatutako zerbitzuengatik, berme eta konpentsazioko funtsak bere funtsak elikatzeko zenbateko ekonomiko bat jasoko du sustapenetik. Zenbateko hori bi diru-sarreraren arteko diferentziaren baliokidea izango da. Hain zuzen ere, hirugarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera bermatutako diru-sarreren eta sustapenean egiten diren babeseko etxebizitzak eta bizileku babestuak saltzean jasotako zenbatekoetatik ondorioztatzen diren diru-sarreren arteko diferentziaren baliokidea. Salmenta horiek indarrean dagoen araudian jasotakoarekin bat etorriz ezartzen diren prezioetan egingo dira.

      6. Aldiz, salmentako prezioen bidez sortutako diru-sarrerek Berme eta Konpentsazioko Funtsak bermatzen duen zenbatekoa iristea ahalbidetzen ez badute, eta hori eskuratzaileen errenta-mailek horretarako nahikoa diru-sarrera ahalbidetu ez izateak eragina bada, funts horrek diferentzia ordainduko dio sustatzaileari dirulaguntza moduan, honako arau honetan aurreikusitako baldintzetan etxebizitza duina eta egokia eskuratzeko eskubideari erantzunez.

      7. Ekonomia eta Ogasun Sailak, eskumena duten organoen bidez, funtsaren funtzionamendu ekonomiko-finantzariorako eta funtsaren kontrolerako beharrezko jarraibideak emango ditu, honako irizpide hauekin bat etorrita:

        1. Funtsa aurrekontu-izaerakoa da, eta kudeaketa ondorioetarako, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean sartuko da.

        2. Funtsa, bestalde, EAEko Ekonomi Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen III. tituluko II. kapituluan aurreikusitako kontrol ekonomiko-finantzario eta kudeaketakoaren pean jarriko da.

        3. Xedapen gehigarri honetan eta aurreko paragrafoetan aurreikusita ez dauden gaietan, funtsaren erregimena zuzenbide pribatuko erakunde publikoei aplikagarri zaiena izango da.

          Kontrol Ekonomikoko Bulegoak zehaztuko ditu funtsaren eragiketetarako kontabilitate-arauak eta erregistro-modua.

          Hamaikagarrena. Babes publikoko etxebizitzen eta bizileku babestuen prezioa, errenta edo kanona.

          1. Babes publikoko etxebizitzen eta bizileku babestuen prezioa, errenta edo kanona, betiere, eskuratzaile, errentari edo erabiltzaileen kontribuzio-ahalmenaren arabera ezarriko da.

          2. Horretarako, erregelamendu bidez ezarriko dira gehieneko eta gutxieneko diru-sarrerak eta eskuratzaile edo esleipendunen prezio, errenta, eta kanon horiei aplikatzen zaizkien zenbatekoekiko korrespondentzia.

          3. Aipatutako zenbateko horien zehaztapena hainbat faktoreren eragina izan daiteke, hala nola, sustapenaren, lurzoruaren eta eraikuntzaren kostuena edo etxebizitza, eranskin, bizileku eta gainerako higiezin babestuen ekoizpenak eragindako beste kostu batzuena. Eta erreferentzia egingo diote Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoari, lurralde historiko bakoitzari, kasuan kasuko udalerriari edo modu arrazoituan ezartzen den beste zernahiri.

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularraren eta ordezkoen izendapenak argitaratu aurretik ipini diren errekurtso bereziak, horiek aztertzen zebiltzan organoak tramitatuko ditu, amaitu arte.

Bigarrena. Babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-bizilekuen prezio, errenta eta kanonak.

Harik eta babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-bizilekuen prezio, errenta eta kanonak hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera araupetzen ez diren arte, gaur egun indarrean dauden erregelamendu-arauak aplikatuko dira.

Lehenengoa. Garapena eta gauzatzea.

  1. Jaurlaritzari baimena ematen zaio lege honen garapenerako beharrezkoak diren xedapenak emateko. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio xedapenok proposatzea.

  2. Organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta sozietate publikoen eremuan, bakoitzaren gobernu-organoari egokituko zaio honako lege honen 25. artikuluan eta ondorengoetan jasotzen diren neurriak aplikatzea, betiere, Jaurlaritzak eta Justizia eta Herri Administrazio Sailak horri buruz ezartzen dituzten jarraibideen barruan.

    Bigarrena. Legegintza-eskuordetza.

    Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean legegintza-dekretu bat eman dezan, Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legaren 52. artikuluko 2., 3. eta 4. paragrafoetan xedatutakoaren arabera:

    1. Testu bakar batean jartzeko aurrekontu-erregimenaren arloan indarrean dauden lege-xedapenak. Testu bakar horrek batu beharko ditu bai irailaren 27ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onarturiko testu bateginean jasotakoak, bai legegintza-dekretu hori indarrean jarri ondorengo zenbait legek eragindako aldaketak eta bai batera jarri behar diren testuen erregularizatzea, argitzea eta harmonizatzea ere, eta,

    2. Euskadiko Aurrekontu Orokorreko partaide gisa arautzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 7.4 artikuluko b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren fundazio eta partzuergoen aurrekontuak, eta arauaren edukian behar-beharrezkoak diren aldaketak egiteko aipatutako fundazio eta partzuergoei ere aplikatu ahal izateko gaur egun administrazio-erakunde autonomoei eta sozietate publikoei, hurrenez hurren, aplikagarri zaien aurrekontu-erregimen bera.

      Hirugarrena. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena, aldatzea.

      1. Aldatu egiten da 50. artikulua.

        Bigarren paragrafo bat eransten zaio 3 zenbakiari, honako testu honekin:

        Arauek hala aurreikusten duten kasuetan, eskakizun horien betetzea automatikoki begiztatuko du dirulaguntza-programaren erakunde kudeatzaileak, eta tartean ez da zertan horretarako baimen-emate espliziturik egon, laguntzen edo dirulaguntzen eskatzaileen edo onuradunen aldetik.

        Erantsi egiten da 6 zenbaki berri bat, honako testu honekin:

        Zernahi administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo xede bererako beste baliabide batzuk eskatzeari eta, kasuan kasu, lortzeari buruzko jakinarazpena, aurreko 2 zenbakiko d) idatz-zatiak aipatzen duena, itzulketako edo zehapeneko edozein prozeduratan sartuta ez egoteari edo horrelako prozedurak amaituta egoteari buruzko egiaztapena, aurreko 4 zenbakiak aipatzen duena, bai eta pertsona edo erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta ez dagoela edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duen egiaztapena ere, aurreko 5 zenbakian aipatzen dena barne, erantzukizunpeko aitorpen baten bidez egin ahal izango da.

      2. Aldatu egiten da 51. artikulua.

        Erantsi egiten da 1 bis zenbaki berri bat, honako idazketa honekin:

        Laguntza edo dirulaguntzak ematea araupetzen duten arauek, bestalde, prozeduran aurkeztu beharreko dokumentazio jakin bat, haietan galdatzen diren eskakizunak betetzea egiaztatzen duena, hasiera batean eskatzailearen erantzukizunpeko aitorpen baten bidez ordezkatua izatea onartu ahal izango dute, eta, horretarako, aitorpenaren eredu normalizatu egokia txertatu ahal izango dute arau horiek. Erantzukizunpeko aitorpenean biltzen diren puntuen egiazkotasuna, kasu horietan, dokumentazio ordezkatua aurkeztuta egiaztatu beharko da, eta hori kasuan kasuko laguntza edo dirulaguntza emateko prozeduraren ebazpena eman baino lehenago egin beharko dute subjektu onuradun gisa aurkezten direnek.

        Nolanahi ere den, pertsona edo erakunde eskatzaileak adierazi beharko du ezen, eskabidea aurkezten duen unean berean, horri buruzko erantzukizunpeko aitorpen baten bidez eta hori ezartzen den eredu normalizatuaren parte izango da, kasuan kasuko laguntza edo dirulaguntzak emateko arau erregulatzaileek galdatzen dituzten eskakizunak betetzen dituela.

        Laugarrena. Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI) sortarazteari buruzko ekainaren 19ko 5/1981 Legea aldatzea.

      1. Hirugarren artikuluko a) eta e) letrak aldatzen dira, eta horrela geratzen dira idatzita:

        1. Enpresen sustapenari laguntzea, haiei buruzko azterlanak eginez, eta kudeaketa, ekonomia, teknika eta enpresetarako interesa duten bestelako arloetan zerbitzu-aholkularitza emanez....

        «e) Ikerketa eta garapeneko proiektuak sustatzea, prozesu berrietan zein produktu berrietan eta haiei loturiko zerbitzuetan».

      2. Laugarren artikuluko 2. paragrafoa aldatzen da, eta horrela geratzen da idatzita:

        1. Baltzuak interes bereziko enpresen baltzu-kapitalean parte hartu ahal izango du eta haien baltzu-xedearen parte diren jarduerak zeharkako eran garatu ahal izango ditu, guztiz edo partez, xede berdina duten edo baltzuaren xedearen parte diren edo xede horren antzeko xedeak dituzten baltzuetako akzioen eta partaidetzen titulartasuna eskuratuz. Jarduketa horiek guztiak Eusko Jaurlaritzaren aldez aurreko baimen-ematearen eta kasu bakoitzean finkatzen diren baldintzen pean geratuko dira.

      3. Xedapen gehigarri bat eransten da, eta honakoa dio:

        Xedapen gehigarria

        Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA deituko da hemendik aurrera.

        Bosgarrena. Bingo jokoaren gaineko zergari eta zoripeko jokoak egiteko bide ematen duten makinez eta gailu automatikoez baliatuz egiten diren jokoen gaineko tasaren errekarguari buruzko urriaren 16ko 6/1992 Legea aldatzea.

        2011ko martxoaren 1etik ondorioak izango dituela, aldatu egiten da 7. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:

        Zerga honen karga-tasa % 3,6koa izango da.

        Seigarrena. Aurrezki-kutxei buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko legeria egokitzea.

        Aurrezki Kutxen gobernu-organoei eta erregimen juridikoaren beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuko bigarren xedapen iragankorrean ezartzen den sei hileko epea, autonomia-erkidegoko legeria errege lege-dekretu horretan ezartzen denera jartzekoa, eta, ondorioz, aurrezki-kutxen estatutuak eta gobernu-organo berriak egokitzeko behar diren epeak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea indarrean sartzen den unean hasiko dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

        Zazpigarrena. Indarrean sartzea.

        Lege hau 2011ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta erakunde autonomoen aurrekontuko gastuen egoera-orriaren konpromiso-kredituak eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta baltzu publikoen geroko konpromisoak, 2011. urtean sortutakoak.

1. I. kapituluko kredituetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan diharduten langileei ordaintzeko direnak, horrela bete egingo baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.

  1. Lan-kontratuko langileei ordaintzeko kredituak, baldin eta indarrean dagoen araubideari jarraiki erabakitako soldata-gehikuntzen ondorioz kredituok gehitu behar badira.

  2. Benetan egindako zerbitzalditik eta Herri Administrazioan Egindako Zerbitzuak Aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakotik eratorritako hirurtekoak ordaintzeko kredituak.

  3. Dauden lanpostu hutsak direla-eta urritu diren langile-zuzkiduren kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.

  4. Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebehar espezifikoen aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jaulkitako mota guztietako herri-zorraren beharkizunak betetzeko kredituak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, herri-zorra jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langileria-gastuak izan ezik.

  6. Hezkuntza arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere.

  7. Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeko kredituak.

  8. Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion kalte-ordainak ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.

  9. Osasun eta Kontsumo Saileko aurrekontuan ospitalez kanpoko farmazia-laguntza, protesiak eta elbarrientzako ibilgailuak ordaintzeko izendatuta dauden kredituak.

  10. Indarrean dagoen legediaren arabera terrorismoaren biktimei dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

  11. Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak garatzeko kredituak.

  12. Indarrean dagoen legediaren arabera genero-indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

  13. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria ordaintzeko kredituak.

  14. Seme-Alabak dituzten Familiei Laguntzeko II. Plana garatzeko kredituak.

  15. Enpresek enplegua pizgarritzeko eta sortzeko neurriengatik Gizarte Segurantzaren kuotetan aplikatzen dituzten hobarietarako kredituak.

  16. Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko kredituak.

  17. Erakunde onuradunen finantzaketari aurre egiteko dirulaguntza nominatiboak, erakunde horiekiko konpromisoetako muga gainditu gabe.

  18. Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.

  19. Gastuen egoera-orriaren azalpen xehekatuan handigarri-izaerarekin zehazten diren kredituak eta jarraian zehazten direnak.

  1. Lege honen 33. artikuluak aurreikusten duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak honela geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokionez:

  2. Zati-moduluak honako irizpide honen arabera eguneratuko dira: erreferentziako modulu betearen gainean ikasgela bakoitzarengatik, eta moduluari jarraiki, aplikatu beharreko finantzaketa-ehunekoari eutsi egingo zaio lege honen bidez onartzen diren modulu beteak ezarri ondoren.

  3. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, LHko zikloetan HLO moduluengatik finantzatu beharreko zenbatekoa eranskin honetan tarte bakoitzerako azaldutakoa izango da.

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 27a.

    Lehendakaria,

    FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.