Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

3/199O maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administrazitzaren Ariel eta Herri-Prezioei buruzkoa. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 3255
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 1990/05/31
  • Argitaratze-data: 1990/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak

Testu legala

1990.eko uztailaren 4ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 132. zenbakian sartu zen aipatu Legea eta bere argitalpenean zenbait huts egin zirela ikusita, horiei dagozkien zuzenketak egiten dira jarraian: 58. ataleko 21.3 taulan, gaztelerazko idzkian, «Fitiopatios» dioen tokian, «Fitiopatías» .jarri behar da. 89. ataleko 4. zatia atal horretako taulatzat hartu behar da eta, beraz 3.3 taularen ondoren eta honen osakera-egitura beraz jarriko da: lehenengo gaztelerazko idazkia eta gero euskerazkoa. 137. ataleko 2 eta 3 zatiak atal horretarako taulatzat hartu behar dira eta, beraz, 1.5.4. taularen ondoren eta honen osakera-egitura beraz jarriku dira: lehenengo gaztelerazko idazkia eta gero euskerazkoa. 141. atalean 3.2.1 taularen ondorengo zatia esandako taulari dagokiona da eta, beraz, horren barruan eta horren osakera-egitura beraz jarri behar da: lehenengo gaztelerazko idazkia eta gero euskerazkoa. Halaber, tipografi huts baten eraginez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko zenbaki berean 6.066 eta 6.067 orrialdeak oker argitaratu ziren, ulertezinekoa moduan agertzen zirelarik; beraz, orain berriz argitaratzen dira orrialde biok oso-osorik. La tasa se exigirá según la siguiente tarifa: Ordainkizuna ondorengo sari-taulak diona izango da: TAULA 6. Industriei buruzko egiaztagiriak egitea. 6.1 Egiaztagiri bakoitzeko 750 pezeta. 5.2 Legez kanpo jarri edo haundiagotutako industriatan, egiaztagiri bakoitzeko 1.500 pezeta. 7. Aldi bateko ihardunerakoez besteko jarritako industrietako ikuskaritza-bisitak. 7.1 Aldakuntzak egin izanagatikako zehaztapidetza ekar dezan ikuskaritza, egiaztapen eta arta egitezko bisita bakoitzeko 2.500 pezeta. 3. Saila. 03.03. Jostabidezko itsas-arrantzurako baimena emateagatikako ariela. 64. atala.- Zergakizuna. Indarreango legepideen arauera jostabidezko itsas-arrantzuan ihardutzeko beharrezkoak diren baimenak emateko egindako arduralaritza-zerbitzuak dira ariel honen eretzeango zergakizun. 65. atala.- Zergadurua. Baimen hori eman dakiela eska dezaten norbanakoak izango dira ariel honegatikako zergaduru. 66. atala. - Zerga-zorraren sorrera. Ariel honegatikako zerga-zorra baimena Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren dagokion Ordezkaritzan eskatzean sortuko da. 67. atala.- Ordainkizuna. Ariek honegatikako ordainkizuna, jostabidezko itsas-arrantzuan ihardutzeko baimen bakoitzeko 750 pezetakoa izango da. IV ATALBURUA HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA-SAILAREN ARIELAK. Lehenengo Saila: 07.01 Titulo-agiriak emateagatikako Ariela. 68. atala.- Zergakizuna. 71. atalean zehazten diren tituloei buruzko zehaztapidetzak, irarkiak eta agiriak dira ariel honen eretzeango zergakizunak. 69. atala. - Zergadurua. Titulo horiek eska ditzatenak izango dira ariel honegatikako zergaduru.