Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Epailaren 27ko 1/1987 LEGEA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeei buruzkoa. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 921
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 1987/03/27
  • Argitaratze-data: 1987/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

I artikulua.- «Gas Jartzaileen Prestakuntzarako Ikastaroak Emateko Erakunde Baimendunen Erregistroau eratzen da, Industria Administrazioko Zuzendaritzari atxikiko zaiolarik. 2 artikulua.- Indarrean dagoen araudiaren arabera, Erregistroan izen ematea nahitaezkoa da gas jartzaileen restakuntzarak ikastaroak eman nahi ditzaten erakunde publiko eta pribatu guztientzat. 3 artikulua.- Izena emateko, aipatutako erakundeek eskaera aurkeztu beharko dute, txostenarekin batera, Industria Administraziorako Zuzendaritzaren aurrean, txosten horretan honako alde horiek jasoko direlarik: 3.1. Gaur eguneko ihardutze geografi-probintzi eremua eta eskatutakoa. 3.2. Garatuko diren ikastaro motak. 3.3. Ikastaro horien Zuzendari Teknikoaren izena eta titulazioa eta gasaren teknologia behar bezala ezagutzen duenaren egiaztagiria. 3.4. Gizaki eta materialei buruzko baliabideak, adibidez, irakasleak, tokiak, irakaskuntzarako eta praktikarako gaiak, etab. 3.5. Irakaskuntzarako metodologia, horren antolaketa eta aurrikusitako ebaluazio-sistema adieraziz. 3.6. Prestakuntza profesionalerako edo antzeko ikastaroei buruzko aurreko esperientzia, gasarekin zerikusia dutenak bereziki aipatuz. 3.7. Ikastaro ezberdinak emateko tarifen zerrenda. 4 arlikulua.- Industria Administrazioko Zuzendaritza horrek, izen ematea burutzeko, egokitzat jo ditzan txosten osagarriak eskatuko ditu eta horretarako irekitako Erregistro berezian izen ematea erabakiko du, erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko delarik. 5 artikulua.- Izena eman ondoren, gai horretan agintea duten lurralde organuei ekintzen haserarako baimena eskatuko zaie, gutxienez honakq horiek eman beharko direlarik: 5.1. Erregistro berezian izena eman denaren erabakiaren fotokopia. 5.2. Aurrikusitako ikastaroen programaketa. 6 artikulua.- Estatistika eta kontrola dela eta, beren ekintza burutzen duteneko dagokien lurralde-organuetan, lurralde horretan burututako ekintzen urteko txostena aurkeztu beharko dute eta, Industria Administrazioko Zuzendaritzan, ekintzako geografi-eremu guztian burututakoen laburpena. Txosten horretan, gutxienez honako horiek adierazi beharko dira: 6.1. Ikastaro mota bakoitzetik emandakoen kopurua. 6.2. Ikastaro mota bakoitzean parte hartutako ikas leen kopurua. 6.3. Gaitasun-saioak gainditu dituzten eta mota bakoitzeko jartzaile-karneta lortu duten jartzaileen kopurua. 6.4. Irakaskuntzako langilegoaren eta langilego zuzentzailearen koadroetan egondako aldaketak. 6.5. Materileei buruzko baliabideen gaur eguneraketa. 6.6. Hurrengo urterako aurrikusitako programaketa. 6.7. Tarifak eguneratzea. 7 Artikulua.- Izen ematea ezereztu, denboraldi batetarako geldierazi edo baimenaren geografi-eremua mugatu ahal izango da, Industria Administrazioko Zuzendaritzaren, horri buruzko agintea duten lurralde-organu edo ondoren ematen diren arrazoiak direla eta interesdun aldea denaren iniziatibaz: 7.1. Izen ematea ekarri zuten oinarrizko baldintzen aldaketa. 7.2. Hartutako betebeharrak ez betetzea. 7.3. Administrazioari eskatutako datuak ematerakoan, behin eta berrizko atzerapena. 7.4. Administrazioaren aholkuei arretarik ez jartzea, arrazoirik gabe. 7.5. Teoria eta praktika mailan behar bezala prestatu gabe egonik, jartzaileen hautaketarako gaitasun-saioetara behin eta berriz aurkeztea. Beti ere, dagokion espediente zigoremailea, Administrazio Prozedurari buruzko Legean agindutakoaren arabera bideratuko da. ALDIBATERAKO XEDAPENA Agindu hau indarrean sartzerakoan, 1985.eko Abenduaren l7ko Aginduaren bidez derogatua izan zen Industria eta Energiako Ministraritzaren 1983.eko Otsailaren 14ko Aginduan agindutakoaren arabera onartuta egon daitezen gas jartzaileen prestakuntzarako ikasta roak ematen ari diren erakunde pribatu edo publikoek, Agindu hau indarrean sartzen denetik hasi eta hiru hilabeteko epea izango dute 1 art.-an adierazitako Erregatroan izena emateko. Epe hori Erregistroan izenik eman gabe igarotzea, dagokion araudia ez betetzea bezala hartuko da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean araupetutako prozedura zigoremailearen ondoritietarako. AZKEN XEDAPENA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Martxoak 30. Industria eta Merkataritzako'.Sailburua, RICARDO GONZALEZ ORUS.1987.eko Apirilaren 10eko 72 zkia. duen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen aipatutako Legearen testuan huts egin denez oharturik, ondoren horri dagokion zuzenketa ematen da: 1518 orrialdea, Aldibaterako Xedapenan, lehenengo idazatia, gaztelerazko testua: Zera dioenean: «En las primeras elecciones a celebrar tras la aprobación de esta Ley, el número de Procuradores Apoderados o Procuradores-Junteros a elegir por cada circunscripción electoral será el siguiente:». Zera esan behar du: «En las primeras, elecciones, a celebrar tras la entrada en vigor de esta Ley, el número de Procuradores, Aproderados o Procuradores-Junteros a elegir por cada circunscripción electoral será el siguiente:».

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.