Liburutegi publikoak gizartearen gune inportanteak dira; liburuak, egunkariak, aldizkariak, ikus-entzunezko materialak eta multimediak kontsultatzeko aukera ditugun lekuak. Gainera, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituzte: liburu-maileguak, bibliografiak egitea, Interneteko sarbidea...
Liburutegiak bilguneak ere badira. Herritar guztientzako jarduerak antolatzen dira bertan, hala nola, taldekako ¡rakurraldiak, hitzaldiak eta eztabaidak, eta abar.
Liburutegian zerbitzu ezberdinak aurkituko ditugu:
Harrea-gunea
Erreferentziako atala
Hemeroteka
Irakurketa gunea
Interneteko kontsulta eta katalogoak ordenagailu bide kontsultatzea
Helduen aldea
Haurren aldea
Haurren aldea
Liburutegi gehienek dute toki berezi bat bereziki haurrentzat prestatua. Oso toki garrantzitsua da, zeren, erabiltzaile ugarienak izateaz gainera, haurrak geroko erabiltzaile helduak baitira.