Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Irailaren 9ko 4/86 LEGEGINTZ DEKRETUA, elikadurazko ekoizkietan prezio-adierazpenak jartzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legegintzako Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 2051
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 1986/09/09
  • Argitaratze-data: 1986/09/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Elikadurazko ekoizkietan prezio-adierazpenak jartzeari buruzko Irailaren 9ko / 1986 Legegintz Dekretoa Jaurlaritzak onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko biztanle guztiei. Ondorioz, bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko biztanle guztiei, nahiz partikular nahiz agintari izan. Gasteiz, 1986.eko Irailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Elkarte Europearren Ordenamendu Juridikoa Euskal Herriko Autonomia Elkartearen barruan Onartzeari buruzko Eusko Legebiltxarraren Otsailaren 19ko 2/86 Oinarri Legeak, bere Eraskinean sartutako Iegeek araupetzen dituzten gaietan, elkarte horretako ordenamendu juridikoari egokitu ahal izateko, aginduak Lege lerrunez emateko baimena eskuratzen dio Eusko Jarlaritzari. Legegintz Dekretu honek, lharduera Komertzialaren Antolamenduari buruzko Maiatzaren 19ko 9/83 Legea, elikadurazko ekoizkietan prezio-adierazpenak jartzeari buruzko gaietan, egokitu egiten du eta elkarte europearrak gai horri buruzko arauketa, funtsean, bere EEE/581/79 Direktiban dauka; arau horrek, azken kontsumitzaileari eskainitako elikadurazko ekoizkien prezioa eta neurtxeko erabiltzen den unitatearen prezioa-adierazpena orokorki agintzen du eta adierazpen horiek Iharduera Komertzialaren Antolamenduaren Legeko 34. artikuluan jaso gabe zeuden, beraz bidezko da hori aldatxea. Hori horrela, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak bere 1986.eko Irailaren 9ko bileran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- 1.- Azken kontsumitzaileari eskaintzen zaizkion edo prezioaren aipamena egiten den publizitate baten xede diren elikadurazko ekoizkietan, salmentarako prezioa, argi eta garbi, errezki ezagutu eta garbi letzeko moduan adieraziko da. 2.- Askoka saltzen den ekoizkietan edo salmentako prezioa elikadurazko ekoizkiaren zenbateko edo tamai naren arabera erabakitzen denean ere prezioa neurtzeko erabiltzen den unitatez adieraziko da, horretarako, elikadurazko ekoizkiaren kilogramo batentzako edo litro batentzako zenbatekoa jotzen dela baliagarritzat. 3.- 50 gramo edo 50 mililitro baino gutxiagoko edo berdineko zenbatekoz komertzializatzen diren elikadurazko ekoizkiak edo 10 Kg. edo 10 litro baino gehiagoko edo berdineko zenbatekoz, neurtzeko erabiltzen den unitatearen prezioa adieraztetik salbu egongo dira. Halaber, elikadurazko ekoizkiak, ustiatu diren tokian bertan saltzen zaizkionean azken kontsumatzaileari, ez da eskatuko neurtzeko erabiltzen den unitatearen salmenta-prezioaren adierazpenik. 2. Artikulua.- Aurreko artikuluan dagoen betebeharra erabiltzeko zernolakoak eta baldintzak, Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu Dekretu baten bidez. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Iharduera Komertzialaren Antolamenduari buruzko Maiatzaren 19ko 9/83 Legeko 34. artikulua, Legintz Dekretu honetan agindutakoaren aurka dagoen guztian, indargabeturik gelditzen da. Bigarrena.- Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Irailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua, JOSE IGNAClO ARRIETA HERAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.