Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Irailaren 9ko 3/86 LEGEGINTZ DEKRETUA, Kooperatibei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legegintzako Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 2050
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 1986/09/09
  • Argitaratze-data: 1986/09/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak

Testu legala

Kooperatibei buruzko Irailaren 9ko 3/1986 Legegintz Dekretoa jaurlaritzak onartu egin duela jakinarazten zaie Euskadiko biztanle guztiei. Ondorioz, bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko biztanle guztiei, nahiz partikular nahiz agintari izan. Gasteiz, 1986.eko Irailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Elkarte Europearren Ordenamendu Juridikoa Euskal Herriko Autonomia Elkartearen barruan Onartzeari buruzko Eusko Legebiltzarraren Otsailaren 19ko 2/86 Oinarri Legeak, bere Eraskinean sartutako legeek araupetzen dituzten gaietan, elkarte horretako ordenamendu juridikoari egokitu ahal izateko, aginduak Lege Ierrunez emateko baimena eskuratzen dio Eusko Jarlaritzari. Europako Elkarteko kide den Estatu batekoak diren nekazariak beste Estatukide batetan finkaturik daudenak, Kooperatibetan sartzeko askatasunari buruzko gaietan, Legegintz Dekretu honek, 1 egokitu egiten du, Elkartearen gai horri buruzko arauketa, EE/532/67 Direktibak daulalarik. Hori horrela, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak bere 1986.eko Irailaren 9ko bileran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: «Artikulu bakarra.- Irailaren 30eko 1/1984 legez aldatutako Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legeari, honako era honetako hirugarren erabaki gehigarri bat erasten zaio: ERABAKI GEHIGARRIA Hirugarrena.- Lege honen bidez araupetutako Kooperatibetan sartzeari buruz, egon daitezkeen murriztapenak kendu egiten dira, bertako naziotarren alde edo Euskal Herriko Autonomia Elkarteko lurraldean soldatarik gabeko nekazari-lanean diharduten edo horretarako finka daitezen Europako Elkarteko kide diren Estatuetako elkarteen alde». AZKEN ERABAKIA Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Irailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saila, JON IMANOL AZUA MENDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.