Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

397/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza; Herri Administrazio eta Justizia Saila; Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Ogasun eta Finantza Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; Segurtasun Saila; Osasun Saila; Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3576
  • Xedapen-zk.: 397
  • Xedapen-data: 2013/07/30
  • Argitaratze-data: 2013/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen testu bategina onartu zuen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuko 23. artikuluak xedatzen duenez, prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak dekretu bidez zehaztuko dira, Ogasun Sailaren eta zerbitzuak ematen dituen sailaren proposamenez, edo dagokion organoa edo entea menpean duen sailak hala proposaturik.

Hori dela bide, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta beste sailburuek proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2013ko uztailaren 30eko batzarrean eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

Indargabetuta geratzen da irailaren 28ko 249/2010 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten zituena.

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

UZTAILAREN 30EKO 397/2013 DEKRETUAREN ERANSKINA.

PREZIO PUBLIKOEN ARABERA ORDAIN DAITEZKEEN ZERBITZU ETA JARDUERAK

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailek dituzten zerbitzu eta jarduera komunak:

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

  2. Erakunde autonomoek dituzte zerbitzu eta jarduera komunak.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Paperezko eta euskarri elektronikoko argitalpenen salmenta eta bidalketa.

  3. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren eskumena duen Saila.

    Ondasunak saltzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak emandako zerbitzuak, tasarik ez dutenak, jasotzea.

  4. Segurtasun gaien eskumena duen Saila.

    Estatistika-datuen ustiapenen salmenta eta zerbitzu teknikoa.

  5. Hezkuntza eta unibertsitate gaien eskumena duen Saila.

    Material didaktikoaren salmenta.

    Jantoki-zerbitzua.

    Egoitza-zerbitzua.

    Testu-liburuen eta material curricularren erabilera.

    Eibarko Hezkuntza Konplexok eman beharreko beste zerbitzu batzuk.

    Hizkuntza-eskola ofizialek, musika eta dantzako eskolek, arte plastiko eta diseinuko eskolek, arte aplikatu eta arte-lanbideetako eskolek, arte eszenikoetako eskolek, kirol-ikasketa eta lanbide-heziketako urrutiko zentroek emandako zerbitzuak.

    Azterketa-eskubideak.

    Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako zerbitzu publikoak, titulu ofizialak lortzeko direnak.

  6. Ekonomia, ogasun eta finantzen eskumena duen Saila.

    Paperezko eta euskarri elektronikoko argitalpenen salmenta eta bidalketa.

  7. Justizia eta herri-administrazioaren eskumena duen Saila.

    Paperezko eta euskarri elektronikoko argitalpenen salmenta eta bidalketa.

  8. Sail askotako zerbitzuen eskumena duen Saila.

    Jantoki-zerbitzua.

  9. Argitaratze-jardueraren eskumena duen Saila.

    Paperezko eta euskarri elektronikoko argitalpenen salmenta eta bidalketa.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Agiritegi Sistema osatzen duten erreprodukzio eta kopien salmenta, edo Biblioteken Sisteman dauden funts bibliografikoena, eta bidalketa.

    Dokumentuen edo liburuen kopia bakunak ematea.

  10. Etxebizitza gaien eskumena duen Saila.

    Etxebizitza, garaje, eranskin eta lokalen salmenta.

    Higiezinen errentamendua.

    Itundutako sustapenetako azalera-eskubidea.

  11. Industria gaien eskumena duen Saila.

    Establezimendu eta instalazio industrialei buruzko estatistika-datuen ustiapenen salmenta.

  12. Nekazaritzako eta itsas-arrantzako prestakuntzaren eskumena duen Saila.

    Honako irakaskuntza-zerbitzu hauek: IES «Escuela Agraria Derio / Derio Nekazaritza Eskola», IES «Arkaute Nekazaritza Institutua / Instituto Agrario Arkaute» BHI, IES «Náutico Pesquero de Pasaia Blas de Lezo» BHI, IES «Fraisoro Eskola» BHI, IES «Escuela de Formación Profesional Náutico Pesquera de Bermeo / Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskola» BHI.

    Azterketa-eskubideak.

    Material didaktikoaren salmenta.

    Jantoki-zerbitzua.

    Egoitza-zerbitzua.

  13. Turismo gaien eskumena duen Saila.

    Turismoaren sustapenerako artikuluen salmenta.

  14. Lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen eskumena duen Saila.

    Telelaguntza-zerbitzua.

  15. Ingurumen, nekazaritza eta arrantza gaien eskumena duen Saila.

    Ingurumeneko zerbitzuak.

    Direktorioen, fitxategien eta estatistika-datu ofizialen ustiapenen salmenta.

  16. Gazteria gaien eskumena duen Saila.

    Auzolandegietako izen-emate kuotak.

  17. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP).

    Euskara irakasteko zerbitzuak.

    Prestakuntza eta hobekuntzarako zerbitzuak.

    Itzulpen eta interpretaziorako zerbitzuak.

    Hautapen eta hizkuntza-ebaluaziorako zerbitzuak.

    Irakurgailu optiko bidezko probak zuzentzea.

    Bibliotekan egiten diren fotokopiak.

  18. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea (HABE).

    Material didaktikoaren salmenta.

    Euskara irakasteko zerbitzuak.

    Hautapen eta hizkuntza-ebaluaziorako zerbitzuak.

  19. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Ikastegia erakunde autonomoa.

    Material didaktikoaren salmenta.

    Jantoki eta kafetegiko zerbitzuak.

    Ostatu eta mantentze zerbitzuak.

    Hautapen-zerbitzua.

  20. Euskal Estatistika-Erakundea (Eustat).

    Direktorioen salmenta.

    Fitxategien salmenta.

    Estatistika-datuen ustiapenen salmenta.

    Aholkularitza teknikorako zerbitzuak.

  21. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (Osalan).

    Lan-arriskuen prebentziorako prestakuntza-zerbitzuak.

    Lan-istripuei buruzko estatistika-datuak ikerketa-helburu zehatzetarako ematea.

    Dokumentazio-zerbitzuak.

    Aholkularitza teknikoa eta auditoriak.

    Azterketak eta irizpenak.

    Determinazio analitikoak.

  22. Kontsumobide erakunde autonomoa.

    Material didaktikoaren salmenta.

    Europako erakundeen edo Europako eremuko antolakundeen proiektuetan lankidetzan jardutea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.