Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

153/2010 DEKRETUA, ekainaren 8koa, Automozioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 5961
  • Xedapen-zk.: 153
  • Xedapen-data: 2010/06/08
  • Argitaratze-data: 2010/12/09

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, beti ere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, errege dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Azaroaren 3ko 1796/2008 Errege Dekretuak Automozioko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen du uztailaren 22ko 1648/1994 Errege Dekretuak ezarritako Automozioko goi-mailako teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten lege organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Automozioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Automozioko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 3ko 174/2008 Errege Dekretuaren babesean.

Automozioko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko ekainaren 8an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Automozioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Automozioko goi-mailako teknikari-titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Automozioa.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: automozioaren sektorean mantentze-lanen eta logistikaren gauzatzea antolatu, programatu eta gainbegiratzea, kasu konplexuetan matxurak diagnostikatzea, eta araudiak eta ibilgailuaren fabrikatzaileak ezarritako zehaztapenak bete daitezen ziurtatzea.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Ibilgailuen funtzionamendu-arazoei buruzko aurrediagnostikoa lortzea, dagokion lan-agindua prestatzeko.

    2. Ibilgailu baten matxuren diagnostikoa egitea eta, horretarako, beharrezko baliabideak eta ekipoak hautatu eta maneiatzea, eta eragiketen ordena logikoari jarraitzea.

    3. Karrozeriaren eta elektromekanikaren arloan tasazioak eta aurrekontuak egitea.

    4. Ibilgailuak konpontzeko lantegi baten mantentze-prozesuak planifikatzea, eta ezarritako metodoak eta denborak betearaztea.

    5. Ordezko piezen arloa kudeatzea, salerosketa-aldagaien arabera izakinak kontuan hartuta.

    6. Mantentze-eragiketan laneko txantiloiek eta tresnek bete beharreko ezaugarriak zehaztea, horiek diseinatzen hasteko.

    7. Ibilgailu-flota handien mantentze-lanak programatzea, haietan eraginkortasun handiena lortzeko.

    8. Automozioaren sektorean, ibilgailuak konpontzeko lantegia osatzen duten instalazioen eta ekipoen mantentze-programak antolatzea.

    9. Ibilgailuak mantentzeko lantegi bat administratu eta kudeatzea, lege-betebeharrak ezagututa eta beteta.

    10. Lantokia garbi eta txukun mantentzea, laneko osasunari eta ingurumen-inpaktuari buruzko baldintzak beteta.

    11. Pertsona egokiarengana jotzea eta kontsultak egitea, eta mendekoen autonomia errespetatzen jakitea, komeni denean informatuz.

    12. Nork bere lanaren esparruan berritzeko eta eguneratzeko espirituari eustea, lan-inguruneko antolamenduaren aldaketetara eta aldaketa teknologikoetara egokitzearren.

    1. Sor daitezkeen egoera kolektiboak gidatzea, gatazka pertsonaletan eta lanekoetan bitartekari gisa jardutea, lan-giro atseginean lagunduz, eta, une oro, zintzotasunez, errespetuz eta tolerantziaz jardutea.

    2. Aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondorioz sortzen diren lan-egoera berrietara eta lanpostuetara egokitzea.

    3. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    4. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    5. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    6. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda.

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Karrozeriaren arloko plangintza eta kontrola. TMV049_3. (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0134_3: egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

      UC0135_3: ibilgailuen egiturak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

      UC0136_3: gainazalak babestu, prestatu eta txukuntzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

      UC0137_3: ibilgailuen mantentze-lanak eta horiekin lotutako logistika kudeatzea, eraginkortasunari, segurtasunari eta kalitateari buruzko irizpideak kontuan izanda.

    2. Elektromekanikaren arloko plangintza eta kontrola. TMV050_3. (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0138_3: sistema elektrikoak, elektronikoak, segurtasunekoak eta erosotasunekoak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

      UC0139_3: indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

      UC0140_3: motor termikoak eta horien sistema osagarriak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

      UC0137_3: ibilgailuen mantentze-lanak eta horiekin lotutako logistika kudeatzea, eraginkortasunari, segurtasunari eta kalitateari buruzko irizpideak kontuan izanda.

  1. Lanbide-irudi honek ibilgailuak eraiki eta mantentzeko sektorean dihardu, zehazki, azpisektore hauetan: automobilak, ibilgailu astunak, traktoreak, nekazaritzako makineria, erauzpen-industrietako makineria, eta eraikuntzako eta obra publikoetako makineria; aseguru-konpainiak; ibilgailuak eta osagaiak fabrikatzen dituzten enpresak; ibilgailuen azterketa teknikoan diharduten enpresak; ibilgailuen multzo eta azpimultzoekin saiakuntzak egiten dituzten laborategiak; ibilgailuak egiaztatu eta diagnostikatzeko ekipoak, eta haien ordezko piezak fabrikatu, saldu eta merkaturatzen dituzten enpresak; alokatzeko ibilgailuen floten, zerbitzu publikoen, eta bidaiari- eta salgai-garraioaren enpresak.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Elektromekanikaren arloko burua.

    Ibilgailuen hartzailea.

    Ibilgailu motordunen lantegiko burua.

    IAT ibilgailuen azterketa teknikoaren arduraduna.

    Ibilgailuen peritu tasatzailea.

    Zerbitzuburua.

    Ordezko piezen arloaren arduraduna.

    Ibilgailuekin lotutako ekipoen merkataritza-arloaren arduraduna.

    Karrozeriaren arloko burua: txapa eta pintura.

Heziketa-zikloaren irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Ibilgailuak, ekipoak eta tresnak mantendu eta konpontzeko lanekin lotutako informazioa eta, oro har, hizkuntza sinboliko guztia interpretatzea, konponketarako aurrediagnostikoa lortzeko.

    2. Ibilgailuen sistemak aztertzea, diagnosi-teknikak erabilita matxurak zehazteko eta horiek konpontzeko irtenbideak proposatzeko.

    3. Neurketa-teknikak karrozeriari, xasisari eta kabinari aplikatzea, horien deformazioak zehazteko eta konponketa-prozesuak proposatzeko.

    4. Elementu metalikoak, sintetikoak eta egiturazkoak mantendu eta konformatzeko prozesuak planifikatzeko beharrezkoak diren eragiketak eta baliabideak identifikatzea.

    5. Gainazalak babestu, berdindu eta txukuntzeko prozesuak aztertzea, egin beharreko mantentze-lana edo konponketa zehazteko, horretarako beharrezkoak diren eragiketak ezarrita.

    6. Motorren eta horien sistema osagarrien funtzionamenduan planteatutako sintomatologia interpretatzea, haiek mantendu eta konpontzeko prozesuak zehazteko.

    7. Errodaje-trenaren eta indar-transmisioaren funtzionamenduan planteatutako anomaliak eta parametroen desbideratzea interpretatzea, haiek mantentzeko prozesuak antolatzeko.

    8. Ibilgailuaren sistema elektrikoak eta elektronikoak aztertzea, horien mantentze-lanak planifikatzeko eta konponketa-prozesuak proposatzeko.

    9. Flota handien gehieneko eraginkortasuna lortzeko kontrolatu behar diren parametroak zehaztea, haien mantentze-lan programatuak planifikatzeko.

    10. Biltegiko izakinak kontuan izanda salerosketa-aldagaiak aztertzea, ordezko piezen arloa kudeatzeko.

    11. Mantentze-lanak egiteko zein jarduera eta baliabide behar diren identifikatzea, beharrezko informazioak eta euskarriak erabilita; tasazioak egiteko eta konponketa-aurrekontuak prestatzeko.

    12. Laneko segurtasunari eta ingurumenari buruz indarrean dagoen araudia ezarritako dokumentazioaren arabera interpretatzea, hura betetzen den ikuskatzeko.

    1. Enpresaren egitura hierarkikoa aztertzea, eta lan-taldeko kideetako bakoitzaren rolak eta erantzukizunak identifikatzea, lan-taldea antolatzearren eta koordinatzearren.

    2. Produkzio-prozesu bateko lan-jarduerak baloratzea, eta, lan-taldeetan parte hartzeko eta produkzio-helburuak lortzeko, prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.

    3. Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duten lotura identifikatzea eta balioestea, eta lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertzea, eguneratze eta berrikuntzako espirituari eusteko.

    4. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

    5. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak.

    2. Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak.

    3. Motor termikoak eta sistema osagarriak.

    4. Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak.

    5. Gainazalen tratamendua eta estaldura.

    6. Ibilgailuen egiturak.

    7. Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika.

    8. Komunikazio- eta harreman-teknikak.

    9. Automozioko proiektua.

    10. Ingeles teknikoa.

    11. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    12. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    1. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzaren moduluari dagokionez, bigarren kurtsoaren azken 13 asteetan emango da. Modulu hori egin ahal izateko, ikastetxean egindako lanbide-modulu guztietan ebaluazio positiboa lortu behar da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.

Automozioko goi-mailako titulua edukitzeak:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko aukera ematen du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko, beti ere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Automozioko goi-mailako teknikari-titulua dutenen eta horrekin lotzen den graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikari-ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. Enpresa eta ekimen sortzailea modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatzen badute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  7. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek azaroaren 3ko 1796/2008 Errege Dekretuan ezarritako Automozioko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Automobilen mekanikoko eta elektrizitateko teknikari espezialista, «Automozioa» adarra.

    Eraikuntza eta obretako makinen eta ekipoen mantentze-lanetako teknikari espezialista, «Eraikuntza eta obrak» adarra.

    Automozioko teknikari espezialista, «Automozioa» adarra.

  2. Uztailaren 22ko 1648/1994 Errege Dekretuak ezarritako Automozioko goi-mailako teknikariaren tituluak azaroaren 3ko 1796/2008 Errege Dekretuan ezarritako Automozioko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Gernika-Lumon, 2010eko ekainaren 8an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0291 1. Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak 231 1.a

0292 2. Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak 220 2.a

0293 3. Motor termikoak eta sistema osagarriak 231 1.a

0294 4. Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak 231 1.a

0295 5. Gainazalen tratamendua eta estaldura 200 2.a

0296 6. Ibilgailuen egiturak 132 1.a

0297 7. Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika 80 2.a

0309 8. Komunikazio- eta harreman-teknikak 66 1.a

0298 9. Automozioko proiektua 50 2.a

E200 10. Ingeles teknikoa 40 2.a

0299 11. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a

0300 12. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a

0301 13. Lantokiko prestakuntza 360 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak.

    Kodea: 0291.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 231 ordu.

    ECTS kredituetako baliokidetasuna: 13.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Zirkuitu elektrikoak muntatzen ditu, horien osagaien funtzionamendu-parametroak elektrizitatearen eta elektromagnetismoaren oinarriekin eta legeekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Elektrizitatearen eta magnetismoaren oinarri eta lege garrantzitsuenak azaldu ditu.

        2. Korronte elektrikoa sortu eta transformatzeko oinarriak azaldu ditu.

        3. Automobilari aplikatutako osagai elektriko eta elektronikoen funtzionamendua interpretatu du.

        4. Zirkuituak marraztean, zehaztutako araudia eta sinbologia aplikatu ditu.

        5. Neurketa-ekipoak hautatu eta kalibratu ditu.

        6. Elementuak hautatu ditu, eta zirkuituak osagai elektriko eta elektronikoekin muntatu ditu.

        7. Konexio elektrikoek eskatutako kalitatea betetzen dutela egiaztatu du.

        8. Zirkuituetan parametro elektrikoak neurtu eta ebaluatu ditu.

        9. Beharrezko parametroak doitu ditu.

        10. Zirkuituak finkatutako funtzionamendu-zehaztpenak betetzen dituela egiaztatu du.

        11. Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.

      2. Ibilgailuen sistema elektrikoen eta segurtasun eta erosotasunekoen eraginkortasuna interpretatzen du, horien funtzionaltasuna mantentze-prozesuekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ibilgailuaren dokumentazio teknikoa interpretatu du eta sinbologia haren osagaiekin lotu du.

        2. Besteak beste, abio-sistemen, kargakoen, argiztapenekoen, maniobrakoen, kontrolekoen, seinaleztapenekoen eta akustikoen osaera deskribatu du.

        3. Besteak beste, segurtasun- eta erosotasun-sistemen, girotzekoen, itxiera bateratukoen, alarmakoen, soinu-ekipokoen eta komunikaziokoen osaera deskribatu du.

        4. Zirkuitu elektrikoen, segurtasunekoen eta erosotasunen funtzionamendua azaldu du.

        5. Potentziako sistema elektrikoak deskribatu ditu, horien erabilera ibilgailuen propultsio-teknologia berriekin lotuta.

        6. Zirkuituen osagaien funtzionamendua deskribatu du, haien arteko lotura azalduta.

        7. Zirkuitu elektriko-elektronikoen eskemak egin ditu.

        8. Sistema bakoitzean doitu beharreko parametroak azaldu ditu.

        9. Zirkuituen mantentze-lanak deskribatu ditu.

        10. Zirkuituetan egin beharreko saiakuntzak eta probak, eta beharrezko ekipoak deskribatu ditu.

      3. Ibilgailuen zirkuitu elektrikoetan eta segurtasun eta erosotasunekoetan matxurak diagnostikatzen ditu. Horretarako, funtzionamendu-parametroen balioak edo argibideak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Planteatutako anomalien azterlan sistematikoa egin du eta horien jatorri diren sistema identifikatu du.

        2. Aztertutako zirkuitu bakoitzean egiaztatu beharreko multzoak edo elementuak identifikatu ditu.

        3. Matxura diagnostikatzeko prozesuekin lotutako dokumentazio teknikoa hautatu du.

        4. Diagnostikorako neurketa-ekipoa edo -tresna hautatu eta kalibratu du.

        5. Diagnostiko-prozesuaren sekuentziazio logikoko diagrama egin du, bidezkoa denean problemaren kausa-efektu diagrama batez lagunduta.

        6. Diagnosi-ekipoa konektatu du, zehaztapen teknikoei jarraituz.

        7. Txekeatu beharreko parametroen balioak neurtu eta zehaztapenekin alderatu ditu.

        8. Matxura identifikatu eta non dagoen aurkitu du.

        9. Ekipoak eta baliabideak erabiltzeko arauak, eta norberaren segurtasunekoak eta ingurumen-babesekoak aplikatu ditu.

      4. Konponketa-prozedurak zehazten ditu, aurkitutako matxuren kausak eta efektuak aztertu ondoren.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Problema zehaztu du, eta hura argiro eta zehatz enuntziatzea lortu du.

        2. Diagnostiko-parametroen balioak dokumentazio teknikoan emandako datuekin alderatu ditu, konpondu edo ordezkatu beharreko elementuak zehazteko asmoz.

        3. Autodiagnostikorako unitateak kontsultatu ditu, emandako informazioa zehaztapen teknikoekin alderatuta.

        4. Matxuraren sorburua zehaztu du, eta sistemen artean sor daitezkeen elkarreraginak identifikatu ditu.

        5. Egin beharreko eragiketen sekuentzia logikoaren eskema egin du.

        6. Diagnostikoaren arabera, konpontzeko hautabideak eman ditu.

        7. Aukeratutako hautabidea justifikatu du.

        8. Aukeratutako prozeduraren arabera erabili beharreko ekipoak eta erremintak zehaztu ditu.

      5. Ibilgailuen sistema elektrikoetan eta segurtasun eta erosotasunekoetan mantentze-lanak egiten ditu, eta zehaztutako mantentze-prozedurak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, parametroak mantendu beharreko sistemarekin lotuta.

        2. Erabiliko diren ekipoak eta erremintak hautatu eta prestatu ditu.

        3. Ibilgailuen sistema elektrikoen eta segurtasun eta erosotasunekoen multzoak edo elementuak desmuntatu eta muntatzeko eragiketak egin ditu.

        4. Ahal izan denean, elementuak edo multzoak konpondu ditu.

        5. Okerreko erresistentziak dituzten konexio elektrikoak egiaztatu eta konpondu ditu.

        6. Aire girotuko sistemaren fluido-berreskuragailuak araudiaren arabera erabili ditu.

        7. Parametroen balioak zehaztapen teknikoetan adierazitako balioetara leheneratu ditu.

        8. Kudeaketa elektronikoko unitateen historikoak ezabatu ditu.

        9. Mantentze-lanek beste sistema batzuetan eraginik ez dutela egiaztatu du.

        10. Sistema konpondu ondoren, haren funtzionaltasun-ezaugarriak leheneratu direla egiaztatu du.

        11. Ekipoak eta baliabideak erabiltzeko arauak, eta norberaren segurtasunekoak eta ingurumen-babesekoak aplikatu ditu.

      6. Elektromekanikaren arloan garrantzizko aldaketak eta berrikuntzak planifikatzen ditu, proposatutako berrikuntzaren zehaztapenak indarrean dagoen araudiarekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Garrantzizko berrikuntzari edo ekipo berriaren instalazioari aplikatu beharreko araudia interpretatu du.

        2. Garrantzizko berrikuntza edo ekipo berriaren instalazioa tipifikatu du.

        3. Berrikuntzari edo ekipo berriaren instalazioari dagozkion krokisak eta eskemak egin ditu.

        4. Berrikuntzaren edo instalazio berriaren energia-balantzea kalkulatu eta ibilgailuarentzat jasangarria den zehaztu du.

        5. Beharrezko materialak eta prozesuak aurreikusi ditu. Horretarako, ibilgailuaren eta gaineratu beharreko piezaren edo mekanismoaren eskuliburuak kontsultatu ditu.

        6. Aldaketaren edo instalazio berriaren kostua kalkulatu du, litezkeen gauzatze-zailtasunak kontuan izanda.

        7. Aukeratutako hautabidea segurtasunaren eta muntatzeko bideragarritasunaren ikuspegitik justifikatu du.

        8. Beharrezko dokumentazioa zehaztu eta dagokiona prestatu du.

        9. Garrantzizko berrikuntzarako edo instalazio berrirako baimenean esku hartzen duten erakundeak aurkitu ditu.

        10. Egindako jardueretan arretarako eta lankidetzarako jarrera erakutsi du.

    2. Edukiak

      1. Zirkuituak muntatzea

        Magnitude eta neurri-unitate elektrikoak erabiltzea.

        Osagai elektrikoak eta elektronikoak identifikatzea.

        Korronte-artezketa aztertzea.

        Zirkuitu elektrikoen eskemak egitea.

        Lotura eta konexio elektrikoak egitea.

        Osagai elektrikoak eta elektronikoak dituzten zirkuituak muntatzea.

        Oinarrizko funtzio logiko digitalak identifikatzea.

        Neurgailuak maneiatzea: multimetroa eta osziloskopioa.

        Zirkuitu elektrikoen funtzionamendua egiaztatzea.

        Funts elektrikoak, magnitudeak eta legeak. Korrontearen sorkuntza.

        Elektrizitate-metagailuak.

        Oinarrizko osagai elektrikoak eta elektronikoak: ezaugarriak eta osaera.

        Elementu elektriko eta elektronikoen sinbologia.

        Zirkuituak ebazteko erabiltzen diren legeak eta arauak.

        Neurgailuak: funtzionamendua, doikuntza eta konexioa.

        Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia egindako eragiketetan.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      2. Ibilgailuen segurtasun- eta erosotasun-sistema elektrikoak

        Zirkuitu elektriko-elektronikoen eskemak egitea.

        Zirkuitu elektrikoen instalazioari buruzko oinarrizko kalkuluak egitea.

        Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Parametro bereizgarriak neurtzea.

        Besteak beste, abio-sistemen, kargakoen, argiztapenekoen, maniobrakoen, kontrolekoen eta seinaleztapenekoen zirkuituetako elementuak identifikatu eta aurkitzea.

        Gailu piroteknikoak dituzten ekipoak maneiatzea.

        Besteak beste, segurtasun-sistemen, girotzekoen, itxiera bateratukoen, alarmakoen, soinu-ekipokoen eta komunikaziokoen elementuak identifikatu eta aurkitzea.

        Zirkuitu elektriko eta elektronikoetan saiakuntzak eta egiaztapen-probak egitea. Datuak transmititzeko sistemak: CAN (Car Area Network ), MOST (Media Oriented Systems Transport), multiplexatua eta Bluetooth, besteak beste.

        Sistemen parametroak doitzea.

        Mantentze-prozesuak egitea.

        Ibilgailuaren osagai elektrikoak eta elektronikoak: funtzionamendua eta ezaugarriak.

        Besteak beste, abio-sistemen, kargakoen, argiztapenekoen, maniobrakoen, kontrolekoen eta seinaleztapenekoen ezaugarriak eta funtzionamendua.

        Besteak beste, segurtasun-sistemen, girotzekoen, itxiera bateratukoen, alarmakoen, soinu-ekipokoen eta komunikaziokoen ezaugarriak eta funtzionamendua.

        Propultsio elektrikoko sistemak motor hibridoetan: sistemaren ezaugarriak eta funtzionamendua. Erabili beharreko potentzia-sistemak, korrontea sortzekoak eta norbera babesteko ekipamendua (NBE).

        Datuak transmititzeko sistemen ezaugarriak: CAN (Car Area Network ), MOST (Media Oriented Systems Transport), multiplexatua eta Bluetooth, besteak beste.

        Kontrol- eta diagnosi-ekipoak.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Sistemetan matxurak diagnostikatzea

        Diagnostiko-prozesuaren sekuentzia logikoa egitea.

        Sistema bakoitzean egiaztatu beharreko elementuak identifikatzea.

        Diagnostikorako dokumentazio teknikoa hautatzea.

        Neurketa, kontrol, diagnosi eta autodiagnosirako ekipoak eta baliabideak konektatzea.

        Parametroak interpretatzea: zuzenean irakurtzekoak eta ibilgailuaren autodiagnosi-ekipoek emandakoak.

        Problemak sistematikoki aztertzea.

        Problema zehaztea.

        Problemak ebaztea.

        Gidatu gabeko diagnostiko-teknikak.

        Matxurak aurkitzeko teknikak, jardun-prozesuak zehaztuta.

        Diagnosi- eta autodiagnosi-ekipoak: ezaugarriak eta funtzionamendua.

        Diagnostikorako sekuentzia-diagramak.

        Erabilera-arauak ekipoetan eta baliabideetan.

        Norberaren segurtasuna eta ingurumen-babesa.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Konponketa-prozedurak zehaztea

        Dokumentazio teknikoa eta parametroak interpretatzea.

        Matxuraren sorburua zehaztea.

        Sistema elektronikoetan matxuren memoria kontsultatzea autodiagnosiaren bidez.

        Konponketa-prozesuaren sekuentzia logikoa egitea.

        Konponketa-hautabidea zehaztea.

        Erabili beharreko ekipoak eta erremintak hautatzea.

        Sekuentziazio logikoaren eskemak.

        Konponketa-prozedurak aldagaien arabera.

        Datuak eta informazioa biltzeko teknikak.

        Problemak aztertzeko prozesua.

        Aplikatu beharreko araudia.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak mantentzea

        Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Ekipoak eta tresnak hautatu eta prestatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua (NBE) erabiltzea.

        Sistema elektrikoak eta elektronikoak desmuntatu, muntatu eta mantentzeko prozesuak aplikatzea.

        Sistema elektrikoetan eta segurtasun eta erosotasunekoetan konponketa-prozesuak aplikatzea.

        Sistema elektronikoetan matxuren memoria ezabatzea.

        Aire girotuko eta girotzeko sistemetan likido hoztailea hustu eta betetzea.

        Sistema elektriko bat konpontzeko prozesua planifikatzea:

        Matxura diagnostikatzea.

        Egin beharreko lana zehaztea.

        Konponketa-prozesua planifikatzea.

        Konponketaren kostua kalkulatzea.

        Konponketa-agindua betetzea.

        Lana ikuskatzea.

        Konponketa egiaztatzea.

        Mantendu eta konpontzeko prozesuak.

        Ekipoak, erremintak eta tresnak.

        Fluidoak manipulatzeko prozedurak.

        Beharrezko NBEak.

        Erabilera-arauak ekipoetan eta baliabideetan.

        Norberaren segurtasuna eta ingurumen-babesa.

        Sistema elektrikoetan eta segurtasun eta erosotasunekoetan mantentze-lanak planifikatzeko metodoak.

        Matxurak aztertzeko metodoak

        Matxurak ikuskatzeko prozesua.

        Egiaztatze-metodoak.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      6. Ibilgailuetan garrantzizko berrikuntzak planifikatzea

        araudia interpretatzea.

        Garrantzizko berrikuntzaren prozesua planifikatzea.

        Berrikuntzaren krokisak edo eskemak egitea.

        Garrantzizko berrikuntza baten edota ekipo berriak instalatu eta muntatzearen kostua kalkulatzea.

        Ekipo berriaren energia-balantzeak kalkulatzea.

        Berrikuntzaren egiaztagiriak.

        Aplikatu beharreko legeria.

        Berrikuntzaren tipifikazioa.

        Muntatu beharreko ekipoaren, lantegiaren eta bezeroaren beharrezko dokumentazioa.

        Planteatutako berrikuntzaren arabera esku hartzen duten erakundeak.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

  2. lanbide-modulua: Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak

    Kodea: 0292.

    Kurtsoa: 2.a.

    Iraupena: 220 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 13.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Fluido-zirkuituen muntaiak egiten ditu, eta horien elementuen funtzioa zirkuituaren eraginkortasunarekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ibilgailuen sistema hidrauliko eta pneumatikoetan erabiltzen diren fluidoen ezaugarriak deskribatu ditu.

        2. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta horren sinbologia elementuen zehaztapen eta ezaugarriekin lotu du.

        3. Zirkuituaren eskema egin du, sinbologia normalizatua aplikatuta.

        4. Taulak erabilita, fluido-zirkuituen karga-galera kalkulatu du.

        5. Zirkuituaren osagaiak zehaztu ditu, haien eraginkortasuna kontuan izanda.

        6. Zirkuitua muntatu du, eta haren elementuen artean interferentziarik sortzen ez dela eta ihesik ez dagoela egiaztatu du.

        7. Funtzionamendu-parametroak neurtu eta doitu ditu.

        8. Zirkuituaren osagaien egokitasuna egiaztatu du, amaierako eraginkortasuna kontuan izanda.

        9. Muntatutako zirkuitua zehaztapenetara egokitzen dela eta finkatutako eraginkortasuna lortzen dela egiaztatu du.

      2. Errodaje-trena eta indarren transmisioa osatzen dituzten sistemen eraginkortasuna interpretatzen du, eta horien funtzionaltasuna mantentze-prozesuekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Errodaje-trena eta indarren transmisioa osatzen dituzten sistemen funtzionamendu-diagramak egin ditu.

        2. Sistemen osagaien funtzionamendua deskribatu du.

        3. Sistemak irudikatzen dituzten eskemak marraztu ditu, eta sinbologia normalizatua erabili du.

        4. Errodaje-trenaren sistemen eta indarren transmisiokoen arteko lotura deskribatu du.

        5. Sistemen funtzionamendu-parametroak eta horien doikuntza deskribatu ditu.

        6. Kudeaketa elektronikoaren elementuak deskribatu ditu eta horien funtzioa sistemaren eraginkortasunarekin lotu du.

        7. Zentral elektronikoetako datuak nola erauzten, kargatzen eta zeroan jartzen diren deskribatu du.

        8. Ibilgailuaren gainean, sistemen osagaiak identifikatu ditu.

      3. Transmisio-sistemetan eta errodaje-trenetan matxurak diagnostikatzen ditu. Horretarako, funtzionamendu-parametroen balioak edo argibideak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Diagnostikorako metodoak eta ekipoak deskribatu ditu, eta matxurak emandako sintomatologiarekin lotu ditu.

        2. Matxura diagnostikatzeko prozesuarekin lotutako dokumentazio teknikoa hautatu du.

        3. Neurketa-ekipoak hautatu eta sistemarekin konektatu ditu, hura diagnostikatzeko; eta ekipoak abiarazi eta kalibratu ditu.

        4. Diagnosi-prozesuaren sekuentzia logikoko diagrama egin du, bidezkoa denean kausa-efektu diagrama batez lagunduta.

        5. Matxura zehazteko, telefonogune elektronikoetatik datuak atera ditu.

        6. Sistemen parametroak neurtu ditu, eta zehaztapen teknikoetan emandakoekin alderatu ditu.

        7. Matxura identifikatu eta non dagoen aurkitu du.

        8. Diagnostikoaren arabera konponketa-hautabideak ebaluatu ditu, eta erabili beharreko prozedura zehaztu du.

      4. Konponketa-prozedurak zehazten ditu, aurkitutako matxuren kausak eta efektuak aztertu ondoren.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Problema zehaztu du, eta hura argiro eta zehatz enuntziatzea lortu du.

        2. Diagnostiko-parametroen balioak dokumentazio teknikoan emandako datuekin alderatu ditu, konpondu edo ordezkatu beharreko elementuak zehazteko asmoz.

        3. Autodiagnostikorako unitateak kontsultatu ditu, emandako informazioa zehaztapen teknikoekin alderatuta.

        4. Matxuraren sorburua zehaztu du, eta sistemen artean sor daitezkeen elkarreraginak identifikatu ditu.

        5. Egin beharreko eragiketen sekuentzia logikoaren eskema egin du.

        6. Diagnostikoaren arabera, konpontzeko hautabideak eman ditu.

        7. Aukeratutako hautabidea justifikatu du.

        8. Aukeratutako prozeduraren arabera erabili beharreko ekipoak eta erremintak zehaztu ditu.

      5. Esekidura-, direkzio- eta balazta-sistemen mantentze-lanak egiten ditu eta, horretarako, zehaztutako teknikak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lanak egiteko beharrezko dokumentazio teknikoa, baliabideak eta ekipoak hautatu ditu.

        2. Esekidura-, direkzio- eta balazta-sistemen osagaiak desmuntatu, muntatu eta doitu ditu, eta horien egoera egiaztatu du.

        3. Zirkuituetan fluidoak kargatu eta lan-presioak egiaztatu ditu.

        4. Esku hartu dueneko zirkuituetan eta sistemetan ezohiko hotsik ez dagoela egiaztatu du.

        5. Hodien, balbulen eta banagailuen egoera egiaztatu du eta, horren arabera, haien mantentze-lanak egin ditu.

        6. Kaptadoreak eta osagai elektronikoak desmuntatu eta muntatu ditu, horien egoera egiaztatu du eta ezarritako doikuntzak egin ditu.

        7. Zentral elektronikoetan datuak kargatu ditu eta matxuren memoria ezabatu du.

        8. Sistemen eta zirkuituen parametroak dokumentazio teknikoan zehaztutako balioetara doitu ditu.

        9. Egindako esku-hartzeei esker sistemen funtzionaltasuna eta horien arteko elkarreragina leheneratu direla egiaztatu du.

      6. Lozagien, bihurgailuen, aldagailuen, diferentzialen eta transmisio-elementuen mantentze-lanak egin ditu, eta, horretarako, zehaztutako teknikak interpretatu ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lanak egiteko beharrezko ekipoak eta erremintak prestatu eta kalibratu ditu.

        2. Egin beharreko lanen sekuentziari dagokion eskema egin du.

        3. Indarren transmisio-sistemak osatzen dituzten elementuak desmuntatu, mutatu eta doitu ditu, eta horien egoera egiaztatu du.

        4. Esku hartu dueneko sistemetan ordezkatu beharreko piezak zehaztu ditu.

        5. Sistemetan fluidoak kargatu ditu eta horien estankotasun egiaztatu du.

        6. Aldez aurretik ezarritako parametroak doitu ditu.

        7. Konponketaren ondoren, sistemek eskatutako eraginkortasuna eta kalitatea betetzen dutela egiaztatu du.

        8. Egindako jardueretan arretarako eta lankidetzarako jarrera erakutsi du.

        9. Eskatutako arretaz, ordenaz eta garbitasunez egin ditu lanak.

      7. Arriskuen prebentziorako, norberaren segurtasunerako eta ingurumen-babeserako neurriak aplikatu ditu, lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak balioetsi ondoren.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lehen segurtasun-faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna ebaluatu ditu.

        2. Jardun- eta babes-plan prebentiboak diseinatu ditu eta, horri esker, arrisku-egoera ohikoenak saihestu ditu.

        3. Lanak egiteko aurreikusita dauden segurtasuneko, eta babes pertsonal eta kolektiboko neurriak erabili ditu.

        4. Materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean arrisku-egoerak saihestu ditu.

        5. Hondakinak sailkatzeko organigramak prestatu ditu, haien toxikotasuna, ingurumenaren gaineko eragina eta ondorengo gaikako erretiratzea kontuan izanda.

        6. Egindako eragiketan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatu du.

    2. Edukiak

      1. Instalazio pneumatikoak eta hidraulikoak muntatzea

        Eskema normalizatuak interpretatzea.

        Zirkuituaren osagaiak identifikatzea.

        Zirkuituak eskemei jarraituz muntatzea.

        Muntatutako zirkuituak nahi den eraginkortasuna lortzen duela egiaztatzea (elementuen eta ihesen arteko interferentzia).

        Presioaren, emariaren eta direkzioaren aldaketak egiaztatzea.

        Zirkuitu pneumatikoak eta hidraulikoak diagnostikatu eta mantentzea.

        Fluidoen ezaugarriak eta propietateak.

        Zirkuituen egitura (irekiak eta itxiak). Zirkuituekin lotutako sinbologia.

        Osagaien egitura, funtzioa eta aplikazioa.

        Hidraulika proportzionalaren eta serbobalbulen teknikak.

        Zirkuitu proportzionalaren egitura.

        Kontrol-karta elektronikoak.

        Kontrol proportzionalak (presioa, emaria eta direkzioa).

        Tutuetako karga-galerak formulen eta taulen bidez.

        Babes pertsonala (NBE) eta kolektiboa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

      2. Indarren transmisio-sistemen eta errodaje-trenen eraginkortasuna interpretatzea

        Ibilgailuaren gainean, errodaje-trenaren osagaiak identifikatzea (esekidura, direkzioa eta balaztak).

        Motorretik gurpiletara mugimendua transmititzen duten osagaiak identifikatzea (lozagia, bihurgailua, aldagailua, juntura unibertsalak, gurpilak).

        Indarren transmisio sistemek eta errodaje trenek duten funtzionamendua identifikatzea.

        Funtzionamenduaren eskemak eta diagramak egitea.

        Ibilgailuaren gainean diharduten printzipio fisikoak.

        Indarren transmisio-sistemen eta errodaje-trenen funtzionamendua, ezaugarriak, funtzionamendu-diagramak eta propietateak.

        Lozagiak eta bihurgailuak.

        Aldagailu eskuzkoak eta automatikoak.

        Serbotransmisioak.

        Diferentzialak eta transmisio-elementuak.

        Esekidurak.

        Direkzioak.

        Balaztak.

        Gurpilak eta pneumatikoak.

        Segurtasun-sistemak: ABS (Anti-lock Braking System), ESP (Electronic Stability Programme) eta trakzio-kontrola.

        Errodaje-trenaren sistemen eta indarren transmisiokoen arteko elkarreragina.

        Zirkuituekin lotutako sinbologia.

        Errodaje-trenaren sistemen eta transmisiokoen kudeaketa elektronikoko elementuak.

        Zentral elektronikoetatik datuak atera eta kargatzeko metodoak.

        Babes pertsonala (NBE) eta kolektiboa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Indarren transmisio-sistemetan eta errodaje-trenetan matxurak diagnostikatzea

        Neurketa, kontrol eta diagnosirako ekipoak eta baliabideak maneiatzea.

        Erreminta edo ekipo egokia hautatzea.

        Diagnosi-prozesuaren sekuentzia logikoa egitea.

        Parametroak interpretatzea: zuzenean irakurtzekoak eta ibilgailuaren autodiagnosi-ekipoek emandakoak.

        Dokumentazio teknikoa hautatzea.

        Diagnosia: parametroak neurtzea eta zehaztapen teknikoekin alderatzea.

        Matxura identifikatu eta aurkitzea.

        Matxura konpontzeko hautabideak ebaluatzea.

        Problema zehaztea.

        Problemak sistematikoki aztertzea.

        Problemak ebaztea.

        Diagnostikatzeko metodoak eta ekipoak.

        Gidatu gabeko diagnostiko-teknikak.

        Matxurak aurkitzeko teknikak, jardun-prozesuak zehaztuta.

        Diagnostikorako sekuentzia-diagramak.

        Babes pertsonala (NBE) eta kolektiboa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Konponketa-prozedurak zehaztea

        Dokumentazio teknikoa eta neurtu beharreko parametroak interpretatzea.

        Diagnostiko-parametroak neurtzea.

        Lortutako balioak fabrikatzaileak emandakoekin alderatzea.

        Matxuraren sorburua zehaztea.

        Konponketen sekuentziazio logikoaren eskemak egitea.

        Konponketa-hautabide egokiena aukeratu eta justifikatzea.

        Hartutako hautabidearen arabera erabili beharreko ekipoa eta erreminta aukeratzea.

        Datuak eta informazioa biltzeko metodoak (eskuliburu teknikoak, informatika-programak...).

        Problemak aztertzeko prozesua.

        Konponketa-prozedurak aldagaien arabera.

        Konponketetarako beharrezko ekipoak eta erremintak identifikatzea.

        Babes pertsonala (NBE) eta kolektiboa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Errodaje-trena mantentzea

        Dokumentazio teknikoa interpretatzea (desmuntatu eta muntatzeko metodoak, egin beharreko neurketak, beharrezko ekipoak, estutze-momentuak&).

        Esekidura-sistema, direkzioa, balaztak eta gurpilak desmuntatu, muntatu eta konpontzea, eta horien egoera egiaztatzea.

        Zirkuituetan fluidoak kargatzea eta lan-presioak egiaztatzea.

        Errodaje-trenaren sistemaren elementuak neurtzea eta horiek fabrikatzailearen zehaztapenetan adierazitako balioekin alderatzea.

        Esekidura, direkzio, balazta eta gurpilen elementuak zein egoeratan dauden egiaztatzea.

        Direkzio-kotak neurtu, egiaztatu eta doitzea.

        Gurpilak orekatzea.

        Esekidura, direkzioa, balaztak (hodiak, fluidoak.. barne direla) eta gurpilak mantentzea.

        Kaptadoreak eta elementu elektronikoak desmuntatu eta muntatzea, eta horien egoera egiaztatzea.

        Diagnosia: datuak kargatzea, telefonoguneetako matxuren memoria ezabatzea eta dauden osagai elektronikoak doitzea.

        Manipulazioaren ondoren sistemek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea.

        Esekidura-sistema, direkzioa, balaztak eta gurpilak konpondu eta mantentzeko prozesuak planifikatzea:

        Matxura diagnostikatzea.

        Egin beharreko lana zehaztea.

        Konponketa-prozesua planifikatzea.

        Konponketaren kostua kalkulatzea.

        Konponketa-agindua betetzea.

        Lana ikuskatzea.

        Konponketa egiaztatzea.

        Esekidurak, direkzioak, balaztak eta gurpilak desmuntatu, konpondu eta muntatzeko prozesuak.

        Errodaje-trenak konpondu eta mantentzeko prozesuak.

        Gurpilak eta pneumatikoak.

        Direkzio-kotak.

        Oszilazioak kalkulatzeko metodoak.

        Mantentze-lanak planifikatzeko metodoak.

        Matxurak aztertzeko metodoak.

        Matxurak ikuskatzeko prozesua.

        Egiaztatze-metodoak.

        Babes pertsonala (NBE) eta kolektiboa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      6. Indarren transmisio-sistemak mantentzea

        Dokumentazio teknikoa interpretatzea (desmuntatu eta muntatzeko metodoak, neurketak, estutze-momentuak&).

        Indarren transmisio-sistemak desmuntatzea:

        Lozagiak eta bihurgailuak.

        Aldagailu eskuzkoak eta automatikoak.

        Serbotransmisioak.

        Diferentzialak eta transmisio-elementuak.

        Indarren transmisio-sistemen elementuak neurtzea eta horiek fabrikatzailearen zehaztapenetan adierazitako balioekin alderatzea.

        Esku hartu deneko transmisio-sistemetan konpondu edo ordezkatu beharreko piezak zehaztea.

        Indarren transmisio-sistemak muntatzea.

        Funtzionamendu zuzena egiaztatzea.

        Lozagiak, bihurgailuak, aldagailuak, diferentzialak eta transmisio-elementuak konpondu eta mantentzeko prozesuak.

        Ekipoak eta erremintak.

        Indarren transmisio-sistemak desmuntatu eta muntatzeko teknikak.

        Babes pertsonala (NBE) eta kolektiboa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      7. Arriskuen prebentzioa, segurtasuna eta ingurumen-babesa

        instalazioetan eta materialetan ordena eta garbitasuna ikuskatzea.

        Material toxikoak identifikatzea.

        Elementu toxikoen segurtasun-fitxak aurkitzea.

        Elektromekanikaren arloan ohikoenak diren kalteen aurrean jardunbidea zehaztea.

        Segurtasun- eta babes-neurriak aplikatzea.

        Hondakinak gaika bildu eta erretiratzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia ibilgailuen mantentze-lanekin lotuta.

        Erabilitako material toxikoak.

        Arrisku-faktore eta egoera ohikoenak.

        Babeseko bitartekoak eta ekipoak.

        Prebentzio eta babes kolektiboa.

        Jardun-plan prebentiboak eta babesekoak.

        Hondakinen kudeaketari buruzko araudia.

        Hondakinen sailkapena eta biltegiratzea, horien toxikotasuna eta ingurumenaren gaineko eragina kontuan izanda.

        Hondakinen tratamendua eta bilketa.

        Babes pertsonala (NBE) eta kolektiboa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

  3. lanbide-modulua: Motor termikoak eta sistema osagarriak

    Kodea: 0293

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    ECTS kredituetako baliokidetasuna: 12

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Otto zikloko eta diesel zikloko motorren funtzionamendu-ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, haien eraikuntza-parametroak eta elementuen funtzionaltasuna aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Besteak beste, Otto eta diesel motorren ziklo teoriko eta praktikoen diagrama termodinamikoak egin ditu.

        2. Ziklo teorikoen aldagaiak kalkulatu ditu (presioa, tenperatura eta bolumena, besteak beste) eta errendimendu termikoaren gainean horiek duten eragina zehaztu du.

        3. Otto eta diesel motorren, eta motor birakarien eraikuntza-ezaugarriak identifikatu ditu, eta horiek energia-aprobetxamenduaren gainean duten eraginarekin lotu ditu.

        4. Motorren osagaien funtzionamendua azaldu du.

        5. Zehaztutako prozeduraren arabera, motorra desmuntatu eta muntatzeko prozesuak azaldu ditu.

        6. Motorra egiaztatzeko erabiltzen diren metrologia-ekipoen erabilera azaldu du.

        7. Motorraren elementuetan egin beharreko egiaztapenak azaldu ditu.

        8. Saiakuntza-bankuan lortutako motor termikoaren kurba bereizgarriak deskribatu ditu.

        9. Motorretan doitu beharreko parametroak eta doikuntzak egiteko modua azaldu ditu.

      2. Motor termikoaren elementuetan, eta lubrifikazio- eta hozte-sistemetan izandako higadurak eta deformazioak egiaztatzen ditu, eta egiaztapenean erabilitako prozedurak justifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Beharrezko erremintak eta ekipoak hautatu ditu.

        2. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta prozesuak jarraitu beharreko eragiketa-sekuentziarekin lotu ditu.

        3. Motorra desmuntatu du, zehaztapen teknikoei jarraituz.

        4. Zilindrada eta konpresio-erlazioa egiaztatu ditu, eta horiek fabrikatzailearen zehaztapenekin alderatu ditu.

        5. Motorraren elementuak dimentsioen eta funtzionaltasunaren aldetik egiaztatu ditu, eta zehaztapen teknikoen arabera haren eraginkortasuna probatu du.

        6. Motorraren koipeztatze- eta hozte-sistemaren elementuak dimentsioen eta funtzionaltasunaren aldetik egiaztatu ditu.

        7. Hondatutako elementuen jatorrizko ezaugarriak leheneratu ditu.

        8. Motorra muntatu du, zehaztapen teknikoei jarraituz.

        9. Motorraren osagaietan beharrezko doikuntzak egin ditu, muntaia-perdoiak errespetatuz.

        10. Zehaztapen teknikoen arabera, motorraren kalatuak egin ditu eta hura doitu du (banaketako kalatua eta takeak doitzea, besteak beste).

        11. Lanak garbi, ordenaz eta beharrezko arretaz egin ditu.

      3. Otto zikloko eta diesel zikloko motorren sistema osagarrien funtzionamendu-ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, haien eraikuntza-parametroak eta elementuen funtzionaltasuna aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta elementuak ibilgailuan duten kokapenarekin lotu ditu.

        2. Ibilgailuan, besteak beste, Otto eta diesel zikloko motorren pizte, elikatze, gainelikatze eta kutsaduraren kontrako sistemen osagaiak identifikatu ditu.

        3. Salmenten osagaiek dituzten funtzioak deskribatu ditu.

        4. Ibilgailuetan erabiltzen diren erregaien ezaugarriak deskribatu ditu.

        5. Motorraren sistema osagarrien funtzionamendua deskribatu du eta horien parametroak zerrendatu ditu.

        6. Sistemen kudeaketa elektronikoaren elementuak eta horien arteko elkarreragina deskribatu ditu.

        7. Ibilgailuetako faktore kutsatzaileak eta kutsaduraren aurkako arauen arabera horiek zuzentzeko sistemak deskribatu ditu.

        8. Sektoreko teknologikoaren gaineko interes berezia azaldu du.

      4. Otto zikloko eta diesel zikloko motorren matxurak diagnostikatzen ditu, eta, horretarako, funtzionamendu-parametroen argibideak edo balioak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Diagnostikatu beharreko sistema eta beste sistema batzuekin izan dezakeen elkarreragina identifikatu ditu.

        2. Matxura diagnostikatzeko prozesuarekin lotutako dokumentazio teknikoa hautatu du.

        3. Beharrezko ekipoak eta tresnak hautatu ditu, eta horiek abiarazi eta kalibratu ditu.

        4. Finkatutako puntuetan ekipoak eta tresnak ibilgailura edo sistemara konektatu ditu.

        5. Diagnosi-prozesuaren sekuentzia logikoko diagrama egin du, bidezkoa denean kausa-efektu diagrama batez lagunduta.

        6. Zehaztapenetan finkatutako puntuetan parametroak neurtu ditu.

        7. Neurketa eta kontroleko ekipoek emandako parametroak zehaztapen teknikoetan emandakoekin alderatu ditu.

        8. Fluido-galerarik eta ezohiko hotsik ez dagoela egiaztatu du.

        9. Sistemaren matxura identifikatu eta non dagoen aurkitu du.

        10. Eragiketa guztietarako ezarritako segurtasun-neurriak eta ingurumenaren gaineko eraginarekin lotutakoak bete eta errespetatu ditu.

      5. Konponketa-prozedurak zehazten ditu, aurkitutako matxuren kausak eta efektuak aztertu ondoren.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Problema zehaztu du, eta hura argiro eta zehatz enuntziatzea lortu du.

        2. Diagnostiko-parametroen balioak dokumentazio teknikoan emandako datuekin alderatu ditu, konpondu edo ordezkatu beharreko elementuak zehazteko asmoz.

        3. Autodiagnostikorako unitateak kontsultatu ditu, emandako informazioa zehaztapen teknikoekin alderatuta.

        4. Matxuraren sorburua zehaztu du, eta sistemen artean sor daitezkeen elkarreraginak identifikatu ditu.

        5. Egin beharreko eragiketen sekuentzia logikoaren eskema egin du.

        6. Diagnostikoaren arabera, konpontzeko hautabideak eman ditu.

        7. Aukeratutako hautabidea justifikatu du.

        8. Aukeratutako prozeduraren arabera erabili beharreko ekipoak eta erremintak zehaztu ditu.

      6. Motorraren eta horien sistema osagarrien matxurak konpontzeko lanak egiten ditu, eta horretarako, zehaztutako mantentze-teknikak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta parametroak mantendu beharreko sistemarekin lotu ditu.

        2. Erabiliko diren ekipoak eta erremintak hautatu eta prestatu ditu.

        3. Desmuntatu eta muntatzeko lanak zehaztapen teknikoen arabera egin ditu, fabrikatzaileak aurreikusitako kalitatea lortzeko.

        4. Ahal izan denean, elementuak edo multzoak konpondu ditu.

        5. Parametroen balioak zehaztapen teknikoetan adierazitako balioetara leheneratu ditu.

        6. Egindako lanen ondoren, sistemak eskatutako funtzionaltasuna leheneratu dela egiaztatu du.

        7. Historikoen memoria ezabatu du.

        8. Aginte eta kontrol elektronikoko unitateek fabrikatzailearen zehaztapenak betetzen dituztela eta beste errorerik jasotzen ez dutela egiaztatu du.

        9. Ekipoak eta baliabideak erabiltzeko arauak, eta norberaren segurtasunerako eta ingurumen-babeserako finkatutakoak aplikatu ditu.

    2. Edukiak

      1. Motor termikoen funtzionamendua eta osagaiak

        Motorra osatzen duten zatiak identifikatzea.

        Motorraren ezaugarri teknikoak kalkulatzeko beharrezko parametroak zehaztea.

        Saiakuntza-bankuan lortutako kurba bereizgarriak aztertzea.

        Motorraren oinarrizko osagaiak.

        Termodinamika. Motorren kurba bereizgarriak: laneko eta aginteko diagrama (presioa, tenperatura eta bolumena).

        Barne-errekuntzako motorren ezaugarriak: zilindrada, konpresio-erlazioa, parea, potentzia eta errendimendua.

        2 eta 4 aldiko motorren, eta motor birakarien osagaiak. Ezaugarriak, eginkizuna eta funtzionamendua.

        Wankel motorraren eraikuntza-ezaugarriak. Funtzionamendu-printzipioa.

        Lubrifikazio-sistemak motorretan.

        Lubrifikatzaileak automozioan. Olio erabiliaren baliagarritasunak. Birziklatzea.

        Hozte-sistemak motorretan.

        Hozgarrien propietateak eta ezaugarriak.

        Metrologia-ekipoak.

        Motorraren elementuetan egin beharreko egiaztapenak.

        Doikuntza-parametroak eta gauzatze-metodoak.

        Elementuak desmuntatu eta muntatzeko teknikak (segmentuak ipintzea eta bielak muntatzea, besteak beste).

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      2. Motorraren elementuak egiaztatzea

        Neurtu eta egiaztatzeko erremintak eta ekipoak hautatu eta maneiatzea.

        Motorraren dokumentazio teknikoa maneiatu eta interpretatzea.

        Parametroak neurtzea (zilindrada, konpresio-erlazioa, motor-konpresioa).

        Motorraren elementuak desmuntatu, egiaztatu eta muntatzea.

        Lubrifikazio-sistema egiaztatzeko prozesua egitea.

        Hozte-sistema egiaztatzeko prozesua egitea.

        Motorra kalatu eta abiarazteko prozesua egitea (banaketa, takeak doitzea).

        Olio eta hozgarri erabiliak manipulatzean, arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatzea.

        Neurtu eta egiaztatzeko erremintak eta ekipoak.

        Motorraren elementuak konpontzeko prozesuak.

        Motorraren doikuntzak eta prestaketak.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Motorraren sistema osagarrien funtzionamendua

        Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Motorren pizte-sistemaren, elikatzekoaren, kutsaduraren aurkakoaren eta gainelikatzekoaren elementuak identifikatzea.

        Otto zikloko motorren pizte- eta elikatze-sistemetan egin beharreko egiaztapenak zehaztea.

        Injekzio-ponpako diesel sistemetan, Common Rail sistemetan eta ponpa-injektoreko sistemetan egin beharreko egiaztapenak zehaztea.

        Pizte-sistemak. Funtzionamendua. Piztearen aitzinamendua. Pizte elektronikoak.

        Otto zikloko, eta zuzeneko eta zeharkako injekzioko motorren elikatze-sistemak.

        Injekzio-ponpako diesel motorren, injekzio-ponpen, Common Rail sistemaren eta ponpa-injektorearen elikatze-sistemak.

        Motorren gainelikatze-sistemak. Airearen tenperatura optimizatzea: turbokonpresoreak. Motak eta funtzionamendu-ezaugarriak.

        Kudeaketa elektronikoko elementuak eta horien arteko elkarreragina.

        Kutsaduraren aurkako sistemak.

        Erregaien propietateak. Gas kutsatzaileak.

        Kutsaduraren aurkako sistemak Otto eta diesel zikloko motorretan.

        EOBD (European On Board Diagnosis) araudia.

        Teknologia berriak ezagutzeko interesa.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Motorretan eta sistema osagarrietan matxurak diagnostikatzea

        Diagnostikatu beharreko sistema identifikatzea.

        Erabili beharreko dokumentazio teknikoa hautatzea.

        Problema zehaztea.

        Problema sistematikoki aztertzea.

        Neurtu eta diagnostikatzeko tresnak eta ekipoak hautatzea.

        Neurtu eta diagnostikatzeko tresnak eta ekipoak ibilgailura konektatzea.

        Parametroak neurtu eta interpretatzea: zuzenean irakurtzekoak eta ibilgailuaren autodiagnosi-ekipoek emandakoak.

        Matxurak identifikatu eta adieraztea: kokapena ibilgailuan edo sisteman.

        Sistemen artean litezkeen elkarreraginak identifikatzea.

        Matxura gehigarrien ondorioz fluido-galerarik edo ezohiko hotsik ez dagoela egiaztatzea.

        Neurketa, kontrol eta diagnosirako ekipoak eta baliabideak.

        Matxurak aurkitzeko teknikak.

        Gidatu gabeko diagnostiko-teknikak.

        Diagnostikorako sekuentzia-diagramak.

        Motorraren diagnostikoa.

        Sistema osagarrien diagnosia.

        Problemak ebaztea.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Konponketa-prozedurak

        Diagnosiari buruzko datuak eta informazioa biltzea.

        Dokumentazio teknikoa eta parametroak interpretatzea.

        Sekuentziazio logikoaren eskemak egitea.

        Konponketa-prozedura hautatzea.

        Hartutako erabakia justifikatzea.

        Dokumentazio teknikoa eta parametroak.

        Sekuentzia logikoaren eskemak.

        Konponketarako ekipoak, erremintak eta tresnak.

        Konponketa-hautabideak.

        Problemak aztertzeko prozesuak.

        Konponketa-prozedurak aldagaien arabera.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      6. Motorretan eta sistema osagarrietan matxurak konpontzea

        Diagnosian lortutako parametroak aztertzea.

        Erabili beharreko ekipoak eta erremintak hautatu eta prestatzea.

        Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Motorra eta sistema osagarriak desmuntatu, egiaztatu, konpondu, muntatu eta doitzeko prozesuak egitea.

        Sistemaren funtzionaltasuna egiaztatzea.

        Historikoak ezabatzea eta modulu elektronikoak berriro programatzea.

        Aginte-unitateak eta memoriaren historikoak egiaztatzea.

        Motor baten matxuraren konponketa planifikatzea:

        Akatsa aztertzea.

        Egin beharreko lana zehaztea.

        Konponketa-prozesua planifikatzea.

        Konponketaren kostua kalkulatzea.

        Konponketa-agindua betetzea.

        Lana ikuskatzea.

        Konponketa egiaztatzea.

        Dokumentazio teknikoa.

        Konpondu eta ordezkatzeko teknikak.

        Motorraren doikuntzak.

        Motor baten matxuraren konponketa planifikatzeko metodoak:

        Akatsa aztertzeko metodoak.

        Aurrekontuak egiteko metodoak.

        Matxurak ikuskatzeko prozesua.

        Egiaztatze-metodoak.

        Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arreta erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

  4. lanbide-modulua: Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak.

    Kodea: 0294.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 231 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 13.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Piezen eta tresneriaren krokisak marrazten ditu, eta dokumentazio teknikoan jasotako informazioa eta ezarritako normalizazioa hautatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Irudikapen grafikoko sistemak ezagutu ditu.

        2. Marrazketa teknikoan aplikatzen den araudia interpretatu du (formatuak, irudikapen-lerroak eta sinbologia, besteak beste).

        3. Objektuaren neurriak hartu ditu hura irudikatzeko.

        4. Krokisetan irudikatu beharreko ebakidurak eta sekzioak identifikatu ditu.

        5. Planoetako bistak, sekzioak eta xehetasunak, eta dokumentazio teknikoa interpretatu ditu, eta horietan jasotako informazioa zehaztu du.

        6. Krokisaren bistak, sekzioak eta xehetasunak marraztu ditu, sinbologia normalizatua aplikatuta.

        7. Krokisaren neurriak egin beharreko piezak, elementuak edo transformazioak neurtzeko prozesuan lortutakoekin bat datozela egiaztatu du.

      2. Oinarrizko mekanizazio-eragiketak zehazten ditu eta, horretarako, haiek identifikatzen dituzten parametroak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Oinarrizko mekanizazio-teknikak (karrakatzea, zerratzea, zulatzea eta hariztatzea), eta erabili beharreko erremintak eta ekipoa deskribatu ditu.

        2. Mekanizatu beharreko piezaren krokisa marraztu du, formak, dimentsioak eta gainazaleko akabera zehaztuta.

        3. Egin behar diren eragiketen sekuentzia zehaztu du, eta erremintak, makinak eta tresnak hautatu ditu.

        4. Trazadura zehaztasunez egin du pieza gauzatzeko.

        5. Zulatzeko makinetan parametroak doitu ditu, landu beharreko materiala eta zulatzeko makinaren diametroa kontuan izanda.

        6. Piezak eskuz mekanizatu ditu karrakatu eta zerratzeko prozesuen bidez, eta krokisean zehaztutako gainazaleko akabera eta dimentsio-akabera lortu ditu.

        7. Piezak barrutik eta kanpotik hariztatu ditu, eta, zulatzeko eta hagaxka hautatzeko garaian, egindako kalkulua kontuan hartu du.

        8. Ibilgailuen fabrikazioan erabiltzen diren metalezko materialen (burdinurtua, altzairua eta aluminioa, besteak beste) ezaugarriak eta propietateak deskribatu ditu.

        9. Piezaren edo eraikitako elementuaren amaierako dimentsioak eta neurriak krokisean zehaztutako kotetara egokitzen direla egiaztatu du.

        10. Norberaren segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen direla egiaztatu du.

      3. Elementu mugagarriak, osagarriak eta jantziak ordezkatzen ditu eta, horretarako, desmuntatu eta muntatzeko teknikak eta prozesuak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Beharrezko esku-hartzeak zehazteko diagnostiko-teknikak aplikatu ditu.

        2. Lotu eta mihiztatzeko elementuak (torlojuak, errematxeak, lekedak, masillak eta grapak) desmuntatu eta muntatu beharreko elementuekin erlazionatu ditu.

        3. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta horren sinbologia ordezkatu beharreko elementuen loturarekin erlazionatu du.

        4. Ordezkatu beharreko elementu mugigarriak, osagarriak eta jantziak identifikatu ditu, eta erabili beharreko erremintak eta tresnak hautatu ditu.

        5. Lotura-elementuak mihiztatzeko parametroen kalkuluak egin ditu.

        6. Lotura zehazten duten parametroak finkatu ondoren, elementu mugigarriak desmuntatu eta muntatu ditu, horretarako prozedura egokiak aplikatuta.

        7. Elementu osagarriak eta jantziak ezarritako metodoaren arabera ordezkatu ditu.

        8. Egindako lanek konpondu edo ordezkatutako elementuen funtzionaltasuna eta mihiztatze-ezaugarriak leheneratzen dituztela egiaztatu du.

        9. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak bete ditu.

      4. Egiturazkoak ez diren elementu metaliko eta sintetikoetan izandako deformazioak identifikatzen ditu, eta konponketa-metodoa hautatzen du planteatutako deformazioaren arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mantendu beharreko material mota identifikatzeko erabiltzen diren metodoak eta saiakuntzak, eta haren osaera eta propietateak deskribatu ditu.

        2. Karrozerian izandako deformazioak eta kalteak identifikatu ditu, diagnostiko-teknikak aplikatuta (ikusizkoa, ukipenezkoa, lixatzea eta silueta-orrazia, besteak beste).

        3. Elementu finkoak konformatzeko erabiltzen diren ekipoen eta erreminten ezaugarriak eta erabilera azaldu ditu, haien propietateak kontuan izanda.

        4. Mailatuak kentzeko erabiltzen diren prozesuak deskribatu ditu (txapa tenkatu, bildu eta errepasatzea).

        5. Metalezko elementuetan deformazioak konpondu ditu, ezaugarriak, formak eta irisgarritasuna kontuan izanda.

        6. Beharrezko produktuak (katalizatzaileak eta erretxinak, besteak beste) prestatu ondoren, material sintetikoetako elementuak konpondu ditu, horien ezaugarriak eta propietateak kontuan izanda.

        7. Gauzatutako eragiketen bidez jatorrizko formak eta ezaugarriak leheneratu direla egiaztatu du.

        8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen direla egiaztatu du.

      5. Elementu finkoak ordezkatzeko teknikak aplikatzen ditu eta, horretarako, lotura-metodoak lotu beharreko elementuekin erlazionatzen ditu, erresistentzia-ezaugarrien arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Karrozeriaren, xasisaren edo kabinaren osagaien zatikatzea deskribatu du, eta elementuak lotura motarekin eta fabrikatzaileak erabilitako sinbologiarekin erlazionatu ditu.

        2. Metalezko elementuak banantzeko prozesuak, eta soldadurako puntuak eta kordoiak kentzeko erabiltzen diren erremintak, tresnak eta makinak deskribatu ditu.

        3. Hondatutako eremuak identifikatu ditu, eta egin beharreko ebakiak eta ordezkapenak adierazi ditu, fabrikatzailearen zehaztapen teknikoen arabera.

        4. Ekipo eta erreminta egokiekin ebakiak egin eta puntuak kendu ditu, lotura mota kontuan izanda (gainjarrerazkoa, topekakoa eta sendotzekoa, besteak beste).

        5. Karrozeriak konpontzeko erabiltzen diren soldadura-sistemak (MIG-MAG, MIG-Brazing, aluminiorako sinergikoa eta puntuzkoa, besteak bestea) eta kontuan hartu beharreko parametroak deskribatu ditu.

        6. Soldadura bidezko loturak egin ditu, ibilgailuaren fabrikatzailearen eta erabilitako makinen zehaztapen teknikoak kontuan izanda.

        7. Loturak eta kako bidezko eusteak fabrikatzailearen zehaztapenen arabera egin ditu.

        8. Egindako loturek finkatutako kalitate-zehaztapenak betetzen dituztela eta akatsik ez dutela egiaztatu du.

        9. Laneko arriskuen prebentzioari, eta norberaren eta ingurumenaren babesari buruzko arauak bete ditu.

      6. Hautazko transformazioak egiteko eta tresna txikiak diseinatzeko eraikuntza-soluzioak garatzen ditu, eta, horretarako, gauzatze- eta funtzionaltasun-baldintzak ebaluatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Transformazioan edo tresnerian eragina duen araudia eta dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta dokumentazio horrekin batera datozen datu teknikoak zerrendatu ditu.

        2. Objektuaren eta hautazko transformazioaren neurriak hartu ditu horiek irudikatzeko.

        3. Krokisa araudiaren edo jardunbide egokiaren arabera, eta eskatutako argitasunez eta garbitasunez marraztu du.

        4. Tresneria eta hautazko transformazioa diseinatu ditu, eraikuntza-soluzioa erabili beharreko materialekin eta baliabideekin lotuta.

        5. Litezkeen gauzatze-zailtasunak eta kostuak balioetsi ditu.

        6. Planteatutako problemetarako eraikuntza-soluzioak proposatu ditu.

        7. Aukeratutako hautabidea segurtasunaren eta eraikuntza-bideragarritasunaren ikuspegitik justifikatu du.

        8. Egindako jardueretan arretarako eta lankidetzarako jarrera erakutsi du.

    2. Edukiak

      1. Piezen eta tresneriaren irudikapen-grafikoa

        Planoak eta krokisak interpretatzea.

        Lantegian piezak gauzatzeko krokisak egitea.

        Irudikapen-sistema. Krokisak egitea.

        Normalizazioa (sinbologia, errotulazio-formatuak).

        Euskarriak eta osagarriak irudikatzea.

        Planoak normalizatzea.

        Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak krokis-lanei dagokienez.

        Arreta erabilitako erremintak eta tresnak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      2. Oinarrizko mekanizazio-eragiketak

        Lanpostua prestatzea.

        Planoak edo krokisak interpretatzea.

        Erabili beharreko erremintak hautatzea.

        Pieza trazatu eta ondoren mekanizatzea.

        Piezaren dimentsioak eta eraginkortasuna egiaztatzea.

        Metrologiaren oinarriak: neurketa-sistemak (metrikoa eta anglosaxoia), magnitudeak, unitateak eta neurketen bihurketa. Neurketa-ekipoak: kalibrea, mikrometroa, konparadorea, goniometroa, etab.

        Piezak marratu eta markatzea. Trazatzeko metodoak, tresnak eta erremintak.

        Automobilean gehien erabiltzen diren material metalikoen ezaugarriak (burdinurtu, altzairu, aluminio-aleazio eta abarrenak).

        Eskuzko mekanizazio-prozesuetan erabiltzen diren erremintak.

        Karrakatu eta zerratzeko prozesuak. Karraka eta zerra motak: ezaugarriak eta erabilera.

        Zulatzeko makinak eta kontuan hartu beharreko parametroak. Barauts motak eta horien zorroztea.

        Zulatu eta abeilanatzeko prozesuak.

        Torloju eta azkoin motak.

        Hariztatze-parametroak. Harien geometria eta motak. Ezaugarriak eta aplikazio-eremua.

        Hariztatzeko prozesuak: ekipoak eta erremintak.

        Prozesuekin lotutako segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Elementu mugigarriak, osagarriak eta jantziak ordezkatzea

        Ibilgailuaren eta loturaren dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Erremintak eta tresnak prestatu eta doitzea.

        Erabilitako produktuen fitxa teknikoak eta segurtasunekoak interpretatu eta erabiltzea.

        Elementu mugigarrien, tapizatuen eta jantzien loturak desmuntatu eta muntatzeko lanak prestatu eta egitea.

        Muntaia edo lotura egiaztatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Hari-sistemak.

        Ibilgailuetan erabiltzen diren torlojuak: torloju motak, ezaugarriak, hari-neurriak, torlojua zehazten duten elementuak, balaztak, xafla-hariko torlojuetarako zulatzeko makina.

        Grapak: motak, euste-sistemak. Grapak kentzeko teknikak eta horretarako tresnak.

        Lekeda, masillak eta itsasgarriak: motak, ezaugarriak, erabilera, prestaketa, katalizatzaileak, aktibatzaileak eta erreaktiboak. Elementu mugigarri itsatsiak desmuntatu eta muntatzeko teknikak eta prozedurak.

        Errematxeak: motak, erabilerak eta errematxatze-prozesua.

        Elementu mugigarriak, tapizatuak eta jantziak muntatu eta desmuntatzeko prozesuak.

        Prozesuekin lotutako segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Elementu metalikoak eta sintetikoak identifikatu eta konpontzea

        Diagnosi-eragiketak egitea (ikusizkoa, ukipenezkoa, lixatze bidezkoa, silueta-orrazi bidezkoa, erregela bidezkoa...).

        Kaltearen garrantzia ebaluatzea eta konponketa-metodoa hautatzea.

        Konpondu beharreko materiala, konponketa-teknika edo aplikatu beharreko tratamendu termikoak identifikatzea.

        Txapa konformatu edo errepasatzeko eragiketak egitea, mailukatze, tenkatze, soldadura eta inertzia-mailu& bidez.

        Material sintetikoak konpontzeko txantiloiak eta euskarriak prestatzea.

        Bero-ekarpen bidezko soldaduraren edo soldadura kimikoaren bidez termoplastikoak konpontzea, egitura-itsaspenaren bidez konpontzea, zuntzak konpontzea&

        Konformazioa egiaztatzea.

        Deformazioak diagnostikatzeko teknikak (ikusizkoa, ukipenezkoa, silueta-orrazikoa); deformazioaren hedadura eta kokapenaren araberako diagnosia.

        Kalteak sailkatzeko metodoak.

        Altzairuzko txapa konformatzeko teknikak: metalezko materialak errepasatzeko teknikak (hala nola, mailukatzea, tenkatzea eta biltzea). Altzairuzko txapak konformatzeko berariazko erremintak eta ekipoak. Beroa aplikatuta txapa biltzeko teknikak.

        Material sintetikoak: lortzeko metodoak, ezaugarriak, erabilera, sinbologia eta identifikazioa. Material horiek konformatu eta konpontzeko erabiltzen diren erremintak. Konpontzeko prozesuak.

        Aluminioa konformatzeko teknikak: materiala berotzea. Konformatzeko berariazko erremintak. Aplikatzen diren lan-metodoak, eta tratamendu mekaniko eta termikoak.

        Konponketa egiaztatzeko teknikak.

        Prozesuekin lotutako segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Elementu finkoak lotzea

        Ibilgailuak ebakitzeko dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Ebaketa-eremua neurtu eta trazatzea.

        Desmuntatu beharreko piezak identifikatzea.

        Ebakitzeko metodoa eta erremintak hautatzea.

        Desmuntatu eta muntatzeko eskuliburu teknikoak aurkitzea.

        Elementu finko soldatuak desmuntatzea.

        Erabili beharreko soldadura hautatzea eta soldatzeko makinen dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Itsasgarria edo lekeda prestatzea.

        Erabili beharreko makina erregulatzea.

        Lotura egitea.

        Zati bateko edo erabateko ordezkapen bat planifikatzea:

        Izandako kaltea aztertzea.

        Egin beharreko lana zehaztea.

        Konponketa-prozesua planifikatzea.

        Konponketaren kostua kalkulatzea.

        Konponketa-agindua betetzea.

        Lana ikuskatzea.

        Konponketa egiaztatzea.

        Karrozeriaren osagaiak. Ibilgailuetan erabiltzen diren material metalikoak.

        Erabateko edo zati bateko ordezkatze-metodoak. Deformazioaren arabera, elementu bat osorik edo zati batean ordezkatzea erabakitzen laguntzen duten parametroak.

        Elementu finkoak lotzeko teknikak. Lotura motak (topea, gainjarrera, sendotzea): elementu kakoz eutsiak, soldatuak, itsatsiak, eta itsatsi eta errematxatuak.

        Elementu finkoak muntatu eta desmuntatzeko prozedurak.

        Hutsunea prestatzeko eta lotura-eremua egokitzeko teknikak.

        Soldatzeko ekipoak: gasak eta ekarpen-materialak. Ibilgailuetan erabiltzen diren soldadura motak: MIG-MAG, puntuzko elektrikoa, TIG, MIG-Brazing, aluminiorako sinergikoa, elektrodo estali bidezko elektrikoa eta oxiazetilenikoa. Mota bakoitzaren ezaugarriak eta funtzionamendua.

        Soldatzeko prozesuak: elektrodo estali bidezko arku-soldadura elektrikoa, MIG-MAG, MIG-Brazing, aluminiorako sinergikoa, puntuzkoa.

        Soldatzeko prozesuetako akatsak. Lotura egiaztatzea.

        Lotura itsatsiak: ezaugarriak, erresistentzia, sailkapena, eraginak&

        Babesak lotura mota bakoitzean: zigilatze- eta estankotasun-tratamenduak.

        Elementu itsatsiak desmuntatu eta muntatzeko metodoak.

        Elementuak itsasteko eta kakoz eusteko teknikak. Itsasgarri bidez lotzeko prozesua.

        Zati bateko edo erabateko ordezkapen bat planifikatzeko metodoak.

        Prozesuekin lotutako segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      6. Hautazko transformazioak

        Transformazioa diseinatzea.

        Beharrezko kasuetan transformazioa egiaztatzea.

        Beharrezko piezen eta tresnen krokisak egitea.

        Kostuak kalkulatzea.

        Transformazioa gauzatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztea.

        Aplikatu beharreko legeria.

        Ibilgailuen gainean elementuak edo sistemak muntatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa (ekipoaren eta ibilgailuaren fabrikatzaileena).

        Transformazioan edo erabiltzen den tresnerian eragina duen araudia.

        Planteatutako transformazioan esku hartzen duten erakundeak.

        Aldaketa eta tresnak aurkezteko prozesua.

        Transformaziorako sortutako diseinuaren eraikuntza-bideragarritasuna.

        Eskatutako lan-prozedurak zehaztea: tresneria prestatzeko metodoak, makinak eta erremintak hautatzeko metodoak.

        Kostuak eta zailtasunak kalkulatzeko metodoak.

        Hautabideak eta soluzioak.

        Sortutako dokumentazio teknikoa artxibatzea.

        Ibilgailuen hautazko transformazioekin lotutako segurtasun-araudia.

        Arreta erabilitako dokumentazio teknikoa eta tresnak kontserbatzean.

        Argitasuna egindako krokisetan eta transformazioen aurkezpenetan.

        Arreta eta lankidetza jardueretan.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

  5. lanbide-modulua: Gainazalen tratamendua eta estaldura

    Kodea: 0295.

    Kurtsoa: 2.a.

    Iraupena: 200 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 13.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Aplikatu beharreko konponketa-prozesua zehazten du, eta, horretarako, gainazalak babestu, berdindu eta txukuntzeko geruzen ezaugarriak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Korrosioak ibilgailuari eraso egiteko faktoreak, eta babes aktibo eta pasiborako prozesuak deskribatu ditu.

        2. Gainazalak babestu, berdindu eta txukuntzeko erabiltzen diren produktuen ezaugarriak azaldu ditu, eta horiek ibilgailuaren eremuekin eta prozesuekin lotu ditu.

        3. Ekipoen, makinen eta baliabideen ezaugarriak deskribatu ditu, eta horiek prozesuekin lotu ditu.

        4. Lixatze-prozesuen bidez gainazalak babestu eta txukuntzeko geruzak identifikatu ditu.

        5. Elementuaren materialaren arabera (metalikoa edo sintetikoa), babestu, berdindu eta txukuntzeko geruzekin erabili beharreko produktuak zerrendatu ditu.

        6. Disolbatzailearen eta lixaren teknika erabilita, ibilgailuaren pintura mota identifikatu du (sintetikoa, akrilikoa, geruza bakarrekoa eta bi geruzakoa, besteak beste).

        7. Lan-prozedura fabrikatzailearen zehaztapenen arabera hautatu du.

        8. Muntaia-sekuentzia finkatu du, ezarritako prozedurari jarraituz.

        9. Eskatutako zehaztapen teknikoak eta kalitatekoak betetzeko amaierako akabera zehaztu du.

      2. Gainazalak babestu, berdindu, zigilatu eta soinugabetzeko teknikak aplikatzen ditu, eta, horretarako, lan-prozedurak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Konpondu beharreko eremua desugertu, prestatu eta garbitzeko prozesuak erabili ditu, eta gainazalaren egoera egiaztatu du.

        2. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta sinbologia eta zehaztapenak aplikatu beharreko prozesuarekin eta produktuekin lotu ditu.

        3. Gainazalak babestu eta berdintzeko prozesuetan erabiltzen diren materialak eta denborak balioetsi ditu, eta ibilgailuaren fabrikatzaileak zehaztutakoetara egokitu da.

        4. Produktuak prestatu ditu, nahasteen proportzio- eta biskositate-arauei jarraituz.

        5. Ekipoen eta instalazioen parametroak doitu ditu.

        6. Lainoztatu behar ez diren eremuak estali ditu.

        7. Besteak beste, korrosioaren aurkako produktuak, betetzekoak, zigilatzaileak, aparrak eta soinugabetzaileak aplikatu ditu, eta produktuak eta aplikazio-eremua hautatu ditu.

        8. Ezarritako prozedurari jarraituz eragiketa-sekuentzia zehaztu du, fabrikatzailearen zehaztapenak kontuan izanda.

        9. Egindako lanak eskatutako kalitatea betetzen duela egiaztatu du.

      3. Ibilgailuaren kolorea lortzeko kolorimetria-teknikak aplikatzen ditu, eta, horretarako, finkatutako formulazio- eta nahaste-arauak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Oinarrizko koloreetatik abiatuta koloreak lortzeko kolorimetria-teknikak azaldu ditu.

        2. Zirkuitu kromatiko batean koloreek duten banaketa eta haren erabilera azaldu ditu.

        3. Ibilgailuaren pinturaren kolorea identifikatu du, ezaugarrien plakako kodearen eta kolore-kartaren bidez.

        4. Pintura lotzeko nahasi beharreko produktuak identifikatu ditu eta, horretarako, fabrikatzailearen dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        5. Produktuak zehaztapenen arabera nahasi ditu, finkatutako baliabideekin.

        6. Ganbera kromatikoan saiakuntzak egin ditu, eta beharrezko kasuetan koloreak doitu ditu.

        7. Pintura aktibatu du, proportzio- eta biskositate-arauei jarraituz.

        8. Probetak pintatu ditu, eta kolorea ibilgailuaren kolorearekin bat datorrela egiaztatu du.

        9. Egindako jardueretan arretarako eta lankidetzarako jarrera erakutsi du.

      4. Gainazalak txukuntzeko teknikak aplikatzen ditu, eta, horretarako, emandako zehaztapenak eta zehaztutako prozedurak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Pintura-fabrikatzailearen dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta doitu beharreko parametroak eta aplikatu beharreko teknika zehaztu ditu.

        2. Gainazalak pintatzeko erabilitako materialak eta denborak balioetsi ditu, eta ezarritako baremoetara egokitu da.

        3. Pintatu behar ez diren gainazalak estali ditu, eremuaren eta prozesuaren araberako materialak, tresnak eta baliabideak erabilita.

        4. Ekipoak eta baliabideak hautatu ditu, eta erabili, aplikatu eta lehortzeko parametroak doitu ditu.

        5. Aplikazio aerografikoak egin ditu; besteak beste, aplikazio-distantziari, abiadurari, kargari, abanikoari eta lurruntze-denborari buruzko arauak beteta.

        6. Lausotze-prozesuetan errentagarritasuna balioetsi du.

        7. Lausotze-teknikak aplikatu ditu, eta aplikazioaren kolorea ibilgailuaren kolorearekin berdintzea lortu du.

        8. Errotuluak eta zerrendak emandako zehaztapenei jarraituz egin ditu.

        9. Amaierako akaberak eskatutako zehaztapen teknikoak eta kalitatekoak betetzen dituela egiaztatu du.

        10. Ordenari eta garbitasunari buruzko arauak aplikatu ditu.

      5. Pinturak aplikatzean sortutako akatsak identifikatzen ditu, eta horien sorburuak eta zuzenketa-prozesuak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Organigramak egin ditu, eta pintatze-akatsak horien sorburuekin lotu ditu.

        2. Pintatze-akatsak identifikatu ditu eta horiek zuzentzeko prozesu egokia zehaztu du.

        3. Eskatutako erremintak eta ekipoak zuzendu beharreko akatsaren arabera hautatu ditu, eta parametroak doitu ditu.

        4. Pintatze-akatsen sorburuak identifikatu ditu eta horiek berriro gerta ez daitezen beharrezko neurriak zehaztu ditu.

        5. Besteak beste, prestaketaren, aplikazioaren eta instalazioen ondoriozko akatsak zuzendu ditu, prozedura errentagarriena aplikatuta.

        6. Akatsak zuzendu direla, eta konpondutako gainazalak, besteak beste, distirako, kolore-berdintasuneko eta «flop»-eko ezaugarriak betetzen dituela egiaztatu du.

      6. Arriskuen prebentziorako, norberaren segurtasunerako eta ingurumen-babeserako neurriak aplikatu ditu, lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak balioetsi ondoren.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lehen segurtasun-faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna ebaluatu ditu.

        2. Karrozeria-lantegiaren lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu

        3. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

        4. Karrozeria-lantegiari lotutako kalte profesionalen motak deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

        5. Larrialdietarako jardun-protokoloak zehaztu ditu.

        6. Hondakinak sailkatu ditu, haien toxikotasuna, ingurumenaren gaineko eragina eta ondorengo gaikako erretiratzea kontuan izanda.

        7. Lan-prozesuetan laneko arriskuen prebentzioari, eta babes pertsonal eta kolektiboari buruzko arauak aplikatu ditu.

    2. Edukiak

      1. Prestatu, babestu, berdindu eta txukuntzeko teknikak

        Pintura motak identifikatzea (babestu, berdindu eta txukuntzea).

        Eragiketa-sekuentzia zehaztea.

        Korrosioa metalezko materialetan.

        Korrosioaren eraso-faktoreak.

        Korrosio-saiakuntzak.

        Korrosioaren aurkako eta berdintzeko tratamenduak fabrikan.

        Gainazalak babestu, berdindu eta txukuntzeko teknikak.

        Txukuntze-prozesuak fabrikazioan.

        Pinturen osaera, sailkapena (lehortzea, solido-edukiak...).

        Babes-produktuak: xedea eta sailkapena.

        Berdintze-produktuak: xedea eta sailkapena.

        Txukuntze-produktuak: xedea eta sailkapena.

        Lixatzeko ekipoak (disko-makina, lixatzeko makina): xedea eta sailkapena.

        Ekipo aerografikoak: araudia eta sailkapena.

        Lehortze-ekipoak: motak eta sailkapena.

        Instalazioak: kabinak, xurgatze-eremuak, aire-instalazioak...

        Dokumentazio teknikoa, pintura-fabrikatzaileen eta ibilgailuaren eta sinbologia.

        Segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak.

        Pinturaren arloko buruaren funtzioak eta konpetentziak.

        Pinturaren arloan ekipoak, baliabideak eta makinak banatzeko metodoak.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, makinak eta instalazioak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      2. Gainazalak babestu eta berdintzeko produktuak aplikatzea

        Fitxa teknikoa eta segurtasun-fitxa interpretatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Baremazioa gainazalen prestaketan.

        Aplikazio-prozesuetan beharrezkoak diren ekipo eta instalazioen parametroetan doikuntzak egitea (gainazalak berdindu, zigilatu eta hosgabetzea).

        Tratatu beharreko gainazalak prestatzea (lixatzea, koipegabetzea&).

        Estaltze-prozesuak egitea.

        Produktuak nahasi eta prestatzea.

        Inprimazioak aplikatzea.

        Zigilatu eta hosgabetzeko produktuak aplikatzea.

        Masillak aplikatu eta lixatzea.

        Prestagaiak aplikatu eta lixatzea.

        Hondoko pinturak aplikatzeko prozesuetan amaierako kalitatea kontrolatzea.

        Erabilitako ekipoak eta produktuak garbitu eta birziklatzea.

        Ezarrita dauden laneko segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak betetzea.

        Fitxa teknikoak eta segurtasun-fitxak.

        Hondoko pinturei buruzko VOC (Volatile Organic Compounds) araudia.

        Korrosioaren aurkako babesak konponketan. Inprimazioak: motak, ezaugarriak eta aplikazio-metodoak.

        Betetzeko masillak: motak, ezaugarriak eta aplikazio-metodoak.

        Prestagaiak: motak, ezaugarriak eta aplikazio-metodoak.

        Lixatzea: teknikak, ekipoak eta erremintak.

        Ekipoak eta instalazioak prestaketaren eta berdintzearen arloan.

        Produktua lehortzeko ekipoak eta teknikak.

        Hondoko pinturetan erabiltzen diren disolbatzaileak, diluitzaileak, aktibatzaileak, katalizatzaileak eta gehigarriak.

        Hondoko pinturak estaltzeko teknikak.

        Zigilatu eta soinugabetzeko produktuak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioa.

        Aplikatutako produktuen kalitatea kontrolatzeko metodoak.

        Hondakinen sailkapena horiek behar bezala kudeatzeko.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, makinak eta instalazioak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Pintura prestatzea

        Ibilgailuaren pintura identifikatzea.

        Pintura formulatzea.

        Kolorea prestatzea.

        Pintura aplikatzeko prestatzea.

        Probetak prestatu eta egiaztatzea.

        Kolorea doitzea.

        Erabilitako ekipoak garbitzea eta produktuak birziklatzea.

        Ezarrita dauden laneko segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak betetzea.

        Kolorearen eginkizuna. Kolorearen hautematea. Argia, begia, objektua.

        Kolorimetria: kolorimetriaren oinarrizko printzipioak.

        Zirkulu kromatikoa: konposizioa eta erabilera.

        Kolorea karrozerian (eragina duten parametroak).

        Pintura prestatzeko erabiltzen diren tresnak eta ekipoak.

        Hondakinen sailkapena horiek behar bezala kudeatzeko.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, makinak eta instalazioak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Gainazalak pintatzea

        Fabrikatzailearen fitxa teknikoak interpretatzea.

        Akaberako pinturaren prozesuak barematzea.

        Estaltzeak eta desestaltzeak egitea.

        Zenbait pintura-sistema prestatu eta aplikatzea (geruza bakarrekoa, bi geruzakoa, hiru geruzakoa...).

        Pintura-ekipoak doitzea.

        Zenbait lausotze-sistema erabiltzea.

        Pintura-prozesuetan amaierako kalitatea kontrolatzea.

        Errotuluak eta zerrendak egitea.

        Berniz-lausotze (ebaketa) baten bidez konpontzeko prozesua planifikatzea.

        Izandako kaltea aztertzea.

        Egin beharreko lana zehaztea.

        Konponketa-prozesua planifikatzea.

        Erabili beharreko produktuen kantitatea kalkulatzea.

        Konponketaren kostua kalkulatzea.

        Konponketa-agindua betetzea.

        Lana ikuskatzea.

        Konponketa egiaztatzea.

        Erabilitako ekipoak garbitzea eta produktuak birziklatzea.

        Ezarrita dauden laneko segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak betetzea.

        Fitxa teknikoak.

        Denborak akabera-prozesuetan.

        Estaltze-teknikak akabera-prozesuetarako.

        Pintatze-teknikak konponketan.

        Akabera-prozesuetarako erremintak: pistolak, kabinak, lehortze-elementuak, garbiketa-ekipoak&).

        Konponketako pinturen (geruza bakarrekoak, bi geruzakoak eta hiru geruzakoak) eta akabera-efektuen (mikareszenteak eta perla-itxurakoak, besteak beste) ezaugarriak eta sailkapena.

        Pintatze-prozesuak.

        Lausotzea eta hura aplikatzeko teknikak.

        Akaberako pinturen gehigarriak.

        Ibilgailuak pertsonalizatzeko teknikak.

        Material osagarria eta horren erabilera.

        Konponketa bat planifikatzeko metodoak:

        Izandako kaltea aztertzeko metodoak.

        Aurrekontuak egiteko metodoak.

        Matxurak ikuskatzeko prozesua.

        Egiaztatze-metodoak.

        Akaberako pinturei buruzko VOC (Volatile Organic Compounds) araudia.

        Hondakinak sailkatzea, horiek behar bezala kudeatzeko.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, makinak eta instalazioak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Akatsak zuzentzea

        Pinturako akatsak aztertzea.

        Akatsa balioestea: kaltea, horren sorburua eta litekeen konponketa zehaztea.

        Gainetik pintatu gabe akatsak ezabatzea.

        Pintura leundu eta distira ematea.

        Egindako konponketa kontrolatu eta egiaztatzea.

        Erabilitako produktuak birziklatzea.

        Pinturaren akatsak eta kalteak prestaketa marketsaren edo aplikazio desegokiaren ondorioz.

        Motaren arabera, pintura-akatsak ezabatu eta horiei aurrea hartzeko teknikak, prozesuak eta erremintak.

        Pintura leundu eta distira emateko teknikak: erabiltzen diren produktuak eta tresnak.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, makinak eta instalazioak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      6. Arriskuei aurrea hartzeko, segurtasun pertsonaleko eta ingurumen-babeseko neurriak aplikatzea

        Norberaren babesa edo NBEak erabiltzea.

        Lantegian dauden seinaleak identifikatzea.

        Produktuen eta makinen segurtasun-fitxak interpretatzea.

        Pinturaren arloan ohikoenak diren kalteen aurrean jardunbidea zehaztea.

        Hondakinak bildu eta baztertzea.

        Banako eta taldeko prebentzioa eta babesa.

        Karrozeria-lantegiaren berezko arriskuak. Prebentzio-baliabideak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Lantegiko seinaleak.

        Lantegiko segurtasuna.

        Segurtasun-fitxak.

        Ingurumen-babesa.

        Hondakinak bildu eta erretiratzeko sistemak.

        Produktu kutsatzaileak biltegiratzeko araudia.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea, pertsonak eta ekipamendua errespetatzea.

  6. lanbide-modulua: Ibilgailuen egiturak.

    Kodea: 0296.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 132 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Egituraren osaera eta portaera ezagutzen ditu, eta haren osagaiak mihiztatzeko metodoak fabrikazio- eta konponketa-prozesuekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Automobiletan gehien erabiltzen diren metalezko materialen ezaugarriak azaldu ditu.

        2. Karrozerien eraikuntzan erabiltzen den txapa ijezteko prozesuak deskribatu ditu.

        3. Automobilaren industrian gehien erabiltzen diren metalezko materialen propietateak haien tratamendu termiko eta termokimikoekin lotu ditu (tenplatzea, iraotzea, zementazioa, nitrurazioa).

        4. Muga elastiko altuko altzairuen ezaugarriak eta propietateak azaldu ditu, eta automobilean duten erabilerarekin lotu ditu.

        5. Karrozeria motak osaeraren arabera deskribatu ditu.

        6. Ibilgailu baten egitura osatzen duten piezak identifikatu eta dokumentazio teknikoarekin lotu ditu.

        7. Karrozerien fabrikazioan erabiltzen den enbutizio- eta mihiztatze-prozesuak deskribatu ditu.

      2. Ibilgailu baten egiturak izan ditzakeen deformazioak identifikatzen ditu eta, horretarako, aplikatutako kargak karrozeriaren eraikuntza-ezaugarriekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ibilgailuen fabrikatzaileek erabiltzen duten sinbologia deskribatu du, eta hura egituraren zatiekin lotu du.

        2. Karrozeriaren segurtasun pasibo eta aktiborako sistemak deskribatu ditu.

        3. Karrozeriaren eremu galdagarriak eta errefortzukoak kokatu ditu.

        4. Karga mota bakoitzaren aurrean (aurrekoa, atzekoa, albokoa eta iraulketarekin, besteak beste) karrozeriak zein bilakaera duen azaldu du.

        5. Kalteak diagnostikatzeko metodoak eta ekipoak deskribatu ditu, eta horiek kontrolatu beharreko deformazioekin lotu ditu.

        6. Ibilgailuaren egituran egiaztatu beharreko parametroak identifikatu ditu.

      3. Ibilgailuaren egituran deformazioak diagnostikatzen ditu, eta, horretarako, ezarritako teknikak eta prozedurak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kaltea izan duen ibilgailu bat jardun-protokoloari jarraituz begiz ikuskatu du.

        2. Karrozeriaren egituraren neurriak egiaztatzeko konpas hagaduna erabili du, eta neurri horiek dokumentazio teknikoarekin alderatu ditu.

        3. Bankada unibertsalaren eta kontrol positiboko beste baten osagaiak identifikatu ditu, eta betetzen duten eginkizunarekin lotu ditu.

        4. Zenbait neurketa-sistema deskribatu ditu (sistema informatizatuak eta nibel-galgak, besteak beste).

        5. Dagokion dokumentazio teknikoa hautatu du.

        6. Zenbait bankada mota neurtzeko fitxak edo neurketa-ekipoen fitxak interpretatu ditu.

        7. Neurketa-ekipoa kalibratu eta doitu du.

        8. Neurketa-ekipoa neurtu beharreko deformazioaren arabera kokatu du.

        9. Fitxa teknikoen arabera kotak neurtzeko erreferentzia-puntuak identifikatu ditu.

        10. Lortutako balioak fitxa teknikoan emandakoekin alderatu ditu, eta karrozerian, xasisean edo kabinan izandako desbideratzeak zehaztu ditu.

      4. Karrozeriak konpontzeko aurrekontuak prestatzen ditu eta, horretarako, konpondu beharreko kaltearen ezaugarriak balioesten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Konpondu eta ordezkatu beharreko piezak zehaztu ditu.

        2. Ordezkatu beharreko piezen kostua zehaztu du, fabrikatzaileen tarifak kontsultatuta.

        3. Deformatutako piezetan kaltearen maila zehaztu du.

        4. Piezak ordezkatu eta konpontzeko eskulana kalkulatu du, lantegiko eskuliburuak eta baremoak kontsultatuta.

        5. Karrozeriako konponketa-orduaren prezioak finkatu ditu, aurrekontuaren guztizko kostua kalkulatzeko.

        6. Informatika-programak erabilita ezbehar baten aurrekontua egin du.

        7. Tasazio-teknikak deskribatu ditu (fototasazioa eta bideokonferentzia, besteak beste).

        8. Ibilgailuen aseguruen ezaugarri ohikoenak deskribatu ditu.

        9. Trafiko-istripuei buruzko ikerketaren oinarrizko printzipioak azaldu ditu.

      5. Bankaden bidez ibilgailuen egiturak konpontzen ditu eta, horretarako, konponketa-teknikak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta karrozeria ipini eta ainguratzeko tresnak hautatu ditu.

        2. Karrozeria bankadaren gainean kokatu du eta, horretarako, tresna egokiak ipini ditu.

        3. Karrozeria, xasisa edo kabina zehaztutako puntuetan ainguratu du.

        4. Hondatutako puntuak eta horien desbideratzea egiaztatu ditu.

        5. Tiroen eta kontratiroen norabideak zehaztu ditu, tenkatze-prozesuaren etapa kontuan izanda.

        6. Tiroen eta kontratiroen tresnak eta ekipoak hautatu eta kokatu ditu, esfortzu-mailaren arabera.

        7. Egituran tiroak eta kontratiroak egin ditu, jatorrizko kotak leheneratzea lortu arte.

        8. Tenkatzearen bilakaera kontrolatu du, beste deformaziorik sor ez dadin, eta txapako tentsioak arindu ditu.

        9. Karrozeriak jatorrizko dimentsioak berreskuratu dituela egiaztatu du.

        10. Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko neurriak aplikatu ditu.

      6. Ibilgailuen karrozerietan garrantzizko aldaketak eta berrikuntzak planifikatzen ditu, proposatutako berrikuntzaren zehaztapenak indarrean dagoen araudiarekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Garrantzizko berrikuntzen kontzeptua eta motak azaldu ditu.

        2. Garrantzizko berrikuntzari aplikatu beharreko araudia aurkitu eta interpretatu du.

        3. Garrantzizko berrikuntza tipifikatu du.

        4. Beharrezko dokumentazioa eta hura zeinek prestatu duen zehaztu du.

        5. Garrantzizko berrikuntzarako baimenean esku hartzen duten erakundeak aurkitu ditu.

        6. Beharrezko materialak eta prozesuak aurreikusi ditu. Horretarako, ibilgailuaren eta horri gaineratu beharreko piezaren edo mekanismoaren eskuliburuak kontsultatu ditu.

        7. Berrikuntzari buruzko krokisak egin ditu.

        8. Lanorduak kalkulatu ditu.

        9. Egindako jardueretan arretarako eta lankidetzarako jarrera erakutsi du.

    2. Edukiak

      1. Karrozeriak fabrikatu eta mihiztatzeko prozesua

        Karrozeria fabrikatzeko prozesua aztertzea.

        Ibilgailu baten egitura osatzen duten piezak identifikatzea.

        Karrozeria mota bakoitza identifikatzea.

        Karrozerien fabrikazioan erabiltzen diren material motak identifikatzea.

        Tratamendu termikoak eta horiek karrozeria baten eraikuntza-elementuetan duten aplikazioa aztertzea.

        Ibilgailuen fabrikatzaileak emandako dokumentazioa eta informazio teknikoa interpretatzea.

        Karrozeria bat fabrikatzeko prozesua: ijeztea, enbutitzea, mihiztatzea.

        Karrozeriak eraikitzeko erabiltzen diren materialen ezaugarriak eta osaera: altzairuak, muga elastiko altuko altzairuak, metal ez-burdinazkoak, aleazio arinak eta zuntzak.

        Piezak fabrikatzeko prozesuak. Estanpazioa.

        Karrozeria motak fabrikazioaren arabera: autosostengatzailea, kroskobakarra, xasisa, plataforma.

        Karrozeriaren osagaiak.

        Tratamendu termikoak eta termokimikoak: tenplatzea, iraotzea, zementazio, nitrurazioa.

        Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

        Lan-taldearekin bat egitea.

        Jasotzen dituen argibideak arduraz betetzea ezarritako denboretan.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna lana egitean.

      2. Karrozeriaren egituran kalteak identifikatzea

        Talka mota bakoitzean diharduten indarrak aztertzea.

        Talka batean eragindako edo hondatutako elementuak identifikatzea.

        Ibilgailuen fabrikatzaileek emandako dokumentazioa teknikoa interpretatzea:

        Eremu galdagarriak.

        Eremu indartuak.

        Lotutako sinbologia.

        Elementuen lotura-eremuak eta lotura motak.

        Karrozeria-lantegiko ekipo, makina eta erremintei aplikatu beharreko segurtasun-arauak interpretatzea.

        Indar-sistemak: konposizioa eta deskonposizioa. Erresultantea eta momentu erresultanteak.

        Karrozeria baten portaera talka baten aurrean. Eragiten duten indarrak.

        Talka baten ondorioak karrozeria autosostengatzaile eta xasis batean.

        Deformazioak talka-eremuaren eta karrozeria motaren arabera.

        Karrozeria baten konposizio modularra.

        Segurtasun pasiboa eta aktiboa ibilgailuetan.

        Eremu galdagarriak eta errefortzukoak karrozerietan.

        Diagnostikatzeko metodoak eta ekipoak.

        Ibilgailuaren egituran egiaztatu beharreko parametroak.

        Egiturak diagnostikatu eta konpontzeko erabiltzen diren dokumentazioa eta fitxa teknikoak.

        Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

        Lan-taldearekin bat egitea.

        Jasotzen dituen argibideak arduraz betetzea ezarritako denboretan.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna lana egitean.

      3. Egituran izandako deformazioak diagnostikatzea

        Kalteak begiz ikuskatzea.

        Karrozeriak konformatzeko bankaden, ainguren eta trakzio-sistemen motak identifikatzea.

        Bankadekin, neurketa-ekipoekin eta ibilgailuen eskuliburuekin lotutako dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Bankadak eta ekipoak maneiatzean norberaren segurtasunari eta erabilerari buruzko arauak interpretatu eta aplikatzea.

        Karrozeria bankadan kokatzea.

        Neurketa-ekipoak bankadan kokatu edo zentratzea, fabrikatzailearen zehaztapenak kontuan izanda.

        Karrozerian edo egituran neurketa-puntuak identifikatzea, dagokion fitxa teknikoaren arabera.

        Lantegiko neurketa-ekipoekin (konpas hagaduna, bankada unibertsala...) neurketak egitea.

        Emaitzak aztertzea.

        Neurtutako datuak fitxa teknikoarekin alderatzea. Interpretazioa eta diagnosia emaitzen arabera.

        Bankadak: motak eta osaera.

        Karrozeria ainguratu, finkatu eta kontrolatzeko sistemak.

        Trakzio-ekipoa. Motak eta osaera.

        Osagarriak: kateak, barailak, eslingak, inbertsioak, plakak, esekidurarako tresnak, banako ekipo hidraulikoak, trakzio-kakoak...

        Segurtasuna bankadak maneiatzean.

        Neurketa-sistema kalibratzeko prozesua.

        Egiturak neurtzeko erabiltzen diren ekipoak eta tresnak:

        Konpas hagaduna.

        Kontrol positiboko neurketa-ekipoak.

        Neurketa-ekipo unibertsalak.

        Kalteak egiaztatzeko metodoak.

        Karrozeriaren kotak.

        Neurketa-ekipoen fitxa teknikoak.

        Kalteak begiz ikuskatzeko metodoak. Egin beharreko egiaztapenak. Ageriko eta ezkutuko kalteak.

        Konpas hagadunarekin neurtzeko prozesua:

        Konparazio bidez.

        Fitxa teknikoaren bidez.

        Neurtzeko prozesuak kontrol positiboko ekipoekin eta ekipo unibertsalekin:

        Ibilgailua bankadan kokatzeko metodoak.

        Kontrol positibo bidezko ekipoak eta ekipo unibertsalak neurtu eta kalibratzeko metodoak.

        Karrozeriaren puntuak identifikatu eta neurtzeko prozesuak, fitxa teknikoaren arabera.

        Ibilgailuaren lantegiko eskuliburuak. Karrozerien multzoak, piezakatzeak eta elementuak.

        Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

        Lan-taldearekin bat egitea.

        Jasotzen dituen argibideak arduraz betetzea ezarritako denboretan.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna lana egitean.

      4. Karrozeriak prestatzeko aurrekontuak egitea

        Kalteak ebaluatzea.

        Ordezkatu eta prestatu beharreko piezak zein diren zehaztea.

        Deformatutako piezen kaltea sailkatzea.

        Lantegiko eskuliburuak eta erakundeen baremoak erabiltzea.

        Piezak ordezkatu eta konpontzeko eskulanaren denborak kalkulatzea.

        Konponketa-orduei prezioak esleitzea, guztizko aurrekontua kalkulatzeko.

        Informatika-programen bidez ezbehar baten aurrekontua egitea.

        Konponketa balioesteko prozesua.

        Eragindako eremuak aztertzeko metodoak.

        Konponketa zehaztea: guztizko edo zati bateko ordezkapena.

        Beharrezko materialaren kostua.

        Deformatutako piezen kalteak sailkatzeko metodoak.

        Lantegiko eskuliburuak eta erakundeen baremoak.

        Kalteak balioesteko baremoak.

        Aurrekontuak informatika-programekin: fototasazioa, bideokonferentzia...

        Autotasazioko informatika-programak.

        Ibilgailuen aseguru-polizak.

        Oinarrizko printzipioak trafiko-istripuen ikerketan.

        Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

        Lan-taldearekin bat egitea.

        Jasotzen dituen argibideak arduraz betetzea ezarritako denboretan.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna lana egitean.

      5. Ibilgailuen egiturak bankadekin konpontzea

        Bankaden eta neurketa-ekipoen fabrikatzaileek emandako eskuliburuak eta informazio teknikoa interpretatzea.

        Lana planifikatzea.

        Ibilgailua bankadan kokatu eta ainguratzea.

        Hondatutako puntuak neurtzea eta horien desbideratzea zehaztea.

        Zuzendu beharreko kotak, ordezkatu beharreko elementuak eta txantiloiak edo ekipoak ondorioztatzea, horiek kokatu eta finkatzeko.

        Tiroak aplikatzeko puntuak, eta zuzendu beharreko tiroen, kontratiroen eta desbideratzeen norabidea zehaztea.

        Tenkatzeko ekipoak ipintzea.

        Konponketa eragotzi edo oztopa dezaketen elementuak desmuntatzea.

        Konponketa-prozesuan erreferentzia gisa balio dezaketen karrozeriaren elementuak muntatzea.

        Tenkatze- edo konformazio-prozesuan segurtasun-arauak aplikatzea.

        Karrozeria edo egitura konformatu edo tenkatzea.

        Lortutako emaitzak egiaztatzea fitxa teknikoekin zehaztutako emaitzekiko.

        Zati bateko ordezkapenetan ebaketa- eta lotura-eremuak zehaztea.

        Ibilgailuen egituren konponketa planifikatzea:

        Izandako kaltea aztertzea.

        Egin beharreko lana zehaztea.

        Konponketa-prozesua planifikatzea.

        Konponketaren kostua kalkulatzea.

        Konponketa-agindua betetzea.

        Lana ikuskatzea.

        Konponketa egiaztatzea.

        Bankaden dokumentazio teknikoa eta neurketa-ekipoen fitxak.

        Segurtasun-neurriak eta -arauak tenkatze-prozesuan.

        Tenkatzeko ekipoak: zutabe hidraulikoak, eskuairak, banako ekipo hidraulikoak...

        Ibilgailua bankadan kokatu eta ainguratzeko metodoak:

        Karrozeria edota xasisa duten ibilgailuak.

        Bankadari lotzeko zailtasunak dituzten ibilgailuak.

        Neurketa-ekipoa muntatu, kokatu eta zentratzeko metodoak.

        Hondatutako eremuan tiroak eta kontratiroak aplikatzeko puntuak hautatzeko metodoak.

        Tenkatzeko ekipoak ipintzeko metodoak.

        Tenkatzeko norabideak. Tiroak eta kontratiroak. Kotak egiaztatzeko teknikak.

        Ebaketa- eta lotura-eremuak zati bateko ordezkapenetan.

        Zati bateko edo erabateko ordezkapen bat planifikatzeko metodoak.

        Izandako kaltea aztertzeko metodoak.

        Matxurak ikuskatzeko prozesua.

        Egiaztatze-metodoak.

        Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

        Lan-taldearekin bat egitea.

        Jasotzen dituen argibideak arduraz betetzea ezarritako denboretan.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna lana egitean.

      6. Garrantzizko aldaketak eta berrikuntzak planifikatzea

        Garrantzizko berrikuntzei buruzko eskuliburuan zehaztutako araudia aztertzea.

        Berrikuntza dagokion aurkibidearen arabera aztertzea, bere fitxa teknikoan ezarritako deskribapen guztiak aplikatuta.

        Ibilgailuaren eskuliburu teknikoak eta berrikuntzari gaineratutako elementuak edo piezak kontsultatzea.

        Berrikuntzarako beharrezko materialak eta prozesuak hautatzea.

        Berrikuntza gauzatzeko beharrezko lanorduak zehaztea.

        Gauzatu beharreko berrikuntzaren krokisak egitea.

        Egin beharreko berrikuntza planifikatzea.

        Garrantzizko berrikuntza baten kostuak kalkulatzea.

        Garrantzizko berrikuntzei buruzko eskuliburua:

        Garrantzizko berrikuntzen kontzeptuak eta motak.

        Aplikatu beharreko legeria.

        Berrikuntzen tipifikazioa:

        Esku hartzen duten erakundeak.

        Berrikuntza zehaztu eta deskribatzea.

        Aplikazio-esparrua.

        Aplikatu beharreko araudia.

        Beharrezko dokumentazioa.

        Berariazko ikuskapena. Egiaztatu beharreko puntuak.

        IAT txartelean berrikuntza idatziz jasotzeko normalizazioa.

        Leheneratzea.

        Garrantzizko berrikuntzaren prozesua planifikatzea.

        Garrantzizko berrikuntza baten kostuak kalkulatzeko metodoak.

        Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

        Lan-taldearekin bat egitea.

        Jasotzen dituen argibideak arduraz betetzea ezarritako denboretan.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna lana egitean.

      7. lanbide-modulua: Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika

        Kodea: 0297.

        Kurtsoa: 2.a.

        Iraupena: 80 ordu.

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Ibilgailuak mantentzeko planak egiten ditu, eta, horretarako, esku hartzen duten aldagaiak aztertzen ditu, eta metodoak eta denborak kontuan hartzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Denborak aztertzeko teknikak azaldu ditu, hala nola, kronometrajeak eta aurretiaz finkatutako denborak.

            2. Prozedura guztiei buruzko ikuspegi orokorraren bidez lortu beharreko helburuak azaldu ditu.

            3. Eraginkortasun-grafikoak egin ditu, ereduzko denborak kontuan izanda.

            4. Prozesu baten denbora ez-emankorrak aztertu ditu, eskuragarri dagoen informazioa, segurtasun-arauak eta langilearen nekea kontuan izanda.

            5. Prozesu berri bat zehaztu du edo dagoena hobetu du, aurretiaz egindako azterlanean lortutako datuak kontuan izanda.

            6. Eskatutako produktibitatea eta kalitatea lortzeko, metodo berriaren inguruan langileak prestatzeko beharrak zehaztu ditu.

            7. Esku-hartze bakoitzerako baliabide egokiak zehaztu ditu, eta prozesua bere alderdi guztietan errespetatzen dela ziurtatu du.

          2. Lana banatzeko planak prestatzen ditu, eta, horretarako, lan-kargak instalazioen eta ekipoen eraginkortasunarekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mantentze motak deskribatu ditu (iragarpenezkoa, zuzentzailea eta prebentiboa), eta bakoitzaren ezaugarriak zehaztu ditu.

            2. Lan-kargaren kontzeptua zehaztu eta mota bakoitza azaldu du.

            3. Mantentze-prozesua programatu du, non, noiz eta nola kontuan izanda, eta eskuragarri dauden baliabideak eta lehentasun-irizpideak aintzat hartuta.

            4. Jardueren maiztasun-kurbak egin ditu.

            5. Lana banatzeko plan bat egin du, baldintzatzaile teknikoak eta giza baldintzatzaileak kontuan izanda.

            6. Ekipoen eta instalazioen mantentze prebentiboari eta iragarpenezkoari buruzko grafiko bat egin du, aldizkakotasuna, kostuak eta egokitasuna kontuan izanda.

          3. Flota handietarako mantentze-planak egiten ditu, eta, horretarako, haien berezko beharrak eta eskakizunak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mantentze-lan programatuetan berriro zehaztu beharreko parametroak finkatu ditu, ibilgailu bakoitzak egin behar duen lanaren ezaugarriak kontuan izanda.

            2. Mantentze-lan programatuetan aldaketak sartu ditu, ibilgailuen fabrikatzaileak aholkatuta.

            3. Taulak eta irudikapen grafikoak egin ditu, eta horietan haien gorabeherak eta aldizkakotasuna jaso ditu.

            4. Aldizkako azterketen ondorioz ibilgailu bakoitzak izan beharreko geldialdiak zehaztu ditu, egin beharreko mantentze-lanen arabera.

            5. Mantentze-plana zehaztu du, finkatutako helburuak eta lantegiaren produkzio-ahalmena kontuan izanda.

            6. Flotaren mantentze eraginkorrena lortzeko instalazio, ekipamendu eta giza baliabide egokiak zehaztu ditu.

          4. Ordezko piezen atalaren funtzionamendua antolatzen du, haren banaketa fisikoa eta izakin-kontrola ezartzeko, eta kudeaketa-ereduak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Eskaintza egokiena hautatzeko, eskabide bat egiteko kontuan hartu beharreko erosketa-aldagaiak azaldu ditu: kalitatea, prezioak, deskontuak eta entrega-epeak, besteak beste.

            2. Biltegiko izakin egokiak zehazteko teknikak azaldu ditu.

            3. Informatika-baliabideen bitartez, hornitzaileei buruzko datu-basea sortu du, eta hura aplikatu du eskabideak programatzeko eta salgaiak hartzeko.

            4. Informatika-baliabideen bitartez, biltegiko izakinei buruzko datu-basea sortu du, eta hura aplikatu du eskabide-puntua zehazteko eta izakinak balioesteko.

            5. Biltegi baten urteko inbentarioa egin du, aldagai guztiak kontuan hartuta (sarrerak, irteerak eta hondatutako piezen ehunekoa, besteak beste).

            6. Biltegi baten banaketa fisikoa planifikatu du, kontuan hartuta: piezen ezaugarriak, horien eskaerak, legezko arauak eta produktuen errotazioa.

            7. Ibilgailuen ordezko piezen biltegian aplikatu beharreko segurtasun-arauak azaldu ditu.

          5. Ibilgailuak mantendu eta konpontzeko eragiketek sorrarazitako hondakinen tratamendua kudeatzen du, eta, horretarako, agente kutsatzaileak identifikatu eta horiek ingurumenaren gainean dituzten ondorioak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ibilgailuak mantentzeko lantegietako hondakinei buruzko legezko araudia deskribatu du.

            2. Ibilgailuak mantentzeko lantegi batean sortutako hondakinak identifikatu ditu eta horien arriskugarritasuna zehaztu du.

            3. Hondakinak sailkatzeko organigrama egin du, horien toxikotasuna eta ingurumenaren gaineko eragina kontuan izanda.

            4. Aplikatzekoak diren legezko mugak identifikatu ditu.

            5. Kudeatzaile baimenduen bitartez, hondakinak kudeatzeko prozesua zehaztu du.

            6. Lantegiaren esparruan hondakinak tratatu eta kontrolatzeko sistemak deskribatu ditu.

            7. Lantegian hondakinak kudeatzeko beharrezko instalazioak eta ekipamendua deskribatu ditu.

          6. Lantegi baten funtzionamendurako kalitate-planak egiten ditu, eta kudeaketaren eraginkortasuna, zerbitzuak sortutako gogobetetze-maila eta ingurumenaren gaineko eragina ezarritako araudiaren aplikazioarekin lotu ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ibilgailuak mantentzeko lantegietan kalitatea eta ingurumen-kudeaketa egiaztatzeko arauak deskribatu ditu.

            2. Egiaztapeneko, ikuskapeneko eta ikuskapenaren ondorengo prozesuak deskribatu ditu.

            3. Prozesuen kalitatea, ingurumen-kudeaketa eta bezeroaren gogobetetzea balioesteko adierazleak ezarri ditu.

            4. Barne-ikuskapena egiteko prozedura finkatu du, lantegian garatutako prozesuetan lortutako kalitatea zehaztu ahal izateko.

            5. Barne-ikuskapena egiteko prozedura finkatu du, ingurumen-kudeaketan lortutako eraginkortasuna zehaztu ahal izateko.

            6. Barne-ikuskapena egiteko prozedura garatu du, bezeroaren gogobetetzea zehaztu ahal izateko.

            7. Kalitatea, ingurumen-kudeaketa eta bezeroaren gogobetetzea hobetzeko plan bat deskribatu du.

          7. Informatika-programen bidez, txostenak, aurrekontuak eta bestelako dokumentuak prestatzen ditu, eta horien emaitzak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Matxuren aurrediagnostikoak egin ditu, eta konponketez arduratzen den lantegiko eremua zehaztu du.

            2. Beharrezko informatika-baliabideekin lan-orriak bete ditu, eta ibilgailua entregatzeko data zehaztu du, lan-kargak eta lantegiaren ahalmena kontuan izanda.

            3. Beharrezko informatika-baliabideekin ibilgailuaren egoerari buruzko txostena egin du eta, besteak beste, matxuraren sorburuak, larritasuna, kostuak eta konponketa egitean antzemandako matxura gehigarriak jaso ditu bertan.

            4. Informatika-baliabideekin bezeroen datu-base bat sortu du, eta hura erabili du azterketen oharpenak, fakturazioa eta bestelako dokumentuak programatzeko.

            5. Informatika-programak erabilita aurrekontuak egin ditu.

        2. Edukiak

          1. Ibilgailuak mantentzeko prozesuak

            Prozesu batean denbora ez-emankorrak neurtzea.

            Lortutako datuak aztertzea.

            Prozesu berri bat zehaztea edo dagoen hobetzea.

            Beharrezko giza baliabideak zehaztea.

            Prozesu berrira egokitzeko langileen prestakuntza-beharrak antzematea.

            Argibideak emateko teknikak erabiltzea.

            Prozesu berriaren jarraipena egitea.

            Proposatutako hobekuntza egiaztatzea.

            Denborak aztertzeko teknikak.

            Aurretik zehaztutako denboraren sistemak.

            Jarduera balioesteko teknikak.

            Langileen joan-etorriak aztertzeko teknikak.

            Lan-metodoak eta mugimenduak.

            Langilearen segurtasuna eta nekea aztertzeko teknikak.

            Produktibitatea eta lanaren kalitatea hobetzeko teknikak.

            Metodoak zehazteko teknikak eta horien ezarpena.

            Langileei irakasteko teknikak.

            Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

            Lan-taldearekin bat egitea.

          2. Kargen arabera lana banatzeko planak egitea

            Ekipoen eta instalazioen mantentze prebentiboari, iragarpenezkoari eta zuzentzaileari buruzko grafiko bat egitea.

            Maiztasun- eta jarduera-kurbak egitea.

            Lan-kargak kontrolatu eta banatzea.

            Lan-kargen arabera mantentze-prozesu bat programatzea.

            Lana banatzeko plan bat egitea.

            Lana banatzeko planak.

            Mantentze-lanen motak: iragarpenezkoa, zuzentzailea eta prebentiboa.

            Lan-kargak. Motak eta dokumentuak.

            Mantentze prebentiboari eta iragarpenezkoari buruzko grafikoak.

            Jardueren maiztasun-kurbak.

            Mantentze-prozesua programatzeko metodoak.

            Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

            Lan-taldearekin bat egitea.

          3. Flota handiak mantentzea

            Gorabeherak kontrolatzeko irudikapen grafikoak egitea.

            Aldizkako azterketen ondorioz ibilgailuak egin behar duen geldialdia zehaztea.

            Mantentze-plana programatu eta egitea, helburuak eta lantegiaren produkzio-ahalmena kontuan izanda.

            Beharrezko instalazioak, ekipamendua eta giza baliabideak kalkulatzea.

            Emaitzen analisia.

            Aldizkako azterketak zehaztea.

            Gorabeherak kontrolatzea.

            Programatutako mantentze-lanetan esku hartzen duten parametroak.

            Fabrikatzaileak aholkatutako mantentze-lan programatuetako aldaketak.

            Aldizkako azterketen plana.

            Geldialdiak.

            Mantentze-plana programatu eta egiteko metodologia.

            Mantentze-lan programatuetarako instalazioak, ekipoak eta giza baliabideak.

            Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

            Lan-taldearekin bat egitea.

          4. Biltegiratzea eta biltegiaren kontrola

            Hornitzaileei buruzko datu-base informatiko bat sortu eta erabiltzea.

            Eskariak programatzea eta jasotzea ikuskatzea.

            Inbentarioak egitea.

            Eskabideak egitea.

            Erosketa-aldagaiak eskabide bat egitean.

            Eskabide-puntu egokia.

            Inbentarioak.

            Izakinak zehazteko teknikak.

            Biltegi motak eta horien antolamendu fisikoa.

            Salgaiak babestu eta kontserbatzeko metodoak.

            Biltegia kudeatzeko informatika-programak.

            Biltegiaren banaketa fisikoa planifikatzeko metodoak.

            Segurtasun-arauak ibilgailuak mantentzeko biltegietan.

            Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

            Lan-taldearekin bat egitea.

            Zehaztasuna lana egitean.

            Norbera babesteko ekipamendua (NBE) erabiltzea.

          5. Ingurumen-kudeaketarako planak eta arauak

            Lantegiak sortutako hondakinak identifikatzea.

            Hondakinak sailkatzeko organigrama bat egitea, horien toxikotasuna eta ingurumenaren gaineko eragina kontuan izanda.

            Hondakinen ontzien etiketatzea kontrolatzea.

            Hondakinen bilketa kontrolatzea.

            Aplikatzekoak diren legezko mugak identifikatzea.

            Lantegiaren esparruan hondakinak tratatu eta kontrolatzeko sistemak zehaztea.

            Lantegian hondakinak behar bezala kudeatzeko beharrezko instalazioak eta ekipamenduak zehaztea.

            Hondakinen kudeaketari buruzko legezko araudia.

            Hondakina sailkatu eta biltegiratzeko metodoak arriskugarritasun-ezaugarrien eta egoeraren arabera (likidoak, solidoak...).

            Lantegian sortzen diren hondakin motak.

            Hondakinak kudeatzeko beharrezko instalazioak eta ekipamenduak.

            Hondakinak tratatu eta biltzeko sistemak.

            Hondakina etiketatzeko sistemak.

            Kudeatzaile baimenduen bitartez hondakinak kudeatzeko prozesua.

            Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

            Lan-taldearekin bat egitea.

            NBEak erabiltzea.

          6. Kalitateko eta ingurumen-kudeaketako planak egitea

            Prozesuen kalitatea, ingurumen-kudeaketa eta bezeroaren gogobetetzea balioesteko fitxategiak sortu eta erabiltzea.

            Barne-ikuskapena egiteko prozedura garatzea, bezeroaren gogobetetzea zehaztu ahal izateko.

            Barne-ikuskapena egitea.

            Ikuskapenaren datuak aztertzea. Ekintza zuzentzaileak proposatzea.

            Ibilgailuak mantentzeko lantegietan prozesuen kalitatea eta ingurumen-kudeaketa zehazteko araudia.

            Lantegietako berariazko ingurumen-kudeaketari buruzko araudia.

            Egiaztapen-prozesua.

            Ikuskapen-prozesua.

            Aurreikuskapen-prozesua.

            Bezeroaren gogobetetzearen adierazleak.

            Barne-ikuskapenak egiteko, eta ingurumen-kudeaketaren eraginkortasuna, lantegiko prozesuen kalitatea eta bezeroaren gogobetetzea zehazteko prozedurak.

            Kalitatea, ingurumen-kudeaketa eta bezeroaren gogobetetzea hobetzeko planak.

            Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

            Lan-taldearekin bat egitea.

            Zehaztasuna lana egitean.

          7. Txostenak eta aurrekontuak jaso eta egitea

            Bezeroei buruzko datu-baseak sortu eta erabiltzea.

            Ibilgailuaren egoerari buruzko txostena egitea.

            Informatika-programen bidez ibilgailuen kalteak balioestea (aurrekontua lortzea).

            Bezeroekin komunikatzea.

            Lan-orri bat egitea.

            Konponketak eta konponketan antzemandako matxura gehigarriak kontrolatzea.

            Ibilgailua bezeroari entregatzea.

            Lan-kargak banatzea.

            Matxuren aurrediagnostikoa egitea horiek lantegiko dagozkion sailei zuzentzeko.

            Lan-orriak. Datuak jasotzea.

            Lantegia kudeatzeko informatika-programak.

            Ibilgailuetan kalteak balioesteko (aurrekontua egiteko) informatika-programak.

            Konponketak eta konponketan antzemandako matxura gehigarriak kontrolatzeko prozesuak.

            Aurrekontuak egiteko metodoak. Informatika-programak.

            Bezeroei buruzko datu-baseak sortu eta erabiltzeko metodoak.

            Ezarritako arauak eta prozedurak errespetatu eta betetzea.

            Lan-taldearekin bat egitea.

            Zehaztasuna lana egitean.

          8. lanbide-modulua: Komunikazio- eta harreman-teknikak.

            Kodea: 0309.

            Kurtsoa: 1.a.

            Iraupena: 66 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 3.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Komunikazio-teknikak aplikatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aukerak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Komunikazio-teknikak, eta horien abantailak eta mugak identifikatu ditu.

                2. Komunikazio-kanalen ezaugarriak deskribatu ditu.

                3. Erabilitako komunikazio-kanalaren arabera, arreta egokiaren bereizgarri diren parametroak zehaztu ditu.

                4. Komunikazio-kanalen arabera, gehien erabiltzen diren komunikazio-teknikak deskribatu ditu.

                5. Komunikazioko errore ohikoenak identifikatu ditu.

                6. Informazioa eman eta jasotzean argitasuna eta zehaztasuna kontrolatzeko parametroak zehaztu ditu.

                7. Komunikazio presentzialean hitzik gabeko hizkuntzak duen garrantzia balioetsi du.

                8. Jarrera eta diskurtsoa abiapuntuko egoerara moldatu ditu.

                9. Ahozko komunikazioaren funtsezko elementuak identifikatu ditu.

              2. Litezkeen bezeroei arreta egitean, haien beharrak zerbitzuaren edo produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Bezeroei behar bezala arreta egitearen helburuak identifikatu ditu.

                2. Bezero motak ezaugarritu ditu.

                3. Komunikazio-prozesu baten etapak sailkatu eta ezaugarritu ditu.

                4. Egokitu denean, bezeroaren informazio historikoa aztertu du.

                5. Bezeroaren portaera interpretatu du.

                6. Bezeroek zerbitzu bat erosi edo eskatzeko motibazioak identifikatu ditu.

                7. Erabilitako komunikazio-kanalaren arabera, bezeroei arreta egiteko eta haiek aholkatzeko modu eta jarrera egokia erakutsi du.

                8. Bezeroekiko komunikazioa eragozten duten interferentziak identifikatu ditu.

                9. Harreran eta agurrean, bezeroekiko jarrera positiboak deskribatu ditu.

              3. Negozio-irudia helarazten du, eta hura enpresaren ezaugarriekin eta helburuekin lotzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Marketinaren oinarrizko tresnak eta elementuak identifikatu ditu.

                2. Enpresa-irudiaren kontzeptua definitu du.

                3. Funtzionamendu-organigramak zerbitzuaren helburuekin eta ezaugarriekin lotu ditu.

                4. Adeitasun-formulak eta protokolozko tratamendukoak identifikatu ditu.

                5. Informazio askotarikoa eta zehatza emateko beharra balioetsi du.

                6. Telefono-komunikazioan enpresaren irudi egokia emateko funtsezko elementuak deskribatu ditu.

                7. Enpresaren helburuak helarazteko, irudi korporatiboaren garrantzia balioetsi du.

                8. Komunikazioetan errespetatu beharreko segurtasun- eta isilpekotasun-arauak aplikatu ditu.

                9. Informazio zehatza eta egokia emateko teknikak deskribatu ditu.

              4. Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzen ditu, eta, horretarako, arazoa aztertzen du eta aplikatu beharreko legeria identifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kexen, erreklamazioen eta iradokizunen kontzeptu formalak eta ez-formalak definitu ditu.

                2. Ibilgailuak mantentzeko enpresen bezeroek adierazitako kexen arrazoi nagusiak antzeman ditu.

                3. Erreklamazioak aurkezteko kanalak antolamendu motaren arabera hierarkizatu ditu.

                4. Dagokion eskumen-esparruan kexak eta erreklamazioak kudeatzeko jarraitu beharreko faseak ezarri ditu.

                5. Bezeroen erreklamazioak ebazteko prozesuan indarrean dagoen legezko araudia aplikatu du.

                6. Kexek, erreklamazioek eta iradokizunek etengabeko hobekuntzako elementu gisa duten garrantzia balioetsi du.

                7. Bezeroari arreta egiteko, eta kexak eta iradokizunak kudeatzeko eskuliburu korporatibo batek bildu behar dituen funtsezko puntuak zehaztu ditu.

                8. Prozesuaren gorabeherei aurrea hartzeko jarrera proaktiboa izatearen garrantzia balioetsi du.

              5. Egindako zerbitzuaren kalitatea kontrolatzen du eta, horretarako, litezkeen bezeroen gogobetetze-maila aztertzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ibilgailuak mantentzeko enpresetan bezeroei arreta egiteko prozesuen ohiko gorabeherak deskribatu ditu.

                2. Kalitatearen kontzeptua eta horrek bezeroei arreta egitean dituen inplikazioak zehaztu ditu.

                3. Zerbitzugintzaren kalitatean eragina duten faktoreak identifikatu ditu.

                4. Bezeroei buruzko informazioa lortu du, haien beharrak eta eskaerak zein diren jakiteko.

                5. Zerbitzuaren kalitatea bezeroen leialtasuna lortzearekin lotu du.

                6. Egindako zerbitzuaren ezaugarriak aztertu ditu, eta horiek bezeroen beharrekin alderatu ditu.

                7. Zerbitzugintzaren eraginkortasuna ebaluatzeko metodoak deskribatu ditu.

                8. Ibilgailuak mantentzeko enpresetan bezeroei arreta egitean sortzen diren ereduzko arazoak ebazteko litezkeen neurriak proposatu ditu.

                9. Bezeroen gogobetetzeari buruzko txostenen bidez ateratako ondorioak aurkeztu ditu, eta zerbitzuaren kalitatea optimiza dezaketen neurriak ekarri ditu.

                10. Dagokion sailari produktuan edo zerbitzuan antzemandako akatsak jakinarazi dizkio, haren kalitatea hobetzeko.

            2. Edukiak

              1. Komunikazio-teknikak.

                Komunikazioaren funtsezko elementuak identifikatzea.

                Komunikazioan erabiltzen diren teknikak eta litezkeen akatsak identifikatzea.

                Egoeraren arabera diskurtsoa eta jarrera moldatzea.

                Komunikazioaren helburuak.

                Komunikazio motak (abantailak eta eragozpenak).

                Komunikazio-estiloak.

                Hitzik gabeko hizkuntza.

                Komunikazio-prozesua: esku hartzen duten etapak, agenteak eta elementuak.

                Komunikazio-sareak, kanalak eta baliabideak.

                Komunikazioaren eraginkortasunean eragina duten faktoreak.

                Oztopoak komunikazioan.

                Komunikazioa portaeren sorrarazle.

                Ahozko komunikaziorako jarrerak eta teknikak.

                Jokabideak: entzutea eta galderak.

                Pertsonen arteko komunikazio-eredua: oztopoak eta zailtasunak.

                Pertsonen tipologiak komunikazio-kanala hautatzean duen eragina.

                Komunikazio eraginkorra lortzeko beharrezko urratsak.

                Ezarritako prozedura, protokolo eta arauekiko errespetua.

                Gizarte- eta komunikazio-tratu egokia eta errespetuzkoa lankide, bezero eta abarren aurrean.

                Itxura pertsonalerako ezarritako higiene- eta osasun-arauak betetzea (garbitasuna, pertsonala, laneko arropa, etab.).

                Komunikazio errazten duten giroak sortzea.

              2. Bezeroarentzako arreta

                Bezeroei harrera egitea.

                Bezeroa identifikatzea.

                Bezeroaren portaera interpretatzea.

                Bezeroak erosteko edo eskaera egiteko dituen motibazioak identifikatzea.

                Komunikazio oztopatzen duten litezkeen interferentziak balioestea.

                Bezeroei arreta egitea.

                Mezuaren ulergarritasuna eta gogobetetze-maila egiaztatzea.

                Bezeroari agurra egitea.

                Bezeroaren kontzeptua: kanpoko eta barruko bezeroak identifikatzea.

                Bezero motak.

                Bezeroen motibazioak; jarrerak, portaerak.

                Solaskidea erakartzeko teknikak.

                Harreman-estrategiarako eta komunikazio-estilorako teknikak: ahotsa, hizkuntza, isiltasuna eta keinuak, besteak beste.

                Informazio osagarria lortzeko teknikak.

                Bezeroei harrera eta agur positiboa egiteko metodoak.

                Sektoreko bezeroen kontsulta edo eskaera ohikoenak.

                Enpresaren konpromiso etikoak bezeroekiko.

                Ezarritako prozedura, protokolo eta arauekiko errespetua.

                Gizarte- eta komunikazio-tratu egokia eta errespetuzkoa lankide, bezero, hornitzaile eta abarren aurrean.

              3. Enpresa-irudia helaraztea

                Marketinaren oinarrizko tresnak eta elementuak identifikatzea.

                Ibilgailuak konpontzeko zerbitzu baten funtzionamendu-organigramak interpretatzea.

                Bezeroekin komunikazio presentzial eta ez-presentzialerako kanalak ezartzea.

                Irudi korporatiboa: indarguneak eta ahulguneak antzematea. Helarazi beharreko informazioa.

                Marketinaren oinarrizko tresnak eta elementuak.

                Marketina jarduera ekonomikoan: enpresa-irudian duen eragina.

                Enpresak antolatzeko sistemak: organigramak.

                Adeitasun-formulak eta protokolozko tratamendukoak.

                Informazioa lortu eta biltzeko prozedurak.

                Irudi korporatiboa: indarguneak, ahulguneak antzematea, helarazi beharreko informazioa.

                Enpresa barruan informazioa helarazteko prozedurak.

                Errespetatu beharreko segurtasun- eta isilpekotasun-arauak.

                Bezeroarenganako erantzuna ebaluatzeko metodoak. Informazio egokia eta zehatza emateko teknikak.

                Enpresaren irudia indartzeko metodoak eta tresnak.

                Enpatia.

                Ezarritako prozedura, protokolo eta arauekiko errespetua.

                Gizarte- eta komunikazio-tratu egokia eta errespetuzkoa lankide, bezero, hornitzaile eta abarren aurrean.

              4. Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea

                Erreklamazio baten aurren jarraitu beharreko urratsak identifikatzea (beharrezko dokumentuak, jardunbideak...).

                Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak jasotzea.

                Ibilgailuak mantentzeko enpresetan kexak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzea.

                Jarritako kexa ebaztea. Aholkularitza profesionala bezeroen beharrak kontuan izanda.

                Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzeko informatika-tresnak erabiltzea.

                Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak: etengabe hobetzeko elementuak.

                Kexa bat modu egokian eta profesionalean tratatzeko urratsak.

                Ibilgailuak mantentzeko enpresetako bezeroen kexen arrazoi nagusiak.

                Kexak, erreklamazioak edo iradokizunak biltzeko elementuak.

                Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko faseak.

                Erreklamazioei buruz indarrean dagoen legezko araudia.

                Bezeroen eragozpenei erantzuteko teknikak: aurkako argudioen motak.

                Kexen eta erreklamazioen bidez bezeroen leialtasuna lortzeko metodoak.

                Zorroztasuna kexak eta iradokizunak tratatu eta bideratzean.

                Ardura eta eraginkortasuna erreklamatzaileari jardun edo emaitza bakoitzaren berri ematean.

                Adostasuna erraztuko duen jarrera objektiboa.

                Harmena emandako zerbitzuari buruzko proposamenen eta iritzien aurrean.

              5. Zerbitzuen kalitatea kontrolatzea

                Zerbitzua ebaluatzea: metodoak eta adierazleak.

                Zerbitzugintzaren kalitatean eragina duten faktoreak identifikatzea.

                Egindako zerbitzua aztertzea eta bezeroen beharrekin alderatzea.

                Bezeroen gogobetetzeari buruzko txostenak egitea.

                Bezeroen gogobetetzea hobetzeko planak egitea.

                Kalitatearen kontzeptua.

                Ibilgailuak konpontzeko enpresetako kalitate-sistema ohikoenak.

                Zerbitzuaren ezaugarriak: kalitate-faktoreak.

                Zerbitzuaren kalitatearen eta leialtasuna lortzearen arteko lotura.

                Gogobetetze-maila neurtzeko dokumentuak edo galdera sortak.

                Zerbitzua kontrolatzeko prozedurak: kontrol-parametroak eta -teknikak.

                Zerbitzua ebaluatzeko metodoak eta adierazleak.

                Bermea kalitate-elementu gisa.

                Kalitatea eta etengabeko hobekuntza.

                Zerbitzuaren kalitatea optimizatzeko metodoak.

                Harmena emandako zerbitzuari buruzko proposamenen eta iritzien aurrean.

          9. lanbide-modulua: Automozioko proiektua.

            Kodea: 0298.

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 50 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta horiek bete ditzaketen ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu motaren arabera sailkatu ditu.

                2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, haien antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adierazita.

                3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

                4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

                5. Aurreikusitako eskaerei erantzuteko beharrezko proiektu mota identifikatu du.

                6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

                7. Zerga, lan eta arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

                8. Lortu nahi diren produkzio- edo zerbitzu-teknologia berriak sartzeko dauden diru-laguntzak edo bestelako laguntzak identifikatu ditu.

                9. Proiektua egiteko jarraituko den lan-gidoia prestatu du.

              2. Tituluan aditzera emandako konpetentziekin lotzen diren proiektuak diseinatzen ditu, horiek osatzen dituzten faseak barne hartuz eta garatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuan aztertuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

                2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

                3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu du.

                4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta horien hedadura identifikatu du.

                5. Proiektua gauzatzeko beharrezko baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

                6. Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

                7. Proiektua abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.

                8. Proiektua diseinatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

                9. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

              3. Proiektuaren gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Dauden beharrak eta egin beharreko eragiketak identifikatu ditu eta atera ditu proiektutik.

                2. Jarduerak sekuentziatu ditu eta osatzeko premien arabera antolatu ditu.

                3. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

                4. Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

                5. Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

                6. Osatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

                7. Hondakinen eta ingurumen-babesaren arloko jardunak zehaztu ditu.

                8. Baliabide materialen eta pertsonalen eta gauzatzeko denboren esleipena planifikatu du.

                9. Osatzearen baldintzei erantzungo dien balorazio ekonomikoa egin du.

                10. Gauzatzeko edo osatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

              4. Proiektua gauzatzean jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak zehazten ditu, eta aldagaien eta erabili beharreko tresnen hautaketa justifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura zehaztu du.

                2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak zehaztu ditu.

                3. Jarduerak egitean ager daitezkeen gertakariak ebaluatzeko prozedura definitu du, baita horien konponbidea eta erregistroa ere.

                4. Baliabideetan eta jardueretan litezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, horiek erregistratzeko sistema barne dela.

                5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

                6. Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

                7. Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

              5. Proiektua aurkezten eta babesten du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuaren memoria-dokumentua landu du.

                2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko dituen aurkezpena prestatu du.

                3. Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburua eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren jardun-proposamenen aukeraketa justifikatu du.

                4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, azalpena antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra izan dadin.

                5. Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

          10. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa.

            Kodea: E200.

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 40 ordu.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

                2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

                3. Enpresaren testuinguruan emandako ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.

                4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

                5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

                6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

                7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

                8. Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

                9. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

              2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

                2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

                3. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

                4. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

                5. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

                6. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

                7. Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

                8. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

                9. Profilarekin lotzen diren lanpostuak eta lanbideak identifikatu ditu.

                10. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

                11. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

                12. Curriculum vitaea egiteko, norberaren prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideak bete ditu.

              3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.

                2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

                3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

                4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

                5. Beste herrialde batzuetako berezko balioak eta ohiturak identifikatu ditu, eta jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko.

            2. Edukiak

              1. Profilarekin lotzen diren ahozko mezuak ulertu eta sortzea

                Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

                Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

                Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

                Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak

                Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

                Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

                Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

                Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

                Sektoreko terminologia espezifikoa.

                Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

                Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

                Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

                Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

                Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              2. Profilarekin lotzen diren idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea

                Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

                Puntuazio-markak erabiltzea.

                Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

                Testu koherenteak lantzea.

                Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

                Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta gutun eragingarria.

                Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

                Hizkuntzaren erregistroak.

                Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

                Europako Curriculum Vitaearen eredua.

                Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

                Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

                Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

              3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea

                Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

                Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

                Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

                Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

                Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

          11. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea.

            Kodea: 0299.

            Kurtsoa: 1.a

            Iraupena: 99 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

                2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

                3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

                4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

                5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

                6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

                7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

              2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzean duten eragina baloratu du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

                2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

                3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

                4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

                5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

                6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

                7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

              3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

                2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

                3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

                5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

                6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

                7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

                8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

                10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

              4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

                2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

                3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

                4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

                5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

                6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

                7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

                8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

              5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

                2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

                3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

                4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

                5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

                6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

                7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

              6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

                2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

                3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

                4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

                5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

                6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

                7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

              7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

                2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

                3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

                4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

                5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

                6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

            2. Edukiak

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

                Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

                Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

                Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

                Norberaren ibilbidea planifikatzea:

                Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

                Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

                Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

                Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

                Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

                Erabakiak hartzeko prozesua.

                Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

                Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

                Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

                Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

                Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

                Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

                Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

              2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea

                Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

                Antolamendu-egiturak aztertzea.

                Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

                Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

                Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

                Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

                Lan-taldeen sorrera aztertzea.

                Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

                Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

                Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

                Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

                Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

                Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

                Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

                Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

                Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

                Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

                Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

              3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

                Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

                Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

                Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

                Nomina interpretatzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

                Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

                Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

                Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

                Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

                Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

                Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

                Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

                Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

                Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

                Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

                Lana arautzearen beharra baloratzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

                Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

                Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

                Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

              4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia

                Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

                Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

                Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

                Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

                Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

                Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

                Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

                Hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

                Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

              5. Arrisku profesionalak ebaluatzea

                Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

                Arrisku-faktoreak aztertzea.

                Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

                Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

                Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

                Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

                Arrisku profesionalaren kontzeptua.

                Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

                Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

                Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

                Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

                Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

                Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

                Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

              6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea

                Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

                Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

                Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

                Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

                Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

                Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

                Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

                Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

                Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

                Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

                Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

                Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

                Prebentzioaren plangintza enpresan.

                Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

                Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

                Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

                Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

                Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

              7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

                Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

                Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

                Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

                Larrialdi-egoerak aztertzea.

                Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

                Langileen osasuna zaintzea.

                Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

                Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

                Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

                Seinale motak.

                Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

                Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

                Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

          12. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

            Kodea: 0300.

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 60 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

                2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

                3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

                4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

                5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

                6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

                7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

              2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

                2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

                3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

                4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

                5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

                6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

                7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

                8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

              3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

                2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

                3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

                4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

                5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

                6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

                7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

                8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

                9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

                10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

                11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

                12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

              4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

                2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

                3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

                5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

                6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

            2. Edukiak

              1. Ekimen sortzailea

                Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

                Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

                Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

                Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

                Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

                Enpresaburuaren kontzeptua.

                Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

                Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

                Ekintzaileen arteko lankidetza.

                Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

                Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

                Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

                Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

                Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

              2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

                Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

                Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

                Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

                Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

                Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

                Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

                Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

                Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

                Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

                Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

                Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

                Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

                Genero-berdintasuna errespetatzea.

                Enpresa-etika baloratzea.

              3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea

                Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

                Produkzio-plana prestatzea.

                Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

                Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

                Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

                Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

                Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

                Zerga-arloa enpresetan.

                Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

                Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

                Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

                Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

              4. Administrazio-funtzioa

                Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

                Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

                Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

                Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

                Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

                Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

                Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

                Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          13. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza.

            Kodea: 0301.

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 360 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek muntatu edo konpontzen dituen instalazioen merkaturatzearekin eta produkzioarekin erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

                2. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

                3. Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

                4. Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

                5. Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.

                6. Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

                7. Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

                8. Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

              2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

                  Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

                  Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

                  Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

                  Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

                  Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

                  Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

                  Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

                2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

                3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

                4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

                5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

                6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

                7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

                8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

                9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

                10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

              3. Ibilgailuak hartu eta entregatzen ditu, eta bezeroekin merkataritza-harremanak ditu, harrera-sailaren arduradunak zuzenean gainbegiratuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Matxuraren aurrediagnostikoa egin du (neurketa- eta kontrol-ekipoak erabilita edo erabili gabe), bezeroak emandako informazioa kontuan izanda.

                2. Tasazioak eta konponketa-aurrekontuak egin ditu.

                3. Matxura konpontzea lantegiko zein saili dagokion zehaztu du.

                4. Dagokion lan-orria bete du, eta ibilgailua entregatzeko data zehaztu du, lan-kargak eta lantegiaren ahalmena kontuan izanda.

                5. Bezeroari bere ibilgailuaren egoeraren eta konponketa-kostuen berri eman dio garaiz eta eraz.

                6. Ibilgailua bezeroari entregatu aurretik, konponketa egin izatea eta akatsik ez dagoela ziurtatzen duten kontrolak egin ditu, eta hura garbitu du.

                7. Ibilgailua entregatzean bezeroaren gogobetetzea lortu du, horri behar bezalako arreta eginez eta enpresaren irudi ona emanez.

                8. Bezeroen fitxategia eguneratuta eduki du eta ibilgailuentzako programatutako azterketen berri eman die.

              4. Ibilgailuen mantentze-lanetan matxurak diagnostikatu ditu, konponketan egindako esku-hartzeak egiaztatu ditu eta, beharrezkoa izan denean, parametroak doitu ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Dokumentazio teknikoa hautatu du, eta ustez akatsa duen sistema, multzoa edo elementua mantentzeko parametroak interpretatu ditu.

                2. Matxurak ebaluatzeko beharrezkoak diren neurketa eta kontroleko ekipoak, tresnak eta aparatuak hautatu ditu.

                3. Neurketa- eta kontrol-ekipoak maneiatu ditu, eta horiek emandako parametroak zehaztapen teknikoetan jasotako datuekin alderatu ditu.

                4. Matxura diagnostikatzeko, sekuentzia logiko bati jarraitu dio eta konponketa-prozesua zehaztu du.

                5. Diagnostikoa egin du, erabilera- eta segurtasun-arauak eta finkatutako denbora kontuan izanda.

                6. Egindako diagnostikoak planteatutako matxuretara egokitzen direla baieztatu du.

                7. Konponketan egindako eragiketak hautatutako prozedurara egokitzen direla egiaztatu du.

                8. Konpondutako ekipoaren, sistemaren edo ibilgailuaren funtzionaltasuna egiaztatu du, azken proba bat eginda, eta, behar izanez gero, parametroak doitu ditu.

              5. Ibilgailuak mantentzeko prozesuen jarraipena egin du, eta horien plangintza egin du edo dauden prozesuak optimizatu ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Prozesuen plangintza egin du, metodoak, denborak, eta ekipoen eta instalazioen eraginkortasuna kontuan izanda.

                2. Konponketa-denborak prozesuan zehaztutakoetara egokitzen direla egiaztatu du, eta zehaztuta ez dauden eragiketetarako zenbatespenak egin ditu.

                3. Eraginkortasun-grafikoak egin ditu, zehaztutako eta zenbatetsitako denboren arabera.

                4. Denbora ez-emankorrak aztertu ditu eta horiek laburtzen saiatu da, prozesua errespetatuz eta langilearen nekea kontuan izanda.

                5. Prozesua garatzeko eskuragarri dauden informazioa eta baliabideak aztertu ditu, eta prozesurako hobekuntzak ekarri ditu edo ezarri beharreko prozesu berria optimizatu du.

                6. Prozesu berria finkatu edo dagoena hobetu du, eta hura gauzatzeko beharrezko baliabideak zehaztu ditu.

                7. Finkatutako kalitate-estandarrak eta eskatutako produktibitatea lortzeko, metodo berriaren inguruan langileak prestatzeko beharrak zehaztu ditu.

              6. Egiturak konpontzeko prozesu osoak gauzatzen ditu, zehaztapen teknikoei jarraituz eta sailaren arduradunak gainbegiratuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ibilgailuaren fabrikatzaileari, eta prozesuan erabili beharreko ekipoei eta aparatuei buruzko beharrezko dokumentazio teknikoa hautatu du.

                2. Deformazioa diagnostikatu du, neurketa-ekipoek emandako datuak interpretatuz.

                3. Ibilgailua bankadan kokatu du, eta bankadaren fabrikatzailearen zehaztapen teknikoen arabera hura ainguratu du.

                4. «Tiroak» eta «kontratiroak» kokatu ditu, egituraren deformazioa eta bankada mota kontuan izanda.

                5. Beharrezko «tiroen» sekuentzia gauzatu du eta egitura bere jatorrizko kotetara leheneratu du.

                6. Egiturak ezarritako dimentsioak eta formak berreskuratu dituela, eta materialaren ezaugarriei eutsi zaiela egiaztatu du.

              7. Ordezko piezen arloa kudeatzen parte hartzen du, salerosketa-aldagaien arabera izakinak kontuan hartuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Gutxieneko izakinak, materialak edo produktuak kalkulatu ditu, enpresak zehaztutako irizpideen arabera («stock»-aren balioespena eta salmenten bideragarritasuna, besteak beste).

                2. Erosketa-aldagaiak aztertu ditu (kalitatea, prezioak eta entrega-epeak, besteak beste), eta enpresarentzako eskaintza onuragarriena hautatu edo aholkatu du.

                3. Eskabideak une egokian egitea aholkatu du.

                4. Emate-agiriak jasotako produktuekin kopuruan eta kalitatean bat datozela egiaztatu du, eta gorabeherak edo erreklamazioak jasoarazi ditu.

                5. Piezen eta materialen kokaleku fisiko egokiena aurkitu du; besteak beste, legezko arauak, produktuen errotazioa eta piezen ezaugarriak kontuan izanda.

                6. Biltegiko sarreren eta irteeren kontrol zehatza eraman du, informazioaren euskarriak erabilita.

                7. Biltegiaren inbentarioa egin du, kontuan hartuta sarrerak, irteerak eta hondatutako piezen ehunekoa, besteak beste.

                8. Bezeroen eta hornitzaileen fitxategia sortu eta eguneratu du.

              8. Produkzio-prozesuetan eragina duten norberaren eta ingurumenaren segurtasunerako enpresaren berariazko neurriak aplikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarduerak garatzean banako eta taldeko segurtasun-arauak bete ditu betiere.

                2. Lan-eremua arriskuez libre, eta ordenan eta garbi mantendu ditu.

                3. Lan-eremuan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu, eta horiek une egokian jakinarazi ditu.

                4. Arrisku ohikoenetarako prebentzio- eta babes-jardunak, haien ondorioak murriztea ahalbidetzen dutenak, proposatu ditu.

                5. Ingurumena babesteko erabili beharreko ekipoen eta baliabideen, eta produktu kutsatzaileak biltegiratzera zuzendutako guneen berri eman du.

                6. Bere jarduera eragina edo harremana dueneko gainerako langileenarekin koordinatu du, edozein aldaketaren, beharren edo ezusteko kontingentziaren berri emanez.

  1. atala. Espazioak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA AZALERA (m²)

    30 IKASLE AZALERA (m²)

    20 ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Kudeaketako eta logistikako ikasgela-lantegia 60 40

    Txapa-lantegia 120 90

    Pintura-lantegia 120 90

    Kolorimetriako laborategia 30 20

    Ibilgailu-egituren lantegia 60 40

    Transmisioen lantegia 240 140

    Motorren lantegia laborategiarekin 210 150

    Elektrizitateko eta pneumohidraulikako laborategia 90 60

    Mekanizazio-lantegia 150 90

  2. atala. Ekipamenduak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA

    Balio anitzeko gela Ikus-entzunezko tresneria

    Sarean instalatutako PCak

    Proiekzio-kanoia

    Internet

    Automozioko liburutegi teknikoa eta informatikoa

    Kudeaketako eta logistikako ikasgela-lantegia Sarean konektatutako informatika-ekipoak

    Inprimagailua

    Proiekzio-kanoia

    Pantaila

    Lantegiak kudeatzeko programak

    Kalteak balioesteko programak

    Txapa-lantegia Guraize-jasogailua

    Elektrodo estali bidezko arku-soldadura elektrikoa eta oxiazetilenikoa

    MIG-MAG soldadurako ekipoak

    TIG soldadurako ekipoak

    Plastikoetarako aire bero bidez soldatzeko ekipoak

    Funtzio anitzeko ekipoak

    Orga eramangarriak txaparako erremintekin

    Oinarrizko erreminta-ekipoak

    Plastikoak konpontzeko ekipoak

    Ateak desmuntatu eta zentratzeko tresnak

    Tolestatzeko makinak

    Puntzonatzeko makinak

    Zerra pneumatikoak

    Puntuak kentzeko/fresatzeko makina pneumatikoa

    Disko-makinak

    Errematxatzeko makina pneumatikoa

    Bandazko lixatzeko makina

    Errematxatzeko eskuzko makina

    Zulatzeko makinak

    Zizel pneumatikoa

    Lixatzeko errotore-makina orbital pneumatikoak

    Elektroesmerilatzeko makina

    Estrusio-kartutxoetarako pistola pneumatikoa

    Beira itsatsiak ordezkatzeko ekipoak

    Beira ziriztatuak ordezkatzeko ekipoak Beiretarako ebakitzeko makinak

    Guraize elektrikoa

    Konpresorea

    Pintura-lantegia Pintatu eta lehortzeko kabina

    Xurgatze-planoa

    Uhin motzeko infragorri bidez lehortzeko ekipoa

    Estaltzeko ekipoa duen orga

    Pistola-garbigailuak

    Distira emateko eta leuntzeko ekipo pneumatikoa

    Aerografia-ekipoa

    Pinturarako lodieren neurgailua

    Biskositatea neurtzeko kopak (DIN, FORD)

    Prestaketan dauden piezetarako euskarriak

    Piezak pintatzeko astoak

    Pistola aerografiko konbentzionalak, hibridoak, eta hurrupatze eta grabitateko HVLP motakoak

    Ukituak emateko pistola aerografikoak

    Zenbait motatako lixatzeko makinak

    Xurgagailu eramangarriak

    Xurgatze-besoa

    Pintatzeko erreminta-sorta

    Konpresorea

    Hautsa xurgatzeko ekipo eramangarria

    Pinturarako boxa

    Konpresorea

    Kolorimetriako laborategia Balantza elektronikoa

    Ganbera kromatikoa

    Formulaziorako ordenagailua

    Internet-konexioa duen ordenagailua

    Pinturak formulatzeko programak

    Produktuen nahasteak prestatzeko ontziak

    Begi-garbigailua

    Ibilgailu-egituren lantegia Bankada unibertsala

    Konpresorea

    Kontrol-bankada positiboa

    Neurketa-ekipoak

    Tiro eta kontratiroetako tresnak

    Konpas hagaduna

    Mekanika muntatuta duen neurtzeko ekipoa

    Jasogailua

    Transmisioen lantegia Elektroesmerilatzeko makina

    Lantegiko garabi tolesgarria

    Balazta hidraulikoen sistemarako purgatzeko ekipoa

    Eskorgako tornuzil hidraulikoak

    Jasogailua

    Konpresorea

    Direkzio-pantografoa

    Prentsa hidraulikoa

    Murgiltze bidez piezak garbitzeko makina

    Motorrei eusteko langeta

    Transmisio automatikoak simulatzeko panela

    Automozioko berariazko erreminten ekipoa

    IAT aurreko lerroa

    Mac Persson sistema-konpresorea

    Erauzgailuen sortak

    Presio hidraulikoen egiaztagailua

    Direkzioa lerrokatzeko makina elektronikoa

    Pneumatikoak desmuntatzeko makina

    Gurpilak orekatzeko makina elektronikoa

    Diagnosi-ekipoa

    Motorren lantegia laborategiarekin Motorrei eusteko astoa

    Laneko aulkiak

    Trazatzeko marmola

    Erreminta-orga elektromekanikoa

    Metrologia-erreminten ekipoa

    Eztanda-motorretarako maketen ekipoa

    Diesel motorretarako maketen ekipoa

    Zenbait sistema eta zirkuituren panel simulatzaileak

    Diesel motorretako injektoreen egiaztagailua

    Gasolina-injektoreak egiaztatu eta garbitzeko ekipoa

    Gasolina-motorren eta diesel motorren analizagailua 4 gasen analizagailua eta opazimetroa

    Automozioko berariazko osziloskopio digitala

    Automozioko polimetro digitalak

    Gasolinako elikatze-sistema diagnostikatzeko ekipoa (manometroa)

    Olioa biltzeko xurgagailua

    Endoskopioa

    Abiagailu elektronikoak

    Hozte-sistema diagnostikatzeko estazioa

    Jasogailuak 2

    Ke-erauzketa

    Konpresorea

    Elektrizitateko eta pneumohidraulikako laborategia Elektrizitate eta elektronikako ekipo didaktikoak Voltmetro-amperemetro erreostatoduna

    Korronte zuzeneko intentsitaterako matxarda induktiboa

    Faroen egiaztagailu lerrokagailua

    Baterien kargagailu-abiagailua Baterien egiaztagailua

    Ibilgailuaren instalazio elektrikoaren maketa

    Argien eta zirkuitu elektriko osagarrien panel simulatzailea

    Xenonezko faroen maketa

    Itxiera bateratuko sistema alarmadunaren panel simulatzailea

    Zirkuitu multiplexatuen (CAN, VAN...) maketa simulatzailea

    Aire girotua kargatu eta birziklatzeko estazioa

    Aire girotuaren ihesak egiaztatzeko ekipoa

    Girotze erregulatuko maketa

    Soinu, telefonia, nabigatzaile eta GPSaren panel simulatzailea

    Pneumatikako/hidraulikako entrenagailuak osagaiekin

    Mekanizazio-lantegia Elektroesmerilatzeko makina bikoitza

    Zulatzeko makina, zutabekoa

    Automoziorako arren eta terrailen sorta

    Laneko aulkiak

    Aulkirako torlojuak

    Esparrago-erauzgailuen sorta

    Zerra-arkuak

    Karraka-ekipoa

    Mekanizaziorako metrologia-erreminten ekipoa

    Trazatzeko marmola

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena Automozioko goi-mailako teknikariaren heziketa-zikloko lanbide-moduluetan

    LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

    0291 Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0292 Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak Ibilgailuen mantentze-lanak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0293 Motor termikoak eta sistema osagarriak Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0294 Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak

    Ibilgailuen mantentze-lanak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0295 Gainazalen tratamendua eta estaldura Ibilgailuen mantentze-lanak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0296 Ibilgailuen egiturak Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0297 Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0309 Komunikazio- eta harreman-teknikak Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0298 Obra zibileko proiektua Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Ibilgailuen mantentze-lanak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    E200 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0299 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0300 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0301 Lantokiko prestakuntza Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Ibilgailuen mantentze-lanak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

    KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Laneko prestakuntza eta orientabidea

    Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    Itsas nabigazioan diplomaduna.

    Ontzietako irrati-elektronikan diplomaduna.

    Ontzi-makinetan diplomaduna.

    Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Nekazaritza-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Baso-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Meatze-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Ontzigintzako ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak).

    Herri-lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Industria-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak Ibilgailuen mantentze-lanak Automozioko goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat

    LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK

    0292 Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak

    0294 Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak

    0295 Gainazalen tratamendua eta estaldura

    0298 Automozioko proiektua Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion mailako titulua edota bestelako titulu baliokideak.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Automozioko goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.

    0291 Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak

    0293 Motor termikoak eta sistema osagarriak

    0296 Ibilgailuen egiturak

    0297 Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika

    0309 Komunikazio- eta harreman-teknikak

    0299 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0300 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako bestelako titulu baliokideak.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

Segurtasun- eta erosotasun-sistema elektrikoak 0291 Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak

Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak 0292 Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak

Motor termikoak eta sistema osagarriak 0293 Motor termikoak eta sistema osagarriak

Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak 0294 Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak

Gainazalak prestatzea eta txukuntzea 0295 Gainazalen tratamendua eta estaldura

Ibilgailuen egiturak 0296 Ibilgailuen egiturak

Automozioko mantentzearen kudeaketa eta logistika 0297 Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika

Lantokiko prestakuntza 0301 Lantokiko prestakuntza

Enpresa txikien administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea 0300 Enpresa eta ekimen sortzailea

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.

    KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA

    UC0138_3: Sistema elektrikoak, elektronikoak, segurtasunekoak eta erosotasunekoak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea. 0291 Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak

    UC0139_3: Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea. 0292 Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak

    UC0140_3: Motor termikoak eta horien sistema osagarriak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea. 0293 Motor termikoak eta sistema osagarriak

    UC0134_3: Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea. 0294 Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak

    UC0136_3: Gainazalak babestu, prestatu eta txukuntzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea. 0295 Gainazalen tratamendua eta estaldura

    UC0135_3: Ibilgailuen egiturak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea. 0296 Ibilgailuen egiturak

    UC0137_3: Ibilgailuen mantentze-lanak eta horiekin lotutako logistika kudeatzea, eraginkortasunari, segurtasunari eta kalitateari buruzko irizpideak kontuan izanda. 0297 Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA

    0291 Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak UC0138_3: Sistema elektrikoak, elektronikoak, segurtasunekoak eta erosotasunekoak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

    0292 Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak UC0139_3: Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

    0293 Motor termikoak eta sistema osagarriak UC0140_3: Motor termikoak eta horien sistema osagarriak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

    0294 Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak UC0134_3: Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

    0295 Gainazalen tratamendua eta estaldura UC0136_3: Gainazalak babestu, prestatu eta txukuntzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

    0296 Ibilgailuen egiturak UC0135_3: Ibilgailuen egiturak konpontzeko prozesuak planifikatzea, eta horien gauzatzea kontrolatzea.

    0297 Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika UC0137_3: Ibilgailuen mantentze-lanak eta horiekin lotutako logistika kudeatzea, eraginkortasunari, segurtasunari eta kalitateari buruzko irizpideak kontuan izanda.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.