Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

68/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2782
  • Xedapen-zk.: 68
  • Xedapen-data: 2010/03/02
  • Argitaratze-data: 2010/06/01

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Uztailaren 11ko 1177/2008 Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren babesean.

Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Energia eta ura.

Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan energia- eta ur-instalazioen eraginkortasuna ebaluatzea, eraikinen kalifikazio eta ziurtapen energetikorako prozesuari euskarri teknikoa emanda, eta eguzki-instalazio termikoak konfiguratzea, horien muntaia eta mantentze-lanak kalitate, segurtasun eta ingurumenarekiko errespetuzko baldintzetan kudeatuz.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Eraikinetako instalazio termikoen eta argiztapenekoen energia-errendimendua zehaztea, eta energia-eraginkortasuna ebaluatzeko arauzko exijentziak betetzen diren egiaztatzea.

    2. Instalazio termikoen konfigurazioan energia aurrezteko sistemak gaineratuta haien eraginkortasuna hobetzeko proposamenak egitea.

    3. Ekipoen errendimendua eta argi naturalaren aprobetxamendua zehaztuta argiztapen-instalazioen eraginkortasuna hobetzeko proposamenak egitea.

    4. Egiaztatzea eraikinen inguratzaileek bete egiten dituztela energia-eskaera mugatzeko legezko baldintzak, itxituren ezaugarriak aztertuta.

    5. Eraikinen kalifikazio eta ziurtapen energetikorako prozesuak eskatzen dituen ezarritako prozedurak eta onartutako informatika-programak aplikatzea.

    6. Eraikinen portaera termikoari buruzko txostenak egitea, haien inguratzailearen eta instalazio termikoen ezaugarrietatik abiatuta.

    7. Ikuskapen eta ziurtapen energetikorako prozesuekin lotutako administrazio-izapideak eta dokumentazioa kudeatzea.

    8. Eraikinetako uraren erabilerak eta kontsumoak ebaluatzea, eta ura aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko hautabideak proposatzea.

    9. Eguzki-instalazioetarako proposamenak formalizatzea, bezeroen energia-beharrei erantzuteko.

    10. Eguzki-energia termikoak konfiguratzea, haien osagaien ezaugarriak zehaztuta.

    11. Eguzki-instalazio termikoetarako proiektuen txostenak, memoria teknikoak, planoak eta aurrekontuak egitea, indarrean dagoen araudia beteta.

    12. Eguzki-instalazio termikoen muntaia eta mantentze-lanak kudeatzea, laneko eta hornikuntzako planak garatuta, eta exijitzekoak diren kalitate-kontrolak zehaztuta.

    1. Eguzki-instalazio termikoen muntaian eta mantentze-lanetan segurtasun- eta osasun-plana antolatu eta kontrolatzea, eta hura betetzen dela ziurtatzea.

    2. Eguzki-instalazio termikoak konfiguratu, muntatu eta mantentzeko prozesuekin lotutako administrazio-izapideak eta dokumentazioa kudeatzea.

    3. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorrarekin lotutako produktuen eta zerbitzuen merkaturatzea sustatzea.

    4. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruan, kontsumitzaile, erakunde eta profesionalei zuzendutako dibulgazio-ekintzak antolatu, garatu eta ebaluatzen laguntzea.

    5. Mailaz goragokoekin, kideekin eta mendekoekin harreman profesionalerako eta komunikaziorako bide eraginkorrak ezartzea, pertsona guztien autonomia eta eskumenak errespetatuz.

    6. Sor daitezkeen egoera kolektiboak gidatzea, gatazka pertsonaletan eta lanekoetan bitartekari gisa jardutea, lan-giro atseginean lagunduz, eta, une oro, errespetuz eta tolerantziaz jardutea.

    7. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    8. Nork bere lanaren esparruan berritzeko eta eguneratzeko espirituari eustea, lan-inguruneko antolamenduaren aldaketetara eta aldaketa teknologikoetara egokitzearren.

    9. Enpresa txiki bat sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

    10. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda.

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. ENA358_3: eraikinen energia-eraginkortasuna (abenduaren 14ko 1698/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      " UC1194_3: eraikinetako instalazioen energia-eraginkortasuna ebaluatzea.

      " UC1195_3: eraikinen ziurtapen energetikorako prozesuan laguntzea.

      " UC1196_3: eraikinetan uraren erabilera eraginkorra kudeatzea.

      " UC0842_3: eguzki-instalazioetarako proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

      " UC1197_3: energiaren erabilera eraginkorra sustatzea.

    2. ENA264_3: eguzki-instalazio termikoen antolamendua eta proiektuak (abuztuaren 24ko 1114/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      " UC0842_3: eguzki-instalazioetarako proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

      " UC0846_3: eguzki-instalazio termikoen proiektuak garatzea.

      " UC0847_3: eguzki-instalazio termikoen muntaia antolatu eta kontrolatzea.

      " UC0847_3: eguzki-instalazio termikoen muntaia antolatu eta kontrolatzea.

  1. Lanbide-irudi honek energia-sektorean egiten du lan, energiaren arloko ikuskaritzan eta ziurtapenean eskumena duten erakundeetan, eta eraikinetako eguzki-energiako instalazioen bideragarritasunari, sustapenari, ezarpenari eta mantentze-lanei buruzko azterlanak egiten diharduten enpresetan.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    " Eraikinen energia-eraginkortasuneko teknikaria.

    " Eraikinetarako ziurtapen energetikorako prozesuetako laguntzailea.

    " Eguzki-instalazioetako merkataritza-teknikaria.

    " Eguzki-instalazio termikoen muntaiaren arduraduna.

    " Eguzki-instalazio termikoak mantentzeko arduraduna.

    " Energia-kudeatzailea.

    " Energia-eraginkortasunerako programen sustatzailea.

Heziketa-zikloaren irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak.

    1. Instalazio termikoak eta argiztapenekoak ezaugarritzea, horien oinarrizko funtzionamendu-parametroak aztertuta; haien energia-eraginkortasuna ebaluatzeko.

    2. Energia aurrezteko ekipamenduak, osagaiak eta sistemak aztertzea, eta energia aurrezteko duten ahalmena zehaztea, instalazio termikoen diseinuan eta hobekuntzan horiek gaineratzeko.

    3. Argiztapen-sistemen ekipamenduak eta osagaiak identifikatu eta ezaugarritzea, eta energia aurrezteko duten ahalmena zehaztea, instalazioen diseinuan eta hobekuntzan horiek gaineratzeko.

    4. Itxituren tipologiak eta horien ezaugarriak aztertzea, eta duten portaera higrotermikoa ebaluatzea, eraikinen inguratzaileek arauzko exijentziak betetzen dituztela egiaztatzeko.

    5. Eraikinen ur bero sanitariorako, berotzeko/girotzeko eta argiztapenerako instalazioak aztertzea, eta energia aurrezteko duten ahalmena zehaztea, kalifikazio energetikoko prozesuan egiten duten ekarpena baloratzeko.

    6. Eraikinen eta horien instalazioen portaera termikoa aztertzea, simulazioko informatika-programak aplikatuta; eraikinen kalifikazio energetikoa lortzeko.

    7. Jarraitu beharreko administrazio-prozesua aztertzea, aplikatzekoa den araudia interpretatuz; eraikinen energia-eraginkortasuneko ziurtagiria lortzeko.

    8. Eraikinen ur-instalazioak ezaugarritzea eta, horretarako, horien oinarrizko funtzionamendu-parametroak aztertzea; haien funtzionamendua ebaluatzeko.

    9. Ur-instalazioak hobetzeko txosten eta memoria teknikoak aztertzea, eta jasotako proposamenak justifikatzea, eraikinetan ura aurrezten eta arrazoiz erabiltzen laguntzeko.

    10. Eguzki-instalazioen energia-hornidurari eta ezarpenari buruzko arauzko exijentziak aztertzea, aplikatzekoa den legeria interpretatuz; proposamen bideragarriak egiteko.

      1. Eguzki-instalazio termikoen ekipamenduak eta osagaiak identifikatzea, eta horiek konfiguratzeko energia-kalkulurako prozedurak aplikatzea.

        1. Eguzki-instalazio termikoetarako proiektuak aztertzea, eta memoriak, baldintza-orriak, planoak eta aurrekontuak egiteko informazio garrantzitsua identifikatzea.

        2. Eguzki-instalazio termikoak muntatu eta abian jartzeko prozedurak zehaztea, eta horien gauzatzea antolatu eta kontrolatzeko beharrezko eragiketak eta baliabideak ezaugarritzea.

        3. Eguzki-instalazio termikoak mantentzeko prozesuak eta prozedurak zehaztea, eta horien gauzatzea antolatu eta kontrolatzeko beharrezko faseak, eragiketak eta baliabideak ezaugarritzea.

        4. Produktuen eta zerbitzuen salmentako eskuliburuak eta argumentarioak aztertzea, eta haien abantailak eta onurak justifikatzea, energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzeko.

        5. Europako, nazioko eta lurraldeko araudia, energia-planak eta politikak aztertzea, eta horietatik gauzarik garrantzitsuena hautatzea, energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruan erabiltzaileak eta profesionalak informatu eta prestatzeko.

        6. Prestakuntza- eta informazio-ekintzak ebaluatzeko teknikak eta tresnak identifikatzea, eta horiek hartzaileen ezaugarriekin lotzea, energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzeko.

        7. Laneko arriskuen prebentziorako, segurtasunerako eta ingurumena babesteko neurriak aztertzea, eta aplikatzekoa den araudia identifikatzea, instalazio termikoak muntatzen eta mantentzen esku hartzeko.

        8. Lan-taldeko kide bakoitzaren rolak deskribatzea eta kasu bakoitzean dagokion erantzukizuna identifikatzea, harreman profesional komenigarrienak ezartzeko.

        9. Gatazko pertsonalen eta lanekoen aurrean esku hartzeko erak identifikatzea, erabaki komenigarrienak kontuan izanda, lan-ingurune egokia ziurtatzeko.

        10. Lanbidean gora egiteko eta ikasteko aukerak identifikatu eta baloratzea, eta, horretarako, sektorearen testuingurua aztertzea, lan- eta prestakuntza-ibilbide komenigarriena aukeratzeko.

        11. Haren jardueran gertatzen diren teknologiaren, antolamenduaren, ekonomiaren eta lanaren arloko aldaketak identifikatzea eta lan-esparruan duten eragina aztertzea, berrikuntzaren espirituari eusteko.

        12. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

        13. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Ekipamendu eta instalazio termikoak.

    2. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

    3. Instalazioen irudikapen grafikoa.

    4. Instalazioen energia-eraginkortasuna.

    5. Eraikinen ziurtapen energetikoa.

    6. Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan.

    7. Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa.

    8. Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko lanen kudeaketa.

    9. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzea.

    10. Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko proiektua.

    11. Ingeles teknikoa.

    12. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    1. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    2. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzaren moduluari dagokionez, bigarren kurtsoaren azken 13 asteetan emango da. Modulu hori egin ahal izateko, ikastetxean egindako lanbide-modulu guztietan ebaluazio positiboa lortu behar da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.

Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Goi-mailako beste edozein heziketa-ziklotan zuzenean sartzeko.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horrekin lotzen diren graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-zikloko lanbide-moduluen artean.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  3. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikari-ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  4. Enpresa eta ekimen sortzailea modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  5. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  6. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) V. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea LANBIDE MODULUA ORDU ESLEIPENA KURTSOA

0121 1. Ekipamendu eta instalazio termikoak 231 1.a

0122 2. Instalazioak muntatzeko prozesuak 231 1.a

0123 3. Instalazioen irudikapen grafikoa 132 1.a

0349 4. Instalazioen energia-eraginkortasuna 165 1.a

0350 5. Eraikinen ziurtapen energetikoa 200 2.a

0351 6. Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan 80 2.a

0352 7. Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa 132 1.a

0353 8. Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko lanen kudeaketa 140 2.a

0354 9. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzea 80 2.a

0355 10. Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko proiektua 50 2.a

E200 11. Ingeles teknikoa 40 2.a

0356 12. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a

0357 13. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a

0358 14. Lantokiko prestakuntza 360 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Ekipamendu eta instalazio termikoak

    Kodea: 0121

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 231 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 14

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Berotzeko, hozteko eta girotzeko instalazioetako karga termikoa kalkulatzen du, eta, horretarako, taula, diagrama eta programa informatikoak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Magnitude bakoitza Nazioarteko Sisteman eta beste unitate-sistema batzuetan dagokion unitatearekin lotu du.

        2. Egokitu beharreko lokaletako paramentuen isolamendu-lodierak kalkulatu ditu, diseinuko parametroen arabera.

        3. Planoak, eraikuntza-xehetasunak eta proiektuaren datuak abiapuntu izanik, etxebizitza edo lokal baten berotze-karga termikoa lortu du.

        4. Proiektuaren datuak abiapuntu izanik, hotz-instalazio baterako hozte-karga termikoa lortu du.

        5. Planoak, eraikuntza-xehetasunak eta proiektuaren datuak abiapuntu izanik, etxebizitza edo lokal bat girotzeko karga termikoa lortu du.

        6. Instalazio motarekin lotzen den araudiaren arauak jarraitu ditu.

        7. Zereginak egitean elkarri lagundu diote lagunek.

      2. Beroa sortzeko ekipamenduak eta instalazioak zehazten ditu, horien funtzionamendua aztertzen du eta osagai bakoitzak multzoan betetzen duen funtzioa deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hainbat motatako erregaien eta horiek biltegiratzearen eta banatzearen ezaugarriak identifikatu ditu.

        2. Keen analisi baten emaitza interpretatu du, erregailuaren erregulazioarekin lotuta.

        3. Galdara motak eta galdarak osatzen dituzten zatiak deskribatu ditu, azken horiek multzoan duten funtzionamendua azaldu du.

        4. Erregailuen osagaien funtzionamendua eta zatiak deskribatu ditu, baita potentzia-zatikatzea ere.

        5. Galdarak eta erregailuak osatzen duten multzoa dimentsionatu du, karga termikoaren eta diseinuko beste baldintza batzuen arabera.

        6. Lokal bateko karga termikoaren arabera dimentsionatu ditu unitate terminalak (igorleak, zoru bero-emailea, fan-coil).

        7. Beroa sortzeko instalazio baten elementu osagarriak dimentsionatu ditu (espantsio-biltegia, ur bero sanitarioko metatze-biltegia, ponpa zirkulatzaileak, balbulak, eta abar).

        8. Ur bero sanitarioko instalazioetan eguzki-energiaren laguntza izateko instalazio-sistemak deskribatu ditu.

      3. Hozteko ekipamenduak eta instalazioak zehazten ditu, horien funtzionamendua aztertzen du eta osagai bakoitzak multzoan betetzen duen funtzioa deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hotz-instalazioen hasierako eskemak aurkeztu ditu, eta sinbologia normalizatua erabili du.

        2. Hozgarri-diagramen gainean instalazio-sistemen hozte-zikloak irudikatu ditu (konpresio sinplea eta anitza, urpean dauden sistemak eta beste batzuk), eta parametro bereizgarriak kalkulatu ditu (hozgarriaren emaria, xurgatutako bolumena, potentziak, errendimenduak eta abar).

        3. Instalazio bateko ekipamenduen eta elementuen ezaugarriak kalkulatu ditu, taulak, diagramak eta programa informatikoak erabilita.

        4. Konpresore motak eta konpresoreak osatzen dituzten zatiak aztertu ditu, eta horien funtzionamendua azaldu du.

        5. Espantsio-sistemak aztertu ditu, baita diseinuan eta dokumentazio teknikoan oinarritutako horien hautaketa ere.

        6. Bero-trukagailuen motak aztertu ditu (lurrungailuak, kondentsadoreak eta beste batzuk) eta horien funtzionamendua eta izotza kentzeko sistemak azaldu ditu.

        7. Hozte-sistemen elementu osagarriak aztertu ditu, eta multzoan duten funtzioa azaldu du.

      4. Girotzeko eta aireztatzeko ekipamenduak eta instalazioak zehazten ditu, horien funtzionamendua aztertzen du eta osagai bakoitzak multzoan betetzen duen funtzioa deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Diseinu-baldintzak abiapuntu izanik, girotzeko instalazio baten ezaugarriak kalkulatu ditu.

        2. Lokalaren edo eraikinaren ezaugarriak kontuan izanik, girotzeko instalazio-sistemak aztertu ditu, baita horiekiko egokitzapena ere.

        3. Girotzeko instalazio baten aire-hodien sarea kalkulatu du, eta, horretarako, taulak, abakoak eta programa informatikoak erabili ditu.

        4. Girotzeko instalazioetan esku hartzen duten elementu motak deskribatu ditu (airea tratatzeko unitatea, haizagailuak, bero-berreskuratzaileak eta beste batzuk).

        5. Haizagailu motak eta horien kurba bereizgarriak aztertu ditu.

        6. Airea banatzeko sare baterako haizagailuen ezaugarriak finkatu ditu.

      5. Fluidoen garraioan esku hartzen duten parametroak zehazten ditu, eta, horretarako, taulak, diagramak, abakoak eta programa informatikoak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Fluidoen dinamikaren printzipioak aztertu ditu.

        2. Tutueriako materialen ezaugarriak aztertu ditu, baita aplikazio-esparrua ere.

        3. Tutuerien parametroak finkatu ditu hainbat hozgarrietarako (diametroa, karga-galera, abiadura eta beste batzuk).

        4. Tutuerien parametroak finkatu ditu beroa sortzeko zirkuituetarako eta ur sanitarioko zirkuituetarako (diametroa, karga-galera, abiadura eta beste batzuk).

        5. Tutuerien parametroak finkatu ditu gas erregaien instalazioetarako (diametroa, karga-galera, abiadura eta beste batzuk).

        6. Tutuerien parametroak finkatu ditu industria-prozesuetako hainbat fluidoetarako (diametroa, karga-galera, abiadura eta beste batzuk).

        7. Hozteko, girotzeko eta beroa sortzeko instalazioetarako beharrezko ponpen ezaugarriak zehaztu ditu.

        8. Ponpa zirkulatzaile baten ezaugarriak aztertu ditu, eta instalazio batean duen funtzionamendu-puntua interpretatu du, baita haren aldaketa ere, abiadura-aldagailuak eta orekatze-balbulak erabiliz.

        9. Paralelo edo seriean jarritako bi ponpen kurba bereizgarriaren aldaketa aztertu du.

      6. Suteen aurkako ekipamenduak eta elementuak zehazten ditu, instalazio horien ezaugarriak aztertzen ditu, eta indarrean dagoen araudia aplikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazio batean beharrezkoak diren elementuak jardueraren eta araudiaren arabera aztertu ditu.

        2. Hautemateko sistemak eta alarma-sistemak aztertu ditu.

        3. Sua itzaltzeko sistemak aztertu ditu.

        4. Lokal edo eraikin bateko su-karga kalkulatu du.

    2. Edukiak

      1. Instalazio termikoak kalkulatzea

        Instalazio termikoetan termoteknia aplikatzea.

        Isolamendu termikoaren kalkulua eta isolamenduen ezaugarriak.

        Tutuerien bero-isolatzea.

        Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioen karga termikoak kalkulatzea.

        Beroa sortzeko parametroak identifikatzea.

        Erregaiak sailkatzea.

        Aire hezearen propietateak identifikatzea.

        Diagrama psikrometrikoa erabiltzea.

        Diagrama psikrometrikoan aire-nahasketak irudikatzea.

        Aireztatzeko beharren kalkulua egitea.

        Hotz-zikloak interpretatzea.

        Instalazioen parametro bereizgarriak hotz-diagrametan identifikatzea.

        Hotz-zikloetan hozgarrien taulak erabiltzea.

        Fluido hozgarriak eta lubrifikatzaileak aplikatzea.

        Hozgarriak haien ezaugarrien arabera sailkatzea.

        Bigarren mailako fluidoak erabiltzea, egoera aldatu gabe.

        Hozteko, girotzeko (berotzeko, hozteko eta aireztatzeko) eta ur bero sanitarioko eskemen irudikapen grafikoa egitea.

        Hozteko, girotzeko, aireztatzeko eta ur bero sanitarioko instalazioen eskemak interpretatzea eta egitea.

        Erregai solidoak, likidoak eta gaseosoak biltegiratzea eta horien sareak.

        Erregaien ezaugarriak. Bero-ahalmena.

        Instalazio termikoetako barneko airearen kalitate-baldintzak eta konfort-baldintzak.

        Konpresio sinple eta anitzeko zikloa.

        Xurgatze-zikloa.

        Hozgarrien eta horien erabileren taulak: taulen aurkezpen orokorra, hotz-zikloen eta horien funtzionamendu-parametroen azterketa. Zikloko aldagaiak aldatzeak energia-eraginkortasuna eta beste faktore batzuetan duen eragina.

        Lubrifikatzaileak, hozgarri motaren arabera.

        Nahaskortasuna eta disolbagarritasuna.

        Hozteko, girotzeko, aireztatzeko eta ur bero sanitarioko instalazioetan erabilitako sinbologia normalizatua.

        Normalizazioa.

        Unitateen erabilera zuzenari arreta jartzea.

        Zorroztasunez jardutea parametroen kalkuluan.

        Ingurumenaren zaintzarekiko interesa.

      2. Beroa sortzeko eta ur bero sanitarioko instalazioetako osagaiak identifikatzea eta kalkulatzea

        Bero-sorgailuak kalkulatzea eta hautatzea.

        Beroa sortzeko instalazioetako elementuak kalkulatzea eta hautatzea.

        Bero-igorgailuak, bero-trukagailuak eta elementu terminalak kalkulatzea eta hautatzea.

        Bero-instalazioak.

        Bero-sorgailuak. Galdarak eta erregailuak. Bero-ponpak. Tipologia.

        Beroa errekuntza bidez sortzeko instalazioetako elementuak:

        Galdarak eta erregailuak.

        Espantsio-ontziak.

        Tximiniak.

        Ponpak eta zirkulatzaileak.

        Andel metagailuak.

        Elementu osagarriak.

        Bero-igorgailuak, bero-trukagailuak eta elementu terminalak.

        Segurtasun eta kontroleko gailuak.

        Araudia.

        Zorroztasuna hotz-instalazioetako elementuen kalkuluan.

        Indarrean dagoen araudia betetzeko interesa.

      3. Hotz-instalazioetako osagaiak identifikatzea eta kalkulatzea

        Hotz-konpresoreen sailkapena eta ezaugarriak. Konpresoreak hautatzea. Ahalmena aldatzea.

        Kondentsadoreak eta hozte-dorreak kalkulatzea eta hautatzea.

        Lurrungailuak eta trukagailuak kalkulatzea eta hautatzea.

        Izotza kentzekoak kalkulatzea eta hautatzea.

        Espantsio-gailuak kalkulatzea eta hautatzea.

        Balbulak kalkulatzea eta hautatzea.

        Hozgarri-tutueriak kalkulatzea.

        Zirkuituari eransten zaizkion elementuak hautatzea.

        Hotz-ganberak. Motak eta aplikazioak.

        Kondentsadoreak eta ura hozteko dorreak. Sailkapena eta funtzionamendua.

        Lurrungailuak eta bero-trukagailuak. Sailkapena eta funtzionamendua.

        Izotza kentzeko sistemak.

        Espantsio-gailuak (espantsio termoestatikoko balbula, espantsio elektronikoko balbula eta tutu kapilarra, besteak beste).

        Balbulak (presio konstanteko balbulak, atzera ezineko balbulak, segurtasun-balbulak eta balbula motordunak, besteak beste).

        Zirkuituari erantsitako elementuak. Iragazkiak, olio-

        bereizgailuak. Likido-ontziak, isilgailuak, xurgatze-bereizgailuak.

        Energia aurrezteko sistemak.

        Araudia.

        Zorroztasuna instalazioetako elementuen kalkuluan.

        Indarrean dagoen araudia betetzeko interesa.

      4. Girotzeko eta aireztatzeko instalazioetako osagaiak identifikatzea eta kalkulatzea

        Girotzeko eta aireztatzeko instalazioen sailkapena.

        Ekipamenduak hautatzea eta dimentsionatzea.

        Instalazioak osatzen dituzten elementuak eta zatiak.

        Hozte-plantak. Bero-ponpak.

        Xurgatze-ekipamenduak.

        Airea tratatzeko unitateak.

        Lokaletako aire-banaketa. Sareta eta difusoreak. Unitate terminalak.

        Araudia.

        Zorroztasuna instalazioetako elementuen kalkuluan.

        Indarrean dagoen araudia betetzeko interesa.

      5. Instalazio termikoetan eta aireztatzekoetan fluidoen garraio-sareak kalkulatzea

        Ponpak eta haizagailuak diseinatzea, kalkulatzea eta hautatzea.

        Hodien sareak diseinatzea eta kalkulatzea.

        Tutuerien sareak diseinatzea eta kalkulatzea.

        Fluidoen mekanika.

        Instalazio termikoetarako tutuerietan erabilitako materialen ezaugarriak.

        Ponpak eta haizagailuak. Kurba bereizgarriak. Fluidoetarako ponpa motak. Aplikazio-esparrua. Ponpa baten kurba bereizgarria.

        Hodien sareak. Karga-galera, abiadura eta emaria. Kalkulu-metodoak.

        Tutueria-sareak. Karga-galera, abiadura eta emaria.

        Zorroztasuna sareetako elementuen kalkuluan.

      6. Suteen aurkako babes-instalazioen konfigurazioa

        Suteak hautemateko sistemen eta alarma-sistemen sailkapena.

        Suteak itzaltzeko sistema eramangarrien sailkapena.

        Suteak automatikoki itzaltzeko sistemen sailkapena.

        Lokal edo eraikin baten sute-karga kalkulatzea eta sailkatzea.

        Suteak automatikoki itzaltzeko sistemak kalkulatzea.

        Suaren portaera.

        Hautemate- eta alarma-sistemen tipologia.

        Suteak itzaltzeko sistemen tipologia.

        Zorroztasuna instalazioetako elementuen kalkuluan.

        Indarrean dagoen araudia betetzeko interesa.

        Eraikinen segurtasun-instalazioekiko interesa.

  2. lanbide-modulua: Instalazioak muntatzeko prozesuak

    Kodea: 0122

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 13

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Instalazioetan erabilitako materialak eta horien tratamendua identifikatzen du, propietate fisikoak eta kimikoak aztertuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazio mota bakoitzean erabilitako materialak identifikatu ditu.

        2. Materialen ezaugarri eta propietate fisikoak eta kimikoak bereizi ditu.

        3. Tratamendu termikoak eta materialen propietateak lotu ditu.

        4. Material bakoitzak instalazio mota bakoitzerako dituen alde onak eta alde txarrak baloratu ditu.

        5. Metalezko materialen korrosio- eta oxidazio-prozesua deskribatu du.

        6. Korrosioaz eta oxidazioaz babesteko prozedurak eta teknikak deskribatu ditu.

      2. Elementuak transformatzeko eragiketak egiten ditu eta, horretarako, mekanizazioko eta konformazioko eskuko teknikak aplikatzen ditu, eta makinen funtzionamendua eta prozesuaren baldintzak eta produktuaren ezaugarriak lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aplikazioen arabera bereizi ditu mekanizazioko eta konformazioko ekipamenduak.

        2. Neurtzeko tresnak identifikatu ditu (kalibrea, mikrometroa, zinta metrikoa).

        3. Konparazio-tresnak identifikatu ditu (galgak, konparadorea, nibela).

        4. Tresna egokiekin eta eskatzen den doitasunarekin egin ditu neurketak.

        5. Mekanizaziorako eta konformaziorako beharrezko erremintak identifikatu ditu.

        6. Mekanizatzeko, neurtzeko, trazatzeko, zulatzeko, hariztatzeko eta ebakitzeko lanak egin ditu, besteak beste.

        7. Tutuetan eta beste material batzuetan konformazio-eragiketak egin ditu (tolestatzea, kurbatzea, ahozabaltzea...).

        8. Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako tratamenduak aplikatu ditu.

        9. Egin behar diren eragiketen sekuentzia zehaztu du.

        10. Lanerako erremintak edo ekipamenduak zuzen erabili ditu.

        11. Eskatzen diren kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

        12. Laneko arriskuen prebentzioari, ingurumen-babesari eta segurtasunari buruzko arauak aplikatu ditu.

        1. Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

      3. Soldatu gabeko loturak egiten ditu eta lotura bakoitzaren ezaugarriak aztertzen ditu, lotura mota bakoitzerako teknika egokiak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Soldatu gabeko lotura motak eta lotu beharreko material motak identifikatu ditu.

        2. Egin behar diren eragiketen sekuentzia zehaztu du.

        3. Materialaren eta egin beharreko prozesuaren araberako erremintak hautatu ditu.

        4. Hariztatzeko, torlojutzeko, gakoz eusteko eta errematxatzeko lanak egin ditu.

        5. Ahozabaltzeko eta zabaltzeko lanak egin ditu.

        6. Ezarritako dimentsio-irizpideak errespetatu ditu.

        7. Loturen fidagarritasuna egiaztatu du (erresistentzia eta estankotasuna, besteak beste).

        8. Ezarritako kalitate eta segurtasuneko baldintzetan egin du lan erremintekin eta materialekin.

        9. Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko arauak aplikatu ditu.

        10. Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

      4. Lotura soldatuak egiten ditu, eta material mota bakoitzerako teknika egokia aukeratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialen ezaugarrietarako egokia den soldadura-prozesua hautatu du (biguna, gogorra eta elektrikoa).

        2. Soldadura moten sinbologia identifikatu du.

        3. Soldadura-ekipamenduen osagaiak identifikatu ditu.

        4. Eskatutako segurtasuneko baldintzetan egin du lan erremintekin eta makinekin.

        5. Soldadura-teknika egokia erabiliz egin du lotura.

        6. Loturen fidagarritasuna egiaztatu du (erresistentzia eta estankotasuna, besteak beste).

        7. Soldadura-prozesuan erabilera eta kontroleko arauak aplikatu ditu.

        8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak eta zehaztapenak errespetatu ditu.

        9. Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

        10. Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.

      5. Hozteko eta girotzeko instalazioetako ekipamenduen eta elementuen muntaia txikiak egiten ditu (konpresore hermetikoak, split-ak, eta abar) eta, horretarako, muntaia-teknikak aplikatzen ditu eta fabrikatzailearen planoak eta argibideak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioa muntatzeko plana landu du eta, horretarako, instalazioen araudia aplikatu du, baita arriskuen prebentziorako eta segurtasunerako neurriak ere.

        2. Instalazioa birplanteatu du, eta planoak muntaia-espazioarekin lotu ditu.

        3. Instalazioa muntatzeko beharrezko erremintak, materialak eta teknikak hautatu ditu.

        4. Ekipamenduak, tutuak eta osagarriak finkatu eta nibelatu ditu.

        5. Ekipamenduen arteko konexioak egin ditu.

        6. Eskatutako segurtasunarekin eta kalitatearekin egin du lan erremintekin.

        7. Adierazitako denborak errespetatuz egin du muntaia.

        8. Lanak txukuntasunez, garbi eta autonomiaz egin ditu.

        9. Lanak zuzen banatu dira, eta taldean egin dute lan.

      6. Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioetako ekipamenduen eta elementuen muntaia txikiak egiten ditu (banako galdara eta ur-berogailuak) eta, horretarako, muntaia-teknikak aplikatzen ditu eta fabrikatzailearen planoak eta argibideak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioa muntatzeko plana landu du eta, horretarako, instalazioen araudia aplikatu du, baita arriskuen prebentziorako eta segurtasunerako neurriak ere.

        2. Instalazioa birplanteatu du, eta planoak muntaia-espazioarekin lotu ditu.

        3. Eskatutako segurtasunarekin hautatu eta erabili ditu erreminta egokiak.

        4. Ekipamenduak, tutuak eta osagarriak finkatu eta nibelatu ditu.

        5. Ekipamenduen arteko konexioak egin ditu.

        6. Adierazitako denborak errespetatuz egin du muntaia.

        7. Lanak txukuntasunez, garbi eta autonomiaz egin ditu.

        8. Lanak zuzen banatu dira, eta taldean egin dute lan.

      7. Instalazio termikoen eta fluidodunen estankotasun-probak egiten ditu, irizpide teknikoak eta erregelamenduzkoak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Araudiaren arabera estankotasun-probetan lortu behar diren presio-balioak finkatu ditu.

        2. Neurtzeko ekipamendu eta tresna egokiak hautatu ditu.

        3. Proba egitean, finkatutako presioak lortu ditu.

        4. Instalazioan egon daitezkeen ihesak aurkitu eta konpondu ditu.

        5. Segurtasun pertsonaleko eta materialeko irizpideak errespetatu ditu.

        6. Dagozkion arauzko irizpideak aplikatu ditu.

        7. Kontingentziak gauzatze-denbora justifikatuetan konpondu ditu.

        8. Bitartekoak, ekipamenduak eta espazioak erabiltzeko arauak errespetatu ditu.

        9. Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.

      8. Instalazio termikoekin eta fluidodunekin lotzen diren sistema elektrikoak muntatzeko lanak egiten ditu, eta muntatzeko eskemak eta argibideak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Babes, aginte eta potentziako eskema elektrikoak sinbologia zuzenarekin egin eta interpretatu ditu.

        2. Taulako elementuak funtzionaltasun-irizpideekin eta espazioa minimizatzeko irizpideekin banatu eta kokatu ditu.

        3. Arauzko irizpideei jarraituz egin du taulako elementuen eta elementu periferikoen arteko konexio elektrikoa.

        4. Konexio elektrikoen fidagarritasuna eta instalazio elektrikoaren funtzionamendu-sekuentzia egiaztatu du (presostatoak, zundak, motorrak abian jartzeko sistemak, termikoak, eta abar).

        5. Erreminta eta materialak hautatu ditu, eta eskatutako segurtasunarekin erabili ditu.

        6. Adierazitako denborak errespetatuz egin du muntaia.

        7. Lanak txukuntasunez eta garbi egin ditu.

      9. Instalazio termiko eta fluidodun txikiak jartzen ditu abian, eta instalazioaren funtzionamendua egiaztatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazio termikoak eta fluidodunak abian jartzeko sekuentzia deskribatu du.

        2. Instalazio termikoko hargailu elektrikoen eta kontrol eta segurtasuneko elementuen funtzionamendu-sekuentzia egiaztatu du.

        3. Instalazioa abian jartzeko lanak egin ditu (hustea, fluidoak kargatzea, purgatzea, eta abar).

        4. Instalazioko ekipamenduak eta elementuak erregulatu eta kalibratu ditu (presostatoak, termostatoak, eta abar).

        5. Segurtasuneko eta ingurumeneko arauak errespetatu ditu.

        6. Instalazio termikoaren funtzionamendu-parametroak egiaztatu ditu.

        7. Tresna eta erreminta egokiak hautatu eta erabili ditu.

        8. Lanak zuzen banatu dira eta taldean egin dute lan.

    2. Edukiak

      1. Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako tratamenduak eta materialak identifikatzea

        Materialak identifikatzea eta horien propietateak zehaztea.

        Aplikazioaren araberako materialik egokienak hautatzea.

        Materialen propietate nagusiak.

        Instalazio termikoetan erabilitako materialak. Alde onak eta txarrak.

        Tutuak. Materialak, ezaugarriak eta dimentsioak.

        Korrosioa eta oxidazioa. Materialen babesa.

        Instalazio termikoetan eta fluidodunetan erabiltzen den tutueriarako osagarriak.

        Zorroztasuna materialak hautatzean.

        Argitasuna aukeraketa justifikatzean.

      2. Instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko prozesuetan aplikatutako materialen mekanizazioa eta konformazioa

        Mekanizazioko ekipamendua eta erremintak erabiltzea.

        Neurtzeko tresnak erabiltzea.

        Dokumentazioaren arabera egitea trazatzeko eta markatzeko lanak.

        Ebakitzeko, zulatzeko eta hariztatzeko lanak egitea.

        Tutueriak kurbatzea, ahozabaltzea eta zabaltzea.

        Aire-hodiak trazatzea, ebakitzea eta eraikitzea.

        Mekanizazioa, aireztatzeko eta erauzteko txapa-hodietan eta beste material zurrun batzuetako hodietan.

        Produktu mekanizatuak egiaztatzea.

        Neurtu eta egiaztatzeko tresnak.

        Mekanizazioan erabiltzen diren makinak, ekipamenduak, tresnak eta erremintak.

        Plantxa abiapuntu izanik, aire-hodiak trazatu, ebaki eta eraikitzeko teknikak (zuzengunearen metodoa eta estalki bidezko metodoa).

        Mekanizazio-teknikak, aireztatzeko eta erauzteko txapa-hodietan eta beste material zurrun batzuetako hodietan.

        Zorroztasuna mekanizazio eta konformazioko lanetarako segurtasun-neurriak hartzean.

        Zorroztasuna eta doitasuna mekanizazio-lanak egitean.

        Eragiketetan lortzen diren hondakinak behar bezala berrerabiltzeko eta birziklatzeko interesa.

        Garbitasuna eta txukuntasuna zaintzea lanpostuan.

      3. Soldatu gabeko loturak

        Erremintak hautatzea eta maneiatzea.

        Hariztatzeko, torlojutzeko, itsasteko, gakoz eusteko, errematxatzeko, ahozabaltzeko eta zabaltzeko lanak egitea.

        Lotura-produktuak egiaztatzea eta kontrolatzea.

        Soldatu gabeko loturak.

        Material motak.

        Arauzko segurtasun-neurriak hartzea.

        Bitartekoak, ekipamenduak eta espazioak erabiltzeko arauak zorroztasunez betetzea.

        Zorroztasunez jardutea lotura-lanak egitean.

        Garbitasuna eta txukuntasuna zaintzea lanpostuan.

      4. Instalazio termikoen eta fluidodunen muntaia-prozesuetan aplikatutako soldadura

        Soldadura elektrikoko eta sugar bidezko soldadurako lanak egitea.

        Soldadura-produktuak egiaztatzea eta kontrolatzea.

        Materialen arabera hautatzea soldadura mota.

        Soldadura motaren araberako oinarrizko materialak.

        Erabilitako soldadura motak eta sinbologia.

        Soldadura elektrikoa. Printzipioak, prozedurak eta tresnak.

        MIG, TIG soldadura. Printzipioak, prozedurak.

        Termofusio bidezko soldadura. Prozedurak, osagaiak.

        Sugar bidezko soldadura (oxiazetilenoa, butanoa, eta abar).

        Soldadurako prozedurak.

        Soldadura-lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

        Bitartekoak, ekipamenduak eta espazioak erabiltzeko arauak betetzea.

        Zorroztasunez jardutea lotura-lanak egitean.

        Garbitasuna eta txukuntasuna zaintzea lanpostuan.

      5. Hozteko eta girotzeko ekipamenduen oinarrizko muntaia

        Eskemak interpretatzea eta lantzea.

        Instalazioen zuinketak egitea.

        Konpresore hermetikoen eta unitate kondentsatzaileen zimendatzeak eta bankadak egitea.

        Ekipamenduak eta lineak eustea eta finkatzea.

        Bibrazioen aurkakoak konpresoreetan eta makina txikietan kokatzea, finkatzea, nibelatzea eta muntatzea.

        Hotz-lineak eta horiekin lotzen diren zirkuituak muntatzea.

        Lotzen diren elementuak muntatzea (iragazkiak, bisoreak, eta abar).

        Lineak eta horiekin lotzen diren elementuak bero-isolatzea.

        Ekipamenduak eta lineak zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

        Fluido-ekipamenduen eta -lineen euskarriak eta finkagailuak. Zimendatzeak eta bankadak, bibrazioen aurkako elementuak.

        Berariaz aplikatzeko araudia.

        Berariazko sinbologia.

        Muntatzeko lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

        Bitartekoak, ekipamenduak eta espazioak erabiltzeko arauak betetzea.

        Zorroztasunez jardutea lanak egitean.

      6. Beroa sortzeko instalazioetako eta fluido-instalazioetako ekipamenduen eta elementuen oinarrizko muntaia

        Eskemak interpretatzea eta lantzea. Berariazko sinbologia.

        Bero-instalazioen zuinketak egitea.

        Banako galdarak, ur-berogailuak eta instalazioko elementuak kokatzea, finkatzea eta nibelatzea.

        Fluido-ekipamenduak eta -lineak eustea eta finkatzea.

        Bero-lineen, ur bero sanitarioko lineen eta erregai-lineen muntaia.

        Horiekin lotzen diren elementuak muntatzea (unitate terminalak, detentoreak, balbulak, tapoiak eta abar).

        Ekipamenduak, lineak eta abar zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

        Fluido-ekipamenduen eta -lineen euskarriak eta finkagailuak.

        Berariaz aplikatzeko araudia.

        Beroa sortzeko instalazioetako elementuak eta ekipamenduak.

        Instalazioak muntatzeko lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

        Bitartekoak, ekipamenduak eta espazioak erabiltzeko arauak betetzea.

        Zorroztasunez jardutea lanak egitean.

      7. Instalazio termikoen eta fluidodunen estankotasun-probak egitea

        Zubi manometrikoak erabiltzea.

        Estankotasun-probak egitea.

        Estankotasun-probak.

        Presioa neurtzeko ekipamenduak eta tresnak.

        Aplikatzeko araudia.

        Segurtasun-neurriak betetzea.

        Zorroztasunez jardutea lanak egitean.

      8. Oinarrizko instalazio termiko txikiekin lotzen diren sistema elektrikoen muntaia

        Eskema elektrikoak interpretatzea eta lantzea.

        Taula elektrikoko elementuak muntatzea eta konexioak egitea.

        Instalazioetako kontrol-elementuak muntatzea eta konexioak egitea (presostatoak, termostatoak, presio-zundak, tenperatura-zundak, eta abar).

        Abian jarri aurretik, konexio elektrikoak egiaztatzea.

        Instalazio termikoko babes elektrikoak.

        Konpresore monofasikoen abio motak bereiztea.

        Berariazko araudia.

        Berariazko sinbologia.

        Instalazioetako berariazko parametro elektrikoak.

        Instalazio termikoetako elementu elektrikoak.

        Instalazioak muntatzeko lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

        Bitartekoak, ekipamenduak eta espazioak erabiltzeko arauak betetzea.

        Zorroztasunez jardutea lanak egitean.

      9. Instalazio termikoak abian jartzea

        Instalazioetako fluido-ihesak aurkitzea eta konpontzea.

        Instalazioetako berariazko aldagai elektrikoak egiaztatzea.

        Hotz-zirkuitua deshidratatzea, hustea eta kargatzea.

        Berotzeko eta ur bero sanitarioko instalazioak betetzea eta purgatzea.

        Instalazioa abian jarri osteko doikuntzak eta zuzenketak egitea, energia-eraginkortasunerako irizpideen arabera.

        Abian jartzeko sekuentzia.

        Instalazioetako fluido-ihesak aurkitzeko eta konpontzeko teknikak.

        Instalazio termikoetako funtzionamendu-parametroak finkatzea.

        Hozgarria kargatzeko eta husteko prozedurak.

        Abian jartzeko lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

        Bitartekoak, ekipamenduak eta espazioak erabiltzeko arauak betetzeko interesa.

        Zorroztasunez jardutea lanak egitean.

        Hozgarrien tratamenduan ingurumen-arauekiko errespetua izatea.

  3. lanbide-modulua: Instalazioen irudikapen grafikoa

    Kodea: 0123

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Instalazio termikoetako eta fluidodunetako elementuak eta ekipamenduak irudikatzen ditu eta planoetan eta eskemetan aplikatzekoa den sinbologia normalizatuarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sistema definitzen duten plano motak identifikatu ditu (oin-planoak, ebakidura eta sekzioak, besteak beste).

        2. Sistemaren elementuekin eta ekipamenduekin lotu du aplikatzekoa den sinbologia.

        3. Planoen gainean identifikatu ditu instalazioa osatzen duten elementuak eta ekipamenduak.

        4. Irudikatzeko arau orokorren arabera interpretatu ditu planoetan biltzen diren zehaztapen teknikoak.

        5. Instalazioaren elementu bereziak dagokien legendan bildutako aipamenekin identifikatu ditu.

        6. Dokumentazio grafikoa interpretatzean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

      2. Instalazio termikoetako eta fluidodunetako hasierako eskemak lantzen ditu, ordenagailuz lagundutako marrazketa-programak erabiliz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskema eta haren informazio bereizgarria identifikatu du.

        2. Sistemen osagai-zerrendak egin ditu.

        3. Aplikatzekoa den sinbologiaren arabera irudikatu du elementu bakoitza.

        4. Legendak txertatu ditu.

        5. Irudikatzeko konbentzionalismoak errespetatu ditu.

        6. Txukuntasunez eta garbitasunez egin du lan.

        7. Adierazitako denborak errespetatuz egin du eskema.

        8. Eskemak lantzean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

      3. Instalazio termikoen eta fluidodunen planoak marrazten ditu, irudikatzeko konbentzionalismoak eta diseinu-programak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Planoak egiteko tresna, euskarri eta formatua egokienak hautatu dira.

        2. Zirkuitu moten elkarketak ezarri eta antolatu ditu.

        3. Benetako instalazioak, lokalak edo eraikinak abiapuntu izanik landu ditu krokisak.

        4. Eraikuntzaren ezaugarriak hartu ditu kontuan.

        5. Instalazioaren trazadura marraztu du.

        6. Arauen arabera ezarri ditu kotak.

        7. Aipamenak eta legendak txertatu ditu.

        8. Osagaien zerrendak egin ditu.

        9. Eskala eta formatu normalizatuak erabili ditu.

        10. Planoa eta haren informazio bereizgarria identifikatu du.

        11. Instalazio motaren araberako berariazko arauak aplikatu ditu.

        12. Bitarteko informatikoak erabiltzeko arauak errespetatu ditu.

      4. Instalazioen xehetasun-planoak eta isometriak marrazten ditu, eta hautatutako eraikuntza-soluzioa deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Irudikatzeko sistema hautatu du.

        2. Xehetasunerako eskala egokia hautatu du.

        3. Definitutako xehetasuneko elementuak irudikatu ditu (ebakidurak, sekzioak, eta abar).

        4. Xehetasuneko geometriaren arabera jarri ditu kotak.

        5. Diseinu-programak erabili ditu.

        6. Txukuntasunez eta garbitasunez egin du lan.

    2. Edukiak

      1. Instalazio termikoetako eta fluidodunetako elementuak eta ekipamenduak irudikatzea

        Eraikuntza-planoak irudikatzea.

        Instalazioak irudikatzea, elementuen eta osagaien sinbologia aplikatuz.

        Informazioaren eta telekomunikazioaren teknologiak erabiltzea.

        Irudikapen-sistemak.

        Dokumentazio grafikoa. Irudikapenari buruzko arau orokorrak.

        Eraikuntza-planoak:

        Kokaleku-planoak.

        Oin-planoa.

        Aurretiko bistak.

        Sekzioak.

        Eraikuntza-xehetasunak.

        Instalazioen terminologia eta sinbologia: bero-instalazioena, hotz-instalazioena, girotzeko/aireztatzeko instalazioena, fluido-sareena eta horiekin lotzen diren sistemena.

        Zorroztasunez jardutea, arauen arabera eta txukuntasun eta garbitasun egokiarekin egindako lanak aurkeztean.

        Talde-lanean jarrera positiboa, parte-hartzailea eta laguntzailea izatea.

      2. Instalazio termikoen eta fluidodunen eskemak lantzea

        Instalazio termikoen eta fluidodunen funtzionamendu-eskemak irudikatzea.

        Marrazketa-programak erabiltzea.

        Aplikatzekoak diren programa informatikoak.

        Hasierako eskemak.

        Eskema elektrikoak.

        Erregulazio eta kontroleko eskemak.

        Sinboloen biblioteka.

        Garbitasuna eta argitasuna eskemak egitean.

      3. Instalazio termikoen eta fluidodunen plano orokorrak lantzea

        Instalazio termikoetako sareetako elementuen mihiztaduren, loturen eta ekipamenduen kokapeneko eta muntaiako xehetasun-planoak egitea, proiektuaren zehaztapen orokorrak kontuan izanik.

        Arauak, formatuak, akotazioak, eskalak eta abar erabiltzea.

        Plano topografikoak eta hirigintzakoak interpretatzea.

        Oin-planoak, sekzioak eta aurretiko bistak delineatzea, dagozkien kotekin eta legendekin.

        Aplikatzekoak diren programa informatikoak.

        2 dimentsioko marrazketa.

        Irudikapen grafikoari buruzko arau orokorrak:

        Formatuak.

        Eskalak.

        Lerro motak.

        Bistak.

        Akotazioa.

        Instalazio termikoei eta fluidodunei aplikatu beharreko berariazko araudia:

        Elementuen antolamendua.

        Sareen trazadura.

        Ekipamenduen kokalekua.

        Elementu bereziak.

        Nork bere lana antolatzeko eta kontrolatzeko autonomiaz eta arduraz jardutea.

        Esleitu zaizkion lanak egiteko prestasuna azaltzea.

        Aplikatzekoa den araudiaren jarraipena egitea zorroztasunez eta ordenaz.

      4. Instalazio termikoen eta fluidodunen xehetasun-planoak eta plano isometrikoak lantzea

        3 dimentsioko programa informatikoak erabiltzea.

        Tutuerietako eta hodietako sistemak irudikatzea, modu isometrikoan.

        Instalazio termikoak irudikatzea.

        Eraikuntza-xehetasunak egitea.

        Aplikatzekoak diren programa informatikoak.

        2 dimentsioko marrazketa.

        Fluido-sareen isometriak.

        Instalazioak muntatzeko isometriak.

        Irudikapen grafikoari buruzko arauak:

        Materialen identifikazioa.

        Ebakidurak, sekzioak eta hausturak.

        Aipamenak eta legendak.

        Irudikapen grafikoak egiteko berariazko denborak betetzeko interesa.

        Sormena instalazioen irudikapen grafikoan.

  4. lanbide-modulua: Instalazioen energia-eraginkortasuna Kodea: 0349

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 165 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 12

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Bero-sorgailuen energia-eraginkortasuna ebaluatzen du, eta parametro bereizgarrien aldaketa haien errendimenduarekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bero-sorgailuak horien plakaren eta eskuliburu teknikoaren arabera ezaugarritu ditu.

        2. Erregaiak eta errekuntza-propietateak egiaztatu ditu.

        3. Erregaiaren gastu-neurketak egin ditu.

        4. Errekuntza-keak aztertu ditu.

        5. Neurtutako balioak balio onargarriekin alderatu ditu, CO2 eta COaren emisioari eta opakutasunari dagokienez, besteak beste.

        6. Galerak eta sistemari ekarritako energia erabilgarria kuantifikatu ditu.

        7. Galdaren edo bero-sorgailuen energia-errendimendua zehaztu du.

        8. Arauzko mantentze-lanak egiaztatu ditu.

        9. Bero-sorgailuak segurtasunez manipulatu ditu.

      2. Girotzeko hotz-sorgailuen energia-eraginkortasuna ebaluatzen du, eta parametro bereizgarrien aldaketa haien errendimenduarekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hotz-sorgailuak horien plakaren eta eskuliburu teknikoaren arabera ezaugarritu ditu.

        2. Tenperatura, presioa eta emaria neurtu ditu.

        3. Airearen eta uraren egoera-parametroak eta -propietateak zehaztu ditu.

        4. Parametro elektrikoak neurtu ditu.

        5. Berehalako errendimenduak zehaztu ditu.

        6. Urtaroaren araberako errendimenduak zehaztu ditu.

        7. Arauzko mantentze-lanak egiaztatu ditu.

        8. Hotz-sorgailuak ikuskatzeko segurtasun-protokoloa ezarri du.

      3. Banaketa termikoko sistemen energia-eraginkortasuna ebaluatzen du, eta parametro bereizgarrien aldaketa haien errendimenduarekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Banaketa-sistemak ezaugarritu ditu.

        2. Tenperatura, presioa eta emaria neurtu ditu.

        3. Airearen eta uraren egoera-parametroak eta -propietateak zehaztu ditu.

        4. Ponpen eta haizagailuen parametro elektrikoak neurtu ditu.

        5. Hodien, tutuen eta ekipamenduen egoera, isolamendu-kalitatea eta estankotasuna egiaztatu ditu.

        6. Trukagailuen eta unitate terminalen energia-balantzeak kuantifikatu ditu.

        7. Galerak eta sistemari ekarritako energia erabilgarria kuantifikatu ditu.

        8. Ponpen eta haizagailuen errendimenduak zehaztu ditu.

        9. Sareen orekatze hidraulikoa egiaztatu eta zuzendu du.

        10. Banaketa termikoko sistemak ikuskatzeko segurtasun-protokoloa ezarri du.

      4. Energia berreskuratzeko sistemen energia-aurrezpena kuantifikatu du eta horien funtzionamendua aztertu du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkatuan dauden energia berreskuratzeko sistema nagusiak ezaugarritu ditu.

        2. Instalazio bakoitzerako berreskuratze-ekipamendu egokiak hautatu ditu.

        3. Planteatutako berreskuratze-sistemekin lortutako aurrezpena kuantifikatu du.

        4. Arauzko zehaztapenak kontuan hartu ditu.

        5. Kalkuluak egitean zuhur jardun du.

        6. Berreskuratze-sistemen eraginkortasunari eusteko beharrezko mantentze-lanak zehaztu ditu.

      5. Eraikinetako instalazio termikoak kontrolatzeko sistemek emandako energia-aurrezpena baloratzen du, eta horien erregulazioa aztertzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazio termikoak eta horien osagaiak kontrolatzeko sistema nagusiak ezaugarritu ditu.

        2. Indarrean dagoen araudia betetzeko, kontrol-sistemari exijitu beharreko gutxieneko baldintzak zehaztu ditu.

        3. Energia-kontsumoa optimizatzen laguntzen duten kontrol-sistemen aukerako ezaugarriak zehaztu ditu.

        4. Instalaziorako beharrezko kontrol-estrategia zehaztu du.

        5. Instalazioaren funtzionamendua optimizatzeko kontrol-puntuak ezarri ditu.

        6. Instalazioari aplikatutako kontrol-sistemaren konfigurazioa interpretatu du.

        7. Kontrolatu beharreko funtzionamendu-parametroen kontsignak eta haien balioak zehaztu ditu.

        8. Instalaziorako kontrol-sistema justifikatu du.

      6. Energia-ekipamenduen elikadura-instalazio elektrikoak ebaluatzen ditu eta, horretarako, horien osagaiak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazio baten osagai elektrikoak eta dagozkion taulen eskemak identifikatu ditu.

        2. Instalazio termikoen elikadura, babes eta aginteko eskema elektrikoak interpretatu ditu.

        3. Zirkuitu eta taula elektrikoek bete beharreko arauzko zehaztapenak eman ditu.

        4. Aldagai elektriko bereizgarriak neurtu ditu.

        5. Instalazioaren ezohiko portaera antzemateko, egindako neurketak interpretatu ditu.

        6. Instalazioak manipulatzeak dakartzan arrisku elektrikoak eta horien ondorioak aztertu ditu.

        7. Instalazioen sistema elektrikoak ikuskatzeko segurtasun-protokoloa zehaztu du.

      7. Eraikinetako argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna kalkulatu eta horien energia-kontsumoa zehazten du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eraikinetako argiztapen-sistemak ezaugarritu ditu, kanpoko argiteria barne dela.

        2. Indarrean dagoen araudiaren arabera, argiztapen-sistemarako exijitzekoak diren gutxieneko baldintzak zehaztu ditu.

        3. Luminarien errendimendua zehaztu du.

        4. Argi naturalaren aprobetxamendua optimizatzeko kontrol- eta erregulazio-sistemak aztertu ditu.

        5. Arauzko mantentze-lanak egiaztatu ditu.

        6. Argiztapen-instalazioak manipulatzeak dakartzan arrisku elektrikoak identifikatu ditu.

        7. Argiztapen-sistemak ikuskatzeko segurtasun-protokoloa ezarri du.

      8. Instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko proposamenak egiten ditu, eta lortutako energia-aurrezpena justifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioen eraginkortasunari buruzko datuak, neurriak eta kalkuluak hautatu ditu.

        2. Azpisistemen eta instalazioen eraginkortasuna diagnostikatu du.

        3. Hobetu daitezkeen instalazioen puntu kritikoak identifikatu ditu.

        4. Hobetzeko litezkeen hautabideak adierazi ditu.

        5. Kontuan hartutako hobekuntza-proposamenen artean aukera bideragarriak eta eraginkorrak hautatu ditu.

        6. Instalazioetarako eta horien azpisistemetarako hautabideak eta aldaketak dakartzaten proposamenak egin ditu.

        7. Hartutako soluzioak zehazteko eskemak, planoak eta proposamenak gaineratu ditu.

        8. Aurreikusitako energia-aurrezpena eta inbertsioaren amortizazioa kuantifikatu ditu.

        9. Instalazioaren aldaketak haren erabileran eta mantentze-lanetan dituen ondorioei buruzko informazioa prestatu du.

    2. Edukiak

      1. Beroa sortzeko sistemen ebaluazio energetikoa

        Beroa sortzeko instalazioen energia-ustiapena.

        Bero-instalazioetako neurketa.

        Berotzeko eta ur bero sanitarioko instalazioetan kontsumoak zehaztea.

        Keak aztertzea.

        Errekuntzaren errendimendua kalkulatzea.

        Berehalako errendimendua eta urtaroaren araberako errendimendua kalkulatzea.

        Beroa sortzea, errekuntza eta erregaiak. Emisioak: CO2 eta bestelako gasak (NOx, SOx).

        Gasen termodinamika.

        Errekuntzaren errendimendua.

        Erregai-eskaria. Erabilera-autonomia.

        Berotzeko eta ur beroa sortzeko instalazioak eta ekipamenduak:

        Berehalako errendimendua eta urtaroaren araberako errendimendua lortzeko onartutako prozedurak.

        Kontsumoak.

        Arauzko exijentziak.

        Beroa sortzeko erabiltzen diren energia berriztagarriak.

        Beroa sortzeko instalazioetako neurketa-teknikak.

        Bero-instalazioetako neurketa-teknikak.

        Instalazioak energiaren eta ingurumenaren aldetik mantentzeko teknikak.

        Bero-sorgailuak manipulatzeari lotutako arriskuak.

        Zorroztasuna parametroen kalkuluan.

        Ingurumen arauekiko sentikortasuna.

        Instalazioen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

        Iturri berriztagarriak erabiltzearen eta energia-aurrezpena bultzatzearen aldeko jarrera.

        Indarrean dagoen araudia bete eta ezagutzeko interesa.

        Bero-sorgailuak manipulatzeko prozedurekiko arreta.

      2. Hotza sortzeko sistemen ebaluazio energetikoa

        Girotzeko hotza sortzeko instalazioen energia-ustiapena.

        Hotza sortzeko instalazioetako neurketa.

        Hotz-instalazio baten energia-balantzea egitea.

        Berehalako eta urtaroaren araberako errendimenduak kalkulatzea.

        Higrometria. Airea tratatzeko eragiketak. Airea hezetzea eta hezetasuna kentzea. Aurreikusitako kontsumoak.

        Konpresio mekaniko bidez hotza sortzea:

        Printzipio termodinamikoa, energia-balantzea, energia-errendimendua.

        Sistemaren itzulgarritasuna.

        Energia-errendimenduak eta -balantzeak beste mota batzuetako hotz-produkzioetan. Xurgatze eta adsortzio bidezko hotza.

        Airea girotzeko eta aireztatzeko instalazioak eta ekipamenduak:

        Errendimenduak lortzea.

        Arauzko exijentziak.

        Hotza sortzeko erabiltzen diren energia berriztagarriak.

        Hotza sortzeko instalazioetako neurketa-teknikak.

        Instalazioak energiaren eta ingurumenaren aldetik mantentzeko teknikak.

        Hotz-sorgailuei lotutako arriskuak.

        Ikuskapenak egin eta aurkezteko formularioak.

        Datuak jasotzeko formularioak.

        Zorroztasuna parametroen kalkuluan.

        Ingurumen arauekiko sentikortasuna.

        Instalazioen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

        Iturri berriztagarriak erabiltzearen eta energia-aurrezpena bultzatzearen aldeko jarrera.

        Indarrean dagoen araudia bete eta ezagutzeko interesa.

        Hotz-sorgailuak manipulatzeko prozedurekiko arreta.

      3. Banaketa termikoko sistemen ebaluazio energetikoa

        Ur-instalazioetako orekatze hidraulikoa.

        Airea banatzeko sareak orekatzea.

        Elektrozirkulatzaileen errendimendu-diagramak erabiltzea.

        Haizagailuen errendimendu-diagramak erabiltzea.

        Banaketa-sistemetako neurketa (tenperatura, emaria, presioa eta elektrikoak, besteak beste).

        Bero-trukagailuen energia-balantzea egitea eta horien eraginkortasuna kalkulatzea.

        Errendimenduak kalkulatzea.

        Energia, beroa eta bero-transmisioa. Fluidoen dinamika. Airea eta ura baliabide bero-eramaile gisa.

        Ur-lurrunarekiko iragazkortasuna. Tutuetako bero-galerak mugatzea eta kondentsazioak kontrolatzea. Arauzko exijentziak.

        Ur-zirkuituak: erregulazio- eta orekatze-elementuak.

        Ponpa zirkulatzaileak. Errendimenduaren kontrola.

        Bero-trukagailuak: energia-balantzeak, eraginkortasuna eta errendimendua.

        Unitate terminalak: ezaugarriak, eta ahalmen sentigarria eta sorra. Kontrol-sistemak. Eraginkortasuna eta errendimendua.

        Aire-sareak: erregulazio- eta orekatze-elementuak. Hodietako bero-galerak mugatzea eta kondentsazioak kontrolatzea. Arauzko exijentziak.

        Haizagailuak. Errendimenduaren kontrola.

        Zorroztasuna parametroen kalkuluan.

        Diagramak eta neurgailuak behar bezala erabiltzeko interesa.

        Ingurumen arauekiko sentikortasuna.

        Banaketa termikoko sistemen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

        Indarrean dagoen araudia betetzeko interesa.

        Banaketa termikoko sistemak manipulatzeko prozedurekiko arreta.

      4. Energia berreskuratzeko sistemen energia-aurrezpena kalkulatzea

        Beroa berreskuratzeko instalazioak dimentsionatzea.

        Hozte-dorreak eta aire-hozkailuak dimentsionatzea.

        Energia berreskuratzeko sistemak kalkulatzea.

        Beroa berreskuratzeko sistemen aurrezpena kuantifikatzea.

        Energia berreskuratzea. Printzipio funtzionalak.

        Bero sentigarria eta entalpikoa berreskuratzeko sistemak. Bakoitzaren ezaugarriak eta aplikazioak. Eraginkortasuna eta errendimendua. Arauzko exijentziak.

        Kondentsazio-baliabidearen berreskuratze-sistemak:

        Kondentsazio-eraztunak.

        Hozte-dorreak eta aire-hozkailuak.

        Motak eta ezaugarriak.

        Eraginkortasuna eta errendimendua.

        Aplikazioak.

        Arauzko exijentziak.

        Beroa berreskuratzeko sistemetako mantentze-teknikak.

        Zorroztasuna elementuen kalkuluan.

        Elementuak konfiguratzeko, instalatzeko eta erabiltzeko eskuliburuen erabilera zuzena.

        Energia berreskuratzeko sistemen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

        Indarrean dagoen araudia betetzeko interesa.

      5. Instalazioetako kontrol-sistemen energia-aurrezpena baloratzea

        Instalazio termikoetarako kontsumoak erregulatu, kontrolatu, neurtu eta kontabilizatzea.

        Eskemak interpretatzea eta lantzea.

        Neurketa-tresnak erabiltzea.

        Instalazioen aldagai analogikoak eta digitalak kontrolatzea.

        Erregulazio- eta kontrol-elementuak erabili eta doitzea.

        Erregulazio- eta kontrol-sistema zentralizatu bat konfiguratzea.

        Neurketa-tresnak: termometroak, termohigrometroak, anemometroak, barometroak, hidrometroak, manometroak, bakuometroak, emari-neurgailuak, kaloria-kontagailuak, polimetroa eta matxarda amperemetrikoak, besteak beste.

        Instalazio baten kontrol-puntuak. Aldagai analogikoak eta digitalak.

        Erregulazio eta kontroleko kaptadoreak/eragingailuak: termostatoak, higrostatoak, presostatoak, zundak, pirostatoak, fluxostatoak, ibiltarte amaierak eta serbomotorrak, besteak beste.

        Kontrol proportzionaleko elementuak. Motak, transferentzia-funtzioak, begiztak, kontrol-algoritmoak.

        Erregulazio-sistema aurrekonfiguragarriak eta programagarriak. SCADA sistemak. CPUa, A/D irteeren eta sarreren moduluak, errele-txartelak, PCarekin komunikatzeko interfazea. Telekudeaketa.

        Zorroztasuna dokumentazio teknikoaren erabileran.

        Instalazioak kontrolatzeko sistemen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

        Erregulazio- eta kontrol-sistemetan indarrean dagoen araudia aplikatzeko interesa.

        Energiaren kontsumoa optimizatzen laguntzen duten hautabideak erabiltzearen aldeko jarrera.

      6. Instalazio termikoetako sistema elektrikoak ebaluatzea

        Eskema elektrikoak interpretatzea eta lantzea.

        Aldagai elektrikoen emaitzak interpretatzea.

        Transformadoreak eta motorrak hautatzea. Eraginkortasuna eta errendimendua kalkulatzea.

        Potentzia-faktorea hobetzea.

        Fakturazio elektrikoa optimizatzea.

        Babes, aginte eta neurketako osagai elektrikoak instalazioan: babes magnetotermikoak, diferentzialak, kontaktoreak, termikoak, disjuntoreak, aginte-erreleak, hautagailuak, tenporizadoreak, ordutegi-programagailuak, neurketa-ekipamenduak, tentsio- eta intentsitate-transformadoreak.

        Ekipamenduak elikatzeko linea elektrikoak. Araudia betetzea.

        Zirkuitu hargailuen portaera. Potentzia-faktorea.

        Aldagai elektrikoak neurtzeko teknikak.

        Transformadoreak eta motorrak: motak eta ezaugarriak. Eraginkortasuna eta errendimendua.

        Instalazio elektrikoak mantentzeko teknikak.

        Instalazio elektrikoetako segurtasuna

        Ingurumen arauekiko sentikortasuna.

        Segurtasun-arauak betetzearen garrantziaren balorazioa.

        Irudikapen grafikoari buruzko arauei arreta eskaintzea.

        Zorroztasuna aplikatzekoa den araudiaren erabileran.

        Instalazio termikoetako sistema elektrikoen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

      7. Eraikinetako argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna kalkulatzea

        Argiztapen-aldagaiak neurtzea.

        Barruko argiztapenerako luminariak kalkulatu eta banatzea. Potentzia instalatua eta kontsumoen zenbatespena.

        Kanpoko argiztapenerako luminariak kalkulatu eta banatzea. Potentzia instalatua eta kontsumoen zenbatespena.

        Argiztapen-instalazioak mantentzea.

        Argiztapen-aldagaiak neurtzeko teknikak.

        Barruko argiztapena: argiztapen-eskakizunak, luminaria motak, energia-eraginkortasuna. Araudia betetzea.

        Kanpoko argiztapena: argiztapen-eskakizunak, luminaria motak, energia-eraginkortasuna. Araudia betetzea.

        Argiztapena kontrolatu eta erregulatzeko sistemak: sentsoreak eta erregulagailuak. Argi naturala aprobetxatzea. Araudia betetzea.

        Argiztapen-ekipamenduak mantendu eta kontserbatzeko teknikak.

        Hondakinak eta horien kudeaketa.

        Argiztapen-instalazioetako segurtasuna.

        Segurtasun-arauak betetzearen garrantziaren balorazioa.

        Zorroztasuna aplikatzekoa den araudiaren erabileran.

        Zorroztasuna dokumentazio teknikoaren erabileran.

        Barruko eta kanpoko argiztapen-sistemen bilakaera teknologikoarekiko interesa.

        Energiaren kontsumoa optimizatzen laguntzen duten hautabideak erabiltzearen aldeko jarrera.

      8. Instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko proposamenak egitea

        Instalazio termikoen eta argiztapenekoen datuak eta neurriak biltzea.

        Instalazio termikoen eta argiztapenekoen energia-eraginkortasuneko ikuskapenetan eta probetan lortutako datu eta parametro bereizgarriak interpretatzea.

        Instalazioaren uneko egoerari buruzko diagnostiko-txostena.

        Soluzioak aztertu eta proposatzea.

        Proposatutako instalazioaren osagaiak justifikatzeko kalkuluak.

        Dokumentazio grafikoa eta teknikoa aztertzea, instalazioaren uneko egoera eta hobetzeko proposamena jasota.

        Memoria edo txosten teknikoa egitea, kalkuluak, planoak eta gainerako justifikazio-elementuak gaineratuta.

        Proposatutako hobekuntzen bidez aurreikusitako energia-aurrezpena aztertzea.

        Proposatutako hobekuntzaren aurrekontu ekonomikoa eta amortizazioa.

        Proposatutako soluzioen balorazio ekonomikoa eta aurreikusitako amortizazioa espero den aurrezpenari esker.

        Kontsumoen historikoa, fakturak, erabiltzaileei buruzko informazioa, erabilera-irizpideak.

        Datuak erregistratzeko teknikak.

        Ekipamendu eraginkorrak. Energia-eraginkortasuneko sailkapena eta etiketa.

        Instalazio termikoetako sortze, banaketa eta kontroleko sistemak hobetzeko hautabideak.

        Energia berreskuratzeko sistemak: aireztapen kontrolatua, doako hoztea (free-cooling), bero sentigarria berreskuratzea, entalpia berreskuratzea.

        Sistema eraginkorrak argiztapen-instalazioen konfigurazioan. Erregulazio- eta kontrol-sistemak. Argi naturala aprobetxatzea.

        Argi naturala aprobetxatzeko teknika pasiboak.

        Energia berriztagarriak aprobetxatzeko teknikak.

        Energia motak eta horien ingurumen-inpaktua.

        Instalazioetan energia konbentzionalaren erabilera mugatzea.

        Errekuntza garbiko teknologiak.

        Energia-eraginkortasunari buruzko arauzko exijentziak. Eraikinetako instalazio termikoen erregelamendua. Eraikuntzako kode teknikoa.

        Instalazio termikoen energia-eraginkortasunerako mantentze-lan prebentiboaren irizpideak.

        Instalazioen energia-ikuskapenak egiteko irizpideak.

        Ikuskapenak egin eta aurkezteko formularioak.

        Datuak jasotzeko formularioak.

        Arreta berezia eskaintzea argitasunari, zuzentasunari, garbitasunari eta txukuntasunari, dokumentazioa, planoak eta eskemak formatu normalizatuetan lantzean.

        Zorroztasuna aplikatzekoa den araudiaren erabileran.

        Zorroztasuna dokumentazio teknikoaren erabileran.

        Energia-eraginkortasunean dauden aurrerapen teknologikoekiko interesa.

  5. lanbide-modulua: Eraikinen ziurtapen energetikoa

    Kodea: 0350

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 200 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 14

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Eraikinetako itxiturek ematen duten isolamendua ebaluatzen du eta, horretarako, haien osagaien propietateak multzoaren portaera higrotermikoarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eraikin baten inguratzaile termikoak dituen osagaien tipologia nagusiak identifikatu ditu.

        2. Merkatuen dauden isolatzaile mota nagusiak identifikatu ditu.

        3. Isolatzaileen propietateak (ezaugarri termikoak, sutearen aurreko portaeraren ezaugarriak eta degradazio higroskopikoaren ezaugarriak) haien aplikazioekin lotu ditu.

        4. Ereduzko itxituren transmitantzia termikoa kalkulatu du.

        5. Eraikin baten inguratzaile termikoak dituen osagaien portaera termikoa justifikatu du.

        6. Itxituren gainazaleko eta zirrikituetako kondentsazioen sorburuak litezkeen soluzioekin lotu ditu.

        7. Baoen iragazkortasuna eraikinaren energia-eskaerarekin lotuta aztertu du.

        8. Itxiturarako ereduzko egituren portaera termikoa ebaluatu du.

      2. Eraikinetako energia-eskaeraren muga zehazten du, eta haien inguratzailearen elementuak araudian xedatutakora egokitzen direla egiaztatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eraikuntzako ereduzko erabilerek eta horiek energia-eskaeran duten eragina lotu ditu.

        2. Aztergai dauden eraikinen eraikuntzari buruzko informazio garrantzitsua (itxiturak, geruzak eta ezaugarriak) bildu du.

        3. Eraikinaren inguratzaile termikoak dituen itxituren ezaugarriak indarrean dagoen araudiak ezarritako eskakizunekin lotu ditu.

        4. Itxituren gainazaleko eta barruko kondentsazioak araudian ezarritako mugekin lotu ditu.

        5. Eraikineko aire-infiltrazioak ezarritako mugekin lotu ditu.

        6. Itxituren isolamendua hobetzeko eta araudian ezarritako eskakizunak betetzeko soluzioak proposatu ditu.

      3. Eraikinen bizigarritasuna ziurtatzeko beharrezko energia-eskaera kalkulatzen du, eta eskaera hori aplikatzekoa den araudiak ezarritako mugetara egokitzen dela egiaztatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Energia-eskaera kalkulatzeko, eraikuntzari buruzko beharrezko informazio garrantzitsua (itxiturak, geruzak eta ezaugarriak) bildu du.

        2. Eraikinaren eraikuntzari buruzko informazioa eta informazio termikoa informatika-programan sartu ditu.

        3. Kalkulatutako energia-eskaera erreferentziazko eraikin batena baino txikiagoa dela egiaztatu du.

        4. Energia-eskaeraren muga betetzen ez bada, itxituren eraikuntza-ezaugarriak eta/edo isolamendu-ezaugarriak aldatzea proposatu du.

        5. Energia-eskaeraren muga betetzen ez bada, eguzkitik babesteko sistemak erabiltzea proposatu du.

        6. Araudia betetzen dela justifikatu ahal izateko informazio teknikoa identifikatu du.

      4. Eraikinak energiaren ikuspegitik kalifikatzen ditu, eta horretarako, inplikatutako instalazioak ezaugarritzen ditu eta prozedura homologatuaren bidez balantze termikoa kalkulatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eraikinaren instalazio termikoei eta energia-eskaerari buruzko informazio garrantzitsua identifikatu du, informatika-programan sartzeko.

        2. Kalkulu-prozedura sinplifikatuak aplikatu ditu, eraikinaren kalifikazio energetikoa lortzeko arauaren arabera.

        3. Eraikinaren kalifikazio energetikoaren indizeak lortu ditu, haren instalazio termikoen eta eraikuntza-definizioaren arabera.

        4. Eraikinaren kalifikazio energetikorako informatika-programa homologatuen emaitzak jasotako informazio teknikoarekin lotu ditu.

        5. Eraikinaren kalifikazioa hobetu lezaketen aldaketak proposatu ditu.

      5. Eraikinen ziurtapen energetikorako prozesuak dokumentatzen ditu, indarrean dagoen araudiak eskatutako informazio teknikoa zehaztuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ziurtapen energetikoa lortu, eguneratu, berritu edo hobetzeko jarraitu beharreko administrazio-prozesua deskribatu du.

        2. Eraikinen ziurtapen energetikoa lortu, eguneratu, berritu edo hobetzeko prozesua kasuak kasu beharrezkoa den dokumentazioarekin lotu du.

        3. Eraikinen ziurtapen energetikoa lortzeko dokumentuak bete ditu.

        4. Eraikinen kalifikazio energetikoaren legezko etiketa edo ziurtapenak eskatzen dituen zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

        5. Energia-eraginkortasuneko etiketak bete ditu.

    2. Edukiak

      1. Eraikinetako itxituren isolamendua ebaluatzea

        Ereduzko eraikuntza-sekzioak aztertzea.

        Merkatuan dauden eraikuntzako produktuen eta materialen sailkapen higrotermikoa.

        Diagrama psikrometrikoak, etab. maneiatzea.

        Eraikinetako inguratzaile termikoaren parametro bereizgarriak kalkulatzea.

        Itxituretan geruzak ipintzea eta emaitzak ebaluatzea.

        Itxitura motak (besteak beste, airearekin, lurrarekin eta bizigarriak ez diren eremuekin kontaktuan daudenak). Tenperatuaren erredukzio-koefizientea.

        Isolatzaile motak (ezaugarri termikoak, sutearen aurreko portaeraren ezaugarriak eta degradazio higroskopikoaren ezaugarriak) eta iragazgaizgarri motak.

        Bero-transmisioa zenbait geruzatako elementu dimentsiobakarrean:

        Beroa transmititzeko mekanismoak. Eroapena, konbekzioa, erradiazioa.

        Bero-transmisioa itxitura opakuetan. Eroankortasun, erresistentzia eta transmitantzia termikoa.

        Bero-transmisioa baoetan eta argizuloetan. Transmitantzia termikoa, eguzki-faktore aldatua, absortibitatea eta itzal-faktorea, besteak beste.

        Eraikuntzan erabiltzen diren materialen ezaugarri termikoak: harria, zura, material zeramikoak, hormigoia, metala eta beira, besteak beste.

        Infiltrazioen, kapilaritatearen eta kondentsazioaren ondoriozko hezetasuna. Kondentsazio motak.

        Arotzeriaren iragazkortasuna airearekiko eta infiltrazioak. Sailkapena.

        Itxitura batean geruzak ipintzea:

        Aire-ganberak.

        Itxitura bertikalaren ereduzko sekzioak. Fatxadak eta barruko partizioak.

        Itxitura horizontalaren ereduzko sekzioak. Zolatak, solairuak eta estalkiak, besteak beste.

        Merkatuan dauden produktuak eta nobedadeak ezagutzeko interesa.

        Itxitura mota bakoitzaren eraikuntza-logikari arreta jartzea.

        Zuhurtasuna eta argitasuna kalkuluetan.

      2. Eraikinetako energia-eskaeraren muga zehaztea

        Eraikinetako energia-eskaera mugatzea. Aukera sinplifikatua aplikatzea.

        Aukera sinplifikatuaren justifikazio dokumentala.

        Emaitzak aztertzea eta muga betetzeko aldaketak proposatzea.

        Muga betetzearen justifikazio-fitxak egitea.

        Eraikinetako energia-kontsumoaren banaketa erabileraren arabera.

        Energia-eskaera mugatzearen oinarri teknikoak.

        Aukera sinplifikatuaren aplikagarritasuna eta aplikazio-prozedura.

        Eremu klimatikoak eta fatxaden orientazioa.

        Eremuak, inguratzaile termikoa eta itxiturak (definizioa, sailkapena, parametroak, karga termikoa eta higrometria mota, besteak beste).

        Energia-eskaeraren muga. Gehieneko transmitantziak eta mugako batez besteko parametro bereizgarriak.

        Baoen eta argizuloen arotzeriarako ezarritako aire-iragazkortasunaren mugak betetzea.

        Itxituretan, barruko partizioetan eta zubi termikoetan zirrikituetako eta gainazaleko kondentsazioak kontrolatzea.

        Eraikuntzako kode teknikoa. Energia-aurrezpeneko oinarrizko dokumentua (CTE-DB HE). HE1 atala. Energia-eskaeraren muga.

        Indarrean dagoen araudia betetzeko interesa.

        Zorroztasuna parametroak kalkulatzean eta unitate normalizatuak erabiltzean.

        Aztergai dauden eraikinen eraikuntzari buruzko informazio garrantzitsua (itxiturak, geruzak eta ezaugarriak) bilatzeko interesa.

      3. Eraikinetako energia-eskaera kalkulatzea

        Eraikinetako energia-eskaera informatika-programen bidez (LIDER) kalkulatzea.

        Emaitzak aztertzea eta horiek hobetzeko teknikak. Orientazioa, eguzkitik babesteko sistemak, isolamendua, etab.

        Araudia betetzearen justifikazio-txostenak egitea.

        Energia-eskaeraren kalkuluan aukera orokorra aplikatzeko prozedura. Eraikina xede gisa eta erreferentzia gisa.

        Indarrean dagoen araudian energia-eskaera kalkulatzeko onartutako informatika-programak (LIDER).

        Eraikinaren inguratzaile termikoaren definizioa eta ezaugarriak.

        Erreferentziazko eraikinaren ezaugarriak:

        Xede den eraikinaren eraikuntza-definizioa. Datu-basea.

        Erreferentziazko eraikinaren eraikuntza-konposizioa.

        Eraikinaren geometria 3D-n definitzea.

        Barruko giro-baldintzak eta kanpoko baldintza klimatikoak.

        Baoen eguzki-kontrola: irtenguneak, hegalak, xafla-dispositiboak, itzal-faktorea, eguzki-faktorea, eguzki-faktore aldatua.

        Eraikinaren itzal-elementuak eta urrutiko oztopoak. Itzal-faktorea.

        Emaitzen eta aldakuntzen txostena hainbat agertokitarako.

        Emaitzak hobetzeko teknikak. Orientazio-sistemak, eguzki-babesa, isolatzaileak gehitzea eta bestelakoak.

        Zorroztasuna kalkulurako datuak maneiatu eta sartzean.

        Soluzioak ekartzeko gaitasuna, energia-eskaeraren muga betetzen ez bada.

        Araudia betetzen dela justifikatu ahal izateko informazio teknikoa bilatzeko interesa.

      4. Eraikinen kalifikazio energetikoa

        Aukera sinplifikatuaren bidez kalifikazio energetikoa kalkulatzea.

        Indarrean dagoen araudian onartutako informatika-programaren bidez kalifikazioa kalkulatzea.

        Txosten teknikoaren emaitzei buruzko azterketa eta kalifikazioa hobetzeko aldaketak.

        Eraikinaren energia-instalazioak.

        Berotzeko, hozteko, aireztatzeko eta ur bero sanitarioa sortzeko sistemen kalifikazioan laguntzea.

        Errendimendua eta energia-eraginkortasunaren adierazleak.

        Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua eta horren gida teknikoak.

        Argiztapen-sistemen kalifikazioan laguntzea. Argi naturala aprobetxatzea. HE 3 atala.

        Eguzki-sistemen kalifikazioan laguntzea. Ur bero sanitarioa eta elektrizitatea sortzea. HE 4 eta HE 5 atalak.

        Baterako sorkuntzako sistemen kalifikazioan laguntzea. Europako zuzentaraua.

        Kontrol telematiko eta domotikoko sistemen kalifikazioan laguntzea. Instalazioen programazioa eta erregulazioa.

        Kalifikazio energetikoa:

        Aukera sinplifikatua aplikatzeko prozedura. Aukeraren eskakizunak, hedadura eta garapena. Soluzio teknikoak.

        Aukera orokorra aplikatzeko prozedura.

        Indarrean dagoen araudian onartutako informatika-programa (CALENER) maneiatzea.

        Eraikinen kalifikazio energetikorako eskala. Adierazle energetikoak eta eskala egiteko jarraibideak.

        Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE).

        Eraikinaren instalazio termikoei eta energia-eskaerari buruzko informazio garrantzitsua bilatzeko interesa, informatika-programan sartzeko.

        Zorroztasuna kalkulurako datuak maneiatu eta sartzean.

        Kalifikazioa hobetzeko soluzioak ekartzeko interesa.

      5. Eraikinen ziurtapen energetikorako dokumentazioa

        Etiketetan eta energia-eraginkortasuneko ziurtagirietan jasotako informazioa interpretatzea.

        Eraikinen ziurtapen energetikorako dokumentuak prestatzea.

        Ziurtapen energetikoari buruzko Europako zuzentarauak. Helburuak eta eskakizunak.

        Tokiko eta autonomia-erkidegoko araudia. Ordenantzak eta ekintza-planak, besteak beste.

        Eraikin egin berrietako energia-eraginkortasunaren ziurtapena lortzeko oinarrizko prozedurari buruzko Errege Dekretua. Aplikazio-esparrua eta metodologia. Onartutako dokumentuak.

        Lehendik dauden eraikinen ziurtapen energetikorako prozesua.

        Energia Eraginkortasuneko Ziurtagiria (EEZ). Gutxieneko edukiak. Kalifikazioaren baliotasuna, berritzea eta hobetzea.

        Proiektuaren Energia Eraginkortasuneko Ziurtagiria. Kalkulu- eta kalifikazio-aukera.

        Amaitutako eraikinaren Energia Eraginkortasuneko Ziurtagiria. Probak, ikuskapenak, kanpoko kontrola, etab.

        Energia-eraginkortasuneko etiketa. Formatuak eta edukiak.

        Indarrean dagoen araudia betetzeko interesa.

        Ziurtapen-prozesua ulertzea.

      6. lanbide-modulua: Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan

        Kodea: 0351

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 80 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Ur-hornidurako eta saneamenduko sareen parametro bereizgarriak neurtzen ditu, eta neurketaren emaitzak instalazioen tipologiarekin eta ezaugarriekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Eraikinean ur hotz eta ur bero sanitarioa hornitzeko ereduzko instalazio nagusiak identifikatu ditu.

            2. Hondakin-urak husteko instalazio motak identifikatu ditu.

            3. Ereduzko instalazioaren osagaiak eta horiek betetzen duten eginkizuna lotu ditu.

            4. Eraikinetako instalazio hidraulikoekin lotutako dokumentazio teknikoa interpretatu du (memoriak, hasierako eskemak, planoak eta eraikuntza-xehetasunak, besteak beste).

            5. Unitate termikoak eta hidraulikoak (presiokoak, emarikoak, tenperaturakoak, potentziakoak eta energiakoak) bihurtu ditu.

            6. Instalazio mota bakoitzari aplikatu beharreko arauak identifikatu ditu, bai eta uraren kalitatean, eraginkortasunean eta aurrezpenean espezializatutako erakundeek egindako gomendioak ere.

            7. Kontrolatu beharreko magnitudeak dagozkion neurketa-ekipamenduekin lotu ditu.

            8. Instalazio bakoitzaren parametro bereizgarriak (hidraulikoak, termikoak, kimikoak eta elektrikoa, besteak beste) zehaztasunez neurtu ditu.

            9. Lortutako neurriak indarrean dagoen araudian adierazitako kalitate- eta funtzionamendu-balio normalekin alderatu ditu.

            10. Ekipamenduak, materialak eta instalazioak erabiltzeko arauak errespetatu ditu.

          2. Eraikinetako instalazio hidraulikoetako hargailuen eraginkortasuna ebaluatzen du, eta, horretarako, horiek kontrolatzeko sistemak proposatutako aurrezpen-neurriekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Parametro garrantzitsuak (presioak, emariak eta tenperaturak, besteak beste) hargailu hidraulikoen funtzionamenduarekin lotu ditu.

            2. Hargailu hidraulikoen eraginkortasuna aztertzeko informazio teknikoa identifikatu du, datu-baseetatik, kontsumo-historikoetatik eta produktuen katalogoetatik abiatuta.

            3. Eraikinetako instalazio hidraulikoetako ereduzko hargailuen funtzionamendu-ezaugarriak eta ur-kontsumoa zehaztu ditu.

            4. Eraikinetan uraren kontsumo eraginkorrerako kontrol-sistemen funtzionamendu-ezaugarriak identifikatu ditu.

            5. Instalazioen hargailu hidraulikoak eta kontrol-gailuak sailkatu ditu, horien eraginkortasun-ezaugarriak kontuan izanda.

            6. Neurketen ohiko desbideratzeen litezkeen sorburuei buruzko hipotesiak egin ditu.

          3. Eraikinetako instalazio hidraulikoak konfiguratzen ditu, eta eskaeraren kalkulua eta sarearen diseinua justifikatzen ditu erabiltzaile kopuruaren eta horren portaeraren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Instalazio hidraulikoen dokumentazio teknikoa (eskemak, eraikuntza-planoak eta isometriak) haien trazadurarekin eta elementuen ezaugarriekin lotu ditu.

            2. Ur-kontsumoaren ezaugarriak fakturek eta erregistragailuek emandako informazioarekin lotu ditu.

            3. Ur-kontsumoaren ezaugarriak zehazteko proba enpirikoak egin ditu.

            4. Eraikinetan gehiegizko ur-kontsumoa dakarten teknikaren puntu kritikoak identifikatu ditu.

            5. Erabiltzaileen portaera potentziala eraikinetako ur-kontsumoarekin lotu du.

            6. Jardunbide egokietarako ohiturak justifikatu ditu, instalazioen eraginkortasuna hobetzeari dagokionez.

          4. Eraikinetako instalazio hidraulikoak mantentzeko planak egiten ditu, esku-hartze prebentibo eta zuzentzailerako baliabideak zehaztuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ur-hornidurarako instalazio baten planoen gainean, mantentze prebentiboa behar duten elementuak identifikatu ditu.

            2. Saneamendu-instalazio baten planoen gainean, mantentze prebentiboa behar duten elementuak identifikatu ditu.

            3. Ur-kontsumoaren eraginkortasunarekin eta aurrezpenarekin lotutako mantentze-lanak deskribatu ditu.

            4. Ur-kontsumoaren eraginkortasunarekin eta aurrezpenarekin lotuta, eraikina mantentzeko liburuetan, erabilera-eskuliburuetan eta eraikinaren liburuetan jasotako informazio garrantzitsua identifikatu du.

            5. Instalazio hidraulikoetan ihesak eta gehiegizko kontsumoak antzemateko teknikak deskribatu ditu.

            6. Dokumentazio grafikoa lortzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

          5. Eraikinetako instalazio hidraulikoen eraginkortasuna ebaluatzen du, eta proposatutako hobekuntzen bideragarritasun teknikoa eta errentagarritasuna justifikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Instalazioaren diagnostikoa egiteko beharrezko informazioa eta datuak bildu ditu.

            2. Kontrolatu behar diren uraren kalitate-parametroak zerrendatu ditu.

            3. Instalazio baten ur-kontsumoaren aurrezpen- eta eraginkortasun-puntuak zerrendatu ditu.

            4. Litezkeen hobekuntza-marjinak kalkulatu ditu, bai alderdi teknologikoan, bai instalazioaren erabiltzaileen portaerarekin lotutakoan.

            5. Eraikinetako instalazioen ur-kontsumoan eraginkortasuna hobetzeko proposamen teknikoak justifikatu ditu.

            6. Proposatutako soluzioen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu ditu.

            7. Proposatutako hobekuntzekin lor daitekeen eraginkortasun-maila justifikatu du.

            8. Dokumentazio grafikoa lortzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

        2. Edukiak

          1. Eraikinetako ur-sareen parametro bereizgarriak neurtzea

            Eraikinetako ur-sareen parametro bereizgarrien neurketak araudiari jarraituz egitea.

            Neurketaren emaitzak interpretatzea.

            Ur-hornidurako eta saneamenduko instalazioen tipologia (industria-erabilerako hornidura- eta saneamendu-sareak, bizitegikoak, merkataritzakoak, etxekoak, publikoak eta nekazaritzakoak).

            Uraren eta saneamenduaren erabilera tipologia (industriala, bizitegikoa, merkataritzakoa, etxekoa eta publikoa).

            Eraikinetako ur-instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoak. Unitate-sistemak.

            Neurketa- eta kontrol-tresnak (emari-neurgailuak, Ph-aren neurgailuak, eroankortasunaren/gogortasunaren neurgailuak eta neurgailu bolumetrikoak, besteak beste). Motak eta ezaugarriak.

            Neurtzeko teknikak.

            Eraikinetako ur-instalazioetan aplikatzekoak diren uraren kalitateari, eraginkortasunari eta aurrezpenari buruzko araudia eta gomendioak.

            Ekipamenduak, materialak eta instalazioak erabiltzeko arauak.

            Lantzen den esparruetako bakoitzean, arau eta segurtasun guztiak bete daitezen baloratzea.

            Finkatutako zereginak zuzen eta puntualtasunez egiteko interesa.

          2. Eraikinetako instalazio hidraulikoetako hargailuen eraginkortasuna ebaluatzea

            Hargailuen funtzionamendu- eta kontsumo-probak egitea.

            Uraren eta energiaren fakturazioa.

            Hargailuen tipologia eta eraginkortasun-ezaugarriak. Emari-erregulagailuak.

            Etxetresna elektrikoak.

            Hargailuen eraginkortasuna hobetzeko gailuak.

            Gailuetako kontrol-sistemak.

            Lan-taldean elkarlanean eta integratuta jardutea.

            Elementuak konfiguratu eta instalatzeko eskuliburuak erabiltzeko interesa.

            Txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea egindako lanetan eta jardueretan.

          3. Eraikinetako instalazio hidraulikoak konfiguratzea

            Ur- eta saneamendu-horniduraren eskaera aztertzea.

            Instalazioen diseinu eraginkorra egitea.

            Ur-hornidurako eta saneamenduko instalazioetan probak eta egiaztapenak egitea.

            Instalazioen kontrol-sistemak. Euri-uren aprobetxamendua.

            Erabiltzaile-mailan ura aurrezteko gomendioak.

            Informazioa bilatzean, jarrera ordenatua, metodikoa eta parte-hartzailea izatea.

            Zorroztasuna parametroen eta elementuen kalkuluan.

            Finkatutako zereginak zuzen eta puntualtasunez egiteko interesa.

          4. Instalazio hidraulikoak mantentzeko planak egitea

            Ihesak bilatzea eta gehiegizko gastuak identifikatzea.

            Mantentze-lanak erregistratzea.

            Ur-hornidurako instalazioak mantentzeko lanen tipologia eta maiztasuna.

            Saneamendu-instalazioak mantentzeko lanen tipologia eta maiztasuna.

            Eraikina mantentzeko liburua, eraikinaren liburua.

            Informazioa bilatzean, jarrera ordenatua, metodikoa eta parte-hartzailea izatea.

            Lan-taldean elkarlanean eta integratuta jardutea.

            Txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea egindako lanetan eta jardueretan.

          5. Eraikinetako instalazio hidraulikoen eraginkortasuna ebaluatzea

            Informazioa bildu eta aztertzea (kontsumoen historikoa, fakturak, erabiltzaileei buruzko informazioa eta erabilera-irizpideak).

            Instalazioa oro har ebaluatzea. Puntu kritikoak. Instalazioari buruzko diagnostiko-txostena.

            Hobetzeko proposamenei buruzko azterketa eta justifikazio-kalkuluak.

            Dokumentazio grafikoa eta planoak prestatzea.

            Hobekuntzaren bidez aurreikusitako aurrezpenari buruzko azterlanak egitea. Proposatutako hobekuntzarako aurrekontu ekonomikoa egitea. Amortizazio-epea kalkulatzea.

            Memoria edo txosten teknikoa egitea.

            Kontsumoen historikoa, fakturak, erabiltzaileei buruzko informazioa eta erabilera-irizpideak. Ebaluazio orokorra.

            Instalazio baten puntu kritikoak. Instalazioari buruzko diagnostiko-txostena.

            Lan-taldean elkarlanean eta integratuta jardutea.

            Txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea egindako lanetan eta jardueretan.

      7. lanbide-modulua: Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa

        Kodea: 0352

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 132 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Eremu baten eguzki-ahalmena ebaluatzen du eta, horretarako, eguzki-instalazioak ezartzeko aukerak energia-beharrekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Erabiltzaile mota bakoitzaren energia-behar orokorrak zehaztu ditu.

            2. Hornitu beharreko berokuntzarako, girotzerako eta ur bero sanitariorako energia termikoa eta energia elektrikoa kuantifikatu ditu.

            3. Zenbait energia konbentzionalaren (elektrizitatea, gas naturala eta gasolioa, besteak beste) hornidura-aukerak aztertu ditu.

            4. Eguzki-erradiazioaren parametroak neurtu ditu, tresna egokiak erabilita.

            5. Eguzki-erradiazioaren parametroak dagozkion tauletan zehaztu ditu.

            6. Kokapenaren eta eraikin motaren arabera, eguzki-instalazio termiko edo fotovoltaiko bat egiteko dauden aukera teknikoak eta legezkoak baloratu ditu.

            7. Eguzki-instalazio termiko eta fotovoltaiko baten konfigurazio jakin bat hautatzeko irizpideak zehaztu ditu.

          2. Eguzki-instalazio termikoetarako aurreproiektuak lantzen ditu, eta, horretarako, haien bideragarritasuna aztertzen du, eta ekipamenduen eta elementuen ezaugarri orokorrak zehazten ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Eguzki-energiak erabiltzailearen energia-beharretarako egiten duen ekarpena identifikatu du.

            2. Kokaleku aproposa hautatu du.

            3. Eguzki-instalazio termikoaren edo fotovoltaikoaren zirkuituek biltzen dituzten elementu eta osagaien ezaugarriak zehaztu ditu.

            4. Eguzki-instalazio termikoaren edo fotovoltaikoaren gutxi gorabeherako aurrekontua egin du, haren amortizazioa kontuan izanda.

            5. Eguzki-instalazioen administrazio- eta arau-esparrua aztertu du.

            6. Eguzki-instalazio bat egiteko administrazio-izapide tokikoak eta autonomia-erkidegokoak identifikatu ditu.

            7. Instalaziorako baimena eskatzeko beharrezko dokumentazio guztia identifikatu du.

            8. Litezkeen laguntza finantzarioak lortzeko bidezko jardunak sailkatu ditu.

          3. Eguzki-instalazio termikoak konfiguratzen ditu, eta, horretarako, ekipamenduak eta elementuak identifikatu eta dimentsionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Elementuak, ekipamenduak, osagaiak eta materialak sektoreko teknologia estandarraren eta homologazio-arauen arabera hautatu ditu.

            2. Elementuen, ekipamenduen, osagaien eta materialen ezaugarriak kalkuluen bitartez zehaztu ditu, kalkulu informatizatuko eskuliburuak, taulak eta programak erabilita.

            3. Egindako kalkuluak funtzionamendu optimoa duen beste instalazio batean egindakoekin alderatu ditu.

            4. Eguzki-instalazioaren eta instalazio osagarrien elementuen arteko bateragarritasuna zehaztu du.

            5. Osagaiak hautatzeko, kostuari, hornidurari eta trukagarritasuna buruzko azterketa egin du.

            6. Eguzki-instalazio termikoen litezkeen konfigurazioak aztertu ditu.

          4. Eguzki-instalazio termikoetarako proiektuen dokumentazio tekniko osagarria prestatzen du, eta hartutako soluzioak justifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Memoriak, txostenak eta eskuliburuak prestatzeko irizpide teknologikoak, arauzkoak eta estrategikoak hautatu ditu.

            2. Instalazioaren puntu kritikoak identifikatu ditu eta horiek prestatutako dokumentazioan jaso ditu.

            3. Eguzki-instalazio termikoaren zatien dimentsioak eta zehaztapenak finkatu ditu, onartutako kalkulu-prozesuak erabilita.

            4. Eguzki-instalazio termikoari buruzko azterketa funtzionala egin du.

            5. Segurtasun- eta babes-eskuliburua bete du, eraikin mota kontuan izanda.

            6. Zaintza- eta mantentze-lanak indarrean dagoen araudiaren arabera zehaztu ditu.

            7. Eguzki-instalazio termikoan erabili beharreko automatismoak zehaztu ditu.

            8. Txostenak eta memoriak informatika-aplikazioen bidez idatzi ditu.

          5. Eguzki-instalazio termikoak irudikatzen ditu, ordenagailuz lagundutako diseinurako aplikazioen bidez eskemak, xehetasun-planoak eta isometriak marraztuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zuzenean eraikuntzatik edo eraikuntza-proiektutik abiatuta planoak egiteko beharrezko informazioa identifikatu du.

            2. Eraikinean dauden puntu eta gorabehera berezienak identifikatu eta planoetan jaso ditu.

            3. Eguzki-instalazio termikoaren zatien krokisak egin ditu.

            4. Planoak egiteko, sinbologia normalizatua erabili du.

            5. Material-zerrenda bete du, proiektuaren elementuei dagozkien kodeak eta zehaztapenak barne direla.

            6. Planoak lagundutako diseinurako informatika-aplikazioen bidez egin ditu.

          6. Eguzki-instalazio termikoen aurrekontuak egiten ditu, eta, horretarako, dagozkion kontu sailak neurtu eta baloratzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aurrekontua prestatzeko prozesuan, proiektuaren elementuei dagozkien merkataritza-erreferentziak, kodeak eta zehaztapenak identifikatu ditu.

            2. Materialen eta ekipamenduen prezio unitarioak eta guztizkoak zehaztu ditu.

            3. Kontu sail bakoitzaren eta instalazio osoaren guztizko prezioak ezarri ditu.

            4. Instalazioan esku hartzen duten profesionalen eskulan-gastuak ezarri ditu.

            5. Kontu sail bakoitzari gastu orokorrak, industria-mozkina eta balio erantsiaren gaineko zerga aplikatu dizkio.

          7. Eguzki-instalazio termikoen muntaia-segurtasunari buruzko azterlanak egiten ditu, eta, horretarako, dagozkion arriskuak horien prebentziorako neurriekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Instalazioa muntatzeko prozesuan dauden arrisku mekanikoak identifikatu ditu.

            2. Sor litezkeen arrisku termikoak identifikatu ditu.

            3. Dagozkion zirkuituei lotutako arrisku elektrikoak identifikatu ditu.

            4. Eguzki-instalazio termiko bat muntatzeko aplikatu beharreko segurtasun-araudia identifikatu du.

            5. Norbera babesteko ekipamendua identifikatu du.

            6. Instalazioa muntatzeko prozesuan ezarri behar diren kalitate-kontrolerako irizpideak zehaztu ditu.

            7. Instalazioa muntatzeko prozesuan ezarri behar diren kontrolerako eta ingurumen-babeserako irizpideak zehaztu ditu.

        2. Edukiak

          1. Eguzki-instalazioen ahalmena ebaluatzea eta haiek ezartzea

            Eskemak interpretatzea.

            Etxebizitza baten energia-beharrak kalkulatzea.

            Energia-kontsumoak kalkulatzea.

            Eremu baten eguzki-ahalmena zehazteko oinarrizko parametroak kalkulatzea.

            Eguzki-instalazioak egiteko kokapenari eta orientazioari buruzko azterlan teknikoak egitea.

            Kontsumo elektrikoak, energia elektrikoa, potentzia elektrikoa, aldiberekotasun-faktorea. Ur-kontsumoa. Gas-kontsumoa.

            Eguzki-instalazioak kokatzeko faktoreak (kokalekua, irisgarritasuna, inklinazioa, aldapa, orientazioa eta itzalak, besteak beste). Eguzkia energia-iturri gisa.

            Eremu baten eguzki-ahalmena. Neurtzeko taulak eta sistemak.

            Eguzki-instalazioei aplikatzeko araudia, etab.

            Lan-taldean elkarlanean eta integratuta jardutea.

            Elementuak konfiguratu eta instalatzeko eskuliburuak erabiltzeko interesa.

            Txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea egindako lanetan eta jardueretan.

          2. Eguzki-instalazio termikoetarako aurreproiektuak egitea

            Eguzki-instalazio bati buruzko azterlan ekonomikoak eta finantzarioak egitea.

            Eguzki-instalazio termikoa. Haren osagaiak. Zatiak deskribatzea.

            Eguzki-instalazio termikoen motak (instalazio estandarrak, «drain back» motakoak eta termodinamikoak, besteak beste). Hozteko eguzki-instalazioa.

            Eguzki-instalazio fotovoltaikoa. Haren osagaiak.

            Eguzki-instalazio fotovoltaikoen motak. Isolatuak eta sarearekin konektatuak.

            Eguzki-instalazioei aplikatzeko araudia.

            Autonomia-erkidegoko araudia eta udal-ordenantzak. Administrazio-izapideak. Administrazio-dokumentazioa. Laguntza finantzarioak. Deialdiak.

            Lan-taldean elkarlanean eta integratuta jardutea.

            Elementuak konfiguratu eta instalatzeko eskuliburuak erabiltzeko interesa.

            Txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea egindako lanetan eta jardueretan.

          3. Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa

            Eguzki-instalazio termiko baterako kalkulua egitea.

            Oinarrizko kontzeptuak eta magnitudeak.

            Eguzki-instalazio termiko baten zatiak (hartzea, metaketa, banaketa, aprobetxamendua).

            Eguzki-instalazio termiko baten ekipamenduak eta osagaiak deskribatzea: hargailuak, lehen eta bigarren mailako zirkuitua, trukagailuak, metatze-biltegiak, espantsio-biltegiak, zirkulazio-ponpak, tutuak, purgagailuak, emari-neurgailuak, balbulak eta erregulazio-elementuak.

            Instalazio termiko osagarriak eta laguntzakoak: energia konbentzionalak (gasa, gasolioa, etab.) eta/edo berriztagarriak (geotermia eta biomasa, besteak beste).

            Informazioa bilatzean, jarrera ordenatua, metodikoa eta parte-hartzailea izatea.

            Zorroztasuna parametroen eta elementuen kalkuluan.

            Finkatutako zereginak zuzen eta puntualtasunez egiteko interesa.

          4. Eguzki-instalazio termikoen dokumentazio teknikoa lantzea

            Eguzki-instalazio termikorako proiektu bat lantzea, dagozkion dokumentuak barne direla.

            Segurtasun- eta babes-eskuliburua lantzea.

            Mantentze-eskuliburua betetzea eta horren jarraipena egitea.

            Proiektuak. Dokumentuak eta parteak (deskribapen-memoria, kalkuluak, aurrekontua, planoak eta baldintzen orria).

            Memoria eta txosten teknikoak. Irizpide estrategikoak eta teknologikoak. Puntu kritikoak.

            Segurtasun- eta babes-eskuliburuak.

            Mantentze-eskuliburua.

            Informazioa bilatzean, jarrera ordenatua, metodikoa eta parte-hartzailea izatea.

            Lan-taldean elkarlanean eta integratuta jardutea.

            Txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea egindako lanetan eta jardueretan.

          5. Eguzki-instalazio termikoen irudikapen grafikoa

            Eguzki-instalazio termikorako proiektuaren planoak lantzea.

            Baldintzen orriak idaztea.

            Esku hartzen duten datuak.

            Planoak. Motak (oinplanoa, aurretiko bista, hasiera, kokapena, etab.).

            Sinbologia hidraulikoa eta elektrikoa.

            Ordenagailuz lagundutako marrazketa.

            Baldintzen orriak. Aplikatu beharreko araudia.

            Argitasuna, zuzentasuna, garbitasuna eta txukuntasuna baloratzea dokumentazioa, planoak eta eskemak formatu normalizatuetan lantzean.

            Irudikapen grafikoari buruzko arauei arreta eskaintzea.

            Zorroztasunez jardutea planoak formatu normalizatuan lantzean.

          6. Eguzki-instalazio termikoen aurrekontuak egitea

            Eguzki-instalazio termikorako proiektuaren aurrekontua egitea.

            Kontu sailak zehaztea.

            Merkataritza-erreferentziak eta -kodeak.

            Materialetarako eta eskulanerako prezio unitarioaren kontzeptua.

            Gauzatze materialerako aurrekontuaren kontzeptua. Gastu orokorraren, industria-mozkinaren eta balio erantsiaren gaineko zergaren kontzeptua.

            Informazioa bilatzean, jarrera ordenatua, metodikoa eta parte-hartzailea izatea.

            Lan-taldean elkarlanean eta integratuta jardutea.

            Txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea egindako lanetan eta jardueretan.

          7. Eguzki-instalazio termikoen muntaiarako segurtasunari buruzko azterlanak egitea

            Arriskuak ebaluatzea.

            Neurriak hautatzea.

            Segurtasun-neurriak ezartzea.

            Segurtasun-teknikak.

            Arriskua. Definizioa eta identifikazioa.

            Aplikatzeko araudia.

            Norbera babesteko ekipamendua.

            Ingurumena babesteko teknikak.

            Ingurumen-legeria.

            Kalitatea. Sistemak, irizpideak eta kontrola.

            Informazioa bilatzean, jarrera ordenatua, metodikoa eta parte-hartzailea izatea.

            Lan-taldean elkarlanean eta integratuta jardutea.

            Txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea egindako lanetan eta jardueretan.

          8. lanbide-modulua: Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko lanen kudeaketa

            Kodea: 0353

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 140 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Eguzki-instalazio termikoen muntaiak planifikatzen ditu eta, horretarako, horien faseak zehazten ditu eta aurreikusitako baliabideak aurreikusten ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko garrantzizko informazioa hautatu du proiektuari edo memoria teknikoari buruzko dokumentuen artean.

                2. Instalazioaren osagaiak identifikatu ditu, eta aurreikusitako kokalekua aurkitu du.

                3. Inplikatutako muntaia-prozesuak zehaztu ditu.

                4. Muntaia-faseak ezarri eta sekuentziatu ditu.

                5. Beharrezko baliabideak identifikatu ditu.

                6. Muntaia-planak egin ditu.

                7. Materialen hornikuntza eta obraratzea planifikatu ditu.

                8. Muntaiaren zerrenda egin du.

                9. Ekipamenduak instalatzeko argibide-eskuliburuak egin ditu.

              2. Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko teknikak aplikatzen ditu, eragiketen sekuentzia justifikatzen du eta horiek kontrolatzeko prozedurak deskribatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Instalazioaren zuinketa egin du.

                2. Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko erabilitako mekanizazio- eta muntaia-eragiketak egin ditu.

                3. Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko erabiltzen diren hariztatu, ahozabaldu eta soldatzeko eragiketak egin ditu, eta beste teknika batzuk ere erabili ditu.

                4. Egituren, bankaden eta euskarrien muntaia, eta horien finkatze-sistemak kontrolatu ditu.

                5. Hargailuak muntatu eta konektatzeko eragiketak kontrolatu ditu.

                6. Metatze-sistemak, trukagailuak, zirkulatzaileak eta horiek konektatzeko tutuak muntatu eta konektatzeko eragiketak kontrolatu ditu.

                7. Sistema elektrikoak eta kontrolekoak muntatu eta konektatzeko eragiketak kontrolatu ditu.

                8. Bestelako euskarri-instalazioekin konektatzeko baldintzak ezarri ditu.

                9. Muntaiaren puntu kritikoak eta kontrol-irizpideak ezarri ditu.

                10. Eguzki-instalazio termikoaren muntaian, segurtasun-planetan, ingurumena babestekoetan eta kalitatekoetan aplikatu beharreko irizpideak idatzi ditu.

              3. Eguzki-instalazio termikoak abiarazteko prozedurak zehazten ditu, eta horiek onartu edo baztertzeko arauzko probak eta irizpideak deskribatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Instalazioa zerbitzuan jartzeko arauzko probak zehaztu ditu.

                2. Probak egiteko beharrezko ekipoak eta baliabideak zehaztu ditu.

                3. Estankotasun-probak egin ditu.

                4. Zabalkuntza libreko probak egin ditu.

                5. Instalazioa zerbitzuan jarri du.

                6. Doitasun- eta orekatze-probak egin ditu.

                7. Instalazioa funtzionamendu eraginkorreko parametro nominaletara erregulatu eta doitu du.

                8. Eguzki-instalazio termikoa zerbitzuan jartzean, segurtasun-planetan, ingurumena babestekoetan eta kalitatekoetan aplikatu beharreko irizpideak idatzi ditu.

              4. Eguzki-instalazio termikoen mantentze-lanak planifikatzen ditu, eta, horretarako, haien errendimendua optimizatzeko neurriak energiaren arloan planteatutako xedearekin lotzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Hainbat motatako inbentarioak identifikatu ditu.

                2. Eraikuntzako kode teknikoaren HE-4 atalaren arabera instalazio baten mantentze-lanetan nahitaez egin beharreko eragiketak identifikatu ditu.

                3. Mantentze-lan prebentiboak sailkatu ditu eta horien denboralizazioa justifikatu du.

                4. Mantentze-lan bakoitzean jarraitu beharreko prozedura idatzi du.

                5. Instalazio mota bakoitzean ohikoenak diren matxurak antzemateko jarraitu beharreko prozedura idatzi du, eta, horretarako, ekipamenduen gida teknikoak eta eskuliburuak interpretatu ditu.

                6. Materialei buruzko zehaztapenak prestatu ditu, mantentze-prozesuan haiek eskuratzeko kudeaketak egiteko.

                7. Mantentze-lanak egiteko beharreko giza baliabideak eta baliabide materialak ezarri ditu.

                8. Mantentze-prozesuan, segurtasun-planak, ingurumena babestekoak eta kalitatekoak egin ditu.

                9. Urteko mantentze-aurrekontua egin du.

                10. Mantentze-eskuliburua idatzi du.

              5. Eguzki-instalazio termikoen mantentze-lan prebentibo eta zuzentzailerako prozedurak zehazten ditu, eta, horretarako, planak interpretatzen ditu eta matxurak diagnostikatzeko estrategiak deskribatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Mantentze-planei buruzko dokumentuetan, egin beharreko mantentze-lanak interpretatu ditu.

                2. Mantentze-lanetarako erremintak eta biltegia kudeatu ditu.

                3. Telekudeaketako sistemen bidez, instalazioaren funtzionamendua kontrolatu du.

                4. Mantentze-lan prebentiboak egin ditu.

                5. Ihesak bilatu eta konpontzeko eragiketak egin ditu.

                6. Instalazioetako matxurak eta disfuntzioak diagnostikatu ditu.

                7. Ekipamenduak eta osagaiak desmuntatu eta ordezkatzeko eragiketak egin ditu.

                8. Osagaiak konpontzeko eragiketak egin ditu.

                9. Eguzki-instalazio termikoak mantentzeko segurtasun-planetan, ingurumena babestekoetan eta kalitatekoetan aplikatu beharreko irizpideak idatzi ditu.

                10. Mantentze-lanen erregistroa landu eta bete du.

            2. Edukiak

              1. Eguzki-instalazio termikoen muntaia planifikatzea

                Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko garrantzizko informazioa hautatzea proiektuari edo memoria teknikoari buruzko dokumentuen artean.

                Eguzki-instalazio termikoei buruzko proiektuak interpretatzea.

                Muntaia antolatu eta prestatzea. Plangintza estrategikorako teknikak.

                Materialak hornitzea eta obraratzea.

                Plangintza logistikoa.

                Muntaia-aurrekontuak egitea.

                Instalazioa muntatzeko eskuliburuak egitea.

                Hargailuak, trukagailuak eta ekipamendu hidraulikoak muntatzeko zehaztapen metodologikoak.

                Tutuak, zirkulatzaileak eta banaketa-sistemaren gainerako osagaiak muntatzeko zehaztapen metodologikoak.

                Kontrol-sistemak muntatzeko zehaztapen metodologikoak.

                Plangintza logistikoa eta hornikuntza.

                Muntaiaren aurrekontua.

                Instalazioa muntatzeko eskuliburuak.

                Erantzukizuna jardunean eta zuhurtasuna balioak lortzean.

                Arreta berezia eskaintzea argitasunari, zuzentasunari, garbitasunari eta txukuntasunari, dokumentazioa, planoak eta eskemak formatu normalizatuetan lantzean.

                Berritzeko jarrera eta ekimen pertsonala.

              2. Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko teknikak

                Instalazioak prestatu eta zuinkatzea.

                Ekipamenduak eta instalazioak muntatzean, mekanizatzeko, konformatu eta lotzeko, hariztatzeko, ahozabaltzeko eta lotura soldatuak egiteko teknikak eta eragiketak aplikatzea.

                Eguzki-instalazio termiko baten elementuak muntatzea.

                Lanaren dokumentazio teknikoa prestatzea. Materialen dokumentazioa.

                Parteak eta txostenak prestatzea.

                Muntaian erabiltzen diren makineria eta erremintak.

                Egiturak, bankadak eta euskarriak. Geometria eta esfortzuak, oinarrizko kalkuluak.

                Haizearen eta elurraren eragina. Ainguratu eta finkatzeko sistemak. Egiturak muntatzeko teknikak. Integrazio arkitektonikoa.

                Obra zibila: materialak eta ekipamenduak desplazatu eta altxatzea.

                Mihiztatu, asentatu, lerrokatu eta eusteko teknikak eta eragiketak.

                Hargailuak orientatu, inklinatu eta lerrokatzeko teknikak eta eragiketak.

                Kalitatea muntaian. Baldintza teknikoen orriak.

                Lanaren dokumentazio teknikoa. Materialen dokumentazioa.

                Parteak eta txostenak.

                Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

                Tinkotasunez jardutea zailtasunen aurrean.

                Segurtasuna eta higienea lanpostuan eta ingurunean.

                Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.

              3. Eguzki-instalazio termikoak zerbitzuan jartzeko prozedurak

                Eguzki-instalazio termikoak zerbitzuan jartzea. Doitasun- eta orekatze-probak. Puntu kritikoak kontrolatzea.

                Estankotasuneko eta zabalkuntza libreko probak egitea.

                Euskarri-instalazioa konektatzea.

                Zerbitzuan jartzearekin lotutako dokumentazio teknikoa.

                Instalazioak zerbitzuan jartzeko metodologia.

                Estankotasuneko eta zabalkuntza libreko probak antolatzea.

                Eguzki-instalazio termikoak zerbitzuan jartzea. Doitasun- eta orekatze-probak.

                Jasotzen dituen aginduak interpretatu eta burutzerakoan arduraz jokatzea.

                Egindako lanaren kalitatearekiko ardura.

                Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzeko interesa.

                Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzeko interesa.

              4. Eguzki-instalazio termikoen mantentze-lanak planifikatzea

                Mantentze-lanak planifikatu eta programatzea. Mantentze-planak.

                Mantentze prebentiborako zereginak.

                Kargak planifikatzea. Denborak zehaztea.

                Mantentze-lanen kostuak kalkulatzea.

                Plangintzarako eta programaziorako dokumentazioa prestatzea.

                Mantentze-lanak. Eginkizuna, helburuak eta motak. Mantentze prebentiboa eta zuzentzailea.

                Teleneurketako eta telekontroleko sistema automatikoak. Beharrak kalkulatzea.

                Eguzki-instalazio termikoak mantentzeko kudeaketa ekonomikoa. Mantentze-lanen kostua. Kostuak aztertzea.

                Plangintzarako eta programaziorako dokumentazioa. Lan-agindua.

                Segurtasunari, ingurumen-babesari eta kalitateari buruzko planak eguzki-instalazio termikoen mantentze-lanetan.

                Ingurune teknologikoarekin lotzen diren aldizkari teknikoak aldian behin kontsultatzearen garrantziaren balorazioa.

                Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzeko interesa.

                Ingurumen-babesari eta kalitateari buruzko araudia betetzeko interesa.

              5. Eguzki-instalazio termikoak mantentzeko prozedura

                Mantentze-lanetan erabiltzen diren makineria eta erremintak maneiatzea.

                Matxurak diagnostikatzea.

                Materialak hartzea, eta biltegia antolatu eta kudeatzea.

                Ordenagailuz lagundutako eguzki-instalazio termikoen mantentze-lanak kudeatzea.

                Mantentze-lanetan erabiltzen diren makineria eta erremintak.

                Matxurak diagnostikatzea.

                Mantentze-lan prebentiboak eta zuzentzaileak egiteko teknikak.

                Eguzki-instalazio termikoen telekudeaketa.

                Eguzki-instalazio termikoen biltegia eta mantentze-lanetarako materialak. Hornidurak hartu eta kodetzea. Stockaren kudeaketa. Hornitzaileen homologazioa.

                Mantentze-lanak optimizatzea. Kalitatea zerbitzugintzan. Mantentze-lanen dokumentazio ekonomikoa eta administratiboa. Fakturak eta aurrekontuak.

                Erabilerari eta mantentze-lanei buruzko eskuliburua. Eraikinaren liburua, eta erregistroarekin, ikuskapenarekin eta kontrolarekin zerikusia duten bestelako dokumentu ofizialak.

                Erantzukizuna jardunean eta zuhurtasuna balioak lortzean.

                Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

                Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

          9. lanbide-modulua: Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzea

            Kodea: 0354

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 80 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Produktu eta zerbitzu energetikoen sustapena dokumentatzen du, eta, horretarako, litezkeen merkataritza-ekintzak marketin-teknikekin lotzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Salmentako eskuliburuak egin ditu, eta, horretarako, haien osagaiak hautatu ditu.

                2. Argumentarioak egin ditu, merkaturatu beharreko produktuen eta zerbitzuen ezaugarriak, abantailak eta onurak zehaztuta.

                3. Bezeroei buruzko fitxategia egin du eta intereseko datu guztiak jaso ditu bertan.

                4. Sektoreko hainbat enpresaren produktuak eta zerbitzuak alderatu ditu, eta taulak eta aurkezpenak egin ditu.

                5. Aurkezpenean eta hitzaldietan, lehiakideen aurrean erakutsi beharreko jarrera azaldu du eta horren ondorioak baloratu ditu.

                6. Marketin-elementuak deskribatu ditu eta horiek merkataritza-eginkizunean nola esku hartzen duten zehaztu du.

                7. Merkataritza-lanetan komunikazioak nola erabiltzen diren azaldu du.

                8. Salmenta-teknikak aplikatu eta horiek sistematikoki erabili ditu.

                9. Lanean metodoak eta norberaren antolamenduak duten garrantzia baloratu du, eta horien abantailak aztertu ditu.

              2. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruko dibulgazio-ekintzak planifikatzen ditu, eta helburuak eta jardunbideak justifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruan dauden plan nazionalak eta komunikazio-kanpainak azaldu ditu.

                2. Hartzaileak, eta horien inguruneak eta eskaerak identifikatu ditu, inkestak, batez bestekoen taulak eta erregistro ofizialak erabilita.

                3. Hartzaileen informazio- eta prestakuntza-beharrak zehaztu ditu, haien prestaketa teknikoaren maila kontuan hartuta.

                4. Energiaren eta uraren arrazoizko erabilerari buruzko gomendioak adierazi ditu, eta teknikoki eta ekonomikoki argudiatu ditu.

                5. Energiaren eta uraren aurrezpenari dagokionez, helburu errealistak eta egoera bakoitzera moldatuak zehaztu ditu.

                6. Esku hartzeko beharrezko espazioak, eta baliabide teknologikoak eta didaktikoak hautatu ditu.

                7. Ekintzen kostua zenbatetsi du.

                8. Dibulgazio-jarduerak antolatzeko beharrezko urratsak deskribatu ditu.

                9. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorri, eta kontsumo-ohitura arduratsuei buruzko dibulgazio-plan baten edukiak zehaztu, sekuentziatu eta programatu ditu.

                10. Informazio- eta prestakuntza-ekintzen inguruko txostenak, liburuxkak, aurkezpenak eta proposamenak egin ditu.

              3. Energiaren eta uraren erabilera eginkorraren inguruko dibulgazio-ekintzak programatzen ditu, eta diseinatutako jarduerak identifikatutako xede-publikoarekin lotzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ekintzak garatzeko beharrezkoak diren espazioak, eta baliabide teknologikoak eta didaktikoak prestatzeko irizpideak ezarri ditu.

                2. Energia-instalazioen eta ur-hornidurako instalazioen oinarrizko funtzionamendua azaldu du.

                3. Eraikinen portaera energetikoari, eta ur- eta energia-instalazioen funtzionamenduari buruz egindako diagnostikoen eta ikuskapenen berri eman du.

                4. Proposatutako hobekuntzak aplikatuta lortu beharreko energia- eta ur-aurrezpena argudiatu du.

                5. Hartzaileek plantea ditzaketen galdera eta eragozpenetarako erantzunak jasotzen dituen dokumentua prestatu du.

                6. Hitzaldia erakargarria eta atsegina izan dadin, baliabide teknologikoak eta didaktikoak erabiltzeko irizpideak ezarri ditu.

                7. Hitzaldia behar bezala garatzeko jarrera positiboak zerrendatu ditu.

                8. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorrari eta kontsumo-ohitura arduratsuei buruzko dibulgazio-planak azaldu ditu, eta hartzaileen prestakuntza teknikoaren mailak bereizi ditu.

              4. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruko dibulgazio-ekintzak ebaluatzen ditu, eta hautatutako ebaluazio-parametroak justifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ebaluazio-ereduak prestatu ditu eta esku-hartze mota bakoitzera egokitu ditu.

                2. Ekintzen garapena eta emaitzak aztertzeko galdera sortak, inkestak eta txostenak diseinatu ditu.

                3. Esku-hartzeak ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak zehaztu ditu (argiak eta zehatzak izan behar dute).

                4. Sortutako dokumentaziotik abiatuta, ekintzen ondorioak aztertu ditu.

                5. Ezarritako helburuak zein neurritaraino bete diren baloratu du.

                6. Lortutako emaitzak helburuekiko desbideratu izanaren arrazoiak aztertu ditu.

                7. Ebaluazioaren ondorioei buruzko txosten teknikoak idatzi ditu.

                8. Ekintzak hobetzeko neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

                9. Ebaluazio-prozesu osoan jarrera konstruktiboa eta objektiboa izan du.

            2. Edukiak

              1. Produktu eta zerbitzu energetikoak sustatu eta saltzeko dokumentazioa

                Salmenten eskuliburua egitea.

                Argumentarioak egitea, energiaren sektoreko produktuen abantailak eta onurak zehaztuta.

                Bezeroei buruzko fitxategi bat egitea, datu garrantzitsuak identifikatuta.

                Marketina. Merkatua. Produktuak. Prezioa. Sustapena. Banaketa.

                Norberaren lana antolatzea. Abantailak.

                Komunikazio-teknikak. Komunikazioak. Argudioak. Bezeroei buruzko fitxategia. Bisitak.

                Salmenta-teknikak. Hitzaldia. Erakustaldia, saiakuntza eta proba. Eragozpenen tratamendua.

                Salmenten itxiera.

                Beharrezko informazioa bilatzeko ekimena izatea.

                Sektoreari buruzko dokumentazio egokia eta teknika eguneratua eskura izatearen garrantzia baloratzea.

                Lanean metodoak eta norberaren antolamenduak duten garrantzia baloratzea.

              2. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruko dibulgazio-ekintzak planifikatzea

                Energiaren eta uraren arrazoizko erabilerari buruzko gomendioak adieraztea, eta teknikoki eta ekonomikoki argudiatzea.

                Dibulgazio-ekintzak antolatzeko beharrezko urratsak identifikatzea, eta hartzaileak, eta horien inguruneak eta eskaerak antzematea.

                Jardunaren kostua kalkulatzea.

                Energiaren eta uraren erabilera eraginkorrari buruzko plan nazionalak.

                Energia-eraginkortasunaren eta uraren erabileraren inguruko komunikazio-kanpainak.

                Hartzaileen tipologia.

                Adierazitako beharren eta benetako beharren arteko egokitasuna.

                Energiaren eta uraren erabilera eraginkorrarekin lotutako helburuak eta gomendioak.

                Baliabide teknologikoak eta didaktikoak. Bilera-gelak.

                Dibulgazio-planak. Hartzaileak. Helburuak. Iraupena. Beharrezko baliabideak.

                Edukiak. Edukien sekuentziazioa. Aurrekontua.

                Erantsitako dokumentuak: liburuxkak, katalogo teknikoak, eskemak.

                Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.

                Lanak egitean, arreta berezia eskaintzea argitasunari, zuzentasunari, garbitasunari eta txukuntasunari.

              3. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruko dibulgazio-ekintzak programatzea

                Energia- eta ur-aurrezpenari buruzko argudioak jasoko dituen dokumentua prestatzea, hobetzeko proposamenak aplikatuta.

                Esku-hartzea eta baliabideen erabilera prestatzea.

                Dibulgazio-planak azaltzea.

                Energiari eta urari buruzko hitzaldi teknikoak. Argudioak: ezaugarriak, abantailak eta onurak. Galderen eta eragozpenen tratamendua. Jarrera proaktiboa hitzaldian.

                Beharrezko informazioa bilatzeko ekimena izatea.

                Talde-lanean elkarlanean eta integratuta jardutea.

                Komunikaziorako jarrera izatea: laguntzaileei entzutea, eta bere ideiak, iritziak eta argudioak ekartzea.

              4. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruko dibulgazio-ekintzak ebaluatzea

                Txosten teknikoak prestatzea, ebaluazioaren ondorioak eta proposatutako hobekuntzak jasota.

                Ebaluazio-ereduak.

                Ebaluazio-irizpideak.

                Ebaluazio-tresnak.

                Ekintzen ondorioak.

                Helburuen betetze-maila.

                Emaitzekiko/helburuekiko desbideratzearen litezkeen arrazoiak. Neurri zuzentzaileak.

                Talde-lanean elkarlanean eta integratuta jardutea.

                Komunikazioarekiko interesa izatea: laguntzaileei entzutea, eta bere ideiak, iritziak eta argudioak ekartzea.

                Txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea egindako lanetan eta jardueretan.

          10. lanbide-modulua: Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko proiektua

            Kodea: 0355

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 50 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta horiek bete ditzaketen ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu motaren arabera sailkatu ditu.

                2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, haien antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adierazita.

                3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

                4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

                5. Aurreikusitako eskaerei erantzuteko beharrezko proiektu mota identifikatu du.

                6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

                7. Zerga, lan eta arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

                8. Lortu nahi diren produkzio- edo zerbitzu-teknologia berriak sartzeko dauden diru-laguntzak edo bestelako laguntzak identifikatu ditu.

                9. Proiektua egiteko jarraituko den lan-gidoia prestatu du.

              2. Tituluan aditzera emandako konpetentziekin lotzen diren proiektuak diseinatzen ditu, horiek osatzen dituzten faseak barne hartuz eta garatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuan aztertuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

                2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

                3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu du.

                4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta horien hedadura identifikatu du.

                5. Proiektua gauzatzeko beharrezko baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

                6. Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

                7. Proiektua abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.

                8. Proiektua diseinatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

                9. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

              3. Proiektuaren gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarduerak sekuentziatu ditu, eta gauzatze-beharren arabera antolatu ditu.

                2. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

                3. Jarduerak aurrera eramateko beharrezko baimenak identifikatu ditu.

                4. Jarduerak gauzatzeko prozedurak edo jardunbideak zehaztu ditu.

                5. Osatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

                6. Baliabide materialen eta pertsonalen eta gauzatzeko denboren esleipena planifikatu du.

                7. Osatzearen baldintzei erantzungo dien balorazio ekonomikoa egin du.

                8. Gauzatzeko edo osatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

              4. Proiektua gauzatzean jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak zehazten ditu, eta aldagaien eta erabili beharreko tresnen hautaketa justifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura zehaztu du.

                2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak zehaztu ditu.

                3. Jarduerak egitean ager daitezkeen gertakariak ebaluatzeko prozedura definitu du, baita horien konponbidea eta erregistroa ere.

                4. Baliabideetan eta jardueretan litezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, horiek erregistratzeko sistema barne dela.

                5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

                6. Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

                7. Hala badagokio, proiekturako baldintzen orria beteko dela ziurtatzeko sistema bat ezarri du.

              5. Proiektua aurkezten eta babesten du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

                1. Proiektuaren memoria-dokumentua landu du.

                2. Haren aurkezpen bat prestatu du, IKTBak erabilita.

                3. Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburua eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren jardun-proposamenen aukeraketa justifikatu du.

                4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, azalpena antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra izan dadin.

                5. Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

          11. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

            Kodea: E200

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 40 ordu

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Tituluaren lanbide-profilarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

                2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

                3. Enpresaren testuinguruan emandako ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.

                4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

                5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

                6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

                7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

                8. Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

                9. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

              2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

                2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

                3. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

                4. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

                5. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

                6. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

                7. Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

                8. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

                9. Profilarekin lotzen diren lanpostuak eta lanbideak identifikatu ditu.

                10. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

                11. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

                12. Curriculum vitaea egiteko, norberaren prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideak bete ditu.

              3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.

                2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

                3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

                4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

                5. Beste herrialde batzuetako berezko balioak eta ohiturak identifikatu ditu, eta jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko.

            2. Edukiak

              1. Profilarekin lotzen diren ahozko mezuak ulertu eta sortzea

                Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

                Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

                Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

                Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak

                Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

                Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

                Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

                Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

                Sektoreko terminologia espezifikoa.

                Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboa, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa eta bestelakoak.

                Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

                Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

                Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

                Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              2. Profilarekin lotzen diren idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea

                Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Erlazio logikoak antzematea: oposizioa, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, xedea, emaitza.

                Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

                Puntuazio-markak erabiltzea.

                Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

                Testu koherenteak lantzea.

                Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

                Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta gutun eragingarria.

                Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

                Hizkuntzaren erregistroak.

                Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

                Europako Curriculum Vitaearen eredua.

                Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

                Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

                Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

              3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea

                Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

                Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

                Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

                Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

                Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

          12. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

            Kodea: 0356

            Kurtsoa: 1.a

            Iraupena: 99 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

                2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

                3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

                4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

                5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

                6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

                7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

              2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzean duten eragina baloratu du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

                2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

                3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

                4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

                5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

                6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

                7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

              3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

                2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

                3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

                5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

                6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

                7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

                8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

                10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

              4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

                2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

                3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

                4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

                5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

                6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

                7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

                8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

              5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

                2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

                3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

                4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

                5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

                6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

                7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

              6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

                2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

                3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

                4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

                5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

                6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

                7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

              7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

                2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

                3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

                4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

                5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

                6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

            2. Edukiak

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

                Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

                Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

                Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

                Norberaren ibilbidea planifikatzea.

                Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

                Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

                Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

                Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

                Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

                Erabakiak hartzeko prozesua.

                Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

                Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

                Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

                Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

                Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

                Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

                Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

              2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea

                Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

                Antolamendu-egiturak aztertzea.

                Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

                Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

                Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

                Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

                Lan-taldeen sorrera aztertzea.

                Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

                Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

                Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

                Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

                Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

                Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

                Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

                Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

                Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

                Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

                Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

              3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

                Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

                Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

                Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

                Nomina interpretatzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

                Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

                Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

                Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

                Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

                Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

                Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ).

                Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

                Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

                Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

                Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

                Lana arautzearen beharra baloratzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

                Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

                Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

                Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

              4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia

                Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

                Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

                Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

                Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

                Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

                Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

                Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

                Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

                Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

              5. Arrisku profesionalak ebaluatzea

                Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

                Arrisku-faktoreak aztertzea.

                Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

                Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

                Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

                Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

                Arrisku profesionalaren kontzeptua.

                Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

                Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

                Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

                Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

                Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

                Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

                Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

              6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea

                Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

                LAP Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko oinarrizko araua aztertzea.

                LAP Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko egitura instituzionala aztertzea.

                Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

                Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

                Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

                Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

                Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

                LAP Laneko Arriskuen Prebentzioan eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

                Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

                Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (Laneko Arriskuen Prebentzioko oinarrizko teknikaria).

                Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

                Prebentzioaren plangintza enpresan.

                Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

                LAP laneko arriskuen prebentzioaren garrantzia eta beharra baloratzea.

                LAP laneko arriskuen prebentzioko eta LO Laneko Osasuneko agente gisa duen posizioa baloratzea.

                Erakunde publikoek eta pribatuek LO laneko osasunean errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

                Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

              7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

                Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

                Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

                Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

                Larrialdi-egoerak aztertzea.

                Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

                Langileen osasuna zaintzea.

                Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

                Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

                Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

                Seinale motak.

                Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

                Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

                Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

          13. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

            Kodea: 0357

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 60 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

                2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

                3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

                4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

                5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

                6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

                7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

              2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

                2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

                3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

                4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

                5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

                6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

                7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

                8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

              3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

                2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

                3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

                4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

                5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

                6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

                7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

                8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

                9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain eratzeko eskatutako izapideak aztertu ditu.

                10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

                11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

                12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

              4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

                2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

                3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

                5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

                6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

            2. Edukiak

              1. Ekimen sortzailea

                Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

                Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

                Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

                Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

                Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

                Enpresaburuaren kontzeptua.

                Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

                Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

                Ekintzaileen arteko lankidetza.

                Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

                Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

                Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

                Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

                Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

              2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

                Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

                Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

                Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

                Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

                Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

                Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

                Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

                Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

                Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

                Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

                Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

                Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

                Genero-berdintasuna errespetatzea.

                Enpresa-etika baloratzea.

              3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea

                Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

                Produkzio-plana prestatzea.

                Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

                Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

                Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

                Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

                Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

                Zerga-arloa enpresetan.

                Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

                Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

                Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

                Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

              4. Administrazio-funtzioa

                Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

                Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

                Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

                Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

                Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

                Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

                Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

                Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          14. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

            Kodea: 0358

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 360 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

                2. Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu ditu.

                3. Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa-jardueraren garapenarekin lotu ditu.

                4. Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

                5. Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

                6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

              2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

                  Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

                  Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

                  Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

                  Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

                  Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

                  Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

                  Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

                2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

                3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

                4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

                5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

                6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

                7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

                8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

                9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

                10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

              3. Instalazio termikoen eta argiztapenekoen, eta horien osagaien energia-eraginkortasuna ebaluatu ondoren, haien energia-errendimendua zehazten du eta hobekuntza-jardunak proposatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Instalazioaren osagaiak ezaugarritu ditu.

                2. Erregaia eta horren parametro bereizgarriak zehaztu ditu.

                3. Emariei, tenperaturei eta kontsumoei buruzko datuak, eta bestelako parametro bereizgarriak lortu ditu.

                4. Galerak eta sistemari ekarritako energia kuantifikatu ditu.

                5. Osagaiaren edo instalazioaren energia-errendimendua zehaztu du.

                6. Kontrol-sistemak eta horiek instalazioaren errendimenduan duten eragina aztertu ditu.

                7. Instalazioaren eraginkortasunari buruzko txosten teknikoa egin du.

                8. Instalazioaren konfigurazioa hobetzeko hautabideak zehaztu ditu.

                9. Instalazioen ikuskapenean segurtasun-plana aplikatu du.

              4. Eraikinen kalifikazio eta ziurtapen energetikoa egiteko prozesuan teknikoki laguntzen du, eta haien portaera energetikoa zehazteko simulazioak eta kalkuluak egiten ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Eraikinari buruzko eraikuntza-informazioa bildu du.

                2. Itxituren portaera higrotermikoa ebaluatu du.

                3. Eraikinaren energia-eskaera mugatzeko exijentzia bete dela egiaztatu du.

                4. Eraikina hornitzen duten instalazio termikoak identifikatu ditu.

                5. Kalifikazio energetikoa kalkulatu du.

                6. Simulazio eta kalkulu energetikorako informatika-programak erabili ditu.

                7. Eraikinaren kalifikazio energetikoari buruzko dokumentazioa prestatu du.

                8. Eraikinaren ziurtapen energetikoari buruzko dokumentazioa prestatu du.

              5. Eraikinaren ur-instalazioetan eraginkortasuna eta aurrezpena hobetzeko proposamenak formalizatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ur-instalazioen parametro hidraulikoak eta kalitatekoak lortu ditu.

                2. Instalazio hidraulikoaren kontserbazio-egoera aztertu du.

                3. Ur-instalazioetan egindako mantentze esku-hartzeak identifikatu ditu.

                4. Hargailuen eta kontrol-sistemen ezaugarriak aztertu ditu.

                5. Gailuen eta instalazioaren gastua eta funtzionamendua hargailu eraginkorrekin lortuko liratekeenekin alderatu ditu.

                6. Kontrol-sistemen hobekuntza-marjina aztertu du.

                7. Ur-instalazioa diagnostikatzeko txostena egin du.

                8. Ur-instalazioa hobetzeko proposamena egin du.

              6. Formalizatzen dituen eguzki-instalazio termikoetarako proiektuek legezko exijentziei eta bezeroen energia-beharrei erantzuten diete.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Erabiltzailearen energia-beharrak ebaluatu ditu.

                2. Eraikinaren kokalekuak duen eguzki-ahalmena baloratu du.

                3. Eguzki-energia ezartzeko dauden aukerak aztertu ditu.

                4. Eguzki-instalazio termikoa konfiguratu du.

                5. Eguzki-instalazio termikoaren trazadura orokorreko eta xehetasunezko planoak egin ditu.

                6. Memoria, administrazio-baldintzen orriak, aurrekontua, segurtasun-azterlana eta proiekturako beharrezkoa den gainerako dokumentazioa prestatu ditu.

                7. Proiektua bideratzeko administrazio-dokumentazioa bete du.

              7. Eguzki-instalazio termikoen muntaia eta mantentze-lanak kudeatzen ditu, eta legezko exijentziei eta bezeroen eskakizunei erantzuten die.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Eguzki-instalazioa termikoa muntatzeko proiektua interpretatu du.

                2. Obrarako materialen hornikuntza antolatu eta kontrolatu du.

                3. Instalazioaren zuinketa eta muntaia antolatu eta kontrolatu du.

                4. Segurtasuneko, funtzionamenduko eta zerbitzuan jartzeko probak gainbegiratu edo egin ditu.

                5. Eguzki-instalazio termikoen mantentze-lanak antolatu eta kontrolatu ditu.

                6. Eguzki-instalazio termikoen muntaian eta mantentze-lanetan segurtasun-plana antolatu eta aplikatu du.

                7. Eguzki-instalazio termikoen muntaiarekin eta mantentze-lanekin lotutako dokumentazioa kudeatu du.

              8. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzen du, produktu eta instalazio eraginkorrei buruzko dibulgazio-ekintzak antolatuz eta eginez.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Merkatuan eskuragarri dauden eraginkortasun handikotzat katalogatutako produktuak, gailuak eta instalazioak identifikatu ditu.

                2. Salmentako eskuliburuak eta merkataritza-sustapenari laguntzeko argumentarioak egin ditu.

                3. Dibulgazio-ekintzaren hartzaileak identifikatu ditu.

                4. Dibulgazio-ekintza planifikatzean, indarrean dauden araudia eta eraginkortasun-planak kontuan hartu ditu.

                5. Erreferentziazko dokumentazioa prestatu du.

                6. Dibulgazio-ekintza gauzatu du.

                7. Prestakuntza-ekintza ebaluatu du.

  1. atala. Espazioak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA Azalera (m²)

    30 ikasle Azalera (m²)

    20 ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Gela teknikoa 90 60

    Instalazio termikoen lantegia. 180 150

    Eguzki-instalazioen lantegia 150 120

    Eguzki-instalazio termikoetarako kanpoko azalera 150 150

  2. atala. Ekipamenduak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA

    Balio anitzeko gela Sarean instalatutako PCa, proiekzio-kanoia eta Internet

    Energia-eraginkortasuneko softwarea

    Ziurtapen energetikoko softwarea

    Eguzki-sistema termikoak simulatzeko softwarea

    Ur-kontsumoak kontrolatzeko softwarea

    Instalazio termikoak kalkulatzeko softwarea

    Gela teknikoa Sarean instalatutako PCa, proiekzio-kanoia eta Internet

    Sarean konektatutako A3 inprimagailua

    CADeko softwarea

    Instalazioen eta elementuen kalkulua egiteko softwarea

    Instalazio termikoen lantegia.

    Zenbait tipologiatako kontagailu bolumetrikoak

    Kontagailuak egiaztatzeko instalazioa

    Ura aurrezteko gailuak dituzten hargailuak

    Presio- eta emari-neurgailuak

    Ekipamendua akoplatzeko sare hidraulikoa

    Ur-ponpak

    Instalazioetako elementuak (trukagailuak, presostatoak, balbulak, ekipamendu elektrikoak, eta abar)

    Airea hedatzeko eta banatzeko elementuak, dagozkien kontrolekin

    Hotz-magnitudeak neurtzeko eta jarduteko ekipamenduak (manometroak, bakuometroak, termometroak, anemometroak, manometro-zubia, eta abar)

    Girotzeko berariazko erremintak

    Hozteko berariazko erremintak

    Hotza sortzeko ekipamenduak

    Beroa sortzeko ekipamenduak

    «Split» ekipamenduak, girogailua, «fan-coil»

    Leheneratzaile entalpikoa

    Airea tratatzeko unitatea

    VRV unitatea

    Kondentsazio-unitate hermetikoak

    Kondentsazio-unitate erdihermetikoak

    Aire girotuko unitate komertzialak

    Haizagailu zentrifugoak eta axialak

    Eguzki-instalazioen lantegia Pintza amperemetrikoa

    Multimetroa

    Iparrorratza

    Nibela

    Hozgarriaren egoeraren neurgailua

    Presio-neurgailua

    Emari-neurgailua

    PHaren neurgailua

    Betetzeko ponpa

    Soldadura bigun eta gogorrerako ekipamendua

    Norbera babesteko ekipamendua

    Termometro digitala

    Zinta metrikoa

    Erreminta-kutxa osatua (guraizeak, bihurkinak, aliketak, etab.)

    Metagailuak

    Ekipamendu osagarriak

    Elektrozirkulatzaileak

    Erregulazioko guneak

    Eguzki-instalazio termikoetarako kanpoko azalera Eguzki-hargailu lau selektiboak

    Tutu hutseko eguzki-hargailuak

    Termosifoi-sistema

    Estalki laurako eta estalki inklinaturako finkatze-egiturak

    Lan bertikaletarako babes-ekipamenduak

    Muntaia-erreminten kutxa osatua (bihurkinak, maza, aliketak, zulatzeko makina, zerra metalikoa, etab.)

    Elementu osagarriak

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena «Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa» heziketa-zikloko lanbide-moduluetan

    LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

    0121 Ekipamendu eta instalazio termikoak Energia-sistemen antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0122 Instalazioak muntatzeko prozesuak Ekipamendu termikoak eta fluidodunak instalatzea eta mantentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0123 Instalazioen irudikapen grafikoa Ekipamendu termikoak eta fluidodunak instalatzea eta mantentzea

    Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0349 Instalazioen energia-eraginkortasuna Energia-sistemen antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0350 Eraikinen ziurtapen energetikoa Energia-sistemen antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0351 Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan Ekipamendu termikoak eta fluidodunak instalatzea eta mantentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0352 Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa Energia-sistemen antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0353 Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko lanen kudeaketa Energia-sistemen antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0354 Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzea

    Energia-sistemen antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0355 Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko proiektua. Energia-sistemen antolamendua eta proiektuak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Ekipamendu termikoak eta fluidodunak instalatzea eta mantentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    E200 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0356 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0357 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0358 Lantokiko prestakuntza Energia-sistemen antolamendua eta proiektuak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Ekipamendu termikoak eta fluidodunak instalatzea eta mantentzea

    Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

    KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    Energia-sistemen antolamendua eta proiektuak Industria-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan

    Aeronautika-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Herri-lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Telekomunikazio-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Ontzigintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Nekazaritza-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Meatze-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Ontzi-makinetan diplomaduna.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat

    LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK

    0121 Ekipamendu eta instalazio termikoak

    0349 Instalazioen energia-eraginkortasuna

    0350 Eraikinen ziurtapen energetikoa

    0352 Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa

    0353 Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko lanen kudeaketa

    0354 Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzea

    0356 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0357 Enpresa eta ekimen sortzailea

    Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide.

    E200 Ingeles teknikoa Ingeles filologian lizentziaduna.

    0122 Instalazioak muntatzeko prozesuak

    0123 Instalazioen irudikapen grafikoa

    0351 Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan

    0355 Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko proiektua. Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin, horiek baliozkotzeko

    KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA

    UC1194_3: Eraikinetako instalazioen energia-eraginkortasuna ebaluatzea. 0349 Instalazioen energia-eraginkortasuna

    UC1195_3: Eraikinen ziurtapen energetikorako prozesuan laguntzea. 0350 Eraikinen ziurtapen energetikoa

    UC1196_3: Eraikinetan uraren erabilera eraginkorra kudeatzea. 0351 Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan

    UC1197_3: Energiaren erabilera eraginkorra sustatzea. 0354 Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzea

    UC0842_3: Eguzki-instalazioetarako proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

    UC0846_3: Eguzki-instalazio termikoen proiektuak garatzea. 0352 Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa

    UC0847_3: Eguzki-instalazio termikoen muntaia antolatu eta kontrolatzea.

    UC0847_3: Eguzki-instalazio termikoen muntaia antolatu eta kontrolatzea. 0353 Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko lanen kudeaketa

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA

    0349 Instalazioen energia-eraginkortasuna UC1194_3: Eraikinetako instalazioen energia-eraginkortasuna ebaluatzea.

    0350 Eraikinen ziurtapen energetikoa

    UC1195_3: Eraikinen ziurtapen energetikorako prozesuan laguntzea.

    0351 Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan UC1196_3: Eraikinetan uraren erabilera eraginkorra kudeatzea.

    0123 Instalazioen irudikapen grafikoa UC0842_3: Eguzki-instalazioetarako proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

    0352 Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa UC0846_3: Eguzki-instalazio termikoen proiektuak garatzea.

    0122 Instalazioak muntatzeko prozesuak UC0847_3: Eguzki-instalazio termikoen muntaia antolatu eta kontrolatzea.

    0353 Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko lanen kudeaketa UC0847_3: Eguzki-instalazio termikoen muntaia antolatu eta kontrolatzea.

    0354 Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzea UC1197_3: Energiaren erabilera eraginkorra sustatzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.