Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1/2010 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 214
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2010/01/12
  • Argitaratze-data: 2010/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua aldatzen duen uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailen egitura berrantolatu eta sailen arteko eskumenak esleitu dira, legealdi honetako Gobernu Programako konpromisoak ahalik eta eraginkortasun handienez burutu ahal izateko.

Maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 4. artikuluak Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkion funtzioak eta eginkizunak biltzen ditu. Dekretu honek Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen ditu, Dekretu horren Lehen Azken Xedapenean ezarritako eraketa irizpideen arabera.

Aurreko egitura hiru idazkaritza nagusitan antolatzen zen arren, oraingoak Lehendakariak Jaurlaritzaren Lehendakaritzari aurreko Lehendakariordetza desagertzearen ondorioz esleitutako eginkizunen zabaltzeari erantzuteaz gain -horrek Jaurlaritzaren Idazkaritza Nagusia indartzea ekarriko baitu-, Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakundeen arteko koordinazio, plangintza bateratu eta artikulazioaren alorren pisu garrantzitsuari ere erantzun nahi dio, Jaurlaritzaren politika sektorialetan; erantzun nahi dio, orobat, hiritarrek Jaurlaritzan eta euskal gizartearen balio demokratikoen inguruko eztabaida publikoan duten parte hartzeari, eta egoki jo da bi idazkaritza nagusi berri sortzea alor horretako politikak burutu eta garatuko dituztenak. Halaber, Jaurlaritzaren legealdi honetarako ekintzaren oinarri nagusietariko bat Interneten herritarren parte-hartzea eta Jaurlaritzaren ekintza-esparru horietako gardentasuna laguntzea da.

Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren antolamendu eta egitekoen esparru berria ezartzeko, Dekretu honek bost idazkaritza nagusitan egituratzen du Jaurlaritzaren Lehendakaritza: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia, Koordinaziorako Idazkaritza Nagusia, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusia eta Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia, eta horiek zuzendaritzak izango dituzte berariazko gai bakoitzerako.

Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiari dagokio Jaurlaritzaren koordinazio orokorrean Lehendakariari laguntzea, sailburu bakoitzak bere jarduera-esparruen kudeaketan dituen eskumen eta erantzukizuna errespetatuta. Halaber, Lehendakaritza osoko zerbitzuak koordinatzea, zuzentzea eta kudeatzea eta, bereziki, gizarte- eta erakunde-harremanen arloa ere Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiari dagozkio.

Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiari dagokio Lehendakariari laguntzea Jaurlaritzaren sailen arteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen arteko lankidetza, koordinazioa, elkarrekiko plangintza eta artikulazioa sustatu eta garatzen arloz arloko politiketan, bai eta politika publikoak definitu, koordinatu eta gauzatzeko orduan Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernantza Publikoa diseinatu eta aplikatzea ere. Sailen autonomiaren garapeneko politikako jarduerak koordinatzea ere horri dagokio. Bere eskumenen artean daude Jaurlaritzaren Idazkaritza eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria ere.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren jardun-arloa Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanak planifikatzea, bultzatzea eta koordinatzea da, bereziki Europar Batasuna, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza, eta euskal gizataldeak eta euskal etxeen inguruko Jaurlaritzaren politikak, bai eta Euskadiren kanpoko ordezkaritza- eta proiekzio-politika ere.

Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusiari dagokio Lehendakariari laguntzea euskal gizarteari Jaurlaritzaren interes orokorreko gaiak jakinarazten eta, bereziki, euskal gizartearen balio demokratikoen inguruko eztabaida publikoa sustatzen, bai eta herritarren partaidetzarako eta erakundeek horien proposamenei erantzuteko bideak sustatzen ere.

Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiari dagokio Lehendakariari laguntzea Eusko Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezartzen, diseinatzen eta zuzentzen. Orobat, Jaurlaritzaren komunikazioen multimedia-edukiak prestatu eta eman beharko ditu, sailetako prentsa-zerbitzuekin koordinatuta, eta Jaurlaritzaren ekintzek ikus-entzunezko estaldura egokia izango dutela bermatu.

Azkenik, Emakumearen aukera-berdintasuna lantzeko jardun-arloa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea izeneko erakunde autonomoaren ardura da.

Ondorioz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak eta maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidaten eskumenen arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko urtarrilaren 12ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehendakariari dagozkio maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenean eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenean, zehaztutako jardun-arloak, Dekretu honetan aurreikusitakoari jarraiki.

  1. Aurreko artikuluan adierazitako alorren inguruko eskumenez baliatzeko, honako organo hauetan egituratzen da Lehendakaritza:

  1. Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia:

    1. Lehendakariaren Kabinetearen Zuzendaritza.

    2. Protokolo Zuzendaritza.

    3. Zerbitzu Zuzendaritza.

    4. Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza.

    5. Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

  2. Koordinaziorako Idazkaritza Nagusia:

    1. Koordinaziorako Zuzendaritza.

    2. Autonomia Garapenerako Zuzendaritza.

    3. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

  3. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

    1. Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritza.

    2. Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza.

    3. Euskadiren Bruselako Ordezkaritza.

    4. Euskadiren Kanada, Mexiko eta Estatu Batuetako Ordezkaritza.

    5. Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza.

    6. Euskadiren Txile eta Peruko Ordezkaritza.

    7. Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza.

    8. Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Ordezkaritza.

  4. Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusia.

    1. Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza.

  5. Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia:

    1. Komunikaziorako Zuzendaritza.

    2. Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza.

      1. Jaurlaritzaren Lehendakaritzako idazkari nagusiak Lehendakariaren menpe egongo dira zuzenean eta hierarkikoki,  eta goi kargudunak izango dira, eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen ondorioetarako, sailburuordeak izango dira.

      2. Lehendakaritzaren idazkari nagusiek emandako ebazpenek administrazio-bidea amaituko dute.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea administrazio-erakunde autonomoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez, Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko otsailaren 5eko 2/1988 Legean ezarritakoaren arabera.

Halaber, Lehendakaritzari atxikita daude, eraketa-arauetan ezarritako baldintzetan, honako organo hauek:

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua, Lehendakariaren apirilaren 17ko 1/2007 Dekretuak sortu eta arautua.

  2. Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordea, apirilaren 18ko 151/1989 Dekretuak sortua.

  3. Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea, abuztuaren 31ko 127/2007 Dekretuak arautua.

  4. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea, apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak arautua.

  1. Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiak eginkizun hauek izango ditu:

    1. Lehendakariari Jaurlaritza koordinatzen laguntzea, sailburu bakoitzak bere jardun-arloan dituen eskumenak eta erantzukizuna errespetatuta.

    2. Erakundeetan parte hartu behar duenean Lehendakariari lagungarri izan dakiokeena eskatzea Jaurlaritzako sailei.

    3. Lehendakaritzari dagozkion eginkizunak eta jardun-arloak koordinatu eta bultzatzea eta Lehendakaritza osoko zerbitzuen kudeaketa zuzentzea.

    4. Jaurlaritzaren eta Estatuaren, beste autonomia-erkidegoen edo foru-erakundeen edo toki-erakundeen arteko alde biko edo gehiagoko erakunde-harremanetako politikak koordinatu eta sustatzea.

    5. Lehendakariak gizarte eragileekin, herritarrekin eta beste erakundeekin dituen harremanetarako irizpide orokorrak ezartzea.

    6. Indarrean dagoen antolamendu juridikoak Lehendakaritzari esleitzen dizkion gainerako egiteko guztiak, baldin eta beste organo bati berariaz esleitutakoak ez badira.

  2. Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkion eskumenen alorrean, Lehendakaritzaren idazkari nagusiak ondoren aipatzen diren egitekoak hartuko ditu bere gain:

    1. Lehendakariari laguntzea Jaurlaritzaren Kontseiluak edo horren baitan sortutako batzorde delegatuek onartu beharreko gaiak aurkeztu, defendatu eta izapidetzeko, Lehendakariari esleitutako jardun-arloetan.

    2. Lehendakaritzari dagozkion jardun-arloekin zerikusirik duten legebiltzar-errekerimenduei erantzutea.

    3. Lehendakariari xedapen orokorrei eta akordioei buruzko proiektuak proposatzea eta, hala badagokio, horiek prestatzea.

    4. Lehendakaritzaren egitekoen eta jardun-arloen esparruan sartzen diren zirkularrak, jarraibideak eta egintzak ematea.

    5. Lehendakaritzako dirulaguntzen deialdia egitea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eskumenekoak direnean ezik.

    6. Aurrekontu-gaietan sailburuenak diren ahalmenak erabiltzea luze-zabalean; baita aurrekontu-aldaketak egitea ere.

    7. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak sail bakoitzari esleitzen dizkion eskumenak erabili eta Lehendakaritzako aldi baterako langileak izendatzea.

  3. Lehendakaritzaren idazkari nagusia Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren arteko harreman-organo gisa jarduten da.

  4. Lehendakaritzaren idazkari nagusia buru duen Zuzendaritza Kontseiluaren eginkizuna da Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren politika orokorraren plangintza egiten eta koordinatzen laguntzea. Kontseilu horretako kide izango dira gainerako idazkari nagusiak, Kabineteko zuzendaria eta jorratu beharreko gaiaren arabera Lehendakaritzaren idazkari nagusiak egokitzat jotzen dituenak.

Lehendakariaren Kabinetearen Zuzendaritzari dagozkio honako eginkizun hauek:

  1. Lehendakariaren lan-programaren jarraipena egitea.

  2. Lehendakariari bere karguaren ondoriozko eginkizunetan laguntzea.

  3. Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitutako eskumenak betetzeko beharrezko laguntza eta aholkularitza espezializatua ematea.

Protokolo Zuzendaritzari dagozkio honako eginkizun hauek:

  1. Lehendakariaren gizarte-eragile, herritar eta erakundeekiko harremanen plana gauzatu eta ebaluatzea.

  2. Lehendakariak ekitaldi ofizialetan parte hartzen duenean, ekitaldi horiek egoki antolatu eta burutzea.

  3. Lehendakaritzaren harreman publikoetarako behar diren ekintzak burutzea.

  4. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, Lehendakariak kanpora egin behar dituen bidaietarako laguntza logistikoa ematea.

  5. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, kanpoko pertsona ospetsuek Euskadira egiten dituzten bidaietarako laguntza logistikoa ematea.

  6. Lehendakaritzari eta Jaurlaritzako goi-kargudunei protokoloaren araubidea ezartzea.

Lehendakaritzaren eta kanpoko ordezkaritzen esparruan, honako egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari:

  1. Lehendakaritzaren aurrekontuari buruzko aurreproiektua gertatzea, horren jarraipena egin eta Lehendakaritzaren kudeaketa ekonomiko-administratiboa gauzatzea.

  2. Bere titularraren bidez, Lehendakaritzaren eskumenekoak diren espedienteak izapidetzeko gastuetarako baimenak ematea, baldin eta Dekretu honetan beste organo batzuei eman ez bazaizkie, zenbatekoaren arabera Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion gastu-baimenei eragin gabe.

  3. Bere titularraren bidez, Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubideak sailen kontratazio-organoari emandako ahalmenez baliatzea, zenbatekoa dela-eta Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion ahalmenei eragin gabe eta kontratazio-alorrean Euskadiren kanpoko ordezkaritzetako titularrei dagozkien ahalmenei eragin gabe.

  4. Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikitako langileak administratu eta kudeatzea. Zerbitzu Zuzendaritza da zigorbide-espedienteak irekitzeko eskumena duen administrazio-organoa.

  5. Langileak behar diren aztertzea eta Lehendakaritzako lanpostu-zerrendaren proposamena gertatzea.

  6. Gizarte-ekintzarako eta langileak prestatzeko eta trebatzeko planak eta programak gertatzea, gai horretan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bereganatuta dituen aginpideei eragin gabe.

  7. Lehendakaritzako langileen euskalduntze-prozesua eta hizkuntza-normalizazioa bultzatzea, bai eta euskararen erabilera sustatzea ere.

  8. Barne-antolaketarako metodoak eta informazio-sistemak proposatzea, lan-sistemak arrazionalizatu eta hobetzeko.

  9. Jaurlaritzaren Lehendakaritzako bulegoen barne-erregimenaz eta horien administrazioaz arduratzea; baita ondarearen eta hornigaien iraupenaz ere.

  10. Euskadiren kanpoko ordezkaritzetako egoitzen funtzionamendu ona bermatzeko ordezkaritza horietako titularrekin koordinatu eta lanean aritzea, betiere Zuzendaritzako gaietan.

  11. Euskadiren kanpoko ordezkaritza berriak ireki eta martxan jartzeko behar diren jarduerak burutzen lagundu eta jarduera horien burutzapena bermatzea, bereziki ondorengo gaiei dagokienez: ondarea, obrak eta altzariak, informatika- eta telekomunikazio-baliabideak, ibilgailuak eta langileak, besteak beste.

  12. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako unitateen jarduna zuzendu eta antolatzea.

  1. Lehendakaritzan Administrazioa aldatzeko eta eraberritzeko ekimenak eta arauak garatzeko eta betetzeko behar diren oinarriak bermatzea.

  2. Herritarrei informazioa eta arreta emateko Saileko zerbitzuaren funtzionamendu hoberena bermatzea (2. eta 3. arreta-mailak), eta Jaurlaritzako Zuzenean-Herritarrei arreta emateko Zerbitzuarekin harreman egokiak izan eta eskumeneko gaietan solaskide eragileak egongo direla bermatzea.

Honako egiteko hauek dagozkio Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritzari:

  1. Lehendakaritzaren eskumen-esparruan Jaurlaritzaren Kontseiluari edo horren baitan sortutako batzorde delegatuei dagozkien gaiak prestatzea.

  2. Egoki diren gaiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko izapideak egitea.

  3. Legebiltzarreko agerraldiak lantzen laguntzea Lehendakaritzako organoei. Lehendakaritzak Arartekoarekin, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin nahiz beste erakunde publiko batzuekin dituen harremanak koordinatu eta bideratzea, horretarako aginpidea duten organoen bitartez.

  4. Lehendakaritzaren xedapen, hitzarmen eta akordioen proiektuak eta horien gaineko txostena egitea eta Lehendakaritzaren organoei aholku juridikoak ematea.

  5. Lehendakaritzari interesa dakizkiokeen lege, jurisprudentzia eta doktrinen jarraipena egitea.

  6. Lehendakaritzaren liburu eta agiriak antolatu eta kudeatzea.

  7. Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen bitartez, azterlanak, txostenak eta ekintzak burutzea, Jaurlaritzako Lehendakaritzak gizartearen egoera eta egoera horren bilakaera ezagut ditzan.

  8. Lehendakaritzako organoak bultzatu, koordinatu eta organo horiekin elkarlanean aritzea, Berdintasunerako Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean xedatutakoa burutzeko.

  9. Prozedura judizialetan sartutako Saileko interesen jarraipena egin eta horiek defenditzea, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Araubide Juridikoaren Sailburuordetzaren organo eskudunaren bidez.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagozkio honako eginkizun hauek:

  1. Toki-araubideko arauak koordinatu eta prestatzea.

  2. Toki-eginkizun eta -zerbitzuen inguruko informazioa, azterketa eta aholkularitza ematea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen eta erakunde autonomoen eta foru- eta toki-administrazioaren arteko lankidetza- eta harreman-politika sustatu eta zaintzea.

  4. Toki-erakundeak elkartu eta garatzeko formula organiko eta funtzionalak sustatzea.

  5. Uztailaren 28ko 326/1994 Dekretuak sortutako Euskadiko Udal Kontseiluaren Idazkaritzaz arduratzea.

  1. Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiari dagokio Lehendakariari laguntzea Jaurlaritzaren sailen arteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen arteko lankidetza, koordinazioa, elkarrekiko plangintza eta artikulazioa sustatu eta garatzen arloz arloko politiketan, bai eta politika publikoak definitu, koordinatu eta gauzatzeko orduan Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernantza Publikoa diseinatu eta aplikatzea ere.

  2. Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiak honako eginkizun hauek ditu:

    1. Lehendakariari, gobernu-ekintzaren arlo arteko koordinaziorako beharrezkoa duen laguntza eta informazio politiko eta teknikoa ematea. Bereziki, sailen arteko eskumen-gatazkak ebazteko eta Jaurlaritzaren legegintza-programa eta plan eta ekintza garrantzitsuak koordinatzeko.

    2. Arloz arloko ekintza-planei eta ekimenei buruzko informazio- eta jarraipen-prozedura egokiak ezartzea, lehendakariari gobernu-ekintza koordinatzen laguntzeko.

    3. Estatuarekin eta beste lurralde-erakunde batzuekin autogobernuaren eta garapen autonomikoaren arloan izan beharreko harremanen politika zuzentzea eta koordinatzea, horretarako ezarrita dauden bitariko organoetan parte hartuz, eta, orobat, politika hori gauzatzea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei dagozkien zerbitzuen eskualdaketak artikulatzeko politika zuzentzea eta koordinatzea, bai Estatuarekiko eskualdatzeei dagokienean, bai lurralde historikoekiko eskualdatzeei dagokienean, eta politika hori gauzatzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-esparrua erabat garatzeko eta autogobernuan sakontzeko modua ematen duten mekanismoak, ereduak eta tresnak analizatu eta aztertzea.

    6. Jaurlaritzaren legegintza-programa eta plan eta jarduera garrantzitsuak prestatu eta garatzea eta horien jarraipena egitea; orobat horiek guztiek Legebiltzarrean behar dituzten izapideei buruz.

    7. Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiari sailen jardueren koordinazio orokor eta arloz arlokorako prozedurak eta tresnak proposatzea, eta jarduera horiek nola gauzatzen diren ikuskatzea.

    8. Jaurlaritzaren politika publikoak definitu, koordinatu eta gauzatzean Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernantza Publikoa diseinatu eta aplikatzea.

    9. Jaurlaritzaren Kontseiluaren lanak eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluaren babesean sortzen diren batzorde delegatuen lanak antolatzea.

    10. Jaurlaritzak Legebiltzarrean hartutako konpromisoak zenbateraino betetzen diren zaintzea, sailekin batera.

    11. Lehendakariari Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanetan laguntzea, Jaurlaritza Bozeramaileen Batzordearen aurrean ordezkatuz, hala dagokionean.

  3. Idazkaritza Nagusi hau honako hauekin koordinaturik jardungo da:

    1. Herri Administrazio eta Justizia Saileko eta Ekonomia eta Ogasun Saileko dagokien organoekin, eskualdaketen artikulazioari dagokionez.

    2. Ekonomia eta Ogasun Saileko dagokien organoekin, legegintza-programa eta plan eta jarduera garrantzitsuak prestatu eta haien jarraipena egiteari dagokionez.

Koordinaziorako Zuzendaritzaren eginkizunak dira:

  1. Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiari laguntzea Jaurlaritzaren Kontseiluak edo eratzen diren batzorde delegatuek aztertu beharreko gaietan.

  2. Gobernu-ekintzaren prestatze-lanak koordinatzea eta gobernu-ekintzaren jarraipena egitea, bereziki legegintza-programarena eta plan eta ekintza garrantzitsuena, eta horien guztien informazio- eta jarraipen-prozeduren proposamena egitea.

  3. Sailen arteko koordinaziorako estrategiak eta elkarlanerako mekanismoak zehaztea, Jaurlaritzaren ekintza bateratu baterantz jotzeko.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernantza Publikoa ezartzea politika publikoak definitzean, koordinatzean eta gauzatzean, eta, horretarako, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko eta berritzeko tresnak eta ereduak diseinatu eta garatzea, politika publikoak ebaluatzea eta gobernamendu onerako sistemak sartzea, Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzarekin elkarlanean. Politika publikoak ebaluatzeari dagokionez, Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia eta Zuzendaritzarekin koordinaturik egingo da lan.

  5. Sailei ekintzak planifikatzeko, programatzeko eta ebaluatzeko aholkularitza ematea, bereziki sailez gaineko eta erakundez gaineko eragina dutenean.

  6. Sail arteko edo erakunde arteko organoetan parte hartzea, horien jarduera gobernu-ekintzarantz bideratzeko, eta organoen arteko koordinazioa eta horien funtzionamendu eraginkor eta eragimenezkoa sustatzea.

Autonomia Garapenerako Zuzendaritzari dagokio:

  1. Eskumenen ordenamenduaren azterketa juridikoa eginez autonomiaren garapena sustatu eta analizatzea.

  2. Estatuarekiko eta beste lurralde-erakunde batzuekiko eskumen-eskualdaketen politikari buruz aholku ematea eta politika hori gauzatzea.

  3. Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean eta Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanetarako Legearen lehenbiziko xedapen iragankorrean eskumenen eskualdaketetarako aurreikusitako bitariko batzordeetan idazkaritza-lanak egitea.

  4. Jaurlaritzaren eta Estatuko Administrazioaren artean eskumenen inguruko gatazkak prebenitzeko beharrezkoak diren informazio-trukeak eta lankidetza-jarduerak egitea.

  5. Estatuko gobernuarekin eta administrazioarekin eta foru- eta toki-erakundeekin gertatzen diren eskumen-gatazkak aztertzea eta horiei buruzko aholkua ematea Jaurlaritzari.

  1. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak honako eginkizun hauek betetzen ditu Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluaren babesean eratzen diren batzorde delegatuei buruz:

    1. Bilkurak prestatzea eta bilkuretako gai-zerrenda prestatu eta banatzea, bai eta aztertu beharreko gaiak ezagutzeko behar diren agiriak, aurrekariak eta datuak ere.

    2. Erabakiak izapidetzeko eta erabakiak baliodunak direla ziurtatzeko bete behar diren legezkotasun juridikoaren, finantzarioen eta formalaren betekizunak betetzen direla zaintzea.

    3. Jaurlaritzak gaiak izapidetzeko onartutako arauak eta jarraibideak eta legegintza-teknikarako onartutako gidalerroak betetzen direla zaintzea.

    4. Onartutako erabakien aktak prestatzea eta zaintzea, eta betearazten direla begiratzea; erabaki horien ziurtagiriak egitea; halaber, aztertzeko, gogoeta egiteko eta onartzeko aurkezten zaizkien gaien testuak dituzten agirien kopia kautotuak ematea.

    5. Bilkuretan aurkeztu behar diren agiriak normalizatzeko jarraibideak proposatzea.

  2. Era berean, Legebiltzarrarekiko harremanen gaian, honako eginkizun hauek betetzen ditu:

    1. Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harreman- eta komunikazio-organo gisa jardutea.

    2. Legegintza-programa legebiltzarreko fasean nola betetzen den aztertzeko, jarraipena egiteko eta koordinatzeko eginkizunak betetzen ditu.

    3. Legebiltzarrak aurkezten zaizkion lege-proposamenak, proposamen ez-legezkoak eta mozioak aintzat hartu edo ez erabaki behar duenerako, Jaurlaritzaren irizpideak lantzeko azterlanak, dokumentazio-lanak eta prestaketa-lanak egitea.

    4. Administrazioan eskumena duten organoei, Legebiltzarrari aurkezten zaizkion ekimenekin eta galdera eta interpelazioekin zerikusia duen informazioa eskatzea, eta informazio hori aztertzea, sailentzako txostenak egiteko eta haiei laguntza emateko.

    5. Legebiltzarrak Jaurlaritzari ezartzen dizkion konpromisoen jarraipena egiten du.

    6. Eta, oro har, Legebiltzarraren jardueraren jakinaren gainean edukitzen du Jaurlaritza.

  3. Jaurlaritzaren eta Arartekoaren arteko harreman- eta komunikazio-organo gisa jokatzen du.

  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari dagokionez, haren araudiak ezartzen dizkion eginkizunak garatzen ditu.

  5. Zuzendaritza honen eskumena da Euskal Autonomia Erkidegoko agintariek atzerrian eragina izan behar duten agirietan ezarri beharreko sinadura zinezkotzea, zinezkotze bakarrari edo bukaerako oharrari buruzko Hagako araudi aplikagarriarekin bat etorriz, betiere eginkizun hori ez bazaie beste organo batzuei esleitu.

  6. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko organoek egiten dituzten irizpen-eskaerak Estatu Kontseiluari igortzeko prestaketa-jarduerak egitea dagokio.

  7. Orobat dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta beste administrazio, ente eta erakunde publiko edo pribatuen artean egiten diren hitzarmenen eta edozein eratako akordioen erregistro izatea.

  8. Zuzendaritza honi atxikitzen zaio erreserbatutako gastuetarako kredituetatik datozen funtsak erabiltzeko ahalmena duten agintarien Ondasunen eta Ondare-eskubideen Erregistroa.

  1. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da lehendakariari laguntzen diona Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetan estrategia politiko-instituzionala definitzen eta zuzentzen.

  2. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak honako eginkizun hauek ditu:

    1. Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanak planifikatu, sustatu eta koordinatzea, Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean.

    2. Jaurlaritzari kanpo-harremanen arloan laguntzea eta aholku ematea, eta Lehendakariak arlo horretarako ematen dituen jarraibideak betearaztea. Alde horretatik, Lehendakaritzari laguntzea, Eskualdeen Komitean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari instituzionala den aldetik dituen eginkizunetan. Horrez gain, lehendakariaren ordezkoa izango da Eskualdeen Komitean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan.

    3. Kanpoko pertsonaia ezagunak Euskadira etortzen direnerako plangintza, laguntza eta koordinazioa.

    4. Europar erakundeei buruzko jardueraren politika, batez ere Europar Batasunari eta Europako Kontseiluari buruzkoa.

    5. Mugaz gaineko eta eskualde arteko lankidetza-harremanak sustatzea eta koordinatzea.

    6. Kanpoan diren euskal gizataldeekiko harremanen politika planifikatzea.

    7. Europar politikaren, Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanen, eta Estatuaren nazioarteko politikaren jarraipena egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei eragiten dieten gaietan, eta gai horietan Estatuko Administrazioarekin koordinazio instituzionalean aritzea.

    8. Nazioarteko Tratatuak egiten eta negoziatzen Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen parte-hartzea zuzentzea eta koordinatzea, Estatuko Administrazioarekin adostutako bideetatik.

    9. Estatuak gai horietan borondatea zehazteko eratzen diren konferentzia, batzorde edo organoetan Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen presentzia eta parte-hartzea koordinatzea.

    10. Kanpo-harremanetan eragina duten jarduerak gauzatzen dituzten entitate publiko edo pribatuekiko harremanak garatzea.

  3. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta bere organoek, Jaurlaritzaren kanpo-harremanetako ekintza bateratua ziurtatze aldera, Eusko Jaurlaritzaren sailekiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeekiko harremanetan gauzatuko dituzte eginkizun horiek, eta kanpo-harremanekin zerikusia duten xedapen eta arauen egitasmoei buruzko txostenak egingo dituzte.

  4. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari eta haren organoei esleitutako eginkizunek lurralde historikoen eta lurralde-erakundeen jardueran eragiten dutenean, lankidetza- eta elkarlan-bitarteko egokiak ezarriz gauzatuko dira.

  5. Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak gaiagatik bere eskumen-esparruari dagozkion diru-laguntzetarako deialdia egiten du.

Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritzari dagozkio honako eginkizun hauek:

  1. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren titularrari laguntzea kanpo-harremanekin lotutako politika kudeatzen eta gauzatzen, bai eta Jaurlaritzaren europar ekintza sustatzeko eta koordinatzeko eginkizunetan ere.

  2. Eusko Jaurlaritzaren kanpo-ekintzaren estrategia politiko-instituzionalaren jarraipena garatzea eta gauzatzea.

  3. Eusko Jaurlaritzaren eta nazioarteko erakundeen arteko harremanak sustatu eta laguntzea.

  4. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari laguntzea Euskadik atzerrian izango dituen delegazioak abiarazten eta haien jarduera sustatzen.

  5. Kidego diplomatiko eta kontsularrarekin harremanak izatea.

  6. Eusko Jaurlaritzaren sailek eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeek kanpoan gauzatzen dituzten jardueren jarraipena egitea, Euskadiren ekonomia, enpresak eta kultura sustatzeko eginkizunaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzearren, programazio-agiriak edo programa operatiboak behar dituzten Europar Batasunaren programak eta ekimenak salbu.

  7. Jaurlaritzak Europar Batasunaren politikak eta araudia egin eta aplikatzen parte har dezan behar diren koordinazio-neurriak betearazteko eginkizuna, eta neurri horiek aplikatzeko Jaurlaritzaren Sare Operatiboa garatzea.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek Europar Erakundeen organoetan eta lantaldeetan eta bereziki Europar Batasunarenetan parte hartzeko behar diren jarduerei ekitea.

  9. Mugaz gaineko eta eskualde arteko lankidetza-harremanak garatzea.

  10. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak europar erakundeei eta Europako Batzordeari zuzentzen dizkion komunikazio ofizialen jarraipena egin eta bideratzea.

  11. Kanpo Harremanetarako eta Europar Batasunerako Estatu Idazkaritzekin elkarlan- eta lankidetza-harremanak izatea, Europar Batasunaren gaiei dagokienean.

  12. Europako Erkidegoetako Batzordeak eta Europako Parlamentuak Espainian duten ordezkaritzarekin harremanak izatea.

  1. Jaurlaritzaren sailei Europar Batasunaren jarduerari buruzko informazioa eskuratzeko eta jarduera horren jarraipena egiteko modua emango dieten tresnak garatzea.

  2. Jaurlaritzaren sailei aholkua ematea beren intereseko araudi, politika eta ekintzei buruz.

  3. Europar Batasuna eraikitzearekin zerikusia duten gaiei buruzko hedapena eta zabalkundea egiteko ekintzak gauzatzea, gai horiei buruzko prestakuntza-egintzak eta -azterlanak gauzatzea, eta Europako Informazioaren Euskal Sarea sustatzea.

Kanpoan diren Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzari dagokio Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak bere jarduera-esparruan dituen eginkizunak gauzatzea, eta, bereziki:

  1. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari laguntzea kanpoan diren euskal herritarrekiko eta gizataldeekiko harremanetarako politika kudeatzen eta gauzatzen.

  2. Euskadiren eta kanpoan diren gizataldeen eta Euskal Etxeen artean harremanak sustatu, koordinatu, ezarri eta estutzea, bai eta kanpoan bizi diren euskal herritarrekiko harremanak ere.

  3. Euskal gizataldeetako kideentzat ezarritako laguntza-espedienteak kudeatzea, eta, bereziki, Euskal Gizataldeei laguntzeko Lau Urteko Planean ezarritakoak.

  4. Kanpoko Euskal Etxeak onartzeko izapideak egitea eta Euskal Etxeen Erregistroa kudeatzea.

  5. Euskadi eta beste herrialde batzuetako euskal komunitateak elkarrengana gehiago hurbil daitezen komeni diren azterlanak eta argitarapenak egin eta zabaltzea.

  6. Euskal kultura eta hizkuntza kanpoko euskal komunitateen artean zabaltzeko eta gordetzeko proiektuak garatzea, bai eta Euskadik eta kanpoan diren euskal gizataldeek elkarrekin duten errealitate horretako gai historikoei eta egungo gaiei buruzko ikastaroak, mintegiak, konferentziak, erakusketak eta kongresuak ere.

  7. Euskal Gizataldeei laguntzeko lau urteko plana koordinatu eta, hala balegokio, gauzatzea.

  8. Euskal Gizataldeekiko Harremanei buruz aholku emateko Kontseiluari laguntzea.

  1. Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren menpe dago zuzen-zuzenean eta Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritzarekin arituko da elkarlanean. Bruselako Ordezkaritzak EAEren interesak ordezkatu, defendatu eta bultzatuko ditu Europar Batasuneko erakundeetan. Horretarako, honako egiteko hauek ditu:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatzea Europar Batasuneko erakunde eta organoetan.

    2. Euskadiren interes sozioekonomikoak, sektorialak eta profesionalak kudeatzea, Europar Batasuneko ekimenek interesoi eragiten dietenean.

    3. Europar Batasuneko lege-ekimenen inguruko erabakiak hartzeko prozesua jarraitzea eta informazioa eskuratzea, lege-ekimenok Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei edo interesei eragiten badiete, betiere.

    4. EAEko agintariak eta eragile sozioekonomikoak Europar Batasuneko erakundeekin elkartzeko azpiegitura gisa jardutea.

    5. Europako Erkidegoan parte hartzeko borondatea adierazten duten erakunde publiko nahiz pribatuei aholku teknikoak eskaintzea, laguntzarako zentro logistiko gisa.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Ordezkaritza Iraunkorraren arteko harreman-organoa izatea.

    7. Jaurlaritzako sailek Europako arauak eta politikak lantzen eta ezartzen parte har dezaten, Europako erakundeetan zuzenean aritzea; baita, premiazkoa denean, sailek egindako parte-hartzeen berri izatea ere.

    8. Gainerako autonomia-erkidego, länder edo eskualdeek Bruselan dituzten bulegoekin elkarlanean aritzea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko erakundeen eta Bruselan kokatutako beste erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza ahalbidetzea, Euskadiren hainbat sektoretako interesak defendatu eta sustatzeko.

  2. Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren titularrak kontratazio-organo gisa jardungo du bere lurralde-eremuan egiten diren kontratuetan, baldin eta sektore publikoko kontratuei buruzko legerian araututako kontratu txikiak badira, eta higiezinak errentatzeko kontratuak badira, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren 41. artikuluko 2. paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan ezarritako eran. Gainera, titularrak baimendu beharko du kontratazio horiek ekar lezaketen gastua.

  3. Euskadiren Bruselako ordezkariak zuzendari-maila izango du ekainaren 30eko 7/1981 Legean jasotakoaren ondorioetarako.

  1. Kanpo Harremanetarako Ordezkaritzaren baitan, Euskadiren ondoko ordezkaritzak sortu dira kanpoan:

    1. Kanada, Mexiko eta Estatu Batuetakokoa; egoitza Estatu Batuetan ezarri da.

    2. Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaikoa; egoitza Argentinan ezarri da.

    3. Txile eta Perukoa; egoitza Txilen ezarri da.

    4. Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikakoa; egoitza Kolonbian ezarri da.

    5. Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Ordezkaritza.

  2. Ordezkaritza horiek zuzendaritza maila izango dute eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren menpe jardungo dute zuzen-zuzenean eta Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritzarekin arituko dira elkarlanean.

  3. Euskadiren kanpoko ordezkaritzek Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen dute garapenerako lankidetzan, euskal gizataldeekiko harremanetan eta hainbat arlotako interesen defentsa eta sustapenean, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen barruan.

  4. Orokorrean, Euskadiren kanpoko ordezkaritzei ondoko eginkizunak dagozkie, aurreko paragrafoan adierazitako jarduera-esparruaren barruan:

    1. Euskadiko eragile ekonomiko eta sozialen eta ordezkaritza bakoitzeko eragin-eremuaren barruan dauden herrialdeetako eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza eta harremanak bultzatzea.

    2. Tokian tokiko erakunde, enpresa eta elkarteekin harremanak izatea, bisitak eta topaketak antolatzeko eta loturak ezartzeko enpresa-arloan, ekonomia-arloan eta arlo guztietan.

    3. Euskadiko operadoreen eta tokian tokiko operadoreen arteko harremanak ezartzeko azpiegitura gisa eta laguntza-zentro gisa jardutea.

    4. Euskadin dauden kultur adierazpen guztien berri ematea; bai tradizionalak bai abangoardiakoak eta berritzaileak. Arreta berezia eskainiko zaio euskarari, kanpoan diren euskal gizataldeetako herritarrek, edo gizatalde horietakoak izan ez arren interes berezia duten gainontzeko herritarrek, ikasteko aukera izan dezaten.

    5. Herrialde bakoitzean dauden araudi, politika eta aukerei buruzko aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea Jaurlaritzaren sailei zein toki- eta foru-erakundeei, bai eta interesa duten enpresei, Unibertsitateei, zentro teknologikoei eta eragile ekonomiko eta sozialei ere.

    6. Erakunde eta enpresen arteko topaketetan laguntza ematea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreek dagozkien eremu geografikoetan izan ditzaketen beharrizanen aurreikuspenak ebaluatzea eta dagozkion proposamenak bideratzea.

    8. Lankidetza-harremanak ezartzea euskal kultura, tradizioak eta hizkuntza bultzatzeko erakunde, elkarte eta zentroekin, bai eta Euskadiri arreta berezia eskaintzen dioten eta ekonomia- eta enpresa-arloan era guztietako loturak ezartzen diharduten tokian tokiko erakundeekin ere.

    9. Euskadiren eta euskaltasunaren benetako irudia helaraztea tokian tokiko gizarteei, batez ere balio demokratikoei eta erakundeen berezitasunari dagokienez.

  5. Euskadiren kanpoko ordezkaritza bakoitzeko titularrak zuzendari-maila izango du, ekainaren 30eko 7/1981 Legean jasotakoaren ondorioetarako. Jaurlaritzaren Lehendakaritzako eta Ekonomia eta Ogasun Saileko dagozkion organoen menpe, Euskadiren kanpoko ordezkaritza bakoitzeko titularrak, bere esparruan, ondoko eginkizunak beteko ditu:

    1. Ordezkaritza bakoitzaren eragin-eremuko herrialdean edo herrialdeetan bizi diren lan-kontratuko langileak kontratatzea eta langileen aurrean eta langileen ordezkarien aurrean eta erakunde publiko eta pribatuen aurrean enpresariari dagozkion zereginak betetzea.

    2. Kontratazio-organo gisa jardutea bere lurralde-eremuan egiten diren kontratuetan, baldin eta sektore publikoko kontratuei buruzko legerian araututako kontratu txikiak badira, eta higiezinak errentatzeko kontratuak badira, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren 41. artikuluko 2. paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan ezarritako eran. Gainera, titularrak baimendu beharko du kontratazio horiek ekar lezaketen gastua.

    3. Administrazio publikoetan Eusko Jaurlaritza ordezkatzea ordezkaritzaren ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren izapide guztietan eta, batez ere, zergak kudeatu eta ordaintzeko eta lizentziak eta baimenak lortzeko.

Euskadiren kanpoko ordezkaritzetarako orokorrean aurreikusi diren eginkizunez gain, Mugaz Gaindiko Lankidetzarako ordezkariari ondoko eginkizunak dagozkio:

  1. Euroeskualdeen Biltzarraren lan-bilkuretan eta batzordeetan parte hartzea.

  2. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia ordezkatzea Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) batzarretan.

  3. Jaurlaritzaren ordezkaritza teknikoa koordinatzea Eskualde arteko Ekimen Komunitarioaren kudeaketan.

  4. Akitaniako, Pirinio Atlantikoetako eta Midi-Pyrénées eskualdeko erakundeekin eta muga inguruko udalerriekin harremanak ezartzea, bai eta mugaz gaindiko herritarrari zerbitzuak ematen dizkioten erakunde eta agentziekin ere.

  5. Mugaren alde bietako eragile publiko eta pribatuen artean mugaz gaindiko harremanak ezar daitezen bultzatzea.

  6. Jaurlaritzaren mugaz gaindiko politiken eragina ebaluatzea.

  7. Jaurlaritzaren sailen mugaz gaindiko ekintzen aholkularitzan laguntzea.

  8. Merkatuaren gardentasuna hobetzeko eta mugaz gaindiko kontsumitzailea hobeto defendatzeko ekintzak garatzeko aukerak ebaluatzea, arlo horietan Jaurlaritzaren beste sail batzuek izan ditzaketen eskumenei kalterik egin gabe.

  1. Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusiak lagundu egiten dio Lehendakariari Gobernuaren interes orokorreko gaiak euskal gizarteari adierazten, eta herritarrek parte hartzeko bideak bultzatzen ditu.

  2. Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusiak honako eginkizun hauek ditu:

    1. Lehendakariari laguntzea Gobernuaren interes orokorreko gaiak euskal gizarteari adierazten, Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak definitutako informazio- eta komunikazio-politikarekin koordinatuta.

    2. Euskal gizartean balio demokratikoen gaineko eztabaida publikoa bultzatzea, analisi jardueren bidez eta gizarte zibileko sektore desberdinen ikuspegiak emanez.

    3. Gobernu-organoei politika sektorialak diseinatu eta ezartzean gizartearen eta herritarren parte-hartzea beharrezkoa dela jakinaraztea eta horren gainean sentsibilizatzea.

    4. Herritarrek parte hartzeko eta erakundeek herritarren proposamenei erantzuteko bideak bultzatzea, Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzarekin lankidetzan.

Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio:

  1. Administrazio publikoaren jarduerak gizartean hedatzeko bide eraginkorrak ezartzeko proposamenak egitea.

  2. Herritarren artean eztabaida eragiten duten gaiak identifikatzea, Administrazio Publikoak horien gaineko gogoeta egin dezan.

  3. Herritarrek aurkeztutako proposamen eta proiektuak koordinatzea eta, hala badagokio, proposamen eta proiektu horien ezarpena ahalbidetzea.

  4. Ekimenak proposatzen dituzten eragile eta pertsonen eta dagokion arloko organo eskudunen artean harreman zuzena bultzatzea.

  1. Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak lagundu egiten dio Lehendakariari Eusko Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezartzen, diseinatzen eta zuzentzen, baita Jaurlaritzaren bozeramailetzaz arduratzen ere.

  2. Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak honako eginkizun hauek ditu:

    1. Eusko Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezarri, zehaztu eta zuzentzea, edozein arlotako gizarte-komunikabideak baliatuz.

    2. Irizpideak eta baliabideak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren sailen eta erakunde autonomoen prentsa-zerbitzuen koordinazioa eta erakundearteko ekintzen zabalkunde-lanaren koordinazioa bermatzeko.

    3. Gizartea sentsibilizatzeko publizitate-kanpainak eta neurriak koordinatzea, baita Eusko Jaurlaritzaren eta bere sailen ekintzen berri ematea ere, Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordearen eta Publizitate Zerbitzuaren bitartez.

    4. Euskadiren erakundeen irudia kanpoan zabaltzeko diren informazio- eta publizitate-irizpideak eta -politikak ezartzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzen duen ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuak Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiari zehazten dizkion egitekoak gauzatzea.

Honako egiteko hauek dagozkio Komunikaziorako Zuzendaritzari:

  1. Eusko Jaurlaritzaren komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak egitea.

  2. Bide egokiak ziurtatzea Eusko Jaurlaritzaren ekintzen berri emateko, baita Lehendakariaren eta Jaurlaritzaren bozeramailearen ekintzen berri emateko ere.

  3. Gizarteko komunikabideekiko harremanak ziurtatu eta erraztea.

  4. Jaurlaritzako sailen berri ematea erraztu eta sail horietako prentsa-zerbitzuak koordinatu.

  5. Laguntza eman publizitate-kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko ekintzak koordinatzeko, baita Eusko Jaurlaritzaren ekintzak ezagutarazteko eta Euskadiren erakundeen irudia kanpoan zabaltzeko ere.

  6. Informazio- eta publizitate-politikak ezarri eta burutzea, Euskadiren erakundeen irudia kanpoan zabaltzeko.

  7. Euskadiko nahiz nazioarteko aktualitateak komunikabideetan duen islaz azterlanak eta txostenak burutu, eta politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertu, ikuspuntu informatiboa erabiliz.

Honako egiteko hauek dagozkio Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzari:

  1. Eusko Jaurlaritzaren komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak egitea, sailetako prentsa-zerbitzuekin koordinatuta, eta Jaurlaritzaren ekintzek ikus-entzunezko estaldura egokia izango dutela bermatzea.

  2. Gizarteko komunikabideei eman eta erraztea Jaurlaritzaren multimendia-edukiak eskuratzeko modua.

  3. Erakundearen «euskadi.net» web orriaren bitartez, Jaurlaritzaren ekintza orokorraren informazio-edukiak zuzendu eta koordinatzea.

  4. Interneteko komunikazioko ikus-entzunezko eta multimediako tresna berriak ikertu eta sustatzea, parte-hartzea sustatzeko eta Jaurlaritzarekin sarean komunikatu ahal izateko.

  5. Jaurlaritzak Interneten gauzatuko dituen ekintzak gardenak izan daitezen laguntzea.

  6. Jaurlaritzari interesatzen zaizkion gaiek sarean duten entzute aktiboa hautatu eta erakustea.

Lehenengoa. Saileko idazkaritza nagusi eta zuzendaritzetako titularren postua hutsik badago edo titularra bera falta bada nahiz gaixorik badago, ordezkapenak arau hauei jarraiki egingo dira:

  1. Idazkaritza nagusiei emandako eskumenak eta eginkizunak idazkaritza nagusi horietako zuzendariek beteko dituzte egoera horrek dirauen bitartean, egiturako hurrenkeraren arabera.

  2. Zuzendaritzei emandako eskumenak eta eginkizunak idazkaritza nagusi horretako gainontzeko zuzendariek beteko dituzte egoera horrek dirauen bitartean, egiturako hurrenkeraren arabera, eta ezin bada, hierarkikoki gainetik dagoen agintariak beteko ditu, hurrengo idatz-zatian adierazten den kasuan izan ezik.

  3. Zerbitzu Zuzendaritzari emandako eskumenak eta eginkizunak Lehendakariaren Kabineteko zuzendariak beteko ditu.

  4. Aurreko arauak nahikoa ez diren kasuetan, administrazio-organoaren eskumenak gain-gainetik dagoen administrazio-organoak erabakitzen duenak beteko ditu.

    Bigarrena. Dekretu honetan ezarritako kontratazio-organoak, era berean, eskudunak izango dira, baldintza beretan, obrak gauzatzeko eta zerbitzuak emateko kudeaketa-gomendiorako, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.1.n) eta 24.6 artikuluetan aurreikusitako baldintzetan.

    Hirugarrena. 1. Indarrean dauden arauek Jaurlaritzaren Lehendakariordetzari egiten dizkioten aipamenak Jaurlaritzaren Lehendakaritzari egindakotzat joko dira, hain zuzen ere, Lehendakariaren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta jardun-arloak finkatzeari buruzko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan eta honako Dekretu honetan sail honi egotzitako eskumenei dagokienean.

    1. Indarrean dagoen zernahi arau edo xedapenetan Lehendakariordetzaren Idazkaritza Nagusiari egiten zaizkion erreferentziak Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiari egindakotzat ulertuko dira.

    2. Indarrean dagoen zernahi arau edo xedapenetan Autonomia Politikarako eta Estatutu Garapenerako Zuzendaritzari egiten zaizkion erreferentziak, berriz, Autonomia Garapenerako Zuzendaritzari egindakotzat ulertuko dira aurrerantzean.

    3. Indarrean dagoen zernahi arau edo xedapenetan Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzari edo Europako Gaietarako Zuzendaritzari egiten zaizkion erreferentziak Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritzari egindakotzat joko dira aurrerantzean.

    4. Indarrean dagoen zernahi arau edo xedapenetan Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari egiten zaizkion erreferentziak Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzari egindakotzat joko dira aurrerantzean.

      Laugarrena. Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Ordezkaritzaren titularrari ez zaio ezein kasutan aplikatuko destinoa kanpoan duten goi-kargudunentzat ezarritako araubide juridikoa.

Indargabetu egin dira ondorengo zerrendan adierazitako Dekretuak, bai eta Dekretu honetan adierazitakoaren aurka doan maila bereko edo beheragoko beste edozein xedapen ere:

  1. 187/2006 Dekretua, urriaren 3koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.

  2. 2/2006 Dekretua, otsailaren 28koa, Lehendakariarena, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duena, Dekretu honetan ezarritako antolamendu-esparruei dagokienez eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuak indargabetu ez zuen guztiari dagokionez.

  3. Indargabetu egin da Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 25. artikuluaren 1. paragrafoko k idatz-zatia.

  4. 15/2009 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Lehendakariarena, Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harreman-eginkizunak behin-behinekoz Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiaren esku uzteari buruzkoa.

  5. 72/2002 Dekretua, martxoaren 20koa, Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza sortu eta arautzen duena.

  6. 9/2003 Dekretua, urtarrilaren 28koa, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza sortu eta arautzen duena.

  7. 24/2003 Dekretua, otsailaren 11koa, Euskadiren Argentinako Ordezkaritza sortu eta arautzen duena.

  8. 25/2003 Dekretua, otsailaren 11koa, Euskadiren Txileko Ordezkaritza sortu eta arautzen duena.

  9. 30/2007 Dekretua, otsailaren 20koa, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza sortzen eta arautzen duena.

  10. 231/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, Euskadiren Frantziako Ordezkaritza sortzen eta arautzen duena.

  11. 89/2008 Dekretua, maiatzaren 20koa, Euskadiren Kolonbia eta Venezuelarako Ordezkaritza sortu eta arautzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urtarrilaren 12an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (20)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.