Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

62/2009 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Euskadiko «Gazte­Txartela / Carnet Joven» eratu eta arautzeko den Dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 1557
  • Xedapen-zk.: 62
  • Xedapen-data: 2009/03/10
  • Argitaratze-data: 2009/03/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 2ko 260/1995 Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak Gazte-Txartela zerbitzua jarri zuen martxan, gazteentzako interesgarri eta lagungarri diren zerbitzuak eta ondasun kultural zein materialak eskuragarriago egon daitezen eurentzat. Gazteei erraztasunak eta aukerak ematea da, beraz, helburua, era horretara, alor kultural eta sozialean izan ditzaketen beharrizanak asetzeko aukera handiagoak izanda, euskal gazteen bizimodua hobea eta erosoagoa izan dadin.

Egitarau hau garatzerakoan izandako esperientzian oinarrituta eta euskal gazteriak egun lan-munduan, ekonomian, gizartean eta Europako egoera berrian bizi duen errealitatea aintzat izanik, aipatutako txartelak bere helburuak bete ditzan on litzateke orain indarrean dagoen araudia moldatzea. Era horretara, kudeaketa administratiboa hobeto bideratuko da eta euskal gazteriaren eskaera eta beharrizanei erantzun egokiagoa emango diegu testuinguru europarrean.

Ildo horretatik, on litzateke txartela erabil dezaketen onuradunen adin-tartea zabaldu eta gaur eguneko errealitateari egokitzea. Era horretara, eskainitako trataera guztientzako berdintsuagoa eta hobea izanda, gazte gehiagok izango du hainbat zerbitzutara iristeko aukera.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 10eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko martxoaren 10ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.