Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

53/2009 DEKRETUA, otsailaren 24koa, Bikain-Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua eta Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1461
  • Xedapen-zk.: 53
  • Xedapen-data: 2009/03/03
  • Argitaratze-data: 2009/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuari buruzkoan, 6. artikuluan esaten denez, euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea; eta autonomia erkidegoko erakunde komunek, autonomia-erkidegoaren baitako aniztasun soziolinguistikoa kontuan izanda, bi hizkuntzok erabili ahal izatea bermatu beharko dute, ofizial izatea arautuz. Eta horrekin batera, beharrezko neurriak hartu eta baliabideak bideratuko dituzte, euskararen ezagutza ziurtatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen normalizazioaren oinarrizko habe juridikoa Euskararen erabilera arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legea izan da. Lege horrek hizkuntza-politikako ekimenak garatzeko bidea zabaldu zuen, gizarteko eremu giltzarrietan euskararen ezagutza eta erabilera berreskuratzeko euskarari hain beharrezkoa zitzaion erakundeen babesa eskainiz. Oinarrizko Lege honen 26. artikuluaren arabera, Euskadiko Autonomi Erkidegoko aginteek neurri egokiak hartuko dituzte eta beharrezko bitartekoak jarriko dituzte gizarte-bizitzako alor guztietan euskararen erabilera sustatzeko.

10/1982 Legea geroko beste mugarri garrantzitsu batzuk bideratu zituen oinarrizko araua izan zen, horien artean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, 1999. urteko abenduaren 10ean Eusko Legebiltzarrak onetsitakoa. Plan honen helburu garrantzitsuena da euskaraz bizi nahi dutenei euskaraz bizi ahal izateko aukera eskaintzeko hizkuntza-politikako neurriak zehaztea eta sustatzea da. Azken batean, euskararen aldeko ekintzak indartzea da planaren xedea, Euskadin euskara erabiltzea guztiz normala izan dadin, bai eremu pertsonalean, bai gizarte-eremuan eta baita eremu ofizialean ere. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak ezarritako esparru estrategikoetako bat lan-arloa da.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2004-2009 aldirako helburu estrategikoetako bat esparru sozio-ekonomikoan ere euskararen erabilera progresiboki normalizatzea da. Horiek horrela, eremu horretan aurrera eraman beharreko jarduerak batu eta integratzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2006. urtean LanHitz programa abiarazi zuen, Arabako Foru Aldundiarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Euskal Udalen Elkartearekin (Eudel) elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailekin bat.

Ildo horretatik aurrera eginda, 2006ko irailean lankidetza-hitzarmenak izenpetu ziren euskal enpresarien elkarteekin: Euskal Enpresarien Konfederakuntza (Confebask), Gipuzkoako Enpresarien Elkartea (Adegi), Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (Cebek) eta Arabako Enpresariak (SEA) enpresa-elkarteekin lehenik; eta bigarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoan gehiengoa duten sindikatuekin, ELA, CCOO, LAB eta UGT, hain zuzen. Ondoren, 2007ko uztailean, Eusko Jaurlaritzak euskararen sustapenerako lankidetza-hitzarmena izenpetu zuen Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin.

Akordio horietan berariaz jasotzen da Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa enpresetako euskararen erabileraren neurria ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema sortzeko, gaur egun erabiltzen diren kalitate- eta berrikuntza-parametroak oinarri hartuta. Sistema hori aurrera eramateko, kontuan izan da Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, Euskalit-ek, kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzearen inguruan duen esperientzia, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen erakunde horrekin 2006an eta 2007an, horien xedea izanik esparru sozio-ekonomikoko entitate publiko zein pribatuek garatutako hizkuntza-normalkuntzako prozesuek, barrukoek zein kanpokoek, izan duten garapen-maila ebaluatzeko eta aitortzeko eskema bat definitu, diseinatu eta sortzea.

Hori dela eta, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortu zuen Kultura sailburuak, 2008ko martxoaren 5eko Aginduaren bidez. Agindu horren bidez, enpresen munduan eta esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabilera arian-arian normalizatzearen ikuspegitik aurrera eramandako hizkuntza-kudeaketa ebaluatu eta egiaztatzeko sistema nola garatuko den xehatu zen, horren kudeaketarako organoak zehaztu ziren eta egiaztapen-ziurtagiria eskuratzeko baldintzak finkatu ziren.

Horren harira, 2008ko urtean lehendabiziko enpresak ebaluatu dira lehendabiziko aldiz zehaztutako prozesuari jarraiki. Ebaluazio-prozesu horretan hainbat sektoretatik etorritako adituak aritu dira ebaluatzaile gisa, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit-ek eskainitako prestakuntza berezitua jaso ostean.

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortu ondoren, Kultura Sailaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren ekimenez 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa Eusko Jaurlaritzak jarri zuen indarrean.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legea garatzen du 123/2008 Dekretu honek. Izan ere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legeak kapitulu oso bat dauka (II. Tituluko VII. Kapitulua) hizkuntza eskubideei buruz, eta bertan ezarrita dagoenez, Euskadiko herritarrek eskubidea dute ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko, eta bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzen dutela ere, zerbitzu egokia jasotzeko.

123/2008 Dekretuaren helburua, laburbilduz, bikoitza da: alde batetik, eta prestasun-printzipioari jarraiki, jendeari begirako enpresa, erakunde eta establezimenduen hizkuntza-betebeharrak zehaztea, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen progresibotasun-baldintzak ezartze aldera, Legearen aginduak zehatz-mehatz betez. Eta bigarren helburua hizkuntza-konpromisoaren zigilua sortzea da, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko sustapen-neurri gisa. Zigilu honen hartzaileak haien borondatez neurri horri atxikitzen zaizkion establezimendu edo enpresak izango dira.

123/2008 Dekretuaren 19. artikuluak Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua hizkuntza-kudeaketaren kalitatea ziurtatzen duen sistemaren (Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren) barruan sartuko dela dio. Horiek horrela, Dekretu hau, Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua hizkuntza-kudeaketan kalitatea ziurtatzen duen sistemaren (Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren) barruan sartzera dator 123/2008 Dekretuak, bere V. Kapituluan, ezarri bezala.

Esandakoez gain, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriari buruzko Aginduari jarraiki 2008an egindako ebaluazio-prozesuaren ondorioz enpresek lortutako ziurtagiriei balioa emateko bidea ere ematen du Dekre­tu honek.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Bikain-Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua eta Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortu dira, beraien bitartez esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabileraren, presentziaren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzeko xedez.

  1. Bikain-Hizkuntza Konpromisoaren Zigiluari dagokionez, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko 123/2008 Dekretuaren V. kapituluan xedatutakoari jarraiki, jendeari begirako establezimendu eta enpresa pribatuek parte hartu ahal izango dute baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen badute.

  2. Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriari dagokionez, Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema honetan parte hartu ahal izango dute entitate publiko eta pribatuek, negozio-unitateek eta entitateen lan-zentroek, baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute.

  1. Bikain-Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua jendeari begirako establezimendu eta enpresetan jarriko da, baldin eta kontsumitzaile eta erabiltzaileari idatziz eta ahoz emandako arreta hark hautatutako hizkuntzan emateko konpromisoa hartzen badute beren borondatez.

  2. Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua duten establezimendu eta enpresek honako hauek, gutxienez, euskaraz izan behar dituzte:

    1. Seinaleak, toponimikoak barne.

    2. Jendaurrean jartzeko kartel edo errotuluetan ageri den informazioa -finkoa eta aldakorra-.

    3. Jendearen eskura jartzeko asmoz, establezimendu edo enpresek egiten dituzten inprimaki edo katalogoak, produktu edo zerbitzu bati edo gehiagori buruzko informazioa ematen badute.

    4. Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei zuzendutako produktu eta zerbitzuen eskaintza, sustapena eta publizitatea, edozein euskarri erabilita ere.

  3. Bikain-Hizkuntza Konpromisoaren Zigilura atxikitako jendeari begirako establezimendu eta enpresek honako konpromiso hauek hartzen dituzte beren gain:

    1. Kontsumitzaile eta erabiltzaileak hautatutako hizkuntzan ematea arreta bezeroari eta komunikazio edo jakinarazpenak, kontratu-dokumentuak, fakturak edo egindako operazioen ziurtagiriak, aurrekontuak, gordailu-frogagiriak eta antzeko dokumentuak ere hizkuntza horretan emateko konpromisoa.

    2. Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei eskaintzen dieten informazioan kalitateko euskara erabiltzekoa, komunikazioa bermatuko duena. Horretarako kode egokia eta solaskidearekiko hurbila erabiliko da eta Euskaltzaindiak ezarritako indarreko hizkuntza-araudia jarraituko da.

  1. Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistemak oinarrian duen osagaia Erreferentzia Marko Estandarra da, berau Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak onetsia, eta lau ardatz ditu:

  1. Erakundearen irudia eta komunikazioa.

  2. Kanpo harremanak.

  3. Barne harremanak.

  4. Hizkuntza-kudeaketa.

  1. Lehenengo hiru ardatzetan, erakunde bateko hizkuntza baten erabileraren eta presentziaren berri ematen duten osagaiak modu ordenatuan jasotzen dira. Laugarren ardatzean, berriz, entitate bakoitzean euskararen erabilera eta ezagutza ahalbidetu edota sustatzeko orduan eragina izan dezaketen erabaki zein estrategiak jasotzen dira.

  1. Eusko Jaurlaritzak hiru egiaztapen-maila zehaztu ditu, euskararen presentziari, erabilerari eta kudeaketari dagokienez erakundeak egiaztatutako mailaren arabera: oinarrizko mailako ziurtagiria, erdi-mailako ziurtagiria eta goi-mailako ziurtagiria.

  2. Egiaztapenaren hiru mailak ebaluazioan aitortutako euskararen erabilera eta presentziaren neurrikoak izango dira, baita entitateak hartutako hizkuntza-irizpideen errotze- eta garapen-mailaren araberakoak ere. Maila bakoitza Erreferentzia Marko Estandarraren ardatz eta jardun-eremu nagusi bakoitzari egokitutako puntuazioaren batuketaren arabera lortuko da, Dekretu honen I. eranskinean zehazten den moduan.

  3. Erreferentzia Marko Estandarraren lau ardatzetako bakoitzak berariazko pisu bat dauka, eta puntu guztien batuketa eginda, guztira mila puntuko kopurua ateratzen da, honela:

    Ardatzak Egokitutako puntu-kopurua

  1. Erakundearen irudia eta komunikazioa 150 puntu

  2. Kanpo harremanak 300 puntu

  3. Barne harremanak 400 puntu

  4. Hizkuntza-kudeaketa 150 puntu

    000 puntu

  1. Dagokion ziurtagiria lortzeko, ebaluazio-prozesuan gutxieneko puntu-kopurua pilatu beharko da, honela:

    Ziurtagiriaren maila Gutxienez eskatutako puntu-kopurua

    Oinarrizko maila 200 puntu

    Erdi-maila 400 puntu

    Goi-maila 700 puntu

  2. Ebaluatutako erakundeek puntu-kopuru jakin bat pilatuko dute ardatz bakoitzean eta ardatz horietako jardun-eremu nagusi bakoitzean egiaztatu duten garapen-mailaren arabera, eta horren ondorioz, jasoko dute maila bateko edo besteko egiaztapena.

  1. Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua establezimendu edo enpresaren titularrak(ek) eskatu egin beharko du(te), ezarritako prozedurari jarraiki. Prozedura hori hizkuntza-politikaren arloan eskuduna den sailari dagokio ezartzea dagokion deialdi publikoaren bidez.

  2. Hizkuntza-politikaren arloan eskuduna den sailari dagokio Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua ematea, ezeztatzea (dagokionean), eta Zigilua ematea justifikatzen duten aurreko artikuluko egoerak gertatzen direla egiaztatzea. Egiaztapen zerbitzu hori doakoa izango da.

  3. Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko informazioa jasoko du aipatutako organo eskudunak. Horretarako, organo eskudunak toki-entitateekin eta haien ordezkari gisa ari diren erakundeen lankidetza eska dezake.

  4. Aipatutako organo eskudunak ezarriko du jendeari begirako establezimenduetan eta enpresetan informazioa jasotzeko modua. Beharrezkoa den informazioa jasotzeko prozedura doanekoa izango da Zigilua eskatu duten establezimenduentzat eta enpresentzat.

  5. Halaber, emandako Zigilua modu egokian erabiltzen dela zaintzeko, egiaztapena erdietsi duten entitateen erregistroa sortu eta arautuko du Ebazpen baten bidez Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak edota, kasuan-kasuan, alor honetan eskumena duen organoak.

  1. Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria establezimendu edo enpresaren titularrak(ek) eskatu egin beharko du(te), ezarritako prozedurari jarraiki. Prozedura hori hizkuntza-politikaren arloan une bakoitzean eskuduna den Sailak ezarriko du dagokion deialdi publikoaren bidez.

  2. Eusko Jaurlaritzak Euskalitekin elkarlanean, doako ebaluazio-zerbitzua eskainiko die hizkuntza-kudeaketaren arloan egiaztapena lortu nahi duten entitate publiko zein pribatuei.

  3. Dagokion deialdian ezarriko dira bete beharreko baldintzak, eta ebaluatzaile-talde batek gauzatuko ditu baldintzok betetzen dituzten entitateen ebaluazioak. Ebaluatzaile-talde hori Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak edo une bakoitzean hizkuntza politikaren eremuan eskuduna den organoak, Erreferentziazko Gidan onartutako oinarrien baitan egongo da.

  4. Dagokion entitatean ebaluazioa egin ostean, ebaluatzaile-taldeak txosten bat igorriko dio Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari edo une bakoitzean hizkuntza politikaren eremuan eskuduna den organoari, eta, berau izango da ebaluatutako entitatearen garapen-maila aitortu eta egiaztatuko duena, Dekretu honetako xede den gaiari dagokionez.

  5. Zerbitzu hori tartean, aldeek konfidentzialtasun-printzipioa gorde beharko dute.

  6. Halaber, emandako Ziurtagiria modu egokian erabiltzen dela zaintzeko, egiaztapena erdietsi duten entitateen erregistroa sortu eta arautuko du Ebazpen baten bidez Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak edo une bakoitzean hizkuntza politikaren eremuan eskuduna den organoak.

  1. Bikain Ebaluatzaileen Kluba sortzen da Dekretu honen bidez. Ebaluatzaileen Klubeko kideak izango dira kanpo-ebaluazioak egingo dituztenak. Honako hauek izan daitezke klub horretako kide:

    1. Erakundeetako profesionalak, euskararen erabilera sustatzeko ardura-lanpostuak dituztenak.

    2. Euskaliteko ebaluatzaileen klubeko kideak (EFQM Bikaintasun ereduan adituak).

    3. Hizkuntza-arloko zerbitzu-enpresetako profesionalak.

    4. Hizkuntza normalkuntzarako teknikariak.

    5. Kanpo-ebaluazioa jaso edo jasotzeko eskabidea egin duten enpresako langileak.

  2. Ebaluatzaileen klubeko kide izateko berariaz prestatuko den prestakuntza-saioetan parte hartzea ezinbestekoa izango da. Ebaluatzaile Klubeko kide izateko gainontzeko betekizunak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak edo une bakoitzean hizkuntza politikaren eremuan eskuduna den organoak Erreferentziazko Gidan onartutako oinarrien baitan egongo dira.

  3. Kanpo-ebaluazioa jasotzen duten enpresek Bikain Ebaluatzaile Klubeko kide izateko izena eman beharko dute eta bere antolakuntzako pertsona bat, gutxienez, bidali beharko dute berariaz prestatuko den prestakuntza-modulura edota moduluetara. Hori nahitaezko baldintza izango da ebaluazio-zerbitzua jaso ahal izateko.

  4. Ebaluatzaile Klubeko kideen zerrenda sortuko du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak edo une bakoitzean hizkuntza politikaren eremuan eskuduna den organoak. Era berean, Bikain Ebaluatzaile Klubeko kide izateko eskabidea egiteko epea zabalduko du hizkuntza politikaren eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren organoak.

  1. Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria marka zein hura adierazten duten irudiak eta ikurra Eusko Jaurlaritzarenak dira, eta haren izenean inskribatuta daude. Hizkuntza Konpromisoaren Zigiluaren marka ere Eusko Jaurlaritzarena da eta Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria markaren barruan dago.

  2. Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren markak ezaugarri desberdinak ditu, ezarritako hiru mailen arabera. Hizkuntza Konpromisoaren Zigiluak ere ezaugarri berezituak ditu. Hain zuzen ere, Dekretu honekin batera doan II. eranskinean zehaztu dira Zigiluaren eta Ziurtagiriaren ezaugarri berezituak.

  3. Dekretu honetan zehaztutako Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua establezimendu edo enpresaren kanpoko eta barruko aldean jarriko da, bezeroak ikusteko moduan. Halaber, atxikitako establezimendu eta enpresek Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua txertatzeko eskubidea izango duten publizitatean, beren web orrietan eta kontsumitzaileei eta bezero potentzialei zuzendutako komunikazio orotan, baita enpresa-komunikazioan ere.

  4. Dekretu honetan zehaztutako Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu duten erakundeek, dagokion ziurtagiria erabili ahal izango dute beren barneko zein kanpoko dokumentuetan. Halaber, Ziurtagiria eskuratu dutenek txertatzeko eskubidea izango dute publizitatean, bere web guneetan, kontsumitzaileei eta bezero potentzialei zuzendutako komunikazio orotan, baita enpresa-komunikazioan ere.

  5. Markaren erabilera bat etorriko da abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren bitartez onartutako Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan markentzako ezarrita dagoen araudiarekin. Halaber, Bikain markak ere Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak onartutako erakunde-nortasunaren berariazko eskuliburua dauka, eta eskuliburu hori entitateari helaraziko zaio behin ziurtagiria egiaztatuta, ziurtagiriaren maila edozein izanda ere.

  1. Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Artezkaritza Kontseilua sortu da. Artezkaritza Kontseilua partaidetza sozialeko organo aholku-emailea da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari edo une bakoitzean hizkuntza politikaren eremuan eskuduna den organoari atxikia, baina haren egitura hierarkikotik at dagoena.

  2. Honako kide hauek osatzen dute Artezkaritza Kontseilua:

    1. Lehendakaritza: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

    2. Lehendakariordetza: Euskaliteko ordezkari bat.

    3. Idazkaria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria.

    4. Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatuta izendatutako hiru kide.

    5. Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL) proposatuta izendatutako kide bat.

    6. Euskaltzaindiak proposatuta izendatutako kide bat.

    7. Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask), Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak (Adegi), Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) eta Arabako Enpresariek (SEA) proposatuta kide bana.

  3. Halaber, Artezkaritza Kontseiluan esku hartu ahal izango dute Artezkaritza Kontseiluak hala erabakita egoki iritzitako beste erakunde batzuetako ordezkariek ere, gehienez ere 20 kideko kopurura heldu arte.

  4. Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Artezkaritza Kontseilua osatzeko edo horietan parte hartzeko pertsonak izendatu eta aukeratzerakoan sustatuko da gizonen eta emakumeen arteko oreka, betiere kapazitate, gaitasun eta prestakuntza nahikoa badute.

  5. Artezkaritza Kontseiluko kideak hiru urtez egon ahalko dira karguan, epe hori luzagarria izanik.

  6. Artezkaritza Kontseiluak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako edo une bakoitzean hizkuntza politikaren eremuan eskuduna den organoko zerbitzu teknikoen laguntza izango du.

  7. Artezkaritza Kontseiluaren funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari lotuta egongo da.

  1. Honako hauek dira Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Artezkaritza Kontseiluaren egitekoak:

    1. Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Kudeaketa Batzorde Eragilea eratu eta egituratzea.

    2. Urteko Ekintza Plana onartzea Bikain ziurtagiria zabaldu eta inplementatzeko.

    3. Aholkuak ematea, hizkuntza-kudeaketaren ebaluazio- eta egiaztapen-ereduaren garapenari eta horrek dakartzan prozedurei dagokienez.

    4. Jarraipena egin eta hobekuntza-jarduerak proposatzea, ezarritako egiaztapen-sistema garatzeko.

    5. Era berean Dekretu honetan zehaztutako Zigiluaren kudeaketa, egiaztapena eta hedapenerako proposamenak ere egin ditzake.

  2. Artezkaritza Kontseilua aldiro-aldiro bilduko da, hau da, bilkurak egitea beharrezko irizten dionean; edozein modutan ere, gutxienez urtean behin bilduko da.

  3. Ebaluazio- eta egiaztapen-sistema honetan adituak diren teknikarien laguntza jaso ahal izango du Artezkaritza Kontseiluak. Teknikari horiek Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren esparruan eskumena duen arlokoak izango dira. Era berean, gai honetan adituak diren pertsonen laguntza jaso ahal izango du Artezkaritza Kontseiluak, bere egitekoak hobeto betetzeko, beti ere egoki iritziz gero eta horretarako berariaz hartutako erabakiaren bidez.

  1. Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Kudeaketa Batzorde Eragilea sortu da. Artezkaritza Kontseiluaren organo teknikoa da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari edo une bakoitzean hizkuntza politikaren eremuan eskuduna den organoari atxikia, baina bere egitura hierarkikotik at dagoena.

  2. Honako kide hauek osatzen dute Kudeaketa Batzorde Eragilea:

    1. Lehendakaritza: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

    2. Idazkaria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria.

    3. Bikaintasunerako Euskal Fundazioak (Euskalit) izendatutako kide bat.

    4. Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatuta izendatutako hiru kide.

    5. Euskal Udalen Elkarteak (Eudel) proposatuta izendatutako kide bat.

    6. Euskaltzaindiak proposatuta izendatutako kide bat.

    7. Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask), Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak (Adegi), Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek), Arabako Enpresariek (SEA) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak proposatuta izendatutako kide bana.

  3. Halaber, Kudeaketa Batzorde Eragilean parte hartu ahal izango dute Artezkaritza Kontseiluak hala erabakita egoki iritzitako beste erakunde batzuek ere, gehienez ere 20 kideko kopurura heldu arte.

  4. Kudeaketa Batzorde Eragilea osatzeko edo horietan parte hartzeko pertsonak izendatu eta aukeratzerakoan zainduko da gizonen eta emakumeen arteko oreka, betiere kapazitate, gaitasun eta prestakuntza nahikoa badute.

  5. Kudeaketa Batzorde Eragileko kideak hiru urtez egon ahalko dira karguan, epe hori luzagarria izanik.

  6. Kudeaketa Batzorde Eragileak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako edo une bakoitzean hizkuntza politikaren organoko zerbitzu teknikoen laguntza izango du. Halaber, esparru sozio-ekonomikoko kalitate nahiz hizkuntza-normalizazio prozesuetan adituak diren beste teknikarien aholkua jaso ahal izango dute Kudeaketa Batzorde Eragileko kideek. Kasu honetan, beren partaidetza indarrean egongo da dagokien lana amaitu bitartean.

  7. Kudeaketa Batzorde Eragilearen funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari lotuta egongo da.

  1. Honako hauek dira Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Kudeaketa Batzorde Eragilearen egitekoak:

    1. Artezkaritza Kontseiluari laguntza ematea hizkuntza-kudeaketaren ebaluazio- eta egiaztapen-eredua aztertzeko eta horri etengabeko jarraipena emateko prozesuetan.

    2. Bikain ziurtagiria zabaldu eta inplementatzeko, urteko Ekintza Plana landu eta Artezkaritza Kontseiluari proposatzea.

    3. Ebaluazio- eta egiaztapen-eredua etengabe hobetzeko irizpide zein jarduerak proposatzea Artezkaritza Kontseiluari.

    4. Halaber, Zigiluaren kudeaketa, egiaztapena eta hedapenerako proposamenak ere egin diezazkioke Artezkaritza Kontseiluari.

  2. Kudeaketa Batzorde Eragilea aldiro-aldiro bilduko da, hau da, bilkurak egitea beharrezko irizten dionean; edozein modutan ere, gutxienez urtean behin bilduko da.

  3. Ebaluazio- eta egiaztapen-sistema honetan adituak diren teknikarien laguntza jaso ahal izango du Kudeaketa Batzorde Eragileak. Teknikari horiek Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren esparruan eskumena duen sailekoak izango dira.

Artezkaritza Kontseiluko eta Kudeaketa Batzorde Eragileko kideek dietak edota konpentsazioak jasotzeko eskubidea izango dute organo horietan parte hartzeagatik izandako gastuengatik. Ordainketa hauek zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta indarrean den araudian ezarritakoaren arabera egingo dira.

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortzeko 2008ko martxoaren 5eko Kultura sailburuaren Aginduari jarraiki, 2008an bertan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gidaritzapean egindako ebaluazio-prozesuetan enpresek eskuratutako ziurtagiri-mailen balioa aitortzen da. Aitortutako ziurtagiriak eta hartzaileak III. eranskinean jaso dira.

INDARGABETZE XEDAPENAK

Lehenengoa. Indarrik gabe gelditzen da Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortzeko 2008ko martxoaren 5eko Agindua.

Bigarrena. Indargabetuta gelditzen dira, maila berekoak edo beheragokoak izanda, Dekretu honekin bat ez datozen xedapenak.

Lehenengoa. Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren esparruan eskumena duen arloko arduradunari baimena ematen zaio beharrezko xedapenak eman ditzan, Dekretu honetan jasotakoa indarrean jarri eta garatzeko.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko martxoaren 3an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

MARTXOAREN 3KO 53/2009 DEKRETUAREN

Ebaluatu beharreko gaiak

Zer ebaluatu finkatzeko garaian, Erreferentzia Marko Estandarrak (aurrerantzean EME) finkatutakoari jarraituko zaio. Ebaluazio-prozesu honi begira jatorrizko bertsioa egokitu egin da, elementu batzuk bilduz eta beste batzuk erantsiz.

EME lanerako markoa da, ez-arauemailea. Grafikoki, laguntza-koadro bat da enpresan hizkuntzaren presentzia eta erabilera zertan gauzatu ohi den adierazten duena modu eskematiko eta ordenatuan, baita erabilera-presentzia horien azpian dauden barne-mekanismoak ere.

Elementu ohikoenak hiru ardatzetan bildu dira; barne-mekanismoak, berriz, laugarren ardatz batean, bestelako izaera dutelako.

  1. ardatza - Komunikazioa eta irudi korporatiboa

  2. ardatza - Kanpo harremanak

  3. ardatza - Barne harremanak

  4. ardatza - Hizkuntza-kudeaketa

    Ardatz horietako bakoitzak, halaber, hiru maila biltzen ditu bere baitan, orokorrenetik zehatzenera, entitateei buruzko ikuspegi xeheagoa emateko. Bestalde, gehienezko puntuazioa eman zaio ardatz horietako bakoitzari. Puntuazio hori berriro birbanatu egin da ardatz horren lehen mailako elementuen artean, hau da, jarduera-eremu nagusienetan.

    Horiek horrela, hona hemen ardazka lor daitekeen gehienezko puntuazioa, baita halaber, lehen mailako elementuka lor daitekeen gehienezkoa ere.

    Puntuazio-taula

    000 puntu banatuko dira guztira, ebaluazioan zehar. Jarraian, puntuen banaketa eskaintzen da ardazka eta zehazkiago, lehen mailako elementuetaraino.

  1. ardatza: Komunikazioa eta irudi korporatiboa 150

  1. Hizkuntza-paisaia eta irudi korporatiboa 95

  2. Harrera 55

  1. ardatza: Kanpoko harremanak 300

  2. Bezeroak 150

  3. Produktua/Zerbitzua 55

  4. Hornitzaileak 55

  5. Finantza-erakundeak 10

  6. Administrazioa 15

  7. Kanpoko beste harreman batzuk 15

  1. ardatza: Barneko harremanak 400

  1. Lanari buruzko hizkuntza-paisaia 17

  2. Pertsonen kudeaketa / Giza baliabideak 88

  3. Laneko prestakuntza 35

  4. Baliabide informatikoak 35

  5. Komunikazio horizontal eta bertikala 133

  6. Kudeaketa-sistemak 62

  7. Estrategia / Kudeaketa orokorra 30

  1. ardatza: Hizkuntza-kudeaketa 150

  1. Hizkuntza-politika 50

  2. Pertsonak 50

  3. Baliabideak 50

    Hona hemen Erreferentzia Marko Estandarraren hiru mailak:

  1. ardatza: Erakundearen irudia eta komunikazioa

  1. maila 2. maila 3. maila

  1. Hizkuntza-paisaia eta irudi korporatiboa 1.1. Kanpo errotulazio finkoa 1.1.1. Kanpo errotulu nagusia

    2. Eraikinen edo guneen direktorioa: biltegia, bisitariak, zamalanak.

    3. Norabidezkoak: irteera, sarrera, etab.

    4. Segurtasun- eta osasun-errotuluak; ingurumen-planaren ingurukoak

  2. Kanpo errotulazio aldakorra 1.2.1. Publizitatea, eskaintzak, obrak eta antzekoak

  3. Harrera-lekuko eta barne-bulego/sailetako errotulazio finkoa 1.3.1. Direktorioak: enpresa-atalak, (solairuak, gelak); norabidezkoak (irteerak, etab.), zerbitzuak (igogailua, telefonoa), identifikaziozkoak (karguak, etab.) eta antzekoak

    2. Segurtasun- eta osasun-mezuak

    3. Kudeaketa, Ingurumen, Segurtasun, etab.etako aitortza-agiriak

    4. Panelak eta antzekoak

    5. Bestelakoak: irekita/itxita, tira/bultza, ongietorrizkoak, eta antzekoak

  4. Harrera-lekuko eta barne bulego/sailetako errotulazio aldakorra 1.4.1. Enpresaren ordutegia; bezeroarentzako arreta ordutegia, txanden itxarotea, debekuak, etab.

    2. Produktuen/zerbitzuen tarifak, eskaintzak eta antzekoak

    3. Bezeroari zuzendutako beste ohar batzuk

  5. Errotulazio finkoa osagai higikorretan 1.5.1. Autoen errotulazioa

    2. Lan arroparen errotulazioa

    3. Bestelakoak

  6. Papeleria eta zigiluak 1.6.1. Aurkezpen-txartelak

    2. Orri-buruak, fax-orriak, karpetak, gutun-azalak, eta antzekoak

    3. Enpresako zigilua. Ataletako zigiluak

    4. Biltzeko paperak, poltsak, etab.

  7. Webgunea 1.7.1. Atari nagusia

    2. Hurrenez hurreneko pantailak

    3. Zerbitzuak (berripaper elektronikoak)

    4. Estraneta

  8. Marketing eta Publizitatea 1.8.1. Iragarkiak

    2. Prentsan argitalpenak: Lan-eskaintzak, batzar-deiak

    3. Sustapen-materiala: Katalogoak, tolesgarriak, gonbidapenak eta antzekoak. Sustapen-artikuluak (txiskeroak, agendak, egutegiak, boligrafoak, sustapen-gutunak, sagu-azpikoak, CD/DVDak)

    4. Jendaurreko ekitaldiak, prentsaurrekoak, biltzarrak, jardunaldiak, eta antzekoak

    5. -Erakustazokak, erakusketak eta antzekoak

    6. Urteko txostena eta antzeko agerkariak

  9. Irudi korporatiboaren osagaiak 1.9.1. Ikusizko elementuak: marka, logotipoak

    2. Dokumentuen txantiloiak

    3. Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua edo araudia

  1. Harrera 2.1. Harrera-hizkuntza 2.1.1. Aurrez aurreko edo telefono bidezko harrera: agur-hitzak eta argibideak

    2. Harrera automatizatua, erantzungailuak eta antzekoak. Kutxazainak eta banatzaile automatizatuak

    3. Megafonia

    4. Pertsona/bisitarien sarrera eta irteeren erregistroa

  1. Bisitariak 2.2.1. Bisitari-txartelak eta idatzizko materiala

    2. Aurkezpen-hizkuntza

  2. Segurtasuna 2.3.1. Protokoloa eta harrera-hizkuntza

  1. ardatza: Kanpo harremanak

    1 maila 2 maila 3 maila

  2. Bezeroak

    (Bezeroak, bazkideak, elakargokideak, abonatuak, etab.) 3.1. Idatzizko harremana 3.1.1. Merkataritza-dokumentu/-inprimakiak (fakturak, tiketak, aurrekontuak/eskaintzak, emate-agiriak, gordailuak)

    2. Komunikazioak: gutunak, mezu elektronikoak, faxak

    3. Inprimaki ofizialak: erreklamazio orriak, etab

    4. Lege-dokumentuak: Kontratuak

    5.Emangarriak: txostenak, aktak, etab.

    6. Kalitatearen kudeaketarako dokumentuak (asetasun inkestak, matxurak), eta antzekoak

  1. Ahozko harremana 3.2.1. Ohiko hizkera-maila (aurrez aurre nahiz telefonoz).

    2. Hizkera tekniko eta berariazkoa (bilerak, etab.)

  1. Produktua / Zerbitzua 4.1. Produktua /zerbitzua* 4.1.1. Fitxa teknikoa

    2. Bilgarria/enbalajea  

    3. Hizkuntza-osagaiak: pantailak, ahots-mezuak, ahozko harremana...

    4. Bermea 

    5. Markaren izena

    6. Etiketa

    7. Salmenta osteko zerbitzua

    8. Dokumentuak (zerbitzua)

    9. Eman beharreko materialak (zerbitzua)

  2. Hornitzaileak 5.1. Formularioak eta testu laburrak (edozein euskarritan) 5.1.1. Merkataritza-inprimaki/dokumentuak: Eros-eskariak, ordainketa eta kalitate-inprimakiak (fakturak, albaranak, txekea produktu-eskaerak, itzulketak, etab.), gutunak, e-mezuak eta antzekoak

    2. Komunikazioak: gutunak, mezu elektronikoak eta antzekoak

  1. Testu luzeak, txostenak (edozein euskarritan) 5.2.1. Kalitatearen kudeaketarako materiala (zehaztapenak, auditoriak, kalitate-ezak, inkestak eta antzekoak), aurrekontuak, kontratuak, txostenak, bilera-agiriak eta antzekoak. Azpi-kontratazioa

  2. Ahozko harremana 5.3.1. Ohiko hizkera-maila (aurrez aurre nahiz telefonoz). Hizkera tekniko eta berariazkoa (bilerak, etab.)

  1. Finantza-Erakundeak 6.1. Formularioak eta testu laburrak (edozein euskarritan). Testu luzeak, txostenak (edozein euskarritan)* 6.1.1. Ordain-agiriak (txekeak, laburpenak...), gutunak, mezua elektronikoak, etab.

    2. Abalak, memoriak, eskriturak, bilera-agiriak, eta antzekoak, kontratuak eta produktuak, banka elektronikoa

  1. Ahozko harremana 6.2.1. Ohiko hizkera-maila (aurrez aurre nahiz telefonoz). Hizkera tekniko eta berariazkoa (bilerak, etab.)

  1. Administrazioa 7.1. Udalak, mankomunitateak

    Foru Aldundiak

    Eusko Jaurlaritza eta menpeko erakundeak (Osalan, Langai, Ihobe, Hobetuz, etab.)

    Estatuko administrazioa (INEM, Gizarte Segurantza, etab.)* 7.1.1. Formulario arautuak eta testu laburrak (edozein euskarritan, e-administrazioa barne): ziurtagiriak, gutunak, mezu elektronikoak eta antzekoak

    Udal-zergak, obra-baimenak, datu-aldaketak, gutunak, mezu elektronikoak eta antzekoak

    Eredu ofizialak (elkarteen gaineko zerga, eta bestelakoak [BEZa, Ondarea,], etab.), e-mezuak, gutunak eta antzekoak

    Eredu ofizialak (kotizazioak, altak eta bajak, ziurtagiriak) gutunak, e-mezuak eta antzekoak

    Aplikazio informatikoak: e-administrazioa oro har, DELTA, RED, etab.

    2. -Testu luzeak, txostenak: eskaerak, memoriak eta antzekoak

    3. Ahozko harremana: ohiko hizkera-maila (aurrez aurre nahiz telefonoz). Hizkera tekniko eta berariazkoa (bilerak, etab.)

  2. Bestelako kanpo harremanak 8.1. Erakundeak

    Enpresa kolaboratzaileak / partner-ak

    Taldearen enpresa/erakundeak

    Beste batzuk* 8.1.1. Idatzizko harremana: gutunak, faxak, bestelako dokumentuak.

    2. Ahozko harremana: ohiko hizkera-maila (aurrez aurre nahiz telefonoz). Hizkera tekniko eta berariazkoa (bilerak...)

    *EMEren jatorrizko bertsioarekin alderatuta, batu egin dira 4.1. eta 4.2.; baita 6.1. eta 6.2 ere.; berdin 7.1., 7.2., 7.3., eta 7.4.; beste horrenbeste 8.1, 8.2., 8.3. eta 8.4.

    3 ardatza: barne harremanak

  1. maila 2. maila 3. maila

  1. Lanari lotutako hizkuntza-Paisaia 9.1. Lanari lotutako barne errotulazioa (finkoa eta aldakorra)* 9.1.1. Errotulazio txikia (armairuak, apalak, karpetak, artxiboak, etab.), horma-irudiak, eta antzekoak

    2. Ekipamendu orokorraren funtzionamendu mezuak eta errotulazioa (fitxaketa-makina, fotokopiagailua, inprimagailua, telefonoa, faxa, janari-edarien makinak...)

    3. Lan-arriskuen prebentzioaren ildoko errotulazioa

    4. Ingurumen planaren inguruko errotulazioa

    5. Ekoizpen-makinen errotulazioa, botoiak eta plakak

    6. Errotulazio aldakorra

  2. Pertsonen kudeaketa / GG.BB. 10.1. Pertsonen administrazioa 10.1.1. Idatzi estandarizatuak: nomina, ordutegi-kontrola, egiaztagiriak, telefono-zerrendak, eta antzekoak

    2. Inprimakiak (langileak banaka): lizentzia-baimenak, bidaia- eta otordu-ordainketak, iradokizunak, eta antzekoak

    3. Sortu beharrekoak: lanpostu-eskaintzak, e-jakinarazpenak (langile berriak, lanpostu-uzteak, etab.), lan-ordutegi eta -egutegiak, aseguru eta kotizaziozkoak, bilera-deiak, jangelako testuak eta antzekoak (langileen multzoari zuzenduak)

  1. Informazioa / Komunikazioa 10.2.1. Agiri-guneak: ohar- eta iragarki-taulak. Iradokizunen postontzia

    2. Enpresako Intranet-a

    3. Enpresako berripapera

    4. Posta elektronikoz egindako jakinarazpenak (langile berriak, bajak, etab.)

    5. Zirkularrak

    6. Zuzendaritza-organoen eta enpresa-batzordearen jakinarazpenak

  2. Pertsonen kudeaketa 10.3.1. Langile etorri berrientzako protokoloa: harrera liburuxka eta ahozko azalpenak

    2. Barne-txostenak: Lanpostu monografia, lanpostu balorazioa, lanpostuen hornidurarako eskuliburua, Hezkuntza-planak, jubilazioak, aseguruak eta antzekoak.

    3. Lege-dokumentuak: Kontratuak, lan edo lan baldintzen gaineko hitzarmenak, langilearentzako Gizarte Segurantza edo Ogasunari dagozkion dokumentuak.

    4. GG.BB sistemak: lan-jarduera balioztatzeko sistema-eredua: Eskuliburua, irizpideak, aurrez aurreko ebaluazioak, errendimendu-txostenak, gaitasunaren kudeaketa eredua, gaitasunen mapa, etab.

  1. Laneko prestakuntza 11.1. Prestakuntza orokorra (barne edo kanpo baliabideen bidez) 11.1.1. Idatzizko materiala: aurkezpenak, laguntza gidaliburua, kasu praktikoak

    2. Ahozko azalpena: hizlariaren aurkezpena, ikasleekiko harremana

  1. Berariazko prestakuntza (barne edo kanpo baliabideen bidez) 11.2.1. Idatzizko materiala: aurkezpenak, laguntza gidaliburua, kasu praktikoak

    2. Ahozko azalpena: hizlariaren aurkezpena, ikasleekiko harremana

  2. Ikastaroen kudeaketa 11.3.1. Ikastaro deialdiak eta izen-ematea; asetasun-inkesta, etab.

  1. Baliabide informatikoak 12.1. Software estandarra 12.1.1. Sistema eragileak: Windows, Linux, etab.

    2. Ofimatika: Microsoft Office, Open Office eta antzekoak

    3. Internet eta posta elektronikoa: nabigatzailea; posta.

    4. Euskarri diren erremintak: antibirusa,

    5. Software estandar berariazkoa: SAP, Prisma, OAS, etab.

  1. Enpresak berak egokitutako softwarea Produkziozko makinen softwarea/ interfazea; kutxa erregistratzaileen softwarea* 12.2.1. Fakturazioa, salmenta, erosketak, kontabilitatea, langile-kudeaketa, etab.etarako aplikazio egokituak

    2. Zenbakizko kontrola, BDP softwarea, etab.

  1. Komunikazio horizontala eta bertikala 13.1. Ohiko hizkera-maila 13.1.1. Lankideen arteko ohiko elkarrizketa

  1. Berariazko hizkera-maila 13.2.1. Erabilera zehatzak

  2. Lan-bilerak: lan-talde eta lan-batzordeak 13.3.1. Testu laburrak: bilera-deia, akta, aurkezpen-materiala, etc.

    2. Ahozko jarduna: aurkezpen-agurrak, azalpen nagusiak eta amaierako laburpena

    3. Agiri luzeak: txostenak eta antzekoak

  3. Bilera orokorrak (batzar orokorrak, etab.) 13.4.1. Bilera-agiri laburrak: deiak, aktak, aurkezpen-materiala eta antzekoak

    2. Ahozko jarduna: aurkezpen-agurrak, azalpen nagusiak eta amaierako laburpena

    3. Agiri luzeak: txostenak eta antzekoak

  1. Kudeaketa-sistemak 14.1. Prozesuak / Prozedimenduak 14.1.1. Lan-aginduak, eguneroko lan-parteak, makinen erabilera-orriak, kontrol-fitxak, ez-adosak, ekintza zuzentzaileak, mantentze-, muntaketa- biltegi-fitxak, zerrendak, oharrak eta antzeko agiriak

    2. Egitasmoak, planoa, irizpideak, mantentze-txostenak, ebaluazioa, kontrola eta antzekoak

    3. Dokumentuen sarrera eta irteeren erregistroak

  1. Kalitatea 14.2.1. Kalitate Politika

    2. Kalitatearen eskuliburua

    3. Prozedimenduak

    4. Auditoriak eta antzekoak

  2. Lan arriskuen prebentzioa 14.3.1. Osasun zerbitzuaren ohiko jakinarazpenak.

    2. Lan arriskuen esparruko ohiko jakinarazpenak. Ezbehar parteak, etab.

    3. Lan arriskuen prebentziorako plana; Larrialdiak eta hustuketak. Lan gaixotasunak, sorospena.

    4. Prebentzio, kontrol eta ebaluazio eta antzeko txostenak.

    5. Barne-segurtasun araudia.

  3. Ingurumena 14.4.1. Ingurumeneko ekintza-planaren dokumentazio sinplea

    2. Jarraipen eta ebaluazio txostenak

    3. Auditoriak

    4. Hobekuntza-Planak

  1. Estrategia / kudeaketa orokorrA 15.1. Antolaketa eta estrategia 15.1.1. Plan estrategikoa, organigrama, urteko kudeaketa plana, misioa, balioak, barne-kontu ikuskaritzak, etab.

  1. Araudi-esparrua 15.2.1. Sorrera dokumentuak: eraketa-eskriturak, estatutuak, idatziak eta antzekoak.

  2. Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa 15.3.1. Kontu, ekonomia eta finantza kudeaketa: Kontabilitatearen dokumentazioa, aurrekontuak, balantzeak, inbertsioak, fiskalitatea, aseguruak, etab. Kontu-ikuskaritzak.

    *EMEko jatorrizko bertsioarekin alderatuta, 9.1. eta 9.2. batu dira; beste horrenbeste 12.2 eta 12.3. epigrafeekin.

  3. ardatza: Hizkuntza-kudeaketa

  1. maila 2. maila 3. maila

  1. Hizkuntza-politika 16.1. Epe luzeko ikuspegia duen planteamendua, euskararen hizkuntza-normalizazioan lortu beharreko helburuei edo hizkuntza-politikari dagokiena 16.1.1. «Hizkuntza-politika», «euskararen ikuspegia», «hizkuntza-egitasmo» bat zehaztu da, EMEko 4 ardatzetan eta erakunde osoan du eragina (prozesu, gune, etab.).

    2. Planteamendu hau erakundeko organo nagusietan onartu eta bultzatzen da

    3. Planteamendu hau pertsonei eta gainerako interes-talde adierazgarrienei zabaldu zaie.

    4. Hizkuntza politika hau erakundeak dituen bestelako plangintza eta ikuspegiekin uztartua dago eta berez dituen kudeaketa-erremintetan txertatuta dago.

  1. Epe luzeko ikuspegia lortzeko epe ertain edota laburrerako helburuak eta xedeak ezarri. Beharrezko baliabideak, pertsona arduradunak eta jardueren egutegia zehaztuz. 16.2.1. Epe ertain edota laburrerako xedeak lortzeko ekimen planifikatua badago, eta erakundeak berez dituen kudeaketa-erremintetan txertatuta dago.

    2. Xedeak argitara eman dira eta plantillako pertsonei eta gainerako interes-talde adierazgarrienei zabaldu zaizkie.

    3. Merkatuaren, hornitzaileen, aliatuen, Administrazioko erakundeen, gizartearen oro har hizkuntza-beharrizanak kontuan izaten dira

    4. Barneko informazioa eta pertsonen ekarpenak jaso eta aztertzen dira, adierazle, ebaluazio, etab.en bidez. Aurrerapen-mailaren ikuspen objektiboa izatea lantzen da.

    5. Sistematikoki egiten da aurrerapen-mailaren jarraipena eta ebaluazioa, adierazleak finkatuz eta hobekuntza ekintzak abian jarriz.

    6. Hobekuntza ekintzak martxan jarri dira eta goranzko bilakaera ikusten da.

  1. Pertsonak 17.1. Hizkuntza-politika kontuan hartzen da, pertsonen kudeaketa eta haiekiko harremana gauzatzeko garaian 17.1.1.Pertsonen hautaketa gauzatzeko garaian

    2.Pertsonen euskarazko gaitasunaren errolda du erakundeak eta eguneratu egiten da: ikasi behar duen pertsonak ikasketa plana du helburu jakinekin, ebaluatzen da eta garapena ikusten da.

    3. Pertsonen gaitasuna kudeatzeko berezko erremintetan integratua dago (euskara gaitasun bezala identifikatua dago, ebaluatu eta garatzen da)

  1. Zuzendariek eta bitarteko agintariek hizkuntza-politika barneratzen dute eta bere jardunarekin horren eredu dira 17.2.1. Euskara-batzorde, segimendu-talde, etab. sustatzen eta parte hartzen dute.

    2. Pertsonalki jakinarazten diete hizkuntza-politika erakundea osatzen duten pertsonei.

    3. Ahalegindu diren pertsonak eta taldeak aintzatesten dituzte, bai eta aurrerapen nabarmenak lortu dituztenak ere.

    4. Euren euskararen jakite-maila pertsonala eta erabilera-maila areagotu egiten dute eta euren laguntzaileek euskara ikas eta erabil dezaten animatzen dituzte.

  1. Baliabideak 18.1. Ekimen planifikatua garatzeko giza egiturak eratu dira 18.1.1. Erakundeak arduradun bat izendatu du eta baliabideak eskuratu zaizkio (baliabide materialak, denbora, laguntzaileren bat, etab.).

    2. Ekimen planifikatua garatzeko, Euskara-batzorde, segimendu-talde edo lan talde bat eratu da

  1. Hizkuntza-politika gauzatzeko inbertsioak planifikatu eta ebaluatzen dira 18.2.1. Hizkuntza-kudeaketak ekarritako gastuetarako (pertsonen dedikazioa, hizkuntza-trebakuntza, hizkuntza-lanabesak, itzulpena,) aurrekontuak taxutzen dira.

  2. Euskararen erabilera aktibatzeko ekimenak gauzatu dira 18.3.1. Euskararen ahozko nahiz idatzizko erabilera areagotzeko harreman-sareak egituratzeko ekimenak bultzatu eta martxan dituzte (mintza-lagunak, bazkaltegiak, gosaltegiak, pertsona jakinen arteko konpromisoa euskaraz idazteko; taldeak edo guneak eratu dira).

  3. Erakundeko hizkuntza-kudeaketa garatzeko aliantzak kudeatzen dira 18.4.1. Aliantzak bilatzen dira beste erakunde batzuekin, hizkuntza-normalizazioari dagokionez ikasteko eta elkarrekin aurrera egiteko helburuz.

  4. Hizkuntza-normalizazioan aurrerapena errazten duten teknologiak eta jakingarriak bilatzen dira 18.5.1. Lanabesen berri izan eta erabili egiten dira: Prestakuntza-ikastaroak metodologia pedagogiko modernoekin, doako hiztegiak, laguntza-zerbitzuak, softwarea

    MARTXOAREN 3KO 53/2009 DEKRETUAREN III. ERANSKINA

    Urre-kolorearen bidez, goi-maila erakusten duen ziurtagiria lortu dela adieraziko da.

    Zilar-kolorearen bidez, erdi-maila erakusten duen ziurtagiria lortu dela adieraziko da.

    Kolore beltzaren bidez, oinarrizko-maila erakusten duen ziurtagiria lortu dela adieraziko da.

    Bikain-Hizkuntza Konpromisoaren Zigiluari dagokionez, entitateak kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzen dituela adieraziko da.

    MARTXOAREN 3KO 53/2009 DEKRETUAREN III. ERANSKINA

    Hona hemen 2008an Bikain ereduaren arabera egindako kanpo-ebaluazioetan erakundeek eskuratutako Bikain Ziurtagiri maila:

    Erakundea

    Entidad Ziurtagiri-maila

    Grado de certificación

    Asociación Goiztiri Elkartea Oinarrizkoa/Básico

    CAF (Beasaingo lantegia) Oinarrizkoa/Básico

    IKT, S.A. Oinarrizkoa/Básico

    Gaiker- IK4 Oinarrizkoa/Básico

    GKN Driveline Legazpi Oinarrizkoa/Básico

    Matia Fundazioko Iza zentroa Oinarrizkoa/Básico

    Tximela, S.A. Oinarrizkoa/Básico

    EDE Fundazioa Zilarra/Plata

    Pasaiako Portuko Agintaritza - Autoridad Portuaria de Pasajes Zilarra/Plata

    Visesa Zilarra/Plata

    Eroski (Egoitza nagusia) Zilarra/Plata

    Maier Koop. E. Zilarra/Plata

    Arlan S.A. Zilarra/Plata

    Asociación Zabaltzen Elkartea Zilarra/Plata

    Gipuzkoa Donostia Kutxa (Zerbitzu zentralak) Zilarra/Plata

    Danobat, Koop. E. (Elgoibarko lantegia) Zilarra/Plata

    Ekonomisten Euskal Elkargoa Zilarra/Plata

    ORKLI S.Coop. (Ordiziako lantegia) Zilarra/Plata

    IMH - Makina Erremintaren Institutua Zilarra/Plata

    Elkargi, E.G.E. (Donostiako egoitza) Zilarra/Plata

    Euskaltel S.A. (Egoitza nagusia) Zilarra/Plata

    Fagor Electrodomésticos, Koop. Elkartea (Egosketa Negozioa) Zilarra/Plata

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Zilarra/Plata

    Eika Koop. E. Zilarra/Plata

    Digitalak Urrea/Oro

    Elay Taldea Urrea/Oro

    Bizkaia Irratia Urrea/Oro

    Goiena Komunikazio Zerbitzuak Urrea/Oro

    Gipuzkoako Ikastolen Elkartea Urrea/Oro

    Emun Koop. E. Urrea/Oro

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.