Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

64/2008 DEKRETUA, apirilaren 8koa, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Herrizaingo Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Kultura Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 2227
  • Xedapen-zk.: 64
  • Xedapen-data: 2008/04/08
  • Argitaratze-data: 2008/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak jasotzen du bere 6. artikuluan euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza, ofiziala dela erkidegoko lurraldean gaztelaniarekin batera, eta herritarrek bi hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutela.

Gero, Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko Oinarrizko legeak euskararen eta gaztelaniaren erabilera arautu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lurralderako, 14. artikuluan xedatuz botere publikoek neurriak hartuko dituztela Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioko langileak arian arian euskalduntzeko, eta bi hizkuntzen ezagutza derrigorrezkoa duten plazak zehaztuko dituztela, gainerakoak hornitzeko hautaketa prozesuetan hizkuntza ofizialen ezagutza maila meritu moduan hartuz.

Titulu eta ziurtagiri ezberdinak sortu dira euskararen ezagutza egiaztatzeko, arau ugariren bidez.

Horrela, Hezkuntza Sailaren 1982ko apirilaren 22ko Aginduaren bitartez, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) sortu zen.

Era berean, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak xedatzen du herri administrazioetako lanpostuek hizkuntza eskakizuna izango dutela ezarrita, eta hizkuntza eskakizunak zehaztuko dituela lanpostua betetzeko eta hor lan egiteko beharrezkoak diren euskarazko hizkuntza gaitasun-mailak.

Arau gehiago argitaratu dira ondoren esparru bereziak arautzeko, hala nola apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretua, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duena, eta martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzekoa.

Beste alde batetik, Kultura sailburuak 2003ko abuztuaren 6an emandako Aginduaren bitartez, Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen ezagutza maila egiaztatzeko sistema zehaztu zen.

Azken agindu honetan jasotzen da, aipatutako 86/1997 Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarriak dioenarekin bat, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) proposamena egingo diola dagokion erakundeari, Aginduan araututako ziurtagiriak indarrean dauden beste agiriekin parekatu eta, hala badagokio, baliokidetza bideratzeko. Halaber, gauza bera egingo da 86/1997 Dekretutik kanpo geratzen diren sektoreekin, hala nola, irakaskuntza, osasuna, Ertzaintza edo justizia.

Euskararen ezagutza egiaztatzeko bide ezberdinak egonda, beharrezkotzat jotzen da irizpide bertsuei jarraitzea prestakuntzan eta hizkuntza-ezagutzen ebaluazioan, arlo ezberdinetako titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak gauzatzeko.

Beraz, aztertu dira titulu eta ziurtagiri ezberdinek egiaztatzen dituzten hizkuntza gaitasunak, eta egokiak diren baloratu da. Ondorioz, egokitzapenak egin beharko dira euskararen ezagutza egiaztatzeko dauden sistema ezberdinetan, baliokideak izango diren titulu eta ziurtagiriek euskara maila bera egiazta dezaten.

Zentzu berean, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 1998ko uztailaren 28an egindako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Hizkuntza Normalizazio eta Euskalduntzeko Eskumenak Antolatu eta Banatzeari buruzko Txostenak, HABEren curriculumeko mailen eta hizkuntza eskakizunen arteko baliokidetzak egiteko beharra nabarmendu zuen.

Halaber, txosten horrek aipatu zuen egokia izango litzatekeela, herritar soilen hizkuntza prestakuntzarako dagoen sistema herri administrazioetako langileen hizkuntza prestakuntzarako ere baliatzea, hizkuntza egiaztapen ezberdinen arteko baliokidetzak ezartzea, eta ziurtagiri edo egiaztapenak diseinatzen eta kudeatzen dituzten agenteen arteko koordinazioa bermatzea.

Adibideak badaude beste autonomia erkidego batzuetan, hala nola Katalunia, Balear Uharteak edo Valentziako erkidegoa. Hauetan, berezko hizkuntzaren ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiri ezberdinen arteko baliokidetza sistemak dituzte finkatuta, administrazio ezberdinek zein beste erakunde batzuek emandakoak barne hartuz.

Horrek guztiak, euskararen hizkuntza ezagutzak egiaztatzeko mailaketa sistema bakarra ezartzeko beharra erakusten du, egungo ereduak eta ezagutzak egiaztatzeko bideak bilduz. Beharrezkoa izango da, hizkuntzaren ezagutza mailei eta ebaluazioari dagokionez, irizpide homogeneoak finkatzea, hizkuntza ezagutzak egiaztatzeko bideen edota sistemen arteko baliokidetzak errealitate bihurtu ahal izateko.

Bestalde, Europako Kontseiluak Europako Erreferentzi Marko Bateratua onartu zuen 2001ean, hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako, eta egokia dirudi euskararen hizkuntza ezagutzak egiaztatzeko sistema ezberdinak horretara egokitzeak.

Beraz, dekretu honen helburua, gaur egun euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzea, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzea da.

Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak 2006ko uztailaren 13an onartu zuen Akordioa, euskararen ezagutzak egiaztatzeari buruzkoa, betetzen da horrela, bertan euskararen ezagutza egiaztatzeko sistema markoa ezartzeko agindu baitzen.

Hala ere, dekretu honetatik kanpo geratzen dira, oraingoz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kudeatzen dituen titulu eta ziurtagiri batzuk (irakaspostuen 1. eta 2. hizkuntza eskakizunak, HLEA, Hizkuntza Eskola Ofizialetako ziurtagiriak), Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) barruan gelditzen den bitartean, eta aurreikusten da dekretua moldatuko dela etorkizunean kanpoan gelditutako horiek sartzeko.

Ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Herrizaingo sailburuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Osasun sailburuak, eta Kultura sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko apirilaren 8ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. ¿ Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B-1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

    • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 1. hizkuntza eskakizuna, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    • Kultura Sailak emandako 1. mailako ziurtagiria, Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen ezagutza maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

    • Osakidetzako 1. hizkuntza eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

  2. ¿ Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B-2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

    • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 2. hizkuntza eskakizuna, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    • Kultura Sailak emandako 2. mailako ziurtagiria, Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen ezagutza maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

    • Osakidetzako 2. hizkuntza eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    • Ertzaintzako 1. hizkuntza eskakizuna, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan jasoa.

  3. ¿ Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

    • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 3. hizkuntza eskakizuna, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    • Kultura Sailak emandako 3. mailako ziurtagiria, Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen ezagutza maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

    • Osakidetzako 3. hizkuntza eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    • Ertzaintzako 2. hizkuntza eskakizuna, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan jasoa.

    • Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), Hezkuntza Sailaren 1982ko apirilaren 22ko Aginduaren bitartez sortua.

  4. ¿ Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

    • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 4. hizkuntza eskakizuna, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    • Kultura Sailak emandako 4. mailako ziurtagiria, Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen ezagutza maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

    • Osakidetzako 4. hizkuntza eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

Baliokidetzen Jarraipen Batzordeak etorkizunari begirako egokitzapenen jarraipena egingo du. Honetarako, titulu eta ziurtagiri ezberdinen baliozkotze-ikerketa egingo du, egindako aldaketak eta egokitzapenak Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren irizpideekin alderatzeko.

  1. ¿ Baliokidetzen Jarraipen Batzordea honako hauek osatuko dute:

    • Baliokidetzen Jarraipen Batzordeko Presidentea: Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako sailburuordea edo berak eskuordetzen duena;

    • Ogasun eta Herri Administrazio Saileko ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena;

    • Osasun Saileko ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena;

    • Herrizaingo Saileko ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena;

    • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena;

  2. ¿ Baliokidetzen Jarraipen Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzerakoan, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadila sustatuko da.

  3. ¿ Baliokidetzen Jarraipen Batzordeko idazkaria, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko du, ez da horretako kidea izango, eta ahotsa izango du baina botorik ez.

  4. ¿ Baliokidetzen Jarraipen Batzordeak adituen laguntza eskatu eta jaso ahal izango du.

  5. ¿ Artikulu honetan aurreikusten ez den guztiari dagokionez, Baliokidetzen Jarraipen Batzordearen jardunean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan ezarritakoari eutsiko zaio.

Euskararen ezagutza egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri berririk sortuko balitz, Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura ekarriz egin beharko da.

  • Irakaspostuen 1. eta 2. hizkuntza eskakizunak, irakaspostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan arautuak.

  • Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA), Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleen hizkuntz eskakizunak sortu eta arautzen dituen apirilaren 5eko 66/2005 Dekretuan arautua.

  • Hizkuntza Eskola Ofizialetako ziurtagiriak.

  1. ¿ Erregistroan, honako argibideok jasoko dira: pertsona bakoitzari buruzko identifikazio-datuak, prozesuan parte hartzeko unean zein administraziotan diharduen lanean, egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna eta egiaztapeneko data, bai eta parte hartu duen deialdiari buruzko datuak ere.

  1. Hautaketa-prozesuetan hizkuntz eskakizunen bat egiaztatu bai, baina karrerako funtzionario edo langile finko izatea lortu ez dutenak.

  2. Bitarteko funtzionarioa edo aldi-baterako lan-kontratua duen langilea izanda, hizkuntz eskakizunen bat egiaztatu dutenak. Lan-kontratuko aldi-baterako langileen kasuan, plantila organikoko lanposturik betetzen duen egiaztatu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko apirilaren 8an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Marko Bateratua

  1. koadroa.¿ Erreferentzi maila bateratuak: eskala orokorra.

    ERABILTZAILE GAITUA C2 Gai da irakurtzen edo entzuten duen ia guztia erraz ulertzeko. Badaki idatzizko nahiz ahozko iturri desberdinetatik datorren informazioa eta argudioak berreraikitzen, eta era koherentean eta labur adierazten. Badaki bat-batean, jariotasun handiz eta zehaztasunez gauzak adierazten, eta esanahiaren ñabardura txikiak bereizten ditu, baita konplexutasun handiko egoeretan ere.

    C1 Gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta nolabaiteko eskakizun-mailari erantzuteko, eta gai da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antzemateko. Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, esapide egokia aurkitzeko ahalegin handia egiten ari denik sumatzen ez zaiola. Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin. Testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko gai da, baita gai konplexuei buruzkoak ere, testuaren antolaketa-, artikulazio- eta koherentzia-mekanismoak zuzen erabiliz.

    ERABILTZAILE INDEPENDIENTEA B2 Gai da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko, baita testu teknikoenak ere, betiere bere espezialitatearen arlokoak badira. Jatorrizko hiztunekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez solaskide batek ez besteak ez duten ahaleginik egin behar elkar ulertzeko. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.

    B1 Gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, lanaren esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian. Badaki hizkuntza hori erabiltzen de lurraldeetan bidaiatzean sor daitezkeen egoera gehienetan moldatzen. Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake. Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.

    OINARRIZKO ERABILTZAILEA A2 Bereziki esanguratsuak dituen esperientzia-esparruekin loturiko esaldiak eta esapideak, eguneroko bizitzakoak, ulertzeko gai da (bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzko informazioa). Badaki ataza soilak eta arruntak egiteko orduan komunikatzen, baldin eta ezagunak edo ohikoak dituen gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena bakarrik eskatzen badute. Badaki bere iraganaz eta inguruneaz deskribapen errazak egiten, baita bere berehalako beharrei buruzko deskribapenak egiten ere.

    A1 Gai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren esapideak ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako beharrak asetzera bideratutako esaldi soilak osatzeko ere. Badaki bere buruaren eta besteren aurkezpena egiten, eta helbideari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazio pertsonala ematen eta eskatzen. Oinarrizko harremanak izan ditzake, baldin eta solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio eta laguntzeko prest badago.

  2. koadroa.¿ Erreferentzi maila bateratuak (autoebaluazio eskalak).

    U

Gai naiz hitz arruntenak eta oso oinarrizko esapideak ulertzeko nitaz, nire familiaz eta inguruko gauzez, jendeak astiro eta argi hitz egiten duenean.

A2

Gai naiz lexiko eta esapide erabilienak ulertzeko zuzenean dagozkidan arloetan (adib. oinarrizko informazioa nitaz, nire familiaz, erosketez, inguruaz, lanaz). Iragarki eta mezu labur, sinple eta argietan gai naiz ideia nagusiaz jabetzeko.

B1

Gai naiz ideia nagusiak ulertzeko, hizketa argi eta estandarra denean, eta gaiak ezagunak direnean: lana, eskola, aisialdia etab. Ulertzen dut gaur egungo gaiez edo interes pertsonaleko edo profesionaleko gaiez diharduten telebista- edo irrati-saioetako ideia nagusiak, baldin eta poliki eta argi hitz egiten badute.

B2

Gai naiz konferentzia eta hitzaldi aski luzeak ulertzeko. Era berean, argudio konplexuak ere ulertzen ditut, baldin eta gaia gutxi-asko ezaguna badut. Ulertzen ditut telebistako albistegiak eta eguneko gorabeherei buruzko saio gehienak. Gai naiz hizkuntza estandarrean ematen diren film gehienak ulertzeko.

C1

Gai naiz berbaldi luze bat ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badago ere edo erlazioak oso esplizituak izan ez arren. Telebista-programak eta filmak neke handirik gabe ulertzen ditut.

C2

Ez dut inolako arazorik edozein hizketaldi ulertzeko, ez zuzenekoa, ezta komunikabideetakoa ere, baita jatorrizko hiztunen abiaduran hitz egiten dutenean ere, baldin eta bere hizkera-moduarekin ohitzeko denbora badut.

Idatzia

Gai naiz hitz eta izen oso ezagunak ulertzeko, baita esaldi oso sinpleak ere. Adibidez, iragarkietan, posterretan edo katalogoetan.

Gai naiz testu labur eta oso sinpleak irakurtzeko. Gai naiz informazio jakin eta aurreikus daitekeena eguneroko dokumentu arruntetan bilatzeko, esate baterako iragarkietan, prospektuetan, menuetan eta ordutegietan. Gai naiz gutun pertsonal labur eta sinpleak ulertzeko.

Gai naiz hizkera arruntean idatzitako testuak edo nire lanari buruzkoak ulertzeko. Gai naiz gertaeren deskribapena edota sentimenduen eta desioen azalpena ulertzeko gutun pertsonaletan.

Gai naiz gaur eguneko gaiei buruzko artikuluak eta txostenak irakurtzeko, egileak jarrera jakin bat edota ikuspuntu berezia erakusten duenean. Gai naiz gaur eguneko hitz lauzko literatura-testuak irakurtzeko.

Gai naiz gertakarietan oinarritutako testuak edo literatura-testu luze eta konplexuak ulertzeko eta estiloak bereizteko. Gai naiz artikulu espezializatuak eta argibide tekniko luzeak irakurtzeko, nire eremuak ez badira ere.

Gai naiz edozein testu-mota irakurtzeko, baita abstraktuak eta egituraz edo hizkuntzaz zailak direnak ere. Adibidez, eskuliburuak, artikulu espezializatuak edo literatura-lanak.

M

Ahozko elkarreragina

Gai naiz modu sinplean komunikatzeko, baina solaskidearen menpe nago, hark prest egon behar baitu nik esandakoa astiro errepikatzeko, birformulatzeko edo nahi dudana esaten laguntzeko. Gai naiz berehalako premiei edo oso gai arruntei buruzko galdera errazak egin eta erantzuteko.

Gai naiz komunikatzeko jarduera eta arlo ezagunetan, informazio-trukea zuzena eta sinplea denean. Elkarrizketa osoa jarraitzeko adina ulertzen ez badut ere, gai naiz informazio-truke labur-laburrak egiteko.

Gai naiz hizkuntza mintzatzen den herrialdera egindako bidaia batean gerta litezkeen egoera gehienei aurre egiteko. Gai naiz, prestatu gabe ere elkarrizketan parte hartzeko, gaiak ezagunak direnean, interes pertsonalekoak edo bizimodu arruntekoak (familia, aisialdia, lana, bidaiak, albisteak..).

Gai naiz jatorrizko hiztun batekin normal mintzatzeko, berezkotasun eta erraztasun nahikoarekin. Gai naiz elkarrizketan era aktiboan parte hartzeko eta nire iritziak azaldu eta defenditzeko egoera ezagunetan.

Gai naiz natural eta jarioz hitz egiteko, esapideen bila nabarmen luzatu gabe. Badakit hizkuntza gizarte-edo lanbide-erlazioetan malgu eta eraginkor erabiltzen. Badakit neure ideia eta iritziak zehatz adierazten eta neure adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen.

Gai naiz ahalegin handirik gabe, edozein elkarrizketa edo eztabaidatan parte hartzeko. Esamoldeak eta lagunarteko hizkera ondo erabiltzen ditut. Ideiak jarioz eta ñabardura guztiekin adierazten ditut. Zailtasunen bat badut gai naiz atzera egiteko eta hutsunea trebeziaz konpontzeko solaskidea ia konturatu gabe.

Ahozko adierazpena

Gai naiz esaldi eta esapide sinpleak erabiliz nire bizilekua eta jende ezaguna deskribatzeko.

Gai naiz esaldiak eta esapideak sorta batean erabiltzeko honelakoak era sinplean deskribatuz: nire edo beste norbaiten familia, nire bizimodua, ikasketak, oraingo edo lehengo lana.

Gai naiz esaldiak era sinpleak josteko, honelakoak deskribatzearren: esperientziak, gertaerak, ametsak, itxaropenak eta helburuak. Gai naiz nire iritzi edo proiektuen arrazoiak eta azalpenak laburki emateko. Badakit istorioak kontatzen, liburuen eta filmen argumentuak azaltzen eta horiek nigan sortutako erreakzioa adierazten.

Badakit zehatz eta argi hitz egiten nire intereseko gai askori buruz. Gai naiz gaur eguneko gorabeheren gainean nire ikuspuntua adierazteko, aukera desberdinen alde onak eta txarrak azalduz.

Gai naiz deskribapen argiak eta xeheak egiteko gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak integratuz, zenbait puntu garatuz eta berbaldia egoki amaituz.

Gai naiz deskribapen edo argudioen azalpen argiak jarioz egiteko eta testuinguruari egokitutako estiloan, horretarako egitura logiko eta eraginkorrak erabiliz, entzuleari ideia nagusiei erreparatzen eta haiek gogorarazten laguntzeko.

Idatzizko adierazpena

Gai naiz postal laburrak eta errazak idazteko, esaterako oporretakoak. Gai naiz nire datu pertsonalak galdetegi batean idazteko. Adibidez, izena, nazionalitatea edo helbidea hoteleko erregistro-orrian.

Gai naiz berehalako premiei buruzko ohar eta mezu sinpleak idazteko. Gai naiz gutun pertsonal oso sinpleak idazteko, adibidez eskerrak ematekoak.

Gai naiz testu sinpleak eta koherenteak idazteko, gai ezagunen edo interes pertsonalekoen gainean. Gai naiz gutun pertsonalak idazteko, nire esperientziak eta irudipenak adieraziz.

Gai naiz nire intereseko gai askoren inguruan, testu argiak eta xeheak idazteko. Gai naiz idazlan bat edo txosten bat egiteko informazio jakin bat adieraziz edota iritzi baten aldeko edo kontrako arrazoiak emanez. Gai naiz gutunak idazteko, gertaerei eta esperientzei ematen diedan garrantzia nabarmenduz.

Gai naiz testu argi eta ongi egituratuak osatzeko, neure ikuspuntua luze-zabal adieraziz. Badakit gai konplexuak adierazten gutun, idazlan edo txostenetan, garrantzizkoen iruditzen zaizkidan puntuak azpimarratuz. Gai naiz hartzaileari egokitutako estiloa erabiltzeko.

Gai naiz testu argiak jariotasunez idazteko, estilo egokian. Gai naiz gutun, txosten edo artikulu konplexuak idazteko, argudioak egitura logiko eta eraginkorraren bidez antolatuz, irakurleak puntu nagusiak ulertu eta gogoan har ditzan. Gai naiz idazlan profesionalak edo literatura-lanak idatziz laburtzeko eta kritikatzeko.

  1. koadroa.- Erreferentzi maila bateratuak: ahozko hizkuntzaren alderdi kualitatiboak.

Malgutasun handia du ideiak berriro formulatzeko, eta hizkuntz moldeak bereizten ditu, zentzuaren ñabardurak zehatz-mehatz adierazteko, gauzak nabarmentzeko, bereizketak egiteko eta anbiguotasuna saihesteko.

Esapide bereziak eta lagunartekoak menderatzen ditu.

ZUZENTASUNA

Hizkuntzaren maila konplexuari dagokion gramatika ongi menderatzen du, nahiz eta beste alderdi batzuei (adibidez, solaskidearen erreakzioen jarraipenari edo planifikazioari) arreta eman.

JARIOTASUNA

Bat-batean eta xehetasunez jarduteko gai da, berezko jariotasunez eta lagunarteko hizkeran, zailtasunak besteak ia ohartu gabe saihesteko moduan.

ELKARRERAGINA

Elkarrizketan erraztasunez eta trebetasunez jarduteko gai da, ez-ahozko kodeei eta intonazioari itxuraz zailtasun handirik antzemateko eta erabiltzeko.

KOHERENTZIA

Diskurtso koherentea eta kohesioduna osatzen du, antolaketa-egituren erabilera osoa eta egokia eginez, eta lokailuak eta beste kohesio-mekanismo asko erabiliz.

C1

Ongi menderatzen ditu hizkuntzaren hainbat alderdi, eta horrek aukera ematen dio gai orokor, akademiko, profesional edo aisiakoei buruz argi eta estilo egokian jarduteko formulazioa aukeratzeko, esan nahi duenari mugarik jarri gabe.

Gramatika-zuzentasun handia du; akats gutxi egiten du, antzematen errazak dira eta, oro har, akatsa egin orduko zuzentzen du.

Jariotasunez eta bat-batean jarduten du, ahaleginik ia egin gabe. Kontzeptualki zailak diren gaiekin bakarrik galtzen du adierazpenetan jariotasuna.

Diskurtsoaren funtzioetan eskua duen sailetik esaldi egokiak hautatzen ditu bere oharrak egiteko, hitza hartzeko edo hitzari eusteko eta bere jarduera eta gainerako solaskideena trebetasunez uztartzeko.

Diskurtso argia, jariotasun handikoa eta ongi egituratuta sortzen du, eta antolaketa-egiturak, lokailuak eta beste kohesio-mekanismo batzuk modu egokian erabiltzen ditu.

B2+

Hizkuntz maila zabala du, gai orokorren deskribapen argiak egiteko eta gai horiei buruz duen ikuspegia aditzera emateko modukoa, hitzen bila dabilela agerian utzi gabe, eta badaki hori lortzeko esaldi konplexuak osatzen.

Gramatika nahiko ongi menderatzen du. Ez du ulergarritasuna galarazten duen akatsik egiten, eta bere akats gehienak zuzentzeko gai da.

Diskurtso-zatiak nahiko erritmo uniformean sortzeko gai da; dena dela, zalantza egin dezake egituren edo esamoldeen bila ari denean. Eten luze gutxi egiten ditu.

Diskurtsoa hasten badaki, une egokian hartzen du hitz egiteko txanda eta amaitu behar duenean amaitzen du elkarrizketa, beti dotoretasunez ez bada ere. Eguneroko gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzen du, bere ulermena sendotuz, besteak parte hartzera bultzatuz, etab.

Kohesio-mekanismoen sail mugatua erabiltzen du bere esaldiekin diskurtso argia eta koherentea osatzeko, nahiz eta mintzaldia luzea denean nolabaiteko "urduritasuna" erakuts dezakeen.

B1+

Hizkuntz errepertorio zabala eta hiztegi egokia du familiari, zaletasunei eta interesei, lanari, bidaiei eta gaur egungo gertaerei buruzko adierazpenak egiteko, nahiz eta tarteka zalantzak izan eta itzulinguruka ibil daitekeen.

Arrazoizko zuzentasunez erabiltzen du eguneroko gaiei eta aurreikus daitezkeen egoerei loturiko formula- eta egitura-errepertorioa.

Era ulergarrian hitz egiten jarrai dezake, nahiz eta eten nabarmenak egiten dituen gramatika eta lexikoa planifikatzeko eta bere jarduna zuzentzeko, batez ere adierazpen libreko tarte luzeetan.

Gai da, interes pertsonaleko eguneroko gaiei buruz, aurrez aurreko elkarrizketa errazak hasi, haiei eutsi eta amaitzeko. Norbaitek esandakoa errepika dezake, elkar ulertzen dutela berresteko.

Gai da elkarri loturiko ideia-sail lineal bat egituratu ahal izateko osagai labur, berezi eta soilak lortzeko.

Oinarrizko esaldiez osatutako egiturak, esamoldeak, hitz gutxiko esapideak eta buruz ikasitako formulak erabiltzen ditu, egoera arrunt eta eguneroko bizitzakoetan informazio mugatuak jakinarazteko.

Zuzen erabiltzen ditu egitura erraz batzuk, baina funtsezko akats sistematikoak egiten ditu oraindik.

Esan nahi duena ulertarazteko gai da, esapide oso laburrak erabiliz, baina oso agerikoak ditu etenak, hasierako zalantzak eta birformulazioak.

Badaki galderei erantzuten eta baieztapen errazak egiten. Badaki elkarrizketa bat ulertzen duela adierazten, baina elkarrizketa bati bere kabuz eusteko ulermen-mailarik ez du ia.

Gai da hitz-multzo batzuk lokailu sinpleekin ¿"eta", "baina" eta "bait"- lotzeko.

Hitz eta esaldi sinpleen oinarrizko errepertorio bat du, bere datu pertsonalak eta eguneroko bizitzako egoerak adierazteko.

Gramatika-egitura sinple batzuen eta buruz ikasitako esaldi-eredu batzuen kontrol mugatua du.

Oso esamolde laburrak bakarrik erabiltzen ditu, han-hemenka eta aurrez prestatuak, eta eten asko egiten ditu esamolde egokiak aurkitzeko, oso arruntak ez diren hitzak ahoskatzeko eta komunikazioa zuzentzeko.

Datu pertsonalei buruzko galderak egiten ditu eta galdera horiei erantzuten die. Elkarrizketa errazetan parte hartzen du, baina komunikazioa esaldien errepikapenean, birformulazioan eta zuzenketan oinarritzen du.

Gai da hitzak edo hitz multzoak oso lokailu sinpleekin ¿"eta" eta "orduan" lokailuekin adibidez- lotzeko.