Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

222/2007 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 7360
  • Xedapen-zk.: 222
  • Xedapen-data: 2007/12/04
  • Argitaratze-data: 2007/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua sortu eta Euskal Autonomia Erkidego barruko Arroen Plan hidrologikoak izapidetzeko prozedura arautzen duen otsailaren 18ko 33/2003 Dekretuaren bidez sortu eta zehaztu zen aipatutako kide anitzeko organoaren osaera eta jarduna, bere esku jartzen diren egitekoak modu eraginkorrean burutzeko asmoz.

Ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen Lehenengo Xedapen Iragankorrean ezarritakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluaren egungo osaerari eutsiko zaio, otsailaren 18ko 33/2003 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, harik eta organo horrentzako arau berri bat ezartzen ez den bitartean.

Hain zuzen ere, ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legeak bere 11.7 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua izango da agentziaren parte hartzeko organoa eta organo aholku-emailea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko ordezkariek, Foru Aldundietako ordezkariek, toki erakundeetakoek, Estatukoek, eta erabiltzaileen eta naturaren babeserako elkarteetako ordezkariek osatzen dute. Legeari jarraituz, organo horren osaera arau bidez zehaztuko da, eta erabiltzaileen ordezkariak kide guztien herena baino gutxiago ez direla izango bermatu beharko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluaren lehendakaria ingurumen arloan eskumenak dituen Saileko sailburua edo berak izendatutako pertsona izango da eta kalitatezko botoa izango du.

Ekainaren 23ko 1/2006 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzak legea indarrean sartzen denetik urtebeteko epean onetsiko ditu legea garatu eta betearazteko behar diren erregelamenduzko arauak.

Azaldutakoa kontuan izanda, Dekretu honek kide anitzeko erakunde horren osaera berria arautzen du eta bere jardunerako erregimena zehazten du.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Kontseilu Juridikoaren erabakiarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak 2007ko uztailaren 12ko bilkuran txostena egin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abenduaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua Uraren Euskal Agentziaren eztabaida organoa eta organo aholku-emailea da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluari dagokio 1/2006 Legearen 14. artikuluan adierazitako egitekoak betetzea.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua honakoek osatzen dute:

    1. Lehendakaria: Ingurumen arloan eskumenak dituen Saileko sailburua, edo hark izendatutako pertsona; lehendakariak kalitatezko botoa izango du.

    2. Lehendakariordea: Uraren Euskal Agentzia atxikita dagoen Euskal Herriko Administrazio Orokorraren Sailaren sailburuorde maila duena.

    3. Bigarren lehendakariordea Uraren Euskal Agentziaren zuzendaria.

    4. Gutxienez zuzendari maila duten sei kide Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa, honako arloetan eskumenak dituzten sailetatik izendatutakoak: industria, nekazaritza, herrizaingo, osasun, lurralde antolamendu eta meteorologia eta klimatologiaren arloetan.

    5. Gutxienez zuzendari mailako hiru kide, bana Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari gisa.

    6. Hiru kide tokiko administrazioko ordezkari gisa, EUDELek izendatuko dituenak.

    7. Erabiltzaile moduan, ondorengoak izango dira: Ur-hornikuntzako erakundeek izendatutako lau kide, industriako erabiltzaileen ordezkari gisa bi kide, energia-erabiltzaileen ordezkari gisa bi kide, nekazaritzako erabiltzaileen ordezkari gisa bi kide, eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetako bi kide.

    8. Kide bat, ur eta kostaldean eskumena duen ministerioaren ordezkari gisa.

    9. Bi kide, Ingurumenaren babesean aritzen diren elkarteetakoak.

    10. Bi kide, Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari gisa, urarekin zerikusia duten diziplina zientifikoetako irakasleen artetik izendatutakoak.

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak osoko bilkuretan gauzatu ahal izango du bere jarduna, eta arlo jakin batzuez aritzeko komisioetan eta ponentzietan. Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak erabaki bidez eratuko ditu komisioak eta ponentziak eta kontseiluak berak zehaztutako ditu osaera eta egitekoak. Batzordeak eta ponentziak iraunkorrak edo koiunturalak izan daitezke.

Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluko lehendakariari dagokio:

  1. Kontseiluaren izenean aritzea.

  2. Kontseiluaren jarduerak zuzentzea.

  3. Osoko Bilkuraren saioetarako deiak egin eta horien buru izatea, Osoko Bilkurak egoki gobernatzeko jarraibideak lantzea eta eztabaidetan moderatzaile-lanak egitea.

  4. Kalitatezko botoaren bidez, berdinketa erabakitzea.

  5. Osoko Bilkuraren saioetarako gai-zerrenda prestatzea.

  6. Saioetako aktak bere zigiluz berrestea, eta hartutako erabakiak bidaltzeko, argitaratzeko eta, behar denean, betearazteko agintzea.

  7. Erakunde, elkarte, agintaritza eta partikularrei Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluaren izenean zuzentzea.

  8. Dekretu hau bete eta betearaztea, zalantzazko kasuetan Osoko Bilkurari bere interpretazioa adieraziz, eta araurik ez dagoenean, arauak ezarriz.

  9. Organoaren funtzionamenduan Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluko lehendakariari dagozkion gainerako egitekoak edo Kontseiluaren Osoko Bilkurak bere gain uzten dituenak.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluko lehendakaria falta denean edo gaixorik dagoenean, lehendakariordeak ordezkatuko du, lehendakariaren egitekoak bere gain hartuz.

  2. – Bera kanpoan nahiz gaixorik izanez gero, lehendakariak horretarako izendatutako pertsonak eginkizun hauek beteko ditu.

  1. – Idazkaria, hitz egin bai baina botoa emateko eskubiderik gabe, lehendakariak izendatutako Uraren Euskal Agentziako legelari bat izango da.

  2. – Kontseiluaren Idazkaritzari dagokio:

    1. Kideek nahiz beste pertsona batzuek Kontseiluari aurkeztu nahi dizkioten gai, txosten, proposamen edo dokumentu guztiak biltzea, ordenatzea eta prestatzea -hori baita Osoko Bilkuran gai horiek aztertzeko arauzko bidea- eta gai horiek guztiak behar bezala izapidetzea.

    2. Lehendakariaren aginduz organoaren bilkuretarako deia egitea eta kideei abisatzea.

    3. Kontseiluko kideen eskura uztea eguneko aztergaiei buruzko agiriak, eurek azter ditzaten.

    4. Dagokien pertsonengana edo instantzietara bideratzea Kontseiluak sortu edo lortutako informazioa.

    5. Osoko Bilkuretara joatea, hitz egin bai baina botoa emateko eskubiderik gabe.

    6. Osoko Bilkurako saioetako aktak egitea, eta hartzen diren erabakiak behar den moduan bideratzea.

    7. Fede-emaile moduan aritzea, lehendakariaren oniritziarekin, kontseiluaren akta eta erabakien ziurtagiriak eginez; behar denean, espresuki adieraziko da ziurtagiria dagokion akta onartu aurrekoa dela. Ziurtagiriak ere egingo ditu, boto partikular eta bere zaintzapeko gainerako dokumentuei buruz, betiere lehendakariaren oniritziarekin.

    8. Bere kargura dauden espediente eta fitxategiak antolatu eta zaintzea.

    9. Lehendakariak eskatutako nahiz bere karguari dagozkion kudeaketa eta koordinazio ekintzak.

  3. – Zeregin horietan, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.

  4. – Bera kanpoan nahiz gaixorik izanez gero, lehendakariak izendatutako Uraren Euskal Agentziako legelari batek ordezkatuko du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluko kideak ingurumenaren arloan eskudun den Saileko sailburuak izendatuko ditu, ordezkatzen dituzten erakunde eta organoek proposatuta. Erakunde horiek pertsona titularra eta ordezkoa izendatu beharko dituzte. Erabiltzaileen erakundeetako ordezkariak Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluaren barneko jardunerako araudiari jarraituz izendatuko dira.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak barneko jardunerako araudia izango du Uraren Euskal Agentziaren estatutuetan aurreikusten denera egokituta; araudi hori kontseiluaren osoko bilkuran onartu beharko da.

  2. – Dekretu honetan ezarri ez den orotan, aipatutako barneko jardunerako araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko abenduaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.