Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

66/2005 DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleen hizkuntz eskakizunak sortu eta arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1833
  • Xedapen-zk.: 66
  • Xedapen-data: 2005/04/05
  • Argitaratze-data: 2005/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoak, V. tituluan arautu du irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten langileen hizkuntz normalizazioa. Zehazki, 49. artikuluak xedatu du euskal hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko irakaskuntzako lanpostuek dagokien hizkuntz eskakizuna izango dutela. Eta 50. eta 51. artikuluen arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio hizkuntz eskakizunak eta horiek lanpostuei aplikatzeko irizpideak finkatzea, eta euskal hezkuntza-administrazioaren irakaskuntza-lanpostu bakoitzari hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun data esleitzea. Lege hori garatuz, zenbait dekretu eman ziren, hizkuntz eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatu zituztenak, honako hauek aintzat hartuta: irakasle-postuak, ikuskaritzako lanpostuak eta Ikerketarako eta Irakaskuntzaren Laguntza Zerbitzuetako lanpostuak.

Beste alde batetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, hizkuntz normalizazioaz dihardu V. tituluan. Bere 97. artikuluan xedatu duenez, lanpostuetako bakoitzak bere hizkuntz eskakizuna jarria izango du, eta Eusko Jaurlaritzak zehaztuko ditu hizkuntz eskakizunok, baita horiek lanpostuei aplikatzeko irizpideak ere. Lege hori garatzera etorri zen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzeko dena. Dekretu horren lehen xedapen gehigarriak dekretuaren aplikaziotik kanpo utzi du irakaskuntza-sektorea, honako hau dio eta: Hezkuntzari, Osasunari eta Ertzaintzari dagozkion arloak nolakoak diren eta beren eginkizunetan dituzten berezitasunak aintzakotzat hartuta, hizkuntz normalkuntza-prozesua arautzeko arau bereziak izango dira arlo horietan.

Egia esan, Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleei, irakasle ez diren neurrian, ez zaie aplikatzen Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko Legea, ezta, arrazoi berberarengatik, Lege hori garatzera etorri diren dekretuek sortu dituzten hizkuntz eskakizunak ere. Hala ere, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea kolektibo horri aplika dakiokeen arren, 86/1997 Dekretuak arautu dituen hizkuntz eskakizunak ere ezin zaizkie ezarri, dekretu horren lehen xedapen gehigarriak dioenaren ildotik.

Gainera, kontuan izan behar da epaileen zenbait erabakik, alde batetik, ondokoa deklaratu dutela: HBLEM hizkuntz ziurtagiria, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko azaroaren 14ko Aginduz arautua, ez dela hizkuntz eskakizuna, Eusko Jaurlaritzak sortu ez duelako; eta bestetik, zati batean deuseztatu dutela maiatzaren 21eko 110/2002 Dekretua, Hezkuntza Bereziko lan-legepeko langileen hizkuntz eskakizunak zehazteko irizpideak ezarri eta ordura arte langile horiei eskatutako hizkuntz gaitasunak arautzen zituena. Epaileen erabaki horiek, hala ere, bide ematen dute 1. hizkuntz eskakizuna exijitzeko Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleei; beraz, irakasleen 1. hizkuntz eskakizunari edo baliokideari dagokion euskararen jakite-maila ezarri zaie langile horiei, hizkuntz gaitasun apalagoa eskatzen duten lanpostuetarako. Beste alde batetik, HBLEM ziurtagiria Hezkuntzako Langileen Euskara Agiriarekin (HLEA) homologatzea arautu da, bietan jasotako hizkuntz gaitasunak baliokideak baitira, baita maiatzaren 21eko 110/2002 Dekretua derogatu ere.

Ondorioz, lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleen kolektiboari ezar dakizkiokeen hizkuntz eskakizunak arautu behar dira, eta hutsune hori bete nahi du honako Dekretu honek.

Azkenik, Dekretu honek arautu egiten ditu Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleei exijitu dakizkiekeen hizkuntz eskakizunak, irakasleei aplika dakizkiekeen hizkuntz eskakizunen ildo beretik, ikasleen eskubideak begiratze aldera, ikasleak dira-eta irakaskuntzaren zein hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntzaren azken hartzaile. Hartara, ondoko legeetan jasotako agindua betetzen da: Euskararen Erabilera Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Legea, Euskal Eskola Publikoaren otsailaren 19ko 1/1993 Legea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko Legea.

Horiek horrela, Euskadiko Eskola Kontseilua eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa entzunda, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko apirilaren 5ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  • Ikasleen, irakasleen, gurasoen eta gainerako eskola-agenteen ahozko euskara ulertzea, baita ikasleen beharrekin lotutako eskolako materiala ulertzea ere (filmak, bideoak, zintak, irratsaioak, besteak beste).

  • Bere kargu dituen ikasleen beharretarako diren argitalpenak, programa ofizialak, kontsulta-liburuak, artikuluak etab. ulertzea.

  • Ikasleekin, gurasoekin, irakasleekin eta hezkuntzako beste langileekin erraz eta zuzen mintzatzea laguntza- eta hezkuntza-zereginaz eta ikasleen garapen pertsonalaz eta eskolakoaz.

  • Ikasleekin euskaraz aritzea eskolako gaiei buruz: egokitzapen- edo mugikortasun-arazoak, beste ikasle batzuekikoak eta familia-ingurukoak, besteak beste.

  • Txostenak euskaraz idaztea, bai ikasleei eta bai lanean ari diren programei buruz.

  1. Plangintzako aldi bakoitzaren hasieran 45 urtetik gora dituztenak, doakionarekin ados jarri ondoren.

  2. Hizkuntzarik ikasteko gai ez direnak: ezintasun horrek ageria eta kontrastatua izan behar du.

  3. Helduei hizkuntza irakasteko gaur egunean indarrean dauden programen bidez, beren urritasun fisikoa edo psikikoa dela medio, euskara ezin ikasi duten edota eragozpen larria duten pertsonak.

    Salbuetsitako langileek, gerora arautuko diren deialdien bidez, lekualdaketa lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, baita Hezkuntzako HE1 ezarrita duten lanpostuak bete ere, non eta berehalako derrigortasun eguna jarri zaien lanpostuak ez diren.

    Inola ere ezingo dira hizkuntz eskakizuna betetzetik salbuetsi HLEA duten lanpostuetan dihardutenak, horren edukiak hezkuntza-funtzioa euskaraz garatzeko behar adinbateko hizkuntz gaitasuna eskatzen baitu.

  1. Zazpigarren artikuluko b) idatz-zatian jasotako salbuespenari dagokionez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuak proposatu eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egindako ziurtagiria beharko da; Erakunde horrek egingo ditu alegatutako gabeziak egiaztatzeko bidezko diren frogak.

  2. Urritasun fisikoak edo psikikoak, aldiz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzako Medikuntza Atalak emandako ziurtagiriz egiaztatuko dira.

    Horrela egiaztatu ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzak erroldan jasota utziko du gertatu den salbuespena.

Dekretu hau indarrean sartu baino lehen luzatutako hizkuntz ziurtagiriak homologatu eta baliokidetzeari dagokienez, HBLEM (Hezkuntza Bereziko Laguntzaileen Euskara Maila) ziurtagiria duten pertsonek HLEAduntzat hartuko dira. HLEA baino goragoko euskara-ziurtagiria dutenek, hala nola Hezkuntzako HE2dunek, EGAdunek eta ziurtagiri baliokidedunek, ez dute HLEA lortu beharko, maila hori eskatzen duten lanpostuak betetzeko.

Indargabetuta gelditzen dira ondoko arauak:

  • Agindua, 1996ko azaroaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza Bereziko Laguntzaileen Euskara Maila (HBLEM) izeneko ziurtagiria sortzen duena.

  • 110/2002 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza Bereziko lan-kontratuko langileen hizkuntza eskakizunak zehazteko irizpideak ezartzen dituena.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko apirilaren 5ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.