Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

34/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 1186
  • Xedapen-zk.: 34
  • Xedapen-data: 2003/02/18
  • Argitaratze-data: 2003/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoak hondakinen alorrean duen politika, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzkoaren 69. artikuluarekin bat, hondakinak berrerabiltzea, birziklatzea zein balorizatzeko eta zikloak ixteko bestelako edozein modu sustatzeko printzipioan oinarritzen da, besteak beste.

Printzipio horiekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoan altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zeparen balorizatze- eta ondorengo erabiltze-operazioei aplikatuko zaien erregimen juridikoa ezartzen du Dekretu honek, osasun publikoa eta ingurumena babestearren. Asko dira arau espezifiko hau justifikatzen duten arrazoiak, horietan azpimarragarriena, Euskal Autonomia Erkidegoan urtero arku elektrikoko labeetan sortzen diren 800.000 t zepa horietatik gehienak, besterik gabe, zabortegira eramaten direla. Zepa hori balorizatzea, zenbaitetan lehengai batzuen oso antzekoa izanagatik, oso bakanka egin izan da orain artean. Bestalde, esan beharra dago azken urteotan izandako aurrerakada teknologikoak, bai eta zepa balorizatzeak eragindako ingurumen-arriskuak ebaluatzeko prozesuetan lortutako emaitzek ere, nazioartean bildutako eskarmentuarekin batera, fede ematen dutela arku elektrikoko labeetako zepa eraikuntzaren eta zementuaren sektorean erabiltzea egokia dela.

Irizpide horiek aintzat hartuta, zepa balorizatzeko jarduerak arautzen ditu Dekretu honek, eta, behin balorizatuta, zein erabileratarako diren egokiak ere erabakitzen du; halaber, zaintza eta kontrolerako erregimena ezartzen du. Arauak berak bere testuan gogora dakarkigunez, ez da ahaztu behar erabilera-zerrenda hori egiteko ingurumen-irizpideak baino ez direla aintzat hartu; beraz, balorizatutako zeparen erabilerak gainerako arau sektorialak ere bete beharko ditu, eraikuntza alorreko betebehar teknikoei dagozkienak zein egin nahi den erabileraren arabera aplikagarri gerta litezkeen bestelakoak direla ere; beraz, ez da baztertzen beste arlo horietako organo eskudunek ere esan dezaketena.

Balorizatutako zepa erabiltzeko Dekretuak ezartzen dituen baldintzek ez dute helburutzat Europako Batasuneko beste Estatuetara zepa esportatzeko aurretiko betebeharrak ezartzea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 22ko 98/34/CE Zuzentarauan (gerora uztailaren 20ko 98/48/CE Zuzentarauak aldatua) eta horiek Espainiako antolamendu juridikora biltzen dituen uztailaren 31ko 1337/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako informazio-prozedurari egokitu zaio xedapen hau, hots, informazioaren gizartearen zerbitzuen inguruko arau eta arautegi teknikoei eta araudiei buruzko informazioaren prozedura arautzen duenari.

Hori dela eta, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuak hala proposatuta, Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Juridiko Aholkulariari adituta, eta aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 18an egindako bilkuran eztabaidatuta eta onetsita,

Euskal Autonomia Erkidegoan altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zeparen balorizatze- eta ondorengo erabiltze-operazioei aplikatuko zaien erregimen juridikoa ezartzea da Dekretu honen helburua, osasun publikoa eta ingurumena babestearren.

Dekretu hau aplikatzeko, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:

  1. Zepa: altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen jatorri industrialeko gaia, altzairua urtzean, fintzean zein lantzean sortua eta, hark baino pisu espezifiko txikiagoa duelarik, hartatik bereizi egiten dena.

  2. Zepa beltza: txatarra urtzean metalak dituen ezpurutasunekin nahasten den gain geruza, karga likidotik bere dentsitate desberdinaren ondorioz bereizten dena.

  3. Zepa zuria: txatarra urtzean metalak dituen ezpurutasunekin nahasten den gain geruza, karga likidotik bere dentsitate desberdinaren ondorioz bereizten dena.

  4. Zepa-ekoizlea: Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeko industria zein jarduera baten titular moduan zepa sortzen duen pertsona fisiko zein juridikoa.

  5. Zepa balorizatzea: zepak bere baitan dituen baliabideak profitatzea ahalbidetzen duen prozedura oro, dela zepa-ekoizleak aplikatua, dela bestek; bereziki eraikuntza alorrean agregakin naturalen ordezko izan daitezkeen gai ez-organikoak. Hori guztia giza osasuna arriskuan ipini gabe eta ingurumena kalte lezaketen prozedura eta metodorik erabili gabe.

  6. Zepa balorizatzailea: zepa balorizatzen jarduten duen pertsona fisiko zein juridikoa. Ez dira halakotzat hartuko hurrengo atalean definitutako erabiltzaileak.

  7. Balorizatutako zepen erabiltzailea: balorizatutako zepa Dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako moduren batean erabiltzen duen pertsona fisiko zein juridikoa

  1. ¿ Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sortutako zepa balorizatu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren baimena beharko da, aldez aurretik jarduera egin behar deneko instalazioak ikuskatuta, eta betiere bestelako xedapenek ezar litzaketen baimen eta lizentziak ordeztu gabe.

    Esandako helburuaz egindako baimen-eskaerak berekin eraman beharko ditu artikulu honen hirugarren atalean xedatutako betebeharrak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

  2. ¿ Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, zepa altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeko instalazioetan sortzen duten zepa-ekoizleek berek balorizatzeko ez da baimenik beharko; hala eta guztiz ere, Dekretu honetan bildutako betebeharrei lotuko zaizkie ekoizleak, oro har, eta bereziki hurrengo atalean balorizatzaileei ezartzen zaizkien betebehar teknikoei.

  3. ¿ Artikulu honek dioen baimenak emateko, ezinbesteko baldintza izango da balorizatzaileek, gutxienez, honako betebehar teknikook betetzea:

    1. Balorizatzeko instalazioetan zepa biltzeko eta lantzeko eremuetan zoladura egokia jartzea eta behar bezalako aldapak egitea, bai eta zirkulazio-bideetan eta maniobratzeko eta aparkatzeko eremuetan ere, euri-ura eta gurpilak garbitzeko instalazioetatik datorrena, zaparraden lehen hogei minutuetan botatako ur guztia biltzeko moduko dekantazio-putzu batera eramatearren. Edukiera hori finkatzeko hamar urteko errepikatze-aldia hartuko da erreferentziatzat.

    2. Zarata eta konfinatu gabeko hauts-isuriak minimizatzeko neurriak hartzea (zarata eta hautsaren aurkako barrerak, ureztatze-sistemak, garraio-zintak estaltzea, eremu kritikoetan hartze- eta garbitze-sistemak...)

  1. ¿ Dekretu honen arabera zepa balorizatzen jarduteko baimena lortzen dutenek agiri-erregistro bat eduki beharko dute, non zeparen kantitatea, izaera, jatorria, helburua, biltze-maiztasuna, garraiobidea eta balorizatzeko modua agertuko diren. Horiei buruzko memoria hilean behin igorriko diote administrazioaren ingurumen-organoari.

  2. ¿ Balorizatze-lanak egiten dituzten zepa-ekoizleek hala jakinarazi beharko diote ingurumen-organoari, eta hark erregistro batean erregistratuko ditu, aurretik Dekretu honetan ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatuta.

  3. ¿ Balorizatze-lanak egiten dituzten zepa-ekoizleek ere agiri-erregistro bat eduki beharko dute, non beren instalazioetan balorizatutako zepa-kantitatea, horrekin egindako balorizazio-lanak, instalazioetatik eramandako zepa-kantitatea eta horien helburua zein den agertu beharko baita, hori beste balorizatzaile bat zein balorizatutako zeparen erabiltzailea dela ere. Horiei buruzko memoria sei hilean behin igorriko diote administrazioaren ingurumen-organoari.

  1. ¿ Dekretu honetan ezarritakoaren arabera balorizatutako zepa hurrengo atalean xehatzen diren moduetan erabiltzeko gai izango da.

  2. ¿ Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sortzen duen zepa, 7. artikuluan erabilerari ezartzen zaizkion mugen barruan, Dekretu honetan zehaztutakoarekin bat eta aldez aurretik balorizatuta, honela erabili ahal izango dira:

    1. Zepa beltzaren erabilera.

      1. ¿ Azken gai moduan:

        • Errepide eta gurpildun ibilgailuetarako bide publiko zein pribatuetan, hauetako geruza estrukturaletan: errodadura-geruzan, gai bituminosoekin nahastuta, oinarrian, oinarriazpian eta zoru zelaitu hobetuan.

        • Eremu industrialak urbanizatzeko proiektuetan.

        • Zabortegiak eta beren baitako aldi baterako bideak estaltzeko material moduan

      2. ¿ Gerora aldatu beharreko lehengai moduan:

        • Zementua fabrikatzeko.

        • Hormigoiaren agregakin moduan.

    2. Zepa zuriaren erabilera.

      1. ¿ Gerora aldatu beharreko lehengai moduan:

        • Zementua fabrikatzeko.

  3. ¿ Dekretu hau zentzuz eta eraginkor aplikatzearren, arku elektrikoko labean sortutako zepa aurreko atalean aipatzen diren modu baimenduetan erabil dadin saiatuko dira Administrazio Publikoak, horretarako sustatze-neurriak hartuz.

  4. ¿ Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzean sortutako zepa Dekretu honetan xedatutakoaren arabera balorizatu ezean, bai eta, balorizatuta ere, bertan baimentzen diren moduetan erabiltzen ez direnak ere, hondakin inerte eta inertizatuak kudeatzeari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuan xedatutako arauen arabera egoki kudeatu beharko dira.

  5. ¿ Balorizatutako zepa erabiltzeko Dekretu honek xedatzen dituen arauak beteta ere, egin nahi den azken erabileraren arabera aplikagarri gerta litezkeen bestelako betebehar teknikoak ere bete beharko dira.

  1. ¿ Balorizatutako zepa ezin izango da aurreko artikuluaren bigarren atalean aurreikusi gabeko moduetan erabili, salbu eta ingurumen-organoak hala baimenduko balu, eta interesdunak, aldez aurretik, proposatzen den destinoa egokia dela justifikatuta.

  2. ¿ Aurreko atalean xedatutakoa dela eta, proposatzen den destinoaren egokitasuna frogatzearren, zepa 5. artikuluan aurreikusi gabeko moduetan erabiltzea proposatzen duenak, honako agiriak aurkeztu beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari:

    • Proposatzen den erabilerari buruzko memoria, erabili beharreko zeparen tipologia eta kantitatea barne.

    • Zeparen lagin adierazgarrien karakterizazio-analisiak.

    • Zepak epe luzean aurreikusitako moduan erabilita izan lezakeen portaera eta osasun publikoari eta ingurumenari egin liezaiokeen eragina aurreikustea ahalbidetzen duen arrisku-analisia.

  3. ¿ 5. artikuluan aurreikusi gabeko moduan erabiltzeko ematen diren baimenek, beren baitan bilduko dute, halakorik erabakiz gero, aurreko atalean esandako arrisku-analisien emaitzen ondorioz beharrezkotzat jotzen den baldintza eta betebehar oro.

Zepa baloratua Dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako moduren batean erabiltzekotan, honako baldintza hauek bete beharko dira.

  1. ¿ Balorizatutako zepa errepide eta gurpildun ibilgailuetarako bide pribatuetako geruza estrukturaletan erabiltzen delarik, dela oinarrian, oinarriazpian zein zabalketa hobetuan, bideek errodadura-geruza izan beharko dute eta zepa-geruza 70 cm baino meheagoa izango da.

    Geruza estruktural horiek egiteko zepa bestelako ohiko gaiekin nahastuta erabiltzen denean, lehen esandako lodiera erabilitako zepa-proportzioaren arabera handitu ahal izango da.

    Zepa industria-eremuak urbanizatzeko proiektuetan erabiltzen denean, aurreko baldintzak betetzeaz gain, geruza iragazkaitz bat ere gehitu beharko da gainean.

  2. ¿ Uholdeei aurre hartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Plan Integralaren arabera 100 urteko birgertatze-aldiko uholdeak jasan ditzaketen eremuetan ez da balorizatutako zepa erabiltzerik izango.

  3. ¿ Berariazko baimenaz eta kasuan kasu erabakitzen diren baldintza eta betebeharrez ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Ubide eta Errekak babesteko Lurralde Plan Sektorialean poluitzeko arriskua oso altua zein altua duten akuiferoen babes-perimetroetan ez da zepa erabiltzerik izango.

  4. ¿ Aurreko atalean esaten den baimena izapidetzeko, aurretik zepa erabili nahi den eremuari buruzko azterketa hidrogeologikoa, alde batetik, eta hartan oinarrituta, proposatzen den zepa-erabilerak akuiferoei egin liezaiekeen kalteak zehazten dituen arrisku-analisia, bestetik, aurkeztu beharko dira.

  5. ¿ Euskal Herriko Izadia Kontserbatzeko Ekainaren 30eko 16/1994 Legean arautzen diren babes bereziko figuraren bat esleituta duten espazio naturaletan ez da balorizatutako zeparik erabiliko. Urdaibaiko Biosferaren Erreserba Babesteko eta Antolatzeko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak aipatzen dituen babes bereziko guneetan ere ez da balorizatutako zepa erabiltzerik izango.

  1. ¿ Balorizatze-instalazio baterako zepa ekoizten duen orok, haren titularrak zepa onartzen duelako konpromiso-agiria eskatu beharko du.

  2. ¿ Eskaera jaso eta, gehienez, hilabeteko epean, balorizatzaileak idatziz adierazi beharko du zepa onartzen duen ala ez eta, onartuz gero, zein baldintzatan; erantzuna baiezko bada, halaber, zepa Dekretu honetan xedatutakoaren arabera balorizatzeko konpromisoa hartuko du.

    Onartze-agiri hori eskuratzea ezinbesteko aurrebaldintza izango da zepa balorizagarria ekoizlearen instalazioetatik lekualdatzen hasteko.

  3. ¿ Onartze-agiriak Dekretu honen I. eranskinean adierazten den gutxieneko edukia izango du, eta balorizatzaileak haren kopia bat bidaliko dio ingurumen-organoari; ale bana gordeko dute, halaber, bai berak, bai ekoizleak, haren iraunaldian zehar.

  1. ¿ Balorizatutako zepa 5. artikuluaren 2. a) 1 atalean aurreikusitako moduan, zabortegiak eta bertako behin-behingo bideak estaltzeko izan ezik, erabiltzen hasi aurretik, balorizatzaileek Dekretu honen II. eranskinean zehazten diren laginketa eta analisiak egin beharko dituzte, balorizatutako zeparen ezaugarriak hari eman nahi zaion erabilerari egokitzen zaizkion egiaztatzearren.

  2. ¿ Neurtu beharreko parametroak eta horien muga-balioak Dekretu honen III. eranskinean datozenak dira. Balio horiek ezin izango dira zepari bestelako gaiak gehituta bahiz horiekin nahastuta egokitu.

  1. ¿ Balorizatzaileak eta balorizatutako zeparen erabiltzaileak erabiltze-agiri bat sinatuko dute, IV. eranskinean adierazten den gutxieneko edukia izango duena, Dekretu honetan aurreikusten diren moduetan erabiltzen hasi aurretik betiere. Agiri hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari igorriko dio zepa-balorizatzaileak, eta bai berak, bai zepa-erabiltzaileak, gutxienez bost (5) urtez gorde beharko dute ale bana.

  2. ¿ Balorizatutako zepa 5. artikuluaren 2. a) 1 atalean aurreikusitako moduan, zabortegiak eta bertako behin-behingo bideak estaltzeko izan ezik, ingurumen-organoak, jasotako erabiltze-agiria ikusirik, balorizatutako zeparen ezaugarriak hari eman nahi zaion erabilerari egokitzen zaizkiola egiaztatzen duen ziurtagiria egingo du, ingurumen-irizpideak soilik aintzat hartuta.

Dekretu hau indarrean jartzerako, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa lehengo arauekin bat ekoizten eta balorizatzen dihardutenek, sei hilabeteko epean egokituko zaizkie honetan xedatutako betebeharrei.

Lehena.¿ Dekretu hau garatzeko behar diren gainerako arauak xedatzeko ahalmena ematen zaio Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuari; bereziki, balorizatutako zeparen laginketa eta analisiak egiteko arau teknikoak aldatzeko, aurrerapen zientifiko eta teknologikoek hala gomendatzen badute.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Zepa-ekoizlearen datuak.

Onartu beharreko zeparen ezaugarriak zein hura ez onartzeko arrazoi izan daitezkeen parametroak.

Zepa-balorizatzailearen datuak.

Zepa lurrean nola paratuko den eta erabili beharreko kantitatea aintzat hartuta erabakiko da balorizatutako zeparen zenbat lagin hartuko diren lagin konposatua osatzeko. Gutxienez lagin konposatu bat analizatuko da ekoizle bakoitzak ekartzen dituen 5.000 tonako.

Zepa karakterizatzeko metodologia.

Balorizatutako zepa karakterizatzeko, prEN 12457 (3. zatia) Europako aurrearauan aurreikusten den lixibiazio-saioa egitea ezarri da.

Analisi kimikoak egiteko gida metodologikoa.

prEN 12457 (3. zatia) Europako aurrearauan deskribatzen den metodologiaren arabera lortutako lixibiatuan dauden elementuak analizatzeko gomendatzen diren metodologiak hauek dira:

Barioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Kadmioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Molibdenoa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Nikela: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Beruna: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Selenioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Banadioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Zinka: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Fluoruroak: Kromatografia ionikoa. Elektrodo selektiboa.

Sulfatoak: Kromatografia ionikoa. Turbidimetria.

a) 5. artikuluan aurreikusi bezala, balorizatutako zepa errepide eta gurpildun ibilgailuetarako bide pribatuetako oinarrian, oinarriazpian zein zabalketa hobetuan erabiltzen denean (eranskin honen c) atalean eginiko definizioen arabera), bai eta industria eremuak urbanizatzeko proiektuetan erabiltzen denean ere, honako parametroak kontrolatuko dira, adierazte diren muga-balioak aintzat hartuta:

Elementua Unitatea Muga

Ba mg/kg 17

Cd mg/kg 0,009

Cr mg/kg 2,6

Mo mg/kg 1,3

Ni mg/kg 0,8

Pb mg/kg 0,8

Se mg/kg 0,007

V mg/kg 1,3

Zn mg/kg 1,2

  1. mg/kg 18

    SO4-2 mg/kg 377

  1. Zepa errodadura-geruza gai bituminosoekin nahastuta erabiliz gero, kontrolatu beharreko parametroak eta horien muga-balioak hauek dira:

    Elementua Unitatea Muga

    Cd mg/kg 0,6

    Se mg/kg 0,2

  2. Definizioak.

    Errodadura-geruza: zoladuraren gaineko geruza, ibilgailuen jarduna zuzenean pairatzen duena.

    Errepidearen oinarria: aurrekoaren azpian dagoen geruza.

    Errepidearen azpioinarria: aurrekoaren azpian eta zabalketa hobetuaren gainean dagoen geruza.

    Zabalketa hobetua: bidea zimendatzen den zabalketaren gaineko geruza.

Eskatzailearen datuak.

Zepa-balorizatzailea.

Balorizatze-modua.

Zeparen ezaugarriak.

Proposatzen den erabilera.

  1. artikuluaren 2 a) 1 atalean aurreikusitako kasuetan, zeparen gutxi gorabeherako lodiera eta ohiko beste materialekin zein proportziotan dagoen nahastuta.

    Proposatutako erabilera non gauzatu nahi den.

    Erabili nahi den balorizatutako zeparen bolumena.

    Beharrezkoak direnean, analisien emaitzak.

    Aplikagarriak badira, Dekretu honen II. eranskinean xedatutako mugak betetzen diren.

    Erabilera-mugak betetzen diren.

    Aurrerantzean egin beharreko jarraipena.