Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

199/2000 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugirorako Aholku Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua arautuko dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 4708
  • Xedapen-zk.: 199
  • Xedapen-data: 2000/10/10
  • Argitaratze-data: 2000/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugirorako Aholku Kontseilua sortu zuen, Kontseilu hau ingurugiroaren arloan eskumena duen Sailari lotzen zaio eta aholkuak emateko izaera du. Organo honek ingurugiro-politikaren prestaketan, kontsultan eta jarraipenean gizarte eta ekonomiako interesak ordezkatzen dituzten sektoreen eta Unibertsitatearen parte-hartzea bultzatu nahi du.

1999-2002 legegintzaldirako Gobernua osatzeko alderdi politikoek izenpetu zuten Koalizio Akordioaren programan biltzen ziren konpromisoen artean gure ingurugiroa errespetatuko duen eta ekonomi jardueraren garapena, aurrerapena, bizi-kalitatea eta euskal hiritar guztien ongizatea ahalbidetuko duen garapen jasangarria bultzatzeko konpromisoa dago.

Konpromiso hori abiarazteko eta gauzatzeko beharrezkoa gertatzen da berariazko ekintza eta neurriak hartzea eta Akordioak berak berariazko ekintza eta neurri hauen artean Ingurugirorako Aholku Kontseiluaren bitartez gizartearen parte-hartzea antolatzea barne hartu zuen.

Azaldutakoa kontuan izanik, premiazkotzat hartzen da Ingurugirorako Aholku Kontseiluak legean adierazten diren ordezkaritza-esparruen artean izango duen osaera finkatzea eta zehaztea, batetik, eta Kontseiluaren funtzionamendurako oinarrizko arauak zehaztea, bestetik; izan ere, oinarrizko arau hauek aholkuak emateko organo honen funtzionamendu normala eta legeak agintzen dizkion funtzioen garapen eraginkorra ahalbidetuko duten beharrezko eta aurretiazko tresnak dira.

Horrenbestez, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen azken xedapenetako bigarrenean aurreikusitakoaren arabera, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzaren Aholkularitza Batzorde Juridikoari entzun eta Gobernu Kontseiluak 2000ko urriaren 10ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, ondokoa

  1. Ingurugiroko sailburuordea, lehendakariorde gisa jardungo duena.

  2. Lurralde Antolamenduko sailburuordea.

  3. Eusko Legebiltzarraren ordezkari bat.

  4. Eusko Jaurlaritzako ondoko Sailetako bakoitzeko ordezkari bat, gutxienez zuzendari maila izango duena: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailekoa; Industria, Merkataritza eta Turismo Sailekoa; Osasun Sailekoa; Garraio eta Herrilan Sailekoa; eta Nekazaritza eta Arrantza Sailekoa.

  5. Lurralde Historiko bakoitzeko Foru Aldundien ordezkari bat.

  6. Toki Administrazioen hiru ordezkari, Eudel-Euskal Udalen Elkarteak proposatuta.

  7. Talde edo mugimendu herritar ekologista adierazgarrienen lau ordezkari, talde edo mugimendu ekologista hauen jardun-esparruak Euskal Autonomia Erkidegoaren osotasuna hartu beharko du.

  8. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeen ordezkari bat.

  9. Enpresa-erakunde eta -taldeen hiru ordezkari.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan ordezkaritza handien duten sindikatuen lau ordezkari.

  11. Ingurugiroarekin lotzen diren Teknologi Zentroen ordezkari bat.

  12. Ingurugiroarekin lotzen diren Ikerketa Zentroen ordezkari bat.

  1. Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat.

  2. Ingurugiroaren arloan ospe handia duen aditu bat.

  1. – Hirugarren artikuluko lehen idatz-zatiko n) letran jasotzen den pertsona zuzenean izendatuko du Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko sailburuak.

  2. – Kontseilukideek erakunde-talde bat ordezkatu behar dutenean, Kontseiluko idazkariak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen duen jardun-esparrua duten erakunde guztiei deituko die, dagozkien kontseilukideak izenda ditzaten.

  3. – Kontseiluan ordezkaritza duten Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Eusko Jaurlaritzako gainerako Sailek, Herri Administrazioek eta Erakunde eta Kolektiboek dagozkien ordezkaritzetako bakoitzerako ordezkari titular bat eta, gaixo egoteagatik edo beste arrazoi justifikatu batengatik titularrak bertaratu ezin duenean, titularra ordezkatuko duen ordezko ordezkari bat izendatuko dituzte.

  4. – Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Eusko Jaurlaritzako gainerako Sailek ordezko gisa izendatutako ordezkariak zuzendari mailakoak izango dira. Bestalde, 1 a) idatz-zatian aurreikusten den kasuan, ordezko gisa izendatutako ordezkariak Ingurugiro sailburuordeari kontseilukide gisa dagozkion funtzioak soilik beteko ditu eta ezin izango du lehendakariorde gisa jardun, ez eta lehendakaria ordezkatu ere.

  1. – Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritzari dagokio Kontseiluari gaiak eta dokumentazioa prestatzeko laguntza teknikoa ematea.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugirorako Aholku Kontseiluaren bileretan bertaratzeak dietak jasotzeko eskubidea eragin dezake, zerbitzuak egiteagatik kalte-ordainak jasotzeari buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren V. kapituluan ezarritakoari jarraituta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugirorako Aholku Kontseiluak bere barne-funtzionamendurako arauak onartzen ez dituen bitartean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22tik 29ra bitarteko artikuluetan biltzen diren xedapenei jarraituta zuzenduko da Kontseilua.

Lehena.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko sailburuari Dekretu honetan xedatzen dena garatzeko eta burutzeko beharrezko xedapenak emateko baimena ematen zaio.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko urriaren 10ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.