Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

97/1997 Dekretua, apirilaren 29koa, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraipideak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 2241
  • Xedapen-zk.: 97
  • Xedapen-data: 1997/04/29
  • Argitaratze-data: 1997/05/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

garrantzia baloratzea.

  1. ¿ Informazio-iturriekiko interesa eta jakinmina erakustea (informatika-baliabideak, korrespontsaliak, agentziak, etab.).

  1. Kontzeptuzko Edukiak:

    1. ¿ Egunkari bat argitaratzeko baliabide teknikoak. Egunkari bat egiteko erabilitako elementu tradizionalak eta ordenadore bidezko argitalpenaren kontzeptu modernoak.

    2. ¿ Egunkari murala. Egunkari mural bat egitea, iragarki-tauletan jartzeko. Azal adierazgarria eta elementu ikonikoen erabilera. Egunkarietako eta aldizkarietako albisteak. Egitura bakuna eta erraza. Euskararen eta gaztelaniaren erabilera egokia (argitaratzen den hizkuntzaren arabera).

    3. ¿ Eskola-aldizkaria. Kazetaritzari buruz Prentsako Tailerrean ikasleek bereganatu dituzten ezagutzak (kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak) praktikan jartzea helburu izanik.

  2. Prozedurazko Edukiak:

    1. ¿ Egunkari bati dagozkion elementuak bildu, antolatu eta sistematizatzea.

    2. ¿ Ordenadorearen bidez egunkari baten diseinuaren prozesua lantzea, aldez aurretik ezarritako zehaztapenak kontuan izanik.

    3. ¿ Talde-lana antolatu eta eginkizunak banatzea.

    4. ¿ Eskola barruko eta eskolaz kanpoko albisteak erabiltzea, iturri egokiak kontsultatuz.

    5. ¿ Eskola-aldizkari bat sortzea, alderdi teorikoak, funtzionalak, ekonomikoak eta estetikoak kontuan izanik.

    6. ¿ Kazetaritza-lana aldez aurretik egindako diseinuan eta plangintzan oinarrituz egitea, eta ikastetxean dauden baliabide guztiak erabiltzea.

    7. ¿ Egunkari mural bat planifikatu eta egitea, ikastetxearen informaziorako baliagarria izateko moduan.

  3. Jarrerazko Edukiak:

    1. ¿ Besteak errespetatzeko eta nork bere burua gizarteratzeko bide gisa talde-lanak duen garrantzia baloratzea.

    2. ¿ Hizkuntza zuzen adierazteak eta testuingurura egokitzeak duen garrantzia baloratzea, komunikaziorako eta kultur sorkuntzarako bide gisa.

    3. ¿ Nork bere irizpide estetikoak, funtzionalak eta kritikoak garatzea.

    4. ¿ Ikastetxean egunkariaren bidezko komunikazioak duen garrantziaz jabetzea.

    5. ¿ Elementu ikonikoak eta tipografikoak barneratzeko joera eta interesa erakustea.

    6. ¿ Egunkari murala eta eskola-aldizkaria argitaratuko duen ikastetxearen ingurunean interesa pizten duten albisteen aukeraketaren eta helburuaren arteko balorazio orekatua egitea.

    7. ¿ Komunikatzeko baliabide gisa euskararen ohiko erabilerarekiko sentsibilitatea eta interesa erakustea.

    1. ¿ Ebaluaziorako irizpideak

    1. ¿ Mota desberdinetako ahozko eta idatzizko testuen funtsezko ideiak eta asmoak antzematea, eta horien edukia kazetaritza-genero eta azpigenero desberdinek erabiltzen dituzten idatzizko testuetan erreproduzitzea.

      Irizpide honen bidez ikasleak jasotzen dituen ahozko eta idatzizko mezuen funtsezko edukia informazio osagarritik bereiziz ulertzen ote duen ziurtatu nahi da. Entzundakoa eta irakurritakoa zein neurritan ulertzen den jakiteko, mezua idatzizko testuetan erreproduzituko du ikasleak. Beti ere ikasleak sortutako testuetan oinarritzea komeni bada ere, tailerraren ezaugarrien arabera albisteak bezalako nolabaiteko normalizazio-maila duten testuekin hastea gomendatzen da.

    2. ¿ Egunkariak lantzen eta hedatzen parte hartzen duten agente-mota desberdinak eta antolamenduari eta funtzionamenduari dagozkien ezaugarriak identifikatu eta aztertzea, prentsako tailerraren errealitatera egokitzearren.

      Irizpide honen bidez ikasleak egunkari-enpresa baten antolamenduari buruz bereganatu dituen ezagutzak eta bere egunkariaren funtzionamenduan ezagutza horiek zein neurritan aplikatu dituen jakin nahi da.

    3. ¿ Iturri desberdinetako informazioak hedatu, kontrastatu eta aztertzea, lortutako informazio eta ikuspegi nagusiak objektiboki adieraziko dituzten egunkari-artikuluak sortzeko.

      Irizpide honen bidez ikasleak informazio-iturri desberdinen azterketan bereganatutako esperientzia neurtu nahi da, bai eta lan horretan garatu duen maila kritikoa eta informazio hori barneratzeko lortutako gaitasuna ere, konplexutasun-maila desberdinetako testuak eta iturriak arian-arian ulertzen dituela ziurtatzearren, eta kontrastatutako informazioan oinarriturik laburpenak egitea ahalbidetzearren.

    4. ¿ Idatzizko testuak sortzea, kazetaritza-azpigeneroen ezaugarriak kontuan izanik eta zuzentasunari buruzko irizpideak errespetatuz.

      Irizpide honen bidez ikaslea testu-mota desberdinak sortzeko gai ote den ziurtatu nahi da, testuaren zatiak eta osagaiak testu-motari dagokion egituraren arabera antolatuz, eta kohesio, lotura eta eraikuntza sintaktikorako prozedurak behar bezala erabiltzen dituela erakutsiz. Gainera, nork bere ideietan eta esperientzietan oinarrituz, testuak sortzeko prozesuan ikasleak lortu duen gaitasuna ezagutu nahi da.

    5. ¿ Nork berak landutako egunkari-testuaren bidez ideia nagusiena edo nagusienak laburtzea, tituluak, aurkibideak, etab. idazteko.

      Irizpide honen bidez ikasleak egunkariko edozein informazioren funtsezko edukia hitz gutxitan adierazi behar duenean laburtzeko duen gaitasuna ebaluatu nahi da, genero horren ezaugarri diren inpaktua eta laburtasuna erabiliz eta lan horretan lortutako sormena erakutsiz.

    6. ¿ Hizkuntzaren mekanismoei eta bere elementu formalei buruz hausnarketa egitea besteen testuak hobeto ulertzeko eta nork bere sorkuntzak aztertu eta hobetzeko, hiztegiak, gramatikako eskuliburuak, eta estilo-liburuak erabiliz, gaztelaniazkoak nahiz euskarazkoak.

      Irizpide honen bidez ikasleak genero desberdinetako egunkari-testuak interpretatzean eta sortzean egitura morfosintaktikoak eta lexikoak behar bezala erabiltzen ote dituen jakin nahi da.

    7. ¿ Egunkari-mota desberdinetan, gizarte, arraza, erlijio eta sexu-diskriminazioa edo informazioa manipulatzeko beste edozein era antzematen den irudi, adierazpen eta mezu-mota desberdinak identifikatzea. Bestalde, horien erabilera saihestuko duten alternatibak aztertu eta alternatiba horiek nork bere sorkuntzetan erabiltzea.

      Irizpide honen bidez ikaslea egunkari-testuetako hitz eta irudi bidezko hizkuntzaren erabilera diskriminatzaileak eta manipulatzaileak antzemateko gai ote den ziurtatu ahal izango da. Gainera, gaia nahiz hizkuntza direla eta, erabilera diskriminatzaile horien azterketa kritikoa egiteko eta testuak berregitean eta aipamen horiek egingo dituen sekzioak sortzean diskriminatzaileak ez diren alternatibak erabiltzeko dituen gaitasunak ebaluatu nahi dira.

    8. ¿ Kazetaritza-erabilerako hitz eta irudi bidezko hizkuntzak barneratuko dituzten mezuak sortzea, komunikazio-egoeraren ezaugarri nagusiak kontuan izanik, kode desberdinen adierazpen-prozedurak erabiliz eta komunikazio-beharraren arabera hizkuntza-mota jakin bat edo gehiago barneratuz.

      Irizpide honen bidez, hasieran, ikaslea hitz eta irudi bidezko hizkuntzak (testua, argazkia, komikia) barneratuko dituzten mezuak antzemateko gai ote den ikusi nahi da; gainera, aipatutako hizkuntza horiek konbinatuko dituen komunikazio-egoeraren osagai nagusiak adierazteko eta kazetaritza-sorkuntzarako baliabide gisa hizkuntza horiek komunikatzeko duten ahalmena baloratzeko gai ote den jakin nahi da.

    9. ¿ Talde-lanean besteen iritzi, ideia eta irtenbide desberdinak baloratzea eta errespetatzea, eta denbora, espazioa eta eskueran dauden baliabideak behar bezala banatu eta antolatzea.

      Irizpide honen bidez elkarbizitzarako, talde-lanerako eta elkarrekin batera erabakiak hartzeko oinarrizkoak diren baloreen garapena ebaluatu nahi da, gizarte-partaidetza indartzearren eta komunitate-integrazioa erraztearren (tailerra, ikastetxea, gizarte-ingurunea). Gainera, elkarbizitza aberasteko bide gisa, iritzi desberdinak errespetatzeko eta baloratzeko ikasleak duen joera, eta erantzukizunak hartuz eta besteekin banatuz talde-lanean aritzeko duen gaitasuna ere ebaluatu nahi da.

      Jakintzagai hau irakatsi dezaketen irakasleak:

      (Prentsako tailerra)

    1. ¿ Jakintzagai hau 1701/1991 E.D.ren arabera Gaztelania eta Literatura Arloa dagokien irakasleek irakatsiko dute, edo Euskarako irakasleek, aukeratutako ikasteredu elebidunaren arabera, bai eta hurrenez hurren Gaztelania eta Literatura edo Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateak irakasteko 1995eko abenduaren 5eko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzaren Ebazpenak 1. lehentasuna aintzatetsitako titulazioen jabe diren irakasleek ere.

    2. ¿ Beste edozein espezialitateko irakasleek Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari baimena eskatu ahal izango diote. Zuzendaritzak baimen hori eman edo ukatu egingo die, bakoitzak frogatutako prestakuntzaren arabera.

      Hezkuntza¿sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan aitortzen denez, batxilergoaren zeregina izango da ikasleei adimen eta giza heldutasuna ematea, ondorengo ikasketak egiten jarraitu edo lanean hasteko modua izan dezaten. Lanbide Heziketari dagokionez, lanbide batean behar bezala aritzeko moduko prestakuntza eman behar zaiola ikasleari ezartzen da aipaturiko legean; areago, prestakuntza balioanitza eman behar da, geroko profesionalek beren lan¿bizitzan izan ditzaketen aldaketetara moldatzeko gaitasuna izan dezaten. Helburu horiek betetzeari begira, hurrengo xedapen hauek hartuko dira aintzat: Lege Organikoa bera; azaroaren 29ko 1700/1991 Errege Dekretua eta urriaren 2ko 1178/1992 Errege Dekretua, batxilergoko gutxienezko irakaskuntzak eta egitura ezartzen dituztenak; eta maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretua, Lanbide Heziketako tituluei eta gutxienezko irakaskuntzei buruzko jarraibide orokorrak ezartzen dituenak. Hortaz, aipaturiko xedapenak eta, herri¿ikastetxeei dagokienez, Euskal Eskola Publikoaren Legea dira Dekretu honen lege¿esparrua.

      Batxilergoa orokortzeko aurrikusita zegoen ikasturtea 1998¿1999 izan bazen ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretuak sistema berriaren ezarpena aurreratzeko eskaintzen zuen aukeraz baliatuz, sistema berria lehenik ikastetxe jakin batzuetan ezarri zuen 1994ko irailaren 26ko Aginduaren arabera. Ikastetxe horietan egindako saiakuntza gogobetekoa izan da orokorrean; hori dela¿eta, komenigarria dirudi, egin beharreko zuzenketa guztiak egin ondoren, 1997-98 ikasturtetik bertatik hasita Autonomi Erkidegoko maila horretako ikastetxe publiko eta pribatu guztietan Batxilergoa ezartzea, aipatu Errege Dekretuak hartarako uzten duen bidea oinarri hartuta. Ildo horretatik, 1994ko irailaren 26ko Agindua indargabetu egiten da, lehen maila gainditu duten ikasleei dagokienean izan ezik.

      Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik iristen den batxilergoak bi ikasturteko iraupena du, lau motatan banatzen da eta hiru gai¿multzo ditu: guztientzako jakintzagaiak, denentzat derrigorrezkoak, ikasle guztien prestakuntza bateratua eta orokorra bermatzen dutenak; modalitate bakoitzeko berariazko jakintzagaiak, ikasleek beren gaitasun eta interesen arabera ondoen doakien espezializazioa hauta dezaten, ikasketa-mota desberdinez gainera, modalitate bakoitzaren barruan ere hainbat aukera daudelako; eta, azkenik, aukerako jakintzagaien multzoa; horiek askoz libreago hauta daitezke, horrek bide emango die espezializazioan sakontzeko edo, aitzitik, lehen aukeran bazter utzitakoak, hots, hautatu ez dituen motetan beharrezkoak diren aukerako gaiak hautatzeko. Hori horrela izanik, batxilergoak titulu bakarra ematen badu ere, guztientzako gaiak dituen prestakuntza orokorra izateaz gain, aukera anitzak ere ematen ditu, ikasle bakoitzaren ezaugarrietara hobeto moldatzeko eta prestakuntza desberdinak hartzeko, bai ondorengo ikasketei begira (unibertsitatekoak, Lanbide Heziketako edo Arteko goi¿mailakoak), bai lan¿munduan hasteari begira.

      1. Eranskinean dago jasota jakintzagaien laukia; guztientzakoak, modalitatekoak eta aukerakoak, bakoitzari astean zenbat ordu eskainiko zaizkion zehaztuz. Ikastetxeei dagokie Hezkuntza Administrazioak argitaratuko dituen curriculumak bertako ezaugarrietara egokitzea, Dekretuak ezartzen dituen gutxienezkoekin egingo duten ikasketa programaren barruan. Irakasleei dagokie eskolak ikasketa programa horien arabera ematea (herri ikastetxeetan ikasketa programa hori Curriculum Proiektuan gauzatzen da) eta ikasleen ikaskuntza, bere programazioa eta irakaslana ebaluatzea.

        1. atalean batxilergoa urtebete aurreratzeko aukera ematen da eta DBH tik ez datozen ikasleak sistema berrian sartzeko baldintzak ere bertan ezartzen dira; lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan ikastetxeek bildu beharreko baldintzak eta hirugarrenean irakaskuntza berriak emango dituzten irakasleen baldintzak jasotzen dira; hirugarren xedapen gehigarrian musika¿batxilergoa beste aukera baten gisa jasotzen da, LOGSE n ezarritako motetatik aparte, hala ezarrita baitago 288/1992 Dekretuan, hots, musika¿irakaskuntzen oinarrizko eta erdiko maila eta maila horietara nola iritsi arautzen dituen Dekretuan. Laugarren xedapen gehigarrian, hezkuntza¿premia bereziak dituzten ikasleei Dekretu honetan aipatzen diren ikasketak egiteko aukera ematen zaie, beti ere ikasketak lortzeko eskatzen diren gaitasun orokorrak errespetatzen badira.

          Lanbide Heziketari dagokionez, legeak aitortzen dion helburua bete nahi badu, egokitu beharko du ekoizpen¿inguruneak eskatzen duen kualifikazio¿eskakizunetara. Ildo horretatik, hezkuntza¿sistemak, prestakuntzaz gain, lanbide¿gaitasuna ere eskaini behar du, hau da: enplegu jakin batean aritzeko gaitasunak, ezaguerak, trebetasunak eta jarrerak, eman beharreko prestakuntza, beraz, lehiakorra eta espezialdua izango da.

          Prestakuntza balioanitza eta lehiakorraren helburu bikoitza lortzearren, bereizi egiten da Lanbide Heziketa berrian, batetik, Oinarrizko Lanbide¿Heziketa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan sarturik), eta bestetik, Berariazko Lanbide Heziketa, Dekretu honetan arautzen dena. Dekretu hori azaroaren 22ko 447/1994 Dekretutik, Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolamendu orokorra eta berorien tituluei buruzko jarraibideak ezartzen dituenetik, dator.

          447/1994 Dekretuak, zioen adierazpenean, jasotzen zuen «Berariazko Lanbide Heziketa osatzen duten atalak hauexek direla: kasuan kasuko lanbidean aritzeko bidea ematen duen tituluari dagozkion lanbide¿ezaugarriak, hots, ezaguerak, trebetasunak, gaitasunak eta jarrerak»; gainera, hori «bi mailatako prestakuntza¿ziklotan dago banaturik: erdi¿mailakoak, Bigarren Hezkuntzako Graduatu¿titulua lortu ondoren egiten direnak, eta goi¿mailakoak, Batxilergo¿titulua lortu ondoren egiten direnak. Ziklo horiek gainditzeak, hurrenez hurren, Teknikari eta Goi¿mailako Teknikari tituluak lortzeko eskubidea ematen du».

          Bestalde, zera adirazten zuen: «Lanbide Heziketa eta ekoizpen¿arloa uztartu beharra LOGSE n ere agertzen zen jasota (Hezkuntza¿Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legea), eta helburu hori lortzeko bidea ez da bakarrik curriculumak diseinatzea, ekoizpen¿arloaren beharrizanetara egokitzeko, baizik eta Prestakuntza Zikloen egitura bera ere antolatu eta egituratzea: zikloak lanbide¿moduluetan banatuko dira, hau da, batasuna eta koherentzia duten ezaguera¿multzoetan. Ezaguera¿multzo horiek enplegurako balioa eta pisua duten gaitasun¿unitate batekin edo gehiagorekin lotuko dira, halatan ezen enplegu¿arloan balioetsi eta estimatuko diren.

          Antolamendu horri jarraiki, orain arte elkarrengandik hain urrun egon diren Lanbide Heziketako bi motak berriro lotzeko moduak egongo dira; batetik, Prestakuntza Arautua edo hasierakoa, lehenengo enplegua lortzeko prestakuntza ematen duena, eta, bestetik, Prestakuntza Ez¿Arautua, hezkuntza¿sistema araututik kanpo geratzen dena, funtsean langileentzako etengabeko prestakuntzako ekintzak eta lan¿arloan berriro sartzeko prestakuntza eskaintzen duena.

          Diseinu berriaren arabera, Lanbide Heziketa osotasuna da, profesionalaren bizitza osoan zehar jarraipena eta segida izango duena. Antolamendu berria dela bide, zikloak lanbide¿moduluka eskaini ahal izango dira; hori horrela, hasierako prestakuntza amaitu dutenentzat etengabeko prestakuntza izateko ere baliagarria izango da, baita lanbide jakin bateko berariazko prestakuntza hartzeko ere, ziklo gehienak gaitasun¿unitateren batekin baitaude loturik. Horretarako gaitasun¿unitateak honela ulertu behar dira: kasuan kasuko lanbidean zenbait ataza egiteko behar diren lanbide¿gaitasunen multzoak.

          Profesional berriak ekoizpen¿arloko eskakizunetara hobeki moldatzeko eta ikastetxeak lantegiekin hobeto uztartzeko, lantegietako praktikaldiak sartuko dira curriculumean, titulua emateko ezinbesteko baldintza gisa, hala baitago jasota urriaren 3ko 1/1990 LOGSEren 34.2 atalean.

          Lanbide Heziketa berria antolatu eta arautzean egin beharreko beste erreferentzia bat egin behar da eta azkena izateagatik ez da aurrekoak baino garrantzi txikiagokoa. Ez dugu inoiz ahaztu behar zeintzuk diren Lanbide Heziketako edozein heziketaren helburu garrantzitsuenak: hobekuntza integrala etengabe bilatzea, kooperatibak eta talde¿lana sustatzea, eragile izateko kultura hedatzea, ingurugiroa zaintzea, lana segurtasunez, lehiatsu eta erantzukizunez egitea, azken finean, prestakuntza eta ekoizpeneko bide guztien kalitatea bilatzea».

          Hala ere, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzen araubide bateratua, baita berori ezartzearena ere beharrezkoa da, biak baitira unibertsitatez kanpoko eta derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzak, behin derrigorrezkoak ezarri eta gero, era horretan, batetik, LOGSEk ezarritako araubide orokorreko irakaskuntzen esparru osoa hartzen du; eta bestetik, elkarrengandik urrun egon eta elkarren arteko harremanik izan ez duten ikasketak sartzea ahalbidetzen du. Integrazio hori erreformak berak mesedetu egiten du, oinarrizko lanbide-heziketa bigarren hezkuntzaren baitan kokatzean.

          Dekretu honen helburuetariko bat, 447/1994 Dekretuan jasoa, egitura, antolamendua eta jarraibideak ezartzea da, Prestakuntza Zikloek beren eginkizunak bete ditzaten; halaber, Euskal Autonomi Erkidegoko ziklo horien tituluen garapena eta curriculuma finkatzen ditu, maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren arabera, hori baita Lanbide Heziketaren gutxienezko irakaskuntzei eta tituluei buruzko jarraibide orokorrak ezartzen dituen oinarrizko araua.

          Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola¿Kontseiluari entzun ondoren, Jaurlaritza Kontseiluak 1997ko apirilaen 29an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Lurralde¿eremua eta helburua.

  1. ¿ Dekretu honen bidez Batxilergoa arautu eta bere curriculuma ezarri, Berariazko Lanbide Heziketa garatzeko jarraibideak eman eta irakaskuntza horiek ezartzeko baldintzak finkatuko dira Euskal Autonomi Erkidegoko lurralde¿eremuan.

  2. ¿ Lanbide Heziketari dagokionez, hauexek dira berariazko xedeak:

    • Lanbide Heziketako sistema bakarra lortzea, helburu bikoitza edukita: unibertsitateko ikasketak egiteko, prestatzeko eta lanbideren batean zuzenean jarduteko. Lanbide Heziketa hori Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako sarean emango da, baita Goi¿mailako Lanbide Heziketako Institutuetan eta Teknologi Berrikuntzarako Institutuetan ere.

    • Berariazko Lanbide Heziketa kalitatezkoa izatea lortzea, lehiakortasunean oinarriturik, gaur egungo eta etorkizuneko islada duten lanbideetan hasteko; aldi berean, ikasleen azken prestakuntza eta langileen hezkuntza¿birmoldaketa izan dadin.

    • Lanbide Heziketaren sistema bateratuan gizarte¿eragileen erantzukizun partekatua izatea, gizarte, ekonomia eta lanbideetako beharrizanetara etengabe moldatzeko gauza izan dadin.

      1. atala.¿ Batxilergoaren eta Berariazko Lanbide Heziketaren helburua.

      1. ¿ Batxilergoaren helburua ikasleek osoko prestakuntza eta adimen nahiz giza heldutasuna berenganatzea da, geroan unibertsitate¿mailako ikasketak edo Goi¿mailako Lanbide Heziketa egin ahal izan ditzaten eta, azken finean, lan¿munduan sartzeko gauza izan daitezen.

      2. ¿ Berariazko Lanbide Heziketaren irakaskuntzen xedeak hauexek dira:

    • Titulu bakoitzak berezkoa duen lanbide¿gaitasuna lortzea.

    • Kasuan kasuko arloaren antolamendua eta ezaugarriak ezagutzea; lanbideetan jardunean hasteko moduak; oinarrizko lan¿arloko legeak eta lan¿harremanetan jatorria duten eskubide eta eginbeharrak ezagutzea; segurtasun¿baldintzetan lan egiteko behar diren ezaguerak eta trebetasunak ikastea eta lan egitetik eratorritako arriskuei nola aurre egin jakitea.

    • Pertsona eta profesional gisa nortasuna eta heldutasuna eskuratzea, ondorengo ikasketak errazago egiteko eta kualifikazioen aldaketetara hobeki moldatzeko.

    • Norberaren lanbidea dela¿eta, ingurugiroa zaintzen laguntzea eta prozesuen, produktuen eta zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobekuntzan zuzenean partehartzea.

  3. atala.¿ Irakasteredu elebidunak.

  1. ¿ Batxilergoari eta Berariazko Lanbide Heziketari dagozkien irakaskuntza guztiak A eta D ereduetan eman ahal izango dira, Euskal Herriko unibertsitateaz besteko irakaskuntzan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuaren II. Eranskinaren arabera eta otsailaren 19ko 1/1993 Eskola Publikoaren Legeak hizkuntza horiei ezartzen dien izaera instrumentalarekin.

  1. atala.¿ Dekretu honetan arauturiko irakaskuntzak hartzen hasteko baldintzak.

  1. ¿ Batxilergoko lehenengo mailara eta Erdi¿mailako Prestakuntza Zikloetara sartzeko Bigarren Hezkuntzako graduatu¿tituluaren jabe izan behar da. Goi¿mailako Lanbide Heziketako zikloetara sartzeko batxilergo¿tituluaren jabe izan behar da.

  2. ¿ Hala eta guztiz ere, urriaren 3ko 1/1990 LOGSE Legearen 32.1 atalean ezarritakoarekin bat, aurreko pasartean aipaturiko titulaziorik gabe ere sartu ahal izango da Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloetara, baldin eta froga bat gainditzen bada, zeina Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautuko baitu. Edozein modutan, goi mailako Prestakuntza Zikloetara bide honetatik sartu ahal izateko 20 urte beteak izan beharko dira.

  3. ¿ Erdi¿mailako Prestakuntza Zikloren batean aurreko pasartean ezarritakoaren arabera sartu diren ikasleek ziklo hori gainditzen badute, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehazten dituen batxilergo¿motetara sartzeko eskubidea izango dute.

  1. atala.¿ Aurreko ikasketa planetatik sartzea.

  1. ¿ Batxilergoko lehen mailara sartu ahal izango dute LOGSEk arautu gabeko ikasketa planetatik datozen eta honako kasu hauetakoren batean dauden ikasleek:

    • IEE ko lehen zikloko ikasketak gaindituak edo arlo bereko edo desberdinetako gehienez bi irakasgai gainditu gabe dauzkatenak.

    • LH Ieko Tekniko Laguntzaile titulua lortua dutenak edo LH Ieko gehienez bi irakasgai gainditu gabe dauzkatenak.

    • BBB ko bigarren maila gainditua edo lehen eta bigarren mailako irakasgai bat edo bi gainditu gabe dutenak.

  2. ¿ Lege-arau honetan begiz jo gabeko kasuetan, Batxilergora lehen edo bigarren mailan sartzeko baldintzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finkatuko ditu indarrean dagoen legeria oinarri hartuta.

  3. ¿ Prestakuntza Zikloak erabat ezartzen ez diren artean, Berariazko Lanbide Heziketara zuzenean sartuko dira, 4. atalean aipatutakoez gain, arauz finkatzen diren baldintzak betetzen dituztenak.

  1. atala.¿ Batxilergoko eta Prestakuntza Zikloetako irakaskuntzaren ezarpena.

  1. ¿ Batxilergoko lehen mailari dagokion irakaskuntza, ezarritako modalitateetan, 1997-98 ikasturtean hasiko da ematen ikastetxe guztietan, urrutiko irakaskuntzan, helduentzako berariazko eskalatzean, gaueko Batxilergoa barne, izan ezik; hauetan ezarpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak xedatzen duenaren arabera egingo da. Erdi- eta Goi-mailako Prestakuntza Zikloen irakaskuntzak 1998-99 eta 1999-2000 ikasturteetan hasiko dira ematen ikastetxe guztietan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautzen duenaren arabera.

  2. ¿ Aurreko atalean xedatutakoa xedatu, Arte Batxilergoari dagokion irakaskuntza 1999-2000 ikasturtean hasiko da ematen.

  1. atala.¿ Batxilergoaren helburuak.

    Batxilergoko curriculumaren helburua, orokorrean, ikasleengan honako gaitasun hauek garatzea da:

    • Hautaturiko motak berezkoak dituen oinarrizko trebetasunak eta ezaguera zientifiko eta teknologikoak ikastea eta erabiltzea.

    • Ikerketaren eta metodo zientifikoaren funtsezko atalak ulertzea.

    • Mundu garaikidearen errealitateak, aurretikoak eta faktore eragileak aztertu eta balioestea, eta pertsonen zein herrien arteko diferentziekiko tolerantzia eta begirunezko jarrerak garatzea.

    • Euskal Herriak berezkoak dituen ezaugarriak, natura, kultura, historia, gizarte, ekonomia eta hizkuntza¿arlokoak, ezagutzea eta balioestea.

    • Pertsona, gizarte eta moralaren aldetik heldutasuna finkatzea, ikasleek erantzuleak eta autonomoak izaten ikas dezaten.

    • Gizarte¿ingurunearen garapenean eta hobekuntzan solidarioki parte hartzea.

    • Oinarrizko Lanbide Heziketari dagozkion ezaguerak, trebetasunak eta jarrerak hartzea, Goi¿mailako Prestakuntza Zikloen irakaskuntzak probetxuz egiteko.

    • Arte eta literaturaren sentikortasuna suspertzea, hori baita kultura¿prestakuntzaren eta aberastasunaren jatorria.

    • Gorputz Hezkuntza eta kirola pertsonaren garapena errazteko erabiltzea.

    • Zuzen hitz egiteko gaitasuna eta etorria izatea EAEko bi hizkuntza ofizialetan, hizkuntza biez jabetzea eta beren autore eta obra nagusiak ezagutzea.

    • Zuzen hitz egiteko gaitasuna eta etorria izatea gutxienez atzerriko hizkuntza batean.

  2. atala.¿ Batxilergoaren egitura.

  1. ¿ Batxilergoa bi ikasturtez osatuko da, eta hurrengo modalitate hauek izango ditu: Artea, Natur eta Osasun Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak eta Teknologia. Modalitate denetarako guztientzako jakintzagaiak, modalitate bakoitzari dagozkion gaiak eta aukerako gaiak izango ditu. Batxilergoa egiten hasteko adina hamasei urtekoa izango da eskuarki.

  2. ¿ Guztientzako jakintzagaiak prestakuntza orokorrari begira daude. Modalitateko gaiek eta aukerakoek prestakuntza espezialduagoa emango diote ikasleari, ondorengo ikasketak ahalbidetzeko edo lanbideren batean hasteko.

  1. atala.¿ Guztientzako jakintzagaiak eta modalitatekoak.

  1. ¿ I. eranskinean jasotzen dira Batxilergoko modalitate denetarako guztientzako jakintzagaiak, modalitate bakoitzekoak eta etapan zehar eman beharreko ikastorduak. Hezkuntza Administrazioak argitaratuko dituen curriculumen arabera emango dira.

  2. ¿ Ikasleek, etapan zehar, guztientzako jakintzagai denak eta hautaturiko modalitateko gutxienez sei hartuko dituzte.

  3. ¿ Ikastetxeek derrigorrean eman beharko dituzte ezarritako modalitateetako jakintzagai guztiak, bat bera ere eman gabe uzteke.

  4. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko xedapenak emango ditu bigarren mailara igarotzean modalitatez aldatu ahal izateko.

  1. atala.¿ Aukerako jakintzagaiak.

  1. ¿ Ikastetxeek aukerako gaien eskaintza nahikoa egingo dute; hortaz, bi gai sartuko dira lehen mailan eta lau bigarrenean; batez ere, atzerriko bigarren hizkuntza bat eta Goi¿mailako Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloetara sartzeko eskatzen direnak, beti ere ikasle¿kopuru nahikoa baldin badago. Salbuespen gisa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aurretiko baimena lortu ondoren, eskaini ahal izango dira, aukerako gai gisa, ikastetxean ematen ez diren modalitateei dagozkienak.

  2. ¿ Ikasleek gai bat hautatu behar dute gutxienez lehenengo mailan eta bi gai bigarrenean, ikastetxeak eskaintzen dituen aukerako gaien artetik, hartuta ez dituen bere modalitateko gaien artetik eta ikastetxean ematen diren beste modalitateetako gaien artetik.

  3. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aukerako gai berriak eta beren curriculuma ezarri eta argitaratu ahal izango ditu. Salbuespen gisa, ikastetxeek proposaturiko aukerako gaiak emateko baimena eman ahal izango du, horretarako ezarriko den prozeduraren ildotik. Baimen horiek baliozkoak izango dira eskatu dituzten ikastetxeetarako, eta zehazturiko epealdian. Dena dela, baimena emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, iraungi egingo dira.

  1. atala.¿ Berariazko Lanbide Heziketaren egitura.

  1. ¿ Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntzak Erdi¿mailako eta Goi¿mailako Prestakuntza Zikloetan sailkatuko dira, lanbide¿tituluak lortzeari begira. Zikloak modulu¿egiturakoak izango dira, eta iraupena titulu bakoitzaren berariazko arauan zehaztuko da.

  2. ¿ Prestakuntza Ziklo guztiek lanbide¿moduluen multzoa izango dute, eta kasu guztietan hurrengo hauek izango dituzte: Prestakuntza eta Lan¿Orientabideko bat, Kalitate eta Etengabeko Hobekuntzako bat eta Lantegiko Prestakuntzako beste bat. Helburuak eta ezaugarriak IV. eranskinean biltzen dira.

  1. atala.¿ Berariazko Lanbide Heziketaren helburuak.

  1. ¿ Berariazko Lanbide Heziketaren helburuak prestakuntza¿ziklo bakoitzaren curriculumetan zehaztuko dira.

  2. ¿ Erdi¿mailako Prestakuntza Zikloen helburu orokorra lanbideren batean jarduteko gaitzea da, batez ere, exekuzio eta antolamendu¿lanak egiten irakastea. Horrelako lan batzuk autonomoak izan daitezke eta lanbide bakoitzak berezkoak dituen tresnak eta teknikak erabiltzen ikastekoak izango dira.

  3. ¿ Goi¿mailako Prestakuntza Zikloetan ikasleak lanbide¿eginkizunetan gaituko dira. Geroko profesionalek lanbide¿eginkizunak burutzeko gauza izan beharko dute, bai beren kabuz, bai talde¿lanean.

  1. atala.¿ Eskaintza¿modalitateak.

  1. ¿ Ikastetxeek, orokorrean, baimenduta dauzkaten Prestakuntza Zikloak eskainiko dituzte. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimena eman ondoren, eta ekoizpen¿sistemaren prestakuntza¿beharrizanak direla¿eta, Prestakuntza Zikloak eskaini ahal izango dizkiete helduei modu partzialean, urriaren 3ko 1/1990 LOGSE Legearen 53.2 atalean ezarritakoaren ildotik.

  2. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen duenarekin bat, eskaini ahal izango dira irakaskuntza horiek ikasleak bertaratu gabe ere, «urrutitik» alegia. Era berean, eskolatu gabeko ikasleek lanbide¿tituluak eskuratzeko probak ere antolatu ahal izango dira.

  1. atala.¿ Tituluen curriculum¿garapenari buruzko jarraibideak.

  1. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Prestakuntza Ziklo bakoitzaren derrigorrezko curriculuma ezartzeko Jaurlaritzari proposatzen dionean, Euskal Autonomi Erkidegoko ekonomi eta gizarte¿mailako garapenaren beharrizanak, ekoizpen¿egiturako giza bitartekoak eta lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeek ingurura egokitzeko duten beharra hartuko ditu kontuan.

  2. ¿ Proposamen horretan, gutxienezko irakaskuntzez gain, hurrengo xehetasun hauek ere agertuko dira gutxienez:

    1. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak.

    2. Tituluaren derrigorrezko irakaskuntzak biltzen dituen curriculuma.

    3. Lanbide¿modulu bakoitzaren erreferentzia¿ordutegia, modulua Prestakuntza Zikloaren eskaintza osoan sartzen denean, eta ordutegia, eskaintza partzialaren bidez egiten denean.

    4. Zehaztapenak, balegozkio, lanbide¿moduluen denbora¿banaketa egiteko zikloan, eta moduluak behin betiko kokatzeko ikaste¿prozesuan.

    5. Ekoizpen¿zentroko jarduerak egiteko erreferentzia¿ordutegia eta lantegietako prestakuntza¿moduluari dagokion ikastetxeko erreferentzia¿ordutegia.

    6. Irakaste¿ikaste prozesurako jarraibideak eta ebaluazioa garatzekoak.

    7. Goi¿mailako Prestakuntza Zikloetarako, Batxilergoan gai jakin batzuk eginak izatea.

  3. ¿ Lanbide¿moduluen helburuak «amaierako gaitasun» delakoen bidez adieraziko dira.

  4. ¿ Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren 10 e) atalean ezarritakoari lotuz, eta hor zehazturiko oinarrizko edukiak eta ordutegi¿portzentaia aintzat harturik, derrigorrezko irakaskuntzen edukiek ez dute inolaz ere izango osoko ordutegiaren %85 baino gehiago, baldin eta Prestakuntza Zikloko eskaintza osoan sarturiko lanbide¿moduluei badagozkie.

  1. atala.¿ Curriculum Proiektua.

  1. ¿ Ikastetxeek ematen duten Batxilergoaren edo Prestakuntza Zikloen curriculuma zehaztu eta osatuko dute ikasketa programaren barruan; herri ikastetxeetan Curriculum Proiektua eginez eta onartuz gauzatuko da osatze hori. Proiektu horrek Batxilergoko eta Prestakuntza Zikloetako xedeak eta irakasgai eta lanbide modulu bakoitzekoak egokitu egingo ditu ikastetxeko testuinguru sozioekonomiko eta kulturalera eta ikasleen ezaugarrietara. Ikastetxeko Curriculum Proiektuak, Hezkuntza Proiektuarekin bat eginda, Legearen zehaztapenak jasoko ditu, hots, Euskal Eskola Publikoaren 47. atalean ezarritakoak. Pedagogia eta didaktikako irizpideen artetik gutxienez honako hauek jasoko ditu:

    • Hizkuntzak ikasteko prozesuan erabiltzeko irizpideak.

    • Modalitateko gaiak edo lanbide¿moduluak antolatzea eta hurrenkeran jartzea.

    • Aukerako gaiak eskaintzeko irizpideak.

    • Ikasleak ebaluatzeko irizpideak.

    • Curriculumaren garapenari eta irakaslanari buruzko irizpideak.

    • Orientabide¿plana.

    • Emaitza onak azpimarratzeko eta ikus daitezkeen akatsak zuzentzeko jarraipen eta balioespen¿jardunbideak.

  2. ¿ Curriculum¿proiektuan gai guztien eta lanbide¿moduluen programazio orokorrak ere sartuko dira. Programazioak espezialitateetako irakasleek egingo dituzte elkarrekin. Bertan edukien helburuak, banaketa, garapena eta hurrenkera jasoko dira eta, horiekin batera, izaera orokorreko hastapen metodologikoak, ebaluazio¿prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabili behar duten ikasmateriala ere bai.

  3. ¿ Etapa, irakaskuntza¿mota eta Prestakuntza Ziklo desberdinak ematen dituzten ikastetxeetan, Curriculum Proiektuak antzeko irizpideez tratatuko dira; hala ere, Batxilergoko modalitate edo Prestakuntza Ziklo bakoitzaren irakaskuntzek izan ditzaketen berezitasunak errespetatu behar dira.

  4. ¿ Lantegietako prestakuntza¿moduluaren kasuan, arduradunak, lantegiko erakuslearekin batera, erabakiko ditu lantegian egon bitartean egin beharreko jarduerak eta ekintzak, baita emaitzak balioesteko irizpideak ere.

  1. atala.¿ Irakasle taldea.

  1. ¿ Prestakuntza Ziklo berean lan egiten edo Batxilergoko ikasle¿talde bati eskolak ematen dizkion irakasleen taldea da.

  2. ¿ Taldearen osakera ahalbait txikiena izango da, eta kideen arteko koordinazioa lortzen saiatuko da. Era berean, Batxilergoan edo Prestakuntza Zikloan zehar ikasle¿talde berarekin jarraitzen ahaleginduko da.

  3. ¿ Era berean, koordinazioa ere eskatuko da batxilergoko modalitate berean eskola ematen duten irakasle¿taldeen artean, batxilergoko modalitateen artean, lanbide¿multzo bereko Prestakuntza Zikloen artean eta lanbide¿multzo bereko edo desberdineko Prestakuntza Zikloen zeharkako lanbide¿moduluak ematen dituztenen artean.

  4. ¿ Lanbide¿modulu bakoitza irakasle bakar batek emango du, honako kasu hauetan izan ezik: irakasle espezialistek eman behar dituztenak, hala jasotzen baita urriaren 3ko 1/1990 LOGSE Lege Organikoaren 33.2 atalean, eskaintza partzialaren bidez egiten direnak eta, hala balegokie, lantegietako prestakuntzakoak.

  1. atala.¿ Tutoretza eta orientabidea.

  1. ¿ Ikaste¿talde bakoitzak bere irakasle¿tutorea izango du. Eta AJA k (Antolamendu eta Jarduera Araudia) edo BAk (Barne Araudia) ematen dizkion ardurez gain, tutoreak ikasleen ebaluazioa koordinatuko ditu, baita eskola, pertsona eta lanbide arloetako orientabidea ere, ikastetxeak dituen barneko zein kanpoko orientabide¿zerbitzuen laguntzaz eta aholkuez.

  2. ¿ Hezkuntza eta lanbide arloetako orientabidearen helburua ikasleak ikasteko prozesuan zehar gidatu eta laguntzea da, heldutasun pertsonala eskura dezaten, eta beren gaitasun eta interesekin bat datozen aukera akademiko eta profesionalak hauta ditzaten.

  3. ¿ Aparteko lanbide¿moduluen eskaintza partziala denean, tutoretzaren berezko funtzioak lanbide¿modulu bakoitza emateko ardura duen irakasleak erabiliko ditu.

  1. atala.¿ Metodologia.

  1. ¿ Batxilergoan zehar aplikatzen den metodologia didaktikoaren bidez, ikasleek beren kabuz ikasteko, taldean lan egiteko eta ikerketarako beharrezko bideak aplikatzeko gaitasuna sustatuko du, irakasgaietako alderdi teorikoaren eta praktikoaren arteko harremanak azpimarratuz; eta Prestakuntza-Zikloei dagokienez, zientzia, teknologia eta antolamenduko edukiak uztartuz, parte hartu behar duen ekoizpen prozesuen ikuspegi orokorra eta koordinatua bultzatuko du.

  2. ¿ Prestakuntza¿eskaintza helduei zuzentzen bazaie, edo urrutiko hezkuntza gisa egiten bada, tratamendu metodologikoa hezkuntza¿mota horiek dituzten berezko ezaugarrietara moldatuko da.

    V. ATALBURUA.¿ EBALUAZIOA, SUSTAPENA ETA TITULAZIOA.

  1. atala.¿ Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa.

  1. ¿ Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa etengabea izango da, Batxilergoan gaika eta Prestakuntza Zikloetan lanbide¿moduluka. Erreferentzia curriculumetan ezarritako helburuak eta ebaluazio¿irizpideak izango dira eta, Prestakuntza Zikloen kasuan, tituluaren berezko lanbide¿gaitasuna hartuko da kontuan, hori baita erreferentzia Prestakuntza Zikloaren helburu orokorrak definitzeko eta hura osatzen duten lanbide¿moduluen amaierako gaitasunak zehazteko, baita ikaslearen heldutasuna ikusteko ere, Dekretu honen 2.2. atalean ezarritako xedeekiko.

  2. ¿ Emaitzak bileretan jasoko dira, bilera horietara kasuan kasuko taldeko irakasle guztiak joango dira. Irakasle¿tutorea koordinatzaile arituko da, eta ikastetxeko orientabide¿zerbitzuen laguntzaz baliatuko da.

  3. ¿ Gai edo lanbide¿modulu bakoitza ematen duen irakaslea izango da horren arduraduna; hala ere, gaiak edo moduluak osotasunean hartu behar ditu kontuan eta begiratuko die, halaber, ikasleen heldutasun akademikoari, dagokion curriculumak garatu nahi dituen gaitasunak aintzat harturik, eta Batxilergoaren kasuan, geroko ikasketetan aurrera egiteko aukerei.

  4. ¿ Ebaluazioko azken bileran gai edo lanbide¿modulu guztietan emaitza positiboa lortu ez duten ikasleek aparteko deialdi bat izatekoeskubidea izango dute, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehazten duenaren arabera.

  1. atala.¿ Ebaluazioko agiriak.

  1. ¿ Batxilergoko eta Prestakuntza Zikloetako ebaluazio¿prozesuaren derrigorrezko agiriak hauexek dira: ikasketa¿espedientea, ebaluazio¿aktak, banakako ebaluazio¿txostenak eta kalifikazio¿liburua. Horietatik kalifikazio¿liburua eta banakako ebaluazio¿txostenak dira ikasleen ikasketa zein lurralde¿mugikortasuna bermatzen duten agiriak.

  2. ¿ Gai edo modulu bakoitzaren azken ebaluazioaren emaitza, lantegietako prestakuntzakoa izan ezik, kalifikazio bidez emango da: 1etik 10era, hamarrenik gabe. Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloek, horrez gain, zikloko kalifikazio orokorra izango dute, eta hori ere zenbakiz adieraziko da, 1etik 10era, hamarren bakar batekin. Positiboak izango dira bost eta bostetik gorako kalifikazioak eta negatiboak gainerakoak.

  3. ¿ Lantegiko prestakuntzako lanbide¿moduluko kalifikazioa gai / ez gai modukoa izango da.

  1. atala.¿ Curriculum Proiektuaren eta irakaslanaren ebaluazioa.

    Irakasleek Curriculum Proiektua, programazioak eta irakaslana ere ebaluatuko dituzte, klaustroak hartutako erabakien argitan; hori guztia ikasleek lortu beharreko helburuei begira.

  2. atala.¿ Batxilergoko maila batetik bestera igarotzea.

  1. ¿ Lehenengo mailatik bigarrenera igaro ahal izateko, ikasleek ebaluazio positiboa lortu beharko dute egindako gai guztietan. Hala ere, gai batean edo bitan ebaluazio negatiboa lortu dutenek ere igaro ahal izango dira, baina gai horietan jarduera sendogarriak egin beharko dituzte, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehazten duen moduan. Bi gaitan baino gehiagotan ebaluazio negatiboa lortu duten ikasleek oso¿osorik errepikatu beharko dute lehenengo maila.

  2. ¿ Bigarren mailaren amaieran bat, bi edo hiru gaitan ebaluazio negatiboa izan duten ikasleek gainditu gabeko gaiak errepikatu beharko dituzte soil¿soilik. Hiru gaitan baino gehiagotan ebaluazio negatiboa lortu dutenek osorik errepikatu behar dute maila hori eta lehenengo mailatik geratu zaizkienak. Ondorio horietarako, gai bakartzat joko dira izen bera duten lehenengokoa eta bigarrenekoa.

  3. ¿ Ikasle batek ezin izango du bete lau urtetan baino gehiagotan Batxilergoko eskolatze arrunteko ikaspostu bera.

  4. ¿ Atal honetan xedaturikoa ez zaie aplikatuko urrutiko irakaskuntzako batxilergoa egiten duten ikasleei edo helduentzako eskolatze berezia jasotzen dutenei. Horiek gaika egin ahal izango dute Batxilergoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen dituen hurrenkera eta bateraezintasunezko arauekin bat.

  1. atala.¿ Prestakuntza Ziklo batetik bestera igarotzeko baldintzak.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehazten duenaren ildotik, zenbait lanbide¿modulu gainditu beharra ezar daiteke baldintza gisa lantegiko prestakuntza¿modulura sartu ahal izateko edo prestakuntza jakin bat behar duen beste moduluren batera sartzeko, batez ere, ikasturte bat baino iraupen luzeagoa duten Prestakuntza Zikloetara sartzeko.

  2. atala.¿ Titulazioa.

  1. ¿ Batxilergoko edozein modalitateri dagozkion gai guztietan ebaluazio positiboa lortu duten ikasleek Batxilergoko titulua jasoko dute. Titulu horrek bidea emango die unibertsitate¿mailako ikasketak egiteko, sarbide¿probak gainditzen badituzte. Era berean, bidea emango die Goi¿mailako Lanbide Heziketako zikloetara sartzeko, baita Arte¿irakaskuntzetako Goi¿mailara sartzeko ere, beti ere arauz ezarritako baldintzak betetzen badituzte edo probak gainditzen badituzte.

  2. ¿ Era berean, Erdi edo Goi¿mailako Prestakuntza Ziklo baten lanbide¿modulu guztietan kalifikazio positiboa lortu duten ikasleek, hurrenez hurren, dagokion lanbideko Teknikari edo Goi¿mailako Teknikari titulua jasotzeko eskubidea izango dute.

  3. ¿ Teknikari tituluak bidea emango du Batxilergoan sartzeko, Dekretu honen 4.3 atalean ezartzen denarekin bat. Goi¿mailako Teknikari tituluak bidea emango du zehazten diren unibertsitate¿ikasketak egiteko, egindako Lanbide Heziketako ikasketak kontuan edukita eta unibertsitatean sartzeko indarrean dauden arauekin bat.

  1. atala.¿ Lanbide¿moduluak ikasi izanaren egiaztagiria.

    Prestakuntza Ziklo baten irakaskuntzen eskaintza partzialaren barruan lanbide¿modulu bati dagozkion Berariazko Lanbide Heziketako ikasketak gainditzen duenari egiaztagiria emango zaio. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baldintzak ezarriko dizkie ikastetxeei egiaztagiriak eman ahal izateko.

  1. atala.¿ Koordinazio¿organoak.

  1. ¿ Dekretu honen 15.2 atalean aipatzen diren programazio orokorrak eta 16.2 atalean aipaturiko koordinazio¿lanak prestatzeko eta aplikatzeko, Bigarren Hezkuntzako institutuek eta Goi¿mailako Lanbide Heziketako institutuek, Euskal Eskola Publikoaren Legearen 30.2 atalarekin bat, behar diren koordinazio¿organoak jaso ahal izango dituzte beren antolamendu eta jardun¿araudietan.

  2. ¿ Berariazko Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe guztietan lantegiko praktikaldien koordinatzailea egongo da. Ikastetxearen eta lantegiaren arteko harremanak finkatu eta garatzea izango du eginkizun koordinatzaileak eta, gainera, lantegiko prestakuntza¿moduluak ardurapean dituzten irakasleen ekintzak bateratzea ere bai. Irakasle horiek, erakuslearekin batera, garatu eta koordinatuko dituzte modulu horren irakaskuntza¿ekintzak. Erakuslea ikastetxeko ikasleen prestakuntzaren arduraduna da, eta irakaskuntza¿ekintzek beti lehentasuna izan dezaten begiratuko du.

  3. ¿ Lantegiko praktikaldien koordinatzailea pertsona bakarreko organo gisa hartu ahal izango da, ikastetxe bakoitzaren Antolamendu eta Jarduera Araudiaren (AJA) arabera, eta zuzendaritza¿taldekoa izan daiteke.

  4. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du aurreko ataletan esandako koordinazio¿lanek noiz eta zein kasutan beharko dituzten ordu¿kredituak edo bestelako pizgarriak.

Lehena.¿

  1. ¿ Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek eta ikastetxe pribatuek, eta Goi¿mailako Lanbide Heziketako institutuek 1004/1991 Errege Dekretuan eskaturiko gutxienezko baldintzak bete behar dituzte, baita, hala balegokie, Berariazko Lanbide Heziketako tituluak arautzen dituzten Errege Dekretuetan ezarritako baldintzak ere.

  2. ¿ Bigarren Hezkuntzako institutuek eta ikastetxe pribatuek Batxilergoko bi modalitate emango dituzte gutxienez, modalitate horiek dituzten gai guztiekin, eta, gainera, Erdi eta Goi¿mailako Prestakuntza Zikloren bat, Arte Batxilergoa ematen duten Arte Eskolei buruzko apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuaren 5. xedapen gehigarrian ezarritakoaren kaltetan joan gabe eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eman ditzakeen salbuespenezko baimenen kaltetan joan gabe.

  3. ¿ Taldeko ikasle¿kopurua 35ekoa izango da gehienez jota Batxilergoan eta 25ekoa Prestakuntza Ziklo bakoitzean.

  1. ¿ Batxilergoari eta Prestakuntza Zikloei dagozkien irakaskuntzak Bigarren Hezkuntzako irakasleek eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoek emango dituzte, 1701/1991 eta 1635/1995 Errege Dekretuetan ezarritakoaren ildotik. Aintzat hartuko dituzte, halaber, Berariazko Lanbide Heziketako tituluak arautzen dituzten Errege Dekretuak. Dena dela, lan¿arloko profesionalak aldi baterako kontratatu ahal izango dira, zenbait lanbide¿modulutan, administrazio¿zuzenbideko erregimenean, LOGSEren 33.2 atalaren arabera.

  2. ¿ Irakasleak gaiei, lanbide¿moduluei eta espezialitate berriei atxikiko zaizkie, aipaturiko Errege Dekretuetan xedaturikoa betez.

  3. ¿ Inolako espezialitateko irakasleei aldez aurretik atxiki ez zaizkien aukerako gaiak eta EAE n ezarritako lanbide¿moduluak kasuan¿kasuko curriculumetan aipatzen diren irakasleek emango dituzte. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimentzen dituen aukerako gaiak, Dekretu honen 8. atalaren arabera, baimenean bertan adierazten diren irakasleek baino ezin izango dituzte eman.

  4. ¿ Ikastetxe pribatuetan Batxilergoko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleek 1995eko uztailaren 24ko Aginduan ezarritako baldintzak bete behar dituzte; Prestakuntza Zikloetako irakaskuntzak ematen dituztenek, ordea, 1635/1995 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedaturikoari lotuko zaizkio.

  1. ¿ Batxilergoko guztientzako jakintzagaiak eta musikako irakaskuntza arautuetako erdi-mailako hirugarren ziklokoak egin dituzten ikasleek Batxilergoko titulua jasotzeko eskubidea dute. Batxilergo¿mota horrek Musika Batxilergoa izango du izena.

  2. ¿ Batxilergoko titulua eskuratzeko eskubidea izango dute, halaber, Batxilergoko guztientzako irakasgaiak gaindituz, dantza irakaskuntza arautuetako erdi mailako hirugarren zikloa amaitu duten ikasleek.

  3. ¿ Ikasleak Batxilergoko guztientzako gaiak egin dituen tokiko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeari dagokio Batxilergoko titulua emateko proposamena egitea.

  1. ¿ 5. atalean ezarritako Batxilergoko gaitasun orokorrak errespetatuz eta titulu bakoitzerako ezarritako oinarrizko gaitasunak aintzat hartuz, hezkuntza¿premia bereziak dituzten ikasleek, Bigarren Hezkuntzan graduatu direnek, Batxilergoko eta Erdi-mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzak egin ahal izango dituzte. Ikastetxeek banako curriculum¿egokitzapenak egingo dituzte, gai hori berariaz arautzen duten lege¿xedapenak betez.

  2. ¿ Hezkuntza¿premia bereziak dituzten ikasleen ebaluazioan, aurreko puntuan aipatu den curriculum¿egokitzapen nabarmena egin zaienean, egokitzapen horretan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan oinarrizko erreferentziatzat.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

    Lehena.¿ 6. atalean ezarritakoaren kaltetan izan gabe, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, salbuespen gisa, baimena eman ahal izango die ikastetxe berean ikasketa horien bigarren mailan matrikulaturik dauden ikasleei BBB eta UBI ko irakaskuntzak ematen jarraitzeko, Batxilergoko irakaskuntza emateko 1004/1991 Errege Dekretuak ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eta hala eskatzen duten ikastetxeei.

Indar gabe uzten dira azaroaren 22ko 447/1994 Dekretuko, Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolamendu orokorra egin eta dagozkion tituluei buruzko jarraibideak ematen zitueneko, 6. atala eta VI eta VII atalburuak, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1994ko irailaren 26ko Agindua, Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeetan Batxilergoa aurreratuta ezartzea arautzen zuena, Agindu horren arabera bigarren mailara igaro diren ikasleei dagokienean izan ezik, ikasle horiek bertan xedatutakoaren arabera amaitu ahal izango baitituzte Batxilergoko ikasketak.

Lehena.¿ Baimena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari Dekretu hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak emateko.

.¿ Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean egongo da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko apirilaren 29an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Batxilergoaren modalitateak:

1. MAILA 2. MAILA

GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAKOrduak

  • Gaztelania eta Literatura 3 ¿ Historia 3

  • Euskara eta Literatura 3 ¿ Gaztelania eta Literatura 3

  • Atzerriko Hizkuntza 3 ¿ Euskara eta Literatura 3

  • Filosofia 3 ¿ Atzerriko Hizkuntza 3

  • Gorputz Hezkuntza 2

  • Erlijioa/Alternatiboa (aukeratzeko) 2

  • Tutoretza 1

    Guztira 17 Guztira 12

    MODALITATE JAKINTZAGAIAK Orduak MODALITATE JAKINTZAGAIAKOrduak

  • Matematika I ¿ Kimika (*)

  • Fisika eta Kimika ¿ Biologia (*)

  • Biologia eta Geologia ¿ Fisika (*)

  • Marrazketa Teknikoa ¿ Matematika II (*)

  • Lur eta ingurugiro-zientziak ¿ 1. mailan hautatu ez zirenak

    4 orduko 3 jakintzagai 12 4 orduko 3 jakintzagai 12

    AUKERAKO JAKINTZAGAIAK Orduak AUKERAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

    4 orduko jakintzagai 1 4 4 orduko 3 jakintzagai 8

    GUZTIZKO OROKORRA 33 GUZTIZKO OROKORRA32

    GIZA ETA GIZARTE-ZIENTZIEN BATXILERGOA

    1.MAILA 2. MAILA

    GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAKOrduak

  • Gaztelania eta Literatura 3 ¿ Historia 3

  • Euskara eta Literatura 3 ¿ Gaztelania eta Literatura 3

  • Atzerriko Hizkuntza 3 ¿ Euskara eta Literatura 3

  • Filosofia 3 ¿ Atzerriko Hizkuntza 3

  • Gorputz Hezkuntza 2

  • Erlijioa/Alternatiboa (aukeratzeko) 2

  • Tutoretza 1

    Guztira 17 Guztira 12

    MODALITATE JAKINTZAGAIAKOrduak MODALITATE JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Gizarte-Zientziei aplikatutako Matematika I ¿ Geografía

  • Historia Garaikidea ¿ Grekera

  • Latina I ¿ Latina II(*)

  • Artearen Historia ¿ Gizarte-Zientziei aplikatutako

  • Ekonomia Matematika II (*)

  • Ekonomia eta Enpresa-

    Antolaketa (*)

  • Filosofiaren Historia

    1. mailan hautatu ez zirenak

    4 orduko 3 jakintzagai 12 4 orduko 3 jakintzagai 12

    AUKERAKO JAKINTZAGAIAKOrduak AUKERAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

    4 orduko jakintzagai 1 4 4 orduko 2 jakintzagai 8

    GUZTIZKO OROKORRA 33 GUZTIZKO OROKORRA32

    TEKNOLOGI BATXILERGOA

    1. MAILA 2. MAILA

    GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAKOrduak GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Gaztelania eta Literatura 3 ¿ Historia 3

  • Euskara eta Literatura 3 ¿ Gaztelania eta Literatura 3

  • Atzerriko Hizkuntza 3 ¿ Euskara eta Literatura 3

  • Filosofia 3 ¿ Atzerriko Hizkuntza 3

  • Gorputz Hezkuntza 2

  • Erlijioa/Alternatiboa (aukeratzeko) 2

  • Tutoretza 1

    Guztira 17 Guztira 12

    MODALITATE JAKINTZAGAIAKOrduak MODALITATE JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Industri Teknologia 1 ¿ Industri Teknologia II (*)

  • Matematika I ¿ Matematika II (*)

  • Fisika eta Kimika ¿ Fisika (*)

  • Marrazketa Teknikoa ¿ Elektroteknia (*)

  • Mekanika(*)

    1. mailan hautatu ez zirenak

    4 orduko 3 jakintzagai 12 4 orduko 3 jakintzagai 12

    AUKERAKO JAKINTZAGAIAKOrduak AUKERAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

    4 orduko jakintzagai 1 4 4 orduko 2 jakintzagai 8

    GUZTIZKO OROKORRA 33 GUZTIZKO OROKORRA 32

    ARTE BATXILERGOA

    1. MAILA 2. MAILA

    GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAK Orduak GUZTIENTZAKO JAKINTZAGAIAKOrduak

  • Gaztelania eta Literatura 3 ¿ Historia 3

  • Euskara eta Literatura 3 ¿ Gaztelania eta Literatura 3

  • Atzerriko Hizkuntza 3 ¿ Euskara eta Literatura 3

  • Filosofia 3 ¿ Atzerriko Hizkuntza 3

  • Gorputz Hezkuntza 2

  • Erlijioa/Alternatiboa (aukeratzeko) 2

  • Tutoretza 1

    Guztira 17 Guztira 12

    MODALITATE JAKINTZAGAIAKOrduak MODALITATE JAKINTZAGAIAK Orduak

  • Arte Marrazketa I ¿ Arte Marrazketa II

  • Marrazketa Teknikoa ¿ Irudia

  • Bolumena ¿ Diseinuaren Oinarriak

  • Artearen Historia ¿ 1. mailan hautatu ez zirenak

  • Adierazpen Grafiko eta

  • Plastikoaren Teknikak

    4 orduko 3 jakintzagai 12 4 orduko 3 jakintzagai 12

    AUKERAKO JAKINTZAGAIAKOrduak AUKERAKO JAKINTZAGAIAK Orduak

    4 orduko jakintzagai 1 4 4 orduko 2 jakintzagai 8

    GUZTIZKO OROKORRA 33 GUZTIZKO OROKORRA 32

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (16)

Arauaren historia

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.