Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

90/1990 DEKRETUA, apirilaren 3koa, zeinen bidez «Aialako Industrialdea, S.A.» Baltzu Publikoaren 1990erako aurrekontuak onartzen baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 1243
  • Xedapen-zk.: 90
  • Xedapen-data: 1990/04/03
  • Argitaratze-data: 1990/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Uztailaren 27ko 192/1989 Dekretuak «Aialako Industrialdea, S.A.» baltzu publikoa sortzeko baimena eman zion Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. delakoari. Hori sortua delarik, eta Euskal Autonomi Elkartearen 1990erako Aurrekontu Nagusiak onartu zituen abenduaren 22ko 10/1989 Legearen 11-a) atalean ezarritakoaren indarrez, izan ere bertan Jaurlaritzaren Kontseiluari ematen baitzaio ahalmena aipatutako Lege hori indarrean jarri ondoren sortzen diren baltzu publikoen aurrekontuak onartzeko, ezinbestekoa gertatzen da 1990erako baltzu horrek izango dituen aurrekontuak onartzea, berori aurtengo ihardunaldirako beharrezko zaizkion legezko baliabideez hornitzearren. Hori dela-eta, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1990.eko apirilaren 3ko bilkuran aztertu eta onartu zuelatik, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- «Aialako Industrialdea, S.A.» Baltzu Publikoaren 1990erako aurrekontuak onartzea, 107.162.000 PTAko zuzkidurarekin. Kopuru berorretara arteko baliabideak izango ditu baltzu horrek ustez. Dekretu honen Eraskinean ageri da zehaztuta aurrekontu horien banaketa, barne direlarik horiei dagokienez ustez izango direneko finantza-egoerak. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean pekretu hau. Gasteiz, 1990.eko apitilak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.ERASKINA AIALAKO INDUSTRIALDEA, S.A. BALTZU PUBLIKOAREN I99ORAKO AURREKONTUAK Kapital aurrekontua