Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

227/1989 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, «Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia Tribunal Económico-Administrativo de Euskadi» delakoa sortzea eta antolatzeari buruzko urtarrilaren 24eko 14/1983 Dekretua aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 2910
  • Xedapen-zk.: 227
  • Xedapen-data: 1989/10/10
  • Argitaratze-data: 1989/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : Lehenengo atala.- Honako hau da Dekretu honen xedea, hau da, kontratuetan ezarritako epeak ez bete izanaren ondorioz aplikatuko diren zigor-zenbatekoak ezartzea, Euskal Autonomi Elkarteko Kontratazio Administratiboari atxikita dagoen Administrazio Orokor eta Instituzionalaren eremuan egin daitezen obra-kontratuei dagozkienetan. Bigarren atala.- Kontratuak betetze-arta eramateko gai diren organuek ezarriko dituzte ofizioz zigor horiek, legez ezarrita dauden prozedurei jarraituz. Hirugarren atala.- Honako eskala progresibo honi atxikiko zaizkio ezarriko diren zigorrak: Epez kanpoko egun bakoitzagatik Guztirako edo Zati Epearen 1/10era arte 0,05 A/E Guztirako edo Zati Epea 1/7ra arte gainditzeagatik 0,1 A/E Guztirako edo Zati Epea 1/5era arte gainditzeagatik 0,2 A/E Guztirako edo Zati Epea 1/4ra arte gainditzeagatik 0,45 A/E Guztirako edo Zati Epea 1/3ra arte gainditzeagatik 0,7 A/E Guztirako edo Zati Epea 1/3etik gainditzeagatik 1,2 A/E Honako hauek honela direla: A = Guztirako edo zati aurrekontua. E = Guztirako edo zati epea (hilabeteak x 30 egun). Obraren guztirako aurrekontuaren %20rainokoa izan dadinean zigorraren zenbatekoa, bidezko izango da, kontratua indargabetzea. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean eta hau indarrean jarri ondoren onarpena emandako kontratazio-espediente guztiei aplikatuko zaie. Gasteiz, 1989.eko urnak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.«Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako EpaitegiaTribunal Económico-Administrativo de Euskadi» delakoa sortu eta antolatzeari buruzko urtarrilaren 24eko 14/1988 Dekretuko 4. atalak, Epaimahaia, hiru kidez osaturik egongo dela xedatzen du, Epaimahaiburua, Idazkaria eta Bokala, Idazkariaren egitekoa, Zuzenbidean lizentziadun izan eta Ogasun eta Finantza Sailari adskribaturik dagoen goimailako kargu edo teknikari bati dagokiola. Bere egitekoetan ihardunez Epaimahaiak pilatu duen esperientziak, birreraketa prozesu bati ekin beharra dakar, horren bitartez, Idazkaritzaren aginte esklusiboa, txostenak gauzatzeari buruzkoa, desegitea gerta dadin, halaber, organismo honen sailarteko gaurregungo osatze-modua errespetatuz, bi Bokaletza berri sortzea ere, horrek, bide batez, Ekonomi eta Administraziozko bidean Administrazioaren egitekoen bereizketa printzipioarekiko errespetoan jarraitzea ere ekar dezan murtziloen bere kudeaketa eta erabaki aginduetan. Hori dela bide, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1989.eko urriaren 10eko bere bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera.XEDATU DUT: Lehenengo alala.- Laugarren atala «Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia Tribunal Económico-Administrativo de Euskadi» delakoa sortzea eta antolatzeari buruzko urtarrilaren 24eko 14/1983 Dekretuko Epaimahaiaren osatze modua eta karguak- ondorengo era honetan idatzirik gelditzen da: «Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia- Tribunal Económico-Administrativo de Euskadi delakoa, ondorengo bost kide hauez osaturik egongo da: a) Ogasun eta Finantza Saileko Ogasun Sailburuordeak izango du Epaimahaiburu kargua eta egon ez edo eritasun kasuan, Sail honetako Aurrekontu eta Programazio Sailburuordeak ordezkatuko du hori. b) Zuzenbidean Lizentziadun titulua izanez, Sail hori berari adskribaturiko goimailako kargu edo teknikari bat, Idazkari Kargua beteko duena. c) Goimailako hiru kargu edo teknikari, horietatik bi, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Saileko Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailordetzari adskribatuak, Bokal izaera izango dutenak». Bigarren atala.- «Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia- Tribunal Económico-Administrativo de Euskadi» delakoaren sorketa eta antolaketari buruzko urtarrilaren 24eko 14/1983 Dekretuko 5. ataleko 2. apartaduari, ondorengo bigarren lerroaldi hau erasten zaio: - «Erabakiak, indarrean dirauen legeriaren arauera, organo hori eratu behar duten kide guztiek hartuko dituzte, eta hori, botuen gehiengoaren bidez eta, berdinketa kasuan, Epaimahaiburuarenak erabakiko duela». Hirugarren atala.- - «Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia-Tribunal Económico-Administrativo de Euskadi» delakoaren sortze eta antolaketari buruzko urtarrilaren 24eko 14/1983 Dekretuko 5. ataleko 3. apartaduko, d) letra, bere testuari ondorengo intziso hau erantsiz aldatu da: «halaber, Epaimahaiburuak izenda dezan Bokalari, Idazkari beraren proposamenez, espedientea edo iharduketak bidaltzea, horri dagokion txostena idaz dadin eta horren trasladoa, hartu ondoren, Epaimaiko kideei emango zaie». Laugarren atala.- «Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia- Tribunal Económico-Administrativo de Euskadi» delakoa sortzea eta antolatzeari buruzko urtarrilaren 24eko 14/1988 Dekretua, ondorengo Xedapen Gehigarri hau erantsiz aldatzen da: «Bere erabakiak E.H.A.A.an sartzearen ondorioetarako, Euskadiko Ekonomi-Arduralaritzako Epaitegia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria araupetzen duen azaroaren 23ko 296/1988 Dekretuko 7,3,b) ataleko organoen artean sartutakotzat ulertuko da». ALDlBATERAKO XEDAPENA Dekretu honen indarrartzetik hasi eta bost eguneko gehienerako epe baten barruan, Ogasun eta Finantza Sailburuak eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuak, Agindu bidez, dagozkien Sailen bokalak izendatuko dituzte, titularrak eta ordezkoak. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oso-osoan argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteiz, 1989.eko urriak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.