Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

131/1989 DEKRETUA, maiatzaren 23koa, Lehendakari eta Sailburuei, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren goi-karguei eta horrentzat lan egiten duen konfidantzazko edo behin-behingo langilegoari, euren karguak edo lanpostuak uzteagatik, dagozkien kalteordainen eta aldibaterako ordainketen errejimena araupetzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 111
  • Hurrenkera-zk.: 1632
  • Xedapen-zk.: 131
  • Xedapen-data: 1989/05/23
  • Argitaratze-data: 1989/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Zer Publikoaren interesak ordaintzeko preskribapen aldia, bost urtetan ezartzen du indarrean dirauen arauteriak. 1981.eko abenduaren 31 ko Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipenerako Indarrean dirauen arauteriarekin bat eginik bost urteko preskribapen aldia ahitu egin da, interesen mugaegunak 1983eko ekainaren 30ean eta 1983.eko abenduaren 31n eta, Zor Publikoa jaulkitzea xedatu zuen azaroaren 30eko 129/1981 Dekretuaren eta Ekonomia eta Ogasun Sailburuaren 1981.eko abenduaren 3ko Aginduaren esanera, ondorengo titulu hauei dagozkien galdatu gabeko interesak preskribatutzat deklaratzen ditut: 1981.eko abenduaren 31ko Euskadiko Zor Publikoaren Jaulkipena. A Seriea Interesen mugaeguna: 1983.eko ekainak 30 Tituluen numerazioa: 233.373 Bakarkako zenbateko likidioa: 535,50 pezeta. 1981.eko abenduaren 31ko Euskadiko Zor Publikoaren Jaulkipena. A Seriea Interesen mugaeguna: 1983eko abenduak 31. Tituluen zenbakiak: 233.373 Bakarkako zenbateko likidioa: 535,50 pezeta. Gasteiz, 1989.eko maiatzak 10. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.Goi-karguen Soldatei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legeak, besteak beste, Lehendakari eta Sailburuek, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Goi-Karguek, eta horrentzac lan egiten duen konfindantzazko edo behin ; behingo langilegoak, behin kargua edo lanpostua utzi ondoren, dituzten ekonomi eskubideak araupetzen ditu. Lege honek, indarra hartu ondoren aplikagarriak izan daitezkeen kalteordainak eta behin-behingo ordainketak finkatzen ditu, bihar-etzirako ere baliagarria izan dadila nahi delarik; indarra hartzeko unean euren lanpostueian zihardutenentzat ere, aukerakoa den aldarteko errejimen bat ezartzen da Lege horretan. 14/1988 Legean araupetutakoa osatzeko, eta Lege horren Azken Xedapenetatik Lehenengoan finkatzen denez, beharrezkoa da hori gara dezaten arauak ematea Dekretu honen bidez. Karguzteagatik dirua jasotzeko duten agiango eskubidea araupetzen da horretan zehatz-mehatz, ordainketon zernolakoak, horiek finkatzeko jarraibideak; onuradunen zerrenda, bateraezintasunerako zergatiak eta hori onartzeko eta ordaintzeko prozedurak zehaztuz. Legearen Xedapen Gehigarrian azattzen den agindua beteaz, Dekretu honek, berton ezarritako ordainketen errejimena eta 3.1 atalean aipatzen den aurrikuspena, konfindantzazko edo behin-behingoko langilegoari aplika dakizkien agiango tasatuak jasotzen ditu. Azkenik, hasera bateko helburu zenari gaineratuz, zuzenbide pribatuko Erakunde Publikoetako zuzendaritza-karguek bermatu gabe dituzten zenbatekoen soldatei dagokienean, behar liratekeen eta beharrezkoak diren informazio-bideak ematen ditu Dekretuak. Hori horrela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Kontseiluak 1989.eko ........ egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I ATALBURUA: XEDAPEN OROKORRAKI. atala.-1.- Lehendakari eta Sailburuei, Euskal Autonomi Elkarteko Adminiscrazioaren goi-karguei eta horrentzat lan egiten duen konfidantzazko edo behinbehingo langilegoari aplika dakieke Dekretu honek dioena. Bere helburua, karguak edo lanpostuak uzteagatikako kalteordainen eta behin-behingo ordainketen errejimena araupetzea da, urriaren 28ko 14/1988 Legean jasotako aurreusteak garatuz horretarako. 2.- Honen ondoren aipatzen diren kasuak, ez dira karguztetzat hartuko, eta ez dute Dekretu honetan aurrikusitako kalteordainak edo behin-behingo ordainketak eskuraczeko eskubiderik: a) Euskal Autonomi Elkarteko beste lanposturen batera joan izanaren ondoriozkoak, lanpostu hori ere Dekretu honek jasotzen dituen oedainketen barne sailkatu baldin badaiteke. Horrelakoetan, eurek izan duten azken kargua edo lanpostua utzi ondoren izango dute . eskubide horretarako aukera; ordainketa bakar bat zeházteko orduan, kargu edo lanpostu horietan betetako zerbitzuak kontutan izatearen kaltetan gabe. b) Betecako karguaren edo lanpostuaren izen-aldaketak, eta bere ihardun-edukian gerta daitezkeenak ere bai. c) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak edo beste arrazoiren bat dela eta, duen karguan edo lanpostuan ekitea. . 2. atala. - Dekretu honetan aurrikusitakoetarako, honen ondoren ematen diren egunak hartuko dira, kargurako edo lanposturako izendatutako edo horiek uzteko egun lez: a) Konfidantzazko edo behin-behingo langilegoari dagokionez, horien berri eman duten erabakiak argitaratutako egunak, horien ondorioak izateko eguna beste bat izatea salbu, azkeneko egun hau hartuko bait da kontutan orduan. Agintari izendatzaileak berak kargua utzi, eta horren ondorioz beste karguztea ere gerta dadinean, azkeneko horri dagokion eguna izango da ondorioak izateko balio duena. b) Lehendakaria eta Sailburuak, edo Administrazioko Goi-karguak izatea gertatuz gero, horiei buruzko Dekretuak Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argicaratuak izan zireneko egunak hartuko dira kontutan.II ATALBURUA: KALTEORDAINEN ETA BEHIN-BEHINGO ORDAINKETEN ERREJIMENA, 14/1988 LEGEAN EZARRITAKOA ALEGIA, APLIKATZEARI BURUZKOA 3. atala.- Karguzteagatikako kalteordainen eta ordainketen errejimena, urriaren 28ko 14/1988 Legean aurrikusitakoa alegia, Lehendakari eta Sailburuei, Euskal Autonomi Elkarteko Goi-Karguei eta horrentzat lan egiten duten konfidantzazko edo behin-behingo langilegoari aplika dakieke, 1988.eko azaroaren 23az geroztik izendacuak izan daitezenaren baldintzapean edo, egun hori baino lehenago aukeratuak izan arren, ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 37. atalean azaltzen diren ordainketei buruzko errejimenaz baliatzeko aukérarik egin ez izanaren baldintzapean. 9. atala.-1.- Kalteordainen eta behin-behingo ordainketen zenbatekoa eta, behar balitz, horien iraupen-aldia, horietaz urriaren 28ko 14/1988 Legean ezarritakoak izango dira. 2.- Karguzleak Administrazio Publikoren batetan beste kargu edo lanposturen bat beteko balu, aipatu izaerako eskubideak izanik hor ere, kalteordaina eskuratzeko eskubidea berehalakoan indargabetuko litzateke, eta ezingo da kalteordainik aplikatu, baldin eta karguztearen eta izandapenaren arteko epea hilabetetik beherakoa bada. 3.- Beste kargu publikoren bateko kalteordanik edo ordainketarik eskuratuta izan dezaten karguzleei, ez zaie aplikatuko behin-behingo ordainketa, horretarako eskubidea indargabetu egiten zaiela, baldin eta azkeneko honetan kargua uztearen eta eskubide hori eskuratzea posibilitatzen duen kargurako edo lanposturako egindako izendapenaren arteko gutxienezko epea sei hilabetekoa bada. 4.- Kargua utzi duenari berari ordaindu behar zaion ordainketa, langabeziagatikako ordainketak edo herridiruetatik ordaindutako pentsioak kobratzea, eta soldata kobratuz kargu publikoren batetan egotea, bai hautátua zein izendatua izanik, bateraezinak izango dira. Aipacu agiango hauetariko edozein gerta dadinean, berehalakoan indargabetuko da eskubide hori. 5. atala.-1.- Hurrengo apartaduetan xedatutakoaren kaltetan gabe, karguzleari bakarrik ordainduko zaizkio kalteordaina eta, behar izanez gero, behin-behingo ordainketa. 2.- Kargu edo lanpostuko titularraren heriotza izango balitz karguztearen zergatia, horri legokiokeen kalteordaína, horren ondorengoei ordainduko zaie, oinordekoei buruzko aráuek diotenei jarraiki. 3.- Kargua utzi ondoren hilko balitz, kalteordainarekiko horrek ducn eskubidca eta hcriotza gcrtatu arte sortutako behin-behingo ordainketak, oinordekoek eskuratuko dituzte, oinordekoei buruzko arauek diotenei jarraiki. 6. atala.-1.- Dekretu honetako 12. atalean ezarritako prozedurari egokituko zaizkio kalteordaina eta behin-behingo ordainketa, horko 2. apartaduan aurrikusitako eta honen ondoren adierazten diren agiriak salbuetsiz: a) Karguen edo lanpostuen izendapenak eta karguzteak xedatu dituzten erabakien kopia, horietan ihardutzea konputagarria delarik kalteordaina eta, behar izanez gero, behin-behingo ordainketa finkatzeko. b) Karguzlearen zinpeko aitorpena, ordainketarako eskubidea eman dion izandapenaz aurretiko sei hilabeteren barruan beste kargu p4blikorik ez duela izan adieraziz, karguzte horren ondorioz kalteordainik edo antzeko ordainketarik eskuratu baldin badu. c) Eskudun organuek emandako ziurtagiriak, karguzlea Gizarte Segurantzako Errejimen Nagusian edo horren Errejimen Berezietan zerrendaraturik ez dagoela eta langabeziagatikako dirurik zein Gizarte Segurantzaren, Estatuko zorpidedun errejimenaren edo MUNPALren pentzutan pentsiorik eskuratzen ez duenaren adierazgarriak. 2.- Aurreko apartaduko b) eta c) letretan aipatzen diren agiriak, karguzleak behin-behingo ordainketarako eskubidea bereganatu nahi duenean bakarrik eska daitezke. 7. atala.- Behin-behingo ordainketaren onuradunak, harretarako eskubidea izan dezan bitartean, hori eskuratu ahal izateko eska daitezkeen betebeharren eta baldintzen egiaztapena egin beharko du Funtzio Publikorako Zuzendaritzaren aurrean, horrelakorik eska dakien bakoitzean. Horren aurka iharduteak, derrigorrezko kasuak salbu, eskubidea berehala galtzea ekarriko luke, legez kanpo eskuratutako diruzenbatekoak itzulibehar izanaren kaltetan gabe.III ATALBURUA: 7/1981 LEGEKO 37. ATALAREN EZARTZEN DEN ERREJIMENAREN ALDIBATERAKO APLIKAZIOA , 8. atala.- 1. 1988.eko azaroaren 24a baino lehen izendatuak izan eta egun horretan lanean leudekeen Lehendakari, Sailburu, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Goi-Kargu eta horrentzako lanean ari diren konfidantzazko edo behin-behingo langileak, ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 37. atalean ezartzen den ordainketa-errejimenaz baliatu ahal izango dira karguzteak indarra izan dezan unetik hasita, Dekretu honetan ezartzen diren muga eta baldintzen arabera. 2.- 11. ataleko 2. apartaduan jasotzcn diren kasuetan eta karguduna lehen aipatu den aukera horretaz ez dela baliatu gerta dadinean, ordainketaren hartzekodun direnei dagokie aurreko apartaduan aipatzen den aukera, oinordeko direnez. 3.- Dena dela, lehen aipatu den aukera horretaz baliatzeak, urriaren 28ko 14/1988 Legeko 5. atalean ezartzen diren kalteordain eta ordainketa-errejimena aplikatuz legozkiekeen eskubide guztiei uko egitea ekarriko du beste gabe. 9. atala.- 1. Ordainketen zenbatekoa, ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 37. ataleko 1. eta 2. apartaduetan ezartzen denaren arabera finkatuko da, 1988.eko azaroaren 24ra arte egindako zerbitzuak bakarrik kontatuko direla horretarako. 2.- Lehenago izandako beste kargu publiko bat uztea dela eta, karguzleak antzeko kalteordain edo diruren bat eskuratu baldin badu, 7/1981 Legeko 37. atalak ezartzen duenaren arabera legokiokeen diru-ordainketari kendu egingo zaizkio hileko horiek eta, kasu horretan, ez dira izango aplikagarri atal horretan bermatzen diren gutxienezko ordainketak. 10. Atala.- 1. Karguztearen gai izan den pertsonari ordaindu beharra gerta dadinean, ordainketa hori batera-ezinezkoa izango da honako hauekin: Hauteskunde edo izendapen ondoriozko eta soldatadun edozein kargu publikorekin, langabeziagatiko laguntzak eskuratzearekin edo fondo publikoen pentzutan ordaintzen diren pentsioekin. 2. Aurreko parrafoan aipatzen diren inkonpatibilitate-kausek, eskubidea galtzea ekarriko dute beste gabe eta, hartzaileak, inkonpatibilitate horietakoren bat eman zen egunetik aurrera jaso dituen diru-zenbatekoak itzuli egin beharko ditu eta, jakina, horien ordainketa egin zaionaren baldintzapean. Il. atala.- 1. Aurreko ataleko bigarren apartaduan ezartzen denaren kaltetan gabe, karguztearen gai izan den pertsonaren alde bakarrik egingo da ordainketa. 2. Karguztearen kausa, karguaren edo lanpostuaren titularraren heriotza izan dadinean edo hiltzea karguztea gertatu ondoren eman dadinean, eskubidedunari egin beharreko ordainketa, ondorengoei buruzko zuzenbideak ezartzen dituen arauen erabera oinerdeko izan daitezkeenen alde egingo da. 12. atala.- 1. Inolako eskabiderik egin gabe eta atal honetan ezartzen den prozeduraren arabera ekinko zaio ordainketak egiteári. 2. Eskubideduna atxikita zegoeneko Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak ofizioz ekingo dio prozedurari. Zuzendaritza horrek karguztea gerta dadinean, honako agiri hauek bilduko ditu: a) Kargu edo lanpostuetarako izendapena egin eta karguztea ezarri zuten erabakien kopia, era horretan ordainketak finkatu ahal izateko. Kopia horiek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaritik aterako dira, erabakia bertan argitaratua izan denean. b) Eskubidedunaren idatzizko deklarazioa edo oinordekoena, ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 37. atalean ezartzen den ordainketa-errejimenaz baliatzeko aukera egiten dela espreski erasota utziko dela bertan. c) Beste kargu publiko batzuk lehenago izan eta horiek uztean, antzeko kalteordain edo ordainketak direla eta, inolako dirurik eskuratu ez denaren eta esku bidedunak egindako zinpeko deklarazioa. Era honetako ordainketak egon direla gerta dadinean, zinpeko deklarazioaren ordez, dagokion Administrazioak egindako ziurtagiri bat bilatu beharko du Zerbitzu-Zuzendaritzak, ordaindu diren hilerokoak zehaztuko direla bertan. d) Dagokien Organuek emandako ziurtagiriak, langabeziagatiko ordainketarik, Gizarte Segurantza, Estatuaren klase pasiboetako errejimen edo MUNPAL-aren pentzutan pentsiorik eskubidedunak ez duela jasotzen kreditatuko dela beroietan. Zíurtagiri hori, ez da beharrezkoa izango, kargua utzi zuena, berriro lanpostu berera edo ex novo beste batera sartuko balitz eta agiribidez hala dela justifika dezanean. 3. Aurreko apartaduan aipatzen diren agiriak, Funtzio Publikorako Zuzendaritzara bidaliko dira. Eta honi dagokio, Dekretu honetan emacen diren arauak kontutan hartuz, ordainketa-eskubideari onarpena ematea eta zenbatekoa finkatzea. Dena dela eta beharrezkotzat joko balu, Zuzendaritza horrek, erabakia hartzeko beharrezkotzat jo ditzan gehigarrizko justifikanteak eskatu ahal izango ditu. 11. ataleko 2. apartaduan aurrikusten diren kasuetan, Funtzio Publikorako Zuzendaritzak, apartadu horretan aipatzen diren oinordekoak zehazteko beharrezkotzat izan daitezen osagarrizko ekintzei emango die hasera ofizioz, horretarako beharrezkotzat jotako agirizko justifikazioak bilatuko dituela. 13. atala. - 1 . Karguztea gertatu eta ordainketa egingo deneko erabakia hartzearen arteko epealdia igaro ondoren, eskubidedunak, ordainketa egiteko eskatzen diren baldintza eta betebeharrei epealdi horretan eutsi diela kreditatu beharko du. 2. Aurreko parrafoan aipatzen direnen ondorioetarako, Funtzio Publikorako Zuzendaritzak, apartadu horretan aipatzen den epealdia amaitu ondoren, honako agiribidezko justifikazio hauek aurkez ditzala eskatuko dio eskubidedunari: a) Hauteskunde edo izendapen ondoriozko soldatadun Kargu Publikorik ez izanaren zinpeko deklarazioa. b) Dagokien Organuek emandako ziurtagiriak, langabeziagatiko ordainketarik, Gizarte Segurantza, Estatuaren klase pasiboetako errejimen edo MUNPAL-aren pentzutan pentsiorik eskubidedunak ez duela jasotzen kreditatuko dela beroietan. Kredicapen hori, ez da izango beharrezko, hartzaileak soldatadun lan profesional bat izan duenean eta horrela izan dela agiribidez justifika dezanean. Lehen aipatu den agiribidezko justifikazio hori aurkeztea, gainditu ezinezko kausaren bat ematen ez bada behintzat, horren eskabidea egin denaren berri jaso eta hurrengo hamabost eguneko epe-barruan egin beharko da. 3. Atal honetan ezartzen diren eginbeharrak eskubidedunak ez betetzeak, eskabidea beste gabe galtzea eta jaso diren diru-zenbatekoak itzuli beharra ekarriko du. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengaa.- 1. Konfidantzazko edo behin-behingo langilegoari gordetako lanpostuak eta urteko diru-ekital dian zehar eman daitezkeen aldaketei buruzko errejimena, urteko diru-ekintza bakoitzerako Aurrekontu Nagusiei buruzko Legean zehaztuko dira urtero. Lanpostu bakoitzari izendatzen zaion dirua zehaztuta egongo da eta Sailburuorde-karguari dagokiona baino handiagoa ez da izango sekula. 2. Jaurlaritzak, aurreko apartaduan ezarri denaren arabera hartu diren Erabakien berri emango dio Legebiltzarrari, Ogasun eta Finantza Sailaren bidez. Bigarrena.- I. Dekretu hau indarrean jarri ondoren haien izendapenak egin direneko konfidantzazko edo behin-behingo langilegoari, urriaren 28ko 14/1988 Legeko 5. atalean aipatzen diren aldibaterako kalteordain eta ordainketa-errejimena eta Lege horretako 3.1 atalean jasotzen den prebisioa, aplikagarri izango zaizkio, honako baldintza hauek bete daitezenean: a) Jaurlaritzakideen edo Euskal Autonomi Elkarteko Goi-Karguen artezko atxikipenpean, aholkularitza-lanpostuetan lan egitea. b) Izendapen-erabakian espreski onar dadila eskubide hori, Funtzio Publikorako Zuzendaritzaren txostena jaso ondoren. 2. Aurreko apartaduan aipatzen diren eskubideak, ezin eman dakizkioke sekula konfidantzazko edo behinbehingo langilegoari: a) Teknika edo Laguntza mailako Kabineteetakoak diren lanpostuak izan ditzatenean, horietako buru izatea salbu. b) Administrazio mailako laguntza ematea edo ofizio edo profesio bati dagozkion egitekoak burutzea xede nagusitzat duten lanpostuak izan ditzatenean, konfidantza handipekoak izan arren. Hirugarrena.- 1. Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Baltzu Publikoetako eta Zuzenbide Pribatupeko Erakunde Publikoetako Administrazio-Kontseiluen Akordioek, 14/1988 Legeko 4.2 atalean jasotzen diren arauen arabera, beren zuzendaritza-karguentzako bermatu gabeko hobariak ezar ditzatenean, Ogasun eta Finantza Sailari eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailari emango zaie horren berri, akordioa hartu ondorengo hamabost egunetara. 2. Aurreko apartaduan aipatzen diren hobariak emateko finkatutako erizpideak, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusiei buruzko Legean jaso beharko dira urtero eta ezin daitezke aldatu Lege horrek indarra izan dezan bitartean. 3. Jaurlaritzak, Aurrekontu Nagusiei buruzko LegeProiektuan, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Baltzu eta Erakunde Publikoetako zuzendaritzakarguek guztira eskuratuko duten gehienezko zenbatekoak finkatuko ditu urtero, bai finkoak direnak eta bai . aldatzen direnak ere. 4. Bai Baltzu Publikoek eta bai zuzenbide pribatupeko Erakunde Publikoek ere, amaitu den urtean hobari gisa ordaindu diren zenbatekoen berri emango diete urtarrilean Ogasun eta Finantza Sailari eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailari eta, Jaurlaritzak, Ogasun eta Finantza Sailaren bidez, Eusko Legebiltzarraren aurrean eman beharko ditu kontuak hurrengo hilean. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honetan ezartzen diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, indargabetuta gelditzen dira. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko maiatzak 23. Lehendakariordea, RAMON JAUREGUI ATONDO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, (Horren ordez, Lan eta Gizartesegurantza Sailburuak), JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.