Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

80/1989 DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, okerbidezko blizitateari buruzko martxoaren 29ko 71/88 Dekretua aldatzen duena. (Okerbidezko publizitateari buruzko Euskal Herriko Batzordea Sortzea).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 958
  • Xedapen-zk.: 80
  • Xedapen-data: 1989/03/21
  • Argitaratze-data: 1989/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Drogazaletasunari Aurre-Hartu, zaletasuna dutenei Lagundu eta horiek Birgizarteratzeari buruzko azaroaren 11ko 15/1988 Legeko 36 atalean zera ezartzen da, hau da, aipatutako Legeko 33. atalean ezartzen den organu koordinatzaikak izendatutako ordezkari bat izan beharko duela okerbidezko Publizitateari buruzko Batzordeko kide. Era berean, Batzorde horren ihardunak hobeto funtziona dezan, beharrezkoa da, Plenoaz aparte eta Batzordearen barnean, beste organu berri bat sortzea, hau da, Zaintza-Sekzio bat. Horiek horrela, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza-Kontseiluak 1989.eko martxoaren 21ean egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: Atala bakarra.- Martxoaren 29ko 7/88 Dekretuko honako atal hauek aldatu eta osatzen dira. Honako era honetan idatzita geldituko dira: 2. Atala Honako hauek izango dira Okerbidezko Publizitateari buruzko Euskal Herriko Batzordeko kide: - Batzordeburua, Industria eta Merkataritza Sailbu ruak izendatuko duela. -Ondoren aipatzen diren Sailburuek izendatuko dituzten zortzi Bokal: Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapen Sailburua; Ekonomia eta Plangintzakoa; Kultura eta Turismokoa; Osasun eta Kontsumokoa; Industria eta Merkataritzakoa; Nekazaritza eta Arrantzakoa; Garraio eta Herrilanekoa eta Hirigintza, Etxebizitza eta lngurugiro Sailburua. - Drogasaletasun-Idazkaritzako Arduradunak izendatutako bokal bat. -Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritzako Arduradunak izendatutako bokal bat. - Indarrik handiena duten Kontsumitzaileen Elkarteek izendatutako bi bokal. - Industria eta Merktaritza Sailburuak izendatutako Idazkari bat, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 4. Atala. Okerbidezko Publizitateari buruzko Batzordeak, Osoko Bilkurak eta Zaintza-Sekziokoari dagozkionak egingo ditu. Sekzioburuak eta bi Bokalek osatuko dute Zaintza-Sekzioa, bokalak sei hilabaterakoak izango direla eta rotatiboak. 5/86 Legegintza-Dekretuko 5. atalean ezartzen diren zaintza-neurriak hartzea izango da bere egitekoa eta Sekzioburuak egokitzat jo dezan aurrerapenez egingo da batzarretarako deia. Zainta-Seksioak eta Batsordeko Plenoak onartu ahal izango ditu uintsa-neurri horiek, prozeduraren édozein unetan eta arrazoi eta guztizko erabakiz. Batzordeburuak egin dezan deiez bilduko da Batzordeko Plenoa edo bere kabuz edo hitz egiteko eta botaketarako eskubidea duten kideetatik herenak, gutxiene; hala eskatuta. 6. Atala I. hitz egiteko eta botaketarako eskubidea duten kideen erabateko gehiengoa bertan egotea ezinbestekoa izango da, Batsordea, baliotasunez, bil dadin, horien artean, derrigorrez Batzordeburuak egon behar duela. 2. Quorumik egongo ez balitz, bigarren deiez bilduko da Batzordea, lehenengo batzarrerako jarri zeneko ordutik hogeitalau ordutara, honako baldintza hauen pean, hau da, hitz egiteko eta botaketarako eskubidea duten kideetatik heren bat behintzat bertan egon dadila eta, horien artean, Batzoedeburuak egon behar du derrigorrez AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko martxoak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua, RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.