Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

42/1989 DEKRETUA, otsailaren 28koa; Euskal Autonomi Elkarteto agureentzat eta lanerako ezinduentzat, Gizarte Ongizateko Fondoak, jarritako pentsioak araupetzeari buruzko maiatzaren 129/1986 Dekretua zati batetan aldatu eta pentsio horien diruzenbatekoa gehitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 591
  • Xedapen-zk.: 42
  • Xedapen-data: 1989/02/28
  • Argitaratze-data: 1989/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua

Testu legala

Euskal Administrazioak aspalditik Gizarte Ongizateko egitarauei eskeini dien premiazko arreta kontutan izanik, eta alor honetan Euskal Autonomi Elkarteak dituen agintepide esklusiboez baliatuz, maiatzaren 26ko 129/1984 Dekretua eman zen, agure izatearen edo lanerako ezinduta egotearen ondoriez bizitzeke behar -beharrezke dituzten premiei aurre egiteko dirusarrerarik ez dutenen egoera larria konpontzeko edo, gutxienez, arintzeko izango diren laguntzak araupetzeari buruzkoa alegia. Arau horren izakerak eta helburuak eraginda, eta erabilgarri ditugun baliabideen barne, bidezko egiten da 129/1986 Dekretuko hainbat alderdi ikutzea eta eraberritzea, lehendik ere otsailaren 23ko 38/1988 Dekretuz egindato moduan; horren helburua bikoitza izango da: alde batetik, baliatzaileen kopurua gehitzea, pentsioetarako eskubidea gehiagok izan dezaten, eta bestetik, horiek gaurkotzea, dirukopurua gehituz. Pentsioen kuotak gehitzeko proposamena, maiatzaren 26ko 126/1986 Dekretuko Xedapen Gehigarrian ezarritakoa betez, Finantzetarako Euskal Kontseiluak egin behar du, gero Jaurlaritzako Kontseiluak onar dezan. Hori horrela, Finantzetarako Euskal Kontseiluak hartutaku akordioaren arabera, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1989.eko otsailaren 28an egindako bileran eztabaidatu ondoren, zeraXEDATU DUT: 1. atala.- Otsailaren 23ko 38/1988 Dekretuz aldatutako maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretuko bigarren ataleko 1-c) idazatia, honako era honetan erredaktaturik gelditzen da: c) Agureentzako diren laguntzei dagokienez, hirurogeitazazpi urte beteta izatea; gaisotasunei eta ezintasunei dagokienez, 16 urtetik gora izatea eta erabat ezinduta egotea lanik burutzeko. 2. atala.- Agureentzako eta lanerako ezindutakoentzato dirulaguntza aldiztakoen, Maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretuz araututakoena alegia, diruzenbatekoa hileko 20.000 pezetatan fintatzen da, horrez gain ohizko hilabetekoaren adinako bi paga osagarri eskuratuko dituztela. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu hau indarrean sartzearen kaltetan gabe, horretan finkatutako dirulaguntzaren zenbatekoak 1989.eko urtarrilaren 1etik izango ditu ondorio ekonomikoak. INDARGABETZEZKO XEDAPENA Dekretu honen aurkakoak izan daitezen xedapen guztiak indargabetuta gelditzen dira, maila berekoak zein apalagokoak izan. AZKEN XEDAPENA 1. Dekretu hau garatzeko eta erabilarazteko beharreztoak iruditzen zaizkion xedapenak emateko ahalmena eskuratzen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari. 2. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunean berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko otsailak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.