Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 24.eko 9/1989 Dekretua, Kirolaren Euskal Kontseiluuen egitura eta egitekoak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 268
  • Xedapen-zk.: 9
  • Xedapen-data: 1989/01/24
  • Argitaratze-data: 1989/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala. Estatuak eta gainerako lurralde erakundeek emandako xedapen eta ekintzen jarraipena egitea eta alorkako lankidetzari buruzko gaiak, bai lege-zein ekonomi-ikuspegitik, lantzen lagundu asmoz, Autonomi Arazoen Jarraipenerako eta horien Koordinaketarako Batzordea sortzen da, horren xede diren gaiei buruz ager daitezen arazoen topaleku eta ezagupenleku izango dena. 2. atala. Honako kide hauek osatuko dute Batzordea: 1. Batzordeburua. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saileko Lege Erregimeneko Zuzendaria. 2. Batzordeburuordea. Ogasun eta Finantza Saileko Kupo eta Finantza Ekarketen Zuzendaria eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saileko Eskualdaketen Zuzendaria. Ordezkapenik gertatzekotan, emandako hurrenkeraren araberakoa izango da. 3. Teknika Kabineteetako arduradunak edo, behar balitz, Sail bakoitzeko Lege Zerbitzuetako arduradunak, horietako bakoitzaren ordez. 4. Idazkari lez, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saileko Lege Erregimen eta Autonomia-Garapen Sailordetzari atxikitako letratu bat. 5. Batzordeburuak dei egindako edonor joan daiteke Batzordearen bileretara. 3. atala. 1. Estatuko zein Lurralde Historikoetako Agintaritzaren Aldizkarietan argitaratutako arauak eta ekintzak aztertuko ditu Batzordeak bilera bakoitzean, aurreko bilera-egunetik hasi eta dagokion egunerarteko epealdia kontutan hartuko dela horretarako. Konstituzioari buruzko eta Elkartearen agintepide-eremuari buruzko erizpideak hartuko ditu kontutan azterketa horrek. 2. Horrez gain, erakundeen arteko lankidetza politikaren girapenari buruz eman daitezen arazoak ere aztertuko ditu Batzordeak, Alorkako Konferentziei eta Lankidetzarako Bitariko Baliabideei dagokienean bereziki, ekonomi- zein agintepide-alderdiei buruzkoak hain zuzen ere. 4. atala. Bi asterik behin eta Batzordeburuak erabaki dezanean bilduko da Batzordea. Batzordearen bilerak gauzatzerakoan erabiliko diren erizpideak formaltasun eta eta iharduketaren malgutasuna izango dira; argitalpen egunaren araberako gaiez gain, eta bere kideetariko batenbatek proposamena egin ondoren duten aparteko presatasuna edo korapilotasuna kontutan izanik berehala aztertzea eskatzen duten gaiak ere ikusiko dira. GEHIGARRIZKO XEDAPENA 2. ataleko 3. zenbakian agindutakoa bete ahal izateko, xedapen horrek aipatzen dituen ordezkariak izendatuko dituzte Sailetako titularrek, Agindu hau argitaratutako egunetik kontatzen hasi eta 15 eguneko epearen barruan. Epe hori amaitu ondoren, Batzordearen Iehenengo bilerarako dei egingo da; bilera hori, aurreko parrafoan aurrikusitako izendapenen bat izandako azken egunean hasi eta hurrengo 15 eguneko epearen barruan gauzatu beharko da derrigorrez. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunean berean hartuko du indarra Agindu honek. Gasteiz. 1989.eko martxoak 14. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Kirolaren eta Gorputz Kulturaren otsailaren 19ko 5/ 1988 Legeak, IV. Izenburuan, IV. Atalburuan, Kirolaren Euskal Kontseilua sortarazten du. Legeak dioenaren arabera, Kontseilua organo gorena izango da kirol alorreko aholkularitza, kontsulta, jarraipen eta eztabaidarako; Organo horrek helburu hau izango du: kirol alorreko politika egin eta garatzeko bidean, Euskal Herriko Administrazio Publikoen koordinazio eta elkarlanerako, eta kirolariek beren erakunde ordezkatzaileen bitartez eskuhartzeko tresna edo baliabide izatea. Aipatu Legearen 56.2. Atalak ezartzen duenez, Kirolaren Euskal Kontseilua honako kide hauek osatuko dute: Euskd Jaurlaritzat izendaturiko adituek beren konpetentziaren arabera, Euskal Herriko Autonomi, Foru eta Udal Administrazioetako ordezkariek eta baita Kirol Federazioetatoek ere. Legeak ezartzen du, halaber, Kontseiluaren osakera zehatza, kideak izendatzeko sistema, antolaketa, funtzionamendu-errejimena eta eskumena arauz finkatuko direla; horren ondorioz,XEDATU DUT: 1. Atala. Gorputz-kirol politikaren, eta horri datxezkon zerbitzuen finkatze, garapen eta funtzionamenduari dagozkion gaietarako, Administrazioaren aholkamendu, kontsulta, jarraipen eta eztabaidarako organo gorena da Kirolaren Euskal Kontseilua. 2. Atala. Kirolaren Euskal Kontseilua Kultura eta Turismo Sailari adskribituko zaio. 3. Atala. 1. Kultura eta Turismo Sailburua izango da Kirolaren Euskal Kontseiluko buru, eta honako kide hauek osatuko dute: a) Kultura eta Turismo Sailburuak, kirolaren alorrean eskarmentu haundia dutenen artean izendaturiko bi bokal-adituk. b) Gazteria eta Kiroletarako Sailburuordeak. c) Kiroletuako Zuzendariak. d) Eusko Kirol Institutuko Zuzendariak. e) Osasunketa eta Kontsumo Saileko ordezkari batek, bertako Sailburuak izendatua. f) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkari batek, bertako Sailburuak izendatua. g) Euskadiko Autonomi Elkarteko lurralde eremuko Foru Diputazioetako hiru ordezkarik, Kultur Diputatuek izendatuak. h) Euskadiko Udal -dmmstrazioko bi ordezkarik, Euskadiko Udalen Elkarteak izendatuak, erakunde hori denez errepresentatiboena. i) Kiroletako Euskal Federazioen hamahiru ordezkarik, honelaxe banatuak: zazpi ordezkari, modalitate olinpikoetako Federazioek izendaturikoak; lau ordezkari, modalitate ez-olinpikoetako Federazioek jarritakoak; eta bi ordezkari, euskal kiroletako Federazioek izendaturikoak. 2. Kultura eta Turismo Sailburuak, Saileko teknikarien artean, Kirolaren Euskal Kontseiluko Idazkari izango dena aukeratuko du. Idazkariak, hizpidea izango du baina ez boturik. 4. Atala. Kirolaren Euskal Kontseiluak bere bilkuretara, bertan azter daitezen gaietan adituriko pertsonak bertaratu ahal izango ditu. Aditu hoiek, hizpidea bai baina ez dute boturik izango. 5. Atala. 1. Izendapenezko bokalen agintaldia lau urtekoa izango da; lau urteak igaro ondoren berriro aukeratu ahal izango dira lehengoko ber-berak. 2. Kirolaren Euskal Kontseiluko kideak izendatuko dituzten entitate edo organismoek, edozein unetan iraungi arazi ahal izango dituzte izendapen horiek. 3. Hilketa, ezintasun, kide izaerari uko egin, edo brste edozein arrazoirengatik toki hutsik geratuz gero, gehienez; hiru hilabete igaro baino lehen bete beharko da: 6. Atala. 1. Honako hauek izango dira Kirolaren Euskal Kontseiluaren egitekoak: a) Kirolariak «goi-mailako»-tzat jotzeko erabiliko diren erizpide eta baldintzei buruzko argibideak ematea. b) Kiroletarako Zuzendaritzak egin eta argitaratutako Euskal Herriko goi-mailako kirolarien zerrenda eguneratuei buruzko argibideak ematea. c) Ondoko gaiak sustatu, kudeatu eta araupetu asmoz Eusko Jaurlaritzak gara ditzan ekintzetan aholkuak eskaintzea: - Kirolariari lagundu eta aholkuak emateko, monitoreak, entrenatzeileak, arbitro-epaileak eta gainerako lanarigo tekniko espezializatuaren gaikuntzarako. - Kirol eta teknika alorreko sorospen-egitarauak gauzatu eta burutzeko. - Maila guztietako kirol espezialitate, homologazio eta titulazioei buruzko arauetarako. d) Federazioen artean, beren zeregitekotan, sor daitezen arazoak konpontzeko har daitezen erabakien berri ematea Kiroletarako Zuzendaritzari. e) Euskadiko kirol ekipamenduetarako jokabide sektorialak gauzatzekoan aholkuak ematea Eusko Jaurlaritzari. f) Eusko Jaurlaritzako Kiroletarako Zuzendaritzak aurkez diezazkion kirol arazoek ezagutu eta horiei buruzko argibideak ematea. g) Euskal Federazioen eraketa prozesu orotan erizpena ematea. 2. Kirolaren Euskal Kontseilua elkarlanean arituko da Lurralde eta Udal Komiteekin eta baita Euskal Herriko Lurralde Historitoek eta Udalek era ditzaten antzeko organoekin ere. 7. Atala. 1. Kontseiluak Ohizko eta Ez-ohizko bilkurak egin ahal izango ditu. 2. Ohizko Bilkurak lau hilabetez behin egingo dira. 3. Ez-ohiztoak, Presidenteak egoki deritzonean edo Kontseilukideen %50ak eska dezanean izango dira. 4. Kasu batean zein bestean, Presidenteak egingo du bilkuretarako deia, batzarrerako jarritako data baino zazpi (7) egun lehenago gutxienez. 8. Atala. Kultura eta Turismo Sailburuak Erabaki bidez emango du Kontseiluaren funtzionamendua eta erabakiak hartzeto sistema araupetuko duen BarneErrejimenaren Arautegia. 9. Atala. Kontseiluaren eratze eta funtzionamenduak sortaraz ditzan gastuak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko aurretontuetako diru-izendapen baten kontura joango dira. 10. Atala: Kontseilukideek, indarrean dauden xedapenen araberako bidai eta egun sariak jasotzeko eskubidea izango dute. XEDAPEN GEHIGARRIA Kultura eta Turismo Sailburuari agintea aitortzen zaio, Detretu hau burutu eta garatzeko behar besteko xedapenak eman ditzan. ALDIBATERAKO XEDAPENA Kultura eta Turismo Sailburuak Dekretu honetako 8. Atalean aipatzen den Barne-Errejimenaren Arautegia ones dezan artean, Kirolaren Euskal Kontseiluaren funtzionamendu eta erabakiak hartzeko errejimena 1958ko uztailaren 17ko Administrazio-Prozeduraren Legeko l. Izenburuto II. Atalburuan ezarritakoari lotuko zaio, Dekretu honek arautzen ez duenerako. AZKEN XEDAPENA Honako Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko urtarrilak, 24. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.