Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Abenduaren 30eko 386/ 1985 DEKRETOA, AutonomiaErtzaintzaren alorrean, Euskal Herriko AutonomiaAlkartearen 1985.erako diruegitamuan diruizendapenak aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 99
  • Xedapen-zk.: 386
  • Xedapen-data: 1985/12/30
  • Argitaratze-data: 1986/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Ogasun; Herrizaingoa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985.eko Guztizko Diruegitamuei buruzko Maiatzaren 28ko 4/1985 Legeak bere 1 eta 2. idazatietan zera finkatzen du: Autonomia-Elkartearen Ertzaintzaren alorreko agintepideen dirubidetarakoak diruizendapen aldakorrak izango dira, Gaikuntza-Aldiango nahiz Zerbitzu-Aldiango ertzainei buruzkoak izan, eta hauek, Kupoaren Bitariko Batzordearen Erabakietan Autonomiazko Erizaintzarentzako dirubideei buruz agindutakoaren arauera diruegitamuetan sartu, gehitu, baliogabetu edo gutxitu ahal izango dira. Diruizendapenak aldatzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko denJaurlaritzaren horretazko Dekretoz egingo da. 1985.eko Irailaren 27an, Kupoaren Bitariko Batzordearen 1985. eta hurrengoetarako diruegitamu-urterako erabilgarri diren Autonomia-Ertzaintzaren dirubide-neurriei buruzko Akodioa izenpetu izanaren ondorioz, Autonomia-Ertzaintzaren alorrean, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1985.erako Diruegitamuan diruizendapenak ematezko Urriaren 22ko 335/ 1985 Dekretoa onartu zen, Kupoaren Bitariko Batzordearen 1985.eko Irailaren 27ko Agiriaren 2. Eraskinaren bigarren idazatiaren II - d) - 2 - zenbakiak aipatzen duen zertarakoari dagokion zenbatekoa geroko Dekreto batetan sartzearen zai gelditzen dela. Beraz, aipatutako zertarakoari dagokionetan eta bai Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eta Herrizaingo-Sailak horri buruz batean emandako erizpen-txostena oinarri harturik, Zerbitzuango Autonomia-Ertzaintzaren beste balio-neurketa batzuei dagokienetan ere, Ertzaintzaren diruegitamuari dagokion behin-betiko zenbatekoa gauzatzeko beharrezko diren diruegitamuak sartzea bidezko gertatzen da. Hori horrela, Ekonomia etá Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Jaurtze-Batzordeak 1985.eko Abenduaren 30ean egindako bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Autonomia-Elkartearen 1985.erako Diruegitamuan diruizendapena aldatzea. «09 Saila, Herrizaingoa, 08 Zerbitzua, Zerbitzuango Ertzaintza»-n sartutako diruizendapenak aldatzeko onarpena ematen da, Dekreto honen Eraskinean agertzen denaren arauera, guztirako zenbatekoa, berrehun eta larogeita hamazazpi milioi, hirurehun eta hirurogei mila hirurehun eta hirurogeita hamazazpi (297.360.377) pesetakoa izango dela. Bigarren Atala.- Diruizendapenak aldatzeak sortutako ondorioak. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, horretarako, honako hauek izango ditu egiteko: a) Aurreko atalak aipatzen dituen aldakuntzak Autonomia-Elkartearen Diruegitamuan sartzea, bidezko legeondorioetarako eta, berariz, behar bezala zenbatu, egiteratu eta geroago kitatzeko. b) Maiatzaren 28ko 4/1985 Legearen 43.3 atalean ohartemandakoaren arauera, Dekreto honen lehenengo atalak aipatzen dituen diruizendapenak aldatzeak ekartzen duen lehen egindako diruegitamuaren gehikuntzari dagozkion ekarketak Foru-Diputazioek ordain dezateneko eskea egitea; zenbatekoak, berrehun eta larogeita hamazazpi milioi, hirurehun eta hirurogei mila hirurehun eta hirurogeita hamazazpi (297.360.377) peseta jotzen du, Erresumaren 1985.eko Behin-behingo Kupoa ordaintzeko Foru-Diputazioek Euskal Herriko Ogasuntza-Nagusiari ordaindu behar dizkioten diru-zenbatekoetatik kenduz, edo Maiatzaren 28ko 4/1985 Legearen 43. atalean eta Urriaren 22ko 335/ 1985 Dekretoan oharteman eta gehigarri diren Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiarentzako ekarketa gisa. Hirugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean, 1985. urtetik atzerako indarra izan arren. Gasteizen, 1985.eko Abenduak 30. EuskoJaurlaritzako Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. TAULAERASKINA AUTONOMIAKO ERTZAINTZARI BURUZKO DIRU-ESKUARTEEN ALDAKETAK