Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 19ko 364/1985 DEKRETOA, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailari atxikitako Zuzendaritzaren izena aldatzea erabakiz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 2493
  • Xedapen-zk.: 364
  • Xedapen-data: 1985/11/19
  • Argitaratze-data: 1985/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzaren funtzioak eta ekintza eremua zehazten dituen Urtarrilaren 27ko 5/1983 Dekretoak, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailak Kooperatiben gain duen agintea sendetsi zuen. Lan Saila organikoki eta funtzionalki birregituratzen duen Abuztuaren 10eko 299/1984 Dekretoak, Lan Sailordetzaren barruan eratuta dagoen Kooperatiba eta Lan Elkarte Erakundeen Zuzendaritza dela eta, agintepide hori ematen du aditzera. Hala ere, euskal gizartea murgilduta aurkitzen deneko sozial eta ekonomia mailako aldaketa prozesoak eta administrazio egiturak prozeso horri egokitu beharrak, kooperatiba arloarekin lotura duen eremu osoa batzea eskatzen dute, ondorioz, kooperatibismoaren modurik nabarmenenak direnetara ez mugatzea, hau da, Kooperatibetara eta Lan Elkarte Erakundeetara. Hori horrela, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saileko Sailburuaren proposamenez eta Jaurtze Kontseiluak 1985.eko Azaroaren 19an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Atala bakarra: Abuztuaren 10eko 299/ 1984 Dekretoko 1. ataleko Bat puntuko 2.5 apartaduaren eta Dekreto bereko I Tituloko II Idazburuko Hirugarren Zatipean sartzen den 7. atalaren idazburuak, era honetan geldituko dira idatzita Dekreto hau indarrean jar dadinetik hasita: «2.3 Kooperatiba eta Ekonomia Sozialerako Zuzendaritza». «7. Ata1a.- Kooperatiba eta Ekonomia Sozialerako Zuzendaria». Azken erabakia: Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Azaroak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.