Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 29ko 356/1985 DEKRETOA, Etxebizitzarekiko ekintza-alorreko agintepideak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenak diren Erakunde bereziei eskuratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 2382
  • Xedapen-zk.: 356
  • Xedapen-data: 1985/10/29
  • Argitaratze-data: 1985/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Azaroaren 12ko 355/ 1985 Dekretoak, 1985.erako Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuei buruzko Maiatzaren 28ko 4/1985 Legearen, bere bigarren atakelo, bi idaz-zatiko f) hizkiak eta hogeita bederatzigarren atalak Eusko Jaurlaritzari Herrizoragiria ateratzeko emandako baimenaz baliatuz, guztira 4.000 milioi (5.000 milioiraino gehitu daitekeela) pesetarainoko Euskadirako Herrizor-Agiriak ateratzea erabaki du, 3. urtean kitatzeko, Dekreto honek aipatzen dituen diruezarketan zati bateko dirubideak egiteko. Aipatutako Dekretoan agintzen dena betez eta horretan ohartematen dena egiteratzeko, beharrezko diren agintzak eta erabakiak hartzeko Ekonomia eta Herriogasun-Sail honi ematen dion baimenaz baliatuz, honako hau, ERABAKITZENT DUT: Lehenengo Atala.- Herrizor-Agiriaren zenbatekoa Herrizor-Agiria, bakoitza 10.000 pesetakoa eta daramanaren izeneko zor-agirietan egingo da, honako maila hauen arauera sailkaturik: 1 zenbakia, zor-agiri batekoa. 2 zenbakia, 10 zor-agirikoa. 3 zenbakia, 100 zor-agirikoa. 4 zenbakia, 1.000 zor-agirikoa. 2. Atala.- Herrizorra hartzeko modua 2.1. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Azaroaren hamabiko 355/ 1985 Dekretoaren ondorioz, atera eta ehuneko hamaika kakotxa berrogeita hamarreko urte-sari batekin kitagarri den nornahirentzako Herrizorra eskainiko du. 2.2. Doakienek, Aurrezki-Kutxen, Bankoen nahiz Mailegu-Koperatiben bidez egingo dute hartzea, izenpetutako guztiaren zenbatekoa hartze-unean emanez. 2.3. Hartze horiek egiteko idaz-eskeen diru-zenbatekoa honetan eskaintzen dena baino haundiagoa gertatzen bada, heineango bada, haineango banaketa kegingo da; izeneko miloe bat peseta baino gutxiagoko eskeak baztertuta geldituko dira. Heineango banaketa hau Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo du, izenpetutako guztien zenbateko osoa ezagutu ondoren. 2.4. Eskatutakoari dagokion dirua sartu dela egiaztatzen duen agiri-ordaina emango zaie hartzaileei, hartzeunean. Izenpetze-zenbatekoari dagokion diruz ordaindu delako agiriak, Agiri-bidezko Lege-egiketegatikako Zergaren ondoriotarako, ez dira agiri-birreskuragarritzat hartuko. 2.5. Bere garaian, hartzaile boakoitzari hartu duen diru-zenbatekoan dagozkion Herrizor-agiriak eskuratuko zaizkio, Lanbide-elkarteko erroldean sartutako bitar tekotza egiten duela; horiek, indarreango Sari-Taulak zehazten duen artekarisaria baino ez dute jasoko. Merkataritza-artekariek eskuhartuta egindako agiriak azkeneko mailako aletan gauzatuko dira. 3. Atala.- Jaulkipenaren Zenbatekoa eta xahupena 3.1. Ateratzen den Herrizor-agirien guztizko zenbatekoa Dirusartze-Egitamuan sartuko da, 9garren Atalburua, «Zorpideen Aldakuntza», 93garren Atala, «Aterako diren zor-agiriak». 3.2. Jaulkipen honetan eskuhar dezaten dirubideartekariek, segurantzatarako erakundeetan eta «Eusko Jaurlaritzaren Diruzaingo-Nagusia»-ren izenean, horietako bakoitzari dagokion zenbatekoa sartuko dute, 1985.eko Abenduaren hamaseigarren eguna baino lehen. 3.3. Jabetza-agiriak, behin-betiko egiriak, artekari-sariak, salmenta-saria agiriak, argitalpena eta, orobat, moeta honetako jesapenak egiteari dagozkion zahupenak, indarreango diruegatamuak emandako diru-izendapenen pentzutan egingo dira. 90garren Saila, «Herrizor-Agiria», 01garren Zerbitzua, «Urte bete baino gehiagorako Herri-Zorra», 2garren Atalburua, 29garren Atala, 291 Atalaren eretzean. 3.4. Ekonomia eta Herriogasun-Sail honek Jaulkipen honetan eskuar dezaten Erakundeekin, elkar hartuko du honen egiteratze-bidea, eta artekari-sariei dagokien zenbatekoa ezarriko du. 3.5. Ekonomia eta Herriogasun-Sail honek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Jaurlaritzari eta EuskoLegebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari egindako jesapenen berri emango die. 4. Atala.- Dirusaria ordaintzeko modua 4.1. Jaulkipenarekiko dirusarien ordaintze-zerbitzua, honetan laguntzen duten dirubide-artekarien bidez egingo da. 4.2. Agiriak, aurreko zatian aipatutako dirubide-artekariek izatekotan, epe-muga bakoitzaren aurreko hamar egunetan, haiekiko dirusariak eskatuko dizkiote Ekonomia eta Herriogasun-STailari, doakienei ordaintzeko. 4.3. Halaber, agiriak beste eukitzaileengan dagozenean, horien ordainketa, lehen aipatutako diru-artekarien bidez egingo da, eta horien aurrean aurkeztuko dira diruz ordaindu delako agiriak, eskuratze-eskubidea ezateko, honi dagokion zuzenketa-eskeari bide emango diolarik. 4.4. Kasu bietan, epe-mugari dagozkion dirusariak egin direneko bideratze-egiaztapena egingo du ordaintzen duen Erakundeak. 4.5. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak ordaintzeko agindu berari eman arte, dirua eskuratzea bertan eska dadineko Dirubide-Erakundeak berak izango ditu diruz ordaindu delakoari dagozkion agiriak, agiridunak, hari dagokioneantxe, epe-mugarekiko zenbatekoaren gaudimena eman ezik. 5. Atala.- Kitapena ordaintzeko modua 5.1. Jaulkipenarekiko kitapenen ordaintze-zerbitzua, horretan laguntzen duten dirubide-artekarien bidez egindo da. 5.2. Kitapena ordaintzeko modua 4. Atalean ezarritakoa izango da, dirusaria dioenean kitapena esan behar duela salbuetsiz. Gasteizen, 1985.eko Azaroak 13. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legea dela bide onartu zen Autonomia-Estatutoa, eta horren ondorioz, etxebizitza-alorreango agintepideak beretzakotu zituen Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak. Hori dela eta, beharrezko gertatzen da orain, alor horretan gure Autonomia-Elkarteko Arduralaritza osatzen duten Erakunde bereziei dagokien agintepideak zehaztea. Guzti hori, bidezko egokitasuna dela bide, Arduralaritzaren eta arduralaritzapekoen arteko harreman-bideari beharrezko argitasuna emateko xedez . Bestalde, Uztailaren 10eko 223/1984 Dekretoz Lurralde-Antolaketa eta Garrio-Sailaren egitura onartu denez eta Dekreto horretan sartutako agintepideen guztizko eskuraketa kontutan izanik, ezinbesteko gertatzen da Dekreto hori osabideratzea, etxebizitza-alorrekoak diren berarizko eta arduralritza-eremuko agintepideak Jaurlaritzaren Erakunde bereziei eskuratuz eta, horrela, erdirakoikeria haustea xede duen onarrizko erizpideari jarraituz. Hori dela eta, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaten saloz, Jaurlaritzak 1985.eko Urriaren 29an egindako Osoko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, eta Jaurlaritzako Lehendakari naizenez nire onarpena eman denez, zera ERABAKITZEN DUT: 1. atala.- Etxebizitza-alorreango agintepideak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Erakunde bereziei eskuratzea du xede Dekreto honek, arduralaritzaren erdirakoikeria haustea eta horri eginkortasuna eta azkatasuna ematea diren oinarri erizpideekin bat etorriz. 2. atala.- Jaurlaritzaren Legeko (Ekainaren 30eko 7/1981 Legea) I Atalburuko 18. atalean jarritakoaz gainera, honako hauek itango dira Eusko Jaurlaritza-Batzordearen agintepideak: 1. Dirubideketa eta dirubide eta legezko jaurpide-egitamuak eta egitarauak onartzea, etxebizitza-alorrekoak direnean. 2. Bahitura-Txartelak jaulkitzeko baimena ematea. 3. Bortxazko isunak jartzea etxebizitzako zigorpidezko zehaztapidetzetan, horren zenbatekoa 5.000.000 pesetatik gorakoa izan dadinean. 4. Berarizko beharretarako diren etxebizitzak, banatzeko eta herri-suztapenezko diren etxebizitzen zerrendatik kenduta daudela aldarrikatzea. 5. Eta indarreango legeek Jaurlaritza-Batzordeari aitortzen dizkion agintepide guztiak. 3. atala.- Jaurlaritzaren Legeko (Ekainaren 30eko 7/ 1981 Legea) II Atalburuko 26. atalean jarritakoaz eta indarreango legeek aitortzen dizkionaz gainera, honako hauek izango dira Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren egintepideak: 1. Sailaren Erakundeek eta agintariek etxebizitza-alorrean hartutako erabakiaren aurka suztatutako jazarpenak erabakitzea azken batean eta arduraIaritza-bidearen barruan, Lege bereziren batek Jaurlaritza-Batzordearen aurrean goradeia egiteko eskubidea eman baleza salbu. 2. Etxebizitza-alorrekoak izan eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diru-ekarketa 10.000.000 pesetatik gorakoa denean, Toki-Erakundeekin edota legepeko Herri-Izaikiekin Laguntza-Ituneak izendatzea eta, Jaurlaritza-Batzordeak onarpena eman ondoren, ekonomia, norbanako eta herri-zuduzko diren ekintzak suztatzea xede duten norbanakoekin Lankidetasun-Ituneak egitea. 3. Jaurlaritza-Batzordearenak diren agintepideak salbu, Etxebizitza-alorreango lanen akurapena egin dadin gastua onartzea. 4. Etxebizitzak erostea; herri-suztapenezko eta agintaritza-babespeko etxebizitza gisakoetan sailkatzeko xedez. 5. Agintaritza-babespeko etxebizitzak eraikitzea, suztatzea eta alogera-bidez ustiatzea edota horiekin zerikusia duten ekintzak egitea xede bakartzat duten eraikintza-bazkunek egin ditzaten zorragirien jaulkipena, eraldaketa eta kitapena onartzea, zorragiri horien jaulkipen-eguna ezik. 6. Agintaritza-babespeko etxebizitzen eredu-neurria eta haztapena finkatzea eta zehaztea. 7. Agintaritza-babespeko etxebizitzak erosleei eman dakien norberarentzako dirulaguntzaren zenbatekoak uneangotzea. 8. «Bukatutako Etxebizitzaren Zermugapen-Txartela» duten etxebizitzen erosleei, korriturik gabeko diru-maileguen zenbatekoak uneangotzea.9. Nahitaez sartu beharreko baldintzak jartzea agintaritza-babespeko etxebizitzen salerosketa eta alogerazko itunetan. 10. Agintaritza-babespeko etxebizitzen haserako gehienezko errenta finkatzea eta zehaztea. 11. Bortxazko isunak jartzea etxebizitzei buruzko zigorpidezko zehaztapidetzetan, zenbatekoa 2.000.000 pesetatik gorakoa eta 5.000.000 pesetatik beherakoa izan dadinean. 12. Doakienek eskatuta, zigorpidezko zehaztapidetzetan jarritako isunak zati batetan barkatzea, epearen edo epez luzatutako aldiaren barruan lanak burutuak izan daitezenean, baina Jaurlaritza-Bazordeak jarritakoak ezik, hala gertatuz gero, berari bait dagokio barkatzea. 4. atala.- Uztailaren 10eko 223/ 1984 Dekretoko 2. atalean jarritakoaz gainera, honako hauek izango dira Etxebizitza-Artezkariaren agintepideak: 1. Etxebizitzaren ontasun-maila antolatzea eta suztatzea. 2. Agintaritza-babespeko etxebizitzak suztatzeko egitamuak eta egitarauak gertatzea eta horietazko saloa egitea. 3. Etxebizitzei buruzko egitamu eta egitarau berezien eremu babesgarriak eta horien lege-antolakuntza aurkeztea. 4. Agintaritza-babespeko etxebizitzen eredu-neurria eta horren haztapena finka daitezeneko saloa egitea. 5. Ekonomia-Azterlanak eta Euskal Autonomia-Elkartea jabe deneko herri-suztapenezko etxe eta tegien kitapenak onartzea. 6. Bortxazko isunak jartzea etxebizitzei buruzko zigorpidezko zehaztapidetzetan, zenbatekoa 1.000.000 pesetataik gorakoa eta 2.000.000 pesetatik beherakoa izan dadinean. 7. Etxebizitza-alorrekoak izan eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diru-ekarketa 10.000.000 pesetatik gorakoa denean, Toki-Erakundeekin edota legepeko Herri-Izaikiekin Laguntza-Ituneak izendatzea eta, Jaurlaritza-Batzordeak onarpena eman ondoren, ekonomia, norbanako eta herri-zuduzko diren ekintzak suztatzea xede duten norbanakoekin Lankidetasun-Ituneak egitea. 8. Dekreto honetako 5. atalean Lurralde-Antolaketa eta Etxebizitzetarako Ordezkariei aitortzen zaizkien agintepideen kaltetan gabe, Etxebizitza-Artezkaria dugu akurapen-egile etxebizitza-alorrean, ondoko agintepide hauek izango dituela: a) Akurapen-zehaztapidetza guztiak hasteko agindua ematea. b) Aurre-egitasmoak, egitasmoak, txostenak eta teknika-baldintzen zerrendak idazteko agindua ematea eta horiek onartzea. c) Akurapen-Batzorde Nagusiak arauzko erizpena eman ondoren, Erremate-Lehiaketetan eta Mugatutako Lehiaketetan aurrezko onarpena ematea. d) Legeetan ohartemandakoarekin bat etorriz, akurapenenen behin-betiko lanematea egitea. e) Akurapen-Batzorde Nagusiak arauzko erizpena eman ondoren, akurapenak eta egiteratzeko horiekin zerikusia duten guztiak gaibegiratzea, ulertzea, birrikuskatzea eta erabakiak hartzea. Beharrezko diren akurapenak egitea eta izenpetzea, indarreango legeek agintzen dutenaren arauera. 5. atala.- Honako agintepide hauek dagozkie Lurralde-Antolaketa eta Etxebizitzetarako Ordezkariei: I) Norbanako-suztapenezko etxebizitzen alorrean: a) 1. Agintaritza-babespeko etxebizitzen behin-behingo eta behin-betiko sailkapena emateaz erabakitzea, eta bai, hala badagokio, eskubideak galtzeaz eta zehaztapidetzen birregokitzeaz ere. 2. Agintaritza-babespeko etxebizitzen behin-behingo sailkapen-agirian onartutako egitasmoaren aldakuntzak erabakitzea. 3. Agintaritza-babespeko etxebizitzen zehaztapidetzetan jabego-aldaketak, eta Extebizitza-Koperatibetako bazkide eskubidedunen zerrenda erabakitzea, behin-behingo sailkapena eman ondoren. 4. Agintaritza-babespeko etxebizitzen sailkapena galtzezko zehaztapidetzak erabakitzea. 5. Behin-betiko sailkapena eman ondoren, agintaraitza-babespeko etxebizitzen aldaketa, hobekuntza eta eraberrikuntza-lanak egiteko baimena ematea. 6. Ageri-ageriko eta beharrezko zioengatik, norberak erabiltzeko etxebizitzaren jaurpidearen aldaketa erabakitzea. 7. Alogeran jartzeko sailkatuta egon eta agintaritza-babespeko diren etxebizitzak, alogeran hartzaileari saltzeaz erabakitzea. 8. Ezinduentzat diren agitaritza-babespeko etxebizitzak saltzeaz erabakitzea. 9. Lan-harremana dela eta, enpresek alogeran jarritako etxebizitzen banakuntza onartzea. eta bai ate-zaintza zerbitzurakoak diren etxebizitzena ere. 10. Honako hauei epez luzatzeko baimena emateaz erabakitzea: suztatzaileei, behin-behingo sailkapen-agirian zehaztutako lanek egiteratzeko epearen barruan; erosleei edo alogeran hartzaileei, agintaritza-babespeko etxebizitzak eskuratzeko epearen barruan, eta salerosketako eskribau-agiria emateko epearen barruan. 11. Agintaritza-babespekoak eta garazpiderako diren etxebizitzen erabilkera aldatzeko baimena ematea. b) 1. Agintaritza-babespeko etxebizitzen prezioa zehazteko xedez, horien eredu-neurriak berrikusteaz erabiltzea. 2. Behin-behingo sailkapenak indarrean dirauen artean, agintaritza-babespeko etxebizitzen guztizko prezioaren pentzutan diruak eskuratzeko baimena ematea. 3. Banku-gaudimena edo aseguro-akurapena suztatzaileari itzultzeaz erabakitzea, behin-betiko sailkapena eman edo lanak legezko epearen barruan bukatu ondoren. 4. Norberarentzako ekonomia-laguntzak emateaz erabakitzea. c) «Bukatutako etxebizitzen zermugapen-txartela» duten etxebizitzei buruzko zehaztapidetzak eta horiek erosteko laguntzak erabakitzea. d) Osoan eta Bakarrean Bereoneratzeko diren laguntzei eta maileguei buruzko zehaztapidetzak erabakitzea. e) Eratzezko, aldatzezko, atzeratzeko eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak etzebizitza-alorrean emandako maileguak bermatzeko bahiturak kitatzeko diren eskribau-agiriak emateko bidea eratzea, eta bertaratzea.II) Herri-suztapenezko etxebizitzen alorrean. a) 1. Herri-suztapenezko eta agintaritza-babespeko etxebizitzak eraikitzeko eta konpontzeko, Udalari lanetarako baimena eskatzea. 2. Bakoitzeko eta 800.000 pesetatik beherako akurapen-diruegitamua duten Akurapen-zehaztapidetzak hasiaraztea, eraberritzeko, konponketa txikiak egiteko, bereonean eusteko edo iraunaraztekoetan sailkatutako lanei dagozkien arduralaritza-akurapenen egiterapenerako manuak jarriz. 3. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen lan-akurapenak emateke edo ematen direneko aldarrikapenaz erahakitzea, Arduralaritzaren zuduetarako eskaintzarik komenigarriena denaren alde. 4. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren izeneko izatea, aurreko bi zenbakiak aipatzen dituzten lan-akurapenak, arauzko arduralaritza-agiria dela bide, egiteratzean. 5. Etxebizitzak erosteko beharrezko izan daitezen eskribau-agiriak nahiz bestelako agiripaperak eskuratzeko bidea egitea, indarreango legeek agintzen dutenaren arauera eta arduralaritza-bidea egin ondoren. b) 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenak diren herri-suztapenezko etxebizitzak eta tegiak salerosketan edo alogeran ematea, horretazko lan-akurapenak eta salerosketari, eraketari, aIdaketari eta, hala badagokio, bahituraren kitapenari buruzko eskribau-agiriak eginez, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak lana berria dela aldarrikatu, banakako funtsetan sailkatu eta dagokion Jabego-Erroldean sartu ondoren. 2. Herri-suztapenezko etxebizitzak emateko, hautatutakoen behin-behingo zerrendaren aurka aurkeztutako zuzenketa-eskeak erabakitzea. 3. Indarreango legeek ohartemandako epeetan banatutako herri-suztapenezko etxeetan bizitzea geldiarazten duten baldintzak bete direnaren egiaztagiria egitea. 4. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenak diren etxebizitzak eta tegiak, aldibaterako hutsik uzteko eta horien baimendunaren ordezkotzarako edo aldaketarako baimena ematea. 5. Herri-suztapenezko etxebizitzen kitapena aldezaurretik egiteko baimena ematea. 6. Familia Ugarien eskubideak aitortzea, agiri honi egiazta ditzanten herri-suztapenezko etxebizitzen hartzaileei. 7. Herri-suztapenezko etxebizitzei eta tegiei salmenta aurretiaz eta salmentaz gero Iehentasunez erosteko eskubidea. 8. Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen etxebizitzetan, merkataritza-tegietan eta osagarrizko etxeetan bizi direnen aurka maisterra etxetik botatzeko egindako arduralaritza-zehaztapidetzak erabakitzea, eta hala badagokio, botatzea eta hori aurrera eramateko behar daitezen neurri guztiak hartzea. 9. EuskaI Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenak diren etxebizitzak eta tegiak behar bezala ez betetzeagatik, dagozkion salapenak egitea Jaurlaritza nahiz Epailaritza-Agintariaren aurrean.III) Aipaturiko bi alorretango agintepideak: 1. Agintaritza-babespeko etxebizitzen lege-jaurpidea hausteagatik eta etxebizitzetako garbitasun-osasunketa ezagatik, zigorpidezko zehaztapidetzak erabakitzea. 2. Norberarentzako ekonomia-laguntzak kentzeaz eta galtzeaz erabakitzea, laguntzak lortzeko eta horretaz gozatzeko jarritako baldintzak eta beharkunak bete ez izanagatik. 3. Etxebizitza iareei nahiz herri-suztapenezkoei, 1.000.000 pesetarainoko bortxazko isuna jartzea. IV. Eta indarreango legeek aitor diezaien beste ezein agintepide. 6. atala.- Etxebizitza-Zerbitzuko Buruzagiei honako agintepide hauek dagozkie: 1. Herri-suztapenezko etxebizitzak salerosteko eta alogeran jartzeko diren akurapenak ikuskatu eta legeztatzea. 2. Herri-suztapenezko etxebizitzak saltzeko egin daitezen argitalpen-idazkerak onartzea. 3. Etxebizitzek bizitzeko duten gaitasunari buruzko baimena eta txartela ematea, etxebizitza lehen aldiz betetzean eta hurrrengo betetze-aldietan. 4. Herri-suztapenezko etxebizitzetarako lanen akuraPena egitean, berraurkezteari eta lana hasteari buruzko agiria egitea, eta bertaratzea. 7. atala.- Lurralde-Antolaketako Sailburuari dagozkio Euskal Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren beste erakundeei berariz aitortuta egon ez daitezen eta etxebizitza-alorrekoak diren agintepide guztiak, Lurralde-Antolaketa eta Garrio-Sailburuak bidezko eritzitako gaietan beretzakotu ditzan agintepideen kaltetan gabe. 8. atala.- Dekreto honetan eta indarreango gainontzeko legeetan emandako agintepideen indarrez, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak hartutako erabakien eta egindako ekintzen aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezko den birrabiatze-eskea egin daiteke, bete legezko manuberezi batek, Sailburuaren erabakietan eta ekintzetan, gora-jotzea egitea eska baleza salbu. 9. atala.- Decreto honek eta indarreango gainontzeko agintepideek aitortutako agintepideen indarrez, Lurralde-Antolaketako Sailburuordeak, Etxebizitza-Artezkariak eta Lurralde-Antolaketa eta Etxebizitzetarako Ordezkariek eta Etxebizitzako Zerbitzuko Buruzagiek hartutako erabakien eta egindako ekintzen aurka, goradeia egin ahal izango da Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren aurrean. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Esku ematen zaio Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari, Dekreto hau osabideratzeko eta erabiltzeko behar daitezen manu guztiak emateko. Bigarrena.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. BALIOGABETZEZKO ERABAKIA Dekreto nonen zehaztasunen aurkako edo bateraezineko maila bereko edo apalagoko manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira. Gasteizen, 1985.eko Urriak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sai1burua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.