Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1985.eko Uztailaren 30eko 278/1985 DEKRETOA, Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordearen egitekoak, kideak eta funtzionamendurako errejimena ezarriz (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 2202
  • Xedapen-zk.: 278
  • Xedapen-data: 1985/07/30
  • Argitaratze-data: 1985/10/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Urriaren 23ko 339/1984 Dekretoak, Lehendakaritza eta Zuzentza Sailaren egitura organikoa finkatzen zuen, Adcninistraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordetza eta Antolaketarako eta Informazio Sistemetarako Zuzendaritzek, antoIaketa eta inforrnazio-sistemen alorrean agintedun organo gisa eratuz. Aipatutako Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordetzak, aurrezdik zegoen Antolaketarako eta Informazio-Sistemetarako Sailordetza ordezkatu zuen; horrela, lehenengoak bigarrenaren aginteak eskuratzea onartzen zen, arau batek hori agindu beharrik ez duela. Dena dela, 339/1984 Dekretoak indarra hartu baino lchenagokoak izan eta aiPatutako gaiari buruzko eratze-erabakiak direnak, komenigarria da, Dekreto horretan azaldutako egitura adieraztea eta, bereziki, aintzinako Antolaketarako eta Informazio-Sistemarako Sailordetza aipatzen zutenetan Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordetza aipatzea. Zirkunstantzia horrek, Antolaketako eta Informazio-Sistemetako Gaietarako Lehendakariaren Aholkulari kargua desagertzearekin batera, eta Jaurlaritzako antolaketarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoaren barneko antolaketan aldaketa txikitxoren bat sartzearen beharrizenaz, Dekreto hau izatearen oinarria osatzen du. Hori horrela, Lehendakaritza eta Zuzentza Sailburuak proposamena eginez, Lehendakaritzak aurrez onartu eta Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko Urriaren zortzian egindako Osoko Batzarrean eztabaidatu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DU'T: Lehenengo Atala.- Antolaketarako eta Informatikarako Jaurlaritzaren Batzorde Teknikoa. Antolaketa eta informazio-sistemen alorreko birregituraketari buruzko Abenduaren 20ko 227/1982 Dekretoaren 2. epigrafeko 2 atalak eta Autonomia-Elkarteko Administrazio Orokorrerako eta Erakundetzazkorako ondasun eta zerbitzu informatikoa ematezko prozedura finkatzen zuen Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretoaren 8. Atalak aldatutako Jaurlaritzaren Antolaketarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoa sortzen zueneko Uztailaren 30eko 97/1981 Dekretoko 1. ataleko lehenengo idazatiaren, 2. ataleko 1ehenengo epegrafearen, 3. ataleko lehenengo eta bigarren epigrafeen, 4. ataleko bigarren epigrafearen eta Azken Erabakietako lehenengoaren idazkera, honako hau izango da: Lehenengo Atala.- Izatea. Lehendakaritza eta Zuzentza Sailaren Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordetzaren egituraren barne eta Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordearen menpe, Jaurlaritzaren Antolaketarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoa egongo da, horren erregulazioa, Dekreto honetan dagoeIarik. 2. Atala.- Osakera. 1. Honako hauek izango dira Antolaketarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoaren osakide: Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailhuruordea, Antolaketarako Zuzendaria, Informazio-Sistemetarako Zuzendaria eta Sail bakoitzeko ordezkari bat. 3. Atala.- Barneko antolaketa. 1. Batzorde Teknikoaren Lehendakaritza, Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailburuordeak izango du eta Idazkaritza, Antolaketarako eta Informazio-Sistemetarako Zuzendariek, biak batera. 2. Lehendakaria Batzorde Teknikoaren hatzarretara azaltzen ez denetan, kargu hori, Administrazio-Prozedurarako Legearen 15. Atalean aurreikusitako erara beteko da. Idazkariren bat azalduko ez balitz, besteak beteko ditu horren egitekoak eta ez bata ez bestca ez balira cgongo, aurrez zehaztutako aginduaren arauera izendatutako pertsonaren batek hartuko du kargu hori. 4. Atala.- Agintepideak. Hartutako erabakiak eta Batzorde Teknikoak egindako lanak, agintedun organora bidaliko dira Lehendakariaren bidez, horren berri izan dezaten eta, hala behar izanez gero, onartuak izan daitezen; Jaurlaritzari, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren bidez, horren ihardunaren berri aldika emango zaiola. AZKEN ERABAKIETATIK LEHENENGOA. Ejekuzioa eta garapena. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuari, Dekreto hau ejekutatzeko beharrezkoak izan daitezen manuak eta crabakiak emateko esku ematen zaio. 2. Atala.- Autonomia-Elkarteko Administrazio Orokorrerako eta Erakundetzazkorako ondasun eta zerbitzu inforrnatikoak erosteko prozedura. Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretoko 6 eta 7 ataletan, Antolaketarako eta Intormazio-Sistemetarako Sailordetzari eta horko Sailburuordeari egiten zaizkion aipamenak, Autonomia-Elkarteko Administrazio Orokorrerako eta Erakundetzazkorako ondasun eta zerbitzu informatikoak erosteko prozedura finkatuz, Administraziorako eta Funtzio Publikorako Sailordetzari edo horko Sailburuari egindakotzat joko dira. INDARGABETZEZKO ERABAKIA Bakarra.- Indargabetzeak. Honako erabaki hauek gelditzen dira indargabeturik: a) Jaurlaritzaren Antolaketarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoa sortzen zeneko Uztailaren 30eko 97/ 1981 Dekretotik: - Lehenengo atala, lehenengo idazatia, antoIaketa eta informazio-sistemen alorreko birregituraketari buruzko Abenduaren 20ko 227/1982 Dekretoaren 2. ataleko 2. epigrafearen bidez egindako aldatzearen ondorioz ateratako erredakzioaren arauera. - 2. Atala, lehenengo epigrafea, Autonomia-Elkarteko Administrazio Orokorrerako eta Erakundetzazkorako ondasun eta zerbitzu informatikoak erosteko prozedura finkatzen dueneko Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretoaren 8. atalak emandako erredakzioaren arauera. - 3. ataleko 2. epigrafea. - 4. ataleko 2. epigrafea, aipatutako Abenduaren 20ko 227/1982 Dekretoaren 2. ataleko 2. idazatiaren bidez egindako aldaketaren ondorioz ateratako erredakzioaren arauera. - Azken Erabakietatik Lehenengoa,aipatutako Abenduaren 20ko 227/1982 Dekretoaren 2. ataleko 2. idazatiaren bidez egindako aldaketaren ondorioz ateratako erredakzioaren arauera. b) Antolaketa eta informazio-sistemen alorreko birregituratzeari buruzko Abenduaren 20ko 227/1982 Dekretotik: - 2. ataleko 2. epigrafea. c) Autonomia-Elkarteko Administrazio Orrokorrerako eta Erakundetzazkorako ondasun eta zerbitzu informatikoak erosteko prozedura finkatzen dueneko Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretotik: - Antolaketarako eta Informazio-Sistemetarako Sailordetzarekiko eta horko Sailburuordearekiko aipamena, 6. eta 7. ataletan egindakoa. - 8. atala. AZKEN ERABAKIA Bakarra: Indarra hartzea. Dekreto honek, Euskal Herriko Boletin Ofizialean argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteiz, 1985.eko Urriak 8. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Leehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1985.eko Irailaren 14ko 187. alean argitaratutako Dekreto horren idazkeran zenbait huts egin denez ohartuta, beharrezko diren zuzenketak egiten dira ondoren: 4.445 orrialdean, erdarazko 8. idazlerroan, zera dioenean: «Los Decretos 35/1985 y 54/1985, de 5 de Marzo...», zera jarri behar du: «Los Decretos 35/1985, 44/1985 y 54/ 1985, de 5 de Marzo...». 4.446 orrialdean, erdarazko h) idazatiko azken idazlerroan, zera dioenean: «...y R.D. 1994/82, de 156 de Octubre).», zera jarri behar du: «...y R.D. 2994/82, de 15 de Octubre)». Orrialde berean, 1) idazatiko 2. .puntuan, zera dioenean: «...Eusko Jaurlaritzaren Martxoaren 5eko 35/85 eta 44/85 Dekretoek...», zera jaarri behar du: «...Eusko Jaurlaritzaren Martxoaren 5eko 35/1985, 44/1985 eta 54/ 1985 Dekretoek...».

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.