Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 23ko 102/1985 DEKRETOA, Uztailaren 4ko 1056/84 Errege-Dekretoak agintzen duenaren ondorioetarako, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Estadistika-Artezkaritzak estadistika-alorrean dituen agintepideei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 912
  • Xedapen-zk.: 102
  • Xedapen-data: 1985/04/23
  • Argitaratze-data: 1985/05/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak

Testu legala

  1. Atala: Gernikan, Ondarroan eta Tolosan Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren Ertzainetxeak sortarazten dira, dagozkien lanari eta eskuarteekin. 2. Atala: Agindu honen bidez sortarazitako Ertzainetxeen lurralde-eremuango udal-mugarteak ondorengo hauek dira: a) Gernikako Ertzainetxea: Amoroto, Arbazegi, Arteaga, Arrieta, Aulestia, Bakio, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Fruniz, Gamiz-Fika, Gatika, Gernika, Gizaburuaga, Ibarrangelua, Ispaster, Laukiniz, Lekeitio, Lemoiz, Maruri, Mendata, Mendeja, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Muxika, Rigoitia, Sukarrieta. b) Ondarroako Ertzainetxea: Deba, Etxebarria, Mallabia, Markina, Mutriku, Ondarroa. c) Tolosako Ertzainetxea: Albiztur, Alegria, Altzo, Amezketa, Anoeta, Belaunza, Berastegi, Berrobi, Elduaien, Ernialde, Ibarra, Iruerrieta, Leaburu-Gaztelu, Lizartza, Tolosa, Orexa. 3. Atala: Gernikako eta Ondarroako Ertzainetxeen menpe, hurrenez-hurren Bermeoko, Lekeitioko eta Mungiako, eta Debako Ertzainetxeordeak sortaraziko dira, horien lurralde-eremuan sartzen diren udal-mugarteak honako hauek direla: a) Bermeoko Ertzainetxeordea: Bermeo, Busturia, Mundaka, Sukarrieta. b) Lekeitioko Ertzainetxeordea: Amoroto, Arbazegi, Aulestia, Ea, Ereño, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Mendata, Mendeja. c) Mungiako Ertzainetxeordea: Arrieta, Bakio, Fruniz, Gamiz-Fika, Gabika, Laukiniz, Lemoiz, Maruri, Meñaka, Morga, Mungia. d) Debako Ertzainetxeordea: Deba, Mutriku. 4. Atala: Arduralaritza eta Antolaketa-Sailordetzak erabakiko du aipaturiko Ertzainetxe eta Ertzainetxeordeak jartzeko beharrezko izan dadin guztia. Azken Erabakia: Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1985.eko Apirilak 16. Herrizaingo-Sailburua, LUIS M. RETOLAZA IBARGUENGOITIA.Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, beraren helburu eta agintepideetarako, bakarreango agintepidea du estadistika-alorrean (Autonomia-Estatutoko 10.37 At.). Estatuto horretako Aldibaterako Erabakietatik zazpigarrenak dioenaren arauera, Eusko Legebiltzarrak gai honi buruz legerik eman ez dezan bitartean, Estatuko Legeek eta, bereziki, 1945.eko Abenduaren 31ko Estadistika-Legeak, dute ordezkatze-bidezko lege-indarra. Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren menpeko den Eusko Jaurlaritzako Estadistika-Artezkaritza dugu alor horretan agintepidea duen ihardutze-sail, aipaturiko Saileko Ihardute-Araudia ontzat ematen duen Ekainaren 12ko 197/1984 Dekretoak dioenaren arauera, beraz, garbi dago Estatutoko Estadistika-Legeen eta, bereziki, horren Estadistika-Isiltasunari buruzko 11. Atalaren menpe dagoela, lehengo idazatian ohartemandako moduan. Goian esandakoaren kaltetan gabe eta AutonomiaElkarteetan Estadistika-Isiltasuna erabiltzeari buruzko Ekainaren 4ko 1506/84 Errege-Dekretoak agintzen duenari buruz aurrean jarritakoa azaltzeko, ez beste ezertarako, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Apirilaren 23an egindako Osoko Bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:Atal bakarra.- Uztailaren 4ko 1506/84 Errege-Dekretoan agintzen denaren arauera, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Estadistika-Artezkaritza dugu Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko estadistika-alorreko ihardutzesail, aipaturiko Sail horren Ihardutze-Araudian ohartematen den moduan. Azken Erabakia.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1985.eko Apirilak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.