Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 23ko 335/1984 DEKRETOA, Merkatalgai Arriskutsuen Garraioari buruzko Euskal Batzordearen osatze-modua eraldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa, Garraioak eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 182
  • Hurrenkera-zk.: 2137
  • Xedapen-zk.: 335
  • Xedapen-data: 1984/10/23
  • Argitaratze-data: 1984/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Merkatalgai Arriskutsuen Garraioari buruzko Euskal Batzordea sortarazi zen Abenduaren 5eko 268/1983 Dekretoz. Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailak, Uztailaren 10eko 223/1984 Dekretoaren arauera, geroago izan zuen birregituraketaren ondorioz, aholkugarri gertatzen da Batzorde horren osatze-modua eraldatzea. Hori dela eta, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailburuaren, Herrizaingokoaren eta Industria eta Merkataritzakoaren saloz, eta Eusko Jaurlaritzak 1984.eko Urriaren 23an egindako bilkuran aztertu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT:Atal hakarra.-Abenduaren 5eko 268/1983 Dekretoko bosgarren Atalean zehazten den Merkatalgai Arriskutsuen Garraioari buruzko Euskal Batzordeko lehendakaritza eraldatu egiten da jarraian aipatzen den moduan osatuta geldituko dela: "- Lehendakari bat, Garraio eta Herrilanen Sailburuorde izango dena, Herrizaingo-Sailak izendatutako Lehendakariordeari utzi ahal izango diola". Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Urriak hogeita hiru. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailburua CASTOR GARATE MUÑOZ Herrizaingo-Sailburua, LUIS Mª RETOLAZA IBARGUENGOITIA. Industria eta Merkataritza-Sailburua, JUAN CARLOS ISASTI BORICA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.