Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Irailaren 12ko 201/1983 DEKRETOA, 1983.eko Abuztuaren 26an izandako hondamendia Ikertzeko eta Aztertzeko Batzordea onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 1868
  • Xedapen-zk.: 201
  • Xedapen-data: 1983/09/12
  • Argitaratze-data: 1983/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

  1. Atala.-Orainntsuko ohi ez bezalako euri erauntsiek Automia-Elkarteko nekazaritza-alorrean sortarazi dituzten kalteen balio-zehaztapena, Nekazaritza-Saileko Zerbitzuek egiaztu dituzten kalteen zerrendak oinarri harturik egingo da, kalte horiek, Nekazaritza, Arrantzu eta Elikadura -Ministeritzak eta Nekazaritza-Sailak ezarritako neurketa -arauen arauera diruz hainbatuko direlarik. 2. Atala.-1. Nekazaritza-alorrean izandako kalteen zerrendak egin eta egiteratu behar diren lanen jarraian egon eta bere udal-mugarte barruko kalte izandakoentzako laguntzabide-araudia bete dadin, aholku-erakunde gisa eta Nekazaritza-Sailaren laguntzaz, 1983.eko Irailaren 5eko Aginduan azaltzen den Udal bakoitzean Nekazaritza-Alorrean izandako kalteetarako Udal-Batzordea sortaratzen da. 2. Udal-Batzorde bakoitzak honako osakera hau izango du: a) Udal-Ordezkari bat. b) Tokiko Nekazaritza-Etxearen ordezkari bat. c) Nekazaritza-Sindikatoaren ordezkari bat. d) Batzordeko Idazkari gisa ihardungo duen Nekazaritza -Saileko teknikari bat. e) Arabako Udaletan kalte izandako Arduralaritza -Batzordeen ordezkari batek egon ahal izango du. 3. Atala.-1. Izandako kalteen diruzko hainbaketa egin eta Kondaira-Lurralde bakoitzeko kalte izandakoentzako laguntzabide-araudia bete dadin, aholku-erakunde gisa eta Nekazaritza-Sailaren laguntzaz, Nekazaritza-Alorrean izandako kalteetarako Lurralde-Batzordeak sortarazten dira. 2. Lurralde-Batzordeek honako osakera hau izango dute: a) Foru-Diputazioaren ordezkari bat. b) Probintziako Nekazaritza-Etxearen ordezkari bat. c) Nekazaritza-Sindikatoaren ordezkari bat. d) Nekazaritza-Sailaren ordezkari bat. e) Idazkari gisa Nekazaritza-Sailak izandaturiko herri -lanari batek ihardungo du. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Irailak hemeretzi. Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.Herrizaingo-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1983.eko Irailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala 1983.eko Abuztuaren 26an izandako hondamendia Ikertzeko eta Aztertzeko Batzordea sortarazten da. 2. Atala Batzorde honen helburuak honako hauek izango dira: Alde batetik, egun horretan izandako gertakizunak sortaraz zituzten egile eta eragileen ikerketa; eta bai Autonomia -Elkarteko ur-isurietango Hiri-Antolaketaren eta industriaguneen egituraren eta mugaketaren zehaztapenena ere. Bestaldetik, gertakizun hori zela eta, herri-agintariek osabideratutako edozein eratako ekintzen azterketa, bidezko izan daitezkeen aurre-neurriak hartu ahal izateko. 3. Atala 1. .Dekreto honek aipatzen duen Ikerketa eta Azterketa -Batzordea, Herrizaingo-Sailburuaren menpe egongo da, berorren Lehendakaritza edukiko duelarik. Gainera, honako kide hauek izango ditu: Lehendakariorde bat, aipatutako Saileko Herri-Babeserako Artezkaria izango delarik; Artezkari-maila duen eta Lurralde -Antolaketa; Merkataritza, Arrantzu eta Turisrno; Osasunketa eta Gizarte-Segurantza; eta Industria eta Enerjia-Sailen ordezkotza izango duen Batzordekide bat. 3. Halaber, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Diputazioek izendatutako hiruna Batzordekide, eta Bilboko Udalaren izenean, Batzordekide bat izango ditu. 4. Herrizaingo-Sailburuak izendatutako Legelari batek egingo ditu Idazkari-lanak. 5. Batzorde honetako kideek, beren egitekoa betetzeko egin beharreko bidaiak direla eta, ez dute inolako saririk jasoko, bidaiei darizkien bide-sariak izan ezik. 4. Atala. Dekreto honen bidez araupetzen den Ikerketa eta Azterketa-Batzordeak, Euskal Herriko Herri-Arduralaritzako edozein Sailetatik jaso ahal izango ditu egoki eritzitako argipideak, bere iharduna betebideratzeko. 5. Atala Arduralaritzabide-Legeko II. Atalburuko I. Idazpuruan araupetzen denari atxikiko zaio Batzordea bere ihardunean. 6. Atala Aipatutako Batzordearen ihardun-xahupenak, Irailaren 12ko 3/1983 Dekreto-Legez onartutako berarizko diru-izendapenen pentzutan izango dira. 7. Atala EuskaI Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean indarrean jarriko den Dekreto hau osabideratzeko beharrezko izan daitezen neurriak hartzeko esku ematen zaio Herrizaingo-Sailburuari. Gasteizen, 1983.eko Irailak 12. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Herrizaingo-Sailburua, LUIS MARI RETOLAZA IBERGUENGOITIA.