Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 27ko 136/1983 DEKRETOA, Osasunbideetarako Euskal Batzordea sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 1409
  • Xedapen-zk.: 136
  • Xedapen-data: 1983/06/27
  • Argitaratze-data: 1983/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Maiatzaren 19ko "Servicio Vasco de Salud -OSAKIDETZA" 10/1983 Legeko 4 eta 7 garren atalek, gizartearen lankide-sail gisa, Osasunbideetarako Euskal Batzodea sortarazten dute, honen kidego eta ahalmen-bide nagusienak zehazten dituztelarik. Hori horrela, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Sailburuaren saloz, eta 1983.eko Ekainaren 27an Jaurtze Batzordeak egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Bilbon bere egoitza izango duen Osasunbideetarako Euskal Batzordea sortarazten da. 2garren Atala.-Osasunbideetarako Euskal Batzordea, honako hauek osatuko dute: BATZORDEBURUA: Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Osasun-Sailburuordea. BATZORDEKIDEAK: - Enpresako lanarien ordezkaritza-sailetarako egindako hauteskundeetan, Eusko Jaurlaritzak emandako xehetasunen arauera, ehuneko hamar baino ordezkari gehiago lortu dituzten eta Autonomia-Elkarteko mugartean duten ordezkaritza ren heinean, Sindikaritza-Erakundeek aukeratutako hamaika kide. - Enpresarien Konfederakuntzak izendatutako Ugazaba-Erakundeen ordezko hamaika kide. - Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak izendatutako lau kide. - Hiru Foru-Diputadu, Kondaira-Lurralde bakoitzeko bat, dagokien Jaurtze-Batzordeen izenean. - Hiru Udal-Zinegotzi, Kondaira-Lurralde bakoitzeko bat, Udalen izenean. - Euskadiko Bezeroen Erakundearen izenean, lau kide. - Euskadiko Sendagaigileen Elkarte Ofizialek hautatutako ordezkari bat. - Euskadiko Sendagileen Elkarte Ofizialek hautatutako ordezkari bat. - Euskadiko Albaiteroen Elkarte Ofizialek hautatutako ordezkari bat. - Euskadiko Osasunketa Teknikari Laguntzaileen eta Erizaintza-Titulodunen Elkarte Ofizialek hautatutako ordezkari bat. Batzordeburuorde eta Idazkari bat aukeratuko ditu Batzordeak bere kideen artetik. 3garren Atala.-Sindikatoen eta Ugazaba-Erakundeen ordezkarien manu-aldia, bi urtetakoa izango da, birrankeratuak izan daitezkeenaren kaltetan gabe·. Herri-Arduralaritzen Ordezkari direnen manu-aldia. ordezkari direneko Erakundeetako manu-aldiaren iraupen berekoa izango da. Bezeroen eta Lanbide-Erakundeen ordezkari direnen manu-aldia, bi urtetakoa izango da, manu-aldia bukatu ondoren, birraukeratuak izan daitezkeelarik; eta aukeratu zituzten Erakundeek, epea amaitu aurretik, ordezkatu ditzaketelarik, nolanahi ere, Osasunbideetarako Euskal Batzordeari horren berri emango zaiola. 4garren Atala.- Osasunketa eta gizartesegurantza-Saileko Sailburuak onarpena eman beharko dion ihardun-araudia eratuko du Batzordeak. Ihardun-araudia onartu ez dadin bitartean, Arduralaritzabide-Legeko I Idazpuruko II Atalburuak ezartzen duenaren ariora jokatuko da. 5garren Atala.- Batzordearen ihardun-gosteak, "Servicio Vasco de Saluz - OSAKIDETZA"-ren pentzutan egingo dira. 6garren Atala.- Bide eta ordain-sariak direla eta, Batzorde-kideek, indarrean dauden legeen arauera ezar daitezen zenbatekoak eskuratu ahal izango dituzte. ALDI BATERAKO ERABAKIA Batzordekideen hautaketa edo izendaketak, Erabaki hau argitara dadin egunetik hasi eta 30 eguneko epearen barruan, egin beharko dira. Eta aukeratuko edo izendatutakoen izenak, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Sailburuari bidaliko zaizkio. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.- 3garren atalean ezarritakoa horrela bada ere, sailetarako hautekunde berriak egin daitezenean, Osasunbideetarako Euskal Batzordea ondorengo bi hilabeten barruan birreratuko da, lortutako ondorioen heinean. Bigarrena.- Dekreto hau osabideratu ahal izateko, bidezko diren neurriak eman eta hartuko ditu horretarako egintea duen Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko dagokion ihardutze-sailak. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1983.eko Ekainak 27. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua. XABIER AGIRRE BILBAO.