Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Lehendakaritza-Sailaren Jorrailaren 6ko 72/1983 DEKRETOA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak, lanariak arduralaritza-itunebidez akuratzeari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 648
  • Xedapen-zk.: 72
  • Xedapen-data: 1983/04/06
  • Argitaratze-data: 1983/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua

Testu legala

Jaurtze-Batzordearen arian-ariango erabaki eta manubidez, adibidez, Maiatzaren 24ko 103/1982 Dekretoaren bidez, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren erakuntzaren egituratzea osabideratzen ari den arren; Urtarrilaren 11ko 1/1982 Dekretoz, haren arta eta antolakideketaren oinarri-bideak ezarri badira ere; Herri-lanarigoaren Araudi-Jaurpideetarako Oinarrizko Arauak eratu ez daitezen bitartean eta Autonomia-Estatutoak bere 10.4 Atalean ohartematen duen Euskal Hetriko Herri-lanarien Araudia izarr ez dabin bitartean, nabari azaltzen da Autonomia-Elkartearen Arduralaritzako lanarien akurapen-gaia, erabat, araupetu beharra. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzan, etengabeko zerbitzuak egitea bermatzeko, Eresumak lanari-akurapenetarako dituen arauen ezegokitasuna kontutan izanik, eta gaurregun Autonomia-Arduralaritzan lan egiten duten lanarien arduralaritza-egoera ezberdinak, egiaz eta eraginkortasunez, araupetze-bideak bere baitan duen nahasitasunagatik, behar-beharrezkoa da, alde batetik, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako lantoki-erroldea osatzen duten mailatan eta taldeetan sartze-bideak, arau bakar baten bidez, taiutzea eta, bestetik, arduralaritza-itunebidez bertan lan egitera sar dadin lanarigoaren lege-jaurpidea, bahin-behingoz, finkatzea. Era honetan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak akuratutako lanariei buruz, bai Herri-lanarigoaren AraudiJaurpideetarako Oinarrizko Arauek eta bai Euskal Herriko Herri-lanarien Araudiak ere, bere garaian, ezar dezatenari oinarrizko baterabideak gertatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Sailetan arduralaritza-legepean akuratuta lanean diharduten lanarientzat Jaurlaritza-Legeko Behin-behingo Erabakietatiko Bigarreneko 2 garrenak ohartematen dituen eskubidegai izan daitezkeen itxaropenak segurtatzea ere, lortzen da. Horren ondorioz, Lehendakaritza-Sailburuaren saloz, Jaurtze-Batzordeak 1983.eko Apirilaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Jaurlaritzako Lehendakari naizenezko onarpenaz. Hori hurrela, honako hau ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA Akurapen jaurpidea 1 Atala Arduralaritza-Legearen arauera, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzan zerbitzutaraka diren lanarien akurapen-jaurpidea, 4 garren atalean ezartzen denaren kaltetan gabe, Dekreto honek araupetzen duen aldi baterako lankidetzarako arduralaritza-akurapenbidez burutuko da, bere edukina, Dekreto honen I Eraskinean ematen den ereduari atxikiko zaiolarik. 2. Atala. Euskal Herriko Herri-lanarien etorkizuneko Araudiak ezarriko duenaren erara, akuratutakoak herri-lanari izendatuak izatea gerta dadin arte, egongo dira indarrean aipatutako lan-itune horiek. 3. Atala. Arduralaritza-itunebidez akuratutako lanariak Gizarte-Segurantzako bazkide izango dira eta, horri darizkion bazkidesari-kenketak egingo zaizkie beren lan-sarietatik. 4. Atala. 1. Eusko Jaurlaritzako Sailek, hala behar izanez gero, lanariak akuratu ahal izango dituzte, indarrean dauden legeek ezartzen dituzten honako iharduera hauek erabiliz: a) Lan berezi, zehatz edo presatasunagatik berarizkoak egiteratzeko eta aldiko lankidetzarako, Arduralaritza-Legearen arauera. b) Lan-Legearen arauera. Irakaskuntza-saileko lantoki hutsak, ordezko mailako lanariez bete ahal izango dira. 2. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza-Mugartean, lan berezi, zehatz, berarizko eta presatasunezkoak egiteratzeko akurapenak, Dekreto honetako II Eraskinean azaltzen den ereduaren arauera egingo dira, akurapengai den Zerbitzuarekiko egoki izan daitezen berarizkotasunen kaltetan gabe.II ATALBURUA Lanarien akurapena egin aurreko betebeharrak 5. Atala. 1. Maiatzaren 24ko 103/1982 Dekretoko 3 garren Atalak agintzen duenaren arauera, Jaurlaritzako Sailek, lanari-akurapena egin ahal izateko, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritzaren eta Herri-Ihardunaren Artezkaritzei, dagozkien arauzko erizpenak eskatu beharko dizkiete: 2. Autonomia-Garapenerako Lehendakariordetzak, eskatzen den akurapenaren bidezkotasunaren baietza edo ezetza erabakiko du, eta honek onartzea gerta baledi, Gizarte-Artezkaritzari bidaliko zaio zehaztapidetza osoa, lanari-aukeraketaren bideak burutu ondoren, akurapen hori lansari-erroldean sar dezan. 3. Atal honetako 1 eta 2 idazatietan aipatzen diren baimenak, Dekreto honetako III Eraskinean azaltzen arauzko ereduaren erara egingo dira. 6. Atala. Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 28 garren Atalak araupetzen duenaren kaltetan gabe, Dekreto honetako lehenengo Atalak aipatzen duen lanarien arduralaritza-akurapena egin aurretik, aldegabetasuna eta egiatasuna bermatzeko, baztertze-indarreko saioak edo, hala behar izanez gero, merezimendu-lehiaketak egin beharko dira eta bai deiari dagozkionetan eta bai saioak ebatzi edo, hala badagokio, merezimenduak neurtu beharko dituzten teknika-mahaiei dagokienetan ere, agirikoak izango direlarik.III ATALBURUA Lanariak akuratzeko modua 7. Atala. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako lantokien sailkapenerako ohartematen diren eta sail batetarako baino gehiagotarako diren funtsezko lantokitarako arduralaritza-itunebidezko sarrera, baztertze-indarreko saiobidez egingo da aukeratutakoak izan diren lanariei geroago eman dakiekeen herarizko izendapenaren kaltetan gabe. Lantokiak bete ahal izateko eduki behar den tituloari begira zehazten diren eta baztertze-indarreko saioetan eskuhartu ahal izateko horren jabe dela egiaztatu behar deneko funtsezko lantokiak, honako hauek dira: Goi-mailako Teknikariak, Erdi-mailako Teknikariak, Arduralanariak, Languntzaileak eta Menpeko Lanariak. 8. Atala. 1. Aurreko atalean aipatzen diren funtsezko lantokiak betetzeko baztertze-indarreko saioetarako agiriango deia, Lehendakaritza-Sailburuaren Aginduz onartuko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin eta dagozkion oinarri-arauak gertatzezko bideak, Herri-Ihardunerako Artezkaritzaren bidez egingo dira. 2. Deiaren-aginduak, saioen egiterabideak araupetuko dituzten oinarri-arauak izango ditu bere baitan; arau horiek, Arduralaritzarentzat, saioen balio-neurketa egin beharko duten teknika-mahaikideentzat eta saioetan eskuhartzen dutenentzat, behartze-indarra izango dute, honako xehetasun hauek ere azaldu beharko direla bertan: a) Arduralaritza eta aukeratutako norbanakoen arteko legezko atxikipenaren azalpena. b) Deia horietarako egiten deneko lantokien zernolakoa eta beroien zerrenda. c) Lehiatzailegaiek bete behar dituzten baldintzak. d) Egingo diren saioen edukina eta, hala behar izanez gero, gaizerrenda. e) Saioen balio-neurketaren eta dagokion saloa egitearen ardura izango duen Teknika-Mahaiaren osatze-modua beti ere, honako hauek, besteak beste, beteko dute: Herri-Arduralaritzaren Euskal Ikaskuntza-Institutoko Artezkaria, Herri-Ihardunaren Artezkaria eta Gizarte Artezkaria eta, gainera, doakien Saileko edo Sailetatiko Artezkari-mailako ordezkari bat. f) Ihardutze-sail ebazlea. g) Bidezko izan daitezkeen goradei edo zuzenketa-eskeak. h) Eske-idazkiak aurkeztu behar direneko epea eta lekua. i) Saioak egingo direneko egunak. , 3. Saioak gainditu dituzten lehiatzaileei dagozkien saloak Lehendakaritzako Sailburuari bidaliko zaizkio, honek bidezko eritzitako erabakia hartuko duelarik. 4. Deia egitea onar dadinetik, azken erabakiaren saloa arteko hautaketa-bidearen egiterapena, Oñatiko Herri-Arduralaritzaren Euskal Ikaskuntza-Institutoaren esku utziko da, hala behar izanez gero, lanarigo-arloan gaitasuna izan dezaten Jaurlaritzako Ihardutze-sailen laguntzarekin. IV ATALBURUA Lanariburu-lantokiak hornitzeko modua 9.Atala. 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako lantokien sailkapenean ezartzen diren eta Lanariburu-egitekoaren balorabide den ordain-hobaria berez daramaten lantokiak, Autonomia-Arduralaritzan lan egin dezaten lanarien artetik, gorabidez edo arduralaritza-karrerabidez, beteko dira orokorki, lantoki horiek betetzeko eduki behar den hazkuntza eta teknika-gaitasuna lanari horiek izan ditzatenaren baldintzapean. 2. Erresumako Herri-Arduralaritzak gaur eduki dadukan lantokien sailkapenarekin bateragarri den Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako Lanariburuen lantokiak, era honetan sailkatuko dira: Lanariburutza Funtzezko lantokia Beharrezko Tiluloa Lehen mailako Lanariburua Goi-mailako Teknikariak Goi-mailako Tituloa Bigarren mailako Goi-mailako Teknikariak Goi-mailako Tituloa Lanaribua Erdi-mailakoTeknikariak Erdi-mailakoTituloa Hirugarren Goi-mailako Teknikariak Goi-mailako Tituloa mailako Erdi-mailakoTeknikariak Erdi-mailakoTituloa Lanariburua Arduralanariak Goi-mailako Batxillerra eta baliokidekoa Laugarren Goi-mailakoTeknikariak Goi-mailakoTituloa mailako Erdi-mailako Teknikariak Erdi-mailako Tituloa Lanariburua Arduralanariak Goi-mailako Batxill. Eta baliokidekoa Laguntzaileak Eskola-gradudun eta baliokidekoa Boskarren Arduralanariak Goi-mailako Batxillerra eta mailako baliokidekoak Lanariburua Laguntzaileak Eskola-gradudun eta balioki. Menpeko lanariak Eskola-Agiria 10.Atala. I. Lehenengo eta bigarren mailako Teknika-Lanariburuen lantokiak, berariz baino ez, merezimendu-lehiaketarako agiriko deibidez, bete ahal izango dira. 2. Merezimendu-lehiaketarako deia, lantokia lantokia atxikitzen zaion Saileko Sailburuaren Aginduz onartuko da; dei horretan, oinarri-arauak.sartu beharko direlarik, 8 garren Atalean ohartematen diren xehetasunak barne. 11.Atala. Lanariburu-lantokira iristeko, lantokiak bere-bereak dituen egitekoak burutzeko, lanarigaiek dituzten egokitasun eta gaitasuna neurtuko dira beti. 12.Atala. Deia egin deneko lantokia atxikitzen zaion Saileko Sailburuak, merezimendu-lehiaketaren balio-neurketa . egin duen teknika-mahaiak aurkeztutako saloa kontutan harturik, ebatziko du lehiaketa eta lantokiari legozkiokeen betebeharrak egiteko aukeratutako norbanakoaren izendapena egingo. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.-1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak sor ditzan lantoki berriak, Dekreto honetan ezartzen den agizko akuratze-moduan beteko dira; eta Irailaren 26ko 2.339/1980 Errege-Dekretoko 8 garren Ataleko 2 garren idazatiak araupetzen duenaren ariora egindako lehiaketetatiko ondoriozkoak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako lantokien sailkapenari egokitu ondoren, dagokionean ezar dadin iharduera erabiliz. 2. Akurapen-era honen bidez bete diren lantokiek, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzan lan egiten duten lanarigo tinkoari dagokion diruegitamuetako zernolakoetan sartu beharko dira. Bigarrena.-1. Funtsezko lantokiak betetzeko baztertze-indaireko saiobidez aukeratutako lanarien berarizko izendapena, Lehendakaritza-Sailak egingo du. 2. Baztertze-indarreko saioak edo, hala gertatuz gero merezimendu-lehiaketa gainditu ondoren, berariz izendatua izan deneko Sailean ez, beste batetan baizik, lan egin behar dezan lanaria, handik datorreneko Saileko lansari-erroldetik kendu eta hara doanekoan sartuko da; beti ere, handik datorreneko Saileko baimena eduki beharko delarik. Hirugarrena-1. Dekreto honetako 4 garren Atalak ohartemandakoetan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak dei egindako baztertze-indarreko saioetan "nahiko" balio-neurria atera eta, lantoki hutsik ez zegoelako, lantokirik lortu ez duten lanariak akuratuko dira, ahal den guztitan 2. Lehenengo idazatian ohartemandakoa egitea bideragarri izan ez, eta akurapena 6 hilabetetik gorakoa izango balitz, akurapena, beztertze-indarreko saioetarako deia egin ondoren, egingo da. ALDIBATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.-1. Dekreto hau argitara dadin egunean, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzan lankidetzarako aldirako arduralaritza-akurapena eduki eta 1983.erako Autonomia-Elkartearen Diruegitamu Nagusitako 111, 121 eta 122 zernolakoetan beren lansariak finkatuta izan ditzaten lanari guztiek, Dekreto honetako I Atalburuak ezartzen duenaren arauera, lankidetzarako behin-behingo arduralaritza-akurapena edukiko dute aurrerantzean. 2. Aurreko idazatian aipatutako akurapen-egoeraren aldaketa egiteko, Jaurlaritza-Sailek, Dekreto hau argitara dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, aldaketak daragien lanari-zerrenda bidaliko dute Lehendakaritza-Sailera, dagokion Sailburuak onartu beharko duelarik. 3. Herri-Ihardunaren Artezkaritzak, aipatutako akurapen-egoeraren aldaketak erasota utziko ditu Lanari-Erroldetegian, doakienek horren berri eta idatzizko lekukoa eduki behar dituztelarik. Bigarrena.-Dekreto hau indarrean jar dadinean, argitaratuta baina erabaki gabe leudekeen deiak, eduki ditzaten oinarri-arauen ariora ebatziko dira, ondoren Dekreto honetako I Atalburuak agintzen duenaren arauera, akurapena egingo delarik. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Dekreto hau osabideratzeko eta benetan betetzeko beharrezko eritzitako agindu eta erabakiak emateko, esku ematen zaio Lehendakaritza-Sailburuari. Bigarrena.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteizen, 1983.eko Jorrailak 6. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOET'XEA URRIZA. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO.I ERASKINA LANKlDETZARAKO ALDIKO ARDURALARITZA-ITUNETARAKO ARAUZKO EREDUA FORMULARIOII ERASKINA LAN BEREZI ETA ZEHATZAK EGITERATZEKO ARDURALARITZA-ITUNEA FORMULARIOIII ERASKINA ARDURALARITZA-AKURAPEKO LANARIAK HARTZEKO BAIMENA ARAUZKO EREDUA 1. SAILA: 2. DIRUEGITAMU-ZERBITZUA: 3. LANTOKIEN ZENBATEKOA ETA BEROIEK DIRUEGITAMUETAN DUTEN MAILA: 4. DITUEN ZERNOLAKOEN XEHAPENAK: - EGITEKOAK: - BALIOA EMAN BEHARREKO MEREZIMENDUAK: - HIZKUNTZAK: - BESTE BETEBEHAR BATZUK: - LANA EGINGO DUENEKO LEKUA: 5. SALOA EGITEN DENEKO AUKERATZE-MODUA: 6. BESTE XEHETASUN BATZUK: ...... ....Saileko Zerbitzu-Artezkaritzaren Oneritzia: Artekaritza-Artezkaritzaren Oneritzia: Herri-Iharduerako Artezkaritzaren Oneritzia: Autonomia-Garapeuerako Lehendakariordearen Oneritzia: