Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 26ko 161/1982 DEKRETOA, Euskadiko Koperatiba-Erroldea araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 1259
  • Xedapen-zk.: 161
  • Xedapen-data: 1982/07/26
  • Argitaratze-data: 1982/08/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Otsailaren 11ko Euskadiko Koperatiben 1/1982 Legearen Azken Erabakietako Laugarrenak, Eusko Jaurlaritzak LanSailburuaren saloz egin dezan araupeketarako uzten ditu Koperatiba-Erroldearen antolakuntza eta iharduna. Esandako Lege horen II Atalburuak, orain indarrean dauden Legeek araupetzen dutenaz erabat besterakoa den eratze-modu horri buruzko Atalak biltzen ditu. Euskadiko Koperatiba-Errolde Nagusia sortarazteari buruzko Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailaren 1980garreneko irailaren 10eko Dekretoak, bere aldetik, Eusko Legebiltzarrak Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen berarizko Koperatiba-Lege bat onartu dezanerarteko behinbehingotasuna ematen dio Errolde horri. Horren ondorioz, Euskadiko Koperatiba-Lege hau behar bezain eraginkor izan dedin eta, funtsean, Nazioarteko LanErakundearen 127garren aholkuaren arauera asko erraztu diren erakuntzarako arduralaritza-bideei buruzkoetan Legeak oinarri-irizpide izan dituenei egokitu dakien eratze-modu erraz eta eraginkor bat antolatzeko, Euskadiko KoperatibaErroldea sortaraztea dagokio. Hori dela eta, Lan-Sailburuaren saloz, eta Eusko Jaurlaritzak Uztailaren 26an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT: EUSKADIKO KOPERATIBA-ERROLDEAREN IHARDUTZE-EGTTURA I Atalburua Lehenengo Atala Euskadiko Koperatiba-Erroldea honela eratzen da: A) Euskadiko Koperatiba-Erroldearen Zerbitzu Nagusia, Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailaren menpeko Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Ihardutze-Sail Nagusi gisa sortarazten da. B) Euskal Herriko Autonomia Elkarteko KondairaLurralde bakoitzeko Lan-Sailaren Lurralde-Ordezkaritza bakoitzean Zerbitzu Nagusi horren Atal bat soriarazten da, Lurraldekako Ihardutze-Sail gisa. Bigarren Atala Euskadiko Koperatiba-Erroldeak honako egiteko hauek izango ditu: A) Autonomia-Elkarteko Ihardutze-Sail Nagusi denez. Lehenengoa.-lndarreango Legebideen arauera zermugatu, eraso eta egiaztatu beharreko izan daitezen egintzei hoiek egitea, honako hauei dagozkienetan: a) Koperatiba-baterakundeei edo baterakunde hoien elkarteei. b) Sortze-uneaz gero Kondaira-Lurralde bakar bat baino ihardutze-eremu zabalagoa izan dezaten lehen mailako koperatibei. c) Bigarren edo hurrengo mailetako koperatibei. d) Lehen Mailako Koperatibei, hoien bazkidezenbatekoek edo baltzu-domuarenek, moeta bakoitzekotan, honako muga hauek gainditu ditzateneañ. Lankidetzazkoek, 100 Bazkide edo 60 miloe peseta. Bezeroenek, 30 miloe peseta. Etxebizitza-koperatibek, 300 etxebizitza edo gehiago suztatutakoak. Irakaskuntzarakoek, 700 bazkide edo 45 miloe peseta. Lanbide-Zerbitzutarakoek, 400 Bazkide edo 25 miloe peseta. Dendarienek, 400 Bazkide edo 20 miloe peseta. e) Mailegu eta asegurolaritza-koperatibei dagozkienak, beti. f) Bere ihardutze-eremua, baltzu-domua edo bazkidekopurua direnak direla otsailaren 11ko 1/1982 Euskadiko Koperatiba-Legearen 57.2 Atalak aitortzen duen eskubideaz baliatu daitezen Bezero-Koperatibei. Euskadiko Koperatiba-Erroldeko Ihardutze-Sail Nagusiak, beti ere, arazoaren garrantziak edo korapilotsuak aholkugarri egin dezatenean Kondaira-Lurraldeetako ErroldeAtalen agintepideak beretzat hartu ahal izango ditu. Horretarako, Lurraldeetako Ihardutze-Sailek, zermugapenari buruzko erabakia hartu baino lehen, horretzazko iritzia eskatu ahal izango diote. B) Lurraldeetako Ihardutze-Sailek. Lehenengoa.-Aurreko A) zatian sartu gabeko Koperatibei buruzkoak izan eta zermugatu, eraso edo egiaztatu beharreko egintzak zermugatzea, erasotzea eta egiaztatzea. Bigarrena.-Zerbitzuaren eginkortasuna, merkea eta erosoa bermatzeko xedezko neurri guztiak aztertu eta hoien saloak egitea. Hirugarren Atala Euskadiko Koperatiba-Erroldearen Ihardutze-Sail Nagusiari dagozkio, halaber: Lehenengoa.-Koperatiba-Legea bete dedinarekiko arta, muinari eta errolderatze-alderdiei buruzkoetan batipat, arauak hobeki eta modu eginkorragoz bete daitezela, eta bai Zerbitzu Nagusiaren bai Lurraldetako Erroldeen aI-dura izan dezaten herrilanarien lanbide-hobekuntza lortzeko bide izan daitezen nolanahiko neurri egokien saloak eginaz. Bigarrena.-Lurralde-Idazguen arteko harreman-bideak eta hoien antolakideketa, hoien erabateko ihardutzebatasunarentzat beharrezko eritzitakoan. Laugarren Atala.-Errolde-idazkunak Koperatiba-baltzu eta erakundeentzako errolderatzelibururan honako idazkun-moeta hauek egingo dira: a) Errolderapena. b) Indargabetzeak. c) Albo-oharrak. Idazkunak laburrak izango dira, erasota uztearen gai izan dedin agiria edo agirisorta han egongo deneko horretarako agirigordetegirako oharra eginaz. Honako egintza hauek utzi beharko dira erasota: Lehenengoa.-Eratzezkoak. Bigarrena.-Araudia aldatzezkoak. Hirugarrena.-Artezte-Kontseilukoak eta Kontu-Artekariak izendatzezkoak eta kentzezkoak. Laugarrena.-Artezkaritzakoak izendatzezkoak eta kentzezkoak, artezkaritza bakarkakoa nahiz bateangoa izan. Bosgarrena.-Koperatibak biltzezko edo batak bestea berebaitaratzezkoak eta zatitzezkoak. Seigatrena.-Koperatiba edo dena delako erakundea deuseztatzeko erabakia eta ondarkontugileak izendatzekoa, eta bai ondarkontu-garbiketaldia bukatu eta azken-kontua ontzat eman denaren adierazpena ere. Zazpigarrena.-Erakundearen ordainketa-geldialdia edo ondamen-adierazpena eskatutakotzat jo dezan EpailaritzaAdierazpena. Zortzigarrena.-Koperatiba edo dena delako erakundea eskugaberzezko erabakia, egez sendetsita egon dedinean. Bederatzigarrena.-Koperatiba-Baterakunde edo elkarteak eratzezkoak eta aurreko zatietan esandakoetan hoiei dagozkiekeenak, dagozkiekeen neurrian. Lehenengo, 2garren, 3garren, 4garren, 5garren, 6garren eta 9garren zatietan esandakoak erasota uztea dagokion Biltzarreko batzar-agiriaren egiaztagiria aurkezruz egingu da, erakundeko lehendakariaren eta idazkariaren izenpeak daramatzala, eskribauak, erakundeak bere egoitza bertan dueneko Kondaira-Lurraldeko edo zehaztapidetzarekingo erabakiak emateko gai den Koperatiba-Erroldetegiak lege-sendespena eginda. Eskribau-agiria egitea beharrezkoa izanez gero, aldaki nagusia eta beste bi aldaki aurkeztu beharko dira. Bosgarren Atala Baltzu-egoitza lehengo udal-mugartetik kanpora gabe aldatzea gertatuz gero, dagokion Koperatiba-Erroldetegiari Artezte-Kontseiluko Idazkariak Lehendakariaren oniritziarekin izenpetutako idatzizko adierazpena bidaltzea aski izango da eraso ahal izateko. Seigarren Atala.-Erroldearen eraginkortasuna Gauzazko eta moduzko agiritasuna, legetasuna eta legegaitasuna ditu oinarri Koperatiba-Erroldearen eragiteindarrak. Koperatiba-Erroldea agirikoa da. Erroldetegi horretako liburuetan daudenak guztiek ezagutzen dituztela joko da, eta hoiek ez ezagutzea ez da aldezpen-bidetarako erabilgarri izango. Etroldean eraso beharrekoak izan eta erasogabeko agiripaperek ez dute usteoneko besteekiko eragite-indarrik izango. Koperatiba-Baltzuen eta eakundeen eratzezko, Araudia aldatzezko, bilduz edo batek bestea berebaitaratuz bat egitezko, zatitzezko eta deuseztatzezko egintzak erasota uztea eratzezkoen mailakoa izango da. Zazpigarren Atala.-Erroldetegi-liburuak Euskadiko Koperatiba-Erroldea honako liburu hauek osatuko dute: Lehenengoa.-Egunean-eguneangotarakoak. Bigarrena.-Koperatiba-baltzuen Errolde-liburuak. Hirugarrena.-Koperatiba-baterakundeen eta Koperatiba elkarteen Errolde-liburuak. Zortzigarren Atala.-Egunean-eguneangolarako Liburua Egunean-eguneangotarako Liburuak 250 orri baliagarri izango ditu, eta hoietzaz gainera aintzin-orri eta azken-orri garbi bana, dagokion azala jarrita eta biderapen-egiaztapena behar bezala idatzita. Orri guztiek zenbaki-zerrendaren hurrenkeraren arauerako zenbakia eta Erroldetegiko ikurratza jota izango dituzte. Orriek arraitu gabeko mendel bat izango dute, behar daitezen albo-oharrak bertan idazteko, eta etzankako arraiz osatutako arraizko hiru zutabe, hoietan idazkunaren zenbagarrena, eguna eta gaia jartzeko. Orri bakoitzaren gainaldean, eta dagozkien tokietan, honako hitz hauek irarriko dira: "Albo-oharra", "idazkúnen zenbagarrena", "Eguna eta urtea", eta "Idazkunak". Bederatzigarren Atala.-Koperatiba-bazkunentzako Errolde-Liburua Lehenengoa.-Koperatiba-Bazkunentzako ErroldeLiburua orri aldakorrezkoa izango da, bazkun batentzako orria bukatutakoan horren ondoren, zenbakia bera eta allabetoko lehenengo letra izan ditzan beste berri bat jarri ahal izateko; alfabetoko hurrengo letrak gero agian jarri beharreko orritan erabiliko dira. Orri bakoitzaren azkenean, "...-garren orrira" jarriko da, eta hurrengoaren hasieran "...-garren orritik". Bigarrena.-Honako hauek izango dira Koperatiba errolderatzerakoan erasota utzi beharreko xehapenak: Koperatibaren izena, baltzu-egoitza, herria, KondairaLurraldea, zehaztapiderza egunean-eguneangotarako libururatu deneko eguna, ihardutze-eremua, erantzukizuna, hasierako bazkide-zenbatekoa eta bazkuna deuseztatze edo ondarkontugintza-aldian dagoen. Azkenengo idazkuna ixtezkoa izango da, Biltzar Nagusiak ontzat eman eta Koperatibaren kontu-garbiketa egin ondoren. Alderdi hoiek guztiak errolde-liburuko orriaren gainaldeko etzankako bi lerrotan jarriko dira, betiko xehapen gisa. Horretzaz gainera errolderapen-orriak arrairik gabeko mendel bat izango du, bertan albo-oharrak jartzeko, eta etzankako arraiz osatutako arrai-aldezko hiru zutabe, hoien artean eguna, idazkunaren zenbagarrena eta idazkunea bera jartzeko. Araudi hau indarrean jarri dedinen iadanik eratuta egon daitezen koperatibak izan daitezenean, dagokien errolderapen-zenbakia jarriko zaie eta, albo-ohar gisa, lehen zeukatena. Dagozkien tokietan honako hitz hauek irarriko dira: "albo-oharrak", "eguna", "idazkunearen zenbagarrena" eta "errolderatze-idazkunak". Gainaldeko eskuineko kantoian koperatibaren errolderapenzenbakia jarriko da. Orri guztiek bata bestearen ondorengo zenbakiak eta Erroldetegiko ikurratza izango dituzte. Hamargarren Atala.-Koperatiba-baterakunde eta KoperatibaElkarteentzako Errolde-Iiburua Koperatiba-Baterakundea eta Koperatiba-Elkarteak errolderatzea Euskadiko Koperatiba-Erroldearen Zerbitzu Nagusiak egingo du, horretarakoxe berarizko liburu baten, Koperatiba-Bazkunak errolderatzeko liburuentzat jarritako egitekoei heurei atxikiz. ERAKUNTZA Bigarren Atalburua Hamaikagarren, Atala Koperatiba bat eratzeko honako bide hauek egin beharko dira: . Lehenengoa.-Baltzu-egoitzari dagokion KoperatibaErroldetegian ondoren zehazten dien agiripaperak aurkeztea: a) Eratze-biltzarrak egindako Araudia zermugatu dedinaren eske-idazkia, Dekreto honetanjartzen diren arauen ariora horretarako gai izan dedin erroldetegiko arduradunari egina. Eske-idazki hori, asmotango koperatiba errolderatzeko bideak egin behar ditzaten arartekoek izenpetu beharko dute. b) Eratze-Biltoarreko batzar-agiriaren hiru aldaki, BaltzuAraudiaren egitasmoa eta Araudia berariz ontzat ematen duten suztatzaile guztien zerrenda edo nortasun-zehaztapena barne daramatzala. Norbanakoentzat nortasun-zehaztapen hoiek, nahitaez, izena eta bi deitura, adina, familia-egoera, E(rresumako) N(ortasun)-T(xartela), lanbidea eta egoitza izango dira. Legenortasundunentzat, berriz, legez ba direnaren egiaztapen-agiria, ezagukaria barne. Batzar-agiri horrek lau suztatzailek gutxienez izenpetuta egon beharko du, Hoien izenpeek, eratze-aldian dagoen Koperatibaren egoitzari dagokion Kondaira-Lurraldeko Koperatiba-Erroldetegiak edo Koperatiba hori errolderatzeko gaitasuna izan dezanak egiaztatuta edo eskribauak sendespena eginda egon beharko dute. c) Lehen izen berdineko besterik ez dagoenaren egiaztagiria, Euskadiko Erroldetegi Nagusiko arduradunak eginda, eta bai Lan eta Gizartesegurantza-Ministeritzako KoperatibaErroldetegiko Zerbitzu Nagusiak egindakoa ere. d) Esandako arau hoiek, Euskadiko Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen II Idazpuruko I Atalak koperatiba-moeta bakoitzarentzat ematen dituenen kaltetan gabekoak izango dira. Hamabigarren Atala Koperatiba dagokion Koperatiba-Erroldean sartu dedinez gero geldituko da eratuta eta lege-nortasunaren jabe. Errolderapen hori lortzeko honako agiripaper hauek aurkeztu beharko dira egoitzari dagokion Koperatiba-Erroldetegian: a) Dekreto honetako arauen ariora horretarako gaitasuna izan dezan Erroldetegiko arduradunari egindako errolderatze-eskea. b) Erakuntza-agiriaren hiru aldaki, Euskadiko Koperatiben 1/82 Legearen 8garren Atalaren Sgarren zatiak eskatzen dituenak barne dituela. Hamahirugarren Atala Gai den Erroldetegiko arduradunak erakuntza-agirian akatsak somatzen baditu arartekoei adieraziko die; hoiek, eske-idazkian bertan berarizko mugapenen bat egin dedinean salbu, beharrezko izan daitezen zuzenketak egin ahal izango dituzte. Errolderatzea egin ondoren, Koperatibari eratze-agiriaren aldaki bat bidaliko zaio, Errolderapena egin denaren idatzizko oharpena bertan eginda. Hamalaugarren Atala.-Osalze-bidezko Arauak Epeei, goradeiei eta Dekreto honetan berariz araupetu gabeko gainontzekoei buruzkoetan, ArduralaritzabideLegeak agintzen duena egingo da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa Lan-sailak emango ditu Euskadiko KoperatibaErroldearen zerbitzu nagusien eta lurraldetakoen eraketa eta iharduna egiteratzeko eta osabideratzeko beharrezko izan daitezen arauak. Bigarrena Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailburuak Euskadíko Koperatiba-Erroldetegi Nagusiko eta hori osatzen duten Ataletako arduradunak izendatuko ditu. Hirugarrena Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1982garreneko Uztailak 26. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lan-Sailburua, MARIO FERNANDEZ PELAZ.