Departamento de Cultura y Política Lingüística

Normativa

Imprimir

DECRETO 73/2011, de 12 de abril, de modificación del límite mínimo de cuantía en los asuntos sobre responsabilidad patrimonial que deban ser dictaminados por la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi.

Identificación

  • Ámbito territorial: Autonómico
  • Rango normativo: Decreto
  • Órgano emisor: Justicia y Administración Pública
  • Estado vigencia: Vigente

Boletín oficial

  • Boletín oficial: BOPV (País Vasco)
  • Nº boletín: 78
  • Nº orden: 2288
  • Nº disposición: 73
  • Fecha de disposición: 12/04/2011
  • Fecha de publicación: 26/04/2011

Ámbito temático

  • Materia: Economía y Hacienda; Organización administrativa
  • Submateria: Hacienda; Gobierno y Administración Pública

Texto legal

Azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 3.1.k) artikuluaren arabera, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari kontsultatu behar zaizkio bere jarduera-eremuan dauden administrazioen ondare-erantzukizunari buruzko erreklamazioak, erreklamatutako zenbatekoa 6.000 euro edo hortik gorakoa denean. Lege-testu beraren lehen xedapen gehigarriak, bestalde, ahalmena ematen dio Eusko Jaurlaritzari, gure autonomia-erkidegoko administrazioen organo aholku-emaile gorenari aurkezten zaion kontsulta-kopurua aintzat hartu, eta ondare-erantzukizuneko auzi edo gai horietako gutxieneko zenbatekoa eguneratzeko.

Bada, urtero-urtero haziz doa, modu esponentzialean, ondare-erantzukizun eskarien kopurua, eta Aholku Batzorde Juridikoak irizpena eman behar dien gaien % 60 egiten du. Espediente-kopuru handi hori gehiegizko lan-zama da kontsulta-organoa osatzen duten bokal-kopururako eta administrazio-laguntzaren organorako, eta, jakina, halako moteltze bat ekarri du irizpenak ematerakoan, eta zuzendu egin behar da hori, egindako kontsultei arrazoizko epean erantzun, eta irizpenen kalitate juridikoa sendotu ahal izateko.

Horiek horrela, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari aurkezten zaion kontsulta-kopuru handia ikusita, egoki iritzi diogu kontsulta-organo horrek irizpena eman behar dien ondare-erantzukizuneko auzien gutxieneko kopurua eguneratu, eta 18.000 euroan jartzeari.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko apirilaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra. Eguneratu egin da, eta 18.000 euroan jarri, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak irizpena eman behar dien ondare-erantzukizuneko auzietako gutxieneko zenbatekoa, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legeak 3.1.k) artikuluan dakarrena.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Artikulu bakarrean adierazitako zenbatekoa baino txikiagoa duen ondare-erantzukizuneko espedienterik edukiz gero egun Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak izapidetze-bidean, hark berak emango dio irizpena.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko apirilaren 12an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Contenidos relacionados.


Competencias y transferencias

No existe ningún contenido relacionado.

Documentación de relevancia jurídica

No existe ningún contenido relacionado.