Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Salgaien garraioari buruzko inkesta. Euskal Autonomia Erkidegoa

Datuak deskargatu

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Salgaien Garraioari buruzko Inkesta lagin-ikerketa jarraitua da, eta horren helburu nagusia da ibilgailu astunen errepideko garraio-eragiketak ikertzea eta gainerako garraiobideen zentsu-ikerketa egitea; horrekin, sektorearen jarduera-maila neurtu nahi da. Hemen aurkezten diren emaitzak Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Estatistika Organoak Euskal Autonomia Erkidegorako egindako datu-ustiapen espezifiko bati dagozkio. Ustiapen hori egiteko, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak mikrodatuen fitxategia laga du, salgaien errepideko, itsasoko eta aireko garraioari eta trenbideko garraio-operadoreei buruzko informazioa emateko.

Eragiketa estatistiko hori indarrean dagoen Euskal Estatistika Planean sartuta dago, "Salgaien garraioari buruzko inkesta" izenarekin eta 133714 eragiketa-kodearekin. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika ofizialaren eremukoa da

Salgaien errepideko garraioari dagokionez, prozesu estatistikoaren kalitatea bermatzen dituzten irizpideak eta betebeharrak Europar Batasuneko 1172/98 Araudi Bateratuan adierazten dira. Araudi horrek Europar Batasuneko, estatukide guztiek derrigorrean landu beharreko errepidez garraiotutako salgaien inkestetarako, metodologia bateratua ezartzen du.

Ikertutako eremua Espainian matrikulatutako trakzio buruek eta kamioi edo ibilgailu zurrunek osatzen dute, 3,5 tonako baino gehiagoko karga erabilgarrirako gaitasuna dutenak eta 6 tonako baino gehiagoko baimendutako gehienezko pisua dutenak.

Salgaien garraiatzea helburua ez daukaten ibilgailuak inkesta honen esparrutik kanpo geratzen dira, hala nola, hondeamakinak, garabiak (obrakoak, arrastekoak edo zeztakoak), birrintzileak, zapalgailuak, suhiltzaileen kamioiak, elurra kentzeko ibilgailuak, laborantza-traktoreak, ibilgailu militarrak, administrazio zibilekoak, etab.

Eremu geografikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan, eragiketa guztiak ikertzen dira.

Modu jarrai batean egiten den inkesta izanik, urte bakoitzean 52 edo 53 asteko datuak daukagu eskuragarri. Datuen esplotazioa hiruhileko natural bakoitzerako egiten da.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.