Aracil Martí, Rafael
Valentziar historialaria (Alcoy, Alacant, 1940). Filosofia eta letretan lizentziatu zen 1970ean, Valentzian, eta hiru urte geroago Bartzelonako Unibertsitatean doktoregoa eskuratu zuen. Han bertan historia garaikideko irakaslea izan zen lehenbizi, eta katedraduna 1986az geroztik. Bere lanak –ekonomiaren historiaren ingurukoak– XIX. mendeko industrializazio prozesuen historia eta bilakaera, eta prozesu horiek gizartean dituzten ondorioei buruzkoak dira batez ere. Aipagarrienetako batzuk: Industrialització al País Valencià (1974, Valentziako industrializazioa), Lecturas de Historia económica de España (bi ale, 1976 eta 1977, Espainiako Historia ekonomikoari buruzko irakurketak), La industrialización valenciana: historia y problemas (1976, Valentziako industrializazioa: historia eta arazoak), Hacia una historia socialista (1984, Historia sozialista baterantz), Historia Económica Contemporánea (1988, Ekonomiaren Historia Garaikidea). Bestalde, L´Avenç eta Ciencia. Revista de ciencia y tecnología aldizkarien sortzaileetako bat izan da. 1992an Bartzelonako Unibertsitateko geografia eta historia fakultateko dekano izendatu zuten.
- arabina
- arabinosa
- Arabis
- arabi-sagar
- arabo
- Aracil Martí, Rafael
- arada
- aradido
- Arafat, Jassir
- Arafura Itsasoa
- Arago, Dominique-Francois