Zuzendaritza: Asier Zabaleta Laguntzailea: Arantza Balentziaga Interpreteak: Pilar Andrés, Andrea Quintana, Manuel Rodriguez, Noemí Viana, Asier Zabaleta Eszenografia: Bigara (Itziar García, Jon Ander García) Argiztapena: Antoni Angel Alcaide Soinua-musika: Borja Ramos Bideoa: Iker Urteaga, Asier Zabaleta Produkzioa: Ertza Diru laguntza: Departamento de Cultura del Gobierno Vasco
ZOO honek gizaki talde bat espazio murritz batetan ikusteko aukera emango digu.? Habitat? berri honetan nola jokatzen duten ikusi ahal izango dugu eta berauen ohitura eta jarreren testigu izango gara.
Experimentu baten barne baleude bezela aztertuko ditugu gure babes kokalekutik, beren egunerokotasunaren? voyeur? izango garelarik. Animali hauen erreakzio bortitzenak ikusteko aukera ere izango dugu. Ikusiak izan gabe ikusi. Baina pribilegio honek ordain bat ekar dezake berarekin? geure burua bertan ikustearena.
1994tik honako konpainia hauetan parte hartu du Asier Zabaleta gipuzkoarrak: Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Sáez, Hojarasca, Q-ro y cía., Mascarada eta Alias. 1999tik 2004ra arte Suitzako Alias konpainiako partaide izan zen, eta ordutik, Ertza konpainia sortu ostean, bere antzezle-lana koreografo-lanarekin uztartu du. Emoziotik sortzen den mugimendua nabarmendu nahi du bereziki bere dantzarekin, naturaltasunik eza eta ordenamendu estetiko soila alde batera utzita.